<![CDATA[Samara Velte | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 16 Jun 2021 15:43:17 +0200 hourly 1 <![CDATA[Samara Velte | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Erupzio bat Gazteluko plazan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2021-06-11/erupzio_bat_gazteluko_plazan.htm Fri, 11 Jun 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2021-06-11/erupzio_bat_gazteluko_plazan.htm
Nafartzea bertako ekosistema ulertzea da. Muturreko tenperaturak dauzkagu hemen, atmosferan zein gizartean: toki berean bizi dira kontserbadurismo kasposoena, euskararen aurkako jarrera militante bat, eta, aldi berean, herri mugimendu irudimentsu, konplize eta alai bat, hain zuzen ere bere aurkako testuinguruaz jabetzen delako dena hain bizia; badakielako dena daukala irabazteko.

Eta horrek mugimendu sismikoak eragiten ditu, geologikoak eta sozialak. Geroz eta jende gehiago bizi da, geroz eta naturalago, euskaraz; aurten, %28k egin dute selektibitatea gure hizkuntzan. Kultura bor-borka dago. Eta, aldi berean, badago etengabeko militante sentipena gainditzeko gogoa: euskaraz bizitzeko baino, bizitzeko eta euskaraz. Horretara heldu da Laba, aurki auzolanean zabalduko den gunea, non eta Iruñeko bihotzean, Gazteluko plazan. Euskarak lokal eder bat du bertan eskura, orain erreformatu behar dena, uda ostean kulturgune, sormen-laborategi eta kafetegi gisara zabaldu ahal izateko. Atzo abiatu zuten diru bilketa, eta uztailaren 14ra arte egongo da ekarpenak egiteko aukera. Iruñerriko euskal komunitateak bere buruari eta Euskal Herriari egiten dion oparia izango da; konplexurik gabeko bizitzari eskainitako topagune berri bat.]]>
<![CDATA[Horizontala eta bertikala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-06-04/horizontala_eta_bertikala.htm Fri, 04 Jun 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-06-04/horizontala_eta_bertikala.htm
Aste honetan bertan, bereizkeria horien zentzugabetasuna gogorarazteko ale bikain bat iritsi da Espainiako Auzitegi Gorenetik. Emakumeen askatasun oinarrizkoenei buruz ariko ez bagina, Marxtarren gidoi baterako eman lezake sententzia horrek; bertan, epaileek luze eta zabal deliberatzen dute «hatzak noraino sartuz gero hitz egiten hasi ote litekeen penetrazioaz»; zehazki, aluko ezpainak «bagina barnetzat» jo ote daitezkeen edo ez. Giza anatomiaren disekzio ezin zehatzago baten ondoren, epaileek ebatzi dute emakumezko sexu organoen «horizontaltasuna» dela irizpidea: baginaren sarreran muga imajinario bat marraztuz gero, hura gainditzen duen guztia jo daitekeela penetraziotzat. Eta, beraz, sorpresa: bortxaketa bat izan zela eskutan duten auzia.

Zalantza sortzen zaio bati, epaileei euren buruketa aldrebestuaren emaitzagatik txalo egin edota autodefentsa feministako ikastaro bat gomendatu beharko ote liekeen. Euren buruari justiziaren bermatzaile rola aitortzen dietenak ere ez badira gai ulertzeko eraso baten ezaugarri nagusia ez dela inplikatutako gorputz zatia, baizik eta urratzen den askatasuna, jai daukagu. Atzean duten botere harremanaren arabera definitzen dira erasoak: horizontaltasuna ez, bertikalitatea da haiek ulertzeko bilatu behar duguna.]]>
<![CDATA[Dena da politikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2021-05-28/dena_da_politikoa.htm Fri, 28 May 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2021-05-28/dena_da_politikoa.htm
Gauez, First Dates ikusten zuen, topa zezakeen saio kitsch, patriarkal eta erromantikoena: hura zen eguneko bere oporralditxo mentala. Beste batzuek futbolarekin egiten duten antzera, beharrezkoa zuen zerbaiti (arras politikoa izanik ere) ez-politikotasuna aitortzea.

Dena da politikoa, bistan da: erabaki bakoitzak dauka inplikazio kolektiboren bat, beti dago botere harreman bat atzetik. Dena aspektu politiko horrek baldintzatuta egin behar ote dugun? Zalantza handiagoak dauzka gaur egun. Areago: dena politika bada, ez ote dago arriskua erabaki indibidualen erantzukizuna gaindimentsionatzeko, eta botere handiena leuntzeko? Beste era batera esanda: Mercadonan plastifikatutako oilaskoa erosten duenari ulertarazi behar ote zaio berak egiten duena eta Jaurlaritzako aurrekontuak diseinatzen dituztenek egiten dutena politika bera dela? Erabateko koherentziaren bilaketa pertsonal horrek ez ote du bat baino gehiago erre? Agian, arinkeria apur bat baimentzea ere bada buruko osasuna zaintzeko modu bat. Eta hori ere bada politikoa, ezta?]]>
<![CDATA[Gerorako errua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-05-21/gerorako_errua.htm Fri, 21 May 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-05-21/gerorako_errua.htm
2014ko otsaila zen. Hilabete gutxi falta ziren Gazaren aurkako hurrengo operazio handia hasteko. «Ekialde Hurbileko gatazka» deitu ohi genion orduan erredakzioetan, Israel edo Palestina hitzak aipatu nahi ez genituenean. Kazetaritzako lengoaia aldatzen joan da ordutik; orain, ohikoagoa da «Israel eta palestinarrak» irakurtzea. Hizkuntzak berak ere adierazten du nor den nor geopolitikan: nor estatu handi bat, nor jende arrunt mordo bat.

