<![CDATA[Paulo Ostolaza - Gorka Berasategi Otamendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 03 Dec 2022 06:31:08 +0100 hourly 1 <![CDATA[Paulo Ostolaza - Gorka Berasategi Otamendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Espainiak traizio egin dio beste behin Saharako herriari»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/015/001/2022-03-22/espainiak_traizio_egin_dio_beste_behin_saharako_herriari.htm Tue, 22 Mar 2022 00:00:00 +0100 Paulo Ostolaza - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/paperekoa/1857/015/001/2022-03-22/espainiak_traizio_egin_dio_beste_behin_saharako_herriari.htm
Zer ekarriko du Espainiaren erabakiak Mendebaldeko Sahararentzat?

Espainia Maroko okupatzailea defendatzen ari da bere legez kanpoko jarrerarekin, eta beste behin traizio egin die Saharako herritarrei. NBEk eskatzen duen autodeterminazio eskubidea defendatzeari utzi dio, eta orain legez kanpoko okupazio bat babesten ari da.

Zergatik hartu du erabaki hori Madrilek?

Espainiak, azken finean, ez du ezer irabazten. Ez zaio axola izan okupazio horren legezkotasuna, ezta NBEren babesik ez izatea ere, eta modu ilunean hartu du erabakia. Madrilek ez du argitaratu gutuna, eta Marokoko prentsaren bidez izan dugu haren berri. Espainiak berea ez dena emateko konpromisoa hartu du: Marokorekin ondo geratzeko, Mendebaldeko Sahara eman dio. Espainiak ezin du hori egin: Mendebaldeko Sahara hartzen duen lurraldearen kudeatzailea da.

Zergatik?

Estatuek uko egin diezaieketelako beren eskubideei, baina ez beren zereginei. Hori ez da Fronte Polisarioak dioen zerbait, NBEk dioena baizik. Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne ministroak ere gauza bera dio Auzitegi Nazionaleko epaile zenean ebatzitako epai batean. Saharan ez da ezer aldatuko; jadanik ohituta gaude.

Sanchezen gutuna nolatan argitaratu du Marokok?

Rabatek, beste behin, fideltasun txikia erakutsi du: gutuna argitaratzea erabaki du, Madrilek egin ez arren. PSOEk ez dio erabakiaren berri eman gobernu koalizioko kideari; oposizioko alderdi nagusiari ere ez, ezta Mendebaldeko Sahararen ordezkariei ere... Saltsa ederrean sartu da. Krisi bat itxi nahi izan du, baina beste bat ireki du. Mendebaldeko Saharako bake prozesuari ere arazo gehiago sortu dizkio.

Esan duzu Espainiak ez duela ezer irabaziko. Zerk bultzatu du, orduan, erabaki hori hartzera?

Gutunean, Sanchezek dio bi estatuen lurralde osotasuna errespetatuko dela, baina Marokok Espainiarenak diren lurrak aldarrikatzen ditu oraindik ere. Gainera, dirutza jasotzen du Europako Batasunetik legez kanpoko immigrazioari eta drogen trafikoari aurre egiteagatik. Hori al da Espainiak akordio horrekin irabaziko duena? Orduan, aitortzen ari da Marokok ezbaian jartzen duela Espainiaren lurralde osotasuna, eta ez zuela legez kanpoko immigrazioaren aurka lankidetzan jarduteko asmorik.

Bruselak esan du Espainiaren jarrera aldaketak hobetu egingo dituela EB Europako Batasunaren eta Marokoren arteko harremanak.

Adierazi du, batetik, aldaketak hobetu egingo dituela EBren eta Marokoren arteko harremanak. Ez dugu ezer ere horren kontra, baldin eta Saharako herria harreman horien izenean sakrifikatzen ez bada. Bestetik, NBEren bake prozesua sustatzearen alde agertu da, Maroko eta Fronte Polisarioa akordio batera bultzatzearen alde, irtenbide justu, baketsu eta iraunkor bat lortzeko, sahararren autodeterminazioa jasoko duena. Argiago ezin da esan.

Posible al da bi elementuak uztartzea?

Erabateko kontraesana da.

Txinako eta Aljeriako Atzerri ministroak elkartu ziren igandean, eta biek eskatu zuten Sahara Mendebalderako «irtenbide justu bat» eta «nazioarteko zuzenbidean oinarritua». Zenbateko garrantzia du horrek?

