<![CDATA[Pettan Uralde | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 28 Jan 2023 13:44:01 +0100 hourly 1 <![CDATA[Pettan Uralde | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Marka guztiak hausten ari da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2111/022/001/2023-01-10/marka_guztiak_hausten_ari_da.htm Tue, 10 Jan 2023 00:00:00 +0100 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/2111/022/001/2023-01-10/marka_guztiak_hausten_ari_da.htm
Azaldu duenez, sentsazio onak izan zituen Espainiako Txapelketan, eta espero zuen marka horiek egitea. Hala ere, «motz» geratu zitzaion txapelketa, eta urteko azken astean Eguberriko Sari Nagusian aritu zen, Donostian. Hainbat dominen lehian ibili zen, eta, azkenean, bi zilar eraman zituen etxera, bizkar estiloko 50 eta 100 metrokoetan. «Oso pozik» dago lortutako emaitzekin, kontuan hartuta aurretik zituen igerilariak hura baino helduagoak direla.

Garridoren garapen handia berresten dute emaitza horiek guztiek. Hark Eslovakian eta Cadizen (Espainia) lortutako emaitzak ditu gogoan, eta, dioenez, nahiz eta guztia «erraz» barneratzen ari den, ez zuen bere burua horrela ikusten duela urte batzuk. «Jarraipenak eta lan onak eraman naute nagoen lekura».

Irailean, Bartzelonan entrenatu zen, 15 eta 18 urte bitarteko hamahiru igerilarik osatutako talde batean, eta, hilabete hasieran, Espainiako junior selekzioarekin lehiatu zen, Rotterdamen (Herbehereak). «Oso gustura lehiatu eta entrenatu zen. «Esperientzia ona izan zen. Entrenamendu gogorrak egin genituen, eta urte osoan deialdi gehiago egingo dituzte. Espero dut horietan izatea».

Oraindik hobetzeko «asko» duela dio, baina, haren ustez, horretan «asko» laguntzen dute taldeak eta entrenatzaileak. Tolosan (Gipuzkoa), «etxean bezala» sentitzen da, eta, igeriketa banakako kirola dela pentsa badaiteke ere, Garridok garrantzi handia eman dio taldeari. «Igeriketa kirol bakartia da, baina probak egiteko orduan bakarrik. Aurretik egin beharreko lan guztia taldean egiten da, eta, niretzat, oso garrantzitsua da hori».

Orain, Espainiako Neguko Irekia du helburu, eta hura prestatzen ariko da buru-belarri datozen asteetan. Sasoiaren parte oso garrantzitsua da harentzat, eta badaki egiten duenak ateak ireki edo itxi diezazkiokeela. «Sasoiaren unerik garrantzitsuenetako bat da, inongo zalantzarik gabe. Europako eta munduko gutxieneko markak ezartzen dira eta, Munduko Txapelketara edo Europakora joateko, nire onena eman beharko dut».

Kirolari orok parte hartu nahi du Olinpiar Joko batzuetan. Garridok 15 urte ditu oraindik, eta, harentzat, amets bat besterik ez da gaur-gaurkoz. «Olinpiar Jokoak urrun ikusten ditut oraindik, eta sasoi honetan bakarrik pentsatzen dut. Baina, jarrerari eta ahaleginari eutsiz gero, seguru nago lortuko dudala».]]>
<![CDATA[«Finalerdietan ere ez ginen faborito; nahiago dut hala»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/020/001/2022-12-22/finalerdietan_ere_ez_ginen_faborito_nahiago_dut_hala.htm Thu, 22 Dec 2022 00:00:00 +0100 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1864/020/001/2022-12-22/finalerdietan_ere_ez_ginen_faborito_nahiago_dut_hala.htm
Nola ikusten duzu larunbateko finala?

Final oso gogorra izango da, eta, piloteoan ondo aritzen bagara, luzea. Hala bada, atzelariok pisu handia izango dugu. Maldonado eta Perez oso sasoi onean daude, eta ez digute ezer oparituko. Hala ere, guk oso ligaxka ona egin genuen, partida bakarra galduta. Finalaurrekoetan ere bikain aritu ginen. Konfiantza handiarekin gaude, eta gogoz larunbateko finalerako.

Zein izango dira partida irabazteko gakoak?

Zaila da jakitea; final batean edozer gerta daiteke. Hala ere, nire helburua Necolek ahalik eta pilota gehien ukitzea izango da, eta Perezi lana ematea.

Aurkariak nola ikusten dituzu?

Perez aski ezagutzen dugu. Egungo atzelaririk onena da, eta azken urteetan final askotan egon da. Maldonado lehengo urtean sartu zen, eta bikain ari da. Bikote gogorra osatzen dute, eta partida ia perfektua egin beharko dugu garaipena eskuratzeko.

Agian Perez da egungo palistarik gogorrena?

Esan bezala, Perez atzelaririk onenetako bat da, eta agian besteengandik puntutxo bat gorago dago. Baina partidak desorekatzen dituena Maldonado dela esango nuke. Erritmoa hark sartzen dio partidari, eta, ongi badago, zaila izango da hura garaitzea.

Zuk Dan Necol duzu ondoan. Gutxik izango dute haren palmaresa.

Ligako zortzigarren finala jokatuko du jarraian, eta esperientzia handia du. Asko laguntzen dit, eta bikote gisa ondo funtzionatzen dugu. Kantxan asko hitz egiten dugu. Elkarri laguntzen diogu, eta uste dut hori dela gure indargunea. Zorte handia dut bikotea harekin osatzeagatik.

Nola ikusten duzu txapelketan egiten ari zaren lana?

Ondo. Esango nuke ia partida guztiak oso ondo jokatu ditudala, eta bai buruz, baita fisikoki ere ondo aritu naizela. Uste dut ikusi dela kantxan, eta horren erakusgarri da finalean gaudela.

Gaztea izan arren, hirugarren finala jokatuko duzu larunbatean. Bada zerbait, ezta?

Bizkaiko Txapelketako finalera bi aldiz iritsi nintzen jarraian, eta 2021ekoa irabazi nuen Gaubekarekin batera. Nahiz eta gaztea izan, badaukat esperientzia finaletan, eta prest nago beste bat irabazteko.

Urduri jartzen zara horrelako partidetan?

Urduritasuna baino gehiago, tentsioa dela esango nuke. Bizi arte ezin da jakin zer den sentsazio hori. Aurreko egunetan ahalik eta lasaien egoten saiatzen naiz. Bizitza normala egiten dut, lagunekin egoten naiz eta finalean ez pentsatzen saiatzen naiz.

Agian ez zarete faborito. Baina finalaurrekoetan ere ez zineten, eta irabazi egin zenuten.

Hala da, eta lasaiago jokatu genuen. Nik nahiago dut aurkariak izatea pisu hori, edo arreta haiengan egotea. Uste dut faborito ez den bikoteak lasaiago heltzen diela halako partidei.

Denbora gutxi daramazu modalitate honetan, baina azkar egokitu zara. Hala sentitzen duzu zuk ere?

Egia da denbora laburra izan dela, baina beti sentitu naiz gustura. Lan asko egin dut, laguntza ere izan dut, eta bikote guztiekin eroso egon naiz. Orain, nire onena erakustea tokatzen zait.

Nolatan hasi zinen palan? Gaur egun ez da modalitate ohikoena gaztetxoen artean.

15 urterekin hasi nintzen, Larrabetzuko Olarreta klubean. Gomazko pilotarekin ibiltzen nintzen, eta 18 urte bete nituenean larruzkoa probatu nuen. Hori Gatikan izan zen, eta bi urte eman nituen han. Ondoren Armintzara joan nintzen, eta urtebete eman nuen han, 22 urterekin debuta egin nuen arte.

Laguntza izan duzula diozu. Zeinek eman dizu?

Larrabetzun hasi nintzenean, Erlantz Garcia zen nire entrenatzailea, eta asko lagundu zidan urte haietan. Gainera, esango nuke hura izan zela palaren txinparta sartu zidana, eta oso eskertuta nago.

Palista moduan, nolakoa zara?

Bi eskuekin ondo moldatzen naiz, eta, nahiz eta ez dudan indar handirik, pilota asko sartzen ditut. Uste dut ez ditudala akats asko egiten, eta hori da nire indargune garrantzitsuetako bat.

Agian goiz da oraindik hortaz hitz egiteko, baina zer txapelketa irabazi nahiko zenuke?

Buruz buruko final batera iristea gustatuko litzaidake, noski. Baina oraindik gaztea naiz, eta ez naiz horrekin erotzen. Pixkana hobetzen joatea espero dut, eta, iristen bada, ongi, eta, ez bada ailegatzen, lanean jarraituko dut.

Nola ikusten duzu palaren egoera?

Pilotari lotutako modalitate guztiak arrakasta izaten ari dira azken urteetan: pala, eskua, zesta-punta... Geroz eta jende gehiago joaten da frontoietara, eta ikusgarritasuna handitu egin da, besteak beste telebistako emankizunei esker. Gorakada ematen ari da, eta aprobetxatu egin behar dugu.]]>
<![CDATA[Printzea errege bilakatu da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1903/027/001/2022-12-20/printzea_errege_bilakatu_da.htm Tue, 20 Dec 2022 00:00:00 +0100 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1903/027/001/2022-12-20/printzea_errege_bilakatu_da.htm
Txikitan joan zen amaren herrira, Faltzesera (Nafarroa). Hortik oso gertu, Castejongo karting zirkuituan, eman zituen lehen itzuliak. «6 urte nituela hasi nintzen mundu honetan, eta begira nora heldu naizen. Gurasoak zaleak ziren, eta asteburu guztiak han ematen genituen. Zaletasun gisa hasi zenak lehiatzera eraman gintuen. Gurasoak konturatu ziren irabazi egiten genuela, eta gero eta hobe lehiatzen ginela. Potentziala zegoela zirudien, eta orduan erabaki genuen Europan lehiatzen hastea. Goi mailako pilotuekin alderatu nahi genuen geure burua. Beti borrokatu gara gauza handiengatik, tituluengatik».

Azaroan, turismo automobilen errege izendatu zuten, eta, aurreko astean, Nazioarteko Automobilismo Federazioaren galan egon zen. Han izan ziren, besteak beste, Max Verstappen, Nasser al-Attiya eta Sebastian Buemi famatuak. Azkona, gaur egun, haietako bat da. «Erreferenteak dira, munduko onenak beren diziplinan. Nafarroako herri txiki batekoa izanda, zaila da barneratzea. Konturatzen naiz azkenean gehiago naizela, eta apala izan arren txapeldun horien guztien artean nagoela. Urtero ikusi izan dut etxetik festa hori, eta neure burua hor ikustea sekulakoa da».

Hyundaira iristean, ez zuen denborarik galdu nahi izan. Hasiera-hasieratik aritu zen bere onena ematen. «Oso eroso nengoen Cupran, eta, haiekin hainbeste denbora egon ondoren, erabaki zaila zen uztea. Hyundairen lehen deia jaso nuenetik, interes handia nabaritu nuen. Kirol arloan, munduko txapelketagatik lehiatzeko aukera ematen zidaten. Beti izan da amets bat niretzat Hyundairen pareko marka baten parte izatea. Hasieratik sentitu naiz oso eroso, eta espero baino hobeki joan da dena».