Urteak daramatzagu herri baten fasekako genozidioari beha, batzuetan artileriaz eta besteetan hondeamakinaz galarazten duena palestinarren bizitza. Eta hala ere, erreparoak sentitzen ditugu argi posizionatzeko. Israelgo estatua sortu zeneko asmo sozialdemokrata eta laboristen oroitzapen erromantiko baten arrastoek pisatzen dute oraindik Europan; kibbutzetan pentsatzeko ahaleginak egin nahi ditugu, gaur egun Israelgo ekonomiaren eragile nagusia armada dela ez ikusteko.

Erru historikoak ere pisatzen du, noski. Areago, damua beti da koherenteagoa atzera begira. Ez da zalantzarik Bigarren Mundu Gerrako kalteak berandu aitortu zirela, bizitza askorentzat beranduegi zenean. Nazioartea oraindik garaiz dabil palestinarrei egindako kaltea partez emendatzeko, baina martxa honetan itxura du nahiago duela haiekiko ardura ere a posteriori-ko damu bihurtu.]]>
<![CDATA[Erosteko prest gaude]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-05-14/erosteko_prest_gaude.htm Fri, 14 May 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-05-14/erosteko_prest_gaude.htm
OME Osasunaren Mundu Erakundeak atera berri du COVID-19aren kudeaketa globalari buruzko ikerketaren ondorioa: kalte handiena saihets zitekeen, beste neurri batzuk hartuz gero. Politika lokalista zalantzatiek eta «ikus dezagun lehenbizi» jarrerak autobide bat zabaldu zioten birusari, artean bidea eteteko aukera zegoenean.

Modu asko zeuden, eta daude oraindik, pandemiari aurre egiteko. Konparazio baterako, astebete Alemanian pasatu behar izan dugu, turismotik oso bestelako arrazoi batek bultzatuta. Zazpi egunetan beste hainbeste antigeno test egin ditugu, nonahi eskaintzen baitizkizute: herritar orok eskubidea du astean bat doan egiteko, farmazietan edo proba zentroetan. Supermerkatuetan saskiak bete test dituzte eskura, lau euroan hasita; ohikoa bihurtu da senideak bisitatu aurretik edo dendetara hitzorduarekin sartu aurretik antigeno azkar bat egitea. Maskararen erabilera eremu itxietan soilik da derrigorrezkoa, ez kalean; baina ostalaritza eta zinemak itxita daude. Etxetik egin daitezkeen lanak hala egin behar dira legez. Poliziarik ez dugu ikusi ezer kontrolatzen.

Hango senide eta lagunek harri eta zur entzuten ziguten, Euskal Herriko toki batzuetan kalean ahoa estalita eraman behar dela baina gero taberna barruetan kontsumi daitekeela azaltzen genienean. Ez inbidiaz, sinesgogor baizik: «Baina hain ondo al dago hango kutsatze tasa?». Irri mingots batekin erantzuten genien: ez. Neurri asko inkoherenteak dira. Horregatik ez daukate ia inoren babesik. Horregatik da uneotan hain salmenta errentagarria askatasun pertsonalaren promesa.]]>
<![CDATA[Jada ezin da kontatu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-05-07/jada_ezin_da_kontatu.htm Fri, 07 May 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-05-07/jada_ezin_da_kontatu.htm
Stern-ek 40ko hamarkadan jardun zuen nagusiki, Israelgo estatua sortu aurretik. Britainiar Inperioaren aurkako «terrorismoa» aldarrikatzen zuen, hitz horrexekin aldarrikatu ere. Shamir izan zen 1943tik aurrera haren agintari nagusietako bat; besteak beste, Folke Bernadotte konde eta nazioarteko mandatari suediarra hiltzeko agindu zuen 1948an.

Istorio horretatik interesgarriena zera da: Enderlin kazetariak, berrogei urte geroago, talde sionista hari buruzko informazio bilaketari ekin zionean (artean Googlerik gabe), artxiboetan topatu zituen «terrorismoko ekintza» haien aldarrikapenak, baina ez termino berberetan mintzatuko zitzaion inor. Areago: Tel Avivera Stern-i buruzko museora joan zenean, kameraren aurrean elkarrizketak egiten ari ziren adineko pertsona batzuk topatu zituen, talde paramilitarreko kide ohiak. Lekukotzak lehenbiziko aldiz hain berandu ematen ari ote ziren galdetu zienean, zera erantzun omen zuten: «Bai zera. Berriro grabatzen ari gara; gauza batzuk jada ezin dira kontatu».

