<![CDATA[Pello Zupiria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 09 Aug 2020 04:12:32 +0200 hourly 1 <![CDATA[Pello Zupiria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Poteoan dotore ibiltzeko eguna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/037/001/2017-10-06/poteoan_dotore_ibiltzeko_eguna.htm Fri, 06 Oct 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1887/037/001/2017-10-06/poteoan_dotore_ibiltzeko_eguna.htm
Iraitz Agirre Maritxu Kajoi batzordeko kidearen hitzetan, udako jaietatik abenduko San Tomas egunera arteko hutsunea betetzeko jaieguna asmatu zuten Arrasateko gazte batzuek 1976an: «Garai hartako gazte batzuek, uda sasoiaren eta negu sasoiaren artean jai bat egiteko aitzakiaren bila edo, txikiteoa berreskuratu zuten, eta, txantxetan, txikitoak Ama Birjina omentzeko hartzen zituztela eta, ba, hortik Maritxu Kajoi». Hala ere, urteen poderioz, jaia aldatuz joan dela ere esan du: «Jaia eraldatzen hasi zen, herritarrak dotore jantzita ateratzen ziren poteora, hein batean goi klasea irudikatuz, baina betiere poteoan ibiltzera».

Aldatu ez den ohitura eskapularioa lepoan jantzita ateratzea da, eta hori da, Agirrerentzat, egitekorik garrantzitsuena. Ikur kristau horri zentzua aldatu diote arrasatearrek, eta urtero aldatzen duten aldarrikapenak edo mezuak adierazteko tresna bihurtu dute. «Eskapularioa hasieratik dago festan. Berez, ikur kristau bat da, baina Maritxu Kajoi batzordeak egin zuena izan zen horri zentzua pixka bat aldatzea. Hortaz, ustezko Ama Birijnaren ikurra eramaten dugu, eta atzeko partean urteko gertakizun bati keinu bat egiten saiatzen gara: aurten, adibidez, gogoan izan ditugu Altsasuko auzipetuak. Azken finean, hori da eskapularioaren aitzakia», azaldu du Agirrek.

Eguneko beste protagonista, hau da jantzi lirainez eta poteoaz gain, umorea eta txantxa giroa dira. Orokorrean, urtez urte, ez da aldaketarik egiten eguneko egitarau ofizialean, baina egun hori baliatzen dute edonolako txantxak egiteko: «Urtero gustatzen zaigu urtean gertatutako kontuei keinu batzuk egitea. Gure egitaraua, berez, ekintza ofizialak izango dira, eta gero hala moduzko ekintza batzuk, txantxak direnak». Aurten, 08:00etan herria esnatuko duten suziriak Ipar Koreari erositakoak dira, Piongiangen eta Washingtonen arteko tirabirak izan direla eta.

Kataluniako autodeterminazio erreferenduma eta asteotako gertakariak ere ez dituzte ahaztu nahi izan: 12:00etan, zinegotziek casteller bat egingo dute, eta, 21:00etan, We Love Cat ekitaldia egingo dute. Txantxak, ordea, ez dira zertan gai baten inguruan izan: 19:00etan ultra-titan-mega-hiper-turbo-quebrantatoia iraupen lasterketa egingo dute, poteoa gaur hasi eta Iruñeko sanferminak arte luzatzeko asmoz.

Eguna antolatzeaz eta prestaketarako lan guztiak egiteaz arduratzen da Maritxu Kajoi batzordea: jaiarekin batera sortu zen, duela 41 urte. Batzordeak bi ohar nagusi egin ditu: eskapularioa janztea eta sexu erasorik ez dela onartuko gogoraraztea. ]]>
<![CDATA[Aldarrikapen orgak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/043/001/2017-09-30/aldarrikapen_orgak.htm Sat, 30 Sep 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/043/001/2017-09-30/aldarrikapen_orgak.htm
Gazteek garrantzitsutzat jo dute orgen desfilea berreskuratzea, eta antolakuntzan sartu bezain laster hartu duten erabakia izan da. Lapurtarrek beren aldarrikapenak plazaratzeko tresna da orgen desfilea, aldarrikapena edozein dela ere. Antolatzaileek adierazi dute aspaldiko usadioa dela desfile hori, eta beharrezkoa zela berreskuratzea. Beraz, ibilaldia izango da festari hasiera emango dion ekintza: 11:00etan abiatuko da, Latsatik. Ondoren, Uztaritzeko eliza atzetik pasatuko da, eta bertsolariek orgen inguruan kantatuko dute. Azkenik, desfilea Lota jauregian bukatuko da, eguneko beste ekitaldiei bidea eginez. Nahiz eta orga batzuk ziurtatuta dituzten, ahalik eta jende gehienak parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Ibilaldiak iraungo duen denboran bestelako animazioak egongo dira herrian zehar: Kanboko erraldoiak, Uztaritzeko txaranga, gaiteroak, txistulariak eta abar.

Desfilearen ostean, eguerdi aldera, eztarriak freskatzeko, aperitifa alaitua prestatu dute. Musika eta dantza ikusgarrien artean, garagardo freskoaz, alkoholik gabeko edariaz eta ardo goxoaz gozatzeko aukera izango du nahi duen orok. Txikienek ere ez dute aspertzeko paradarik izango, haientzat puzgarriak eta hainbat jolas prestatu baitituzte.

Bazkaltzeko, hainbat aukera egongo dira, norberaren planaren araberakoak. Plater bat baino gehiago dastatu nahi duenarentzat, pintxo goxoak egongo dira, Arno ostatuaren ondoan. Ziztu bizian bazkaldu, eta eguna aprobetxatu nahi duenak ostatu horrek berak prestatutako hanburger goxoak izango ditu; kalitatezko janari azkarra. Bazkalordua patxadaz hartu nahi dutenentzat, axoa kozinatuko dute, patatekin. Bazkarian ere giroa alaitzeko musikarik ez da faltako. Emanaldi hori Txakatuk txarangak emango du. Bazkalostean, herri jolasak egingo dituzte.

Eguneko azken ekitaldiak rock kontzertuak izango dira, 17:00etan hasita. Metallicaren bertsio akustikoak joko ditu The Very Small Orchestra Baionako hirukoteak. Harmonikarekin, gitarra akustikoarekin eta biolinarekin beste kutsu bat emango die heavy metal taldearen abestiei. Bestalde, Foisis Jauna taldeak 1980ko hamarkadako Itoiz taldearen abestiak joko ditu, talde horren zailtasun teknikoak gaindituz. Festari amaiera emateko, Zuraideko (Lapurdi) Xabaltx artistak kontzertua emango du, zenbait urte oholtzara igo gabe egon eta gero.

Lapurtarren Biltzarra

Bihar, egun osoan, Uztaritzen (Lapurdi).]]>
<![CDATA[«Oso polita litzateke diasporako lagunen istorioak kontatzea»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1845/048/001/2017-09-27/oso_polita_litzateke_diasporako_lagunen_istorioak_kontatzea.htm Wed, 27 Sep 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1845/048/001/2017-09-27/oso_polita_litzateke_diasporako_lagunen_istorioak_kontatzea.htm
Pelikulak ikusteko eta horiei buruz eztabaidatzeko afizioa diktadura militarraren garaitik datorkizula esana duzu.

Bai, hala da. Zinema egitasmo bat sortu genuen, Argentinan zineklub deituriko zinema debateak, 1982. urtean, diktadura amaitzear zegoela. Oraindik baziren debekatutako pelikulak, eta zineklub bat izateak beste inon ikusi ezin ziren pelikulen inguruan eztabaidatzeko aukera eman zigun. Lau urte inguru iraun zuen horrek, eta, hein batean, esan daiteke Euskal Zine Ibiltariaren aurrekaria izan zela.

Noiz piztu zitzaizun euskal zinemaren gaineko interesa?

Duela hamar urte inguru hartu nuen euskal kulturaren historiaren kontzientzia, eta, duela sei urte gutxi gorabehera, konturatu nintzen euskal zinema bide garrantzitsu bat izan zitekeela Argentinako euskal diasporako lagunentzat gure kulturara gehiago hurbiltzeko. Izan ere, arte asko batzen dituen adierazpidea da, eta lagun horiei haien arbasoen, herrien eta abarren berri eman diezaieke. Euskalzaleak-en hasi ginen, Buenos Airesko euskaltegian. Han, hilabetero ziklo bat egiten genuen, eta, gero, hori bera Argentinako beste herri batzuetara eraman genuen. Hasieran, hango euskal etxeekin —ehun baino gehiago daude— harremana egin genuen, eta zikloak antolatu genituen. Esan behar dut egitasmo guztiz independentea dela, eta doakoa; erakundeek ez dute gasturik, guk ordaintzen dugu. Bidaia ondo prestatu behar dugu.

Nolakoak izan ohi dira proiekzioak?

Pelikulak testuinguruan jartzen saiatu ohi gara, ez da soilik pelikula ikustea: zuzendariaren aurkezpen bat, Kimuak saileko film labur bat, eta, gero, pelikula jartzen dugu. Komunitatearen intereseko pelikulak jarri ohi ditugu, eta, ahal den neurrian, euskaraz, azpidatziekin, batez ere 2005. urtetik aurrera, euskarazko pelikulen produkzioa handitu egin baitzen. Geroago, euskaldunak ez diren beste erakunde batzuetara hedatu da euskal etxeetan hasitako egitasmoa. Zentzu asko eman diogu zabaltzeari, horrela euskal errealitatea ezohiko duten lagunei gure kulturaren berri ematen diegulako. Gure kultura esatean, euskal kultura esan nahi dut; ni ere euskaldun sentitzen naiz. Filma ikusi ostean debate bat egiten dugunez, ezin hobeto eman ahal diegu aditzera gure berri. Horretaz harago, euskal etxeentzako jarduera mobilizatzaile bat izatea nahi dugu.

Zein filmekin mugitu zarete aurten?

Urte honen hasiera, batez ere, Zerutik sua dator pelikulari eskaini diogu, Gernikako bonbardaketaren urteurrena izan delako. Bonbardaketaren oroimena oso bizirik dago Argentinako euskaldunen gogoetan, pertsona asko eragin baititu haien gurasoen edo familien kontakizunak, arbasoen bizipenak.

