
«Aljerian ez da berrikuntzarik egin; betiko sistema da»
Ricard Gonzalez
Alderdi berrietan eta hautagai independenteengan jarri du arreta Ghanemek. Carnegie Endowment 'think tank'-eko analistaren iritziz, horiek izango dira «betiko klientelismo sistemaren onuradun berriak» .

Bidenek beste alde batera jotzeko zain
Ricard Gonzalez
Ekialde Hurbilarekiko harremanak gaiztotu egin dira amaitzear den legealdian. Agintari aldaketarekin testuingurua ere irauliko den itxaropena dute askok, Iranek adibidez. Baina baliteke Bidenen lehentasunak bestelakoak izatea.

Black Lives Matter, Tunisian ere bai
Ricard Gonzalez
George Floyden hilketaren harira sorturiko manifestazioek oihartzuna izan dute nazioartean ere. Afrika iparraldean, Tunisia izan da aitzindaria; han, arrazakeria lotuta dago mendeetako esklabotzak utzitako lorratz sakonarekin.

Egipto eta Etiopia aurrez aurre: uraren lehen gerra?
Ricard Gonzalez
Azken fasean da Etiopia Nilo ibaian altxatzen ari den urtegiaren eraikuntza. Lanak bukatzear dauden arren, akordiorik gabe jarraitzen du Egiptoren eta Etiopiaren arteko hamar urteko gatazkak. Erabakigarria izan daitekeen elkarrizketa sorta hasiko dute aste honetan.


Bosnia zatitu bat
Ricard Gonzalez
Gerra amaitu zenetik hogei urte baino gehiago igaro diren arren, Bosnian zauriak irekita daude oraindik ere. Herritarrak hasiak dira elkarbizitzarako urratsak egiten, baina ez, hala, politikariak, zeintzuek betiko marra gorriei eusten dieten.

«Aljeriako presidenteak hitz egiten hasi beharko du zilegitasuna lortzeko»
Ricard Gonzalez
Lahianiren iritziz, Tebbunek presidentetzarako bozak irabazi izanak ez dio zilegitasunik bermatzen, eta ezta protestak amaituko direnik ziurtatzen ere, Hirak mugimenduak ez dituelako emaitzak onartu.

Hauteskunde behartuak
Ricard Gonzalez
Presidentetzarako bozak egingo dituzte gaur Aljerian. Bost hautagaietatik lau ministro ohiak dira. Sistema zaharra legitimatzea leporatzen dio oposizioak erregimenari

Hirak: burugabetua, baina ez garaitua
Ricard Gonzalez
Bi urte baino gehiago dira Marokoko Rif eskualdean Hirak al-Xaabi protesta mugimenduaren aurkako errepresioa hasi eta mugimenduko buruak «sedizioa» egotzita espetxeratu zituztela. Militarizazioaren amaitzea eta osasun zerbitzuak hobetzea dira haien aldarri nagusietako bi.

«Beldur naiz Al-Sisik sikario bat bidaliko duen ni hiltzeko»
Ricard Gonzalez
Egiptoko armadako jeneralen oparotasuna agerian utzi zuen bideo sorta batekin. Erbestean egonagatik, jarraitzen du «injustizia» salatzen. «Asmoa da herrialdea demokratiko bihurtzea». Bideoa albiste barruan.