Sarri aditu ohi dugu, munduko gatazka armatu askotan, «goizegi» dela gauzak kontatzeko. Pentsa liteke, agian, denborak zauriak sendatzen dituen moduan iraganaren ulerkera ere errazten duela: distantziatik, errazagoa dela gauzak bere testuinguruan kokatzea. Errealitatea, ordea, bestelakoa da maiz: objektuari zentzu bat eskaintzen zioten testuinguruko elementuak lausotzen eta ahazten doaz urrundu ahala, eta gertakaria bera baino ez da geratzen, biluzik, unean uneko kontsentsu sozialen arabera berrirakurria izateko.]]>
<![CDATA[Gernika, '%85 noir']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/021/002/2021-04-30/gernika_85_noir.htm Fri, 30 Apr 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/021/002/2021-04-30/gernika_85_noir.htm
Aste honetan 84 urte bete dira Gernikako bonbardaketatik. Eguna oroitzeko, Picassoren margolanaren txokolatezko erreplika handi bat inauguratu du Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak.

(Agian, noizbait azken esaldi hori berrirakurriko dugu, eta une horretan zer gizarte mota ote geneukan galdetuko diogu gure buruari).

Omenaldiak eta urteurrenak ekintza sinbolikoak dira, eta, beraz, esanahiren bat daukate beti. Gertatu zen horri buruzko zure narratibatxoa berreraikitzeko aukera bat dira, norberak erantsi nahi dizkion emozio, konnotazio eta balorazioekin. Zer esan nahi ote ziguten Gernikari buruz ekitaldi harekin? Hobe genukeela historiaren bertsio gozo batekin geratu? Aspertuta daudela trauma eta samin bezalako hitz astunez, eta badela garaia kontuari beste begi batzuekin begiratzeko? Edo, besterik gabe, «grazia» zeukala iruditu zaielako egin dutela? Grazia egingo liguke gozokizko Hipercor txiki batek?

Sinbolismoaz ari garela, Jaurlaritzako Garraio sailburuak aitortu berri du AHTaren kilometroak ez zituztela kalkulagailu eta erregela batekin kalkulatu, «bihotzarekin» baizik. Pasio handiz kalkulatu ere; hainbeste, ezen 2027rako amaituko duten ere ez baitakite. Lagunok, hori da bizitza osorako maitasuna.

Trenbideak bihotzarekin eraiki nahi dituzte, memoria azukrez transmititu. Martxa honetan, inora ez garamatzaten errailez eta ezer ulertzeko balio ez duten sinboloz betetako herri bat geratuko zaigu.]]>
<![CDATA[Hibridoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-04-23/hibridoak.htm Fri, 23 Apr 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-04-23/hibridoak.htm
Esperimentuan aritu diren zientzialariek argudiatu dutenez, proben helburua da giza zelulen garapena hobeto aztertu ahal izatea, bai haien sorreran, bai zahartzean. Arrazoi etikoengatik, badira hainbat proba ezin direnak gizakien gorputzetan egin; aldiz, izaki hibrido edo kimereo berriak sortuz gero (itxura bitxiko arrain baten izena ipini diete zelulen nahasketei), giza anatomiaren oso antzekoak diren ehunak izango lituzke eskura zientziak, azterketak egiteko edota sendagaien frogak egiteko. Lehendik ere eginak dituzte antzeko hibridatzeak bestelako animaliekin, baina orain arte ez zuten sekula pertsonengandik hain hurbil dagoen espezie bat erabili.

Esperimentuak, bistan da, eztabaida etiko eta imajinatibo biziak piztu ditu. Enbrioiak hogei egunez bizirik mantentzea lortu badute, lortuko ote lukete, adibidez, tximino baten gorputzean txertatu eta erdi tximu, erdi gizaki den izaki hibrido bat munduratzea?

Prozesu horiei esker transplanteen merkatua zabal litekeela ere argudiatu dute batzuek, organo bateragarri gehiago leudekeelako eskura; helburu horrekin bizidunak sortzea etikoa ote den kuestionatu dute besteek. Eta osasun zientziez gutxitxo dakigunok zientzia fikziora egin dugu salto: agian, gaur egungo zaharrak titaniozko aldakekin eta burdinazko belaunekin ibiltzen diren moduan, gu ere biziko ote gara etorkizunean erdi-tximu baten giltzurrunarekin edota erdi-ardi baten bihotzarekin?]]>
<![CDATA[Enborrak erortzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-04-16/enborrak_erortzen.htm Fri, 16 Apr 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-04-16/enborrak_erortzen.htm
P.-k umezurtz geratzen zela sentitu zuen. Ezagun zuen sentipen hura: ziztada mingarri baten moduan etorri izan zitzaion aurreko hilabeteetan ere, izebari telefonoz deitzen zionean gai bati edo besteari buruz aholku eskatzeko edota bere pozen berri emateko, eta erantzunetan halako indiferentzia bat sumatzen hasi zenean. «Izeba nekatuta dago», esana zion bikotekideari. Bizitza osoan autoritatea aitortu izan zion emakume suhartsu hari: beti sendo, beti integritatez jokatzen zuen enbor baten modukoa izana zen, egoera zailenetan erabaki garrantzitsuak hartzeko gai eta ingurukoen babeserako beti hor, baita estualdi ekonomikoetan ere. Gurasoek eman ezin izan zioten aterpea zen P.-rentzat izeba.