Mila kilometrok mila istoriorako eman dezakete.

Bai, egia da. Istorio guztietatik askok merezi dute erreskatatzea. Orain, batetaz gogoratzen naiz. Behin, gure etxetik ehunka kilometrora dagoen Chivilcoy herrian, Helena Taberna zuzendari apartaren Berri ona pelikula jarri genuen. Pelikula horrek Marino Aierra apaizaren istorioa kontatzen du. Aierra Altsasuko [Nafarroa] apaiza izan zen 1936. eta 1939. urteen artean. Apaiz hori, gerra bukatu zenean, Hego Amerikara joan zen, eta Argentinan hil zen. Elizgizonak liburu bat idatzi zuen hemen egondako urteetan: No me avergoncé del Evangelio (desde mi parroquia) [Ez nintzen Ebanjelioaz lotsatu (nire parrokiatik)]. Filma ikusten ari ginela, lagun bat altxatu egin zen, eta bere etxera joan. Handik denbora batera, berriz etorri zen, eta Aierrak bere senide bati sinatutako liburu horren kopia ekarri zuen. Oso harrigarria eta hunkigarria izan zen.

Pelikula bat egin ahal izango bazenu, zer kontatzea gustatuko litzaizuke?

Diasporako jendeak euskal munduaren inguruan duen interesa, mirespena eta maitasuna. Hori oso argi geratzen da Buenos Airesen urteroko Euskal Festa egin ohi denean. Guretzat, adibidez, oso deigarria da 60 urte baino gehiago duten lagunek euskal etxeak mantentzeko egiten duten esfortzua. Batzuek haien poltsikotik jartzen dute dirua; Eusko Jaurlaritzaren laguntzak txikiagoak dira, gastuak oso handiak dira, eta abar. Oso polita litzateke diasporako lagunen istorioak kontatzea, herriz herri haien bizitza osoan euskal kultura sustatu dutenen istorioak erreskatatzea.]]>
<![CDATA[Aniztasunetik aberastasuna lortzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1833/046/001/2017-09-23/aniztasunetik_aberastasuna_lortzen.htm Sat, 23 Sep 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1833/046/001/2017-09-23/aniztasunetik_aberastasuna_lortzen.htm
Bestalde, Aspergerren sindromearekin lotutako albiste hobe bat heldu zen Londresetik, uztail bukaeran. Londresko Historia Naturalaren Museoari zuzenketa bat egin zion sindromea duen 10 urteko haur batek: dinosauro baten etiketan oker bat aurkitu zuen, eta, museoaren arduradunei jakinarazi zienean, haiek onartu, eta esker oneko gutun bat bidali zioten haurrari. Arduradunek esan zutenez, haurraren jakinduriak asko harritu zituen —10 urteko edozein umek ez dio Londreseko Historia Naturalaren Museoari zuzenketa bat egiten—. Gai bereko bi albiste, baina kontrajarritako bi erreakzio: errefusatzea eta eskertzea.

Orain gutxi arte ezezaguna zen Aspergerren sindromea, eta, horren ondorioz, ezjakintasunak sortutako aurreiritzien biktima izan dira sindromea duten pertsonak; hain zuzen, Argentinako kasuan gertatu bezala. Sindromearen lehen deskribapena Hans Asperger Austriako psikiatra eta pediatrak egin zuen 1944. urtean, baina haren lanak sute batean kiskali ziren, eta 1981. urtera arte ez zen Aspergerren lana aitortu. Kontzeptu kliniko modura, 1990eko hamarkadan onartu zuten nazioartean.

Aspergerren sindromea ezaugarri mental jakin batzuen eta jarrera ezaugarri batzuen multzoa da, eta Autismoaren Espektroko Nahasmenaren barruan dago, Idoia Arias Osakidetzaren Arabako Haur eta Gazteentzako Osasun Mentaleko Unitateko medikuak azaldu duenez.

Harreman sozialetan dute gabezia sindromea duten pertsonek; adibidez, hitzik gabeko komunikazioko jarreretan: «Ikusmenezko hizkeran, aurpegi adierazpenean, gorputz adierazpenean eta abar». Horretaz gain, zailtasunak dituzte besteen interes, gustu eta helburuekin bat egiteko, eta sarritan gai edo objektu baten inguruan jartzen dute haien arreta eta interes guztia, eta arlo horretan adituak bihurtzen dira —Londresko umea bezala—.

Ariasen hitzetan, pertsona horiek inteligentzia maila «normala» edo batez bestekoaren gainetik izan ohi dute. Hala ere, oro har ez dute ironiak edo hitz jokoak ulertzeko gaitasunik, eta, kasurik larrienetan, irribarreak interpretatzeko ere ez dira gai. Zailtasun horiek barkartze sozial handi batera eraman ditzakete sindromea duten pertsonak, eta bestelako sintomak eragin: antsietatea, sintoma depresiboak eta abar. Horregatik, diagnostiko goiztiar baten garrantzia nabarmendu du Ariasek. Haren iritziz, diagnostiko eta esku hartze goiztiar eta egoki batek, familia giro atsegin batek eta eskolatze egoki batek asko hobetuko du pertsona horien bizimodua. Gaur egun, 4 eta 11 urteen artean diagnostikatu ohi da. Diagnostiko zorrotza egiteko diziplina askotako talde baten jarraipena beharrezkoa dela azaldu du Ariasek: ADI-R Autismoa Diagnostikatzeko Elkarrizketen epai klinikoa batetik, gurasoekin egindako elkarrizketa erdiegituratu bat bestetik, eta, azkenik, umearekin egindako jolasean oinarritutako elkarrizketa. Arabako unitatean, gaixoentzako eta familientzako jarraipen psikiatriko eta psikologikoa eskaintzen dute, eta eskolekin eta autismo espektroko nahasmena duten pertsonak laguntzeko elkarteekin elkarlanean aritzen dira.

Pablok, ordea, ez zuen diagnostiko azkar bat izan. Aspergerren sindromea 9 urterekin diagnostikatu zioten, baina, Blanca Aranguren amak azaldu duenez, sei urteko diagnostiko okerren ondoren. Gaur egun diagnostikoak asko hobetu direla baieztatu du: «Pabloren kasuan, garai hartan, Gipuzkoan hamabi kasu baino ez zeuden, eta gaur egun pila bat daude». Orain, 25 urte ditu semeak, eta kirolari «sutsua» da. Kirola da haren zaletasun nagusia. Arangurenek esan du «kirol entziklopedia ibiltaria» dela, kirol guztiena, eta horiei buruz hanka sartzerik gabe edozer konta dezakeela. «Futbola eta saskibaloia asko gustatzen zaizkio. Marca egunkariko gida buruz daki, eta sarritan egunkari horretako artikuluetan oker ugari aurkitzen ditu». Amaren ustez, «zortea» izan dute, haren zaletasuna eguneroko bizitzan ezartzea lortu dutelako. «Gaur egun, Pablo igerilaria da, eta gainera futbol talde batean dago. Horrek bizimodu osasuntsu bat egitea bultzatu dio. Pasio hori bizimodu bihurtu dugu». Egokitutako futbol talde batean jokatzen du, urritasunak dituzten beste mutil batzuekin, eta amak nabarmendu du ez dutela taldean aritzeko arazorik: «Badago gizartean hedatutako teoria bat, eta horren arabera pertsona hauek ez dira gai talde gisa aritzeko. Nik uste dut teoria horiek baztertu egin behar ditugula. Arauak ulertzen laguntzen badiezu, ezin hobeto lan egingo dute talde gisa».

Pablok eta haren familiak Gautena Gipuzkoako Autismo Elkartearen laguntza jaso dute. Haurra zenetik, hango psikologoekin egon da, eta, Arangurenek adierazi duenez, beraiek ere asko ikasi dute Gautenan. Amaren hitzetan, semearekin landutakoak fruituak eman ditu: «Pablorekin egindako lanak etekinak eman ditu, nahiz eta arazo batzuk beti izango dituen. Hala ere, beste gauza asko daude lanarekin moldatzen ikasi dituenak. Gauza batzuk buruz ikasi behar izan ditu: pertsona hauek ez daukate enpatia sozialeko gaitasunik. Adibidez, buruz ikasi behar izan du norbaitek irribarre egitean pozik dagoela esan nahi duela». Eskolan bere adineko umeekin egon zen, eta laguntza izan zuen, bai Lehen Hezkuntzan eta bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. DBH, ordea, curriculum egokitzapenarekin egin zuen, eta ezin izan zuen gradua lortu. «Horrek ate asko itxi zizkion». Hala eta guztiz ere, bizitza «normala» egiten du mutilak, berak aukeratutako lagun taldea du, eta bere helburua bakarrik bizitzea da. Amak, baina, adierazi du zalantza garrantzitsu bat duela semeak: «Galdetu egiten du zeinek lagunduko dion gu egongo ez garenean. Orduan, bere arreba Sarak esaten dio bera izango duela, eta Gautenakoak ere beti izango dituela ondoan. Berak hori jakitea oso garrantzitsua da. Pertsona hauek segurtasuna emango dien erreferente bat izatea oso garrantzitsua da».

Inklusioa helburu

Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak hezkuntzan laguntzeko erakundeak dira Berritzeguneak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren barruan. Haien lana behar horiek dituzten pertsonei laguntzea da, batik bat aholkulari bezala. Arantxa Jauregi Arabako Berritzeguneetako Autismo Koordinatzailea da, eta Lorea Aretxaga Berritzegune Nagusiko Inklusibitate eta Hezkuntza Laguntzaren Berariazko Premiak taldeko teknikaria. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza sistemaren apustua haur horiek integratzea eta inklusibotasunaren alde egitea dela nabarmendu dute biek: «Guretzat, ikasle guztiak dira ikasle, haien eskubide eta ezaugarriekin, eta eskola inklusiboa da haiei ondo erantzutea eta beharrei aurre egitea. Zaila da, baina eskubide kontu bat da, eta ez dago atzera-bueltarik. Eskubideak bermatu egin behar dira, eta bide bakarra eskola inklusiboa da». Jauregiren iritziz, gelako giro egoki batean, guztiak horren parte direnenean, ez du haur horrek soilik ikasten, ikaskide guztiek ikasten dute. «Elkarrekiko ikasketa bat da». Aretxagak arrazoia eman dio: «Haiekin lan egin dugunean, ikusi dugu nolako ekarpena egin diezaioketen gizarteari; gizarte hobe eta justuago bat eraikitzeko. Eta, orduan, ez da eskubide kontu bat bakarrik, aberastasuna da. Guk haiengandik ikasten dugu, eta haiek gugandik».