Txapelketa irabaztea urrun ikusten zuen, hala ere. Baina denboraldia aurrera joan zen, eta emaitzak alde zituen. Aragoiko lasterketa handia iritsi zen arte. «Mugarria izan zen. Lidergoa sendotu, eta titulua eskuratzeko aukera handiak nituela ikusi nuen, eta munduko txapelketa irabazteko borrokan ari nintzela. Azken bi lasterketak prestatzeko, hilabete pare bat izan genuen, eta asko pentsatu nuen gerta zitekeen guztian». Aurkariak indartsu zetozen, eta, agian, presioa edo zama sentitu nuen. Gero, asteburu bikaina egin nuen Bahrainen, eta horrek lasaitasun handia eman zidan azken lasterketari aurre egiteko».

Bolada onaz gozatzen ari da. Modalitatez alda dezake, beste edonolako probetan parte hartzera behartu. Baina hurrengo urterako helburu argi bat dauka. «Berriro irabazi nahiko nuke turismo automobilen munduko titulua».]]>
<![CDATA[Asko dute jokoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/023/001/2022-12-17/asko_dute_jokoan.htm Sat, 17 Dec 2022 00:00:00 +0100 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1872/023/001/2022-12-17/asko_dute_jokoan.htm
«Partida gogorra izango da. Derbi guztiak gogorrak izaten dira, eta sailkapena bigarren mailan geratzen da. Guk sekulako premia dugu, baina baita haiek ere», azaldu du Iker Olaeta basurdeen kapitainak (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1990). Etxean jokatuko dute, eta, dioenez, hori «oso ona» da haientzat. Hori baliatu nahi dute, lehen garaipena lortzeko.

Ordiziarrek ere badakite nolako partidak izaten diren Urbietako derbiak. Hortaz, Julen Goia kapitainak (Idiazabal, Gipuzkoa, 1991) ez dio garrantzirik ematen sailkapenari. «Partida oso berezia da guretzat, eta, jakinda bi taldeak nola gauden, oso partida estua eta gogorra izango da. Gernikak ez du irabazi oraindik, baina, derbietan, dena berdindu egiten da; zaila izango da irabaztea».

Badakite zein izan daitezkeen gakoak. «Haien zelaian jokatzen saiatuko gara, presioa haiei sartzen, eta arriskatzera behartzen. Badakigu gure zelaian jokatzen badugu eta arriskuak hartzen baditugu balitekeela okerrak egitea; beraz, kontrakoa egiten saiatuko gara», argitu du Olaetak. Goiak ere argi du eginbeharra. «Ahalik eta huts gutxien egiten saiatu behar dugu. Hori egiten badugu, funtsezkoa izango da gure zelaitik ongi irtetea eta baloia edukitzea. Hori ongi eginez gero, gertuago izango dugu garaipena».

Ordiziak etxeko lehen bi partidak galdu zituen, eta laugarren jardunaldian lortu zuen lehen garaipena. Gernika, berriz, ez da sendo aritu azken jardunaldietara arte. Aldaketa asko izan dituzte bi taldeek, eta egokitzeko lanak «gehiegi» luzatu zaizkie, bi kapitainen hitzetan. «Egutegiari eta emaitzari erreparatuta, oso hasiera zaila izan da guretzat. Uste dugu derbitik aurrera dauzkagun partidak bideragarriagoak direla; partida horietan emaitza onak eskuratzea da helburua, eta horren bila goaz», esan du Gernikako jokalariak. Ordiziakoak ere bolada «hobetu» nahi du. «Talde gehienak bezala, ia herena aldatu dugu. Hori egokitzeak denbora eskatzen du, eta nahi baino gehiago luzatzen ari da. Baina hasi gara lehen fruituak biltzen».

Egunerokoaren garrantzia

Bi kapitainek eguneroko lana azpimarratu dute, biek «taldeko lanean» sinesten baitute. Olaetak argi du egoera aldatu egingo dela «lehenago edo geroago». Urbietan jokatzeak «indarra» ematen diela nabarmendu du. «Taldea oso motibatuta dago. Gainera, urteko azken partida da, eta deia egin zaie zaleei Urbietara joateko. Aukera paregabea izan daiteke lehen garaipena eskuratu, eta bide onetik goazela sinesteko».

Goia, berriz, «pozik» dago taldearen lanarekin, eta konbentzituta dago «sasoi ona» egingo dutela. «Egunero entrenatzen garenok badakigu taldeak zer maila duen, baina, asteburuetan, ez dugu lortu sentsazio horiek transmititzea. Badakigu lana dela bidea, eta taldeak ez du huts egingo horretan. Orain arte, ohituta geunden etxeko lehia guztiak irabaztera; aurten, lehen biak galdu egin ditugu. Bazirudien munduaren amaiera zela, baina prozesuan sinesten dugu; bide onean gaude».

Derbia irabazteko gogoz daude bi kapitainak, baina gero etorriko denari ere erreparatu diote. Gernikak garaipenak espero ditu, eta, urtarril bukaeran, La Vila hartuko dute, azken sailkatua. «Irabazteko aukera gehiago ditugun partidak jokatuko ditugu, eta gogoz gaude erronka guztiei aurre egiteko», dio Olaetak. Ordiziak, ordea, urtarril gogorra espero du, irteera luze eta zailekin. «Ikusi dugu jada ez dagoela partida errazik, eta astero dagoela ezustekoren bat; partidaz partida joango gara, ahalik eta emaitza onenak lortzeko».]]>
<![CDATA[Kilometroak egiteko grina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2111/027/001/2022-12-06/kilometroak_egiteko_grina.htm Tue, 06 Dec 2022 00:00:00 +0100 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/2111/027/001/2022-12-06/kilometroak_egiteko_grina.htm
Txikitatik ibili izan da bizikletan, eta ez zuen huts egin ultramaratoia aukeratu zuenean. Denborak arrazoia eman dio. «Lasterketetan, zenbat eta distantzia handiagoa, orduan eta hobeto moldatzen nintzen. Urteak pasatu ahala, gero eta erosoago sentitzen nintzen distantzia luzeetan. Hori ikusita, zenbait probatan parte hartzen hasi, eta emaitza onak lortu nituen. Beti esaten dut ultramaratoia ez dudala nik bilatu, baizik eta modalitate horrek aurkitu nauela ni».

Normalean, 12 eta 24 orduko probetan aritzen da, eta, jendeak erokeria hutsa dela pentsatu badezake ere, normal-normal darama hark. «Beti esaten dut zentzu handia dagoela erokeria honetan. Gaitasun asko hobetzera eramaten zaitu».

Lasterketa luze bat prestatzeko, hainbat ezaugarri landu behar dira. 24 orduko lasterketa bat egiteko bizikleta gainean —600 kilometro inguruko ibilbide bat—, ez da nahikoa fisikoki ondo egotea. Kontuan hartu behar dira gauean bizikletan aritzeko gaitasuna, ongi jan eta ongi hidratatuta egotekoa, eguraldiari moldatzekoa, esfortzua kudeatzekoa...«Gaitasun horiek banan-banan lantzen ditugu».

Nola ez, ondo egiten den lanak fruituak ematen ditu. Villa lau alditan izan da Munduko Txapelketan. Seigarren izan zen 2017an, laugarren 2018 eta 2019an, eta bosgarren 2022an. Bereziki gogorra egiten zaio azken proba hori, baina maila goreneko kirolariekin lehiatzea «izugarria» da harentzat, eta pozik dago. «Kaliforniako basamortu batean egiten da 24 orduko proba hori, eta, bi urteren ondoren, gogoz nengoen hara joateko.

Europako zirkuituetan hobeto moldatzen da, eta laugarren aldiz irabazi du Europako Txapelketa. Jada normala egiten zaion arren, balio handia ematen dio Europako Txapelketan lortutako emaitzari. «Europan bidaiak laburragoak dira, eta, eguraldi aldetik, errazagoak dira probak. Moldatzeko, zirkuitu batzuetan behin baina gehiagotan izan naiz. Aurten, helburu argietako bat zen txapelketa hau irabaztea, eta oso pozik nago lortzeagatik».

Iraupen kirol gehienetan bezala, adina oso faktore garrantzitsua izaten da ultramaratoian ere. Zenbat eta esperientzia handiagoa izan, orduan eta garatuago daude gaitasunak, eta, urteekin, emaitzak hobetuz joaten dira. Gaitasun horietako bat arlo psikologikoari dagokio. Villak garrantzia handia ematen dio horri, eta, fisikoa bezalaxe, kontuan hartzeko arlo bat dela azpimarratu du. «Bakarkako kiroletan, ardura guztia zurea da. Gaitasun fisikoak oso garrantzitsuak dira, eta horiek entrenatu egiten dira. Baina gaitasun psikologikoak ezinbestekoak dira, eta horiek ere entrenatu egiten dira. Beti esaten dut bien arteko orekari eustea oso garrantzitsua dela nire kirolean. Azkenengo urteetan, kontzentrazioa hobetzen saiatu naiz, eta ikusi dut erabateko erlazioa dagoela emaitzen eta kontzentrazioaren artean».

Gaur egun, ezin du bizikletatik bizi, eta beste lan bat ere badu. Hala ere, babesleei esker aukera du lehiaketa guztietan parte hartzeko, eta «asko» eskertzen du hori. Helburua ez da dirua irabaztea, pasioz eta bihotzez aritzen baita kirolean: «Motibazioa norberarekin doa. Gauzak nahi bezala ateratzen direnean, hor irauten du, baina gauzak ondo ateratzen ez direnean ere hor egon behar du. Benetan sentitu behar da egiten den hori».

Villak lehiaketako egutegi finko bat dauka, baina ez ditu bestelako erronkak baztertzen. 2018an, Donejakue bideko emakumeen errekorra gainditu zuen, 34 orduan osatu baitzuen, eta aurten, Julian Sanz txirrindulariarekin batera, Frantziako Tourreko garaikurra Paristik Bilbora eraman zuen. «Erronka berriak bilatzea gustatzen zait. Donejakue bidekoa benetan polita izan zen, neure buruaren kontra eta ibilbide historiko baten aurka egin nuelako. Tourreko erronka izugarria izan da, eta sekulako ohorea ere bai. Gai izan ginen mila kilometro pasatxo egiteko 48 ordu baino gutxiagoan. Esperientzia ederra izan zen, berdintasunean egin genuelako, eta sinbolikoki oso berezia izan zelako».

«Aitortza jaso dugu»

Etorkizuna beti «baikor» ikusten du, eta pozik dago ultramaratoiak duen bilakaerarekin. «Egia da kirol minoritarioa dela, baina nabariak dira azken urteetan Europan gertatzen ari diren aldaketak. Gero eta jarraitzaile gehiago daude. Gainera, mutilak eta neskak batera lehiatzen gara, eta horrek ikusgaitasun handiagoa ematen digu».]]>
<![CDATA[Konfiantza itsu-itsuan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2269/029/001/2022-11-29/konfiantza_itsu_itsuan.htm Tue, 29 Nov 2022 00:00:00 +0100 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/2269/029/001/2022-11-29/konfiantza_itsu_itsuan.htm
Urteen poderioz, ikusmena galduz joan da, baina bada galtzen ez duen zerbait: umorea. Guztiz norl hitz egiten du bere bizitzaz, eta gaur egun, tresna asko dauzka bizitza eramangarriago bat edukitzeko. «Egia esan, ia dena egin dezaket, eta ohituz joan naiz bizitza honetara. Gainera, teknologiak asko laguntzen dit».

