<![CDATA[Peru Azpillaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 19 Apr 2019 01:02:52 +0200 hourly 1 <![CDATA[Peru Azpillaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Antipodetan jaiotako doinuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2018-11-07/antipodetan_jaiotako_doinuak.htm Wed, 07 Nov 2018 00:00:00 +0100 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2018-11-07/antipodetan_jaiotako_doinuak.htm Antipodetan izena jarri diote bederatzi kantuz osatutako lehen diskoari.

«Diskora joz, agian aurreko talde horien oihartzunen bat senti dezakegu, baina nahiko urruna. Oro har, berritasun asko dakartza; freskotasun handiko diskoa da, kantuek garapen eta konponketa oso bereziak dituzte, eta atzetik istorio pertsonal bat dagoela nabari da», azaldu du Jon Basaguren musikariak, taldearen komunikazio lanean murgildu denak. Diskoa «interesgarria» izateaz gain, kolaborazioek «puntu bat» gehitzen diotela nabarmendu du; besteak beste, Eñaut Gaztañagaren programazioak, Juan Alberto Batizen gitarrak, Akatz taldeko haize atala eta Ander Erzillaren saxoa aditu daitezke diskoan. Horietaz gain, Josu Aginagaren gitarrak lagunduta ibiliko dira hurrengo hilabeteetan eskainiko dituzten zuzenekoetan.

«Egia esanda, hasiera batean ez neukan pentsatuta disko bat kaleratzea, ezta talde bat sortzea ere, eta are gutxiago nik sortutako abesti horiek zuzenean jotzea», aitortu du Salazarrek. Kantugintza min pertsonal batetik abiatutako bidea izan zen harentzat: «Hortik hasi nintzen etxean kantu txiki batzuk egiten, hitzen bidez ideia batzuk azaleratzen, eta, pixkanaka, handituz joan da dena». Bai familiak eta bai lagunek asko animatu dutela adierazi du, eta horri esker hartu zuela taldea eratzeko erabakia. «Ez zen salto erraza izan; etxean abestiak prestatzen dituzunean ez dakizu zer-nolako tamaina izango duten, jendeari gustatuko ote zaizkion. Lagunei kantu bat ipini nien; neska lagunak ere asko animatu ninduen; eta, tira, egunero animatuago, egunero animatuago, azkenean telefonoa hartu, eta proposamena egin nien kideei».

Taldekideak aukeratzeko orduan ez zuen dudarik izan Salazarrek: Caballero aspalditik ezagutzen zuen, eta «anaia» bezalakoa da harentzat; Sernarekin eta Ekizarekin, ordea, ez zuen hainbesteko harremanik, eta «dudaz beterik» jarri zen harremanetan haiekin. «Egun, oso pozik nago musika haiei azaldu izanaz; hasieran, beldurtuta hots egin nien, baina, gero, denak batu ziren proiektura». Sernak ez zuen dudarik izan; kantuak entzun gabe batu zen proiektura. Ekizari maketako abestiak «onak» iruditu zitzaizkion, atzean istorio pertsonal bat ezkutatzen zutelako. «Banekien oso ondo urrats hori egitea ez zela erraza. Nik gauza bera egin nuen duela bizpahiru urte, eta sentitu nuen zerbait intimoa plazaratu nahi izan eta norengana jo ez jakite hori», azaldu du Ekizak. Diskoa grabatzean «plazer handia» sentitu zuela gogoratu, eta erabaki zuen bere txanda zela beste norbaiti laguntzeko. Pozik geratu da emaitzarekin, eta ez da batere damutzen hartutako erabakiaz: «Plazer hutsa izan da».

Salazar ere harrituta dago emaitzarekin, eta, etxean abestiak konposatzean jada grabatuta imajinatzen zituen arren, emaitza espero baino hobea izan dela sentitzen du. Adierazi duenez, berezia izan da grabaketa prozesua bera. Haren ustez, normalean, talde bateko kideek aurretik ezagutzen dute elkar, batera entseatzen dute, parrandak egiten dituzte, eta musika konpartitzen dute. «Oraingoan, ordea, bestelakoa izan da: bakarka konpartitu ditut haiekin nik etxean konposatutako abestiak eta grabatutako maketa. Beraz, nolabait esanda, estudioan ezagutu dugu elkar». Hala ere, hasieratik konexio ikaragarria izan dutela dio, «kanta batzuk lehenengo entsegutik primeran ateratzen zitzaizkigun; prozesu polita izan da, benetan, eta irudikatzen nuena nabarmen gainditu du».

Antipodetan

Diskoaren izenburuak proiektuaren atzean dagoen istorio pertsonalari egiten dio erreferentzia. Salazarrek aita galdu zuen orain dela bost urte, eta horren ondorioz pare bat urte «noraezean ibili zela» azaldu du. «Antipodetan sentitzen nintzen, amatatuta eta burua beste toki batean nuela; hala hasi nintzen kantuak idazten eta konposatzen». Intimitatetik sortutako egitasmoa da, beraz, EraBatera taldea, pixkanaka handituz joan dena. «Ez dakigu noraino helduko garen; guk ez diogu helbururik ezarri proiektuari. Denboran ahalik eta gehiena luzatzea gustatuko litzaiguke, baina ez gara horrekin tematuko», nabarmendu du Salazarrek.

Diskoak harrera ona izan duela uste dute. Hala ere, Salazarren aburuz, patxadaz entzun beharreko lana da, berezia, kantu komertzialik ez duena eta denborarekin proiekzioa izan dezakeena: «Nik ibilbidea ikusten diot, eta ilusioa behintzat badago». Jada kontzertu batzuk lotuta dituzte, gehienak azaroan; hain zuzen ere, lehenengoa, bihar izango da, Bilboko Kafe Antzokian.

Taldeari EraBatera izena jartzeaz galdetuta, hitz joko bat dela aitortu du; euskaraz, gauzak «batera» egitearen garrantzia azpimarratu nahi izan du Salazarrek; gaztelaniaz, berriz, bere instrumentuari egin dio erreferentzia: bateriari. «Beti esaten da bateria jotzaileok ez dakigula ezer musikari buruz, tu-pa, tu-pa eta ezer gutxi. Nik aldarrikatu nahi dut bateriaren ordua dela».]]>
<![CDATA[«Ausardiaz» beteriko diskoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1835/032/001/2018-10-18/ausardiaz_beteriko_diskoa.htm Thu, 18 Oct 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1835/032/001/2018-10-18/ausardiaz_beteriko_diskoa.htm Aneguria abeslari eta MCak, Ritxi Aizpuru Baga Biga diskoetxeko kidearen ustez. «Ausarta eta indartsua da». Abeslariaren Percebe, dana edo ezebez disko berria du eskuetan. Biluzik eta lanpernaz josita ageri da Aneguria bertan; musika entzun baino lehenago ere argi geratzen da beste mota bateko artista dela. «Euskal Herrian, disko azal gutxi ikusi ditugu halakoak; harrotasuna izan behar da horrela agertzeko». Iaz, Banden Lehia irabazi zuen abeslariak, eta, sari gisa, diskoa grabatu du Baga Bigarekin.

Behin azala pasatu eta diskoan murgiltzean entzuleak lan «oso indartsua» topatuko duela uste du Aizpuruk. Askotariko estiloak eta melodiak biltzen ditu diskoak: «Ez dago rap askorik, agian oinarrietan bai, baita reggae pixka bat ere, baina, batez ere, Aneguria dago, rap modura abesten dituen abesti horiek pop mundura ekarriz». Bat-batean aritzetik oso bestelakoa den disko bat da.

Zortzi abestirekin osatu du diskoa Aneguriak sei kantu eta bi birnahasketa—, eta hiru ekoizlerekin egin du lan: doinuen eta estiloen araberako ekoizleak izan ditu aldamenean. Hala, hiru musika oinarritatik abiatuta, askotariko estiloak landu ditu. «Nire musika aldatu egin da, nire erreferentziak ere aldatu egin direlako», azaldu du Aneguriak. «Nik ekoizleak bilatzen ditut. Ekoizle bakoitzak berezko soinua du, erraz igartzen dena. Beraz, haien soinua plazaratzen dut nirearekin nahasita; hau da, nire melodiekin eta hitzekin batera».

Berak sortutako hitzekin eta doinuekin nahastu ditu ekoizleek sortutako musika oinarriak, eta hala osatu ditu hiru estilotan bereiz daitezkeen zortzi abestiak. «Lehenengo ekoizlearen kutsua oso elegantea da, baina, baimen kontuengatik, ezin dut esan bera nor den. Hurrengo hiru abestiak Ikki-k egin ditu; egun artista onenei abestien oinarriak egiten dizkien ekoizlea da, eta, beraz, haren kutsu komertziala ere badu diskoak». Aneguriak aitortu du ilusio berezia egiten diola Ikkiren oinarriak erabiltzeak: «Azken finean, haren oinarriekin egindako abestiek sekulako arrakasta izaten dute, eta bere Youtubeko kanalak milaka bisita ditu; orain euskarazko abesti bat egongo da horien artean». Azken bi birnahasketetan, berriz, Axular Arizmendik txertatutako oinarri elektronikoa dago.