Adinean gora egin ahala, laguntza gutxiago behar dutela adierazi du Jauregik, baina oraindik ere beharko dutela. «Autonomia bultzatzen dugu, baina laguntza izan behar dute. Aspergerren sindromea dutenen kasuetan, tutorearen irudia oso garrantzitsua da, pertsona horrek jakitea beste norbait daukala erreferente gisa bere eskola eta institutu bizitzan pixka bat lagunduko diona, baina ez dute besterik behar».

Jauregi eta Aretxaga bat datoz konfidentzialtasuna gai polemikoa dela esatean ere. Pertsona hauei «etiketa» jartzea eztabaidarako gaia dela adierazi dute, baina batzuetan lagungarria izan daitekeela: «Etiketak jarri behar dira? Bai edo ez? Pertsonak berak jakin behar du zer gertatzen zaion. Baina ez pertsonak berak bakarrik, bere lagunek ere jakin behar dute zer gertatzen zaion, behar bezalako laguntza emateko. Izan ere, azkenaldian institutuetan ikusten ari garen arazo bat da hori».

Eskola kanpoko elkarteekin ere lan egiten dute, hala nola Gautenarekin edo Autismo Arabarekin: «Elkarlanean egiten denenean, laguntza aberatsagoa da».

Gautena autismoa dutenen gurasoen elkartea da, eta pertsona horiei eskola kanpoko laguntza ematen die. Haienganako zerbitzu nagusiak bi direla azaldu du Jimmy Brosa arduradunak: diagnostikoa eta tratamendua, eta familientzako zerbitzua. Gautenaren irizpidea da autismoa duten pertsonak bizitza «normalizatua» egitea, baina, Brosak adierazi duenez, batzuetan ez da lortzen eta han esku hartzen dute haiek: «Aisialdiko programetan parte hartzeko zailtasunak dituzte, eta guk horrelako programak garatu behar ditugu pertsona horien eskubideak bermatzeko».

Familientzako laguntza partaidetzan oinarritutakoa dela gaineratu du, «egoera bereko familiak ezagutzen dituzte, eta horrek asko laguntzen die».]]>
<![CDATA[Olagarroaz gozatuz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/043/001/2017-09-16/olagarroaz_gozatuz.htm Sat, 16 Sep 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/043/001/2017-09-16/olagarroaz_gozatuz.htm
Urtero pertsona ugarik hartzen du parte egun horretan, eta jende andana biltzen da Euskal Herriko hainbat txokotatik. Aurten ere ez dute gutxiago espero antolatzaileek.

Ekitaldiz betetako eguna antolatu dute gaur, eta egun osoan dastatu ahalko dira olagarro zopa eta brotxetak han eta hemen egongo diren zazpi txosnetan, edariez lagundurik. Gosez geratzeko tarterik ez da egongo; izan ere, hara bildutakoak asetzeko, 850 olagarro kilo erosi dituzte. Olagarroa prestatzen ikasi nahi duenarentzat sukaldaritza erakustaldia egongo da Eusebio Gurrutxaga plazan 11:00 eta 13:00 artean. Bestalde, olagarro harrapatzaile izandakoak omendu nahi dituzte antolatzaileek, eta, horretarako, hamaiketakoa egingo dute, beraientzat soilik, Pulpo elkartean, 11:15ean. Horrez gain, herri bazkaria egingo dute Maddalen eta Jagoba trikitilarien musikak alaiturik, plaza horretan bertan, 14:30ean; eta olagarroa izango da protagonista, noski: olagarroa patatekin eta olagarro paella jango dute.

Dena ez da jatea bakarrik izango, ordea. Egunari hasiera emateko, herriko kaleetan ariko den txistulari diana egongo da, 09:00etan hasita. Urtero legez, argazki rallya ere egingo dute goizean zehar. Flyschean olagarroa nola harrapatzen zuten jakin nahi duenarentzat, Flyscheko olagarroa bisita gidatua egingo dute euskaraz 11:00etan, eta gazteleraz, 12:30ean. Eguneko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat kuadrillen arteko batel estropada ere bada: aurtengoa Olagarro Eguneko 11. bandera izango da. Telmo Deun arraun elkarteak antolatutako estropada 12:00etan izango da, eta ibaian bertan jasoko dute irabazleek bandera.

Musika emanaldiak izango dira eguneko beste protagonistak. Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Pola de Sieroko Angel Embil Abesbatzen saioak egongo dira 12:00etan hasita, eta, 13:30ean, kalejira Maddalen eta Jagoba musikariekin. Zumai txarangak 18:00etan hasiko du bere emanaldia, eta, egunaren amaierarako, musika DJ Goiko eta DJ Urangak jarriko dute.

Umeek ere izango dute ongi pasatzeko parada: 11:00etatik hasita, Itxas-Gain elkarteak antolatutako jolasetan, Gernikako Parkean, eta haurrentzako doako tailerretan, Algorri interpretazio zentroan.

Olagarro eguna

Gaur, 09:00etan hasita, Zumaian (Gipuzkoa).]]>
<![CDATA[Gasteizen magiaz blai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/036/001/2017-09-10/gasteizen_magiaz_blai.htm Sun, 10 Sep 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/036/001/2017-09-10/gasteizen_magiaz_blai.htm Naipes Heraclio Fournier Gertuko Magiaren Nazioarteko Gala egingo dute Europa biltzar etxean, 20:00etan. Argentinako, Ameriketako Estatu Batuetako, Venezuelako, Italiako eta Espainiako hainbat magok hartuko dute parte. Magia Antzeztuaren Nazioarteko Gala egingo dute larunbatean, 20:00etan, Principal antzokian, eta, han ere, hainbat herrialdetako magoak ariko dira. Igandean, Amaiera Gala egingo dute 20:00etan, Plaza Berrian, eta doako ikuskizuna izango da.

Ikasleak eta ospitaleko ume gaixoak magiaz bustitzea eta Gasteiz magiko batean ondo pasatzea nahi du Magialdiak. Horretarako, 75 antzezpen antolatu dituzte 25 agertokitan, baita Txagorritxuko Ospitalean ere. Hamabi herrialdetako 35 artista joango dira Gasteizera, umeak magiaren munduan barneratzeko asmoz. Ikuskizunez gain, Alde Zaharrean ibilbide magiko bat egingo dute, umeek magia erakustaldiak gertutik ikusteko.

Urtero egiten da elkartasun gala bat gaixo dauden umeei laguntzeko asmoz, eta, aurten, Nahia Garcia 8 urteko gasteiztarrari laguntzeko egingo dute —sindrome epileptiko baten ondorioz, ezin du hitz egin—. Ekitaldia larunbatean izango da 12:00etan hasita, Caja Vital Kutxa fundazioaren aretoan.

Gasteizko Magialdia

Bihar hasi eta hilaren 17ra arte (igandea), Gasteizen.]]>
<![CDATA[Hilabete bat desagerturik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1753/009/001/2017-09-01/hilabete_bat_desagerturik.htm Fri, 01 Sep 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1753/009/001/2017-09-01/hilabete_bat_desagerturik.htm
Inork ez daki zein den Maldonadoren desagerpenaren arrazoia, hura gertatu eta hilabetera. Hainbat lekukok ikusi zuten jendarmeek nola eraman zuten, baina Patricia Bullrich Segurtasun ministroaren hitzetan «ez dago Jendarmeriara eraman duten frogatzeko zantzurik, ezta hori adierazi duen lekukorik ere». Hala ere, hedatutako hipotesia da poliziek kolpe batez hil eta gorpua desagerrarazi zutela. Haren familiak argi dauka «bortxazko desagerpena» izan dela, eta hasieratik salatu du hori Sergio Maldonado anaiak: «[Gobernuak] eskuak garbi ditzake desagerpenarekin zerikusirik ez duela esaten, baina Jendarmeria gertatutakoaren erantzule izango da. Santiago ez da galdu, ez da magiaz desagertu. Bortxazko desagerpen batez ari gara». Gobernuak, baina, ardura bere gain ez hartzeko edozein zirrikitu baliatu du, eta helarazi duen azken hipotesia da protestak gertatu baino hamar egun lehenago Poliziak zerikusirik izan ez zuen liskar batean zauritu zutela, nahiz eta ez duten horren aldeko frogarik aurkeztu.

Mauricio Macri Argentinako presidentearen gobernua gero eta estuago dago auzi honi dagokionez, izan ere, kutsu politiko handia hartu du, bete-betean harrapatu baitu Kongresurako hauteskunde kanpaina Santiago Maldonadoren desagerpenak. Manifestazioak ugariak izan dira duela hilabetetik. Mezu argia aldarrikatzen dute: Maldonado bizirik agertzea. Gaur ere, manifestaldi «jendetsua» egingo dute Buenos Airesko Maiatzeko Plazan, 17:00etan.

Oposizioko alderdiek eta giza eskubideen aldeko hainbat erakundek desagerpena «behingoz» argitzeko eskatu diote Macriri, eta oposizioak ere uste du «bortxazko desagerpena» izan dela Maldonadorena. Cristina Fernandez Kirchner presidente ohia familiarekin harremanetan jarri zen hasiera-hasieratik, eta desagerpenaren inguruko ezinegona gizarteko arlo askotara zabaldu da. Joan den asteburuan, sare sozialetan gainezka egin zuten Maldonadoren aldeko mezuek, eta herrialdeko hainbat pertsona ezagunek ere haiena egin dute mezua. Esaterako, Jorge Sampaoli Argentinako Futbol Selekzioko entrenatzailea ere mintzatu da horretaz: «Kasua oraindik argitu gabe egoteak gogaitu egiten gaitu diktadura militarra ezagutu genuenak». Gobernuak, ordea, «etekin politikoa» lortu nahi izatea leporatu dio oposizioari. «Gauza bat desagerpena da, eta beste gauza bat egoera hau baliatuz etekin politikoa ateratzea», adierazi du German Garavano Justizia eta Giza Eskubideen ministroak.

