<![CDATA[U.U. | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 17 Nov 2018 05:36:06 +0100 hourly 1 <![CDATA[U.U. | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ane Irazabalek jasoko du Euskal Kazetariak saria, hilaren 20an]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2411/036/003/2017-11-09/ane_irazabalek_jasoko_du_euskal_kazetariak_saria_hilaren_20an.htm Thu, 09 Nov 2017 00:00:00 +0100 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2411/036/003/2017-11-09/ane_irazabalek_jasoko_du_euskal_kazetariak_saria_hilaren_20an.htm
Ekitaldian, Antton Olariaga marrazkilaria omenduko dute, Zakilixut pertsonaiaren 40. urteurrena dela-eta. Urtero pertsonaia edo giza erakunde bati saria ematen diote, eta aurten Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari emango diote, «komunikabideekin duen harremanagatik eta euskal kulturaren zati bat berreskuratzeagatik».

Ibilbide Profesionalaren saria Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte kazetariei emango diete, Egin eta Deia egunkarien jaiotzaren 40. urteurrenagatik. Hurrenez hurren, bi egunkari horien lehen zuzendariak izan ziren.

Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria Gervasio Sanchezi emango diote. Kazetaritza Digitalaren saria, berriz, Mikel Iturralderen Treneando blogarentzat izango da.]]>
<![CDATA[BERRIAk Alavesen finalaren berri emango du, luze eta zabal]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2411/028/003/2017-05-26/berriak_alavesen_finalaren_berri_emango_du_luze_eta_zabal.htm Fri, 26 May 2017 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2411/028/003/2017-05-26/berriak_alavesen_finalaren_berri_emango_du_luze_eta_zabal.htm
Partida osorik Tele5 telebista kateak emango du, 21:30ean —aurretik saio berezi bat egingo dute 20:00etan—.

EITBk hainbat saio berezi prestatu ditu Alavesen finalaren harira: gaur, ETB1en, Jon Balentziaga Bilbotik eta Txemi Galarraga Madrildik ariko dira, 22:15etik 23:00etara; kate berean ariko dira biak bihar, 21:00etatik 21:30era eta 23:15etik 00:15era; ETB2n, Jose Ituartek gidatuko du saio berezi bat bihar, 13:00etatik 14:00etara; gaztelaniazko katean, Ituartek Klaudio Landa izango du lagun larunbatean, 18:15etik 21:00etara.

Hamaika telebista ere Madrilen izango da, eta konexioak eta bideoak egingo ditu gaur eta bihar. Jokalari ohien eta kazetarien hitzak jasoko dituzte.]]>
<![CDATA[La Sextak 'Cazadores de trolls' saioa estreinatuko du gaur gauean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2442/036/003/2017-03-28/la_sextak_cazadores_de_trolls_saioa_estreinatuko_du_gaur_gauean.htm Tue, 28 Mar 2017 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2442/036/003/2017-03-28/la_sextak_cazadores_de_trolls_saioa_estreinatuko_du_gaur_gauean.htm Cazadores de trolls saio berria gidatuko du gaurtik aurrera La Sexta katean (22:30). Programako atal bakoitzean, Interneten itzalpean eta anonimotasunaren izenean ezkutatzen dena islatuko dute. Garcia Aguado batera eta bestera ibiliko da, Interneteko erasotzaile anonimoen bila eta biktimen lekukotzak jasoz.

Bambu Entertainment ekoizpen etxeak egin du saioa, eta iragarri du lekukotzak, docu-reality, ikerketak, coach, thriller eta road movie generoetako osagaiak uztartu dituztela atal bakoitzean.

Enrique Serrano kolaboratzaileak ikerketa lanak egingo ditu, biktimaren soslaia lortu, eta erasotzailearen nortasuna bilatuz. Ana Isabel Saez saioko psikologoa izango da, eta troll-en soslai psikologikoa azalduko du.

