<![CDATA[RAMON OLASAGASTI | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 22 Mar 2023 04:34:47 +0100 hourly 1 <![CDATA[RAMON OLASAGASTI | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Jarduera sutsua izotzean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/020/001/2023-03-18/jarduera_sutsua_izotzean.htm Sat, 18 Mar 2023 00:00:00 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/paperekoa/1925/020/001/2023-03-18/jarduera_sutsua_izotzean.htm kolpea noiz joko, saski bete onddorekin etxeratzeko. Natura apetatsuak aldian behin eskaintzen dituen opariak dira, eta ez dago jakiterik zenbat iraungo duten. Gaur baliatu behar da aukera; baliteke bihar berandu izatea. Izotzean eskalatzea maite dutenak ere antzera ibiltzen dira, izotz jauziak eta ur jelatuzko burruntziak noiz eratuko, pioletak hartu eta horma hormatuetara ateratzeko.

Arrapaladan, halaxe abiatu ziren Dolomitetara Ander Zabalza eta Adrian Legarra iruindarrak, Iosu Merino elgoibartarra eta David Lopez Tron edo Troner errioxarra, otsailaren 3an. «Izotza oso efimeroa da, jauziak eratuta daudela ziurtatu behar duzu, eguraldiari ere erreparatu behar diozu, eta kasik egun batetik bestera egin behar duzu apustua, batera edo bestera joateko», azaldu du Zabalzak. Dolomitetan hotz bolada baten ondoren baldintzak egokiak izan zitezkeela jakin zutenean, autoan traste guztiak zamatu eta ziztuan atera ziren Italia iparraldera.

Egun eta erdiko auto bidaiaren ondotik, iluntzean heldu ziren Brunicora (Hego Tirol). Motibazioa zer den, loari orduak ebatsi, eta hurrengo egunean ere goizean goiz mugitu ziren Selva Gardenatik gertu dauden Vallunga ibarreko hormetara. Troner egona zen han joan den urtean, eta bide bat edo beste begiz jota zihoan oraingoan ere. Zabalza, Legarra eta Merino, berriz, irekiago joan ziren: joan, ikusi eta baldintzen arabera, jauzi bati edo besteari heldu... «Eta batez ere gozatu, izotzaz eta mistoaz gozatu», egin du azpimarra Zabalzak.

Tronerrek bide bat zeraman kaskezurrean sartuta iaztik: eskalada mistoan (harkaitza eta izotza) munduan diren biderik gogorrenetako bat, Illuminati (165 m, M11+, WI6+). Inguru hartako altxorrik preziatuena. «Lehen egun hartan, ikusi nahi genuen ea izotz zutabea eratuta zegoen. Eta bai, beheko partean oso izotz gutxi egon arren, egin zitekeela iruditu zitzaigun. Ezin genuen jakin izotzak zer lodiera eta sendotasun izango zuen goian, baina bidea egin zitekeela ikusi genuen», azaldu du Iosu Merinok.

Lehen egun hartan, Merinok eta Tronerrek Godzilla (150 m, M9+, WI5+) eskalatu zuten. Zabalzak eta Legarrak, berriz, izotz hutsezko beste bide bat. Bigarren egunean, beste jauzi gogor bat eskalatu zuten: Who let the dogs out? (145 m, M8+, WI5+). «Luze gogorrena Tronerrek eskalatu zuen sokaburu, eta zinta batzuk jarri zituen. Hala, atzetik gindoazenok errazago egin ahal izan genuen. Bidea oso-oso polita iruditu zitzaigun, baina harritu egin gintuen oro har Dolomitetako harkaitzak; ez genuen uste hain txarra izango zenik», nabarmendu du Zabalzak.

'Illuminati', biluziago

Dolomitetako egonaldiko laugarren egunean heldu zioten Illuminati bideari. Albert Leichtfried austriarrak egin zuen mistoko lerro horren lehen igoera, 2006ko urtarrilean. «Inoiz egindako gorrena» izan zela adierazi zuen Leichtfriedek, eta ez zuen ahoberokeria handirik esan, geroztik oso jende gutxik egin baitu. «Gure informazioak zuzenak badira, hamar urte ziren inork ez zuela bide hori eskalatzen», jakinarazi du Merinok. «Bideak lau luze ditu guztira. Lehen biak, harkaitza eta izotza, M11+ eta M12 zailtasunekoak dira, baina aurten beheko partean ez zegoenez izotz burruntzirik, lehen luzea askoz zailago zegoen bigarrena baino», zehaztu du Merinok. Izotzez ohi baino biluziago topatu zuten bidea.

Merino bera sokalagun zuela, Tronerrek lehen ekinaldi bat egin zuen Illuminati bidean. Aurreneko saio hartan batez ere jakin nahi zuten ea izotzezko luzea, goiko mingain jelatua, egin ote zitekeen. Lehen luzean, gako-lerro bat puskatu, eta erori egin zen Troner. Gero, bigarren luzean, ez zuen librean «bete-betean» estutu. Hala ere, konpromisorik handiena laugarren luzearen hasieran eskegitako izotz burruntzia hartzeko unea izan zen. «Izotzaren eta hormaren arteko haustura puntu hori delikatua izaten da: izotza hormatik bereizita dago, eta, harkaitzetik izotzera pasatzean, piolet kolpeekin hautsi egin dezakezu egitura», azaldu du Merinok. Dena ondo joan zen, ordea, eta, egun hartan, Tronerrek bidearen kateraino eskalatu zuen Illuminati. 10:00etan-edo hasi ziren eskalatzen, eta azken argiekin, 17:00ak pasatxoan, egin zituzten azken rappelak. Guztira, zazpi bat orduko ahalegina.

Egun hartan, Adrian Legarrak eta Ander Zabalzak beste bide mitiko bat eskalatu zuten: Zauberfloete edo El flauto magico (140 m, M9, WI6). «Lehen luzea da zailena, M9 bat, eta hortik gorakoak izotz zutabeak dira, baina txapaz hornituta dago bidea, eta eskalatzeko oso ederra da», argitu du Zabalzak.

Biharamunean, hasitako lanari errematea eman zioten Tronerrek eta Merinok, eta bezperan Illuminati bidean kateatu gabe utzitako lehen bi luzeei heldu zieten berriro. Lehen luzearen amaieran berriro erori zen errioxarra, baina bigarren luzea bai, erabat librean eskalatu ahal izan zuen.

Zabalzak eta Legarrak, berriz, Once in a lifetime (165 m, M6+, WI6+) bideari ekin zioten. «Gradu eta zenbaki hutsei erreparatuz gero, agian ez da beste batzuk bezain zaila, baina, konpromiso aldetik, bide gogorra da. Eta oso ederra», nabarmendu du Zabalzak. Gainera, izotzaren eta eguraldiaren apeten arabera, jauzia ez da urtero eratzen, eta, beraz, ez da maiz izaten hura eskalatzeko aukera. Once in a life time: horixe da izotz eskalada, agian bizitzan behin izan dezakezun aukera, eta Zabalzak eta Legarrak ondo baliatu zuten.

Izotzezko lorategi eskegiak

Zabalzak, Legarrak eta Tronerrek dozena bat egun zituzten, baina Iosu Merinok astebete eskas. Elgoibartarrak Innsbrucken hartu behar zuen bueltako hegaldia, eta, horregatik, Vallungatik Innsbruck aldera jotzea erabaki zuten. Han, izotzez jantziago topatu zituzten paretak, eta Haengende Gaerten edo Lorategi Eskegiak bidearen (145 m, M8, WI6) aldaera bati heldu zioten Gasthausfall izotz jauzian. Olatu erraldoiak maite dituzten surflarien konparazioa zilegi bada, hura ere XXL olatuen tamainako jauzia da, eskarmentu handiko eskalatzaileentzat soilik gordetako gutizia.

Bi sokalditan barneratu ziren eskegitako lorategi izoztu haietan: Merino eta Lopez batetik, eta Zabalza eta Legarra bestetik. Azkenik, errioxarrak eta Merinok, biek lortu zuten bidea kateatzea. «Normalean dena izotza izaten da, baina, oraingoan, bigarren luzea harkaitza zen, eta gainera, parabolt bat falta zen. Tronerrek probatzea erabaki zuen: txapak behar zuen lekuan artesietako bat eta friend bat sartu zituen, eta konpromisorik handieneko pausoa nolabait babestuta egin zuen», esan du Merinok. Zabalzak eta Legarrak, ordea, ez zuten argi ikusi tarte hori, eta nahiago izan zuten lorategian ez sartu.

Merino aireportuan utzita, berriro Brunicora itzuli ziren beste hirurak. Biharamunean, Tronerrek atseden hartu zuen. «Adrik eta biok Dolomiten iparraldeko zirku berezi batera joatea erabaki genuen: Bleterbach zintzurrrera. Han, harkaitzean behera xukatzen zen uraren eraginez, izotz jauziek kolore marroizta oso polita hartzen dute», azaldu du Zabalzak. Egun haietan, ordea, dezente epeldu zuen, eta jauziak izerditan eta urtzen hasi ziren. «Ondorioz, goitik harriak erortzen zitzaizkigun, eta ezin izan genuen bidea oso-osorik bukatu».

Hortik aurrera «gainbehera» hasi zela onartu du Zabalzak. Eguzkiak izotza nola, nekeak ere halaxe higatzen du gogoa eta motibazioa sarri, eta hein batean horixe gertatu zitzaien bi nafarrei. Tronerrek, aldiz, asmatu egin zuen pare bat egunean atseden hartzen, eta Dolomitetako azken txanpa hartan beste bi bide gogor kateatu zituen. Bata, Sick and tired, Gampenpasseko leizean (Tirol), 40 metro makurtuko M12 bat. Eta bestea, Nosferatu mixed variant (120 m, WI6, M9), bistaz gainera —aurrez saialdirik egin gabe—. «Nosferatu bideak normalean baino izotz gutxiago zeukan, eta Tronerrek bigarren luze oso ona egin zuen, harkaitz ez oso onean, eta azken luzean ere ohiko izotz zutabetik jo beharrean beste leku batetik eman zion aterabidea, izotz nahikorik ez zegoelako. Bejondeiola! Ni, begiratze hutsarekin, ikaratu egin nintzen. Gehitxo. Adrik eta biok ez genuen eskalatu bidearen azken luze hori».