Aljeria herrialde laguna da; Afrikako Batasunean sekulako garrantzia du, eta nazioartean indarra berreskuratzen ari da. Orain, [Txinaren] zetaren bidea Aljeriatik pasatuko da, eta hortik Afrika osora. Txina, berriz, potentzia ekonomiko eta militar bat da, [NBEren] Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorra, eta auzi honetan zeresan handia du. Beraz, garrantzi handiko onespena da guretzat, eta frogatzen du nazioarteak ez duela babesten Espainiak esandakoa.

Zer jarrera dute AEB Amerikako Estatu Batuek?

Joan den astean AEBetako Senatuak bere jarrera berretsi zuen. Marokori ez diote dolar bakar bat ere emango ez badio Mendebaldeko Saharako gatazkari irtenbide legezko eta baketsu bat ematen, NBEren erabakiekin bat datorrena. Dolar bat bera ere ez. Egia da AEBek ez dutela baliogabetu Donald Trumpek azken orduan Israeli gustua emateko hartu zuen erabakia [Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasuna aitortu zion Marokori], baina berretsi ere ez dute egin.

Gaur egungo testuingurua ere ez da edonolakoa, Ukrainako gerra dela eta.

Ukrainan gertatzen ari dena aztertuta, ikusten ari gara herri guztiek izan beharko luketela bakerako, elkartasunerako, garapenerako eta autodeterminaziorako eskubidea. Azken finean, hori da Saharako herriaren nahia. Kontraesan hori da orain salatzen ari garena: Sanchez ausartuko litzateke publikoki esatera ukrainarrek Errusiaren menpeko autonomia bat errespetatu beharko luketela?]]>
<![CDATA[Kanarietako sumendia fase «egonkor» batean sartu da behin-behinean]]> https://www.berria.eus/albisteak/203517/kanarietako_sumendia_fase_laquoegonkorraquo_batean_sartu_da_behin_behinean.htm Thu, 23 Sep 2021 16:32:19 +0200 Paulo Ostolaza - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/203517/kanarietako_sumendia_fase_laquoegonkorraquo_batean_sartu_da_behin_behinean.htm Litekeena da Kanarietako sumendiak jariatzen dituen gasak Euskal Herrira heltzea asteburuan Kanarietako larrialdi bolkanikoetarako zerbitzuak atzo jakinarazi zuenez, sumendia fase «egonkor» batean sartu da behin-behinean, nahiz eta oraindik «dezente leherkorra» den. Miguel Angel Morcuende zerbitzuko zuzendari teknikoaren esanetan, sumendiak bederatzi isurgune ditu, horietako lau aktiboak, eta pitzadura bakar bat. Itsasorako bidean, laba 1.300 biztanleko Todoque herrira iritsi zen atzo goizean. «Poliki ari da aurrera egiten, baina ezinbestean: ez dago hura gelditzeko aukerarik. Egoera honetan, gutxi egin dezakegu, edo ezer ere ez». Ezintasunez mintzatu zen atzo Mariano Hernandez Zapata La Palmako Kabildoko presidentea. Laba Todoquera iristen ari zela, bizilagun askok beren amesgaiztoa bete egingo zela ikusi zuten etsipenez, eta isuria etxera iritsi aurretik ondasunak libratzen ahalegindu ziren. Todoquekoak zenbatu gabe, 6.100 lagun inguru zeuden ebakuatuta atzo. Espainiako Geografia Institutu Nazionalak ondu duen mapa batean ikus daiteke labak egun duen azalera, baita erregistratu dituzten seismoen kokalekuak ere.
Hainbat adituk ziurtzat jo zuten isuria itsasora helduko zela, baina, abiadura moteldu duenez, orain ez dute baztertzen kostalderaino ez iristeko aukera. Aldea garrantzitsua litzateke, labak ur gaziarekin bat eginez gero leherketak eta hodei toxikoak sor baitaitezke. Arrisku hori dagoela eta, larrialdi zerbitzuek itxi egin dute kostaldea, hiru kilometroko zabaleran. Oier Zeberio kazetariak La Palmatik BERRIAri jakinarazi dionez, «egoera gero eta aldakorragoa da denborak aurrera egin ahala», sumenditik irteten den labak jada lauzpabost kilometroko luzera baitu. Hura hondeamakinekin bideratu nahian aritu dira suhiltzaileak, ahalik eta txikizio gutxien egin ditzan, baina alferrik izan da. Kazetariak nabarmendu du errautsa pilatzen ari dela, eta uhartearen zati handi batean zabaldu dela. «Toki batzuetan egotea zaila da; arnasketa arazoak sortzen ditu». Herri batetik bestera aldea handia dela