Maldonadoren desagerpena beste kapitulu beltz bat da Argentinako historian, desagertu hitzak diktadura militarraren mamua berpizten baitu Hego Amerikako herrialdean —1976-1983—. Haren osteko aroko 34 urteetan, desagerpen kasu ugari gertatu dira, eta asko argitu gabe geratu dira. Hala ere, urte horietan guztietan gobernuan egondako alderdiek oso tentuz jokatu dute Poliziak izandako esku hartzeetan. 2003an, Eduardo Duhalde presidenteak hauteskundeak aurreratu zituen, protesta batean Poliziak bi pertsona hil zituelako. Oraingoz, Maldonadoren desagerpenak ez dio kalte askorik egin Macriren gobernuari, baina, gorpua agertuko balitz, gauzak oso bestelakoak lirateke.

Maputxeak eta Benetton

Maldonado El Bolsoneko komuna hippyan bizi zen artisau bat zen, eta Cushamenera maputxeei babesa ematera joan zen. Maputxe herria borroka etengabean dabil Argentinarekin, baina, batez ere, Txilerekin. Txilen, 1,8 milioi bizi dira, eta, Argentinan, berriz, 200.000. Txile da, ordea, maputxeen aurka gogorren egin duen herrialdea, maputxeen erakunde asko «terroristatzat» hartzen dituzte, eta 37 maputxe ditu haren kartzeletan. Lurrarekin lotura estua dute, eta orain Benetton arropa markaren aurka dihardute, Patagonian historikoki haien lurrak izan direnak erosi baitzituen 1991 urtean. Italiako markaren aurkako protesta gisa, haren jabegoaren lursail batean kokatu dira. Asmoa maputxe herria berregituratzea da. Oraingoz, hogei pertsonako herritxo bat osatu dute han. Ondo antolatuta daude, eta kanporatze mehatxuen aurrean borrokarako prest daude. Epe luzerako plana dute: maputxe guztiak lur-jabeen aurka konbentzitzea eta haien lurretan aske bizitzea.]]>
<![CDATA[Errepublika berri batentzako oinarria]]> https://www.berria.eus/albisteak/144719/errepublika_berri_batentzako_oinarria.htm Wed, 30 Aug 2017 11:45:04 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/albisteak/144719/errepublika_berri_batentzako_oinarria.htm
Sarrera batek, zazpi azpiataletan banandutako 89 artikuluk eta hiru xedapen gehigarrik osatzen dute araua.
ATAL GARRANTZITSUENAK Estatuaren forma

Arauaren lehenengo atalean definitu dute Kataluniako estatua «zuzenbidezko errepublika demokratiko eta soziala» izango dela. Atal honetan ere zehazten dira herrialdearen lurreko, aireko eta itsasoko mugak. Gobernuaren esku egongo dira aduanen eta mugen kontrolak.

Gaur egungo erregimen juridikoaren «jarraipena» bermatuko du araudi berriak, batez ere, EB Europako Batasuneko araudia eta nazioarteko hitzarmenak. Katalunia iparraldeko Arango haranaren estatus berezia ere mantenduko da. Kataluniako Gobernuak hainbat eskumen eman zizkion Arango Kontseilu Nagusiari.

Herritartasuna

Legeak Kataluniako herritartasuna lortzeko bi bide ezarriko ditu: berezkoa eta lortu beharrekoa. Lehenengo kasuan, gaur egun Espainiako herritartasuna duen, eta 2016ko abenduaren 31tik Kataluniako edozein eskualdetan erroldatuta dagoen orok, automatikoki izango du Kataluniako herritartasuna. Behin independentzia aldarrikatuta, Katalunian jaioko den orok izango du.Bigarren kasuan, Kataluniako herritartasuna izan dezake eskaera egin aurretik Katalunian bost urteko epean bizi izan den orok. Espainiako herritartasuna mantentzeko aukera izango da, beti ere madrilekin egin beharreko negoziazioen emaitzen arabera. Europako Batasuneko atzerritarren eta hala ez direnen arteko bereizketa baliogabetuko da.

Estatuburua

Kataluniako estatuburua Generalitateko presidentea izango da, eta gobernuaren egitekoa zuzenduko du. Espainiako erregeak eta presidenteak ez dute botere ahalmenik izango estatu berrian. Prozesu konstituziogilearen eskutan geratuko da presidentea gobernuko eta herrialdeko burua izan beharko den ala bi kargu ezberdin izan behar diren erabakitzea.

Eskubideak eta betebeharrak

Hizkuntza eskubideei dagokienez, katalana, gaztelania eta okiztaniera izango dira hizkuntza ofizialak, gaur egun bezala. Eskubide oinarrizkoenei begira, legeak ez ditu aldatuko egun Espainiako Konstituzioan bermatzen diren eskubideak, ezta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak bermatzen dituenak ere. Edozein modutara ere, legeak eskubideak hedatuko ditu, eta gaur egun auzitegi batean erreklamaezinak diren legeak, erreklamagarriak izango dira Trantsizio Legea onartzen bada; esaterako, etxebizitza eskubidea. Laguntza publikoen kasuan, legeak bermatuko du laguntza horiek jasotzen ari diren pertsonek, jasotzen jarraituko dutela independentzia aldarrikatu eta gero. Laguntza horiek pentsioak eta langabezi laguntzak dira.

Ordenamenduen jarraipena

Legeak ordenamenduen eta kontratuen subrogazioa bermatuko du. Hau da, gaur egun Espainiako administrazioek Katalunian betetzen dituzten egitekoak erakunde katalanek beteko dituzte. Gauza bera kontratuekin. Espainiako Gobernuak hornitzaileekin Kataluniarentzat dituen kontratuak Generalitatearen eskuetara pasako dira.

Funtzionarioak

Gaur egungo Kataluniako Gobernuko funtzionarioek administrazio publikoan lanean jarraituko dute, legearen arabera. Espainiako funtzionarioei dagokienez, Kataluniako administrazioan lan egiteko aukera emango zaie. Kataluniatik kanpo lan egiten duten Generalitateko funtzionarioei, hala izaten jarraitzeko aukera emango zaie.

Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Gorenak betetzen dituen funtzioak Kataluniako Auzitegi Nagusiak beteko ditu, Kataluniako Auzitegi Gorena sortuz. Auzitegi hori Kataluniako sistema juridiko berriaren mailarik altuena izango da, eta gaur egungo areto berak izango ditu: zibilarena, sozialarena, administratiboarena eta zigorrarena. Areto militarra desagertuko da, eta horren ordez berme konstituzionalen aretoa sortuko da. Auzitegi Konstituzionalaren egitekoak hartuko ditu areto horrek. Sistema juridiko berria Gorenaren areto baten eskuetan geratuko da, eta gaur egun Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren funtzioak beteko ditu.

Fiskaltza

Legearen sustatzaileek Fiskaltzan aldaketa nabarmenak egotea nahi dute arau berriarekin. Gaur egun ministro kontseiluaren bidez hautatzen da Espainiako fiskal nagusia. Legearekin, gobernuaren hautagaia Kataluniako Parlamentuak erabakitzea nahi dute, nahiz eta ez duten zehaztu zenbateko babesa behar izango duen.

Amnistia

Espainiako Gobernuak Haien kontrako neurriak hartzea espero dute autodeterminazio erreferendumaren sustatzaileek, eta legeak babes juridikoa emango lieke, baiezkoak irabaziko balu. «Kataluniaren independentziaren alde egiteagatik zigortutako ororen aurkako zigor neurriak baliogabetuko dituzte epaile eta auzitegiek». Hala ere, ez die babesik emango ustelkeria kasuengatik zigortutako pertsonei.

Hauteskunde sindikotza

Erreferendum Legeak argitu zuen Espainiako Hauteskunde Batzordeak eskumenak galduko zituela Katalunian, galdeketaren gainbegiratzeari dagokionez. Hortaz, Trantsizio Legeak Kataluniako Hauteskunde Sindikotzari emango dizkio eskumen horiek. Zazpi kidek osatuko dute, eta gehienak juristak izango dira. Urriaren 1erako Kataluniako lau probintzietan sindikotzak egongo dira, eta geroago eskualde guztietan. Arango haranak funtzio bereziak izango ditu.

Prozesu konstituziogilea

Baiezkoak irabaziko lukeen kasuan, independentzia aldarrikatuko dute, emaitzak jakin eta bi egunetara. Hori gertatzekotan, Trantsizio Juridikorako eta Errepublika Sortzeko Legea indarrean jarriko da, eta prozesu konstituziogileari hasiera eman. Legeak sei hilabeteko epea emango die herritarrei, nolakoestatua nahi duten erabakitzeko. Epea amaitzean, botere publikoentzako erabakigarriak izango diren ondorioak plazaratuko dira. Gero, hauteskunde konstituziogileak egingo dira, eta biltzar konstituziogileko kideak hautatuko dira. Biltzar horrek konstituzio berria egiteko ardura izango du. Konstituzioak parlamentuko bostetik hiruren babesa eduki behar du, eta bestela, gehiengo nagusiaren bidez onartuko da. Emaitzak jakitetik, konstituzioa onartu arte, urte bateko epea espero dute sustatzaileek.]]>
<![CDATA[Kataluniako Gobernuak ez du aintzat hartuko Auzitegi Konstituzionala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/013/002/2017-08-30/kataluniako_gobernuak_ez_du_aintzat_hartuko_auzitegi_konstituzionala.htm Wed, 30 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1913/013/002/2017-08-30/kataluniako_gobernuak_ez_du_aintzat_hartuko_auzitegi_konstituzionala.htm
Orain arte, bi lege proposamen aurkeztu dituzte Junts Pel Si eta CUP taldeek: Erreferendum Legea eta Trantsizio Juridikorako eta Errepublika Sortzeko Legea. Aurkeztu bakarrik, oraindik ez baitute ezta bat onartu ere. Kataluniako Parlamentuko Mahaiak hirugarren aukera izan zuen atzo egindako bilkuran bi legeak tramiterako onartzeko —abuztuaren 16an eta 22an ere izan zuen aukera— baina, beste behin, Carme Forcadell parlamentuko presidenteak ez zituen egungo gaietako zerrendan gehitu. Generalitateak onartu du legeen tramiteak atzeratzea haren «estrategia politikoa» dela, erreferendumaren inguruan Espainiarekin duen borrokari begira, horrekin Konstituzionalak baliogabetzeko denborarik ez izatea lortu nahi baitu. Hala eta guztiz ere, atzeratzeak CUPen kritikak eragin ditu. Antikapitalistek irailaren 11rako bi legeak onartuta nahi dituzte. Gai horren inguruan Turullek ez du ukatu legeak dekretu bidez onartzeko aukera, baina bide guztiak direla egingarriak adierazi zuen, Kataluniako Parlamentuaren 81.3 legea aipatuz —artikulu horrek aukera ematen die JPSi eta CUPi legeak osoko bilkuran onartzeko—.