Haren jokabidea hurbiletik behatzeko, denboraldi baterako etxera ekartzea erabaki zutenean sentitu zuen bigarren ziztada. Izebaren apartamentura joan ziren haren gauzen bila, eta ohartu ziren denbora zeramala bere buruari han eta hemen ohartxoak idatzita uzten. Kafea, arasako atean, edo Neguko jertseak, armairuko apaletan. Ahazteko beldurrez bizi den batentzako gogorarazpenez beteta zegoen etxea.

Orduan ohartu zen P., izebak utzia ziola lehengoa izateari. Orain, sekula baino hurbilago zeukan arren, inoiz baino urrunago zegoen beretzat. Ziztada baten modukoa izan zen konturatzea enborra jada ez zela ezeri eusteko gai, gora begiratu eta ez zegoela ez babesik, ez aholkurik, ezta errietarik ere. Heldu bihurtzea ez zela urteak betetzea, arduraren aurrean bakarrik geratzea baizik.]]>
<![CDATA[Rocio Carrasco ote gara?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-04-09/rocio_carrasco_ote_gara.htm Fri, 09 Apr 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-04-09/rocio_carrasco_ote_gara.htm prime time-an bere lekukotza eman ondotik. Telefonoa kudeatzen duen elkarteak bi gertakarien arteko lotura egin du; antza, laguntza eske hots egin zuten emakume askok adierazi zuten Rocio Carrascoren esperientziarekin identifikatuta sentitu zirela hura telebistan ikusi ondotik.

Egunkari honetako zutabeetako batean, Telecinco efektua aipatzen zuen Haizea Barcenillak; hau da, Espainiako telebista kate ikusienaren gaitasuna, inolako eskrupulurik gabe biktimaren lekukotza emateko eta, aldi berean, erasotzailea famatzeko eta matxismo higuingarrienean oinarritutako edukiak sortzeko. Arrazoirik ez zaio falta: klik lehia betean dabiltzan komunikabideek badakite indarkeria matxista boxeoko ring baten moduan irudikatuz audientzia-puntuek gora egiten dutela.

Hala ere, datuek zer pentsatua ematen dute. Feminismo antolatuak hamarkadak daramatza auzo eta herrietan laguntza guneak, larrialdietarako telefonoak eta babes sareak eskaintzen, emakumeengana heltzeko asmoz. Baina gero, nahi baino maizago, emakumeok ez gaude horra begira: kosta egiten zaigu indarkeria gure egunerokotasunaren parte dela onartzea. Biolentzia salatzen dutenak seinalatu egiten ditugu maiz, ahapeka etiketatu, edota euren egoerari logika bat eskaintzen dioten esplikazioak bilatzen ditugu.

Patriarkatuaren amarru indartsuenetako bat da pentsatzea indarkeria beti dela «besteek», «ahulek», «tresnarik ez dutenek» sufritzen duten zerbait, ez guk. Inork ez du biktima publikoa izan nahi; agian horregatik kostatzen zaigu gure hurbileko emakumeekin identifikatzea, baina erreakzionatzen dugu elite eta izarrek ere #MeToo salatzen dutenean: ahulen eta baliabiderik gabeko biktimen iruzurra begien parean hausten zaigulako, beharbada.]]>
<![CDATA[Burezur zarauztarrak Parisen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-04-02/burezur_zarauztarrak_parisen.htm Fri, 02 Apr 2021 00:00:00 +0200 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-04-02/burezur_zarauztarrak_parisen.htm
Tira, ñabardura: duela 200 urte, miresmena ez zuen herriko fisionomiak eragiten, oro har euskaldunenak baizik. Arrazen eta nazioen jatorriari buruzko sukar betean, burezurren azterketak informazioa eman zezakeela uste zuten orduko zientzialariek, eta euskaldunenek, luzexkak izaki, cro-magnonetaraino eramango zituztela. Faszinazio horren menpe geratu zen Pedro Gonzalez Velasco udatiarra, Madrilen zirujaua ofizioz: Zarauzko kanposantu zaharraren zati bat erosi eta bertan Villa Munda eraiki zuen, gaur egungo musika etxea. (Digresio txiki bat: sabai altuko eta egur zaratatsuzko etxe hartan, korua izaten genuen. Irakasleak solemnitate handiz iragartzen zuen: «Gure artean moskardoi bat dago». Abesterakoan arnasa gehiegi askatzen zuena zen moskardoia, eta irakaslea Full Metal Jacket-eko sarjentuaren antzera hurbiltzen zitzaigun banan-banan euliaren bila. Ez dut tentsio handiagoko egoerarik gogoratzen haurtzaroan. Eta orain pentsatzen dut: eta moskardoia beste zerbait baldin bazen?).