Dolomitetan eginiko egonaldiaren buruan, ikasi dute izotzeko eguneroko jarduera sutsu horrek pioletak ez ezik gorputza ere kamusten duela: «Gorputzari deskantsua eman behar zaio», onartu du Zabalzak. Egun batean izan ezik gainerako guztietan eskalatu genuen. Hainbeste bide eskueran ikusi, eguraldi ona izan... eta ezin diozu eutsi, baina gorputza ahitu egiten da, eta motibazioa ere apaltzen da egunen joanean. Bai, atseden hartu behar da tarteka», ondorioztatu du Zabalzak. Nekeak neke, goi mailako hainbat bide eskalatu dituzte denek, eta dagoeneko udaberria ate joka den honetan, Dolomitetako oroitzapena ez zaie berehalakoan urtuko.]]>
<![CDATA[Abian da mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa]]> https://www.berria.eus/albisteak/225664/abian_da_mendiko_lasterketen_euskal_herriko_kopa.htm Fri, 17 Mar 2023 12:19:56 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/225664/abian_da_mendiko_lasterketen_euskal_herriko_kopa.htm Martxoak 18 Kolazinoko Mendi Eguna (24 km / 1.700+)
Apirilak 1 Kilimon-Trail (23 km / 1.650+)
Apirilak 16 Berako Maratoi Erdia (21 km / 1.750+) Manttale
Maiatzak 7 Kanpezu-Ioar Mendi Maratoi-Erdia (26,5 km / 1.930+)
Ekainak 3 Irati Trail (31 km / 2.100+)
Ekainak 24 Amurrio trail (31 km / 1.850+)
Uztailak 22 Baztandarrak (21 km / 1.700+)
Irailak 23 Skyrhune (21 km / 1.700+) Ultra distantziako Euskal Herriko Kopa
Apirilak 15 Enkarterri Extrem
Maiatzak 6 Domusa Teknik 40MLK
Ekainak 3 EH Mendi Erronka
Uztailak 7-8 G2H Euskadiko Txapelketak (EMF)
Lineakoa
Apirilak 1 Kilimon Trail Kilometro Bertikala
Maiatzak 7 Txindoki KB Ultra
Uztailak 7-8 G2H]]>
<![CDATA[Eguraldi makurrak baldintzatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1921/026/001/2023-03-14/eguraldi_makurrak_baldintzatua.htm Tue, 14 Mar 2023 00:00:00 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/paperekoa/1921/026/001/2023-03-14/eguraldi_makurrak_baldintzatua.htm
Nesketan, Axelle Gachet-Mollaret eta Emily Harrop frantziarrek goitik behera menderatu dute proba. Mutiletan, oso lehia estua izan dute Michele Boscacci eta Davide Magnigni italiarrek eta Areches-Beauforteko bertako William Bon Mardion eta Xavier Gachet frantziarrek. Azkenik, italiarrak garaile, etaparik batere irabazi gabe, baina oso erregular.

ASIER LABAIRU - AXIER ALONSO
(Iruñea, 26 urte - Oñati, 35 urte)
«Ohiko Pierra Menta izan balitz, aurrerago izan gintezkeen»



Axier Alonsok eta Asier Labairuk lortu dute euskal bikote batek Pierra Mentan inoiz lortu duen posturik onena: 30. izan dira azkenean, eta ikusita lehen bi etapetan lasterketaren erditik aurrera postu dezente aurreratzen zituztela, irudipena dute lau etapa gogor izan balira, ohiko Pierra Menta batean bezala, agian aurrerago izan zitezkeela.

Alde horretatik, «gehiagorako gogoz» geratu da Asier Labairu. «Konturatzen ginen etaparen erditik aurrera gora egiten genuela. Horregatik, azken bi etapak ohi bezala gogorrak izan balira, gure mesederako izango zen, nik uste, eta postu hobea lortuko genukeen». Alonsok ere onartu du zalantza hori geratu zaiela: beste bi etapak normalak izanez gero zer gertatuko ote zen. «Ezin da inoiz jakin, baina ez dut uste atzera egingo genukeenik, indartsu iristen ginelako azkeneko igoeretara. Uste dut lehen bi etapa horiek ondo kudeatu genituela, indartsu joanez baina burua galdu gabe. Pozik gaude egindakoarekin».

Hurrengo urteari begira, gogotsu dira biak, bueltatzeko, aurtengoa hobetzeko, «ahal dela berriro ere biak elkarrekin».

Pierra Mentan, sasoiaz, prestakuntzaz eta teknikaz gain, hamaika xehetasun sartzen dira jokoan: trantsizioetan azkar ibiltzea, ez erortzea, jan-edana ondo kudeatzea, materialarekin arazorik ez izatea... eta alde horretatik pozik dira Alonso eta Labairu. «Ez dugu inolako arazorik izan, eta aurtengo baldintzekin, adibidez, larruak asko zaindu behar ziren. Behean elur oso umela zegoen, goian elur egin berria... Egunero atera gara larru-joko denei argizaria ondo emanda eta ondo zainduta. Jende dezentek izan ditu arazoak larruekin».

Pierra «desberdina» izan da, Alonsoren eta Labairuren esanetan. «Eguraldiaren mende gaude, eta agian horrek egiten du kirol hau hain polita, ezin baituzu alderatu aldi bat edo lasterketa bat aurreko urtekoarekin, baldintzak aldiro desberdinak direlako eta horrek desberdin egiten duelako aldi bakoitza. Pierrarren historian ere sartu gara: 37 alditan lehen aldiz, etapa bat bertan behera geratu da, eta gu hemen egon gara».

Alonso eski gainean lehiatzen jarraitzeko «amorruarekin» itzuli da etxera. «Helburu politak daude hemendik apirilera arte, eta gogotsu noa proba horietan gozatzeko eta ondo egiteko». Eta Labairu ere berdin: «Asteburuan Regilera goaz Ander de Miguel eta biok, Euskal Herriko binakako txapelketara. Martxoaren 25ean, Transpyros proban izango naiz, Val Louronen (Frantzia). Eta apirilaren 1ean, Sierra Nevadan, Espainiako binakako txapelketan, Anderrekin orduan ere».

AITOR OTXOA - AITOR AJURIA
(Oñati, 50 urte Otxandio, 25 urte)
«Handia da euskaldunak hor aurrean ikustea»



Aitor Otxoa oñatiarrak (Gipuzkoa) eta Aitor Ajuria otxandiarrak (Bizkaia) esperientzia eta gaztetasuna uztartu dituzte. Otxoa Aguriak (50 urte) eta Ajuriak (25 urte), Anartz Agirre kazetariak bataiatu zituen moduan, ilusioz gainezka eta gozatzeko asmoz ekin zioten probari, eta ederki bete dute helburua.

Lehen etapan eguraldi txarra, elurra, ikuspen eskasa... izan zituzten, baina orokorrean «ondo» joan zen dena, Ajuriaren hitzetan. Otxoak, berriz, hasiera «gogorra» izan zela ekarri du gogora: «Lehen eguna beti izaten da gogorra; izan ere, lasterketa apurtzeko pista sartzen dute hasieran, dena zuzen, traza eta biraketa gutxirekin eta kristoren aldaparekin, eta nik pistan sufritu egiten dut».

Lehen etapa hori izaten da Pierraren erritmora egokitzeko eguna ere, jaitsieretan batik bat. «Pirinioetako lasterketetan ez gaude ohituta Pierrako abiadurara. Pierran, jaisten hasten zara, ikusten duzu jendea zer abailan doan, eta zu ere animatu egiten zara azkarrago joateko, eta lehen bi jaitsieretan, txipa aldatu arte, kosta egiten da», azaldu digu Otxoak.

Bigarren etapa Pierra Mentakoa izan zen bete-betean. Eguraldia ona atera zen ezustean, eta gozatzeko zegoen mendia. Lehen jaitsieran, ordea, Otxoak arazo bat izan zuen lotailuarekin, eta horrek dezente baldintzatu zuen bikotearen eguneko martxa: «Arazoa konpontzen ez genuen denbora asko galdu, baina sailkapenean nabarmen egin genuen atzera, eta gero zaila izaten da horiek berreskuratzea. Gainera, ilara dezentekoa harrapatu genuen, eta ezin izan genuen gure lekua berreskuratu. Igoera horretan estutu egin genuelako edo, ertzeraino ez nuen gorputzaldi oso ona eduki; gero, buelta eman nion, baina han ere ilarak harrapatu gintuen, eta hotza pasatzen hasi ginen. Hori dauka Pierra Mentak. Eskerrak Aitorren animoei», nabarmendu du Otxoak.

Azken etapa, eguraldi eta elur baldintzengatik halabeharrez ohikoa baino askoz laburragoa, «entretenitua» izan zen, Ajuriaren hitzetan. Helmuga gurutzatuta, mela-mela eginda baina pozik ziren biak, beste Pierra bat bukatuta -bigarrena Ajuriarentzat, hemezortzigarrena Otxoarentzat-. «Arraroa izan da aurtengoa: ez du bere esentzia osoa eduki, baina bi etapa oso Pierrakoak izan dira, eta Aitorrekin asko gozatu dut», laburbildu du Ajuriak.

Otxoak ere esan du hemezortzigarrena «berezia» izan dela, «historikoa». Hura da Pierra Menta gehien egin dituzten eskiatzaileetako bat: Joan Maria Vendrell katalanak 22 egin ditu, gero lau frantses datoz 20 eta 19rekin, eta hurrena da Otxoa, 18rekin. «Bestelakoa izan da. Hainbeste urtean, denetarikoak egokitu zaizkit, baina halakorik ez. Datorren urtean, ahal bada, hemen izango gara berriro».

Bukatzeko, Axier Alonsok eta Asier Labairuk lortutako postua nabarmendu nahi izan du Otxoak: «Sekulako Pierra Menta egin dute. Ez da batere samurra: Pierran, edozein txikikeriarengatik egin dezakezu atzera sailkapenean, are gehiago hor aurrean ibilita. Euskaldunak aurrean ikustea handia da, maila gero eta handiagoa den honetan».