PSOE Rajoyrekin bat

Margarita Robles PSOEren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi du urriaren 1ean hautetsontziak jartzea delitua bada, hautetsontziak kendu behar direla, eta Kataluniako egoerari «negargarri» deritzo. PSOE gero eta gertuago dago PPk Katalunian duen jarreratik. Hori azaleratzen du, behintzat, herenegun bi alderdietako buruek jarrera bateratu bat hartzea adostu izanak.]]>
<![CDATA[Mossoek salatu dute Madrilek ez diela ematen Europako informazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2118/003/001/2017-08-29/mossoek_salatu_dute_madrilek_ez_diela_ematen_europako_informazioa.htm Tue, 29 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/2118/003/001/2017-08-29/mossoek_salatu_dute_madrilek_ez_diela_ematen_europako_informazioa.htm
Trapero mossoen babesean agertu zen atzo ere, eta esan zuen Es Sattyren inguruko informazio gehiago izan balute, «gutxienez» horretan lan egin zezaketela. Horretaz gain, jakinarazi zuen ez dakitela Espainiako Barne Ministerioa Kataluniako imamen inguruko ikerketarik egiten ari ote diren. Traperok gezurtatu zuen Guardia Zibilak Alcanarreko (Tarragona) leherketaren ikerketan parte hartzeko eskatu ziela.

Bestalde, Rob Wainwright Europoleko buruak elkarrekin lan egiteko eskatu zien atzo Europako Polizia eta inteligentzia zerbitzuei, «terrorismoa» gelditzeko. Europako Batasuneko agentzia da Europol, eta horren kide dira Espainiako Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Ertzaintza orain dela gutxitik, baina Espainiako Gobernuak ukatu egin die mossoei horren kide izatea.]]>
<![CDATA[Rajoyk batasuna eskatuz erantzun dio manifestazio aurreko tentsioari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1753/012/001/2017-08-26/rajoyk_batasuna_eskatuz_erantzun_dio_manifestazio_aurreko_tentsioari.htm Sat, 26 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1753/012/001/2017-08-26/rajoyk_batasuna_eskatuz_erantzun_dio_manifestazio_aurreko_tentsioari.htm
Rajoyk ziurtatu du bi administrazioen arteko elkarlana «etengabea eta ona» izan dela, «bai erabaki politikoak hartzeko orduan, eta bai ardura polizialak banatzeko orduan». Erasoen berri izan zutenean, Generalitatearekin krisialdi kabinete bat eratzea adostu zutela nabarmendu du, haren ustez «mehatxu horri erantzun bateratua emateko unea» baita. Horretarako, beste indar politikoei Terrorismoaren Kontrako Ituna sinatzeko eskaera egin die.

Horrez gainera, Zigor Kodearen erreforma egiteari ateak ireki dizkio. 2015ean onartu zituen Kodea indartzeko legeak PPren gobernuak. Oposiziotik kritika ugari jaso zituen gobernuak, Zigor Koderik gogorrena izan baitzen, Francoren diktadura bukatu zenetik.

Bestalde, Espainiako erregeak izan duen rola goraipatu du: «Bartzelonan egindako ekitaldietan erregearen eta erreginaren presentziak, eta biktimekiko izan duten adeitasunak erakusten dute Espainiaren elkartasuna».

Rajoyk «mundu guztia» gonbidatu du gaur Bartzelonan egingo duten manifestaldira: «Han, gizarte katalanarekin, eta Espainiako erregeak ordezkatutako gizarte espainiarrarekin, batasun irudia emango dugu, berriz ere».

Kataluniako gizartearen parte baten ustez, ordea, gauzak ez dira presidenteak azaldu dituen bezala. Askok leporatu diote erasoa gertatu eta hurrengo orduetan «desagertuta» egotea, eta beste askok «itxurakeriaz» jokatzea egotzi diete PP Alderdi Popularrari eta Espainiako erregeari, «bultzatu dituzten politikak bakearen kulturaren aurkakoak» izateagatik. Are gehiago, Kataluniako 170 bat gizarte eragilek PPk eta erregeak gaurko manifestazioan egingo duten bateratzea gaitzesteko manifestu bat aurkeztu zuten atzo. Desadostasun horren erakusgarri, elkarretaratzea egingo dute gaur 16:00etan, Rambletan, Zuen politikak, gure hildakoak. Bakea, elkartasuna eta dibertsitatean bizikidetza lelopean.

Manifestuaren sinatzaileetako bat ANC Kataluniako Biltzar Nazionala da, eta manifestaziora bilduko diren herritarrei xingola beltza jositako «mila bandera» eramateko deia egin du. Albert Rivera Ciutadanseko presidenteak, aldiz, ikur politikorik ez eramateko eskatu du.

Parlamentuan, bilkura

Kataluniako Parlamentuak ezohiko osoko bilkura egin zuen atzo, eraso «terroristak» gaitzesteko, eta biktimak oroitzeko. Bilkuraren hasieran, minutu bateko isilunea egin zuten hildakoen omenez. Herrialdea, eta, batez ere, segurtasun indarrak eta larrialdi zerbitzuak goraipatu zituzten egindako lanagatik, erakundeko alderdi politiko guztiek elkarrekin sinatutako Deklarazio Instituzionalean. Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak aipamen berezia egin zien mossoei.

Ez dut beldurrik lelopean egingo dute manifestazioa, gaur arratsean, Bartzelonan. Herritarrak eta segurtasun indarrak izango dira gidari Jardinets de Graciatik abiatu eta Plaza Cataluñan bukatuko den martxan. Ada Colau Bartzelonako alkatearen hitzetan, bateratze jendetsua espero dute: «herritarren manifestazioa». Horregatik joango da gizarte zibila lehen lerroan. Arropa urdina janzteko eskatu dute ANCk eta hainbat gizarte eragilek. Asmoa gizarte zibila ikustaraztea da: «Marea urdina ikusi nahi dugu, gizarte zibila eta bakearen kontrako politikak egiten dituztenetik bereizteko». Han izango dira, era berean, Espainiako erregea, Espainiako Gobernuko presidentea, ministroak, eta senatuko, parlamentuko, eta autonomia erkidegoetako buruak.]]>
<![CDATA[Atentatuak gertatu eta astebetera, jendetza elkartu da Rambletan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/012/001/2017-08-25/atentatuak_gertatu_eta_astebetera_jendetza_elkartu_da_rambletan.htm Fri, 25 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1736/012/001/2017-08-25/atentatuak_gertatu_eta_astebetera_jendetza_elkartu_da_rambletan.htm
Bestalde, Bartzelonaren dibertsitatearen aldarrikapen bat egiteko, erlijio arteko ekitaldi bat egin zuten atzo arratsaldean. Carme Sansa aktoreak gidatutako ekitaldian, hamabost hildakoak oroitu nahi izan dituzte, eta atentatuak gaitzetsi: «Gaur, inoiz baino gehiago, bereizten gaituen aniztasuna gure gotorleku izatea nahi dugu. Hiri hau mundua ulertzeko ikusmira desberdinok osatzen dugu, eta denok batera esan dugu ez dugula beldurrik». Aniztasun horren erakusgarri dira gerturatu zirenak: juduak, katolikoak, musulmanak, laikoak, ateoak, budistak, taoistak, sijak, bahaiak, Jehovaren lekukoak, mormoiak eta hinduak. Bertan izan ziren Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa eta Ada Colau Bartzelonako alkatea, besteak beste. Ekitaldian, Bibliaren, Koranaren, testu budista baten eta Toraren pasarte batzuk irakurri zituzten.

Biharko Bartzelonan deitutako manifestazioan gizarte zibila izango da protagonista.]]>
<![CDATA[Konstituzionalari alegazioa jarri dio Kataluniako Parlamentuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1883/012/001/2017-08-25/konstituzionalari_alegazioa_jarri_dio_kataluniako_parlamentuak.htm Fri, 25 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1883/012/001/2017-08-25/konstituzionalari_alegazioa_jarri_dio_kataluniako_parlamentuak.htm
Espainiako Gobernuak 135.2 artikuluari helegitea jartzea «gehiegikeria» eta «prebentziozko erabakia» deritzo Kataluniako Parlamentuak. Haren ustez, Espainiako Gobernuak helegitea aurkezteak «prebentziozko helburua» du; izan ere, «ez du justifikatzen irismen nagusia duen lege bat baliogabetzea». Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak salatu zuen irakurketa bakarrean onartzeko legea ez dela konstituzioaren aurkakoa, eta, hortaz, artikulu horrekin lortu nahi den helburua dela epaitzen dena, ez artikulua bera. Arrazoi horregatik hartu dute «neurrigabetzat» Konstituzionalaren erabakia, ez duelako legea zigortzen, baizik eta horrekin lortu nahi dena.]]>
<![CDATA[Israelek 3.500 etxebizitza eraiki ditu jada palestinarren lur pribatuetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/010/001/2017-08-24/israelek_3500_etxebizitza_eraiki_ditu_jada_palestinarren_lur_pribatuetan.htm Thu, 24 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1736/010/001/2017-08-24/israelek_3500_etxebizitza_eraiki_ditu_jada_palestinarren_lur_pribatuetan.htm de facto, Israelgo Administrazio Zibilak egindako txosten baten arabera. Kokaleku horiek, berez, legez kanpokoak dira, baina Israelgo Parlamentuak otsailean onartutako Erregularizazio Legeak gobernuaren onespena eman zien: Zisjordaniako lur okupatuetan «fede onarekin»—Palestinako lur pribatuak direla jakin gabe— eraikitako kokalekuek Israelen onespena izan dezakete, betiere palestinarrek ordainsaria jasotzen badute.