Egun batean, ikasgelako lagun bati esker, karabina tiroa ezagutu zuen. Pentsa daiteke modalitate horretan ikusmena ezinbestekoa dela, baina Solabarrietak egiaztatu zuen ez zela hala. Karabina eta dianekin topo egin zuenetik, haren bizitza eta haren bikotekidearena ez dira berdinak izan. «Aukera izan nuen ordenagailuarekin trebatzeko eskola batzuetan parte hartzeko, eta Markinako [Bizkaia] mutil bat ezagutu nuen. Hura han geratzen zen klasearen ondoren, tiro jarduera batean, eta emaztea deitu nuen segituan: nik ere probatu nahi nuen. Orduz geroztik, ez naiz gelditu».

Hamar urtez, Bilbora joaten zen entrenatzera, baina denbora asko galtzen zuen bidaietan, eta apustua egitea erabaki zuen, emaztearekin batera. Gaur egun, lonja bat lortu dute Ondarroako portuan, eta han entrenatzen da. Inbertsio handia eskatzen du, eta ez da batere kirol merkea. Hala ere, ez da inoiz gelditu, eta ez dauka horretarako intentziorik ere. «Apuntatzeko gailuak 1.500 euro inguru balio ditu, karabina on batek 2.500, jantziak 1.500, botek 300, eskularruek 100... Hasieran, materiala garesti ateratzen da, baina, gero, urte askoan balio du». Nazioarteko lehenengo txapelketa 2015ean jokatu zuen. Gaur arte, Ondarroako Udalak diru laguntza ematen die, eta Basque Teamek eta Euskal Federazioak batzuetan hegazkineko txartela edo hotela ordaintzen diote. «Gainontzekoa emazteak eta nik jartzen dugu, gure poltsikotik, eta sakrifizio handia eskatzen digu».

Ondoan dauka beti Maite Badiola, gidaria eta emaztea. Txapelketetan laguntzaile moduan aritzen da. Hura arduratzen da ituaren aurrean jartzeaz, materialarekin laguntzen dio, puntuazioa markatzen dio —eskuineko besoa ukituta—, eta jaurtiketaren posizioa adierazten dio —bizkarra ukituz—. Pitzadurarik gabeko bikoa osatzen dute. «Asko laguntzen dit, txapelketen aurretik batez ere. Material guztia ikuskatzen du, denbora asko pasatzen dugu hotelean, eta euskarri psikologiko aparta da niretzat. Entrenamenduetan ere hark laguntzen nau, eta lortzen ditudan garaipenak ere harenak dira».

Gorabehera horiek guztiek ez dute geldiarazi, eta lan eginez eta duen talentuarekin munduko txapeldun bihurtu da. Bosgarren nazioarteko proba izan du aurten, eta orain arte, Munduko Kopan hiru zilarrezko eta aurtengo urrea irabazi ditu. Horrelako emaitzek «balio handia» dute harentzat, eta indarra ematen diote aurrera egiteko. «Ordu asko eskaintzen diogu honi, baita ilusioa ere. Irabazteak sekulako poza ematen dit, nigatik, baina baita emazteagatik ere».

Jokoak gero eta gertuago

Kirol minoritarioa dela onartu du, eta zer hobetu badela uste duen arren, pozik dago. «Lehiaketa gehiago jarriko nituzke denboraldian, finalak batez ere. Baina daukagunarekin konformatu beharko. Azkenaldian, pausoak ematen ari dira gure kirola geroz eta serioago izateko, eta pozik nago».

Ilusioz ekiten die erronka guztiei, baina onartu du Olinpiar Jokoak dituela amets. «Gure kirola ez da ofiziala izan 2017ra arte, baina handitzen ari da, eta urtarrilean bozketa egingo da. Badirudi, Los Angelesko 2028ko Jokoetarako egongo dela, eta baliteke Pariskoetan, 2024an, erakustaldi bat egitea».]]>
<![CDATA[Bolada ona berretsi dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/7528/028/001/2022-11-15/bolada_ona_berretsi_dute.htm Tue, 15 Nov 2022 00:00:00 +0100 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/7528/028/001/2022-11-15/bolada_ona_berretsi_dute.htm Txikia IV.a-k (Azkoitia, Gipuzkoa, 1991) irabazi zuten herenegun Sherpa Ai Aizkolari Txapelketa Nagusia, Bilbon, Miribillako pabiloian. Arrutik usteak bete zituen finalean, txapela lortzeko faboritoa baitzen. Alberdik, ordea, ezustean irabazi zuen. Biak nagusitasunez gailendu ziren: Arrutik hamabi minutu eta hamasei segundo behar izan zituen lau enborrak mozteko. Alberdik, berriz, 42 minutu eta 39 segundoan ebaki zituen hamabi enborrak.

Arruti hasi eta buka nagusitu zen. Urnietarrak Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak eta Euskal Pentatloia irabazi zituen aurretik. Miribillan, berriz, berriro erakutsi zuen soberan duela ahalmena beste sari bat etxera eramateko. «Nerbioak alde batera utzi nituen, eta lasai ibili nintzen lehen enborretik; horrek segurtasunez eta indarrez jarraitzen utzi zidan. Aurrekoetan, aizkora gelditu egiten zitzaidan enbor barruan, eta oraingoan ez zitzaidan halakorik gertatu. Horrek ere asko lagundu zidan», azaldu du.

Alberdi, ordea, ez zen faboritoa, eta, ziur aski, hori aprobetxatu zuen bere buruari presio gutxiago sartzeko eta mahai gainean kolpea emateko. Bigarren kaletik abiatu zen, Eneko Otañoren ondoan; hura izan zen azkarrena 50 ontzako enborrarekin. Mikel Larrañaga zen faboritoa, baina azpeitiarra gaizki hasi zen, ikusleen harridurarako. «Azken egunetan nahiko urduri nengoen, baina ez nuen presio handirik, Larrañaga baitzen faboritoa. Denboraldi hasieratik ondo nentorren, baina Larrañagak eta Otañok ordu arteko txapelketetan aldea kentzen zidaten oinbikoetan, eta, txapelketa honetako zatirik handiena oinbikoetakoa zenez, beldurra nuen atzean geratzeko. Baina sasoiz ondo eutsi nion, eta, harrapatuko nindutela espero nuenean, beste tarte txiki bat ireki nuen. Hortik bukaera arte eroso aritu nintzen».

Arrutik palmares ederra osatu du denbora gutxian. Hala ere, hasiberria da aizkoran. «Beti saiatzen naiz presioa kanpoan uzten, baina oso zaila da hori burutik kentzea denek diotenean zu zarela faboritoa. Hala ere, lehen aldia nuen, eta ez dut urduritasun handia sentitu. Denboraldiaren inguruan, uste dut beti dagoela zerbait gehiago emateko. Gauzak ondo atera zaizkit, baina beti dago zer hobetua».

Alberdik, ordea, urte dezente daramatza aizkoran. Dioenez, «garai gozoan» dago. Hala ere, «gehiago» eman nahi du. «Inoiz baino hobeto ikusten dut neure burua. Inoiz baino kontzentratuago ari naiz, eta teknikoki ere gora egin dut. Ez dakit zenbat hobetu dezakedan, baina nik uste dut beti dagoela zer hobetua. Maila hauetan badirudi ez zarela gorenera iritsi, baina agian hurrengo urtean behera egiten duzu. Nik badut esperantza emaitza berdintsuak lortzeko eta errendimenduari eusteko; baita koska bat gorago egiteko ere».

Formatu aproposa

4.000 lagun egon ziren Miribillako harmailetan, giro ederrean. Horretan lagundu zuten Zea Maysen, Suneren eta Zetak-en kontzertuek. Arrutik begi onez ikusi du, eta gehiago egongo direlakoan dago: «Honek aizkora laguntzen badu, eta Euskal Herriko edo kanpoko jendea erakartzeko aukera ematen badu, niretzat bikain. Horrelako ekitaldiak ongi ateratzen ari dira azkenaldian; jendeak gustuko ditu».

Alberdi, berriz, harago doa. Zaleen «gosea» piztu behar dela nabarmendu du. «Gaur egungo kirola izateko, era guztietako jendea erakarri behar dugu. Eredu berri honekin ikusi da ikusle gehiago dauzkagula. Askotan, txapelketa bakarrik eginda, zale amorratuak besterik ez dira etortzen, eta ez zaie gosea pizten gainontzeko ikusleei. Tarteka horrelako ekitaldiak egitea oso lagungarria da gure kirolarentzat. Uste dut jendeak gogoko dituela».]]>
<![CDATA[Bizikletatik jaitsi, bizitzari eusteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2111/028/001/2022-11-01/bizikletatik_jaitsi_bizitzari_eusteko.htm Tue, 01 Nov 2022 00:00:00 +0100 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/2111/028/001/2022-11-01/bizikletatik_jaitsi_bizitzari_eusteko.htm
Horrelako berriek bizitza berriz pentsatzera eramaten zaituzte. Peraltak argi izan zuen hasieratik bizikleta alde batera geratuko zela; berehala utzi zion lehentasun izateari. «Informazioa ematen dizute, baina ez dakizu nola erreakzionatu. Baina, egunek aurrera egin ahala, txirrindularitzarekin eta kirolarekin lotutako guztia bigarren maila batera pasatu zen. Osasuna da lehena bizitzan, garrantzitsuena. Ebakuntza egin behar dizutela pentsatzen duzu, egoerak okerrera egin dezakeelako. Momentu horretan, dena ondo ateratzea eta bizitza normala egin ahal izatea zen nire desira. Ez zidan traumarik eragin lehiatu ezin izanak. Garrantzitsuena zen dena ondo ateratzea, edozer gerta zitekeelako». Albistea izan eta hilabete eskasera egin zioten ebakuntza, eta, «zorionez», arrakastatsua izan zen.

Hilabeteak joan dira ordutik, eta «oso pozik eta lasai» dago, dena «ondo» atera baita. Errekuperazio prozesuan jarri ditu bere lehentasun guztiak. «Lepoa ondo dut, baina ezkerreko besoan nerbio bat ukituta dago, eta oso motel doa. Denbora eman behar zaio. Pazientzia izan behar dut; gaur-gaurkoz, buru-belarri nabil sendatzeko prozesuan. Barneratua dut gaitz txiki bat dela; hasieran sinatuko nukeen horrela egotea. Gogor entrenatzearen eta lehiatzearen inguruan ez dut hainbeste pentsatzen. Itzuliko naiz, baina zaila izango da berriro lehen bezala egotea».

Prozesu luzea izango du Peraltak aurretik, baina bide orri horretan ez du pentsatzen noiz bueltatu daitekeen bizikletan ibiltzera. «Gertatu zaidana sekulakoa izan da, eta, lehenbizi, nire gorputza nola geratzen den ikusi behar dut; horretan nago orain. Mundu guztiak gauza bera galdetzen dit, ea noiz itzuliko naizen, baina ez dakit zenbateraino indarberritu naitekeen; gaur-gaurkoz, ez daukat buruan berriz lehiatzea. Oraintxe bertan ez dut kirola egiteko gogo handirik ere, oraindik ez nagoelako ondo; nola gera naitekeen ikusten saiatzen naiz. Hori gertatzen denean beste gauza batzuetan pentsatzen hasiko gara».