ANGEL OLASO - JOSEBA SARASOLA
(Donostia, 59 urte Donostia, 53 urte)
«Gehiagorako gogoz geratu gara, astinaldi bat hartzeko gogoz»



Angel Olaso eta Joseba Sarasola donostiarrek eskarmentu handiko bikotea osatzen dute, eta ez adinagatik soilik: aurrez sei Pierra Menta zituen bizkarrean Olasok, eta bederatzi Sarasolak. Aurten, gozatzea, bukatzea eta ahalik eta posturik txukunena lortzea zuten helburu, baina 37. aldiak halako zapore gazi-gozoa utzi die. «Sentsazio nahasiak dira. Batetik, hor daude beste Pierra bat bukatzeak dakarren poza, gustura lehiatu garelako sentipena... Baina, bestetik, erdizkakoa izan da aurtengoa. Lehen aldiz egokitu zaigu etapa bat bertan behera utzi behar izatea, eta etapak goran bukatu behar izatea, herrira jaitsi gabe, beheraino jaisteko elur nahikorik ez zegoelako... Alde horretatik, pena izan da», laburtu du Sarasolak. Angel Olasok ere gorputzaldi bera ekarri du: «Asteburuko irteera bat izan da, lau eguneko lasterketa bat baino gehiago. Gehiagorako gogoz geratu gara, astinaldi bat hartzeko gogoz, kar-kar.».

Bigarren egunean, ordea, eguraldia lagun, gozatua hartu zuten biek ala biek. «Iragarpenak ez ziren onak, baina goizean goizetik ostarteak zabaldu ziren. Goran ikusgarri zegoen: ibarra bera, Mont Blanc, inguruko beste ibarrak... Ertz zoragarri batetik ere sartu gintuzten, sokari lotuta: benetan ederra...», dio Sarasolak. Bigarren etapan, gainera, Aitor Otxoak lotailuarekin izan zuen arazo bat tarteko, buruz buruko polita izan zuten bi bikote euskaldunek. «Ederra izan zen gure arteko dematxoa; gatz eta piper pixka bat jarri zion etapari, kar-kar» azaldu du Sarasolak. Azken etaparako ere erronka jo zioten elkarri, baina Olasok, irten orduko, bi foka larruak galdu zituen, eta aldaketan galdutako denboraren ondorioz, hor bukatu zen dema.

Aurreko urteetan, gorputza abailduta itzultzen ziren etxera, «kito, aurtengoa izan da azkena» esanez. Baina hartutako jipoia ahaztu, eta hurrengorako izena ematen zuten. Aurten ez da horrelakorik. «Lau eguneko gogortasun eta neke hori ez dugu izan, ezohikoa izan da, eta, alde horretatik, itzultzeko gogoz bueltatu gara, bete-beteko Pierra Menta bat egiteko: lau egun, elurra beheraino... Hau ezin da horrela utzi; aurten ateak irekita utziko ditugu», azaldu du Sarasolak. Olasok ere ez dio ezezkorik. 60 urte beteko ditu 2024an, eta «agurreko Pierra Menta bat behar bezala egiteko» gogoz itzuli da.]]>
<![CDATA[Iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dira asteburuan Larra-Belaguan]]> https://www.berria.eus/albisteak/225370/iraupen_eskiko_euskal_herriko_txapelketak_jokatuko_dira_asteburuan_larra_belaguan.htm Fri, 10 Mar 2023 16:38:37 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/225370/iraupen_eskiko_euskal_herriko_txapelketak_jokatuko_dira_asteburuan_larra_belaguan.htm Larunbata, martxoak 11
9:00 - 9:30: Dortsalak jasotzea irteerako eremuan.
10:00: Lasterketen hasiera.