nabarmendu du Zeberiok: «Hemendik kilometro batzuetara dauden herrietan, sumenditik aldenduago, nolabaiteko normaltasuna dago. Inguruko herrietan, berriz, jendea maskarekin ikusten da». Segurtasun eta Larrialdi zerbitzuek ohartarazi dute errauts horiek haitz eta mineral partikula oso txikiak direla eta kalteak eragin ditzaketela arnas aparatuan, begietan eta zauri irekietan. Hori dela eta, Kanarietako Gobernuak elikagaiak eta ur deposituak errautsetatik babesteko eskatu die herritarrei. Errautsak lurrean egonkortu arte etxe barruan gordetzeko ere galdegin die, eta kalera irtetekotan sudurra eta ahoa maskara batekin estaltzeko. Horrez gain, begietarako babes betaurrekoak erabiltzea gomendatu du. Sufre dioxidoa Sumendiaren beste arriskuetako bat sufre dioxidoaren isuri kopuru handia da. Kanarietako Bolkanologia Institutuaren arabera, eguneko 6.000 eta 11.500 tona sufre dioxido isurtzen ari da Cumbre Vieja erupzioan denetik. Gas hori narritagarria eta toxikoa da. Ondorioz, kalteak eragin ditzake arnas aparatuan. Copernicus Europako Batasunaren satelite bidezko monitorizazio proiektuak iragarpen bat egin du La Palma gainean den sufre dioxidoa hurrengo egunetan nola hedatuko den irudikatzeko. Satelite irudiak oinarri hartuta, iragarri du Euskal Herrian sufre dioxidoaren kontzentrazioa handitu egingo dela. Ostiralean gertatuko litzateke gorakada hori. Herri laguntza Ehunka lagun etxebizitzarik eta mantenurik gabe gelditu dela ikusita, kaltetuei laguntzeko hainbat bide ireki dituzte herritarrek. Elikagaiak eta oinarrizko beste ondasun batzuk lortzeko kanpaina ugari jarri dituzte martxan, baita dirua biltzeko ekinaldiak ere. El Paso herrian, etxetik kanpora eraman behar izan dituzten bizilagunak hartzeko boluntario bila ari dira. Uhartean etxebizitzak alokatzeko eskaintza oso urria denez, Espainiako Gobernuak bankuei eskatu die hutsik dituzten etxeak kaltetuen esku uzteko. Pertsonei ez ezik animaliei ere laguntzeko neurriak bultzatu dituzte herritarrek. Animaliak babesteko La Palmako elkarteak diruz laguntzeko plataformak sortu dituzte. Sumendi aktiboa Joan den igandean hasi zen Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa, 15:00ak aldera, eta 17:00etarako jada alarma gorria piztua zuten uharteko agintariek. Sumendiak Tazacorte, El Paso, Fuencaliente, Mazo eta Llanos de Aridane herriei eragingo diela aurreikusten da, eta han, guztira, 35.000 lagun bizi dira. Hala ere, agintarien arabera, nahikoa izango da 10.000 lagun lekualdatzea. Cumbre Vieja Kanarietako sumendirik aktiboenetako bat da. Uhartediko azken hiru erupzioetatik bi han gertatu dira: San Juan sumendia piztu zen 1949an, eta Teneguia 1971n. Kanarietako Bolkanologia Institutuak, azken bi erupzio horien eta erregistratuta dauden La Palmako gainerakoen iraupenari erreparatuta, uste du Cumbre Viejakoak 24 eta 84 egun artean iraungo duela. Beraz, baliteke azarora arte edo abendu hasierara arte irautea.]]>
<![CDATA[Itsasorako bidean, La Palmako Todoque herrira heldu da laba]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/014/001/2021-09-23/itsasorako_bidean_la_palmako_todoque_herrira_heldu_da_laba.htm Thu, 23 Sep 2021 00:00:00 +0200 Paulo Ostolaza - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/paperekoa/1909/014/001/2021-09-23/itsasorako_bidean_la_palmako_todoque_herrira_heldu_da_laba.htm
Isuria aurreko egunetan baino erritmo apalagoan hedatzen ari da: orduko lau metro, 600 metroko zabaleran eta, toki batzuetan, 12 metroko garaierarekin. Adituen esanetan, laba likatsuagoa delako eta bidean zulo gehiago topatu dituelako mugitzen ari da polikiago. Kostaldetik bi kilometro eta erdira zegoen atzo, baina zientzialariek ez dute baztertzen laba itsasoraino ez iristea. Aldea garrantzitsua litzateke, labak ur gaziarekin bat eginez gero leherketak eta hodei toxikoak sor daitezkeelako. Arrisku horren aurrean, larrialdi zerbitzuek itxi egin dute ingurua.