Antza, Velascok ohitura hartu zuen gauez burezurrak lurpetik ateratzeko. Baimenik gabe, bistan da; baina egunez bizidunak sendatzen zituenez, barkatzen zitzaion (badakizue: udatiar moloienak zarauztartzen ditugu). Ale batzuk Paul Broca antropologoari bidali zizkion Parisera; eta hortik aurrera, uda izkira bila pasatu ordez, badakizue zeren arrastoan aritu ziren. Brocaren joan-etorrien ondorioz bukatu dute zarauztarren buruek Musée de l'Homme-n. Nahiz eta, egia esan, hamaika toki egokiago bururatzen zaizkidan gure cro-magnontasuna aztertzeko, herritik atera gabe.]]>
<![CDATA[Negoziatzaileak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-03-26/negoziatzaileak.htm Fri, 26 Mar 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-03-26/negoziatzaileak.htm
Eskuliburu bateko arauak balira bezala hasi zen gurean profezia betetzen haurra jaio zenean. Gutxira, ez nekien etxean bi lagun ote ginen, hiru, edo pertsona erdi bat bihurtuta ote nengoen. Zer ari zitzaigun gertatzen? Sekula ez bezainbeste eztabaida sortzen ziren, eta sarritan nekeagatik baino ez genituen saihesten. Arduraren zama? Etengabe norbaiten beharrak ase beharraren tentsioa? Intimitate faltak eragindako urduritasuna? Eskulibururik ez oraingoan: «Lasai hartu, hiru urteren ostean, dena bere onera itzultzen hasten da». Hiru urte, komunera ere presaka joaten?

Apurka hasten zara ulertzen zergatik konplikatzen den elkarbizitza haur bat tartean dagoenean. Ez da bizimodu berria itogarria bihurtzen delako edo nekeagatik (soilik): batez ere, urrats bakoitza negoziatu beharra dagoelako da. Nork-noiz-nola-zer jantzi-jan-dutxatu-lan egin, derrigor beste norbaitekin hartu beharreko erabakien errenkada bat bihurtzen da eguna. Eta orduan ohartzen zara, agian, lehenago ere ez zeneukatela uste bezain komunikazio bikaina: kontua da lehen erraza zela bat zentozten kontuetan kontsentsua lortzea, eta gainerakoetan nor bere bidetik joatea, horrek gatazkarik sortu gabe eta primerako komunikazioa zeneukatela sinetsita.]]>
<![CDATA[Pasaportea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-03-19/pasaportea.htm Fri, 19 Mar 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-03-19/pasaportea.htm Ez pentsatu elefante batengan esan, eta ezinezkoa zaigu elefantea ez irudikatzea. Hortik aurrera esango dugun oro piztiaren bueltan esango dugu.

Pandemiak bizitza soziala standby-n utzi zuenetik, antzeko zerbait gertatzen zaigu; esate baterako, albistegietan ez-festei buruz mintzo diren bakoitzean. Pentsatzen dut komunikabide batzuek urte hasieratik izango zituztela herriko festei buruzko erreportajeak programatuta, eta, jaien faltan, ez-festa delakoei buruzko piezak argitaratzeari ekin ziotela, irizpide periodistiko kuestionagarri samar bati jarraika: errealitateak ez diezadala aurrez planifikatutako kontakizun bat izorra. Kasualitatez, pieza horietako narratibak ongi ematen zion gobernutik zetorren diskurtso bati: herritarrak ardurarik gabe jokatzen ari zirelako ari zela koronabirusa zabaltzen. Akaso hori izan da gure elefantea hilabeteotan.

Orain, mugek itxita jarraitzen dute, eta gehientsuenok onartu ditugu neurriok: gauza okerragoak pasatu ditugu on kolektiboaren izenean. Baina badator eguraldi ona, eta ez-festei buruz bezalaxe hasi zaizkigu ez-oporrei buruz hizketan. Europako Batasunak pasaporte immunitarioa sortu nahi du, txertoa jasotzeko edota PCR probak ordaintzeko baliabideak dituztenek bederen turismoa egitera joateko aukera izan dezaten.