ACRI Israelgo Eskubide Zibilen aldeko Erakundeak eta Bakea Orain erakundeak lege hori bertan behera uzteko eskaera egin zioten martxoan Israelgo Auzitegi Gorenari, eta, astelehenean, eskaerari kasu eginez, saioa egin zuten neurri hori aztertzeko. Gobernuak lege horren babesean hitz egin zuen, eta adierazi zuen arau horrekin palestinarrak onuradun aterako direla jasotzen duten ordainsaria dela eta. Kolonoak okupatutako lurretan «tokiko biztanletzat» hartu ditu gobernuak. Eskaera sinatutako erakundeek gogor kritikatu dute gobernuaren erantzuna, eta Erregulazio Legeak nazioarteko araudiak urratzeaz izateaz gain, Israelgo Konstituzioa ere urratzen duela salatu dute, lege oinarrizkoena «bortxatzen» duelako: «Giza duintasunaren eta askatasunaren aurka doa, erakundeek ahalbidetzen baitute palestinarrei lurrak edukitzeko eskubidea ukatzea. Gobernua oso urruti joan da oraingoan, lurrak lapurtu dizkieten palestinarrak onuradun aterako direla esatean».

Nazioartean ere, gogor jo dute Israelgo Gobernuaren aurka. NBE Nazio Batuen Erakundeko Miroslav Jenca Gai Politikoetarako idazkariordeak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari egotzi dio bakearen aldeko pausorik ez ematea. Segurtasun Kontseiluan astelehenean egindako agerraldian, azkenaldian Israelen izandako zenbait gertakariren inguruan mintzatu zen, eta garrantzi berezia eman zion Netanyahuk kokalekuei emandako babesari. «Gertakari hauek erakusten dute bi estatuen konponbidearen kontra daudenak nagusitzen ari direla». Kolonoek Hebron hiriko eta Halamish kokaguneko eraikinak «ilegalki okupatzea» ere salatu zuen Gai Politikoetako idazkariordeak. Aldi berean, gogoratu zuen uda honetan Jerusalemgo Meskiten Zelaigunean izandako gertakariek agerian uzten dutela beharrezkoa dela konponbidea. 1967 urtetik, 500.000-600.000 israeldar inguru mugitu dira Palestinako lur okupatuetako kokalekuetara.

Bestalde, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen aholkulari eta suhi Jared Kushner Jerusalemera iritsi zen atzo, bake prozesuan laguntzeko asmoarekin, eta gaur elkartuko da Netanyahu lehen ministroarekin eta Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearekin. Hala ere, hainbat buruzagi palestinarrek ez dute konfiantzarik AEBetako ordezkariek bake prozesuan izango duten rolarekin: «Palestinarrok ez negoziatzeko erabakia hartu dugu Israelek etxebizitzak eraikitzen jarraitzen badu, eta AEBetako ordezkariek ez dute jarrera argi bat erakutsi bake prozesuari berriz ekiteko».

Netanyahu-Putin

Israel eta Palestinaren arteko gatazkak amaierarik ikusten ez duen bitartean, Netanyahu Vladimir Putin Errusiako presidentearekin elkartu zen atzo, Itsaso Beltzaren ertzean dagoen Sotxi hirian. Hala ere, ez dirudi bere herrialdeko gatazkak asko kezkatzen duenik Netanyahu, beste gai batez hitz egiteko elkartu baitziren. Gaur egun, gehiago kezkatzen du Iranek Sirian duen presentzia gero eta handiagoak. « Iran sekulako esfortzua egiten ari da Sirian bere presentzia herrialdean indartzeko. Hori arrisku handia da Israelentzat». Baina, kontuan izanda Iran Moskuren aliatua dela Sirian, pentsatzekoa da Putinek ez duela esfortzu handirik egingo Iran estutzen.]]>
<![CDATA[Hitzemandakoaren aurka, soldaduak bidaliko ditu Afganistanera Trumpek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1753/010/001/2017-08-23/hitzemandakoaren_aurka_soldaduak_bidaliko_ditu_afganistanera_trumpek.htm Wed, 23 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1753/010/001/2017-08-23/hitzemandakoaren_aurka_soldaduak_bidaliko_ditu_afganistanera_trumpek.htm
Trumpek, ordea, ez zuen zehaztu nahi izan zenbat izango diren bidaliko dituen soldaduak, ezta zenbat denbora egongo diren bertan ere: «Ez dugu hitz egingo soldadu kopuruez edota ekintza militarrez, etsaia horretaz jabetzen bada guretzat kaltegarria litzateke eta». Hala ere, AEBetako hainbat hedabidek jakinarazi dute 4.000 soldadu inguru izango direla. Gaur egun, 8.400 soldadu daude Afganistanen. Helburuen nondik norakoaz hitz egitean, presidenteak adierazi zuen ez doazela nazioak «amerikar edo antzeko herrialdeen erara eraikitzera», baizik eta «terroristak» hiltzera: «Garai horiek iragan ziren. Ulertzen dut gure herritarren frustrazioa, hainbat urtez diru eta energia mordoa xahutu dugulako, eta garrantzitsuagoa dena: soldadu amerikar asko hil direla urruti dauden herrialdeak eraikitzeko saiakeretan». Trumpek nabarmendu zuen soldaduen erretreta ez duela «data jakin batek» baldintzatuko, «baldintza egokiek baizik».

Bestalde, James Mattis AEBetako Defentsa idazkaria NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko hainbat aliaturekin harremanetan jarri da, erakundearen presentzia militarra areagotzeko.

Ashraf Ghani Afganistango presidenteak eskertu egin dio Trumpi «terrorismoaren» aurkako borrokara batzea. Hala ere, Afganistango Gobernuari eta armadari talibanen aurkako borrokan lagunduko diela baieztatu arren, AEBetako presidenteak adierazi du laguntza hori ez dela «txeke zuri» bat: «Afganistango Gobernuak dagozkion zama militarrak, politikoak eta ekonomikoak bere gain hartu behar ditu. Estatu Batuetako herritarrek benetako erreformak, aurrerapenak eta emaitzak ikusi nahi dituzte. Gure pazientziak muga bat du». Aldi berean, ez du baztertu talibanekin akordio politiko bat lortzea, baldintza «egokiak» baleude. Rex Tillerson Estatu idazkariak presidentearen esanak berretsi zituen: «AEBak prest daude Afganistango Gobernuaren eta talibanen arteko bakerako elkarrizketak babesteko». Ez dirudi, ordea, talibanek akordiorik nahi dutenik: «Soldaduek alde egin ezean, Afganistan kanposantu amerikar bat bilakatuko da».

Horrez gain, Trump Pakistani eta Indiari ere mintzatu zaie. Pakistani «terroristei» babesa ematea leporatu die, eta bide horretatik jarraitzen badu «galtzeko asko» duela. Indiari, berriz, beste «paper» bat jokatzeko eskatu dio, eta AEBei Afganistanen ekonomikoki laguntzeko. Hainbat analistek, ordea, azpimarratu dute Indiak presentzia handiagoa izateak Pakistanek jarrera ez aldatzea ekar dezakeela, bi herrialdeen arteko liskarrak direla eta.

Hamasei urteko gerra

Afganistango gerra 2001eko urriaren 7an hasi zen, Askatasun Iraunkorra operazioan, AEBetako eta Erresuma Batuko armadak herrialdean sartzean, hura inbaditu eta okupatzeko. Inbasioaren arrazoia 2001eko irailaren 11ko atentatua izan zen —bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikiak jo zituzten—. Atentatu hori Al-Qaeda taldeak hartu zuen bere gain, eta garai hartan Osama Bin Laden zen taldeko buru. Orduko Afganistango Emirerri Islamikoak babespean zuen Bin Laden. Okupazioaren helburuak argiak ziren: Bin Laden aurkitu eta epaitu, eta gobernu talibana boteretik kendu. AEBen gidaritzapeko koalizioak 2001eko azaroaren 12an kendu zituen boteretik talibanak, baina horrek talibanen matxinada ekarri zuen. Azaroaren 13an talibanak eta Al-Qaeda batu ziren koalizioari aurre egiteko. 2011. urtean hil zuten Bin Laden AEBetako soldaduek, Pakistanen. 2014ko abenduan eman zuen bukatutzat NATOren egitekoa Obamak, baina talibanek lur asko bereganatu dituzte ordutik.]]>
<![CDATA[AEBetako hainbat estatuk ikur konfederatuak kentzeari ekin diote]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/017/001/2017-08-19/aebetako_hainbat_estatuk_ikur_konfederatuak_kentzeari_ekin_diote.htm Sat, 19 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1736/017/001/2017-08-19/aebetako_hainbat_estatuk_ikur_konfederatuak_kentzeari_ekin_diote.htm
Joan den asteburuan Charlottesville (Virginia, AEB) hirian supremazista zuriek egindako indar agerraldiak eta Heather Heyersen hilketak -20 urteko arrazista batek autoarekin harrapatu zuen, arrazisten aurkako manifestazioan zegoela- arrazakeriaren kontrako erantzun ofiziala ekarri du. Izan ere, Charlottesvileko arrazisten manifestaldiaren arrazoia Robert E. Lee (1807-1870) jeneral konfederatuaren estatua kentzea galaraztea zen. Lee Amerikako Estatu Batuetako gerra zibila (1861-1865) galdu zuen bando konfederatuaren ikur garrantzitsuenetako bat da. Oraindik, 700 ikur konfederatu baino gehiago daude AEBetako 31 estatutan. The New York Times egunkariak egin duen zerrenda baten arabera, 30 bat hirik dute ikurrak kentzeko asmoa. Donald Trump AEBetako presidenteak, ohikoa duen estilo zuzenean, ikurrak kentzeari «ergelkeria» deritzo bere Twitterreko kontuan. Trumpen adierazpenen harira, Alderdi Demokratako kongresista talde batek zentsura neurri bat adosteko proposamena egin du Kongresuan, presidentearen hitzak kondenatzeko. Lortuz gero, pauso itzela izango litzateke AEBetan.