Kasuetako bat, Donostian

Lau programa emango dituzte datozen lau astearteetan. Horietako batean, Donostian bizi den emakume gazte batek jasandako erasoen berri emango dute. Telefono deiak, isekak posta elektroniko bidez eta etxean pintaketak pairatu ditu. Kontaktuen web batean, emakumearen bortxaketa eskatu izan du erasotzaileak.]]>
<![CDATA[RSFk salatu du Europan atzera egiten ari dela prentsa askatasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2426/028/003/2017-02-09/rsfk_salatu_du_europan_atzera_egiten_ari_dela_prentsa_askatasuna.htm Thu, 09 Feb 2017 00:00:00 +0100 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2426/028/003/2017-02-09/rsfk_salatu_du_europan_atzera_egiten_ari_dela_prentsa_askatasuna.htm
Mugarik Gabeko Kazetarien txostenean jaso dute, halaber, Espainiako Gobernuak martxan jarritako mozal legea. Munduko 180 herrialderekin zerrenda egiten du elkarteak prentsa askatasuna neurtzeko, eta Espainia 34. tokian ageri da. Lehen tokian Finlandia dago.

Elkartearen arabera, munduan 59 kazetari hil zituzten 2016. urtean, baita bederatzi internauta eta hedabideetako zortzi kolaboratzaile ere. Gainera, 179 kazetari, 157 internauta eta hamabi kolaboratzaile espetxeratu zituzten. «Hilketen eta bahiketen kopurua txikiagotu egin da, kazetariak ia-ia ez daudelako tokian bertan».]]>
<![CDATA['Ur handitan' saioan harrera familien inguruan ariko dira gaur]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2425/036/003/2017-02-07/ur_handitan_saioan_harrera_familien_inguruan_ariko_dira_gaur.htm Tue, 07 Feb 2017 00:00:00 +0100 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2425/036/003/2017-02-07/ur_handitan_saioan_harrera_familien_inguruan_ariko_dira_gaur.htm Ur handitan erreportaje saioan Aldi baterako habia atala emango dute gaur 22:20an. Harrera familien errealitatea jasoko dute erreportajean. Familia beharrean daude haur asko, eta bakoitzak iragan eta errealitate ezberdina du, ETBko saioan aztertuko duten moduan.

Araiako (Araba) familia baten berri emango dute saioan. Bea Auzmendik eta Aitor Mendizabalek Aner seme biologikoa izan zuten, eta, ondoren, familia handitu nahian, 2 urteko mutiko bat hartu zuten harreran. Bi urte pasatu dira orduz geroztik, eta egokitzapen prozesuaren zailtasunez hitz egingo dute Mendizabalek eta Auzmendik.

Xabier Euzkitzeren eta Txus Manterolaren familia izango da beste istorio baten protagonista. Seme biologiko bakarra izan arren, adoptaturiko 12 urteko neska bat eta harrera familia mugagabean harturiko 9 urteko semea dute. Laugarren haur bat batu zaie orain, urgentziazko harreran hartu duten hilabete gutxiko umea.

Bestalde, 2 eta 6 urteko ahizpak harreran hartu zituzten Mikel Iraundegik eta haren bikotekideak prozesu zail horren berri emango dute. Senegaldik eta Ukrainatik Euskal Herrira iritsitako gaztetxoen beste bi istoriok osatuko dute programa. ]]>
<![CDATA[Diputazioak 19.965 euro ordaindu zituen SER Donostiatik ari zedin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2463/028/003/2017-01-11/diputazioak_19965_euro_ordaindu_zituen_ser_donostiatik_ari_zedin.htm Wed, 11 Jan 2017 00:00:00 +0100 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2463/028/003/2017-01-11/diputazioak_19965_euro_ordaindu_zituen_ser_donostiatik_ari_zedin.htm Hora 25 irratsaioari, iazko apirilaren 22an Donostiako Tabakaleratik aritzeagatik. Urrezko Danborra Barcelori emateko arrazoi ia bakartzat Gipuzkoako hiriburutik bi saio egin izana jo zuen herenegun Eneko Goia alkateak. Barceloren proposamena PSE-EEk egin du, eta alderdi horrek du aldundiko Kultura Departamentuaren ardura. Sail horren arabera, «ohiko kolaborazioak» dira Tabakalerako saioaren modukoak. «Horrelakoak egiten dira euskal hedabideekin, gardentasun osoz», gaineratu du foru aldundiak.