Jende gehienarentzat, baina, ez-oporrak izaten jarraituko dute; telebistan ikusiko dituzte turistak gorrituta, eta kutsatze datuek gora egiten dutenean berriz entzungo dute arduragabekeriaz jokatu dutela. Zer esanik ez EBtik kanpoko herritarrentzat; pasaporteak ez baitu inoiz mugitzeko askatasuna sinbolizatu, alderantziz baizik: desplazatzeko ezintasun eta mugen froga da haren existentzia, batez ere.]]>
<![CDATA[Udgodskaia bat, noizbehinka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-03-12/udgodskaia_bat_noizbehinka.htm Fri, 12 Mar 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-03-12/udgodskaia_bat_noizbehinka.htm Herritarren ehuneko hainbestek dio egoera politiko egonkorragoa nahi dutela. Antzeko titularrak irakurtzen ditudanero, ehuneko horien atzean erantzuten ari diren pertsonak irudikatzen saiatzen naiz. Autobusean doazela ari ote dira inkestari erantzuten, haur bat alboan marru betean daukatela? Edota erantzunak pentsatzeko astia eskatzen ote diote inkestagileari? Edota, hurbileko batek duela gutxi aitortu zidan moduan, «egia erdiak» erantzuten ote dituzte propio, inkestagileak harrapatzen ote dituen ikusteko?

Ba ez, niri ez didate sekula galdetu egoera politikoaz. Bi aukera: ez naiz lagin errepresentatiboa, edo hain errepresentatiboa naiz, non beste edonori galdetuta ere emaitza bera aterako litzatekeen.

Baina galdetuko balidate, mugimendu pixka bat eskatuko nioke egoera politikoari. Ez italiar edo libanoar estilora, baina sikiera ezustekoren bat tarteka, Teleberri ikusten jarraitzeko bada ere. Marina Udgodskaia bat, noizbehinka.

Errusiako Povalijino herriko udaletxeko langilea zen Udgodskaia, Moskutik 300 kilometro ipar-ekialdera. Han, betiko alkatea izan zen udal bozetara aurkeztu zen bakarra. Demokrazia itxurosorik geratu ez zitzaiola ohartuta (eta legeak gutxienez bi lehiakide eskatzen dituenez bozak baliozkotzat jotzeko), udaletxeko garbitzaileari eskatu zion aurkari gisara aurkez zedin. Berdin eska ziezaiokeen bere etxeko tostagailuari edo kaleko postontzi bati: Marina Udgodskaia ez zen aintzat hartzeko moduko lehiakidea alkatearen buruan. Ez zuen, ordea, herritarren aspermen maila ongi kalkulatu, eta hauteskunde egunean barrutiko botoen %66 bildu zituen Udgodskaiak, inolako kanpainarik egin gabe. Ordutik, bere herriko alkate da, munduko desertu politikoentzako gogorarazpen modura.

Spoiler: Udgodskaia da orain alkate, baina alkate ohia ez da udaletxea garbitzen hasi.]]>
<![CDATA[Pandemiaren aurpegiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-03-05/pandemiaren_aurpegiak.htm Fri, 05 Mar 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-03-05/pandemiaren_aurpegiak.htm normalitate berri hau irits zedin desiatzen. Ordutegi zabalarekin txangoak egiteak eta nahi genuen tokian erosteak luxua zirudien orduan, supermerkatura ere ia hanka puntetan, drogak erostera bagindoaz bezala joaten ginenean. Hau ere pasatuko da, eta agian sortuko da epika intimo bat pandemia garaiaren inguruan: non zeunden Dorre Bikiak erori zirenean? Zer egin zenuen COVIDaren urtean?

Batzuek irriz kontatuko dute azkenean 2025ean agortu zitzaizkiela pandemian arpilatutako dilista paketeak; besteek oroituko dute balkoitik balkoira nola aritzen ziren bertsotan bizilagunekin; edota nola adosten zituzten Tinderreko hitzorduak dendetako ilaretan, jendearekin elkar zintezkeen gune bakarrak zirelako. Osasungintzako langileei iluntzero erlijiosoki txalo egiten geniela kontatuko dugu, eta beharrezkoak izango dira kontakizun horiek guztiak, narratibek beti ematen diotelako zentzu bat iraganari: «Hori guztia egin genuen, eta hemen gaude orain».

Baina gustatuko litzaidake etxean inoiz baino bakartuago geratu zirenei ere galdetuko bagenie; kanpokoari izua hartuta, barneko mamuei aurre egiteko baliabiderik gabe geratu zirenei. Adinekoak eta haurrak zaintzeko instituzioek ateak itxi zizkietenei eta lanak gainezka egin zienei. Tratu txarrak tabernei esker saihestu ohi ziren etxeetan, euren erasotzailearekin harrapatuta geratu zirenei. Erditzerako prestakuntzarik gabe, beldurrak euren kabuz kudeatu behar izan zituzten haurdunei. Supermerkatuetako kutxetako saltzaileei eta ospitaleak inoiz baino gehiago garbitu behar izan dituzten langileei, horien guztien aurpegia ere izango baitu pandemiaren memoriak.]]>
<![CDATA[Normalizazioaren neurria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-02-26/normalizazioaren_neurria.htm Fri, 26 Feb 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-02-26/normalizazioaren_neurria.htm poltsa egiterakoan. «Poltsak gardena izan behar du, bizitza ikus dezan», azaltzen dio, enpresako kafe gelan lankide batek besteari erabiltzen duen programa informatikoaren xehetasunak deskribatzen dizkion eran. Euskal Herrian destinatutako polizia espainiarraren know-how, torturaren ohikotasunaren neurria erakusten duen tonuan.