Abeslariak aitortu duenez, diskoa grabatzeko Banden Lehiako epeetara egokitu behar izan du, eta emaitza «gordina» bezain «ona» izan dela dio. «Ni ez nago ohituta hain epe motzean abestiak egitera; denbora gehiago izan banu, agian gauza batzuk aldatuko nituzkeen, edo beste detaileren bat txertatuko nukeen, baina, hala ere, emaitzaz harro nago».

Lanaren helburuak ere argi zituen abeslariak, eta lau zerrendatu ditu: elektronikoa eta indartsua izatea; musika komertziala biltzea; dantzatzeko baliagarria izatea; eta berbenen giroarekin apurtzea. Emaitzarekin pozik, orain zuzenekoetan diskoari bere bat-batekotasuna txertatzea da Aneguriaren asmoa. Alde horretatik, musika elektronikoan ohikoak diren ikus-entzunezko proiekzioen eta argi ikuskizunen alde azaldu da, eta adierazi du halakoek presentzia txikia dutela Euskal Herriko artisten artean. «Sustatzaile gutxik egiten dute horren aldeko apustua, garestia izaten delako eta ez zaiolako duen garrantzia aitortzen».

Aizpururentzat, abeslariak sortu dituen melodiak dira «politenak», baina adierazi du haren hitzak ere aztertu beharrekoak direla: «Sexuaz hitz egiteko duen naturaltasuna itzela da. Batek baino gehiagok eskuak burura eramango ditu, baina funtsezkoa da abestiak entzutea». Aizpuruk nabarmendu du Aneguriaren bizitzatik sortutako kantuak direla: «Nolabait, bere bizitzaren pasarteak daude kantuetan, eta, gero, berak berezkoa duen indarra ematen die, zuzenekoetan hainbeste eskertzen dena».

Banden Lehiak, hamar urte

Zabalik da jada Azkue fundazioak antolatzen duen Banden Lehia musika lehiaketaren hamargarren aldian izena emateko epea. Euskal musika sustatzen du lehiaketak, eta musika talde amateurrik onena aukeratzen du urtero. Ospea irabazi du urtez urte, eta, Aneguriaz gain, egun arrakasta duten beste hainbat artistak irabazi dute; besteak beste, Eskean Kristo, Enkore eta Zazkel taldeek.

Taldeek urriaren 26ra bitarte eman ahalko dute izena, Internet bidez, Banden Lehiako webgunean beren kantak argitaratuta. Publikoak Twitter bidez eman ahalko du botoa, eta, gero, epaimahaiak hori kontuan izango du lau finalistak aukeratzeko. Azaroaren 17an zuzeneko kontzertua egingo dute lau finalistek, Bilborocken, eta prozedura berari jarraituz erabakiko dute irabazlea.

Aurten hamargarren aldia izanik, sari kopurua handitu dute.]]>
<![CDATA[Kontsumo era berrien plaza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/056/001/2018-09-29/kontsumo_era_berrien_plaza.htm Sat, 29 Sep 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1888/056/001/2018-09-29/kontsumo_era_berrien_plaza.htm
«Saltzea baino gehiago, kontaktuak egitera eta akordioren bat edo beste egitera etorri gara», azaldu du Jon Bastante Ibarra baserriko nekazariak. Barazkiz lepo du postua, garai honetakoak denak. Bere produktuek osatutako harresiaren atzetik mintzatu da. Zornotzan (Bizkaia) dute baserria, eta eskualde horretan aritzen dira batik bat; «ez gara 30 kilometro baino gehiago mugitzen». Azaldu duenez, ostalaritza akordioren bat egitea edota haien produkzioan lagungarria izan daitekeen zerbait erostea du helburu, haziak adibidez. Hori bai, betiere haien filosofia errespetatuz. Asko errepikatzen da filosofia hitza postuz postuz. Izan ere, Biocultura azokak mota guztietako ekoizle eta enpresak biltzen ditu, eta, nazioartean dabilen baten bat egon arren, gehiengoak, produktuaren ekoizpenaz gain, beste kontsumo eredu baten aldeko apustua egiten du. «Gu zuzeneko salmenta egiten dugu: harremanetan gaude bezeroarekin edota kontsumo taldeekin», erantsi du.

Antzeko jarduna egiten du Ainara Baguerrek. Txaramela kooperatibako kidea da, eta pasta ekologikoa egiten du. Elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren aldeko apustua egiten dute. Marmelada eta pate artisauak ekoizten dituzten Olatxuko Laboreak-eko kideekin batera jarri dute postua. «Parte hartzen dugun bigarren aldia da; bi ekoizle txiki gara, eta, gure produktuak ezagutzera emateaz gain, kontaktuak egitea espero dugu, batik bat dendekin eta kontsumo taldeekin». Azokak lan handia eskatzen duela nabarmendu du, ordu «mordoa» eman behar dituztelako bertan, baina, hala ere, pozik dago: «Azokaz azoka ibiltzera ohituta gaude, eta pixkanaka gure produktua denda gehiagotan saltzen ari da».

Bat dator Txema Perez de Arriba. Hark produktu bakarra saltzen du: shitake motako perretxikoak. «Etortzen garen hirugarren aldia da, eta oso esperientzia baliagarria da guretzat». Shitake freskoak saltzeaz gain, etxean shitakeak hazteko kit moduko bat ere eskaintzen dute. «Produktu berezia denez, jende asko etortzen da, eta, beraz, ezagutzera emateko aukera bikaina da; jendeak gero bilatu egiten zaitu», azpimarratu du. Bestelako produktu bat lantzen du Amaia del Hierrok. Alga Artean du izena bere proiektuak, eta lehenengo aldia da azokan parte hartzen duela: «Orain dela gutxi hasi gara. Algen merkatua erabat ezezaguna da hemen, baina hazten ari da, eta probatzea erabaki nuen». Algekin egindako produktuak saltzen ditu, batez ere jatekoak, baina baita kosmetikoak ere. Internet bidez aritzen da, eta azaldu du dendetara salto egiteko «tranpolin» gisa erabili nahi duela azoka.

Biocultura azokan elikagaiak nagusi izan arren, bestelako produktuak saltzen dituzten postu andana dago. Horien artean, arroparekin eta kosmetikarekin lotutakoek gorakada nabarmena izan dute azkenaldian. Adibidez, Mari Luz Iñarrak adierazi du Bizkaian kosmetikako produktu ekologikoak saltzen dituen ekoizle bakarra dela. Orain dela lau urte hasi zen, eta, pixkanaka bada ere, aurrera ateratzen ari dela azaldu du. Getxon (Bizkaia) du egoitza, eta bere produktuak era artisauan sortzen ditu. Roberto Chamadoira, ordea, Errioxatik etorri da. Hura bezala, asko izan dira azoka galdu nahi ez eta Barakaldoraino etorri diren kanpoko ekoizleak. Chamadoirak zapatagintzan dihardu. Ekoalkesan deitzen da bere proiektua, eta zapata beganoak egiten ditu, mikrofibrak eta plastiko birziklatuak erabiliz: «30 urte daramatzat zapatak egiten, eta ekoizpen prozesua aldatu dut zapata jasangarriago bat sortzeko». Gainera, azaldu du salmenta sistema kolaboratiboaren alde egin duela: «Gure ideiekin bat egiten duten leku jakin batzuetan soilik saltzen da gure produktua». Adierazi du bere bizitzan enpresa multinazional askorentzat lan egin duela, eta nabarmendu du zenbat eta gehiago produzitu, baldintzak orduan eta txarragoak direla. «Hala pobrezia areagotu egiten da; guk, sistema kolaboratiboaren bidez, produktuarekin lortutako etekina banatu nahi dugu».

Eguerdi aldera, lanean dabiltza jana eskaintzen duten furgonetak. Goiz osoan zuzenean jo duten musikariek etenaldia egin dute. Azokan barreiatuta, beste hainbat postu geratzen dira ezagutzeko. Batzuetan, produktuen ordez kontsumo ereduaren inguruko alternatibak daude: esaterako, Goiener eta Fiare.]]>
<![CDATA[Estilo anitzen batura]]> https://www.berria.eus/albisteak/157185/estilo_anitzen_batura.htm Wed, 26 Sep 2018 15:04:18 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/albisteak/157185/estilo_anitzen_batura.htm <![CDATA[Txotx festa Nafarroan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/041/001/2018-09-22/txotx_festa_nafarroan.htm Sat, 22 Sep 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1909/041/001/2018-09-22/txotx_festa_nafarroan.htm
Inma Etxarri Lekunberriko kultur teknikaria ibili da, besteak beste, egunaren nondik norakoak zehazten. Azaldu duenaren arabera, sagardoak funtsezko garrantzia du eskualdearen garapenean. «Inguru honetan, bi sagardo ekoizle daude, bat Lekunberrin, eta bestea Aldatzen, eta haiei bururatu zitzaien halako egun bat antolatzea». Sagardo Egunean Nafarroako ekoizleak elkartzen dira, eta beren produktuak jendeari eskaintzen dizkiote. «Aitzakia horrekin hasi ginen eguna antolatzen orain dela zazpi urte, eta espero dugu, oraindik ere, beste asko izatea aurretik», erantsi du. Egunean bertan, pertsona bakoitzak baso bat erosten du, eta, baso horrekin, postuetako sagardoak dastatzeko aukera izaten da, nahi adina sagardo edateko aukera. Horrez gain, postu bakoitzean sagardo botilak egoten dira salgai.