Sumendiaren maldan behera, labak 154 hektarea eta 320 etxebizitza suntsitu zituen atzo goizean Todoquera iristerako. Hurbiltzen ari zela, Todoqueko herritar askok beren amesgaiztoa bete egingo zela ikusi zuten etsipenez, eta laba beren etxera iritsi aurretik ondasunak libratzen ahalegindu ziren. Todoquekoak zenbatu gabe, 6.100 lagun inguru zeuden ebakuatuta atzo.

Oier Zeberio kazetariak BERRIAri adierazi dionez La Palman dago, laba isuriaz gain, sumendiak sortu duen errauts hodeia ere kezkarako motibo da. Handitzen ari da, ia uharte osoa hartzeraino. «Toki batzuetan egotea zaila da; arnasketa arazoak sortzen ditu». Kazetariak nabarmendu du herri batetik bestera aldea handia dela: «Hemendik kilometro batzuetara dauden herrietan, sumenditik aldenduago, nolabaiteko normaltasuna dago. Inguruko herrietan, berriz, jendea maskarekin ikusten da».

Segurtasun eta Larrialdi zerbitzuek ohartarazi dute errauts horiek haitz eta mineral partikula oso txikiak direla eta kalteak eragin ditzaketela arnas aparatuan, begietan eta zauri irekietan. Hori dela eta, Kanarietako Gobernuak herritarrei eskatu die elikagaiak eta ur deposituak errautsetatik babesteko. Errautsak lurrean egonkortu arte etxe barruan gordetzeko ere galdegin die, eta kalera irtetekotan sudurra eta ahoa maskara batekin estaltzeko. Horrez gain, begietarako babes betaurrekoak erabiltzea ere gomendatu du.

Kanarietako Bolkanologia Institutuak uste du Cumbre Viejako erupzioak 24-84 egun iraungo duela. La Palmako sumendien erupzio historikoen iraupenari erreparatuta iritsi da ondorio horretara. Beraz, iragarpena zuzena balitz, baliteke azarora arte edo abenduaren hasierara arte irautea.

Herri laguntza

Ehunka lagun etxebizitzarik gabe gelditu dela ikusita, kaltetuei laguntzeko hainbat bide ireki dituzte herritarrek: elikagaiak, oinarrizko ondasunak eta diru ekarpenak biltzeko kanpaina ugari jarri dituzte martxan.

Uhartean etxebizitzak alokatzeko eskaintza oso urria denez, Espainiako Gobernuak bankuei eskatu die hutsik dituzten etxeak kaltetuen esku uzteko.]]>
<![CDATA[Hungariak galdeketa bat egingo du Orbanen lege homofoboari buruz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/015/001/2021-07-22/hungariak_galdeketa_bat_egingo_du_orbanen_lege_homofoboari_buruz.htm Thu, 22 Jul 2021 00:00:00 +0200 Paulo Ostolaza - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/paperekoa/1879/015/001/2021-07-22/hungariak_galdeketa_bat_egingo_du_orbanen_lege_homofoboari_buruz.htm
Hungariako lehen ministroak Europako Batzordearen «botere abusua» salatu du, bere gobernuaren kontrako ekinbideagatik: «Gure herrialdearen gaineko presioa hain handia denean, aukera bakarra da Hungariako jendeak bere nazioa babestea».

Hungariaren kontra ez ezik, Poloniaren aurka ere egin du Bruselak. Bi gobernuei eskatu die «berdintasuna eta giza eskubideekiko eta duintasunarekiko errespetua» bermatzeko. Bi hilabeteko epea utziko die Batasunaren kontrakotzat dituen erabakien aldeko argudioak aurkez ditzaten. Gero, Batzordeak «ebazpen arrazoitu bat» bidali ahalko die, eta, neurriak indargabetu ezean, Europako Justizia Auzitegira jo.