Beraiek eta guk normalizatu baitugu tortura, hitzaren zentzurik okerrenean. Umetan, inork azaldu gabe ikasi genuen zer zen poltsa, zer bainuontzia. Herriko plazan jolasten ginen, Arranoko balkoian zintzilikatutako muralaren azpian, Unai Romanoren aurpegi puztuaren begiradapean. 14 urterekin aditu genuen Nekane Txapartegiren lekukotza epaitegian. Bagenekien, inork azaldu gabe, atxiloketen osteko lehenbiziko bost egunak zirela arriskutsuenak.

Eta beraiek ere normalizatu zuten. Nekez ahaztuko dut Madrilgo kazetari entzutetsu batek nola kontatu zigun behin, inork galdetu gabe, halako eta halako guardia zibilek zelan azaldu zioten «azkenean nola kantatu zuen» ETAko buruzagi batek. Irriz kontatzen zuen, afalosteko bitxikeria bat balitz bezala, bere kontaktuez harro. Ohartu ere ez zen egin gutako inork ez ziola irribarre txikiena ere itzuli; aipamen harekin, bizkarrean hotzikara eragiten ari zitzaigula, memoria kolektibo ilun baterako atea zabalduta. Hor ohartu nintzen beste aldean tortura ez zela, nik uste moduan, tabu bat, ahoskatu ezinezko egia partekatu bat: aitzitik, umorea ere egiteraino onartutako zerbait zela. «Baina hau ezin dut kamera aurrean kontatu», esanez amaitu zuen kazetariak bere ikuskizuntxoa. Torturaren aitortza ofiziala iritsiko bada, aitortza horrek ez ahal du soilik haren existentzia erakutsiko, baizik eta, baita ere, haren normalizazioaren dimentsioa.]]>
<![CDATA[Etxeko itzal hura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-02-19/etxeko_itzal_hura.htm Fri, 19 Feb 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-02-19/etxeko_itzal_hura.htm
Alkoholismoa, menpekotasunak eta jokabide obsesiboak: hondoa jotzetik bi zentimetrora zauden arte, ukatzea errazago zaizkigun mamu horiek. Euren aurpegi sozialak babesten dituenak. Gutako zenbatekin bizi izan ote da itzal hori, izenik ipintzen ez diogun artean existituko ez delakoan? Nonbait, bizilagunei arazoak eragiten dizkiena da alkoholikoa; aldiz, adikzioa etxekoa eta isila bada, daramazun etiketa ere xuxurlatua izango da.

Duela gutxi jakin nuen Guraso Alkoholikoen Seme-Alaben Sindromea existitzen dela. Antza, txikitan inguruan menpekotasunak izan ditugunok hainbat portaera partekatzen ditugu helduaroan: bakartze sentsazioa, besteen onarpena konpultsiboki bilatzea eta aldi berean harreman estuei izkin egitea. Haurtzaroan, besteen normaltasunarekin eta onartutako jokabideekin obsesionatutako umeak izan ginen, eta orain zorrotzegiak gara mundu guztiarekin. Goiz samar utzi genion haur izateari, gurasoak eta haien irudia babesteko beharra sentitzen genuelako. Orain, heldutan, maitasuna eta errukia nahasten omen ditugu; beti daukagu aski onak ez izatearen irudipena, ingurukoen laudorioak merezi ote ditugun sinetsiko ez bagenu bezala. Kontrolatzen ez ditugun aldaketek izua eragiten digute.

Errealitatea ukatzera ohitu ginen, eta bestelako errealitateen bilaketarekin obsesionatu. Ez ginen haur distiratsuki helduak geurez; besterik gabe, etxeko beste gelan bizi zen izenik gabeko itzal haren beldur ginen.]]>
<![CDATA[Desiragarria eta posiblea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-02-12/desiragarria_eta_posiblea.htm Fri, 12 Feb 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-02-12/desiragarria_eta_posiblea.htm
Bigarren albistea, bost egun lehenago: Kolonbiako Bakerako Justizia Bereziak antzeko delitu-zerrenda baten arduradun jo zituen FARCeko agintariak. Karguak ukatuz gero, hogeina urteko espetxe zigorra jaso dezakete; aldiz, aitortuz gero, 5 eta 8 urte arteko etxeko atxiloaldia bete beharko dute, eta gizarte lanak egin. Akusatuek esan dute prest daudela neurriak onartzeko, «biktimen erreparazioaren» izenean.