Igandea, martxoak 12
9:00 – 9:30: Dortsalak jasotzea irteerako eremuan.
10:00: Lasterketen hasiera.]]>
<![CDATA[Hiru euskal bikote Pierra Mentaz «gozatzera»]]> https://www.berria.eus/albisteak/225201/hiru_euskal_bikote_pierra_mentaz_gozatzera.htm Tue, 07 Mar 2023 09:38:14 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/225201/hiru_euskal_bikote_pierra_mentaz_gozatzera.htm (Iruñea, 26 urte - Oñati, 35 urte)
«Ea aukera daukagun lehenengo 30en barruan sartzeko. Ederra litzateke» Axier eta Asier, Alonso eta Labairu, lehen aldiz lehiatuko dira elkarrekin bikotea osatuz. «Ia asteburuero batera entrenatzen gara, baina lasterketan lehen aldiz ariko gara elkarrekin. Maila paretsuan gaude, bai gora eta bai behera, eta lasterketa polita egin dezakegula uste dut. Hortaz, helburu nagusia gozatzea da, eta, ahal den neurrian, aurreko Pierratan egin duguna hobetzen saiatzea», jakinarazi du Labairuk. Alonsok «bikote sendoa» osatzen dutela uste du, eta aurrera samar egon daitezkeela. Axier Alonso oñatiarrak laugarren Pierra Menta du aurtengoa. Lehen aldian Angel Olasorekin egin zuen bikoa, eta «ikaragarri» gozatu zuen, eta ikasi ere asko. «Hurrengoa Aitor Otxoarekin egin nuen. Mendiko nire lehen lasterketa Aitorrekin egin nuen, Altitoy bat, lankideak gara, harreman handia dugu aspalditik, eta Pierra Mentan ere izugarri gozatu genuen elkarrekin». Iaz, berriz, Aitor Ajuriarekin hartu zuen parte, eta inoiz euskal bikote batek lortutako emaitzarik onena eskuratu zuten: 39 postua. «Hor ibili ginen etapa guztietan 30 eta 40 aurrenekoen artean, eta lasterketa polita osatu genuen. Materialarekin ez genuen arazorik izan, txakalaldirik ere ez, eta asko gozatu genuen». Asier Labairuk iaz hartu zuen parte lehen aldiz Pierra Mentan, eta, beraz, aurtengoa bigarrena du. «Iazkoa esperientzia oso ona izan zen. Carlos Roy aragoiarrarekin osatu nuen bikotea, eta lehen 40en artean bukatu genuen. Lehena izateko, oso ondo amaitu nuen». Giroa azpimarratu du Labairuk: «Larunbatean flipatu egin nuen, batez ere Col de Forclazen zegoen jende pilarekin. Zirrara handia sortu zidan jendearen emanak, animoek...». Aurten, ahal dela, emaitza hori hobetzea da bi Asierren helburua, baina itsutu gabe. «Lehiatzera goaz, baina batez ere gozatzera. Oporrak dira guretzat, zaletasun bat, eta astebeteko oporraldi moduan hartzen dut nik behintzat. Hala ere, lasterketan, beti saiatzen gara estutzen eta gure onena ematen. Ea aukera daukagun lehenengo 30en barruan sartzeko. Ederra litzateke», nabarmendu du Alonsok. Neguko denboraldia Jacan egin du Labairuk. Lehiatzen bospasei urte daramatza, azken hirurak serioago, entrenamendu plangintza bati jarraituz. Labairu bera prestatzaile fisikoa da, eta berak jartzen dizkio entrenamenduak bere buruari, baita Nafarroako selekzioko beste kideei ere. «Tignesen hasi genuen denboraldia, 15 eguneko kontzentrazio batekin, eta geroztik gelditu gabe nabil, astero lauzpabost egun eskien gainean entrenatzen. Hortaz, sasoi puntu onean heldu naiz Pierrara», dio Labairuk. Alonsok ere Tignesen hasi zuen denboraldia. Gero, ordea, pistako ordu asko sartu behar izan zituen halabeharrez, mendirako aukera handirik ez zegoelako, baina benetako negua heldu denean, egiazko asetua hartu du oñatiarrak. «Asteburu gehienetan Pirinioetan ibili naiz, eta astean zehar ere aukera asko izan dut etxe ondoan eskiatzeko, Aloñan. Aurten Asier Labairu bera dut prestatzaile, eta denboraldiaren hasieran lasaixeago ibili nintzelako edo, sasoi puntua beranduago hartu dut, baina hartu dudanean oso ondo, sentsazio oso onekin nago eta Pierrara ondo heldu naiz». Aitor Otxoa – Aitor Ajuria
(Oñati, 50 urte – Otxandio, 25 urte)
«Mendiko eskia egin gura duenak, benetakoa, alpinoa, Pierra Menta egin behar du noizbait» Aitor Otxoak 50 urte ditu, eta 18. Pierra Menta du. Aitor Ajuriak, berriz, 25 urte (Otxoaren erdia) eta bigarren Pierra Menta du. «Lagun batek esan zidan bezala, aurten Ajuria eta aguria goaz bikote, kar, kar, kar», dio Otxoak barre artean. Otxoak, hala ere, ilusio handiz hartzen du urtero Pierra Menta: «Azken urteotan bikote askorekin egin dut: Axirekin (Alonso), Joan Maria Vendrell katalanarekin bi... Vendrellek ere 20 Pierra ditu, eta behin esan genuen elkarrekin egin behar genuela eta halaxe egin ditugu bi. Eta aurten, jakin nuenean Ajuriak trankilago hartu behar zuela negua, aipatu nion elkarrekin egiteko aukera eta baietz. Espero dut benetan lasaixeago joango dela, kar, kar, kar». Ajuriak ere ilusio berezia du aurten, Otxoarekin bikotea osatuz Pierra egiteko. Probaren bezperako astean minez ibili da Otxoa, giltzurruneko koliko batekin, baina igandean bota zuen harria, eta minik gabe gustura heldu da Areches-Beufortera, hain ezaguna eta maitea duen herrira. «Niretzat oso berezia da Pierra. Urtero opor hartzen dut aste hau, elurretarako. 2003an lasterketa hau ezagutu nuenean, Andoni Areizagarekin, Antxon Bandresekin... txoratuta geratu nintzen. Mendiko eskia egin gura duenak, benetakoa, alpinoa, Pierra Menta egin behar du noizbait. Antolakuntza, animatzera joaten den jendea, giroa... dena da izugarria. Mendiko eskiko Frantziako Tourra da hau», Otxoaren hitzetan. Aitor Ajuriak joan den urtekoa izan zuen lehen Pierra Menta, Axier Alonsorekin. «Iaz lagun bat eta biok Italiako Alpeetara joan ginen bizitzera, eta asko eskiatu genuen. Horrek asko lagundu zidan Pierraz gozatzeko». Aurten, ordea, mendiko korrikako lasterketei lehentasuna ematea erabaki du Ajuriak, eta mendiko eskiko denboraldia lasaiago hartzea. «Iaz ikusi nuen eskiatzen ibili eta gero korrikara itzultzea asko kostatzen zitzaidala, eta aurten, urtearen hasieran, erabaki nuen korrikako probei lehentasuna ematea. Horregatik, aurten gutxiago eskiatu dut». Gozatzea eta ahalik eta ondoena egitea dute helburu. «Beti daukazu aldamenean bateren bat, eta harekin lehiatzen zara nahi gabe. Ez dakit, gustatuko litzaiguke 100 aurrenekoen artean sartzea», azaldu digu Otxoak. Eguraldi estalia, tenperatura altuak eta elurra eta euria eman dute datozen egunetarako, baina horrek ez ditu bereziki kezkatzen Otxoa eta Ajuria: «Pierrako antolatzaileek eta trazatzaileek eskarmentu handia dute, eta edozein baldintzatan, badakigu oso ibilbide onak, jaitsiera eta igoera teknikoak, prestatuko dituztela eta karrera polita aterako dutela». Angel Olaso - Joseba Sarasola
(Donostia, 59 urte – Donostia, 53 urte)
«Leher eginda bukatzen dugu urtero, baina itzuli egiten gara» Angel Olasok hainbat urte daramatza mendiko eskian lehiatzen, eta seigarren Pierra Menta izango du aurtengoa. Joseba Sarasolak, bederatzigarrena. Ondo baino ezagutzen dute, beraz, proba. Elkarrekin ere bi aldiz egina dute lasterketa, eta, beraz, hirugarrena izango dute bikoa osatuz. Candanchu Ski Alp taldekoak dira biak, Candanchu inguru hura dute leku kutuna eta han entrenatzen dute batez ere. «Guretzat mendiko eskiko lasterketetan lasterketa da Pierra Menta. Gehien maitemindu gaituena: lau egun dira, eskakizun handikoak, ibilbideak ederrak dira, giroa sekulakoa, lekua, jendea... horrek guztiak lasterketarik bereziena egiten du Pierra Menta». Olasok nahiz Sarasolak urtero berdina esaten dute proba bukatu orduko: aurten azkenekoa! «Leher eginda bukatzen dugu, baina hurrengo urtean itzuli egiten gara, kar-kar-kar...», azaldu digute. Helburuei buruz galdetuta, garbi dute zertara doazen: «Maila antzekoa dugu igotzen eta jaisten, eta gozatzera goaz. Ikusiko dugu lehen egunean non gauden, eta, horren arabera, gure parean dabiltzanekin lehian arituko gara, baina itsutu gabe». Entrenatu, aurreko urteetan bezalatsu entrenatu dira. «Eta lehiari dagokionez, hiru lasterketatan atera gara: Candanchuko Causiat proban, Bandres-Karolo Memorialean eta Panticosakoan. Bandres-Karolo ederra izan zen, ibilbidea zoragarria, eguraldia, elur baldintzak, dena aldeko. Antolakuntza ere bikain...». Beteranoetakoak dira ateratzen diren proba gehienetan. Pierra Mentan, ordea, ez dago kategoriarik. «Han gazteekin egin behar dugu borrokan, Asier eta konpainiarekin, kar-kar-kar... 60 urte ingurukoak ez dira asko izango, eskakizun fisiko handiko proba da, jaitsierak ere ez dira nolanahikoak eta bukatzea ere ez da gutxi».]]>
<![CDATA[Goi mailako eskaladak Dolomitetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/225059/goi_mailako_eskaladak_dolomitetan.htm Fri, 03 Mar 2023 15:55:27 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/225059/goi_mailako_eskaladak_dolomitetan.htm
Vallungako bide preziatuena eskalatuta, Innsbruck (Austria) aldera mugitu ziren Merino, Legarra, Zabalza eta Lopez. Han, izotzez jantziago topatu zituzten paretak, eta Haengende Gaerten edo Lorategi Zintzilikariak bidearen (145 m, M8, WI6) aldaera bati heldu zioten Gasthausfall izotz jauzian. Hori ere eskarmentu handiko eskalatzaileentzat soilik gordetako jauzi gogor horietako bat. Bi sokadatan sartu ziren: Merino eta Lopez batetik, eta Zabalza eta Legarra bestetik. Azkenik, errioxarrak eta Merinok, biek lortu zuen bidea kateatzea. «Bigarren luzean parabolt bat falta zen. Tronerrek, hala ere, txapak behar zuen lekuan artesietako bat eta friend bat sartu zituen, eta konpromiso handieneko pausoa nolabait babestuta egin zuen». Bide hori kateatuta, Iosu Merino Innsbruckeko aireportuan utzi zuten lagunek. «Astebete eskas neukan, eta itzuli egin behar nuen etxera». Beste hirurek egunen bat gehiago zuten, eta berriro ere Vallungara jo zuten, pioletei beste kamustu bat ematera. Hala, aipatutakoez gain, Ander Zabalzak Zauberfloete edo El flauto magico bidea (140 m, M9, WI6) eskalatu zuen bistaz, Adrian Legarrarekin sokara lotuta, eta Once in a life time (165 m, M6+, WI6+) ere kateatu zuten bi nafarrek. David Lopez Tronerrek Gampenpass kobazuloko Sick and tired 40 metro desplomatuko M12 bidea ere kateatu zuen, bigarren ahaleginean. Efimeroa da izotza, gaur bai eta bihar ez. Hamabi egun ere airean joan zaizkie lau eskalatzaileei, bizitza gaur dela jabetuta. Pioletak kamustuta, hortzak zorroztuta eta begiak piztuta itzuli dira, izotzezko eta mistoko oso goi mailako bideak kateatuta. Jarduera honen berri zabalagoa emango dugu aurrerago, protagonisten lekukotza gehiagorekin eta argazki bilduma osoagoarekin.]]>
<![CDATA[Mendiko ibiltarien jaia izango da martxoaren 12an Elgetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/224956/mendiko_ibiltarien_jaia_izango_da_martxoaren_12an_elgetan.htm Wed, 01 Mar 2023 10:34:30 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/224956/mendiko_ibiltarien_jaia_izango_da_martxoaren_12an_elgetan.htm MENDI IRTEERA
08:00: Mendi ibilaldiaren hasiera Elgetako kiroldegitik
Elgeta, Asentzio ermita, Intxorta, Erdella, Egoarbitza, Azkonabitza, Elgeta
13:15 – 14:15: Dutxak Elgetako kiroldegian
14:00: 2022-ko finalistei diploma banaketa
Izen‐ematea: www.zirkuitua.com
Martxoaren 10‐era arte. Doan. BAZKARIA
14:30: Elgetako kiroldegian
Menua: Gula-entsalada eta odolki nahasia; txahal-erregosia edo bakailaoa labean; gazta-tarta edo etxeko intxaurrak.
Prezioa: 30 €
Izen‐ematea: Elgetako udalean
Martxoaren 10‐era arte / hasta el 10 de Marzo
Antolatzaileak: Kantsatzeke M.T., Elgetako udala, Euskal Mendizale Federazioa
Informazioa: www.zirkuitua.com
Harremanetarako: 943.768.022 E‐mail: danonartian@elgeta.eu]]>
<![CDATA[Ardoz blaitutako festa Paineko Dorrean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1926/026/001/2023-02-28/ardoz_blaitutako_festa_paineko_dorrean.htm Tue, 28 Feb 2023 00:00:00 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/paperekoa/1926/026/001/2023-02-28/ardoz_blaitutako_festa_paineko_dorrean.htm Hegoafrikako bidea' (A4/5.10) eskalatu du era askean, Txileko Patagonian, Cedar Christensen eta Tyler Karow estatubatuarrekin batera.]]> Intsumisioa izena eman zieten Paineko Erdiko Dorrean (Txileko Patagonia), Baffin uharteko Turnwheather mendian eta Izenik Gabeko Dorrean (Trango, Pakistan) zabaldutako bideei. Beste bat ere izan zabaldu zuten Peruko Nevado Ocshapalca mendian, baina hori alpinoagoa zen.

Ikusi gehiago: Mendia, BERRIAren mendiko kanala

Eta intsumiso haien ezpalekoa izaki, bide eta horma haiekin ametsetan hasi zen Amundarain. «Izen eta horma handiak dira, eta erronka ere tamainakoa! Intsumisioa bide horiek errepikapenik ez dute (nik dakidanez behintzat), eta bide zaharrak gaur egungo teknika, material eta estiloen bidez berriztea karamelu gozoa da». Halaxe, ordenagailuan karpeta bat zabaldu zuen, Intsumisioak izenarekin, eta han jaso zuen bide horiei buruz eskura dagoen informazio apurra. «Halaxe, su apalean kozinatzen diren babarrunak bezala joan zen garatzen ideia, loditzen salda, gozatzen zaporea… urtez urte… ametsak ontzen eta goxatzen diren moduan», azpimarratu du eskalatzaile nafarrak.

Kaliforniatik Atallurako telefono dei bat nahikoa izan zen Paineko Dorreetako asmoa irakiten hasteko eta Patagoniara begira jartzeko. Kaliforniako bi lagun, Cedar Christensen eta Tyler Karow, izan ziren su piztaileak. Duela urte pare bat ezagutu zuten elkar AEBetako Joshua Tree eskalada eremuko sutondo batean, eta, geroztik, hainbat bidaia eta eskalada egin dituzte elkarrekin Yosemiten eta beste hainbat hormatan.

Intsumisioa bidea (1.200 m, 6b/A4) librean eskalatzea zen hasierako ideia, Periko Azkonak, Raul Melerok, Jose Luis Domeño Pepe Rayok, Mikel Saez de Urabainek eta Xabier Urdanozek 1995ean zabaldutako bidea. Saez de Urabainek ohartarazi zion Amundaraini dena librean eskalatzea «oso gogorra» joango zela, baina tira, dena ezin bazen, ahalik eta gehien. «Hara joan aurretik, ordea, Rolo Garibottik ohartarazi zigun Dorrearen ezkerreko aldean ez sartzeko, harri jausi dezente izan direlako azken urteetan. Puerto Natalesen ere txiletar batek hormaren zati horretako argazkiak erakutsi zizkigun, eta zati dezente ikusten ziren, erorita. Zauri asko horman. Seguruenera, Intsumisoa bidearen jatorrizko harkaitz zati batzuk ere erorita egongo dira».