«Biktima» ez sentitzea

Goi mailako kirolak horrelako gorabeherak izan ditzake: gorenean zaudela, bizitzak traba bat jarri diezazuke betirako. Peraltak dioenez, gertatu zaionak «lagundu» egin dio «benetan axola duena gehiago balioesteko», eta «zoriontsu» egiten duten gauza guztiez «gehiago gozatzeko». «Urte askotan goi mailan lehiatzen zaudenean, burbuila baten barruan sartzen zara: batzuei eta besteei gauzak gertatzen zaizkiela ikusten duzun arren, ez duzu pentsatzen zuri gerta dakizkizukeenik; are gutxiago tumore baten moduko zerbait. Baina gerta daiteke, eta prest egon behar da».

Peraltaren iritziz, halakoek bizitza «alda» diezazukete, eta «buruz» prest egon behar da. «25 urtez maila gorenean aritu zaitezke, eta errendimendu oso ona izan. Uste duzu urte asko geratzen zaizula, eta ez duzu pentsatzen zure ibilbidearen amaieran. Baina, gero, bizitzak hankaz gora jar diezazuke dena».

Argi du: gaur-gaurkoz, garrantzitsuena da ez egitea biktimarena. «Niri asko lagundu dit horrek. Lehen egunak oso gogorrak dira, baina, gogorra izan arren, aurre egin behar zaio; lehenbizi, zuregatik, baina baita ingurukoengatik ere. Jota ikusten bazaituzte askoz gogorragoa da. Irtenbideak bilatu behar dira, eta ahalik eta ondoen egoten saiatu. Profesionalen eskuetan jarri behar zara; ezin duzu askoz gehiago egin. Indartsua izan behar da. Gero, gauza asko daude bizitzeko».]]>
<![CDATA[Jauzi eginez, aurrera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/028/001/2022-10-18/jauzi_eginez_aurrera.htm Tue, 18 Oct 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1886/028/001/2022-10-18/jauzi_eginez_aurrera.htm
Nazioartean jokatzen zuen lehen txapelketa izan zen Kolonbiako Munduko Txapelketa, eta, zarata handirik egin gabe, marka pertsonala gainditu eta beste lehiakideen aurrean aurkezteko erabili zuen aukera paregabe hori. «Oso esperientzia berezia izan zen, orain arteko beste txapelketetatik oso desberdina. Sekulako estadio batean, beste hainbat herrialdetako kirolariekin... Ez nago ohituta horrelako mailan lehiatzen eta harro nago egin nuen lanarekin», nabarmendu du. Ez da erraza estreinakoan hala aritzea.

Hamabost lehiakidek marka hobea zuten hark baino; alabaina, Martinez de Rituerto finalean sartu zen, eta bosgarren geratzeko balio izan zion saltoa egin zuen. «Gure kirolean zailena erregularra izatea da. Munduko Txapelketan gertatu zen bezala, jauzilari asko daude marka oso onak lortu dituztenak txapelketa jokatu aurretik. Baina gero, une erabakigarrian, ez dira gai hori errepikatzeko. Nik nire marka gainditu nuen, baina hamar bat jauzilari beren marken azpitik geratu ziren. Hori nahiko ohikoa izaten da, eta nik nire marka hobetuz atleta asko gainditzea lortu nuen. Horietako batzuk ustez nire aurretik ziren».

Nazioartean ez ezik, Euskal Herrian ere bereak egin ditu jauzilariak, 20 urtez azpikoetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errekorra gaindituz. 5,81 metroko marka egin zuen. «Euskadiko errekorrarekin asko poztu nintzen, batez ere errekorra Montxu Mirandak zuelako. Oraindik ere hark du Espainiako markarik onena: 5,81. Horrelako pertsona bati errekorra kentzeak ilusio handia egiten du, jauzilari handia izan baita».

Orokorrean «pozik» dago egindako denboraldiarekin, eta batez ere izan dituen sentsazioekin. «Munduko Txapelketan egotea lortu dut, eta gainera marka ederra eginez. Marka hobetzea espero nuen, baina 5.25 metro urrun ikusten nuen. Hori lortuta, ezin dut gehiago eskatu».

Kirolariek lan handia izaten dute beren buruarekin, lehia dela-eta ahuldu egiten direlako, edota ezin diotelako presioari eutsi. Martinez de Rituertok lan handia egin du aurten arlo horretan, eta argi dauka lortutako arrakastaren arrazoi handi bat izan dela. «Aurtengo denboraldian asko ikasi dut lehiatzen. Gure kirolean inolako presiorik gabe lortu dezakezu marka bat, zure herrian salto eginez, adibidez. Baina gero txapelketa handietan jakin behar duzu salto egiten, eta gauzak ondo atera behar zaizkizu. Mentalki nola zaren, asko eragiten du horrek. Orain arte ez nuen nazioarteko txapelketetan parte hartu. Baina gertuagokoetan, presioagatik edo, ez nuen lortzen ongi lehiatzea. Aurten, marka pertsonalak lortu ditut txapelketa nagusi guztietan, eta horrek zerbait esan nahi du».

Etxetik datorkio

Txikitatik datorkio atletismoaren inguruko zaletasuna; familiak zeresan handia izan du horretan. Aitarekin ordu mordoa igaro zituen pistan txikia zela, baina pertikaren munduan lehengusuak sartu zuen. «Lehiaketetan ikusten nuen pertika, baina ez nuen inoiz aukera izan probatzeko. 7-8 urte nituela nire Bartzelonako lehengusua hasi zen pertika egiten. Han zaletasun handiagoa zegoen hemen baino, eta udan elkartzen ginenean asko hitz egiten genuen horren inguruan. Atentzioa ematen hasi zitzaidan, eta probatu nuenetik ez dut utzi». Harrapatu egin zuen.

Hurrengo denboraldirako Europako Txapelketa du begiz jota. «Uste dut marka pertsonala gainditzeko gai izango naizela, eta, nahiz eta ez den Munduko Txapelketarik egongo, 23 urtez azpiko Europako Txapelketa dago. Helburu nagusia txapelketa horretan egotea izango da. Lehenik pista estaliko Espainiako Txapelketa izango da, eta hor ikusiko da nola nagoen Europakoari begira».

Pertika bakarkako kirola da, baina halakoetan ere izaten dute garrantzia entrenatzaileak eta taldekideek. Martinez de Rituertorentzat, behintzat, guztiz ezinbestekoak dira: «Nire entrenatzailea gabe ez nintzateke inora iritsiko, hura baita txapelketetan aholkatzen nauena eta entrenamenduetan erakusten didana. Taldekideek ere asko laguntzen dute; lagunak dira, eta eramangarriagoa da», adierazi du eskertuta Tolosako jauzilariak.]]>
<![CDATA[Jaume Ponsarnau: esperientzia emango dio ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2011/020/002/2022-09-27/jaume_ponsarnau_esperientzia_emango_dio.htm Tue, 27 Sep 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/2011/020/002/2022-09-27/jaume_ponsarnau_esperientzia_emango_dio.htm <![CDATA[«Denboraldia espero genuen bidetik joan da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/022/001/2022-09-22/denboraldia_espero_genuen_bidetik_joan_da.htm Thu, 22 Sep 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1864/022/001/2022-09-22/denboraldia_espero_genuen_bidetik_joan_da.htm
Bukatzen ari da denboraldia. Zer balorazio egiten duzu?

Emaitza aldetik ezin gara kexatu. Bi garaipen lortu ditugu. Azken finean, egon garen lasterketa askotan World Tourreko taldeekin lehiatu gara, eta badakigu zein zaila den punta-puntako txirrindulariekin lehiatzea. Gainera, ikusi dugu nola txirrindulari batzuek aurrerapausoa eman duten, eta dinamika onean egon gara. Hori ere positiboa da. Izan ere, gurearen gisako talde batek arlo gehiago hartzen ditu kontuan denboraldi bat aztertzean, ez bakarrik emaitzak.

Sasoi hasieran zenituzten aurreikuspenak bete dituzue?

Denboraldia espero genuen bidetik joan da. Iragan denboraldian nahiko pozik bukatu genuen, eta oraingoa ildo beretik joan da. Espainiako Itzulian zerbait gehiago egiteko moduan geundela uste dut. Ihesaldietan sartzeko asmoarekin joan ginen, baina arazo handiak izan genituen osasunarekin lotuta, eta horrek mugatu egin gintuen talde moduan. Hala ere, pozik nago txirrindulariek erakutsitako grinarekin eta jarrerarekin. Egoera kontuan hartuta, txalotzeko moduko lasterketa egin zuten. Urtez urte horrelako gehiagotan egotea da gure helburua.

Gazte asko daude taldean, eta jada horietako batzuek egin dituzte lasterketa onak. Nola ikusi dituzu?

Oso pozik gaude gazteekin. Beti egon dira lehia guztietan, eta ihesaldi pila bat hartu dituzte. Oso maila txukuna eman dute. Itxaropentsu izatea tokatzen zaigu txirrindulari horiekin. Haiek izango dira-eta etorkizunean aurrerapausoa emango dutenak, eta ziur nago denak maila onean egongo direla.

Ihesaldiak aipatu dituzu behin eta berriz. Hurrengo denboraldian ere taldearen estiloa hori izango da: oldarkorra izatea eta ihesaldietan sartzea?

Gure errealitatea hori da. Badakigu lehiatzen garen lasterketa askotan World Tourreko taldeak daudela, eta horietan sartzea oso zaila da. Baina horri esker lortu dezakegu ikusgaitasun gehien, eta gure gazteek asko hobetzen dute egoera horietan, trebatu egiten dira, ikasi egiten dute. Denontzat ona da estrategia hori, ikusgaitasuna ematen diolako gure maillotari, eta irabazi ez arren ikasi egiten dutelako ziklistek.

UCI Pro mailatik World Tourrera dagoen aldea handia da. Ikusten duzu aukerarik etorkizun hurbilean maila gorenera jauzia egiteko?

Guri asko gustatuko litzaiguke, baina oraintxe urruti ikusten dugu jauzi hori eman ahal izatea. Gure proiektua oraindik sendotzeko dago, eta pausoz pauso joan behar dugu. Gauzak ondo egiten ari gara, baina aipatutako salto hori ez da urte batetik bestera egiten den zerbait, eta ondo egin behar dugu. Ez daukagu presarik oraingoz. Filosofia berarekin goaz azken urteetan, eta emaitzak lortzen ari gara; beraz, berdin jarraitu nahi dugu.

Datorren urteko Frantziako Tourra Euskal Herritik irtengo da. Esperantzarik ba al duzue irteeran egoteko?

Oso zaila izango da. Oraintxe dugun taldearekin, pixka bat handia geratzen zaigu Tourra; agian gehiegizkoa litzateke. Esan dudan bezala, gure ideia eta proiektua sendotzea da helburua, azken urteetan egin dugun bezala.

Hori alde batera utzita, jarri duzue jada helbururen bat datorren denboraldiari begira?

Umiltasunez, lan asko egitea tokatuko zaigu. Beste aurrerapauso bat ematen badugu, agian sailkapen nagusietan lehen 10-15 sailkatuen artean egon gaitezke lasterketaren batean, edota horietakoren bat irabazi. Oraindik ikasteko asko daukagula pentsatzen dut, baina oinarri on batekin goaz.