Egun osoan, musika, ikuskizunak eta erakustaldiak izaten dira, baita eskualdeko mota guztietako produktuak eskaintzen dituzten nekazaritza elikagaien eta eskulangileen produktuen azokak ere. Gainera, sagar mota ugari erakutsiko dituzte, eta sagardoa dastatzeko aukera izango da; gainera, kirikoketa erakustaldia egiten da: sagarrak txikitzea antzina egiten zen bezala. «Oso ekitaldi polita izaten da; sagarrak modu tradizionalean zanpatzen dituzte, gure arbasoek egiten zuten bezala», azpimarratu du Etxarrik.

Azaldu duenez, Lekunberri eta Larraun ingurua beti egon da nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin lotuta, baina, bere kokapenaren ondorioz, baita zerbitzuekin eta turismoarekin ere. «Turismo dezente izaten da hemen. Lekunberri eta Larraun Donostia eta Iruñe artean daude, eta, mendi ederrez inguratuta egonik, beti etorri izan da jende asko. Sagardotegiak ere funtsezkoak izan dira prozesu horretan tokiko ekonomia garatzen laguntzeko. Neguko egun apaletan, adibidez, jendea herrira etortzea eragiten dute, eta baita eskualdean turismoa egitea ere».

Aurtengo sagardoari lotuz, benetan «goxoa» atera dela nabarmendu du Etxarrik. «Ekoizleek beti esaten duten arren hemen oso sagardo ona dugula, aurtengoa, niretzat, paregabea izan da», erantsi du Etxarrik.

Sagardoaren Eguna

Bihar, goiz osoan, Lekunberrin (Nafarroa).]]>
<![CDATA[Elkarte batek bizi eta sortzen dituen jaiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/045/001/2018-09-22/elkarte_batek_bizi_eta_sortzen_dituen_jaiak.htm Sat, 22 Sep 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1873/045/001/2018-09-22/elkarte_batek_bizi_eta_sortzen_dituen_jaiak.htm
Aurten, Siniestro Total talde galiziarra izango da kartelburu, eta, horretaz gain, Talco ska talde italiarra, Stai Zitto talde bizkaitarra, Oxabi erromeria taldea eta Fito y los Fitipaldis taldearen bertsioak jotzen dituen taldea arituko dira. Lan handia hartzen dute Mikelats elkarteko kideek emanaldi horiek lotzen; izan ere, gaur egun bost kide ditu elkarteak, eta horien bizkar erortzen da antolaketa guztia. Emakumeak dira denak, eta plazaratu dute «erronka handia» duela elkarteak etorkizunera begira.

Aintzane Rojo da Mikelats elkarteko boskotea osatzen duen kideetako bat. 2012an sartu zen elkartera, gainontzeko kideekin batera: «Gu sartu ginen aurrekoek esan zigutelako utzi egingo zutela, eta, inork ez hartzeak pena ematen zigunez, gu geu animatu ginen». Geroztik, buru-belarri dabiltza lanean jaiak aurrera ateratzeko. «Era horizontalean jarduten dugu; guztion artean adosten ditugu gauzak, eta urte osoko ekintza guztiak antolatzen ditugu: inauteriak, Gabonak, sanjoanak eta herriko jaiak», azaldu du.

Rojok nabarmendu du zaila dela bost pertsonen artean dena antolatzea. «Udaletxeak ematen digun diru laguntza urte osorako kudeatzen dugu, eta horri esker egiten ditugu ekintza guztiak». Jaietako egitaraua osatzeko, herriko biztanleen gustuei erreparatzen dietela azaldu du: «Gu betidanik izan gara sanmigelekoak, umeen ekintzek urtero izaten dute arrakasta handia, eta egunero saiatzen gara haientzako zerbait eskaintzen». Horretaz gain, kontzertuak lotzeko orduan, oreka bilatzen saiatzen direla nabarmendu du, gazteentzako gau bat eta helduentzako beste gau bat prestatuz.

Jaietako astea «zoramena» dela plazaratu du Rojok, lo gutxi egiteko aukera izaten dutelako. «Oso estresagarria da; gure denbora librean kudeatu behar dugu dena, eta goraino ibiltzen gara». Jaiak amaitzean, ordea, «beteta» sentitzen direla erantsi du: «Oso sentsazio berezia da; azken finean, besteentzako lan egiten duzunean, zure denbora inbertitzen, asko pozten zara gauzak ondo atera direla ikustean».

Aurrera begira, ordea, «ilun» ikusten du etorkizuna Rojok. «Jendea ez da animatzen elkartean sartzera, eta ez dakigu zer gertatuko den guk uzten dugunean». Jaietan jendeak oso ondo erantzuten duela dio, baina ez dagoela konpromisoak hartzeko prest. «Hala jarraituz gero, desagertu egingo gara. Jendeak jaien atzean dagoen lana aintzat hartu behar du, eta antolakuntzan parte hartzera animatu; bestela, ez dago zer egiterik».]]>
<![CDATA[Antipodetan jaiotako kantak]]> https://www.berria.eus/albisteak/156880/antipodetan_jaiotako_kantak.htm Thu, 20 Sep 2018 13:54:54 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/albisteak/156880/antipodetan_jaiotako_kantak.htm <![CDATA[Kulturarteko bazkaria jaiei agur esateko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/028/001/2018-09-08/kulturarteko_bazkaria_jaiei_agur_esateko.htm Sat, 08 Sep 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1879/028/001/2018-09-08/kulturarteko_bazkaria_jaiei_agur_esateko.htm
Udalak, gaztetxeak eta txosnek egitarau oparoa osatu dute, eta igandean oraindik festarako gorputza dutenek izango dute gozatzeko aukera. Goizetik hasita, Kainabera irabazi asmorik gabeko elkarteak antolatuta, zenbait herrialdetako platerak dastatzeko aukera izango dute: Bolivia, Kolonbia, Nikaragua, Senegal, Mali, Maroko, Portugal, Uzbekistan, Mexiko, Venezuela eta Euskal Herria; hamaika jatorri, baina helburu bakarra: festa giroan sabela betetzea norberaren kultura eta ohiturak zabalduz.

«Bost urte baino gehiago daramatzagu egitasmoa antolatzen, eta arrakastatsua izan da hasieratik», azaldu du Amaia Ugalde Begoñak, Kainabera elkarteko kideak. Elkarteak garapenerako lankidetzarekin lotutako munduko hainbat txokotako proiektuak bultzatzea du helburu. Horrez gain, zenbait egitasmo egiten dituzte urte osoan, eta, jaietako ekitaldi gastronomikoaz aparte, hitzaldi sorta bat antolatzen dute maiatzean, «nazioarteko zenbait gatazka sozialen inguruan».

Aurten, Elorrioko jaietan antolatutako kulturarteko bazkariarekin lortutako dirua Zaporeak proiektura bideratuko dute: «Batez ere Grezian dauden errefuxiatuen elikadura bermatzen ahalegintzen da proiektu hori; oso sinbolikoa izango da, hain zuzen ere elikaduraz hornitzeko proiektu bat sustatzen delako janariaren bueltan sortu den ekitaldi baten bidez».

Urtero egitasmo desberdin bat egiten zutela azaldu du, baina munduko platerak egitea erabaki zutenetik errepikatu egin dute, izandako arrakastaren ondorioz. Kontatu duenez, mota guztietako platerak eta edariak probatzeko aukera egongo da, den-denak jatorri desberdineko Elorrioko bizilagunek prestatuak.

«Batzuek urte asko daramatzate gurekin, eta beste batzuek gutxiago, baina denek dute aukera haien kulturaren zati bat partekatzeko». Ugaldek dio urtero gogotsu erantzuten diotela elkartearen deiari, eta harro azaldu du prestatutako janari ia guztia saltzen dutela urtero. «Haientzat benetan betegarria da ikustea egindako lana merezi izan duela, eta jendeak gozatu egiten duela haien herriko zatitxo batekin bada ere.

Aitzitik, jaiak ez dira hor bukatuko, eta nahi duenak ekintzaz beteriko arratsaldea izango du bazkalostean: herri kirolak, bertso saioa eta musika emanaldi bat, hain zuzen ere. Horrez gain, astelehenean idi proba txapelketa izango da.]]>
<![CDATA[Kantu hotsez hasiko dira jaiak Lezaman]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/035/001/2018-09-07/kantu_hotsez_hasiko_dira_jaiak_lezaman.htm Fri, 07 Sep 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1879/035/001/2018-09-07/kantu_hotsez_hasiko_dira_jaiak_lezaman.htm Jaietan lagun artean kantatzen, hori da, hain zuzen ere, Ekidazu abesbatzak Lezamako (Bizkaia) jaiei ezarritako leloa. Haiek izango dira aurtengo pregoiaren arduradunak: Fernando Olabarrieta taldeko kideak azaldu duenez, herri osoa kantuan jartzeko irrikan daude.«Poz handia hartu genuen albistea eman zigutenean: ohorea da guretzat, gure abesbatzaren nortasuna plazaratzeko aukera ezin hobea». Baina kantuan jarri baino lehenago, hiru aldarri nabarmendu nahi dituzte pregoiarekin: genero berdintasuna, pentsio duinak eta erabakitzeko eskubidea.