Azkenengo gertakariek hautsak harrotu dituzte Trumpen gobernuan, eta horren adierazgarri da presidenteak Steve Bannon bere laguntzaile eskuin muturrekoa kargutik kendu izana. Baina gehiago harrotu dituzte hautsak Trumpen esanek, gertakariek baino, batez ere Alderdi Errepublikanoaren baitan. Erasoa gertatu zenean arrazistak «higuingarriak» direla adierazi zuen, baina, hurrengo egunean, bi aldeei bota zien errua, arrazistak eta kontra egin zietenak maila berean jarriz. Ikurrak kentzearen harira ere mintzatu da presidentea sare sozialetan. «Tristea» iruditzen zaio ikurrak kentzea, eta buruzagi konfederatuen eta AEBak fundatu zituzten George Washingtonen eta Thomas Jeffersonen arteko konparazio bat egin du. Azkenik, arrazoi estetikoak eman ditu ikurrak mantentzearen alde: «Gainera, faltan botako ditugugure hiri, herri eta parkeak edertasunez janzten dituzten ikur eta estatua horiek».

Zeresan handia eman dute larunbatetik egin dituen adierazpenek, batez ere buruzagi konfederatuak Washington eta Jeffersonekin konparatzeagatik, eta askok arrazistekin lerratzea leporatu diote. Bere alderdian ere, gero eta senatari gehiago dira presidentea kritikatzen dutenak. Bob Corker Tennesseeko senataria errepublikanoak presidentearen «lidergo falta» nabarmendu du, eta gaineratu du Trumpek ez badu «buruzagitza etikoa» duela frogatzen herrialdea «arrisku handian» egongo dela. Tim Scott Hego Karolinako senataria, Trumpen aliatu izandakoa eta Senatuko ordezkari beltz bakarra ere agertu da presidentearen aurka, eta esan du Trumpen esanek «administrazio honen autoritate morala zalantzan jartzen» dutela.

Bestalde, milaka herritar dira presidentearen kargugabetzea eskatzen dutenak. Atzo, protesta egin zuten Durhamen bi aldeek.]]>
<![CDATA[Erreferendumaren Legearen tramitazioa atzeratu du Kataluniako Legebiltzarrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1787/012/001/2017-08-17/erreferendumaren_legearen_tramitazioa_atzeratu_du_kataluniako_legebiltzarrak.htm Thu, 17 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1787/012/001/2017-08-17/erreferendumaren_legearen_tramitazioa_atzeratu_du_kataluniako_legebiltzarrak.htm
Ikusmin handia sortu zuen bilkurak; izan ere, atzo zen, berez, Erreferendumaren Legea tramitera onartzeko eguna. Lege bat erregistratzean, tramitatuko den ala ez erabaki behar du Legebiltzarreko Mahaiak, legea erregistratu eta hurrengo bilkuran. Orain, zenbait aukera dituzte tramitazioari ekin eta legea onartzeko: hilabete onetako 22ko edo 29ko bilkuretan egitea, edo parlamentuaren lehenengo osoko bilkuran, irailaren 6 eta 7an. VilaWeb atari digitalaren arabera, azkenengoa litzateke egingarriena. Hurrengo osoko bilkuran, gehiengo independentistak, parlamentuko 81.3 artikuluaz baliatuz, lehentasuna eman diezaioke: bilkuraren hasieran JPS eta CUPek eska dezakete eguneko gaien zerrenda aldatzea Erreferendumaren Legea onartzeko, eta Mahaiak onar dezake.

Kataluniako Parlamentuko iturriek esan dutenez, bilkura «tentsio handiz» hasi zen. Oposizioko Ciutadans eta PSC alderdietako ordezkariek bilera «ohiko prozedurarekin» hasteko eta Erreferendumaren Legeari heltzeko eskatu zioten Forcadelli. Parlamentuko presidenteorde Jose Maria Espejo Saavedra (Ciutadans) haserre agertu zen kazetarien aurrean, bilkura amaitutakoan: «Forcadellek ezin du balorazio politikorik egin; lege bat erregistratuta badago, Mahaiak erabaki behar du tramitatuko den ala ez. Erabakiak hartzeko eskubideak lapurtzen ari zaizkigu. Ez gaude tempoak kudeatzeko».

Legebiltzarreko presidenteak, berriz, azaldu zuen ez zuela «inolako obligaziorik» gaiari atzo heltzeko, eta aztertzen daudela noiz ekin legearen tramiteari. Presidenteak Mahaiko bost kideren kontrako kereilak aurkeztu dituztela gogoratu zuen: «Mundu guztiak daki nolakoa den gure egoera eta nola ari den politika judizializatzen. Mundu guztiak daki zein egoeratan gauden Mahai honetako kide batzuk».

Nahiz eta ez dioten Erreferendumaren Legeari heldu, Kataluniako Parlamentuan Katalunia operazioaren inguruko komisioan deklaratu ez zutenen aurkako kereilak aurkeztea erabaki dute, Forcadellek azaldu duenez. Parlamentuak deklaratzera deitu eta agertu ez ziren buruzagien artean hauek dira izen handienetakoak: Mariano Rajoy Espainiako presidentea, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministro ohia.

Bestalde, Polizia parlamentura sartu behar denerako protokolo bat adostu dute: poliziei egoitzara sartzeko baimena emango diete, baina beheko solairuan itxaron beharko dute, eskatutako informazioa ematen dieten bitartean.

Espainiako Gobernua, prest

Erreferendumaren Legearen tramitea atzeratzeak Espainiako Gobernuaren erreakzioa atzeratzea ere ekarri du, oraingoz. Mariano Rajoyk lehenagotik jakinarazi zuen gobernuak horren kontra joko zuela, onartu eta segituan. Horretarako Ministroen Ezohiko Kontseilura deitua zuen, eta bide hori berretsi du Iñigo Mendez de Vigo gobernuko bozeramaileak, kontseilua amaitu zutenean.

Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak atzo baliogabetu egin zuen Kataluniako Gobernuak jarritako helegitea. Generalitateak helegitea jarri zuen abuztuaren 3an, parlamentuan legeak irakurketa bakarrean onartzeko araua baliogabetu zuelako Konstituzionalak. Horrek osoko bilkura egin zuen atzo, eta ordubetean baino gutxiagoan hartu zuten baliogabetzeko erabakia. Dena den, Madrilek herenegun esan zuen ez duela salbuespen neurririk ezarriko.]]>
<![CDATA[Gatazkak etenik ez Kaxmirren]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1757/010/001/2017-08-15/gatazkak_etenik_ez_kaxmirren.htm Tue, 15 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1757/010/001/2017-08-15/gatazkak_etenik_ez_kaxmirren.htm
Joan den neguan, liskarrak baretu ziren, baina udan indarkeriak berriz hartu du protagonismoa Kaxmirren. Bost pertsona hil ziren igandean, independentisten eta Indiako Armadaren arteko borroka batean, Awneeran, Kaxmirko udako hiribu Srinagarren ondoan. Hildakoak hiru independentista eta Indiako bi soldadu ziren. Hilketen oihartzuna independentisten belarrietara iritsi bezain laster, protesta martxa bat egin zuten hilketak gertatu ziren tokiraino; Indiako Poliziak tiroz erantzun zien, eta pertsona ugari zauritu zituen. Abuztua hasi denetik, hamazazpi pertsona hil ditu Indiako Poliziak Kaxmirko gatazkan.

1947an lortu zuten Indiak eta Pakistanek independentzia: Britainiako Inperioaren menpe egoteari utzi, eta independente bihurtu ziren. Aurten, hortaz, 70 urte dira estatu direnetik, eta atzo Pakistango independentziaren urteurrena ospatu zuten. Emanaldi askotariko eguna izan zen atzokoa Islamabad hiriburuan, eta hegazkinen erakustaldiak eta su artifizialak izan ziren, besteak beste.

Urteurren hori, ordea, Kaxmirko gatazkaren hasierarena ere bada. Izan ere, Indiako eta Pakistango estatuen sorreran daude gatazkaren erroak. Inperioaren garaian, kolonia bera osatzen zuten bi lurraldeek. Independentzia lortu ostean, bi herrialdeen artean muga bat ezarri zuten, eta Kaxmirko lurraldea hiru estaturen artean banatu —Txina ere zati baten jabea da—. Gaur egun, Jammu eta Kaxmir izeneko estatua da, eta gehiengoa Indiaren menpe dago. Biztanle gehienak musulmanak dira, baina agintariak, hinduak. Sei eskualdek osatzen dute: Jammu, Kaxmir, Ladakh, Giglit, Baltistan eta Aksai Chin. Indiak lurralde osoaren jabe dela aldarrikatu du. Pakistanek, aldiz, etorkizuna bertako herritarrek erabaki behar dutela. Lurraldeaz jabetzeko hiru gerra izan dituzte Indiak eta Pakistanek: 1947an, 1956an eta 1971n. 1990eko hamarkadan, Kaxmirko Nazio Askapenerako Frontea sortu zuten independentistek talde islamiar batzuekin batera, Indiari aurre egiteko.