EH Bilduk, PPk eta Irabazik ez dute egokitzat jo Barcelori saria ematea. EH Bilduko Amaia Almirallek esan du «ulertezina» dela erabakia: «Ez dugu zalantzan jartzen Barceloren profesionaltasuna, baina herritarrek ez dute ulertzen zer zerikusi duen hark Urrezko Danborraren esanahiarekin. Ez dugu uste Donostian bi irratsaio egin izana nahikoa denik halako sari bat jasotzeko». Irabazik Alicia Amatriain dantzaria proposatu du, eta Alejandro Loic zinegotziak uste du saria ezin dela «proiekzio irizpideen» arabera eman. Ernesto Gasco alkateordearen (PSE-EE) iritziz, ordea, saria ez da aitortzarako, «hiriaren sustapenerako saria» baizik.]]>
<![CDATA[Kazetarien aurkako delituen inpunitatea eten nahi dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2426/028/003/2016-11-02/kazetarien_aurkako_delituen_inpunitatea_eten_nahi_dute.htm Wed, 02 Nov 2016 00:00:00 +0100 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2426/028/003/2016-11-02/kazetarien_aurkako_delituen_inpunitatea_eten_nahi_dute.htm
Irak, Filipinak eta Somalia

Europan Turkia da kazetarien aurka eraso gehien egiten duen herrialdea. Mundu osoan, berriz, azkeneko hamarkadan Irakekoa izan da egoera txarrena kazetarientzat, Kazetarien Babeserako Batzordeak argitaratutako txosten baten arabera. Azkeneko hamar urteetan Iraken 71 kazetari hil dituzte, eta hilketa horiek ez dituzte epaitu. Filipinetan 41 kazetarirekin gertatu da gauza bera. Azkeneko bi urteetan, bestetik, Somalia izan da zerrenda horretako lehen herrialdea, Al Shabaab taldearen presentziaren eraginez.]]>
<![CDATA[Gaztelugatxe eta Itzurun itxita, 'Game of Thrones'-en eraginez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2414/036/003/2016-10-20/gaztelugatxe_eta_itzurun_itxita_game_of_thrones_en_eraginez.htm Thu, 20 Oct 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2414/036/003/2016-10-20/gaztelugatxe_eta_itzurun_itxita_game_of_thrones_en_eraginez.htm Game of Thrones telesailaren grabaketak. Horien eraginez, Bakion (Bizkaia) Urizarretatik Gaztelugatxera jaisten den oinezkoentzako bidea itxi egingo dute gaur, eta itxita izango da datorren igandera arte. Era berean, Gaztelugatxera iristeko sarbideak eta ingurua itxi egingo dituzte. Bakioko Bentako aparkalekuan kokatuko dute telesailaren karabanen kanpamentu nagusia. Grabatzeko azpiegiturak oso zabalak direnez, kanpamentuak aparkalekuaren beheko zati osoa okupatuko du. Larunbatean amaituko dituzte Gaztelugatxeko grabaketak, eta, hurrengo egunean, Game of Thrones-eko taldeak, Bakio utzi, eta aparkalekuan paratutako osagai guztiak kenduko ditu.