2003an sortu zen Ekidazu abesbatza, euskara elkarteko zenbait kideren euskaltzaletasuna eta musika zaletasuna uztartuz: hasieran, hamar kide ziren, eta orain, 35 kide dira. Abesbatza folklorea zabaltzeko tresna «paregabea» dela diote; batez ere, euskal folklorea. «Gainera, hitz potoloez aparte, oso ondo pasatzen dugu, lagun giro aparta dugu, bidaiak egiten ditugu, eta, azken finean, kantatzeak berak dakartzan onura handiak jasotzen ditugu, bai pertsonalki eta bai kolektiboki», gaineratu du.

Sortu zirenetik urtero egin dute emanaldiren bat Lezamako jaietan, eta aurtengoa berezia izango dela baieztatu du Olabarrietak. «Urtero talde bat gonbidatzen dugu gurekin abestera, bai hurbilekoak, bai estatukoak eta baita atzerrikoak ere». Aurten, Bilboko abesbatza eta ganbera orkestra arituko dira haiekin batera, larunbatean elizan emango duten kontzertuan, 20:15ean.

Orain dela 15 urte sortu bazen ere, Olabarrietak adierazi du Ekidazu abesbatzak «curriculum oparoa» duela. Urtero egiten dute bidaiaren bat, eta, besteak beste, Parisen, Bruselan eta Espainiako zenbait tokitan aritu dira:«Normalean trukeak egiten ditugu beste abesbatzekin, gure kantuak erakutsi eta besteenak ikasteko, baina, batez ere, oso ondo pasatzen dugulako».

Olabarrietak onartu du gaur egun abesbatzek ez dutela «arrakasta handirik; batez ere, gazteen artean», eta horregatik, uste du pregoia aukera ezin hobea izan daitekeela haien jardunaren propaganda egiteko. «Gure nortasuna erakutsiz, jende gehiago erakartzea espero dugu; betiere ahaztu barik kantuak euskara eta euskal kultura hedatzeko aukera izugarria eskaintzen duela». Horregatik, «estrategia berriak» probatu behar dituztela baieztatu du Olabarrietak: ildo horri jarraikiz, aurten eskolako umeekin eta gurasoekin elkarlanean hasiko dira.

Mota guztietako ekintzak

Lezamako jaiak irailaren 2an hasi ziren arren, gaurtik astelehenera arte izaten dute arrakastarik handiena; hortaz, adin eta zaletasun guztietarako ekintzez osatutako egitaraua atondu dute. Gaur, adibidez, odolostearen eguna izango da, eta odolostea egongo da eskuragai jatetxe eta tabernetan. Horretaz gain, umeentzako zein nagusientzako mozorro lehiaketa egingo dute txosnetan.

Bihar, Andre Maria eguna izango da, hots, jaietako egun nagusia, eta tren zerbitzua egongo da gau osoan. Astelehenean, ostera, Bolalekuko jaiak ospatuko dituzte, eta irailaren 13tik 15era, berriz, Kurtzeko jaiak.]]>
<![CDATA[Udazkena bete lan auzitegietan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/002/001/2018-09-06/udazkena_bete_lan_auzitegietan.htm Thu, 06 Sep 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1872/002/001/2018-09-06/udazkena_bete_lan_auzitegietan.htm 'CABACAS AUZIA'

Iñigo Cabacas hil eta sei urte eta erdira, urriaren 15ean hasiko da Cabacas auziaren ahozko epaiketa, eta azaroaren bederatzira arte iraungo du. Sei ertzain epaituko dituzte, «zuhurtziagabekeria larrizko giza hilketa» leporatuta: haietako hiruk arduraren bat izan zuten polizia operatiboan, eta beste hiruk tiro egin izana aitortu zuten tiroen egileak gehiago izan ziren arren.

2012ko apirilaren 5ean, Ertzaintzak Iñigo Cabacas hil zuen gomazko pilota batekin, Cabacas Athleticen garaipena ospatzen ari zela. Ikerketa luzea, korapilatsua eta oztopoz betea izan da, eta hein handi batean familiak zein lagunek egindako lan eta memoria ariketari esker egin du aurrera. Iazko apirilean, Cabacas hil eta bost urtera, Ana Torres Bilboko Auzitegiko instrukzio epaileak bide eman zion epaiketari. Ikerketaren arabera, Ertzaintzak ez zuen era proportzionalean jokatu, gomazko pilotekin egin baitzuen tiro «arrisku egoerarik» gabeko egoera batean , jendea tunel batean amaitzen zen kale itsu batean harrapatuta utziz. Pilar Gimenez fiskalaren aburuz, ordea, gau hartan ez zen inolako deliturik izan, eta beraz «ezin liteke delitugilerik egon». Gimenezen arabera, «ikerketaren ostean ezin izan da ondorioztatu nork jaurti zuen Cabacas hil zuen pilotakada, ezta agindua nork eman zuen ere».

Iñigo Gogoan plataformatik, ordea, prozesuan zehar egondako trabak salatu dituzte, argudiatuta frogak «desagerrarazi» dituztela eta «oztopatu» egin dutela frogak lortzeko bidea. Gainera, ohartarazi dutenez, epaiketa, justizia egiteko balio beharrean, «zigorgabetasun politiko eta judizialean oinarritutako parodia» bihur daiteke. Era berean, uste dute polizia ereduari buruzko eztabaida dagoela auziaren atzean, eta arduradun politikoek muzin egin diotela eztabaida horri.

Cabacasen gurasoek ere «urte gogorrak eta luzeak» izan direla nabarmendu izan dute prozesu osoan, eta salatu «bigarren mailako biktima» moduan tratatu dituztela. Gainera, azpimarratu dute epaiketan ez direla Cabacasen heriotzaren «arduradun» guztiak jesarriko akusatuen aulkian. «Bidean tiro egin izana aitortu zuten zenbait agente, operazioa zuzendu zutenak eta aginduak eman zituztenak geratu dira». Besteak beste, Ugarteko ezizenaz ezagutzen duten ertzaina, egun hartan polizia operazioen arduradun nagusia. Ugartekok salaketa jarri zuen Cabacasen familiaren abokatuaren eta Gara eta Naiz hedabideen kontra, grabaketa batzuk publiko egiteagatik: «Sar zaitezte herrikora daukazuen guztiarekin», zioen ertzainburuak grabazioan. Epaileak hedabideari eman zion arrazoia, argudiatuta hedabidea eta abokatua ez zirela bere eginbehar profesionalez harago joan.

ALTSASUKO AUZIA



2016ko urriaren 15eko goizaldeko gertakariez geroztik, Altsasuko (Nafarroa) gazteen kontrako epaiketak hautsak harrotu ditu. Urte eta erdiko instrukzio aldiaren ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri zien ekain hasieran zortzi gazte auzipetuei; guztira, 79 urte, Koska tabernan guardia zibil batzuekin eta haien bikotekideekin izandako liskar batengatik. Lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egitea egotzi zien epaimahaiak, eta larrigarri jo zuen nagusitasun abusuz eta gorrotoz jokatu izana. Zortzi ziren akusatuak, eta zortziak zigortu zituzten, guardia zibilen zein haien bikotekideen testigantzei sinesgarritasuna emanda. Zazpi daude espetxeratuta: Ainara Urkijo ez beste guztiak.

Auzia, ordea, ez da amaitu. Helegitea aurkeztu dute bai defentsak bai fiskaltzak: defentsarentzat, epaia «mendeku sententzia bat izan da, neurriz kanpokoa». Fiskaltzarentzat, berriz, eskasa, ez baitituzte terrorismo delituagatik zigortu. Udaren osterako espero da epaimahaiaren erabakia, irail eta urri bitartean. Alta, Auzitegi Nazionalarengan «esperantza handirik» ez dutela adierazi dio BERRIAri Bel Pozuetak, Adur Ramirez de Alda gazte zigortuaren amak. Gauzak horrela, adierazi du «segur aski» Gorenera joko dutela: «Zorte pixka batekin, azkar mugitu eta urte baten bueltan sententzia izatea espero dugu». Justizia egin bitartean, argi utzi du «kalean» jarraituko dutela, eta, hori lortzeko, ez du baztertu Europako auzitegietara jotzeko aukera.

PRESOEN BABES SAREA



Oraindik epaiketarako data zehatzik ez dagoen arren, euskal presoen babes taldeetako 48 lagun epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, «ETAren espetxe frontea» osatzea leporatuta. Euskal herritarren aurka zabalik dagoen azken makrosumarioa da: abokatuak eta Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkartekoak dira auzipetuak. «Terrorismo» delituak leporatzen dizkiete 2012an, 2013an eta 2014an eginiko jarduerengatik. Fiskaltzak zortzi eta 21 urte bitarteko espetxe eskaerak galdegin ditu haientzat; 590 urte, denera. Gainera, 117.600 euro eskatu ditu isunetan. Eloy Velasco epaileak egin du auziaren instrukzioa, eta Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak bat egin du bere tesiarekin.

11/2013 sumarioak 2013ko irailean Herrira elkartearen kontra egindako polizia operazioan du jatorria. Handik gutxira, EPPK-k agiria atera zuen lege baliabideak erabiltzearen alde. Gero egin zituzten beste hainbat operazio: presoen bitartekariak atxilotuz, abokatuak, senideak... Euskal presoen eskubideen alde lanean aritutakoak dira denak: EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari gisa, presoei laguntza juridikoa ematen dieten abokatuak, osasun laguntza ematen dietenak, Etxerat-eko senideak. Joan den urtean auzipetuei babesa helarazteko agerraldian adierazi zutenez, «Osasuna artatzea, defentsa juridiko egokia egitea, jardun politikorako aukera izatea eta harreman afektibo eta sozialak garatu ahal izatea ezinbesteko eskubideak dira, eta, hain zuen ere, horrelako auzien bitartez kalte larria egiten diete».

