
Matxinada ondorengo nekea
Ricard Gonzalez
Independente kontserbadore bat eta aberats populista bat lehiatuko dira gaur Tunisiako presidentetzarako bozen bigarren itzulian. Indar populistak indartu dira parlamentuan

Errebolta arabiar berrien aurkia eta ifrentzua
Ricard Gonzalez
Aljeria eta Sudan astindu dituzte aurten herri matxinadek. Orain, aljeriarrak beldur dira armadak errepresio gogorrago batera joko ote duen protestariak geldiarazteko. Sudanen, abian da militarren eta manifestarien arteko trantsizio adostua, boz libreak egin ostean bukatu beharko dena.

Are aitzindariagoa bihurtzeko
Ricard Gonzalez
Homosexualitatea kartzelarekin zigortzen da Tunisian. Munir Baatur da mundu arabiarreko lehen presidentegai ageriki homosexuala, eta lege hori kendu nahi du.

Amazigen pizkunde zaila
Ricard Gonzalez
Tunisiako amazigen identitatea eta kultura berpiztu nahi duten erakundeak ugaritu egin dira 2011z geroztik, baina salatzen dute estatuak baztertu egiten dituela oraindik.

«Frantziari eskatuko diogu biktimei dagozkien ordainketak egiteko»
Ricard Gonzalez
Batzordearen burua «nahiko pozik» agertu da egindako lanarekin. Halere, uste du «gehiago» egin zezaketela «estatuak lagundu» izan balie. Ben Sedrinek ukatu egin du lantaldea politizatuta egon dela: «Biktima guztiei tratu bera eman diegu».

Herri matxinada norabide baten bila
Ricard Gonzalez
Astebete igaro da Abdelaziz Buteflikak Aljeriako presidentetza utzi zuenetik, hogei urteren ondoren. Abdelkader Bensalah behin-behineko presidente izendatu dute, eta 90 eguneko atzerako kontua hasi da bozetarako. Protestak ez dira eten.

«Erregimen honek ezin du erreformatu bere burua»
Ricard Gonzalez
Iruditzen zaio Aljeriako agintariek denbora irabazi nahi dutela, «demokraziaranzko trantsizio baten promesak» eginez. Uste du, ordea, «sektore guztiak» batu dituzten protestak ez direla baretuko.

Al-Baxirren erronkarik handiena
Ricard Gonzalez
Iazko abenduaren 19an protestak piztu ziren Sudanen, gobernuak oinarrizko hainbat produkturen gaineko diru laguntzak kendu zituelako. Dozenaka lagun hil dituzte orduz geroztik, eta manifestarien helburu nagusia bilakatu da presidentea boteretik kentzea. 30 urte daramatza agintean, estatu kolpe bat eman zuenetik.

Sindikatu bat baino gehiago
Ricard Gonzalez
Tunisiako UGTT sindikatua politikara igarotzea aztertzen ari da. Milioi bat afiliatu ditu, eta protagonista izan da herrialdearen historiako gertakari nagusietan.

Ustelkeria, Tunisiaren trantsizioaren traba
Ricard Gonzalez
Hilabete honetan beteko dira zazpi urte Zine El Abidine Ben Aliren aurkako matxinada hasi zenetik. Presidenteak bere mesedetan baliatu zuen ustelkeria izan zen matxinada eragin zuen motiboetako bat. Zazpi urteren ondoren, praktika hori orokortu egin da.