Horregatik, Intsumisioa lerroa era askean eskalatzeko asmoa alde batera utzi eta Paineko Erdiko Dorrean bertan, ekialdeko aurpegian, Hegoafrikako bidea (1.200 m, A4/5) hobetsi zuten. Lerro hori Michael Scott eta Richard Smithers hegoafrikarrek zabaldu zuten 1974an, eta orain arte igoera bakarra zuen era askean: Sean Villanueva eta Nico Favrese belgikarrek 2009an egindakoa. «Gaztetxoa nintzela, Villanuevaren eta Favreseren Youtubeko bideoak ikusten hazi nintzen. Nire idoloak ziren. Eta zer diren gauzak, jarduera honetarako haiekin hizketan aritu ginen, informazioa eskuratzeko». Belgikarrek 13 egun egin zituzten horman, 7b+ zailtasuneko zatiak gainditu zituzten, eta «eskalada askean inoiz egindako pasarterik ikusgarrienak» eskalatu zituzten.

Alboka doinuak, pizzak...

Belgikarren eskolakoak dira Amundarain, Christensen eta Karow ere. Eskalada bakoitza, baita gogorrena ere, festa bihurtu zaleak. «Guretzat, eskalatzea festa da. Horregatik, musika, ardoa, janari goxoa eramaten ditugu beti hormara. Hor negoziazio gogorrak izan genituen: zenbat ardo igoko dugu? Yosemiten eskalatu izan dugunean, bakoitzarentzat litro eta erdi igo izan dugu, zahato bete ardo. Beraz, 15 egunerako aurreikuspena eginda, bost litro igo genituen azkenean. Ondorioz, murrizketa gogorrak aplikatu behar izan genituen, tontorrerako zahato bat gutxienez bermatzeko».

Egitaraua, jana, edana, argiteria, musika… den-dena ondo antolatuta, 15 bat egunerako asmoarekin igo ziren hormara. Hego Afrikako Festak bete-betean ospatzera. «Gastronomia, adibidez, oso garrantzitsua izan zen, eta menu ederrez gozatzeko aukera izan genuen. Burdinazko labe txiki bat (duch oven delakoa) igo genuen, eta gakoa izan zen hori. Hala, guk geuk oretutako pizzak, enpanadak, pastelak, browniak, krispetak eta abar prestatzeko aukera izan genuen». Gauero era askotako ekitaldiak antolatzen zituzten portaledge edo hamakan. Kontzertu itzelak. «Nik txirula jotzen dut, eta albokarekin hasi berria naiz. Alboka ere igo nuen hormara, baina lagunek ia lepoa moztu zidaten», azaldu digu Amundarainek.

Kapsula estiloan osatu zuten bidea. Lehen bi egunetan hormaren beheko zatiko luzeak eskalatu, sokak finkatu, eta dorrearen magalean egin zuten lo. «Egun haietako batean, jaisten ari ginela, dorrearen azpiko glaziarrean 300 metro pikutara nola joan ziren ikusi genuen. Erreka handi bat glaziarrean behera. Izugarria izan zen». Lehen portaledge-a edo kanpalekua finkatu zutenean, orduan sartu ziren bete-betean horman. Egunen joanean, Hegoafrikako lerroari metroak jan ahala, beste kanpaleku bat jarri zuten horman gorago, bigarrena. Bete-beteko eskalada festa hartan, egunez gogor eskalatu eta ilunabarrean portalegde-an beren festatxoa egin ondoren, zenbaitetan, «tren bat gainetik» pasatu izan balitzaie bezala zakuratzen ziren. Hala ere, onik iritsi ziren festen hondarreko egunera. Eskaladari ekin ziotenetik hamabigarrenean jo zuten goia.

Eguraldia lagun izan zuten oro har. Hori bai, Paine ingurua «oso lehorra» dagoela ohartarazi dute. «Ur guztia guk igo genuen petatetan, paretan ez dagoelako elurrik ura egiteko. Hormako permafrosta ere dena urtuta zegoen. Ez zen normala». Gainerakoan, Paineko Dorreetan bakar-bakarrik egon dira, eta hori «sekulako pagotxa» dela nabarmendu du Amundarainek. «Ez dakit zein den arrazoia, moda kontua den edo zer den, baina oso jende gutxi dabil Painen eskalatzen, eta lekua oso-oso ederra da».

Ondo pentsatzen jarrita, alpinismoa, eskalada, oro har, «zentzurik gabeko jarduera da», Amundarainen hitzetan: «Ez duzu ezer sortzen, ez duzu ezer ekoizten... Horma batera joan, igo eta jaitsi, ez duzu besterik egiten. Zeure buruari ematen diozun satisfazioa besterik ez duzu lortzen». Eta, horregatik, «zentzugabekeriak» egitean, «inporta duen bakarra estiloa da». Mendiaren eta eskalatzailearen artean sortzen den harreman horretan etika eta gizalege bat egotea. «Eta joaten garen herrialdeekiko errespetu bat izatea. Gu joaten gara hara, pribilegiatu batzuk garelako. Milaka eta milaka dolar gastatuta materialean, bidaian, zer eta pareta bat igotzeko. Hango jendea, berriz, 10 ordu ari da lanean, jan ahal izateko». Horregatik, Amundaraini garrantzitsua iruditzen zaio jendearekiko hartu-emana. «Hartzea, bai, baina baita ematea ere. Gu noranahi joaten garenean, inguruaz, jendeaz, kulturaz janzten gara. Eta guk zer eman dezakegu? Ba, gutxienez, ingurumenarekiko errespetu bat ager dezakegu. Nik ezin dut zaborrik ikusi mendian. Etxera beti bueltatzen naiz motxila zaborrez beteta, nireak eta nireak ez direnak jaitsita». Painen ere halaxe egin dute: beren sokak eta material guztia kentzeaz gain, glaziarra urtu ahala azaleratzen ari diren soka eta material zaharrak ere bildu dituzte. «Azkenean, 110 litroko bi petate bete zabor jaitsi genituen material zahar horrekin».

Eta «kakarekin» ere berdin. Amundarainentzat, kakarena oso kontu serioa da. «AEBetan askoz aurreratuago daude gu baino. Yosemiten, adibidez, kontzientzia handia dago, eta bisitariek beren gorotzak eraman behar dituzte. Eta gainerako parke naturaletan ere berdin. Poltsa bereziak daude horretarako». Painen ere halaxe egin dute hiru eskalatzaileek. «Gure eginkariak ez dira desagertzen, hor geratzen dira urtetan eta urtetan. Horregatik, balde bat prestatu genuen hormarako, eta hor jaitsi genituen gure kaka guztiak. Hamabost kilo erraz».