Egoera ekonomikoa ez da erraza. Zer egoeratan dago proiektua?

Gaur egun eskerrak eman behar dizkiegu babesle guztiei: haiengatik ez balitz, ez ginateke hemen egongo. Nik uste dut aukerak emateko talde aproposa garela, eta haiek gurekin jarraitzea gustatuko litzaiguke aurrerantzean, talde hau hazten joateko. Aurrera begiratzea da gure helburua.

Pandemia gainditu eta gero, berriz ere asko hitz egin da euskal txirrindularitzaz. Zer hausnarketa egiten duzu?

Euskal Herrian munduko zalerik onenak ditugu, ez dago inongo eztabaidarik. Azken urteetan, gainera, ilusio hori oso handia dela ikusten ari naiz, eta gure taldeari sekulako indarra ematen dio horrek. Badakigu txirrindulariak ateratzea oso zaila dela, eta horretan murgildu behar dugu; ea urtez urte aurrera egiteko gai garen euskal txirrindulariekin. Ikusi dugu goi mailan egotea oso zaila dela euskal txirrindulariekin, baina, afizioa handitzen badoa, ziur errazagoa izango zaigula.]]>
<![CDATA[«Partida hauek dira guztiok jokatu nahi ditugunak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/022/001/2022-09-17/partida_hauek_dira_guztiok_jokatu_nahi_ditugunak.htm Sat, 17 Sep 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1855/022/001/2022-09-17/partida_hauek_dira_guztiok_jokatu_nahi_ditugunak.htm
Gaur hasiko zarete Espainiako ligan, eta hiru egun barru, zer eta Txapeldunen Ligako partida. Nola dago taldea?

Denboraldiaurrea ez da batere normala izan, udan jende asko izan dugulako txapelketetan. Beraz, ez dugu hainbeste denbora izan elkarrekin entrenatzeko, baina aurreko denboraldiko oinarri ona izan dugu, eta hori hobetzen saiatu gara. Itxura ona du. Jokalari berriak oso ondo eta azkar moldatu dira, eta berriz ere talde indartsua gara, eta talde izaera ona dugu. Gogoz gaude kanporaketako lehen partidarako.

Motibazioa erabatekoa izango da, ezta?

Hauek dira denok jokatu nahi ditugun partidak. Jendea pozik ikusten dut, irrikaz, eta hori zelaian nabaritzen da. Aurreko sasoia amaitu genuenetik daukagu buruan kanporaketa hau. Gainera, Txapeldunen Ligako formatu honek interesgarriago egin du txapelketa, eta denok jokatu nahi dugu.

Normala al da urduri egotea horrelako partida baten aurrean?

Niretzat behintzat, ez. Partida hauek dira jokalari guztiak jokatu nahi ditugunak. Urduri baino gehiago, esango nuke gogotsu egoten garela. Nik taldean konfiantza osoa dut, eta baita neure buruarengan ere. Gozatu egiten dut partida handietan; horretarako gaude hemen.

Nola ikusten duzu zeure burua?

Joan den denboraldian egin nuena hobetu nahi dut. Talde moduan oso sasoi ona egin genuen, eta ni ere pozik nago nire lanarekin, baina badakit oraindik pauso batzuk eman ditzakedala taldearentzat gehiago izateko. Oso argi izan dut hasieratik denboraldi honek niretzat mugarri izan behar duela.

Natalia Arroyok esan zuen oso garrantzitsua zela egunez egun lan egitea horrelako partida bat prestatzeko. Arlo horri dagokionez, aurrerapauso bat eman duzue ala aurreko sasoiko maila berean jarraitzen duzue?

Jakina, niri ere horrela iruditzen zait, eguneroko lana funtsezkoa da, eta denboraldiaurre honetan nabaritu da. Txapeldunen Liga jokatzeak exijentzia handitzen du, eta guk neurria eman behar dugu. Prestakuntzari dagokionez, aurreko denboraldiko bideari jarraitzen diogu, baina erritmo biziagoan. Nataliak esan zuen bezala, hori da gauzak lortzeko oinarria. Uste dut oso lan ona egiten ari garela, eta pauso horiek ematen jarraitu dugu.

Bayern Munich izango duzue aurkari. Nolako taldea da?

Oso indartsua, historiako talde handienetako bat. Ziur nago eurak direla faboritoak kanporaketa honetan, baina uste dut aukera zirraragarria dugula. Ohituta gaude geure ligako aurkari handien aurka jokatzen, eta aukera handia dugu zer egin dezakegun erakusteko. Benetan sinesten dut haien aurka irabazteko ditugun aukeretan.

Taldeko jokalari bakanetakoa zara aurretik Txapeldunen Ligan aritutakoa. Azkenengo aldiz baino prestatuago zaudela uste duzu?

Beste bi urteko esperientzia dut azkenekoz Txapeldunen Ligan izan nintzenetik. Uste dut bi urte horietan hobetu egin dudala hainbat arlotan, eta ilusioa egiten dit zer egin dezakedan erakusteak. Esperientzia beti da faktore garrantzitsu bat, eta urteak igaro ahala, prestatuago ikusten dut neure burua.

Zer sentitzen du futbolariak Txapeldunen Ligako ereserkia entzuten duenean?

Harrigarria da. Futbolean jokatu ditzakezun partidarik zirraragarrienetakoak dira, eta eskertzen dut denboraldi honetan aukera hau izatea. Denok amesten dugu honekin, baloiari ostikadak ematen hasi ginenetik, eta orain gure aurrean dugu, parez pare. Gainera, talde honekin eta klub honekin jokatzea oso berezia da niretzat.

Anoetan jokatuko duzue berriro. Pozik zaude horrekin?

Oso sentsazio berezia da Anoeta bezalako zelai batean jokatzea. Azkenengoz jokatu genuenean, zaleak harrigarri egon ziren, eta espero dut oraingoan ere gauza bera izatea. Haiek ere oso garrantzitsuak izango dira partida irabazteko, eta guri indarra emateko.

Zein izango dira partida irabazteko gakoak?

Elkarrekin jarraitu behar dugu, talde bateratua izan behar dugu, ez hautsi jokoan. Gure indargune handienetako bat izan da hori azken denboraldietan, eta badakigu bide horretatik jarraitu behar dugula. Sakrifikatuak izan, eta taldekideei laguntzea izango da gauzarik garrantzitsuenetako bat. Horrela lortu dugu honaino iristea, eta, noski, ausartak izan behar dugu daukagun guztia erakusteko. Oso garai onean gaude oraintxe bertan, eta hori erakustera atera behar dugu zelaira.]]>
<![CDATA[Azken hamarkadako menderatzailea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/022/001/2022-09-14/azken_hamarkadako_menderatzailea.htm Wed, 14 Sep 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/2003/022/001/2022-09-14/azken_hamarkadako_menderatzailea.htm Koteto Ezkurrak buruz buru. Hura bakarrik du gainetik Urrizak.

Urrizak galdutako hiru finaletatik bi Endika Barrenetxearen aurka galdu ditu, 2019an eta iaz. Aurten ere, atzelari hernaniarrak estu hartu zuen aurrelari iruindarra, baina oraingoan nagusi izan zen Urriza. Haren iritziz, «xehetasunek» erabaki zuten final berdindu eta oso gogorra. Bien arteko norgehiagokak erremontearen historiaren zati dira dagoeneko.

Zortzi txapel dituenarentzat ere izaten da zaila beste bat irabaztea. Aurtengoa, adibidez, «bereziki» zaila izan dela dio. Baina horrek «gehiago motibatu» du: «Zailtasunez beteta egon da. Aurkariak gero eta prestatuago daude, eta urtetik urtera are zailagoa da. Txapelketaren hasieran zalantza handiak nituen: ez nekien ongi jokatzeko gai izango nintzen. Hala ere, zuzenean finalean sartu nintzen. Finalari begira ere zalantza asko sortu zitzaizkidan. Azkenean, berme askorekin gozatu ahal izan nuen, eta oso final landua izan zen. Oso ondo prestatu behar izan nuen arlo fisikoan garaipena lortzeko».

11 urteetan, 11 final eta zortzi garaipen. Erraz esaten da. Hala ere, goi mailako kirolariei ez zaie erraz egiten horrelako markak barneratzea. Ezta Urrizari ere: «Ez dut gehiegi pentsatzen horretan. Honaino iritsi naiz, eta oso pozik nago neure buruarekin; merezi dudala uste dut. Dena den, ez dut zaleen ikuspuntu bera; poztu egiten naiz jendeak horrela ikusteaz».

Erremontista beteranoena da Urriza: 40 urte ditu —41 egingo ditu urrian—. Urteak pasa ahala atzean geratuko zela espero bazuen ere, maila ona eman dezakeela erakutsi du, nahiz eta minak ugaritu egiten zaizkion. «Bizpahiru urte zoragarri daramatzat emaitzei dagokienez, baina 40 urterekin, eta gorputzean kilometro asko eginda, azken tantak ateratzen hasten direla. Horretarako, ahaleginak nolabait hautatu behar izan ditut, baina ongi atera zait. Ezusteak izan ditut bidean: sorbaldako mina lehenbizi; eskumuturrekoa gero, sekulako lana eman didana; eta, bukatzeko, iskioan izan nuen distentsio handia. Horregatik izan ez balitz, motibazioa bera izango zen, baina fisikoki eta mentalki oso zaila izan da. Honek indarra eman dit aurrera egiteko. Baina oso nekatuta bukatu dut».

Urrizak dena irabazi du. Banakakoan, Ezkurra bakarrik du gainetik. Batek pentsa dezake aspertu egin daitekeela edo duen adinarekin amore emateko ordua duela. Baina berak ez. «Niretzat ez da batere zaila. Asko gustatzen zait egiten dudana, eta guztiz betetzen nau. Adina ere garrantzitsua da motibazioan. Ez da 30 urte nituenean bezala, baina gustura jarraitzen dut, eta indarrez sentitzen naiz aurrera egiteko. Noizbait geratzera behartuta banago, nire fisikoagatik izango da, eta ez motibazioagatik».

Gustura lanean eta lehian

Hala ere, erremonteak ez dio bizitzeko ematen, eta ingeniari lanarekin uztartzen du. Txekiako Errepublikan dago orain, lan kontuekin. Bietan gustura dabilela dio: «Nire lankide guztiak bezala egiten dut kirola eta lana uztartzeko; pertsona guztiek egiten duten bezala. Pribilegiatua naiz, azkenean gustatzen zaidan kirola egiten dudalako, eta etekin ekonomikoa ateratzen diodalako. Lortzen dugun dirua ez da hainbestekoa, baina aitortza handia da; ez gaude kexatzeko. Lanean, gainera, asko gozatzen dut, eta bidaiatzeko aukera dut, orain bezala. Gogorra da, erritmo bizia exijitzen diodalako gorputzari, baina nik aukeratu dut».

Erremonteak bizi duen egoeraz ere badu zer esan, inork baino hobe dakielako kirol horrek azken urteetan izan duen bilakaeraz. Dioenez, egoera «ona» da. Erremonteak duen «xarma» erakutsi dela dio. «Pilotaren aldeko apustua egin zen pandemiaz geroztik: esku pilotak, erremonteak eta zesta-puntak gora egin dute. Errudun asko daude: telebistak, zaleak, kirolariak berak... Denok eman dugu aurrerapausoa, eta emaitzak oso onak dira. Ni oso pozik nago, eta etorkizunerako aukera ona ikusten dut hazten jarraitzeko».