Itzurun hondartzako eremua bihar itxiko dute, telesaila egiten duen ekoizpen etxeak hala eskatuta, azken orduko lanak egiteko. Hondartzako sarbidea itxita egongo da hilaren 29ra bitartean. Grabaketak Zumaian (Gipuzkoa) datorren astean egingo dituzte, hilaren 24tik 29ra. Grabaketa egunetan, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hondartza ingurua eta hango itsaslabar eta amildegiak balizatuko dituzte, grabaketak ikustera biltzen direnen segurtasuna bermatzeko. Barrikan (Bizkaia) ere grabatuko dute.]]>
<![CDATA[Protestak Budapesten, 'Nepszabadsag' egunkariaren itxieraren aurka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2475/026/003/2016-10-12/protestak_budapesten_nepszabadsag_egunkariaren_itxieraren_aurka.htm Wed, 12 Oct 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2475/026/003/2016-10-12/protestak_budapesten_nepszabadsag_egunkariaren_itxieraren_aurka.htm Nepzabadsag egunkariaren itxieraren aurkako mobilizazioetan. Mediaworks enpresa da egunkariaren jabea, eta larunbatean iragarri zuen kazetaren behin-behineko itxiera. Erredakzioko kazetariak ezin izan ziren egoitzara sartu, ezin zuten haien posta elektronikoa kontsultatu eta iritzi publikoarekin batera jakin zuten itxieraren berri. «Uste dugu hau kolpe bat dela», adierazi dute kazetariek Facebookeko orrialde batean.

Enpresak agiri batean jakinarazi zuen azkeneko urteetan egunkariak galera handiak izan dituela: 16 milioi euro inguru. Azkeneko hamar urteetan salmentak %74 gutxiagotu dira. Dena den, egunkariaren ildo editoriala Hungariako Gobernuaren kontrakoa zen, ezkerrerantz jotzen zuen eskuinera baino gehiago. Eta giza eskubideen aldeko hainbat taldek salatu dute itxierak lotura duela egunkariak Viktor Orban lehen ministroari egindako kritikekin.

Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak «aurrekari kezkagarritzat» jo du itxiera. Europako Batasunak ere kezka azaldu du behin-behineko itxierarengatik, eta adierazpen askatasunaren eta pluralismoaren aldeko aldarria egin du.]]>
<![CDATA[Kanaldudek bere antena zabalduko du astero zuzeneko emanaldientzat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2518/028/003/2016-10-08/kanaldudek_bere_antena_zabalduko_du_astero_zuzeneko_emanaldientzat.htm Sat, 08 Oct 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2518/028/003/2016-10-08/kanaldudek_bere_antena_zabalduko_du_astero_zuzeneko_emanaldientzat.htm pantxika @aldudarrak-bideo.com helbide elektronikora idatzita.

Kanaldudek azkeneko bi urteetan indartu du zuzenekoak egiteko gaitasuna. Lehenik Korrika19ren hainbat zuzeneko egin zituzten, eta ondotik iritsi ziren 2015eko Herri Urrats, Mugi daitezen harriak presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Kantatuz ekimena Durangoko Azokatik, immigrazioari buruzko hitzaldiak Uztaritzetik (Lapurdi) eta Hergarai bizi besta (Lekunberri, Nafarroa Beherea), besteak beste.

Kanaldudek dio egun zuzenekoak eskaintzeko gaitasuna duela, «edozein lekutatik edozein ordutan». Gaurko telebista jeneralistan ez du sinesten Kanaldudek: «Osorik herritarren esku jartzen den telebista bat dugu amesten».]]>
<![CDATA['Diario de Navarra'-ko lemazaina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2385/039/003/2016-06-26/diario_de_navarra_ko_lemazaina.htm Sun, 26 Jun 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2385/039/003/2016-06-26/diario_de_navarra_ko_lemazaina.htm Diario de Navarra egunkarirako, gaztetxoa zela. Iruñeko kazetako lantaldera, berriz, 1953an heldu zen, eta urte horretan bertan hasi zituen kazetaritza ikasketak. 1962an, Diario de Navarra-ko zuzendari izendatu zuten Uranga, Raimundo Garcia Garcilaso-ren ordez. 28 urtez bete zuen kargua, bere kabuz erretiroa hartzea erabaki zuen arte, 1990ean. Hurrengo urteetan, La Informacion SA enpresako —kazeta beraren editorea— administrazio kontseiluko kontseilari eta presidente karguak bete zituen. 2001tik 2011ra, Diario de Navarra fundazioko presidentea izan zen. 1980ko abuztuaren 22an, ETAren atentatu bat sufritu zuen Urangak, egunkariaren atarian. 29 tiro jaso zituen, larri zauritu zuten, eta 11 hilabete pasatu behar izan zituen Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Klinika berean hil zen atzo, 90 urte zituela.]]> <![CDATA[TVEko langileak protestan, Jorge Fernandez ministroaren audioak eskatuz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2414/036/003/2016-06-24/tveko_langileak_protestan_jorge_fernandez_ministroaren_audioak_eskatuz.htm Fri, 24 Jun 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2414/036/003/2016-06-24/tveko_langileak_protestan_jorge_fernandez_ministroaren_audioak_eskatuz.htm La2 Noticias albistegiak bakarrik eman zituen audioak.