Eskalada eta festa, festa eta eskalada, goi mailako jarduera osatu dute hiru eskalatzaileek: Hegoafrikako bidea-ren bigarren eskalada era askean. Bizitzaz eta eskaladaz serio demonio gozatzeko asmo horretan, hasiak dira hurrengo jaia non egin pentsatzen.]]>
<![CDATA[Mendi Film Bizkaia Ternua beka, martxan]]> https://www.berria.eus/albisteak/224864/mendi_film_bizkaia_ternua_beka_martxan.htm Mon, 27 Feb 2023 13:03:45 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/224864/mendi_film_bizkaia_ternua_beka_martxan.htm www.mendifilmfestival.com webgunean daude. Sortze prozesuan edo hastapenetan dauden proiektuak onartuko dira, ez amaituta daudenak. Proiektuak aztertzeko, bost laguneko lantaldea izango da. Lara Izagirre zinemagilea, Alberto Iñurrategi mendizalea, Itziar Garcia zine ekoizlea, Aitor Gisasola zinemagilea eta ikus-entzunezko irakaslea eta Jabier Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendaria izango dira lantalde horretako kide. Bekarako, mendiko kulturaren esparruan, mendian egin edo garatu daitezkeen hainbat jarduera bil daitezke: alpinismoa, eskalada, eskia, beste era bateko mendiko kirol jarduerak, abentura, esplorazioa, jarduera kulturalak, linguistikoak, artistikoak, ekonomikoak… Jarduera horien eragile aktiboak dira bekaren babesleak: Bizkaiko Foru Aldundia, Ternua Group outdoor enpresa eta Mendi Film elkartea, BBK Mendi Film Bilbo Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiaren antolatzailea. Laugarren aldia 2020an egin zen Mendi Film Bizkaia Ternua bekaren lehen deialdia. Harrezkero, bi film estreinatu dira Mendi Filmen, eta hirugarren bat lanketa bidean da. Tamara Lucarini zuzendari euskaldunaren Txango filma izan zen lehen fruitua, 2021eko Mendi Filmen estreinatu zena. Marina Garcia Andreu zuzendari kataluniarrak jaso zuen laguntza bekaren bigarren deialdian, Lobos proiektuarekin. Pelikula 2022ko Mendi Filmen estreinatu zen. Asturiasen landa giroko herrixketan otsoaren presentziak sortzen duen egonezina eta sineskeriak ditu ardatz. Txango eta Lobos Mendi Tour zirkuituan ikus daitezke, Mendi Filmeko filma onenekin batera osatutako programazioetan. Urtarriletik azarora bitartean, Espainia osoko 50 bat herri edo hiritara iristen da Mendi Tourra. Bekaren hirugarren deialdiko proiektu irabazlea lanketa prozesuan dago orain. Leire Egaña zuzendari euskaldunak hartu du lekukoa, Bost bide pelikularen egitasmoarekin. Mendizaletasunaren oinarri nagusietakoa jorratuko du bertan: bidea partekatzea.]]> <![CDATA[Neguko lehen igoera ikusgarriak Alpeetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/224424/neguko_lehen_igoera_ikusgarriak_alpeetan.htm Tue, 21 Feb 2023 12:48:37 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/224424/neguko_lehen_igoera_ikusgarriak_alpeetan.htm
Bidearen paperezko krokis ziztrin bat hartuta, otsailaren 9an ekin zioten eskaladari hiru alpinistek. Patrick Gabarrou bidearen aita pontekoak berak lagundu zien hormaren azpiraino, eta hainbat aholku eman zizkien bidearen nondik norakoei buruz. «Izan ere, lerroa ez da argi-argia eta bibakak ere ez zien oso nabarmenak; gehienetan, elur-gune txikiak besterik ez ziren eta haietan eserita hartzen genuen atseden, ezin baitzen etzan», jakinarazi du Duboulozek. Bost egunen buruan, otsailaren 13an, jo zuten Grandes Jorasses mendiaren Walker erpina. Horman eginiko bost egun horietan, zailtasun handiko tarteak gainditu behar izan zituzten, -24ºC-ko tenperaturekin eta eskularrurik batere gabe eskalatzen. Grand Pic de Belledonneko ‘Rebuffat’ bidea, 80 urteren buruan Bestalde, Thibault Sibille mendiko gidariak Grand Pic de Belledonne mendiko ‘Rebuffat’ bidea eskalatu du neguan lehen aldiz. Dauphineko Alpeetan gailur horrek ez du berez altuera handirik (2.997 m), baina edertasuna eta zailtasuna, aldiz, sobera. 1944an, Gaston Rebuffat handiak, 23 urte gorri zituela, bide bat zabaldu zuen mendi hartan Michel Chevalier lagunarekin batera. Ia 80 urte joan dira geroztik, harik eta Alpeetako beste gidari batek neguko lehen igoera osatzea lortu duen arte. Bideak 70º-ko elur-maldak ditu eta 6a+ eta M5+ graduko zailtasunak. Sibillek hiru egun eta bi bibak egin zituen horman. Haietako bat bereziki zaila, haizearen eta hotzaren eraginez. «Muga-mugako jarduera izan da niretzat: maila emozionalean garunaren deskonexioa erabatekoa izan da, eta, aldi berean, antolaketa eta kontzentrazio aldetik oso zorrotz jokatu beharreko eskalada izan da. Horman bizitakoak betirako gordeta geratuko dira nire memorian», jakinarazi du gidari frantziarrak. Memorian beharko du, telefono mugikorra hormatik behera erori eta ateratako argazki guztiak galdu baititu Sibillek.]]>
<![CDATA[Erronkaribarreko neguko triatloia izango da larunbat honetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/224574/erronkaribarreko_neguko_triatloia_izango_da_larunbat_honetan.htm Tue, 21 Feb 2023 09:23:27 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/224574/erronkaribarreko_neguko_triatloia_izango_da_larunbat_honetan.htm 9:00: Materialaren kontrola. Erminea pilotalekuko trantsizio eremuan.
10:30: Gizonezkoen kategorietako irteera.
10:33: Emakumezkoen kategorietako irteera.
10:40: Erreleboen kategoriako irteera.
14:00: Sariak banatzeko ekitaldia, Larra-Belaguako eski pistetan.]]>
<![CDATA[Bete-beteko ikuskizuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1920/026/001/2023-02-14/bete_beteko_ikuskizuna.htm Tue, 14 Feb 2023 00:00:00 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/paperekoa/1920/026/001/2023-02-14/bete_beteko_ikuskizuna.htm Karolo harro leudeke, larunbat eta igande honetan Erronkariko mendietan izan den ikuskizuna eta giroa ikusita. Mendiko eskiari eta lehiari bultzada handia eman zion Bandresek, Euskal Mendizale Federazioaren presidente izan zen garaian, eta Karolok ere gorputz-arima eman zion kirol honi. Euskal Herriko Pirinioetan mendiko eskiko erreferentziazko proba bat sortzeko ahalegin handia egin zuten biek ala biek, eta lortu zuten helburua. Bien oroimenez egiten da geroztik Bandres-Karolo Memoriala. Iragan asteburuan jokatu zen zortzigarren aldia, eta erabatekoa izan da festa.

Aurten, Nahia Quincoces mendexarra eta Jon Ander Aranburu zumarragarra izan dira txapeldunak. Haien izena gehitu zaie probaren ikur diren eski ohol zaharrei.

Pandemia eta elur falta tarteko, azken hiru urteetan ezin izan da egin proba, eta mendiko eskiatzaileak gogoz ziren berriro Izaban elkartzeko. Eta asteburua bete-betekoa izan da: eguraldia, elur baldintzak, ibilbideak... Aitor Sarriegi bertsolariak Izabako zinemako ekitaldian nabarmendu zuen moduan, «hiru urteko etenaldiak merezi zuen hainbeste».

Ikusi gehiago: Nahia Quincoces: «Oso berezia izan da Bandres-Karoloren itzulera»

Larunbatean, irteera eta helmuga Belaguako Angel Oloron aterpean izanik, ibilbide gogorra bezain ikusgarria osatu zuten eskiatzaileek. Besteak beste, Lakhura ondoko Kortaplana eta Binbalet gailurrak igo zituzten. Kartxela eta Binbalet tontorren iparrera, Zuberoako mendi hegal ederretan ere barneratu ziren partaideak, berriro ere Belagua aldera itzuli baino lehen. Azken igoera, Heriotzaren zeharkaldia izenez bataiatua, luzea eta gogorra egin zitzaion askori. Guztira, bost igoera eta beste horrenbeste jaitsiera izan ziren, 2.000 metro desnibel eta 20 kilometro. Ibilbide laburrak, bestalde, 11 kilometro zituen, eta 1.100 metroko desnibela.

Probaren hasiera-hasieratik, Nahia Quincocesek erakutsi zuen oso indartsu dagoela, eta eutsi egin zion Igone Campos euskal selekzioko kideari ateratako aldeari. Montserrat Bacardit kataluniarrak osatu zuen podiuma. Mutiletan, Noel Burgos madrildar gazteak ere hasieratik hartu zuen aurrea, eta nagusitasun handiz eutsi zion lehen postu horri. Atzetik, tarte batera, Jon Ander Aranburu eta Asier Alonso euskal selekzioko kideak helmugaratu ziren, eta atzeraxeago, Wilfrid Jumere frantziarra eta Alberto Miron espainiarra, biak denbora berean.

Ikusi gehiago: Jon Ander Aranburu: «Begiz jota neukan igoera bertikaleko txapelketa»

Larunbatekoa Nafarroako mendiko eskiko txapelketa ere izan zen. Seniorretan, Ander de Miguel izan zen txapeldun, Raul Bergara bigarren eta Josema Urrestarazu hirugarren. Senior-promesetan, Xabier Tous gailendu zen, Jokin Azkona eta Ruben Salinasen aurretik. Eta senior beterenotan, azkenik, Josema Urrestarazu izan zen txapeldun, Patxi Rubio bigarren eta Ibai Goñi hirugarren.

Arratsaldean, Izabako zineman jarraitu zuen mendian hasitako festak. Antolakuntzako kideek eskerrak eman zizkieten urtea joan eta urtea etorri Izaban biltzen diren mendiko eskiatzaile guztiei. Gogoan izan zituzten, nola ez, antolatzaile taldean arima izan diren bi kide ere: Oskar Lizarraga eta Joxe Mari Arbelaitz Baxerri. Hiru urteotako hutsunean joan dira biak, eta guzti-guztien gogoan izan ziren bata eta bestea. Proiekzioaren aurretik, mendiko eskiaren alde egindako lanagatik ematen den Karolo saria Jumere aita-seme frantziarrei eman zitzaien. Esker ona adierazi zuten aitortza jasotzeagatik.

Zineman bertan, Eñaut Izagirre glaziologoak Darwin mendigunera eraman zituen bertaratuak, Into the Ice film ederrak lagunduta. Eta zinemako ekitaldiaren ondoren, festarekin segitzeko, Aitor Sarriegi eta Imanol Uria bertsolari eta eskiatzaileek algara eta irribarre ugari harrotu zituzten tabernatik tabernarako segizioan.

Igandean, kronoigoera

Igandean, oroimenezkoaren bigarren egunean, kronoigoera izan zen Izabako herritik bertatik abiatu eta Ardibidepikua gailurrera. 700 metroko desnibela eta 5 kilometroko distantzia zituen ibilbideak. Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Euskadiko txapelketa ere izan zen proba, modalitate horretan. Nesketan, larunbateko ordena berean helmugaratu ziren hiru aurrenekoak: Nahia Quincoces lehenik, Igone Campos bigarren eta Montserrat Bacardit kataluniarra hirugarren. Euskadiko Txapelketari begira, podiumeko hirugarren postua Mayi Mujikarentzat izan zen.

Mutiletan, Jon Ander Aranburu izan zen txapeldun kronoigoeran. Igoera guztian Ander de Miguel iruindarra joan zen buruan, baina, azken metroetan, aurre hartu zion Aranburuk. Hirugarren, esprintean eta denbora berean, Wilfrid Jumere frantziarra eta Alberto Miron espainiarra helmugaratu ziren. Haien atzetik iritsi zen Asier Alonso oñatiarra. Euskadiko Kronoigoera Txapelketari erreparatuta, beraz, Asier Alonso izan zen bigarren eta Ander Uriarte hirugarren.

Larunbateko lineako proba eta kronoigoera biak kontuan hartuta, beraz, Nahia Quincoces mendexarra eta Jon Ander Aranburu zumarragarra nagusitu dira oroimenezkoan. Nesketan, Igone Campos zumarragarra eta Montserrat Bacardit kataluniarra igo dira podiumera. Mutiletan, berriz, Asier Alonso oñatiarra izan da bigarren, eta Wilfrid Jumere eta Alberto Miron, biak denbora berean, hirugarren.