Orain, beteranoa izanik, dena irabazi ondoren, eta lanean duen inplikazioa ikusita, zaleei galdera bera suertatzen zaie buruan: hau izan ahal da Urrizaren azken finala? Badirudi goizegi dela galdera horren erantzuna jakiteko: «Ez dut asko pentsatzen horretan. 40 urte dauzkat, baina ongi lehiatzen jarraitzen dut, eta ez da inolako eragozpena erremontean jarraitzea. Agian, hau izan da nire azken finala, baina ez dakit. Banakakoan gero eta zailagoa dago; agian, binakakoan errazago izango dut. Argi dudan bakarra da oraindik ez dudala inolako erabakirik hartuko. Denboraz hartutako erabakia izango da, eta beti niretzat onena zer den ikusita. Badakit zaleek ahalik eta azkarren jakin nahi dutela, baina, nire gogoz kontra, oraindik ezin dut ezer esan».]]>
<![CDATA[Final bat, azken proba moduan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/021/001/2022-09-04/final_bat_azken_proba_moduan.htm Sun, 04 Sep 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1946/021/001/2022-09-04/final_bat_azken_proba_moduan.htm
Euskal Herria Kirola elkarteak antolatzen du txapelketa, eta, finala falta arren, bertako ordezkari Kike Zurutuzak iritzi ona du aurtengo aldiaz: «Giro oso onean gauzatzen ari da, eta bi mailak oso ondo joan dira. B mailan ligaxka formatua estreinatu dugu, eta ongi funtzionatu du». Zurutuzak azpimarratu du Euskal Herria Kirolaren asmoa dela hurrengo aldietan behetik gorako lehiaketa jokatzea. Horretarako, «dauden aukera guztiak» aztertuko dituzte parte hartzen duten klubekin.

Ikusmin handien A mailak sortu du. Aurreko asteburuan jokatu zituzten finalerdiak. Lehenbizikoan, Alavesek eta Eibarrek neurtu zituzten indarrak. Arabarrak nagusitu ziren, 3-0. Elba Vergesek bi gol sartu zituen, eta Carla Armengolek, bat. Atsedenaldia iristear zela eta bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golak erabakigarriak izan ziren Mikel Cresporen taldeak garaipena lortzeko. Bestean nor baino nor gehiago aritu ziren Reala eta Athletic, eta Natalia Arroyoren taldea gailendu zen 3-1. Txuri-urdinen golak Manuela Vanegasek, Sina Jensenek eta Nerea Eizagirrek sartu zituzten; zuri-gorriena, Ane Azkonak.

Hala, Alavesek eta Realak neurtuko dituzten indarrak gaurko final handian. Realak hirutan lortu du titulua: 2012an, 2019an eta 2020an. Alavesek, aldiz, gertu izan zuen iragan urtean, baina 2-1 galdu zuen Athleticen aurka.

Arroyoren taldea denboraldi ikusgarria egitetik dator, eta Txapeldunen Liga jokatuko du. Berriro ere goiko postuetan egotea izango dute helburu sasoi honetan. Lehen Milara igo ostean, berriz, oso denboraldi txukuna egin zuen Arabako taldeak, eta uste baino gutxiago sufrituta lortu zuen salbazioa. Gorengo mailan egonkortzea izango dute xede orain.

Faboritoa Realak dirudien arren, Zurutuzak ez du oso gogoko hitz hori futbolean. «Teorian hala dirudi, baina futbolean teoriak ez du ezertarako balio. Partidak jokatu egin behar dira. Alavesek oso maila handia erakutsi zuen finalerdietan, eta ziur nago gauzak oso zail jarriko dizkiola Realari»

Sasoiaurrean zehar jokalari asko izan ditu faltan Arroyok, selekzio arteko txapelketengatik. Gaur ere hala izango da. Amaiur Sarriegi, Cecilia Marcos, Manuela Vanegas, Allegra Poljak eta Sanni Franssi ez dira arituko. Aina Athleticen aurkako partidan Realak erakutsi zituen iragan denboraldiko jokoaren zertzeladak.

Ez du halako arazorik izan Crespok. Baina taldea egokitzen nahikoa lan izan du, zazpi jokalari fitxatu baititu denboraldi honetarako Alavesek: Rebecca Elloh, Camila Saez, Emmanuella Aby, Elba Verges, Patricia Larqui, Carla Morera eta Fatima Pinto. Sasoi hasierara indartsu ailegatu nahi dute, eta salbazioa lortzeko ahalik eta puntu gehien bildu.

Sarrerak eskuragarri

Aurten ere, zaleek ongi erantzun dute. Zurutuzak sarrera ona espero du gaur. «Sarrerak astelehen goizean jarri genituen salmentan, eta jendea ari da animatzen pixkanaka. Athleticen eta Realaren arteko finalerdian harmaila ia bete egin zen. Horrek esan nahi du geroz eta oihartzun sozial handiagoa duela emakumezkoen futbolak». Sarrerak Euskal Herria Kirolaren webgunean eta Txerloia futbol zelaiko leihatilan eskuratu daitezke. 8 euro balio dute, eta Anaitasunako bazkideak eta 14 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira.

Atzo jokatu zen hirugarren eta laugarren postua, eta Athleticek 2-0 irabazi zion Eibarri, Nerea Nevadoren eta Jone Amezgaren golei esker irabazi ere.]]>
<![CDATA[Realak ofizial egin du Alexander Sorlothen itzulera]]> https://www.berria.eus/albisteak/217588/realak_ofizial_egin_du_alexander_sorlothen_itzulera.htm Mon, 29 Aug 2022 21:11:05 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/albisteak/217588/realak_ofizial_egin_du_alexander_sorlothen_itzulera.htm <![CDATA[Adina, zenbaki bat besterik ez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/017/001/2022-08-27/adina_zenbaki_bat_besterik_ez.htm Sat, 27 Aug 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1872/017/001/2022-08-27/adina_zenbaki_bat_besterik_ez.htm
Herriko klubean egin zituen lehen urratsak Gamindek, anaiarekin batera, eta nostalgiaz ekarri ditu gogora garai haiek. «Gogoratzen dut nola joaten nintzen anaiarekin klubera, baina denbora gutxian itxi egin zen, oso jende gutxi zegoelako, eta Sopelako klubean bukatu nuen». Geroztik asko aldatu zaio bizitza Gaminderi. «Duela bi urte, neskekin hasi nintzen entrenatzen, Arteagan eta Arrigorriagako pilotalekuetan, Olatz Arrizabalagarekin eta Amaia Aldairekin batera. Orain eliteko mailan jokatzen dut, eta oso pozik nago».

Ez da ohikoa hain kirolari gazte bat elitean ikustea. Ezta pilotan ere. Bada, Gamindek 14 urterekin txapelketak irabaztea ez da oharkabean pasatu, eta txundituta utzi ditu pilotazaleak. Hark naturaltasunez darama, nahiz eta hasieran zertxobait kostatu zitzaion. «Hasieran arraroa zen, baina jada ohitu naiz. Bizitza osoa daramat pilotan jokatzen, eta ez zait hain zaila egiten helduagoen aurka jokatzea. Gainera, txikitatik mutilen aurka ere jokatu dut, eta txapel asko irabazi nituen. Horrek ere asko lagundu dit nire ibilbidean».

Nekez ahaztuko du martxoaren 27an bizitakoa: maila profesionaleko lehen txapela. Olatz Arrizabalagarekin batera irabazi zuen, bere aldean beteranoa. «Oso urduri egon nintzen. Hala ere, Olatzek asko lasaitu ninduen, eta asko gozatu nuen». Arrizabalagak berak, egindako adierazpen batzuetan, esaten zuen Gaminde atzelari onena zela. «Oso ondo ibili naiz aurten. Badakit onenetarikoa izan naizela, baina onena ez dakit, agian gehiegi esatea da. Egia da ez dagoela lehia handirik atzelarietan, baina Capellan eta Nora Mendizabal ere oso onak dira».

Onena den ala ez, kantxan ikusi duenak badaki nolako pilotaria den Gaminde. Atzeko koadroetan inor ez bezala gailentzen zaie aurkariei, bere sasoia baliatuz. «Txikitatik indar handia izan dut, eta pilotari ematen diodan abiaduragatik nabarmentzen naiz. Egunerokoan hori lantzen dut, atzeko koadroetan ahalik eta ondoen ibiltzeko».

Emakumeen pilotaren egoeraz ere mintzo da Gaminde. Pozik dago, nabari duen gorakadagatik, baina hobetzeko «asko» dagoela dio: «Nire ustez, hobeto gaude. Orain dela bi urte ez zen hainbeste ikusten, eta orain, geroz eta gehiago. Pausoak aurrerantz ematen gabiltza, eta oraindik asko geratzen da egiteko profesional moduan, baina apurka-apurka goaz». Etorkizuna nolakoa izango den ere imajinatzen du: «Telebistan agertzen garenez, agian, neska gehiago animatu daitezke, eta hori lagungarria izan daiteke. Adibidez, San Fermineko finalean, Labrit bete egin zen, eta oso pozgarria izan zen guretzat. Gauzak ondo egiten ari diren seinale da hori».

Urte amaierarako helbururik duen galdetu, eta «egunez egun» joateko asmoa duela dio. «Egun batetik bestera hobetzea da nire helburua, eta ahalik eta maila altuenean egotea txapelketa guztietan». Gaur bertan, Udako Torneoko finala du, eta irabazteko aukerez aritu da Laukizkoa: «Amaia eta Capellan oso onak dira, eta finala berdinduta egongo dela iruditzen zait».]]>
<![CDATA[Iñigo Peñak eta Higinio Riverok zilarra lortu dute Europako txapelketan, eta Begoña Lazkanok, brontzea]]> https://www.berria.eus/albisteak/217272/intildeigo_pentildeak_eta_higinio_riverok_zilarra_lortu_dute_europako_txapelketan_eta_begontildea_lazkanok_brontzea.htm Fri, 19 Aug 2022 19:57:23 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/albisteak/217272/intildeigo_pentildeak_eta_higinio_riverok_zilarra_lortu_dute_europako_txapelketan_eta_begontildea_lazkanok_brontzea.htm
Higinio Rivero. Espainiako Federazioa.
Riveroren kasuan, bigarren aldiz irabazi du zilarrezko domina Europako Txapelketetan. Iaz lortu zuen aurrenekoa. Indartsu ekin dio probari, irteerak asko landu baititu. Amaieran, ordea, nekeak erasan dio, eta aurrea hartu dio Tamas Juhasz hungariarrak. Ez du hori lortu Norberto Mourao portugaldarrak, eta hirugarren lekuarekin geratu da. Bizkaiko palistaren palmaresa oparoa da. Gaurko dominaz eta iazkoaz gain, laugarren postua lortu du denboraldi honetan Halifaxeko Munduko Txapelketan. Iaz Tokioko Paralinpikoan diploma eskuratu zuen, Szegedeko (Txekiar Errepublika) Munduko Kopako brontzea 2020an, eta Poznango (Polonia) Munduko Kopako zilarra 2022an. «Pozik nago egindakoarekin. Dena eman dut, saiatu egin naiz irabazten, baina bukaera luzea egin zait», adierazi du Riverok.]]>
<![CDATA[«Indartsu ikusten dut neure burua uda honetarako»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/018/001/2022-08-18/indartsu_ikusten_dut_neure_burua_uda_honetarako.htm Thu, 18 Aug 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1857/018/001/2022-08-18/indartsu_ikusten_dut_neure_burua_uda_honetarako.htm
Nolakoa izan da Gernikako Grand Slama irabaztea?