Hungariaren kasuan, pedofilia eta homosexualitatea lotzen dituen eta LGTBI komunitatea estigmatizatzen duen legeak eragin du Bruselaren eta Budapesten arteko tirabira. Legeak debekatu egiten ditu ustez homosexualitatea eta transexualitatea bultzatzen dituzten eskola edukiak eta iragarkiak. Bruselak dio EBko araudiaren kontrakoa dela; Orbanen gobernuak, berriz, «haurrak babesteko» neurria dela, LGTBI ekintzaileen «sexu propaganda» eragozteko erabakia.

Hungariako Parlamentuak joan den ekainaren 15ean onartu zuen legea, Fidesz alderdiaren aldeko 157 botorekin. Oposizioko alderdiek uko egin zioten bozketan parte hartzeari.

Orbanek ez du iragarri erreferenduma noiz egingo duen, baina zehaztu du bost izango direla herritarrek lege polemikoari buruz erantzun beharko dituzten galderak. Besteak beste, galdetuko dute ea «beren baimenik gabe» haurrei eskoletan sexu-orientazio tailerrak ematea babesten duten, eta ea haurren artean «transexualitatea errazteko prozedurak» bultzatu behar diren. Lehen ministroak argitu gabe utzi du emaitza legearen kontrakoa balitz hura indargabetuko ote lukeen.

Ez da lehen aldia Orbanek erreferendum bat antolatzea erabakitzen duena EBren presioari izkin egiteko. 2016an, bide bera aukeratu zuen Europara iristen ari ziren migratzaile eta iheslarien banaketaren harira. Hungariak ez zituen onartu Bruselak ezarri zizkion harrera kuotak. Galdeketak ez zuen baliorik izan, parte hartzea ez baitzen iritsi %50eko gutxienekora. Lehen ministroak orduko jarrera bera erakusteko eskatu die herritarrei: «Ezetz esateko eskatzen dizuet, duela bost urte egin genuen bezala, Bruselak migratzaileak Hungarian sartzera behartu nahi zituenean. Orduan, erreferendumak eta borondate bateratuak Brusela geldiarazi zuen».

Datorren urteko apirilean hauteskundeak egingo dituzte Hungarian, eta, askoren ustez, Orban «bere balio kristau eta tradizionalistak indartzeko» erabiltzen ari da lege hori.

EBko funtsak jokoan

Hungariari diru laguntzak izozteko eskariak ugaritu egin dira Europan. COVID-19aren pandemiari aurre egiteko funtsa ez onartzeko eskatu zion Europako Parlamentuak Batzordeari uztailaren 8an, harik eta Budapestek sexu eta genero askatasunaren kontrako legea indargabetu arte. Zuzenbide estatuaren printzipioak errespetatzea ezinbesteko baldintza da EBren diru laguntzak jasotzeko, iazko abendutik.