Euskal Herriko Mendiko Kopako bigarren proba ere bazen Bandres-Karolo oroimenezkoa. Kopako sailkapenari begira, nesketan, Nahia Quincoces, Igone Campos eta Lur Basterretxea izan ziren hiru lehenak. Mutiletan, berriz, Jon Ander Aranburu, Asier Alonso eta Ander de Miguel.]]>
<![CDATA[Nahia Quincoces eta Jon Ander Aranburu Bandres-Karolo Memorialaren txapeldun]]> https://www.berria.eus/albisteak/224275/nahia_quincoces_eta_jon_ander_aranburu_bandres_karolo_memorialaren_txapeldun.htm Sun, 12 Feb 2023 09:53:20 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/224275/nahia_quincoces_eta_jon_ander_aranburu_bandres_karolo_memorialaren_txapeldun.htm Bandres-Karolo Memoriala
Neskak
1.- Nahia Quincoces 3.22:19
2.- Igone Campos 3:29:53
3.- Montserrat Bacardit 4.07:31 Mutilak
1.- Jon Ander Aranburu 2.59:05
2.- Asier Alonso 3.01:12
3.- Wilfried Jumere 3.01:57
3.- Alberto Miron 3.01:57 Euskadiko Kronoigoera Txapelketa (EMF)
Neskak
1.- Nahia Quincoces 44:36
2.- Igone Campos 45:41
3.- Mayi Mujika 53:50 Mutilak
1.- Jon Ander Aranburu 38:42
2.- Asier Alonso 40:13
3.- Ander Uriarte 41:16 Euskal Herriko Mendiko Kopa
Neskak
1.- Nahia Quincoces 2.37:43
2.- Igone Campos 2.44:12
3.- Lur Basterretxea 3.27:14 Mutilak
1.- Jon Ander Aranburu 2.20:23
2.- Asier Alonso 2.20:59
3.- Ander de Miguel 2.23:49]]>
<![CDATA[Bete-beteko mendiko festa Erronkarin]]> https://www.berria.eus/albisteak/224240/bete_beteko_mendiko_festa_erronkarin.htm Sat, 11 Feb 2023 17:47:21 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/224240/bete_beteko_mendiko_festa_erronkarin.htm 2.- Igone Campos Odriozola. 2.44:12.
3.- Montserrat Bacardit Peñarroya. 3.16:57. Mutilak 1.- Noel Burgos Gomez. 2.10:38.
2.- Jon Ander Aranburu Zabalo. 2.20:23.
3.- Asier Alonso Korkostegi. 2.20:59. B ibilbidea Neskak 1.- Garazi Esturo Etxabe. 2.18:57.
2.- Ane Aspe Etxabe. 2.24:17.
3.- Ainhoa Lendinez Garate. 2.26:51. Mutilak 1.- Hugo Robles Lomeña. 1.19:30.
2.- Elur Zaldua Elorza. 1.39:34.
3.- Unax Solagaiztua Zubia. 1.51:56.]]>
<![CDATA[Mendi eskiaren festa bueltan da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/021/001/2023-02-09/mendi_eskiaren_festa_bueltan_da.htm Thu, 09 Feb 2023 00:00:00 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/paperekoa/1873/021/001/2023-02-09/mendi_eskiaren_festa_bueltan_da.htm
Ohikoa denez, bi proba jokatuko dira asteburuan. Batetik, lineako lasterketa, eta, bestetik, kronoigoera. Bietan lortutako sailkapenaren baturatik aterako da oroimenezkoaren irabazlea. Azken aldian, 2019koan, Igone Campos zumarragarra eta Ivan Cuesta espainiarra izan ziren txapeldun. Zer egunetan jokatuko den lineakoa eta zer egunetan kronoigoera, eguraldiaren araberakoa izaten da. Bi egunetarako eguraldi iragarpenak onak balira, larunbatean lineako lasterketa jokatuko litzateke, eta igandean kronoigoera, baina hori, asteburua gerturatu ahala, eguraldi iragarpen zehatzen arabera erabakiko du antolakuntzak.

Bandres-Karolo oroimenezkoak, gainera, hainbat txapelketa hartuko ditu. Batetik, lineako proba Euskal Herriko Mendiko Eskiko Koparen egutegiko proba denez, Koparako puntuagarria izango da, eta, aldi berean, Nafarroako Txapelketa ere bai. Kronoigoera, berriz, modalitate horretako Euskal Herriko Txapelketa izango da.

'Into the ice' proiekzioa

Mendiko jardunaren ondoren, arratsaldean festak Izabako zineman eta kaleetan jarraituko du. Antolatzaileek urtero aitortza egiten diote mendiko eskiatzaile bati edo kirol honen hedapenean lan handia egin duen norbaiti. Aurten, Jumere aita-semeek jasoko dute Bandres-Karolo saria. Hutsik egin gabe, Wilfrid semea urtero-urtero izan da Bandres-Karolo oroimenezkoan, eta hainbatetan proba irabazi du gainera; eta aurten ere partaideen artean izango da. Aita, berriz, iraupen eskiko eskiatzaile handia izandakoa, semearen ondoan izaten da beti, laguntzen.

Zineman bertan, Eñaut Izagirre glaziologoak Into the Ice proiekzioa emango du. Darwin mendikatera eginiko bidaia azaltzen du ikus-entzunezko horrek. Hego Amerikako muturrean dagoen ia esploratu gabeko mendikatea da Darwin, urrunekoa eta basatia. 2022ko martxoan eta apirilean, zazpi lagunek nabigatu, eskalatu eta esploratu zuten beste inork zapaldu gabeko lurralde hori. Helburua: bertako glaziarrak klima aldaketari nola erantzuten ari diren ikertzea, eta Roncagli eta Cerro Sara mendien lehen igoera egitea.

Ikus-entzunezkoaren ondoren, bertso-poteoa izango da, Aitor Sarriegi eta Imanol Uria bertsolariekin. Kirolaren ondotik, beraz, lagunartea eta festa giroa nagusituko dira Izabako kale eta tabernetan.]]>
<![CDATA[Mendiko eskiaren festa bueltan da Izaban]]> https://www.berria.eus/albisteak/224016/mendiko_eskiaren_festa_bueltan_da_izaban.htm Wed, 08 Feb 2023 11:37:21 +0100 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/albisteak/224016/mendiko_eskiaren_festa_bueltan_da_izaban.htm Ostirala, otsailak 10
17:30etatik aurrera. Dortsal banaketa eta ibilbideari buruzko bilera informatiboa Izabako Hotelean. Larunbata, otsailak 11
9:00. Probaren irteera.
12:00. Antolakuntzak eskainitako luntxa.
17:00. Proiekzioa Izabako zineman: INTO THE ICE, Eñaut Izagirreren eskutik.
18:00. Bertso-poteoa, Aitor Sarriegi eta Imanol Uria bertsolariekin.
19:30. Bilera informatiboa hurrengo eguneko ibilbidea azaltzeko. Igandea, otsailak 12
9:00. Probaren irteera.
13:00. “Artzain-migak" frontoian.
14:00. Sari banaketa ekitaldia. ]]>
<![CDATA[Bastidatik Bilbora, mendiko bizikletaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1726/038/001/2011-10-14/bastidatik_bilbora_mendiko_bizikletaz.htm Fri, 14 Oct 2011 00:00:00 +0200 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/paperekoa/1726/038/001/2011-10-14/bastidatik_bilbora_mendiko_bizikletaz.htm
«Gure asmoa da partaideek mendiko bizikletaz disfrutatzea, gure geografiaz ohartzea eta gozatzea. Kirol proba gehienetan denborak, sailkapenak eta lehia ari dira nagusitzen. Guk ez dugu horrelakorik nahi. Lagunarteko giroa bultzatu nahi dugu: norbaitek zulatua edo matxura izan duela, hari laguntzeko geratzea, zeharkaldia lagunekin egitea…», nabarmendu du Mikel Allica antolatzaileetako batek. Gasteizko Extrem Txirrindulari Elkarteko kideek antolatzen dute proba. Hirugarrena izan da aurten, eta hiru urte eskasetan mugarri bihurtu da mendiko bizikleta maite dutenen artean.

Edozein kirol probatan izan ohi den giro berezia arnas zitekeen bezperatik Bastidan: furgonetak eta autokarabanak nonahi, aspaldiko lagun zaharrak «bizi al haiz!» elkar agurtzen, urduritasunak, gogoak eta kezkak irabiatutako begirada hori aurpegietan… Gehienek tentazioa errenditu eta hurrengo baterako utzi zuten upategietarako bisita. Larunbatean, goizean goiz, klak, klak, klak, txirrindularien zapata hotsa kalean eta klake doinu horren erritmora kirioak dantzan. Freskura: udak egina zuen berea. Bizar gutxi txirrindularien zangoetan; tatuajeak ugariago. Euskara ere barra-barra txirrindularien ahoetan; ez hainbeste antolatzaileen komunikazioetan. Pedalak eta gurpilak jiraka 08:30ean puntuan hasi ziren. Guztira, 540 ginen izena emanda, 13 emakume eta 527 gizonezko, baina, azkenean, 507 abiatu ginen Bastidatik. Lautik hiru Euskal Herrikoak, eta lautik bat Euskal Herritik kanpokoa.

Gauean langar fina eta zaparradaren bat edo beste izan zen Bastidan, baina egarri zen, egarri zenez Arabako Errioxa: erori ahala xurgatu bide zuen ura lurrak, ibilbidearen lehen erdia lehor izan baikenuen. Bastida atzean utzi orduko luzatu zuen burua tropelak. Hasieratik bertatik han-hemen txirrindulariak bazterrean, lehen zulatuak eta matxurak zirela medio. Galsoro soilduak eta paisaia arreak zeru grisaren azpian, eta iparrera, laino beltzagoen mehatxua. Berantevillara arte gorabehera ugari, baina aldapa handirik ez. Han zen lehen anoa postua: barratxoak, laranja eta bananak, gaileta batzuk eta edatekoa.

Labore soroen artean pista zabalari jarraitzen zion bideak Lacervillara arte. Eta han, zidorrak ziraunaren moduan ekiten zion malda pikoari, ezpel artean. Oinak lurrera hainbat metroz. Gaina harrapatu orduko, GR-1 zidor historikoaren urratsei jarriki, artadiaren itzalean jaitsiera zoragarria Estavillora arte. Bidelagun izan genuen GR-1 bidezidorra hainbat kilometrotan, Arabako herrixka eta zoko bakarti bezain ederrak erakusten. Armiñon atzean utzi eta berriro ere bide zabalak soroen artean. Salcedo, Leziñana, Caicedo-Yuso… Arabako landa inguruneko geografia josten jarraitu zuen ibilbideak zidor historikoaren abaroan. Arreo-Caicedo-Yusoko aintzira naturalak iragarri zigun iristear ginela marmolezko hirira, Gesaltza Añanara.