'DE MIGUEL AUZIA'



De Miguel auzia Euskal Herrian ustezko iruzurragatik inoiz egin den epaiketarik handienetarikoa da, eta akusatuen aulkian eserarazi ditu Arabako EAJko zenbait burukide ohi. Luzea izan da ikerketa, eta luzea izaten ari da epaiketa ere, baina badirudi tunelaren amaieran argia agertzen hasia dela.

2009. urtean, Ainhoa Alberdi enpresariak ustelkeria kasua azaleratu zuen. Haren esanetan, Alfredo De Miguel eta Aitor Telleria Arabako EAJko kide ohiek 100.000 euroko komisioa eskatu zioten obra batzuk bere enpresari emateagatik. Hari horretatik tiraka, besteak beste, 700.000 euroko komisioak eta 16 milioi euroko eragiketa irregularrak azaleratu dituzte.

2010eko martxoan egin ziren lehen atxiloketak, eta, ikerketa igaro ahala, puztuz joan da EAJko hainbat kide ohik ustez gidatutako legez kanpoko komisioen sarea. Urtarrilaren 8an hasi zen epaiketa, eta, De Miguelekin batera, beste 25 lagun epaitu dituzte, denera 11 delitu egotzita: besteak beste, eroskeria, dirua zuritzea eta dokumentuak faltsutzea. Hala, fiskaltzak 439 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuentzat: 54 urte amarruaren ustezko buru De Miguelentzat, eta 32 eta 4 urte bitarteko zigorrak gainerakoentzat.

Azken hilabeteetan, ehunka lekuko eta dozena bat peritu pasatu dira Arabako Probintzia Auzitegitik, eta, besteak beste, jakin izan da De Miguelek 25 sozietate inguru sortu zituela iruzur egiteko. Urtarrilaz geroztik, iruzurrarekin zerikusia duten hamabi atal ari dira epaitzen guztira; Zanbranoko hirigintza operazioa da horien artean garrantzitsuena. Udako etenaldiaren ostean, 26 akusatuak irailaren erdialdean hasiko dira berriz deklaratzen. Epaiketa urriaren 25erako amaitzea espero zen, baina epaimahaiak hilabete luzatzea erabaki du, eta azarora arte luzatuko da. Ondoren, auzia epaiaren zain geratuko da.

'BALENTZIAGA AUZIA'



Auziak Balentziaga museoa eraikitzerakoan egondako ustezko irregulartasunak eta delituak epaitzea du helburu. Ia hamar urte igaro dira Balentziaga auzia epaitegietara iritsi zenetik, eta, apirilaren 4an hastekoa bazen ere, berriro atzeratu dute. Hiru dira inputatuak: Mariano Kamio Getariako (Gipuzkoa) EAJko alkate ohia, Julian Argilagos arkitektoa eta obrak bere gain hartu zituen Rolando Paciel. Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Kamiorentzat, laukoa Argilagosentzat eta lau hilabeteko isuna Pacielentzat.

Prozesua luzatu egin da, batik bat Argilagos atzerrian dagoelako eta epaiketetara ez aurkeztea erabaki duelako hori lortzeko, nazioarteko atxilotze agindu bat zabaldu dute, eta oraingoz ez du emaitzarik izan. Kamio apirilean epaituko zuten, baina, zenbait osasun arazo direla medio, epaiketa sei hilabete atzeratu da. Irailean egingo diote azterketa forentsea, eta orduan erabakiko dute Kamio epaiketarekin hasteko moduan dagoen ala ez. Gipuzkoako Fiskaltzak lau delitu egozten dizkio Kamiori: kudeaketa desleiala, bidegabeko jabetza, merkataritza agiriak faltsutzea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea.

LURRIKARA OSAKIDETZAN



Osasun sistema publikoak bi fronte ditu irekita epaitegietan. Alde batetik, ustelkeriarekin lotutako Marguello auzia dago. Bestetik, berriki egindako hautaprobetan izandako salaketak.

Marguello auziko epaiketa apirilean egin zen, eta udako etenaren ostean ezagutaraziko dute sententzia. 2006an Osakidetzako kontratu batzuk ematerakoan zenbait irregulartasun egitea leporatzen diete lau laguni: Jose Carlos Marguello Gurutzetako ospitaleko kalitate zuzendari zenari, Maria Nieves Fernadez bazkideari, Rafael Cerdan Osasun sailburuorde zenari eta Jose Ramon Elorriago garaiko Osasun zuzendariari. Besteak beste, prebarikazioa, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, administrazio publikoaren kontrako iruzurra eta funtzionarioei debekatutako ekintzak egitea leporatzen diete.

Eusko Jaurlaritzak eman zuen horren berri, eta auzia salatu zuen. Hain zuzen, auzia Rafael Bengoak plazaratu zuen, Patxi Lopezen gobernuko Osasun sailburuak. Alta, Jaurlaritzak salaketa atzera botatzea erabaki du epaiketan. Fiskaltzak, bestalde, zigor eskaria ia erdira jaitsi zuen epaiketaren azken egunean orotara 39 urteko kartzela zigorra 23 urtetan utziz-.

Marguelloren auziaren ostean, berriki Osakidetzako hautaprobetan izandako salaketek euskal osasun sistema auzitegien jomugan jarri dute berriz ere. Ekainean hautaprobak egin ostean, hainbat salaketa egin ziren publiko: zenbait espezialitatetan azterketak filtratu zirela argudiatuz. Guztira 11 espezialitatetan izan ziren arazoak, eta errepikatu egin beharko dira azterketa horietako hiru. Hautaproben manipulazioa egotzita, fiskaltzak eginbide epea ireki du Osakidetzaren jarduna ikertzeko. Ohiko epea abenduan amaitzen da, eta, orduan, Carmen Adan EAEko fiskal nagusiak erabaki beharko du iruzurraren arduradunei eta onuradunei salaketa jartzen dien edo kasua artxibatzen duen.]]>
<![CDATA[«Hiri Krosa lepo beteta egon ohi da; oilo ipurdia jartzen zaizu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1884/040/001/2018-08-25/hiri_krosa_lepo_beteta_egon_ohi_da_oilo_ipurdia_jartzen_zaizu.htm Sat, 25 Aug 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1884/040/001/2018-08-25/hiri_krosa_lepo_beteta_egon_ohi_da_oilo_ipurdia_jartzen_zaizu.htm
Urtero egin duzu korri Hiri Krosean. Nolakoa da lasterketa?

Lasterketa oso polita da. Lehia alde batera utzita, jendez gainezka egoten da beti, eta denek animatzen zaituzte. Ikaragarria da lepo beteta egon ohi delako; oilo ipurdia jartzen zaizu. Gainera, zoragarria da ibai ertzetik doalako: Areatzatik irten, Erripa gurutzatu, eta Itsas Museoraino doa ibilbidea, Guggenheimetik igaroz; beraz, denbora guztian duzu ibaia alboan.

Zein duzu oroitzapenik politena?

Urte bakoitzak dauka bere xarma, baina irabazi nuen urteetakoa, esango nuke. Ohorea da, eta, gainera, Bilboko Hiri Krosa denboraldiari begira hasiera puntua izaten da guretzat. Abuztuan hasten gara entrenatzen, hots, bi aste lehenago, eta Bilboko lasterketan ikusten duzu zelan dagoen gorputza. Beraz, inflexio puntu bat izaten da gure prestaketan.

Aurten azken aldiz egin duzu korrika. Berezia izango zen, ala?

Aurten atletismoa utziko dut. Irailean dut azken lasterketa: master mailako mundiala, Malagan [Espainia]. Uda osoa daramat entrenatzen, eta hau da sasoi aldetik hoberen nagoen urtea. Halaber, erretiroa hartuko dudanez, Bilboko lasterketa beti alboan izan dudan pertsona batekin egin nahi izan dut: aitarekin. Harekin irten eta helmugaratu. Niretzat gozamen hutseko eguna izan da, sentimenduz betea. Bera izan da nire jarraitzailerik sutsuena, eta, azkenetariko lasterketa izango denez, harekin egin nahi izan dut. Ni atletismoan sentimendu osoz aritzen naiz, eta hau da gorputzak eskatzen zidana.

Zein da zure plana aurtengo Bilboko jaietarako?

Normalean, oporretan edo lanean nago jaien garaian, eta, beraz, lasterketa egunean joaten naiz soilik Aste Nagusira. Aurten, ordea, hemen egon naiz, eta jaietan gozatzeko aukera izan dut: atzo, lasterketa baino lehenago, Eliseos antzokira joan nintzen bakarrizketa bat ikustera, eta, gero, beste egun batean, kontzertu batzuetara eta suak ikustera ere joan ginen.

Nolatan erabaki duzu antzerkira joatea jaietan?

Niri eta nire senarrari asko gustatzen zaizkigu bakarrizketak, eta justu Goio Jimenez etorri da; asko gustatzen zait, eta joatea erabaki genuen. Gero, gurasoek gonbidatuta, Enrique San Franscisco ikustera ere joango gara.