Hain justu, Europako Batzordeak zuzenbide estatuari buruzko txostena aurkeztu zuen herenegun, eta kritika gordinak zuzendu zizkien Hungariari eta Poloniari hainbat arlotan. Bereziki, botere judizialaren independentziari, ustelkeriaren kontrako borrokari eta informazio askatasunari dagokienez. Bruselak adierazi zuen eskura dituen «baliabide guztiak» erabiliko dituela EBren oinarrizko printzipioak babesteko, diru funtsak indargabetzea barne.]]>
<![CDATA[Klima larrialdia, pandemia eta migrazio politika Bidenen lehen neurrien artean]]> https://www.berria.eus/albisteak/192515/klima_larrialdia_pandemia_eta_migrazio_politika_bidenen_lehen_neurrien_artean.htm Wed, 20 Jan 2021 09:28:31 +0100 Paulo Ostolaza - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/192515/klima_larrialdia_pandemia_eta_migrazio_politika_bidenen_lehen_neurrien_artean.htm haren zin emate ekitaldia.]]> Trumpismoaren garaia, eta Bidenek ohar bidez iragarri ditu agintean hartuko dituen lehen neurrietako batzuk. Horien artean nabarmentzekoak dira klima larrialdiari, pandemiari eta migrazio politikei buruzkoak. Kargua hartu eta berehala hamabost agindu exekutibo igorriko dituela agindu du. Agindu horiek Trumpen legatu politikoa neurri batean desegiteko helburua dute. Batetik, AEBak klima larrialdiari aurre egiteko Parisko Hitzarmenera itzuliko ditu, eta gauza bera egingo du OME Osasunaren Mundu Erakundeari dagokionez ere. AEBak nazioarteko erakunde horretako kide izango dira berriz. Koronabirusaren pandemiari aurre egite aldera, maskararen derrigorrezko erabilera ezarriko du. Zenbait neurri sozial ere iragarri ditu, COVID-19arekin lotuta. Gaitzak eragin duen krisi ekonomikoa dela eta, etxegabetzeak etengo ditu pandemiak irauten duen artean, eta laguntzak onartuko ditu hipoteken ondorioz etxea galtzeko arriskuan daudenentzat. Bestalde, Trumpek gehiengo musulmana duten hainbat herrialdetako biztanleei AEBetara bidaiatzeko ezarri zien debekua indargabetuko du, eta Mexikorekiko mugan migratzaileen sarrera eragozteko horma eraikitzeko lanak etengo ditu. Migrazio politiken arloan, lege proiektu bat bidaliko du Kongresura, paperik ez duten baina AEBetan bizi diren milioika migratzaileri herritartasuna lortzeko bide bat eskaintzeko. Washington, militarizatuta Urtarrilaren 6an Washingtoneko Kapitolioan jazotakoaren ostean, hiria militarizatu egin dute -Guardia Nazionaleko 25.000 soldadu dabiltza hiriburuko kaleetan-, eta segurtasun neurriak muturrekoak izan dira Bidenen kargu hartze ekitaldian. Gonbidatuak ere gutxi izandira, mila inguru,baina horrekez du esan nahi ekitaldi xumea izandenik. Besteak beste, Lady Gaga abeslaria han izanda AEBetako ereserkia abesten, eta presidente berriak ohiko hainbat kontu egingo ditu ekitaldian: besteak beste, diskurtsoa eman, tropak agurtu, lore eskaintza bat egin, eta ibilaldi bat egin bizkartzain militarrekin. Ez da nolanahikoa demokratak aurrean duen erronka.Trumpek azken lau urteetan hartutako erabakietako asko iraultzea edo, ahal den heinean, konpontzea egokituko zaio Bideni, eta hori guztia, AEBak gogor jotzen ari den mundu mailako pandemia baten erdian.Dagoeneko 23,4 milioi lagun kutsatu eta ia 400.000 hil ditu COVID-19ak han, eta kanpainan birusaren aurkako borroka izan zendemokraten zutabe nagusietako bat. Gaurtik aurrera izango du hitz egiteaz harago ekiteko denbora Bidenek. Nazioartean, Iranekiko akordio nuklearra edo Europako Batasunarekiko harremanak izango dira datozen urteetan ondu beharreko gaiak.Bere alde,Ordezkarien Ganberako eta Senatuko gehiengoak ditu -Senatuan 50na senatari ditu alderdi bakoitzak, baina, berdinketa baldin bada azken hitza presidenteordeak duenez, demokratak gailenduko lirateke-, eta horrek asko erraztuko dio lana. Oztopoak Bidenek Etxe Zurira bidean izan duen oztopo nagusia ez da gaurko ekitaldian izan: Donald Trump. Jada presidente ohi denak zabaldutako ideia, bozetan «iruzurra» izan zela dioena,oso zabalduta dago oraindik, eta sustrai sakonak ditu. Argi geratu zen urtarrilaren 6an, Trumpen milaka jarraitzaile indarrez Kapitolioan sartu zirenean; baita aurretik ere, ehun ordezkarik baino gehiagok hainbat estatutako emaitzen aurka jo zutenean. 78 urterekin heldu da Biden presidentetzara, duen profil moderatuari esker. Asko ari dira esaten Obamaren hirugarren legealdi baten modukoa izango dela datorrena, baita Biden legealdi bakarreko presidentea izango dela ere, baina. ezbairik gabe, AEBen historiako garai garrantzitsu batean heldu da kargura, eta aurrean dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Ikusteko dago nola erantzungo duen. Oraingoz, argi dagoen bakarra da ez duela Trumpek adina zeresan emango.]]>