TVEko albistegietako zuzendaritzak erantzun zuen Telediario1 albistegian sei minutu eskaini zizkiotela albisteari, eta TVEk ez diela oihartzunik ematen jatorria egiaztatu ezin dakiekeen informazioei. «Ez da ohiko praktika TVEko albistegietan grabatutako elkarrizketak ematea, solaskideen baimenik gabe», adierazi zuen albistegietako zuzendaritzak. Hori gezurra dela salatu du lbistegietako kontseiluak, eta hainbat adibide eman ditu telebista publikoak halakoak egin izan dituela erakusteko. Atzo, Torrespaña egoitzako erredakzioan, dozenaka kazetarik protesta isila egin zuten, ¿Dónde están los audios? (Non daude audioak?) afixak eskuetan. Albistegietako kontseiluaren ustez, «onartezina» da TVE izatea audioak eman ez dituen telebista bakarra.]]>
<![CDATA[EAEko Auzitegi Nagusiak legez kontrakotzat jo du Eusko Irratiko lansari murriztea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2414/036/003/2016-06-21/eaeko_auzitegi_nagusiak_legez_kontrakotzat_jo_du_eusko_irratiko_lansari_murriztea.htm Tue, 21 Jun 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2414/036/003/2016-06-21/eaeko_auzitegi_nagusiak_legez_kontrakotzat_jo_du_eusko_irratiko_lansari_murriztea.htm
Soldata murrizketaren auziak 2010. urteko EAEko Aurrekontu Orokorren Legean du jatorria. PSE-EE zegoen agintean Eusko Jaurlaritzan, eta soldata %5 murrizteko neurria hartu zuen. Iazko uztailean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak murrizketaren kontrako epaia eman zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiak soldataren murrizketaren inguruko sententzia eman ostean, ELA sindikatuak Jaurlaritzari eskatu dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sozietate publikoetako langileen soldatetan egindako %5eko murrizketa «berehala» indargabetzeko, eta milaka langileri egindako diru kaltea konpontzeko.

Ekainaren 10ean, Euskadi Irratiko, Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako langileek bi orduko lanuzteak egin zituzten auziagatik.]]>
<![CDATA[Espainiako kateek lauko eztabaidaren kontu ikuskatze bat nahi dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2465/036/003/2016-06-16/espainiako_kateek_lauko_eztabaidaren_kontu_ikuskatze_bat_nahi_dute.htm Thu, 16 Jun 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2465/036/003/2016-06-16/espainiako_kateek_lauko_eztabaidaren_kontu_ikuskatze_bat_nahi_dute.htm
Telebista kateek izandako ikusle datuen arabera ordaindu behar diote Espainiako Telebistaren Akademiari; Hego Euskal Herria, Galizia, Herrialde Katalanak eta Espainia aintzat hartuta, La Sexta kateak izan zuen ikusle kuotarik handiena, eta, horrenbestez, telebista horrek ordaindu behar dio proportzioan diru gehien akademiari.