Zer eskaintzen dizute jaiek?

Urtean behin dira, eta aprobetxatu beharra dago. Ekintza asko daude, oso interesgarriak, eta ikusi eta gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute, azken finean.

Zer eskatuko zenioke Marijaiari?

Jende guztia zaintzea, eta, batez ere, emakumeen rola kontuan izatea. Gaur egun entzuten diren gauzek, batetik, beldurra ematen dizute; baina, bestetik, pena. Nire ustez, oso tristea da horrela ibili beharra: udalak emakumeak etxera laguntzeko zerbitzuak jarri behar izatea autobusetan, adibidez. Pena da, azken finean zuk nahi duzun gauza bakarra lagunekin irtetea baino ez delako, eta nahi duzunean lasai-lasai etxera joatea. Eta, egun, gauden mendean, ezin izatea eta beldurrarekin ibiltzea pena da, benetan. Beraz, errespetua eskatuko nioke nik Marijaiari.]]>
<![CDATA[«Guretzat, bakea ez da heldu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/008/001/2018-08-18/guretzat_bakea_ez_da_heldu.htm Sat, 18 Aug 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1857/008/001/2018-08-18/guretzat_bakea_ez_da_heldu.htm
Zergatik erabaki zenuten manifestazio batera deitzea Bilboko Aste Nagusirako?

Aste Nagusiko manifestazioa izan zen gure lehenengo apustua. Amnistiaren aldarria baztertua geratzen ari zela ikusita, mugimendua sortzea erabaki genuen, eta jaietako esparrua aproposa iruditu zitzaigun aldarrikapen hori berriz ere kalean jartzeko.

Zelan atera zen?

Egia esan, oso ondo atera zen, uste genuena baino hobeto. Egia da, ordea, denboraren poderioz zaila dela mobilizazio mailari eta aldarrikapena berari eustea. Azken finean, gaur egun existitzen ez den borroka batean parte hartu zutenak aske uztearen alde gaudelako, eta batzuek —gazteenek batez ere— ez dute borroka hori ezagutu sikiera, ez dute hori bizi izan. Horregatik, uste dugu konfrontazio esparru berriak sortu behar direla.

Nolako balorazioa egiten duzu azken urte hauetako jardunaz?

Irregularra izan da. Antolatzea erabaki genuenean ez genuen espero hain denbora gutxian oihartzuna lortuko genuenik, gurea bitartekorik gabeko mugimendua baita. Alta, lortu genuen agenda politikoan sartzea eta gure mezua kaleratzea.

Zergatik diozu konfrontazio esparru berriak behar direla?

Esan bezala, gero eta zailagoa da amnistiaren aldarrikapena bere horretan mantentzea. Uste dugu borroka dela hari hori ez mozteko bidea. Borroka estatuarekiko konfrontazioan, desobedientzia erabiliz eta inposatzen dizkiguten neurriak eta legeak ez onartuz, ahal den heinean; horrek sortzen du mugitzeko beharra gazteengan. Errepresioa kaltegarria da, baina, aldi berean, elkartasuna ere sortzen du. Konfrontazioa da jendea mugiarazteko bidea, borroka esparru bat dagoela erakusteko aukera.

Konfrontazioa bidea izanik, zeintzuk dira, egun, mugimenduaren erronkak?

Gazteei piztea amnistiaren alde borrokatzeko grina. Jende berria behar dugu ulertzen duena zerbaitegatik borrokatu direla kartzelan, ihesean eta deportaturik daudenak. Jendeari hau ulertarazi behar diogu: guk defendatzen ditugun pertsonek erabilitako bitartekoekin ados egon ez arren, haiek altxatu ziren Altsasukoa bezalako auziak saihesteko, guardia zibilen gehiegikerien eta torturen aurka, grebalariak eta langileak jipoitzen zituzten polizien aurka edota estatuaren aurka, eta euskararen alde ere mobilizatu ziren. Jendeari ulertarazi behar diogu militante politikoak direla, haiek hartutako bidea konpartitu ez arren.

Zer iritzi duzue presoen azken hurbilketen inguruan?

Guretzat dispertsioa xantaia izan da betidanik; presoei esatea: «Guk esandako lekutik pasatzen ez bazarete, damutzen ez bazarete, zuen borrokari uko egiten ez badiozue, hauxe gerta daiteke: zuen senideen bizitzak arriskuan jarriko dituzue». Orain arte izandako hurbilpenak haiek markatutako ildotik joan dira, eta ez dakigu beste mota bateko hurbilpenik egongo den. Hala ere, argi esan nahi dugu positiboki baloratzen ditugula. Azken finean, preso eta senideen bizi baldintzak hobetuko dituen edozer ongi etorriko da. Gero, jakin nahiko genuke zertarako erabiltzen duen hori gobernu espainolak.

Espainiako Gobernuak hurbilpenak bere interesetarako erabil ditzakeela diozu?

Errepresio neurriek helburu batzuk dituzte, eta, behin horiek lortuta, berriz dator zapalkuntza. Jazarpena testuingurura moldatzen da. Gaur egun, presoen auzia da Euskal Herrian jende gehien mugitzen duena, eta beldurra ematen digu hurbilpena kudeatzeko eraren arabera desaktibaziorako elementu bilakatzea; hots, balitekeela Espainiako Estatuak hori erabili nahi izatea esateko bere esku zegoen guztia egin duela, presoak hurbildu dituztela, eta beraz ezer gehiago ez eskatzeko; ez independentziarik, ezta errepresaliatuentzako askatasunik ere. Baina, jakina, berriz ere azpimarratuko nuke guretzat berri ona dela.

ETAk amaitutzat eman du bere jarduna. Zer interpretazio egiten duzue giro politiko berriaz?

Beti esan dugu ez dagokigula guri baloratzea borroka armatuaren amaiera, gure mugimendua ez baita jaio borroka armatua praktikatzeko; hori ETAri dagokio soilik. Halere, ikusi dugu beste elementu batzuk sartu direla hor tartean, eta, esaterako, gu ez gatoz bat bakearen inguruan gehiengo batek egiten duen interpretazioarekin.

Zer interpretazio egiten duzue?

Guretzat, bakea ez da heldu. Ez bakarrik errepresaliatuak gelditzen direlako, baizik eta herri moduan zanpatuta jarraitzen dugulako: gure kultura desagertzeko zorian dago gaur ere, langileriaren bizi baldintzak are eta okerragoak dira... Hori ez da bakea, eta uste dugu hor badaudela elementu batzuk inperialismoak berak dena pazifikatzeko asmoarekin sartuak. Bakea eta baketzea ez dira gauza bera, eta are gutxiago nazioarte esaten dioten hori, nazioarte kapitalistatik datozen elementuak baitira.

Zergatik aldarrikatu behar da amnistia?

Badakigu ia ezinezkoa dela. Baina ez dugu imajinatzen Euskal Herri independente bat, horren alde borrokatu diren pertsonak preso egonda. Badakigu zaila dela, baina independentzia bera ere zaila da, eta hala ere borrokatzen gara horren alde. Bestetik, amnistiak beste gauza batzuk ere esan nahi ditu, eta beste garaipen batzuk ekartzen ditu epe laburrean.

Zeintzuk, zehazki?

Amnistia aldarrikatzen baduzu, salatzen ari zara estatua —edo kasu honetan estatuak— ez direla demokratikoak, eta biolentzia dela Euskal Herria preso edukitzeko erabiltzen duten modua. Halaber, amnistia aldarrikatzean esaten ari gara zilegi zela errepresaliatuta dauden pertsona horien militantzia; zilegi zela zapalkuntzaren aurka altxatzea. Guretzat, amnistiak zentzu hori dauka inplizituki.

Epe laburrean, horiek izango lirateke garaipenak. Hala lortuko genuke haria ez moztea etorkizunean etor daitezkeen borrokalariekin. Ez naiz borroka armatuaz ari, baizik eta herri batek zapalkuntzaren aurka altxatzeko daukan eskubideaz.]]>
<![CDATA[Pentsiodunek adin orotako jendea deitu dute Bilboko jaietako manifestaziora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/009/001/2018-08-17/pentsiodunek_adin_orotako_jendea_deitu_dute_bilboko_jaietako_manifestaziora.htm Fri, 17 Aug 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1891/009/001/2018-08-17/pentsiodunek_adin_orotako_jendea_deitu_dute_bilboko_jaietako_manifestaziora.htm
Elkarteko zenbait kideren babesean, Francisco Barbadillo eta Eguzkiñe Uriondo bozeramaileek ohartarazi zuten ez dutela «atzera egingo» mugimenduak adostutako aldarrikapenak lortu arte. Horretaz gain, nabarmendu zuten borroka ez dela hor bukatuko, eta beste mobilizazio bat prestatzen ari direla urriaren 1erako, hain zuzen ere, Nagusien Egunerako.

Zortzi hilabete daramatzate pentsiodunek, astelehenero, Bilboko udaletxea mukuru bete eta pentsio duinen aldarria lau haizeetara zabaltzen. Zortzi hilabete kaleak hartu eta duintasunaren eredu bilakatzen. Horiek horrela, mobilizatzeko gaitasun handia erakutsi dute, eta erreferente bihurtu dira zenbait esparrutan. Horregatik, hilabete hauetan guztietan «kalera atera eta elkartasuna adieraziz pentsio duinen alde borrokatu diren guztiei eskerrak emateko» baliatu zituzten agerraldiko lehen hitzak.