Istiluz betetako uda

Uztailean ere hildakoak eragin dituzten hainbat istilu gertatu dira. Independentisten eta segurtasun indarren arteko tiroketan harrapaturik geratu eta gero, zazpi pelegrin hil eta beste hamabost pertsona zauritu ziren uztailaren 10ean. Hildako gehienak emakumeak ziren. Himalaiako Anantnag santutegitik bueltan 50 pelegrin zetozen autobusez, eta tiroketan harrapaturik geratu ziren. Indiako Gobernuak salatu zuen independentistek egindako erasoa izan zela, baina Kaxmirko hainbat militante independentistak erasoa gaitzetsi zuten: «Erasoa Kaxmirko balioen aurka doa». Hala ere, Srinagarko aktibista talde batek erasoaren ikerketa independente bat eskatu zuen, Kaxmirko «gerra zikinaren» parte izan dela argudiatuz. Burhan Waniren hilketaren urteurrenetik bi egunera izan zen Pelegrinen hilketa.

Uztailaren 8an, Indiako Poliziaren kontrolez eta alde zaharrerako bidea debekatzen zuten hesiz josirik esnatu zen Srinagar. Polizia ugarik hiriko gune estrategikoenak hartu zituzten istiluak kontrolatzeko asmoarekin, baina ezin izan zituzten liskarrak eragotzi. Gazteen armak: harriak; Poliziarenak: perdigoiak. Kaxmirko beste hiri batzuetan ere oroitu zuten Wani, eta zazpi pertsona hil zituzten Indiako Segurtasun Indarrek Pakistango aldean,eta beste bi pertsona Indiaren mendeko Kaxmirren.

Jazarpena eta umiliazioa

Egunero umiliatuta sentitzen da Kaxmirko jendea Indiako Segurtasun Indarren aldetik, eta Muffazar Wani joan den urtean hil zuten ekintzailearen aitak Al Jazeera komunikabideari esan dio gazteek gutxi dutela galtzeko, eta asko irabazteko: «Pairatzen dugun jazarpen izugarriagatik, jendeak jadanik pentsatzen du hobe dela euren buruak sakrifikatzea, beren ama eta anai-arrebek sufritzen dituzten umiliazioak onartzea baino». Apirilean, zortzi hildako izan ziren protesta batean, Indiako Poliziak gizon bat konboi batera lotu zuen, manifestariek harriak botatzea galarazteko.

Liskarrek 140-180 hildako eta 10.000tik gora zauritu utzi zituzten. Ehunka gazte dira ikusmena guztiz edo partzialki galdu dutenak. Gobernuz kanpoko hainbat erakunderen arabera, Poliziak jaurtitako perdigoiak dira eragileak, haietako askok gazteen begiak izan dituztelako jomuga. Javaid Jawad ekintzaileak adierazi du ez dagoela zifra zehatzik, baina «ehunka» gazte direla kaltetuak, eta gero eta gehiago direla egunak joan ahala.

Indiako Barne Ministerioaren txosten baten arabera, urtea hasi denetik hamabi zibil eta segurtasun indarren 38 kide hil dira atentatuengatik urtarrila eta uztaila bitartean, eta 95 matxinatu hil dituzte Indiako Poliziak eta armadak.]]>
<![CDATA[«Ume motxiladunen» ahotsa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3613/008/001/2017-08-09/ume_motxiladunen_ahotsa.htm Wed, 09 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/3613/008/001/2017-08-09/ume_motxiladunen_ahotsa.htm justizia hitza, jaiotzatik nire bizitza injustua izan bada?» galdetu du Peru del Hoyok, aurreko astean etxetik 700 kilometrora, Badajozko espetxean (Espainia) hil zen Kepa del Hoyo presoaren semeak. Ume motxiladun deitu izan zaie gurasoetako bat kartzelan izan eta zama hori gainean eraman behar izan duten adingabeei. Sareko Oihana Mujikak azaldu duenez, Sareren moduko taldeek hartu dute haien ahotsa izateko konpromisoa, «komunikabideetan, parlamentuan eta abarretan hitz egiteko aukera ez dutelako». Del Hoyoren heriotzak «azaleratu» du berriz ere gazte horien egoera, Mujikaren arabera: «Keparen semea, Peru, bere bizitza osoan ume motxiladuna izan baita».

Peru del Hoyo hilabete gutxi zituenetik ibili da Espainiako Estatutako hamaika kartzelatan bisitetan, «milaka kilometro egiten». Orain dela urtebete Peruk berak esandakoak gogoratu ditu Mujikak: «Badajozera egin dituen kilometro guztiekin, hogei aldiz baino gehiago emango lioke buelta munduari». Haren aitak hogei urte zeramatzan preso, joan den astean hil zen arte. Peruk hilabete eta erdi zituela atxilotu zuten, eta aurreko astera arte bisitetan egondako orduak pilatuta, orotara hemeretzi egun baino ez dituzte eman elkarrekin.

Del Hoyok ere ume motxiladunek bizi izan duten egoerari «bidegabea» deritzo, eta «sufrimendura ohitzea» eta «bizitza tristea» egokitu zaiela adierazi du. «Haurtzaroa lapurtu, eta aita kalera irtetearen ametsak hil dizkigute. Nahiz eta gu errugabeak garen, gurasoei aplikatutako kondena guri ere ezarri digute».

Sareren arabera, 113 haur edo nerabek dute gurasoren bat edo biak kartzelan gatazka politikoarekin loturiko auziengatik: 102 umek aita edo ama dute espetxean, bederatzik ama eta aita, eta bi haur amarekin bizi dira kartzelan.

Peru del Hoyoz gain, Olatz Iglesiasek ere azaldu ditu bere bizipenak. Iglesiasek —22 urte— bi gurasoak izan ditu kartzelan. 2011. urtetik, ama kalean dago, baina aita oraindik preso dauka. Haur direnetik, «ezohiko» egoeran bizi direla nabarmendu du,eta salatu du haurrei ukatzen zaiela «aita eta amarekin egoteko duten eskubidea ». Iglesiasek aitortu du ezin izan dutela parte hartu euren adineko umeek egiten dituzten hainbat jardueratan, «autobus, auto edo furgonetetako aulkiari lotuta» pasatzeko dituztelako asteburu asko. «Ezin izan dugu lagunekin batera kirol partidetan parte hartu asteburuetan, edo lagunen urtebetetze festak ospatu, bisitak egiteko asteburu osoak etxetik kanpo pasatu behar izan ditugulako».

Kilometro gehiago ez

Iglesiasek argi dauka Del Hoyo ez dela «besterik gabe hil», eta gaur egun indarrean dagoen espetxe politika amaitzeko eskatu du: «Gutako edonor izan zitekeen Peru, edo izan daiteke hemendik gutxira ere, egungo egoera aldatzen ez bada. Peruren aita espetxe sistema gizagabe honek hil du».

Bestalde, Sarek berretsi du «benetako konponbidearen alde» lan egingo duela, eta «salbuespenezko politikak eta giza eskubideen urraketa guztiak amaitu behar» direla. Espainiako eta Frantziako gobernuei «behingoz» jarreraz aldatzeko eskatu die, eta euskal herritarrei prozesuan parte hartzeko deia egin die: «Behin eta berriz erakutsi behar dugu hemen errespetuan eta elkarbizitzan oinarritutako gizarte bat eraiki nahi dugula, gorrotoan heziko ez den jendarte bat eraiki nahi dugula, eta, horretarako, presoei euren eskubideak errespetatu behar zaizkie eta konponbidearen norabidean pausoak eman behar dira. Presoen irtenbidean parte aktibo izan behar dugu euskal herritar guztiok».

Agerraldian, Del Hoyo eta Iglesiasekin batera, hainbat «ume motxiladun» egon dira: Olatz Igerategi, Malen eta Enaitz Arronategi, Aide eta Nahia Ercilla, Adur eta Hize Goieaskoetxea, Eguzki Azkarate, Maddi Kintanam, Xochitl Karasatorre, Garazi Barandalla, Ibai Manterola, Beñat Larramendi, Amaiur Zugadi, Hodeiertz Urain eta Eztizen Artola.]]>
<![CDATA[Haize bortitza etsai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1923/019/001/2017-08-05/haize_bortitza_etsai.htm Sat, 05 Aug 2017 00:00:00 +0200 Pello Zupiria https://www.berria.eus/paperekoa/1923/019/001/2017-08-05/haize_bortitza_etsai.htm
«Gogotsu eta indarrez geunden helburua lortzeko, baina fisikoki ezinezkoa izan da. Haizea bortitzegia zen», adierazi zuen atzo Zabalzak, espedizioaren nondik norakoak azaltzeko Bilbon emandako prentsaurrekoan. «Etsita eta triste gaude, helburua argia zelako, eta konpromisoa, sendoa».

Aukerarik ere ez dute izan. Bi hilabetez egon dira oinarrizko kanpalekuan mugitu ezinik, baina ez dute «aukerarik» ikusi bidearekin jarraitzeko. Kanpalekuko egonaldian, egun batzuetan euren buruak «engainatu», eta lortuko zutela esan zioten batak besteari, baina «7.000 metrotan orduko 50 kilometroko haizeak egonda, ezinezkoa zen».

Erreskatea, eginbeharrekoa

Azken saioa egin eta gero, hurrengo egunean, Valerio Annovazzi alpinistak beste oinarrizko kanpalekuan hiru egun zeramatzala esan zieten. Hara joatea erabaki zuten, Annovazzi bizirik zegoen ala ez ikusteko. Kanpalekura heldu zirenean, mugitu ezinik zegoela ikusi zuten, eta, hainbat botika eman eta gero, Annovazzi bi hanken gainean jartzea lortu zuten.

Meritu handia da egoera klimatologiko horietan, eta bi hilabeteko nekearen ostean, mendizale bati bizitza salbatzea. Vallejok, Zabalzak eta Iñurrategik, ordea, garrantzia kendu nahi izan zioten egindakoari. «Eginbeharrekoa zen. Gainera, erreskatearen kontuari bueltak emanez gero, badirudi ezkutatu egin nahi dugula porrot egin dugula gure proiektuan. Ez da egia. Kontzientzia garbi dugu, baina triste gaude».

Horren harira, Mikel Iriondo WOPeko arduradunak iragarri zuen bertan behera utziko dutela WOPeak proiektua. «Ez dago gailur altuagorik bizirik jarraitzea baizik. Hurrengo urteetako helburua ezin da izan zortzi milako batean bandera bat jartzea, hiru alpinista hauen balioei segida ematea baizik».]]>