Gatzaren hiriburuan genuen anoa postua. Baita lagunen babesa ere, animoa elikatzeko. Kilometroari kilometro, aukeran askotxo errepidez, ohartzerako iritsi ginen Valderejoko BTT zentrora, Angostoko kanpinera. Txaloka hartu gintuzten bertako langile eta bisitariek. Hauspoa kontrako haizeari aurre egiteko. Karkamuko azken anoa postuan, 83. kilometroan, indarrak osatu, Mildred izebari eskerrak, eta Ginea atzean utzita heldu genion Arkamu mendilerroko igoerari. Zazpi kilometro gogor, indarrak agortuxe, GR-282 artzaintzaren bidezidorrean gora. Berriketarako gogorik ez: bide bazterreko behiak bezala mihia aterata eta isil jendea. Hotz egiten zuen 1.120 metrotan, zazpi gradu besterik ez, baina hartu genuen berotu ederra. Zailena eginda, zirrara sortzen zuen gain hartara igotako txalapartarien ttakunak.

Nerbioi ibaiaren ur-jauzia amiltzen den labarren ikuspegiak arindu zuen azken kilometroetako letania eta lokaztia. Ordura arte garbi antzean ibili ondoren, ibilbidearen hondar aldera narrastu genituen bizikletak eta gainerakoak. Urduñan izan zen esprinterako indarra gorde zuenik, Ducados zigarretaren saria pipatzeko presaz edo.

Ederra lehen etapa. Bastidatik abiatutako 507 txirrindularietatik 403 iritsi ginen Urduñara.

Lokatza, euria eta behe lainoa

«Edozein zidorrek dau luparia» (lokatz tokia). Hala dio Bizkai aldeko esaera batek, baina besterik da, ordea, zidor osoa lokazti izatea. Horixe gertatu zitzaigun bigarren egunean. Ohartarazi ziguten bezperan: 63 kilometro izanagatik ere, gogorra zela bigarren etapa. Ibilbide malkartsuari baldintza makurrak gehitu zitzaizkion, ordea: lokatza, euria eta behe lainoa. Extrem delakoak ohore egin nahi izan zion izenari. Muturrekoak behar ziren muturreko izateko. Eta hartu genituen franko.

Barrerilla mendatean gora, euria xehe-xehe, zarra-zarra. Eta errepidea utzi orduko bidea erreka, dena putzu eta lokatz. Ezin bizikleta zuzen eraman. Ordea, lupetzak badu alde ona ere: bigunago dago zorua eroriz gero. Eskertu zuten nire hezurrek Lezamarako jaitsieran. Han genuen eguneko lehen anoa postua. Ikustekoak ziren jendearen aurpegiak: lohiaren artetik begiak baino ez ziren ageri. Lokatza ona bada azalarentzako bost urteko gaztetua hartu genuen igandean. Pinudien artean Kuskumendi, Aspaltza, Eskorta mendien gandorra jo genuen lehenbizi, eta handik Laudiora berriro ere lokatzezko txirrista batean amildu ginen, xirristi-mirristi. Hura bai kikili salda txirrindulariena Laudioko anoa postuan.

Ganekogorta gailurreraino 800 metroko desnibela genuen aurretik. Eta gailurretik hurbil samar oinezko zati tente bat. Zutik egoteko ere lanak, eta bizikletari bultza egin behar. Behiak, ardiak eta zaldiak ere ikaratu ziren txirrindulari fauna haren madarikazioak entzunda. Gailurrean ez dakit moro, zuri, beltz, marroi edo zer ginen, baina basapizti benetakoen itxura genuen behe laino artean. Lastima ikuspegiaz ezin gozatu izana, Ganekogortako talaiak panoramika ederra eskaintzen du eta. Goian GPSa genuenon babesean elkartzen gintuzten taldetxoak, laino artean ibilbidea gal ez genezan. Arriskutsu zegoen jaitsiera. Zilupurdika ugari atera zituen jendeak; larririk ez zen ezer gertatu, hala ere. Gero, Pagasarritik behera abailan jaitsi ginen Bilbo handira. Urduñako plaza nagusitik abiatutako 428 txirrindularietatik 367 heldu ginen hiriburura. Ez genuen hirirako piura handirik, baina Areatzako helmugan, begi zuriak ez ezik gogobetezko irribarre zuriak ere nabarmendu ziren aurpegi lokaztuen artetik.]]>
<![CDATA[Messnerrek baino bat gehiago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1742/034/001/2003-09-24/messnerrek_baino_bat_gehiago.htm Wed, 24 Sep 2003 00:00:00 +0200 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/paperekoa/1742/034/001/2003-09-24/messnerrek_baino_bat_gehiago.htm
Atzo goizaldeko 06:30ak inguruan zapaldu zuen Oiarzabalek Cho Oyuko gain zapal eta amaigabearen punturik altuena. Balkoi hartatik hirugarrengoz bistaratu zituen Everest, Lhotse eta Khumbu ibarreko beste hainbat tontor zoragarri. Lehendik ere paisaia aski ezaguna beretzat. Euskal Herriko pare bat irratirekin izandako hartu-emanean «poza» adierazi zuen, altuerak areago urratutako ahotsarekin. Poza, batez ere bakarrik zegoelako, «bakardade gozagarrian». Gogoan zuen nonbait, iaz, Edurne Pasaban eta Jose Ramon Agirre Marronekin igo zueneko hartan, gainezka zegoela Cho Oyuko gaina. «Himalayako zenbait mendiren gainpopulazioa» deitoratu zuen orduan. Atzo, zorionekoa bera, bakarrik zegoen Cho Oyu tontorrean.

Beherako bidea hartu eta lasterrera beste talde bateko mendizale poloniar bat eta neska bat topatu zituen, gailurretik gertu haiek ere. Eta gain zapalaren amaieran beste bikote brasildar batekin egin zuen topo. Ohartarazi zien Juanitok berandu zela gorantz jarraitzeko, baina brasildarrek segi egin zuten. Bigarren kanpalekuraino (7.200 m) jaitsi zen Oiarzabal. Han geratu zen gaua pasatzeko, leher eginda. Gaur goizean jaitsiko da kanpaleku nagusiraino.

Igoera osoa egin zuen Oiarzabalek aurretik, «elur bigunean» arrastoa zabaltzen, eta neka-neka eginda zegoela jakinarazi zuen bigarren kanpalekura iritsi zenean. Abiatu, hirugarren kanpalekutik (7.500 m) abiatu zen gasteiztarra. Bezperan beste lau mendizalek egindako arrastoa jarraitzen saiatu zen, baina nonbait azken egunetan erori den elur guztiak ezinezko egin zuen hori eta berak zabaldu behar izan zuen arrastoa. «Iaz Edurne Pasabanekin egindako igoerarekin alderatuta, baldintzak gogorragoak izan dira oraingoan», zehaztu zuen.

Datorren astean berriro gora

Irailaren 4an abiatu ziren Juanito Oiarzabal eta Gumersindo Ibañez Gasteiz Mendi Taldeko presidentea Cho Oyu aldera. Talde txikia osatzen dute bi gasteiztarrek. Gumer Ibañezek adinean sartuxea jada bere lehen zortzimilakoa igotzea du helburu. Oiarzabalek, helburu horretan Ibañezi laguntzea eta, bide batez, Messnerren marka gainditzea. Uztailean Gashebrum I eta II, bi zortzimilako horiek igo ondoren, altuerako aklimatazio askoz hobea zuen Oiarzabalek Ibañezek baino, eta abagadunea izan duen orduko, bere erronka ase du. Gumer Ibañezen desioa betetzea geratzen da orain. Datorren astean saiatuko dira horretan. Azken egunetan eroritako elur guztia finkatzen eta mendia egonkortzen uzteko asmoa iragarri dute bi mendizaleek. Beraz, Juanitok beste zortzimilako bat zenba dezake datozen egunetan. Cho Oyu laugarrenez. Hogeigarren zortzimilakoa.

z

Datua





Ang Rita, 19 zortzimilako igo dituen beste mendizalea

Juanito Oiarzabalek gainditu du Reinhold Messner zortzimilako igoerei dagokionez, baina kopuru hutsari erreparatuta, bada beste bat 19 zortzimilako igoak dituena: Ang Rita sherpa. Rita, Elurretako leopardo ospetsua, hamar aldiz igo da Everestera, guztiak oxigenorik gabe, lau bider Cho Oyu eta Dhaulagiri eta behin Kangchenjunga. Jakina, hamalau zortzimilakoak igotzea zailagoa da, baina zenbakien dantzan sartuta...]]>
<![CDATA[Bide urratzaileak eta Guinnes errekorrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3622/034/002/2003-09-24/bide_urratzaileak_eta_guinnes_errekorrak.htm Wed, 24 Sep 2003 00:00:00 +0200 RAMON OLASAGASTI https://www.berria.eus/paperekoa/3622/034/002/2003-09-24/bide_urratzaileak_eta_guinnes_errekorrak.htm
19 zortzimilako igotzea zaila da, ikaragarri zaila. Arrazoi galanta bota zuen esan zuenak zailagoa dela alpinista zaharra izatea, alpinista ona baino. Izan ere, zortzimilako bat igotzea zaila behar du oso; 14 tontor igotzea are zailagoa eta kromo errepikatuekin bilduma 19ra zabaltzea Guinnes liburuan sartzeko moduko balentria.

Errekorren liburuan sartu da Juanito Oiarzabal. Messnerrek baino zortzimilako bat gehiago igo du, baina ez du Messner gainditu. Oiarzabalek zintzo jokatu izan du beti «Messnerrek egindakoa askoz garrantzitsuagoa da», bere hitzetan baina zenbakien joko horretan sartuta, gaizki ulertuak errazak dira. Kirolean, 19 urrezko domina lortu ditzake batek, edo munduko errekorra segundo batean gutxitu, edo seigarren Tourra irabazi eta, hala, onena izatea lortu. Baina mendian beste batzuk dira irizpideak.

Messner izan zen lehena, Peter Habelerrekin, Everest oxigeno gabe igotzen; lehena bakarkako lehen igoera osatzen (ipar aurpegitik eta bide berri bat zabalduz); Nanga Parbat Rupal aurpegitik igo eta Diamirretik jaitsi zuen... Zortzimilako bakoitzean egin zuen ekarpenen bat. Aitzindari izan zen Himalayan, bide urratzaile. Oiarzabalek, aldiz, besteek urratutako bideetan osatu ditu bere igoerak 1994an K-2ko Cesen bidea amaitu zueneko hura salbu eta, beraz, beste bost Cho Oyu igota ere, nekez gaindituko du Messner.]]>