Pozgarria. Niri betidanik gustatu izan zait irabaztea, eta horrelako frontoi polit batean egiten duzunean, zegoen jendetzarekin, ilusio berezia egiten du. Gainera, Gernikan, zaletasun berri bat sortu dela ikusten dut, eta interes handiko ekitaldi bat bilakatu da zesta-punta han. Ez du inork galdu nahi, eta sarrerak lortzeko ere zailtasun handiak daude, ikusmin handia dagoen seinale da hori.

Hirugarren aldiz irabazi duzu txapelketa. Bereziki gustuko duzu?

Leku guztietan ondo jokatzeko prestatzen naiz. Hala ere, beti daude leku batzuk non gusturago sentitzen naizen edo maila handiagoa ematen dudan. Gernika da horietako bat. Halabeharrez, han hasi nuen nire ibilbidea, 2003. urtean. Beste era oso desberdin batean izan zen: agian, 100 pertsona besterik ez zeuden harmailetan. Orain, berriz, nire ibilbidearen azken txanpan nagoela, jendea kanpoan geratu da frontoira sartu ezinik. Nork esango liguke hau duela urte batzuk.

Hirutik bitan Olharanekin irabazi duzu. Ondo moldatzen zarete kantxan.

Oso bikotekide garrantzitsua da niretzat, beti ongi moldatu gara, eta emaitzak hor daude. Kantxan poztasuna adierazten du, eta asko nabaritzen da. Horrez gain, maila handiko puntista da, eta, elkar ondo ezagutzen dugunez, horrelako garaipenak lortzen ditugu.

Lanpetuta ibiliko zara udako sasoi honetan, ezta?

Gaur [atzo] gauean Miarritzeko Masterseko finala, bihar Donibane Lohizuneko Masterseko final-aurrea, ostiralean Hondarribiko Grand Slama, igandean Lekeitioko txapelketa eta astelehenean Urrezko Eskularruaren finala. Egunero gaude lehiatzen, baina asko eskertzen da, eta udako sasoi ona izatea espero dut.

Aurreko uda ere sekulakoa izan zen zuretzat. Hau duzu denboraldiko unerik gogokoena?

Momentu denak dira onak txapelketak irabazteko, baina nik neuk uda ona izaten dut. Sasoi honetara partida asko jokatuta iristen gara, eta nire gorputzak asko eskertzen du. Partidak kateatzen joaten gara, eta geroz eta hobeto ari naiz. Dedikazioa handiagoa da, eta erritmoan nabaritzen da. Estatu Batuetan, hamar hilabetez, sei aldiz jokatzen genuen astean, eta, hona iristean, erraza zen guretzat maila ona erakustea. Orain, ordea, dena desberdina da, eta neguan ez gara hainbeste lehiatzen. Udan, berriz bai, eta horregatik uste dut ondo datorkidala urteko momentu hau.

Frontoian geroz eta jende gehiago dago. Modan ahal dago zesta-punta?

Pentsatzen dut joerak aldatuz doazela, eta gure kirolak badauka erakargarritasun berezi bat. Ez dut esaten nik jokatzen dudalako, baizik eta orain entretenimendu sistema berri bat asmatu delako, eta funtzionatzen duelako. Lehen, dena gure menpe zegoen, baina, orain, entretenimendua desberdina da. Ikusgarritasun handiagoa du, eta eskaera ere handia da; beraz, interes handia berreskuratu du zesta-puntak. Giroa izugarria da, gazte asko daude, musika ere jartzen dute... ekitaldi garrantzitsu baten itxura eman zaio, eta arrakasta dauka.

Pantaila atzean ere jende ugari dago.

ETBren laguntza oso garrantzitsua izan da. Mugimendu honengatik apustu handia egin du, eta, harengatik izango ez balitz, ez genuke hainbesteko arrakasta izango. Jende asko dago kirol honengatik lanean, eta denei diegu eskertzeko.

Deniako itxierak bultzatu du zesta-puntaren mugimendua Euskal Herrian?

Dena zerbaitegatik gertatzen da bizitza honetan, eta hau ere zerbaitegatik gertatu da. Estatu Batuetako atea itxi da, baina hemengo egoera geroz eta hobeagoa da, eta poztekoa da. Lehen, Estatu Batuetara joateko aukera genuen, eta, orain, gazteek ez daukate hori. Baina kirol hau gero eta garrantzitsuagoa bada hemen, aukera gehiago izango dituzte honetaz bizitzeko.

Nahiago hemen duzuna edo Estatu Batuetara bueltatuko zinateke?

Momentu bakoitzean tokatu izan zaiguna egin dugu. Lehen, Estatu Batuetan egoten ginen urtean zehar, eta udan hona etortzen ginen. Estatu Batuetan ez genuen bizi zesta-puntaren garairik oparoena, baina, bizi gintezkeen honetatik. Gainera, nire ikasketak ordaindu ahal izan nituen, eta kulturalki aberatsa izan zen niretzat. Zortea izan dut Estatu Batuetako garaiarekin, baina, orain, beste garai batzuk dira.

Beteranoa zara. Baduzu soka oraindik?

Nahiago dut egunez egun joan. Nire maila ematen ez dudanean gogorra egiten zait, baina badakit zein egoeratan nagoen. Gozatzen ari naiz, eta indartsu ikusten dut neure burua uda honetarako. Horretan ari naiz buru-belarri.

Zu beteranoa zara, baina Iñaki Goikoetxea oraindik eta gehiago: 42 urte, eta bikain ari da.

Goikoetxeak egiten duena meritu handikoa da. Beti nire aurretik joan den pilotaria da, eta miresmen handia diot. Nire ibilbidean asko lagundu dit. Daukan sasoi, trebezia eta jendea zoratzeko ahalmena... beste maila bat da. Ez dakit bere adinarekin horrela jokatuko dudan, baina argi daukat egunez egun joan nahi dudala.]]>
<![CDATA[«Denboraldi hau niretzat azkena balitz bezala gozatuko dut»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2106/024/001/2022-08-14/denboraldi_hau_niretzat_azkena_balitz_bezala_gozatuko_dut.htm Sun, 14 Aug 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/2106/024/001/2022-08-14/denboraldi_hau_niretzat_azkena_balitz_bezala_gozatuko_dut.htm
Nola zaude denboraldi berri baten atarian? Zein da zure egoera fisikoa?

Egia esan, ondo nago. Urtez urte nabil, nire egoeraren arabera jarraitu edo gelditzeko. Dudan adinarekin, gauzak aldatu egin daitezke urte batetik bestera, eta okerrago sentitzeko arriskua dago. Oraingoz, jokatu ditudan partidetan ondo sentitu naiz fisikoki, eta gozatzen ari naiz.

Nola ikusi duzu taldea?

Oso gauza onak ikusi ditut. Denboraldiaurre honetan, uste dut hainbat jokalari indarrez sartu direla, eta gazteek ere oso maila ona erakutsi dute. Orokorrean, taldea prest ikusi dut denboraldi berrirako.

Denboraldiaurreak zer sentipen utzi dizkizu?

Liga handietako taldeekin neurtu dugu geure burua, azken denboraldiaurreetan egin ohi dugun moduan. Egia da liga batzuk fisikoki Espainiako liga baino indartsuagoak direla, baina, taktikoki, asko laguntzen digute horrelako lagunartekoek. Ondo ibili gara orokorrean. Taldeak ondo egin du lan, emaitza onak lortu ditu, eta batez ere sentipen onak utzi ditu. Hori da garrantzitsuena.

Gazteak nola ikusi dituzu? Athleticek ziurtatuta dauka etorkizuna?

Alde horretatik, oso pozik nago, eta Athleticzalea naizenez, Sancet, Zarraga, Serrano, Williams, Vivian, Vencedor... moduko jokalariak zelairatzeak ilusioa egiten dit. Azkenean, jokalari askok aurrerapausoa eman dute, eta garai egokia da horretarako. Urte asko geratzen zaizkie aurretik jokalari horiei guztiei. Joan diren eta joango garen jokalarien lekukoa hartu behar dute, eta belaunaldi honek ilusioa sortzen dit. Behetik ere oso jokalari onak datoz, eta garrantzitsuak dira Athleticentzat.

Valverde itzuli da, eta lehendik ezagutzen zutenetako bat zara. Pozten zara itzuli delako?

Oso ondo ezagutzen dugu elkar. Lau urte eman genituen elkarrekin, eta hori, azkenean, futbolean asko da, eguneroko bizitzari dagokionez. Era berean, oso urte onak bizi izan genituen, Europan sartzea lortu genuen sasoi guztietan, eta Espainiako Superkopa ere irabazi genuen. Pozten naiz harekin egoteaz. Ernestok guztiari normaltasuna ematen dio, eta horrek lagundu egiten du.

Zer eskatzen dizue Valverdek?

Entrenatzaile bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Ernestok [Valverde], adibidez, partida osoan eta ahal dugun gehien aurkako zelaian estutzeko eskatzen digu. Taldeari ondo datorkiola uste dut, saiatu egiten gara, eta denboraldi honetan ezaugarrietako bat izango da.

Jokamoldean aldaketak sumatu dira. Nolako Athletic ikusiko dugu ligako lehen jardunaldi honetan?

Askotan aurkariaren esku dago. Aurkariak zure jokoa egiteko orduan baldintzatzen zaitu. Egia da denboraldiaurre honetan hainbat alderdi landu ditugula egoera hauek gertatzen badira. Hala ere, barrutik jokatzen duten jokalari asko ditugu, paseen bidez baloia kontrako eremuraino eramateko. Prestakuntzari dagokionez, Valverdek zelai erdian lehen izaten genuen baino erdilari erasotzaileago bat jarri du. Horrek, jakina, gehiago emango digu erasoari dagokionez, baina arrisku handiagoa eman diezaguke defentsan. Pixkanaka-pixkanaka gure joko estiloa zehaztuz joango da.

Nola ikusten duzue zuen lehen aurkaria, Mallorca?

Hasieran, badirudi bosteko lerroko defentsa batekin jokatuko dutela, bi alboko erasoan, eta bi aurrelarirekin batera. Oraingoz, zalantzak daude azken postu horretan. Iazkoen antzeko jokalariak dira, eta ondo ezagutzen ditugu. Haiek ere ondo ezagutzen gaituzte gu. Hala ere, haiek egiten dutena baino gehiago, guk egin behar dugun horretan jarri behar dugu arreta. Partida etxean jokatuko dugu, eta hasieratik garaipenaren bila joango gara, hori da nahi duguna.

Lehia handia dago eskuin hegalean. Capa eta Lekuerekin batera jokatuko duzu postua. Nola ikusten duzu borroka hori?