Gatazka handiei buruzko hainbat galdera etiko zabaltzen dituzte bi albisteok, nork zer epaitu behar lukeen alde batera utzita (zerbaitengatik leporatzen zaio Hagari munduko «pobreen auzitegia» izatea): zein zigor eskatzea ote den desiragarri, zer egoki eta zer posible egoera bakoitzean. Pentsaera punitibistak, tripetatik mintzo zaigunak, dio zigor justu batek eragindako kaltearen adinako sufrimendua eragin behar liokeela egileari; batzuentzat hori izan daiteke desiragarri. Baina agian, dimentsio indibidual oro gainditu duten gatazketatik ateratzeko, eskaera horiek ez dira egokienak. Egindako kaltea aitortzea bada helburua, egileentzako kostu pertsonal handiegia dakarten zigor eskaerek kale itsu batera eramango gaituzte, inor ez delako halako prozesu batean inplikatuko baldintza horietan. Eta, ziurrenik, desio horietako batzuk ez dira posible ere: eskaera gisara, absurdoa da talde bati bere izateko arrazoia kuestiona dezan exijitzea. Aurrera egin nahi duenak, besterik desiratu arren, badaki hori.]]>
<![CDATA[Ikusle arruntaren koplak ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-02-05/ikusle_arruntaren_koplak.htm Fri, 05 Feb 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-02-05/ikusle_arruntaren_koplak.htm Gizon arruntaren koplak, rural-trap estiloan: sardeak, epentesiak, buruko estalkiak eta txandalak, gaiztotasunaren eta gizonkeriaren halako estetika punki bat irudikatzeko asmoz. Ikusle arruntak ez lioke askoz gehiago ikusiko bideoari: agian irribarre ere egingo luke, pandemia betean egonagatik ere gazteak (!) euren denbora bideoklipak egiten (!!) eta Xabier Lete (!!!) bertsionatzen pasatzen ikusita. Baina gure herri txiki eta aspertu honetan ezer ez daiteke nerabezaroko esperimentu jostari hutsa izan. Bideoak zalaparta eragin du, besteak beste, erabiltzen duten euskara edota irudikatzen dituzten genero rolak direla eta. Urteak pasatu ditugu esanez euskara «moloi» bihurtu behar dela gazteak erakartzeko, baina gero, adierazpen horiek sortzen direnean -edo asmo horrekin, bederen -nahiago genuke Xabier Lete bera etorriko balitz koplak abestera. Halakoetan, kritikei irainek jarraitzen diete; nork berea defendatzen du, Eurovisionerako gure ordezkaria aukeratu beharko bagenu bezala; eta adierazpenaren beraren zilegitasuna jartzen da zalantzan. Eta ikusle arrunt honi pena pixkat sartzen zaio, pentsatzen duelako gure konplexuen ondorio dela eztabaida sinpleena hainbeste konplikatzea. Egoera arrunt batean, normala litzateke edozein kultur adierazpenek argia ikustea, eta gero aukerako perspektibatik kritikatzea (eta oxala, sortzen den guztiari genero ikuspegitik edo perspektiba gutxitu batetik begiratzen jakingo bagenu). Eta sortzen duenak onartuko luke publikazio orok ekar dezakeela kritika. Baina irudipena daukat oraindik kopla gehitxo dauzkagula %100 sinatzeko prest ez gauden produktu eta mezuak onartzeko. ]]> <![CDATA[(Des)agertu direnak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-01-29/desagertu_direnak.htm Fri, 29 Jan 2021 00:00:00 +0100 Samara Velte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-01-29/desagertu_direnak.htm
Distantziak euren neurri errealera itzuli dira. Lehen, luzera antzekora zeuden Bartzelona eta Mexiko; posible zen asteburua Frankfurten pasatzea, pare bat egunetarako Izabara joaten zinen bezalaxe. Bi ordu autoz edo bi ordu hegazkinez, zein zen aldea? Orain ikusten ari gara tokiak eta bertan bizi den jende maitea, lehen askoz hurbilago zirudiena— zein distantziatara dauden benetan; eta ez soilik kilometrotan. Mugak hor zeuden, guretzat ez zeuden arren; orain agertu zaizkigu. Agian, lehenbiziko aldiz, munduko herritar gehienentzat bidaiatzeak zer esan nahi duen ulertzen hasi gara: oztopo-errenkada luze bat.

Pertsona arteko harremanak ere distantzia berri batean kokatu ditu pandemiak. Ez dut esango faltan botatzen ditudanik kortesiazko bi musuak nire esku balego, gal genezake ohitura hori betirako-, baina badut irudipena denon bizitza emozionalak pobretu direla. Koronabirusaren aurkako neurriek gure ingurune estuenera mugatu gaituzte, lagun min eta senideetara. Ulertzekoa da horiek salbatu nahi izatea, baina bizitza sozialaren korua galdu dugu: lagunak deitzerik ez dagoen baina eguneroko harremanak aberasten dituzten horiek guztiak. Desagertu dira trenean patata zorroa eskainiko zizun bidaidea, kontzertuero topatzen zenuen jendea, tabernan futbola ikusteko elkartu ohi ziren ezezagunak, edozein unetan elkar besarkatzeko prest. Desagertu dira txosnetako enkontru espontaneoak, gero gau osoa iraun zezaketenak; taberna berean egunkariak leitzera eta trukatzera elkartzen ziren irakurleak; eta lantokietan, bazkalorduko smalltalk-a beste departamentuetako aliatutxoekin. Zineman, desagertu da albotik, zurekin batera, negar egiten zuen ezezagun hori.]]>