Bilboko jaietako asteleheneko manifestazioa, ordea, «berezia» izango dela azpimarratu zuten: «Gure aldarrikapenak zabaltzen jarraituko dugu, hori bai, giro berezian, konpartsekin eta kuadrillekin». Elkarretaratzeetatik harago joan eta pentsio duinen aldarria adin guztietako jendearen ahoan ezartzea dute helburu; astero abesten dituzten leloek eztarri gehiagotatik edan dezaten. Adierazi zutenez, abuztuaren 20an egingo duten mobilizazioa: «Manifestazioa adinekoen eta gazteen arteko belaunaldien arteko arrakasta izatea espero dugu».

Hasierako aldarrikapenak

Elkarretaratzeen beroan sortu zen elkartea, eta, zenbait lorpen aldarrika ditzaketen arren —2024. urtera atzeratzea jasangarritasun faktorea, pentsioak batez beste %1,6 handitzea eta gutxieneko pentsioak %3, eta alargunen pentsioa igotzea, asko falta da oraindik «denentzako pentsio duinak lortzeko». Hori dela eta, eskuratutakoa «adabakiak» baino ez direla salatu dute, eta borrokan jarraitzeko asmoa berretsi.

Hala, Bizkaiko mugimenduak adostutako oinarrizko aldarrikapenekin aurrera jarraituko dute. Honako hauek dira: pentsio duinak eta publikoak bermatuko dituen sistema publikoa, KPIaren araberako igoera iraunkorra, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, pentsioen erreformak indargabetzea, jasangarritasun faktorea deuseztatzea, erretiro aurreratuek zigorrik ez izatea, eta pentsio publikoak borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeekin (BGAE) ordezkatzeko edota osatzeko saiakeren aurka egitea.

Horrekin batera, egunero aldarrikatu ez arren garrantzitsuak diren beste eskakizun batzuk dituztela ere azaldu dute. Besteak beste, etxeko langileen pentsioak gizarte segurantzako erregimen orokorrarekin parekatzea.]]>
<![CDATA[Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteak dio ez duela "atzera egingo"]]> https://www.berria.eus/albisteak/155664/bizkaiko_pentsiodunen_elkarteak_dio_ez_duela_atzera_egingo.htm Thu, 16 Aug 2018 09:39:58 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/albisteak/155664/bizkaiko_pentsiodunen_elkarteak_dio_ez_duela_atzera_egingo.htm <![CDATA[Kalera Kalera-k bide orri «bateratu» bat eskatu du euskal presoak etxeratzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2022/003/001/2018-08-14/kalera_kalera_k_bide_orri_bateratu_bat_eskatu_du_euskal_presoak_etxeratzeko.htm Tue, 14 Aug 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/2022/003/001/2018-08-14/kalera_kalera_k_bide_orri_bateratu_bat_eskatu_du_euskal_presoak_etxeratzeko.htm Bada garaia, presoak kalera lelopean. Dinamikak herritarrei dei egin die bat egitera eta «denok batera hitzetatik harago doan lan agenda aldarrikatzera».

Atzo egin zuen Kalera Kalera-k mobilizazioa aurkezteko agerraldia, Bilboko Unamuno plazako eskaileretan, dozenaka herritarren babesarekin. Dinamikaren bozeramaile Oihana Garmendiak eman zuen deialdiaren xehetasunen berri, eta herritarrei eskatu zien «kalean mantentzeko konponbidearen exijentzia». Garmendiak EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideei hitz eginez hasi du hitzaldia: «Dudarik ez izan, kaletik betiko elkartasuna, babesa eta maitasuna jasotzen segituko duzue; urteetan etenik izan ez duenak ez du orain izango. Denak kaleratu arte ez dugu etsiko». Ondoren, herritarrei zuzendu zizkien hitz batzuk, eta azpimarratu zuen haien «aktibazioa eta parte hartzea» ezinbestekoak izango direla «gatazkaren ondorioak behin betiko ixteko».

«Euskal preso politikoen korapiloa konpontzeko, preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herria erdietsiko duen bide orria zehaztea beharrezkoa da» nabarmendu du Garmendiak. Bide orria adostu ahal izateko, berariazko garrantzia eman dio herri mobilizazioari: «Ehuntzen ari garen harreman berriekin, ematen ari diren mugimenduekin eta euskal preso politikoen urrats eskuzabalekin batera, behar-beharrezkoa da herri mobilizazioa».

Horrez gain, espetxe politikaren «krudelkeria»salatu dute, eta hura aldatu beharra azpimarratu. Hala, aktibatzera deitu dituzte herritarrak, kartzela politika «urratu» eta «etorkizunaren bidean urratsak egiteko»: «Euskal Herriaren oraina eta etorkizun berria eraikitzeko, ezinbestekoa da sufrimendu eta heriotza iturri den kartzela politika amaitzea».

«Xantaiarik gabe»

Horregatik, Garmendiak gogoratu du «espazio zabalak eta exijentzia zehatzak» bultzatu behar direla kartzela politika iraultzeko. Hori dela eta, haien «oinarri sozialari» dei egin diote, parte hartze aktiboa izan dezaten gainontzeko herritarrekin bat eginda Orain Presoak lelopean egingo diren ekitaldietan.

Agerraldian, euskal preso guztiak kaleratu arteko konpromisoa berresteaz gain, «egungo legea ezartzeko xantaia gisa baldintza eta posizionamendu politikoak eskatzen dituztenen aurrean tinko agertzeko» eskatu dute. Azkenik, egin beharreko bidea «herritarrekin soilik ez, euskal preso, iheslari eta deportatuekin batera» egin behar dutela iritzita, gutun sorta bat sartu dute postontzian, «Bilboko preso politikoak mobilizazio horren protagonista ere izan daitezen».

«Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko bidean», Garmendiak nabarmendu du bat egiten dutela EPPK-k partekatutako gogoetekin. Bide horretan, funtsezkoa iruditzen zaio «preso, iheslari eta deportatu politikoen ekarpena eta adibidea», eta argi utzi du «sufrimendu berrien bizkarrean eraikitzen den herri kohesioa» ez dela «ez sanoa ez justua» izango.

Gauzak horrela, ezker abertzalearen izenean Garmendiak adierazi du jarraituko dutela «presoekin batera, haien ametsak eta gogoetak gureak eginez, beraien alde baino, beraiekin lanean, mobilizatzen eta borrokan».]]>
<![CDATA[Durasen lumaren gaurkotasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/036/001/2018-07-01/durasen_lumaren_gaurkotasuna.htm Sun, 01 Jul 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1943/036/001/2018-07-01/durasen_lumaren_gaurkotasuna.htm
1996an itzuli zuen Garmendiak Durasen Maitalea eleberri autobiografikoa, Literatura Unibertsala bildumarako. Elkar argitaletxeak bilduma hartako lehen 100 liburuak berrargitaratzeari ekin zion duela urte batzuk Urrezko Bibliotekaren bidez, eta hor atera du orain Durasena.

Marguerite Duras 1914an jaio zen, Frantziaren mendeko Indotxinan egungo Vietnamen. Han igaro zituen bere bizitzako lehen urteak, eta izan zuen gaztaro latzak oso eragin sakona izan zuen bere lanetan. Maitalea eleberria da horren isla. Indotxinan girotua dago, eta gaztaroko bizipenetan oinarrituta idatzi zuen Durasek. Eleberriak frantses jatorriko 15 urteko neskatxa txiro baten istorioa kontatzen du: aita hil, familia lur jota geratu, eta gaztea bera baino nagusiagoa den txinatar merkatari dirudun baten maitale egingo da. Durasek bien artean sortzen den debekatutako amodiozko harremana azalduko du, zorrotz azaldu ere.

Orain dela 22 urte itzuli zuen arren, Garmendiak, «gaurkotasun handiko» liburua dela uste du; oro har, Durasek idazkerari ematen zion garrantzia dela eta. «Idazkuntza Durasen kezka nagusia izan da beti, eta bere obretan argi ikus daiteke». Eleberri autobiografikoa den heinean, bilaketa bat dela dio, zentzurik zabalenean: «Haurtzarora joaten da. Txikitatik, kontatzen duenaren arabera, bizitza oso zaila izan zuen, baina, hala ere, aurre egiteko gai izan zen».

Garmendiak dio Durasek gaitasun handia duela «errealitatea harrapatzeko», batez ere deskribapenak egiteko orduan. «Oso hitz gutxirekin asko kontatzen du». Horren barruan, emozioen lanketa «harrigarria» egiten duela erantsi du; «hor du benetan meritu handia. Kontuan izan behar da liburu autobiografikoa dela, eta, pasarte oso gogorrak dauden arren, bizitakoa lasai eta era gardenean kontatzen du». Hitzak era oso trebean hautatuz, pasarteetako giroa era «ezin hobean» transmititzen duela deritzo. «Oso modu berezian deskribatzen du inguratzen zuen errealitatea, gauza jakin batzuei erreparatuz; aztertu dutenek diote oso zinematografikoa dela ».

Hain zuzen ere, Duras idazle izateaz gain, gidoilari, zuzendari, antzerkigile eta kazetari lanetan ere aritu zen. Bigarren Mundu Gerran, Frantziako erresistentziaren parte ere izan zen. Garmendiak adierazi du haren lana eta bizitza «eskutik» doazela: «Ezin litezke banatuta ulertu».