Nik beti esan dut lehia ona dela. Azkenean, postu bereko jokalariak edukitzeak eta denek parte hartu nahi izateak zure onena ematera behartzen zaitu. Denok hamaikakoan egon nahi dugu, eta denboraldiaurrean hori ikusi da. Alde horretatik, lehia baliagarria dela uste dut, eta ni ahal dudan ondoen entrenatzen naiz, nire kideek egiten duten moduan.

Jarraian bosgarren denboraldia izango da Europako txapelketarik jokatzen ez duzuena. Zu, egia esan, ez zaude oso ohituta horretara.

Athleticen eman ditudan hamalau denboraldietatik zazpitan Europan jokatu dut, eta honekin zazpi dira jokatu ez ditudanak. Horietako bost jarraian etorri dira. Egia da denbora asko daramagula Europatik kanpo, baina, beste urte batez, Europan sartzea da taldearen helburua. Aurreko sasoian, atarian geratu ginen, eta ez da gertatzen zaigun lehen aldia. Oso zaila da hori lortzea, baina gure helburua izan behar du.

Badakigu zer ematen digun Europan sartzeak, badakigu zer den zaleentzat eta klubarentzat. Gure filosofiarekin jarraitzeak oso garrantzitsua egiten du Europan sartzea, zer egiteko gai garen erakutsi, eta Europan geure buruari ikusgaitasuna eman ahal izateko. Balioa ematen dio egiten dugunari.

Talde honi Europan sartzea eskatu behar al zaio?

Ez dakit eska dakiokeen ala ez, baina horregatik borrokatu behar dugu. Gero, denboraldi amaieran ikusiko dugu lortzen dugun ala ez, baina borrokan jarraituko dugu, azken sasoietan bezala. Aurrerapausoa ematetik gertu egon ginen partida erabakigarrietan. Baina ez genuen urrats hori egin, eta hori zuzentzen saiatuko gara.

Zergatik uste duzu zaila egiten zaizuela aipatu duzun urrats hori egitea?

Zaila da. Gainera, ez da 38. jardunaldian izan, Europan sartzeko aukera aurreko jardunaldietan ere izan dugu, eta huts egin dugu. Azkenean, giroan sartzen den zerbait da. Zerbait ondo ateratzen ez zaizula uste duzunean bezala, eta egin aurretik badakizu gaizki egingo duzula. Hori burutik kendu behar dugu, eta denok bultzatu, egokitzen zaigun egoeratik. Guztion artean emango diogu buelta honi. Aurrerapausoa eman, eta Europan sartu behar dugu, aurreko urteetan izan genuen dinamika on hori berreskuratu. Uste dut lortuko dugula.

Koparen urtea izan daiteke?

Nik urtero moduan ikusten dut. Egia da lehiaketa honetan urrutira iritsi garela azken urteetan, eta argi dago dena eman dugula irabazteko. Finaletan ezin izan dugu, baina saiatu gara. Bost final galdu ditut, eta sei izan behar badute, sei izan daitezela. Beste final batera iristen saiatuko gara.

456 partida jokatu dituzu lehen taldearekin, eta bederatzigarrena zara partida gehien jokatu dituena Athleticen historian.

Ez nuen imajinatzen, eta ez dut sinesten orain ikusten dudanean. Ez naiz inorentzat erreferente sentitzen. Etorri nintzen lehen egunean bezala jarraitzen dut. Gustatzen zaidan zerbait da, eta, daukadan adinarekin, egunez egun gozatzen dut. Sailkapena ikusi, eta bederatzigarrena naizela ikusten dudanean... Erokeria iruditzen zait, eta ez dut sinesten. Harro egoteko modukoa da niretzat.

Hamalaugarren denboraldia izango duzu klubean. Aurrera egiteko indarrez ikusten duzu zeure burua?

Egia esan, azken bi sasoi hauetan hasi naizenean, azkena izango zela uste izan dut. Gero jokatu egin dut, ondo egon naiz, eta klubak jarraitzea nahi izan du. Logikoki, ondo zaudenean eta jokatzen duzunean, badirudi inoiz ezin duzula esan «honaino iritsi naiz». Egia da noizbait nire amaiera izango dela. Hamalau denboraldi daramatzat klubean, eta ez dakit hau izango den azkena, baina izango balitz bezala gozatuko dut. Argi daukat hemen amaituko dudala.

Klausularik gabeko kontratu batekin berritu zenuen, zure taldekide batzuek bezala.

Athleticek nire gain agintzeko eta klubarentzat egokiena zena egiteko egin nuen. Athleticek asko eman dit, nik horrela sentitzen dut, eta atsegin dut nigan konfiantza duen jendearekin esker ona izatea. Athleticen, klubean ez ezik, zaleengandik ere oso maitatua sentitu naiz, eta eskertzeko modu bat da.

Atzeman dituzue aldaketak Jon Uriarte etorri denetik?

Oraindik oso goiz da, denbora gutxi daramate ezberdintasunak nabaritzeko. Oraingoz, oso gertukoak direla ikusi dugu. Uriarte pertsona arrunta da, eta naturaltasun osoz tratatzen gaitu. Futbolari dagokionez, Lezamako pertsonei uzten dizkiete kirol arloko erabakiak, eta haiek klubaren beste alderdi batzuk lantzen dituzte, asko baitira.

Denboraldi honetan, San Mamesek lau mila pertsonako animazio harmaila izango du. Taldeari lagunduko diola uste duzu?

Pozez zoratzen nago. Animazio harmaila hori ikusteko gogoa dut, eta uste dut puntu asko emango dizkigula. San Mameseko giroa oso garrantzitsua da guretzat beti, eta, partidetako une zailetan, zaleei entzuteak indarra ematen digu. Kanpoan jokatzen dugunean ez dugu hori izaten, eta sekulako aldea dago.

Helburu pertsonalik ezarri diozu zeure buruari denboraldi honetarako?

Pixkanaka noa, ondo entrenatzen, eta entrenatzailearentzat ahalik eta baldintza onenetan egoten saiatzen. Nahiago dut egunez egun joan, neure buruari helbururik jarri gabe.]]>
<![CDATA[«Erronka handia da Mario Lopez ordezkatzea»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/017/001/2022-08-11/erronka_handia_da_mario_lopez_ordezkatzea.htm Thu, 11 Aug 2022 00:00:00 +0200 Pettan Uralde https://www.berria.eus/paperekoa/1864/017/001/2022-08-11/erronka_handia_da_mario_lopez_ordezkatzea.htm
Nola jaso zenuen Mario Lopezen lekua hartzeko proposamena?

Ez da egoerarik aproposena izan, baina horrela gertatu da, eta erabaki onena hartu dudala uste dut. Erronka handia da Mario Lopez ordezkatzea, 11 urte eman baititu Gernika zuzentzen. Gernika, alderdi guztietan, Mariori lotuta dago. Nire kirol ibilbidea ere oso lotuta dago harekin, eta ilusio handia egiten dit haren lekua hartzeak. Erronkak gustuko ditut, baina, aldi berean, erantzukizun handia da.

Erabakia asko pentsatu behar izan al zenuen?

Ez zen erabaki erraza izan, noski. Baina zuzendaritzaren eta Mario beraren babesa izan nuen. Beraz, oso babestuta sentitu nintzen, eta ez nuen asko pentsatu behar izan. Prest ikusten dut neure burua, eta egin nezakeen onena dela uste dut. Orain, nire onena ematea tokatzen zait.

Nolako taldea ikusiko da? Jarraipena emango diozu Mario Lopezek urte hauetan egindako lanari?

Mariok eragin handia izan du nigan, eta asko ikasi dut harengandik. Baina ez gara pertsona bera. Bakoitzak bere esentzia du, eta taldea kudeatzeko modu ezberdinak izango ditugu seguruenik. Hala ere, uste dut antzekotasunak egongo direla. Estiloa edozein dela ere, ditugun jokalariak ere kontuan hartu behar dira. Ahalik eta etekinik handiena ateratzea da bilatuko duguna. Horretarako, jokoa jokalarietara egokitu beharko dugu, eta ez alderantziz.

Taldea ondo ezagutzen duzu, baina zazpi fitxaketa ere egin dituzue. Ezagutzen dituzu denak?

Bistan da denak ezagutzen ditudala. Aurreko sasoian zeuden laurak asko ezagutzen ditut, eta fitxaketa gehienek ligan jokatu dute. Esperientzia izatea ona da, euren artean elkar ezagutzen dutelako, eta espero dut egokitzapena azkarra izatea. 11 jokalari ditugu. Oso multzo orekatua eta indartsua dela iruditzen zait. Orain, pieza horiek guztiak lotu behar ditugu.

Zein da helburua?

Nahiago dut egunez egun joan; hori da nire estiloa. Jokalari eta entrenatzaile gisa, beti gustatu izan zait gauza handiak egin ditzakedala pentsatzea, baina nahiago dut egunez egun joan, partidaz partida. Lan egitea eta dena ematea da gakoa. Hori egiten badugu, ziur nahi dugun guztia lortuko dugula. Jakina ahalik eta gorenen egotea dela helburua, baina hori betiko topikoa da. Neure buruan beti dago zer hobetua hurrengo partidari begira, eta horrela jarraitzeko asmoa dut. Denboraldian aurrera goazela, espero dut ahalik eta gorabehera gutxien izatea, baina hori guztia iristen joango da, ez dut hitz egin nahi ez ditugun egoerez. Epe motzekoak izan behar dute helburuek, esan dudan bezala, egunez egun, partidaz partida.

Denboraldiaurre betea prestatu duzue. Zer atera nahi duzu prestaketa horretatik?

Batez ere oinarriak ezarri behar ditugu, zer joko mota egin nahi dugun eta zer pentsaerarekin lan egingo dugun. Saskibaloian mentalitatea ere jokoaren faktore bat da, eta berdin landu behar dugu. Hortik aurrera, denboraldiaurre ona dugu aurretik, hainbat lagunarteko eta torneorekin; tartean, Bilbo Handia txapelketa eta Euskal Kopa. Helburua da Eurokopako kanporaketara ahalik eta egoerarik onenean iristea. Jokalariek gogoa eta ilusioa dute hasteko; hasiera ona espero dut.

Ligako hiru taldek besterik ez dute emakumezko entrenatzailea. Hiru talde horiek euskal taldeak dira.

Saskibaloian ez ezik, Euskal Herrian ere emakumeek garrantzi handia izan dute beti, agian beste leku batzuetan baino gehiago. Gutxienez, hori zen nik kanpotik sumatzen nuena, eta hemen berretsi egin dut. Uste dut euskal gizartearen ispilu bat dela, hain zuzen ere, ligako emakumezkoen taldeetako hiru entrenatzaileak euskal taldeetakoak izatea. Dudarik gabe, harro egoteko modukoa da.

Aldatu al da saskibaloia zuk jokatzeari utzi zenionetik?

Funtsean, kirol bera da. Baina, jakina, garaiak aldatu egiten dira, eta, kasu honetan, saskibaloia garatu egin da. Entrenatzailearen irudia, jokalariarena, emakumezkoen saskibaloiarena... Dena aldatu da. Baina prozesu naturala izan dela uste dut. Baliabide gehiago ditugu, eta joko eredua ere aldatuz doa. Maila fisikoa handiagoa da orain, adibidez. Emakumezkoen saskibaloia, bizitzako gauza guztiak bezala, aldatuz doa, eta guri egokitzea tokatzen zaigu. Aldaketak positiboak badira, beti izango dira ongi etorriak.]]>