Maitalea 1984an argitaratu zuten, Durasek 70 urte zituenean. Haren lanik arrakastatsuena izan zen; Goncourt saria eman zioten, eta liburua, egun, 42 hizkuntzatara itzulita dago. 1991n, pelikula bat egin zuten liburuan oinarrituta. Halaber, Maitalea-z gain, Durasen beste liburu bat ere badago euskarara itzulita: Samina, 2014an Xabier Artolak itzulia.

Gauza batzuk egokitu dituen arren, itzulpena «bere horretan» utzi dutela adierazi du Garmendiak. Elkarreko editore Xabier Mendigurenekin batera berrikusi zuen lana, eta emaitzarekin «oso gustura» geratu dela dio. «Nolabait, doinu bat lortu nuen, eta hori berdintsu mantendu dut». Era berean, berritzulpenen gaiari ere heldu dio. Haren ustez, itzulpen bat ez dago inoiz guztiz definitua, eta beti daude aldatu daitezkeen gauzak. «Gai oso interesgarria iruditzen zait, gramatikatik hasi eta beste hainbat gauzataraino. Ikuspegia, adibidez, denoi aldatzen zaigu; hemen soilik 22 urte igaro dira, baina zer gertatuko litzateke gehiago balira?».]]>
<![CDATA[Ohiko tresnen distira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/027/001/2018-06-29/ohiko_tresnen_distira.htm Fri, 29 Jun 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1877/027/001/2018-06-29/ohiko_tresnen_distira.htm Zure ispilua naiz, Joana Vasconcelos artista portugaldarrak Bilboko Guggenheim museoan jarri duen erakusketa. 30 obrak osatzen dute erakusketa. Haien artean badira artistak iraganean egindako obra garrantzitsu asko, baina baita erakusketarako bereziki prestaturiko beste hiru ere. Erakusketa gaurtik azaroaren 11ra arte egongo da ikusgai.

Portugalgo artista ezagunenetakoa da Vasconcelos, eta haren lanek ez dute inor hotz uzten; edonon topa daitekeen objektu arrunt batekin artelanik ikusgarri eta konplexuenak sortzeko gai da. Horretarako, ordea, ez dago bakarrik. Lisboan, 3.000 metro karratuko estudioa du, eta bertan, 50 kide baino gehiagoz osatutako laguntzaile taldea.

Artista kontzeptuala da Vasconcelos, eta, objektuak moldatu gabe, bizirik dauden irudi eta forma berriak sortzen ditu: bere lanak mugitu egiten dira, zarata ateratzen dute eta, Gabonetako zuhaitzen antzera, argiztatu egiten dira. Plastikozko mahai tresnak, etxetresna elektrikoak, telefonoak, autoak, edalontziak, tanpoiak... denetarik erabiltzen du artelanak sortu eta, irudi harrigarri eta bitxien bidez, egungo gizarteari kritika egiteko: kontsumismoa, globalizazioa eta emakumeen zapalkuntza, adibidez.

«Arkitektura maskulino baten barruan bizi den gorputz femeninoa da», baieztatu du Vasconcelosek, museoko atari osoa betetzen duen obrari erreferentzia eginez. Egeria da, Guggenheimerako berariaz egindako obra: garroen itxura duen walkiriak jolas egiten du Gehryren arkitekturarekin; landare baten antzera, espazio guztian zehar bihurrituz. Hogei eskulangilek baino gehiagok josi dute, eskuz, eta kolore, ehundura eta oihal andana nahasten ditu.

Horretaz gainera, erakusketak beste bi obra berri ditu. Izena ematen dion Zure ispilua naiz eta museoaren kanpoko aldean dagoen Solitario eraztun erraldoia. «Denbora behar dugu», aldarrikatu du artistak, horregatik bere lanak ezin dira «begirada huts batekin» ikusi: «Koadroekin ez bezala, nire lanak ikusteko, gelditu beharra dago, haien inguruan ibili, aztertu, hausnartu; denbora sortzeko beharra daukagu».

Zure ispilua naiz obra hamaika ispiluz osatutako maskara veneziarra da. Ispilu bakoitza posizio jakin batean dago, eta, beraz, aldatu egiten da begiratzeko tokiaren arabera. Maskara kendu eta norberaren identitatea topatu. Erakusketa gelaren erdian kokatuta, beste pieza guztien ispilu bilakatzen da.

Feminismoa aldarri

Erakusketa gelara sartu eta Vasconcelosen ibilbidean mugarri izan diren zenbait obrarekin topatuko da bisitaria: Valiumez egindako ohea Valium ohea (1998), fadoa abesten duen eta plastikozko mahai tresnekin eginda dagoen Bihotz independente gorria (2005), eta plantxekin egindako loto-lorea, mugitu eta kea ateratzen duena.

«Nire ibilbidean, gauza gehiegitan izan naiz lehenengo emakumea, eta horrek eramaten nau munduan zer gertatzen den galdetzera». Feminismoaren aldarria oso presente izan du beti, eta hala ikusten da haren obra askotan. Besteak beste, zazpi oihalez egindako Burka (2002) munduko emakume guztien zapalkuntzaren adierazgarri da, eta Emaztea (2001-2005), tanpoiz egindako lanpara erraldoia ere erakusketan da: urrunetik ederra, eta hurbiletik bisitariak txunditzen dituena. Famatuena Marilyn da (2011). Lapikoz egindako zapata takoiduna.Vasconcelosek berak honelaxe azaldu du: «Ni artista kontzeptuala naiz, eta, obra hori sortzeko, bi ideia nituen buruan: emakumeak etxean duen rola lapiko baten bidez irudikatua eta etxetik kanpo duena zapata takoiduna. Hala, lehenengo objektua erabiliz bigarrena sortu nuen».

Haren lanek ez dute inoiz esanahi bakarra izaten, eta ironiaz beterik egon ohi dira. Halakoa da erakusketa horretako hirugarren obra berria, Solitarioa. Pop oilarra obrarekin batera (2016), museoaren kanpoko aldean dago. Solitarioa luxuzko autoen hagunez osatutako eraztuna da, whiski edalontziekin egindako diamante batekin koroatua; femeninoaren eta maskulinoaren estereotipoak baliatzen ditu obrak, kontraesanezko irudi bat eratzeko.]]>
<![CDATA[Joana Vasconcelosen erakusketa Guggenheimen, bihartik aurrera]]> https://www.berria.eus/albisteak/153901/joana_vasconcelosen_erakusketa_guggenheimen_bihartik_aurrera.htm Thu, 28 Jun 2018 15:01:45 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/albisteak/153901/joana_vasconcelosen_erakusketa_guggenheimen_bihartik_aurrera.htm <![CDATA[LABek aurreko hauteskunde sindikaletako emaitzak hobetu eta bere proiektu politikoa indartu nahi du]]> https://www.berria.eus/albisteak/153664/labek_aurreko_hauteskunde_sindikaletako_emaitzak_hobetu_eta_bere_proiektu_politikoa_indartu_nahi_du.htm Fri, 22 Jun 2018 13:44:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/albisteak/153664/labek_aurreko_hauteskunde_sindikaletako_emaitzak_hobetu_eta_bere_proiektu_politikoa_indartu_nahi_du.htm <![CDATA[Bebe, Nneka, Esne Beltza eta 47 Soul, Atlantikaldian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1902/032/002/2018-06-21/bebe_nneka_esne_beltza_eta_47_soul_atlantikaldian.htm Thu, 21 Jun 2018 00:00:00 +0200 Peru Azpillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1902/032/002/2018-06-21/bebe_nneka_esne_beltza_eta_47_soul_atlantikaldian.htm
Joan den urtean, jaialdiak Itsas Topaleku hartu zuen lelotzat, horixe bilakatu nahi izan baitzuten udalerria. Aurten, berriz, Itsas korronte bihurtu nahi dute, eta, lelo horren pean, hainbat herritako pertsonen, kulturen eta ohituren arteko harremanak sendotzea izango du helburu.

Musika jaialdiari dagokionez, lau dira aurtengo edizioko kartelburuak: Bebe, Nneka, Esne Beltza eta 47 Soul. Taldeok kontzertu bereziak eskainiko dituzte, gainera, eta sorpresak iragarri dituzte antolatzaileek. 47 Soul izango da lehena taulara igotzen, irailaren 21ean, eta haren ostean joko du Esne Beltzak. Hurrengo egunean, Nneka lehenik eta gero Bebe izango dira protagonistak. Horiez gain, musika emanaldi gehiago ere izango dira beste gune batzuetan, egitaraua osatzeko. Esaterako, Manez eta Kobreak eta Sertanilia taldeek ikuskizun bateratua eskainiko dute.

Kultur topagune ere badenez, antolatzaileek nabarmendu dute jaialdi parte hartzailea dela. Eragileek bidalitako proposamenekin osatu dute egitaraua, eta, hala, mota guztietako 70 jarduera jaso dituzte bertan. Proposamen «zaparrada» dela-eta, herritarrei eskerrak eman dizkie Ion Collar Errenteriako Kultura zinegotziak. Jaialdiaren xedea «kulturen eta hizkuntzen arteko elkarbizitza erraztea» dela nabarmendu du.]]>