Eztabaidaren errealizazioari hainbat kritika egin dizkiote. Halaber, aipatu behar da eskailera bat erori eta sekulako burrunba sortu zuela Mariano Rajoy PPren hautagaia hitz egiten ari zenean.]]>
<![CDATA[Eneko Bidegain BERRIAren eta Goienaren ereduez aritu da Japonian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2432/036/003/2016-06-14/eneko_bidegain_berriaren_eta_goienaren_ereduez_aritu_da_japonian.htm Tue, 14 Jun 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2432/036/003/2016-06-14/eneko_bidegain_berriaren_eta_goienaren_ereduez_aritu_da_japonian.htm Comunicating with Power izenburupean (Komunikatzen indarrarekin).

ICA elkarte akademiko bat da, komunikabideen gizaki ikuspegia ikertzen, irakasten eta aplikatzen duten adituez osatua. Ameriketako Estatu Batuetako ikerlari gutxi batzuek sortu zuten, eta gaur egun 80 herrialdetako 4.500 kidek osatzen dute.

Mondragon Unibertsitateko irakasleak —ingelesez— BERRIAk eta Goienak euskararen normalizazioan egin duten eta egiten duten lana nabarmendu zuen. Euskal kultura sustatzeko duten egitekoa ere aipatu zuen, eta adibide moduan jarri zuen BERRIA Taldeak euskarazko musikaren inguruan duen Badok atari digitala. Hitzaldian, batez ere euskarazko bi egunkariak nola sortu ziren eta bi enpresa ereduen berezitasunak aztertu zituen Bidegainek. Bi hedabideen balio soziala ere aipatu zuen; haren ikerketa baten arabera, laguntzan emaniko euro bakoitzeko 9,2 euro sortzen dituzte.]]>
<![CDATA[Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Antxetari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2414/029/003/2016-06-10/espainiako_auzitegi_gorenak_arrazoia_eman_dio_antxetari.htm Fri, 10 Jun 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2414/029/003/2016-06-10/espainiako_auzitegi_gorenak_arrazoia_eman_dio_antxetari.htm
Luze jo du baimenaren auziak Antxeta irratiarentzat —sortzez Bidasoa Behereko hedabidea da—. 2012. urtean egin zuen lizentzia lehiaketaren deialdia Eusko Jaurlaritzak —PSE-EE gobernuan zela—, eta Donostia aldean emititzeko euskarazko baimena eskuratu zuen Antxetak. Gero, gobernu aldaketarekin, lehiaketa prozesua bertan behera utzi zuten. Auzitegiz auzitegi ibili da auzia, eta Jaurlaritzak jarritako azken helegitea baztertu egin du Espainiako Auzitegi Gorenak. Horrenbestez, Gipuzkoan legalki euskaraz emititzen duen irrati komunitario bakarra Antxeta dela nabarmendu du Aitziber Zapirainek, Antxeta irratiko koordinatzaileak. «Ipar Euskal Herrian legalak gara, baina Hego Euskal Herrian beti alegaltasunean ibili behar izan gara», gaineratu du.

Irailetik aurrera Donostia aldeko entzuleei programazio «berezitua» eskainiko dietela iragarri du Antxetako koordinatzaileak.]]>
<![CDATA[ETB Nafarroan ikus dadin bi irtenbide proposatuko dizkiote Madrili]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2318/036/003/2016-06-09/etb_nafarroan_ikus_dadin_bi_irtenbide_proposatuko_dizkiote_madrili.htm Thu, 09 Jun 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2318/036/003/2016-06-09/etb_nafarroan_ikus_dadin_bi_irtenbide_proposatuko_dizkiote_madrili.htm
Nafarroak autonomia mailako multiplex bat du. Definizio estandarreko lau programek eta tokiko bost multiplek okupatzen dute dagoeneko —tokikoen artean Tafallakoa eta Iruñekoa daude beteta gaur egun—. Multiplexetan dauden operadore guztiak ekimen pribatukoak dira —lehiaketa bidez lortu zituzten lizentziak—. Egoera horrek, Nafarroako Gobernuaren arabera, «ezinezkoa bihurtzen du ia» EITBren zerbitzuak Nafarroa guztian zabaltzea.

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Ana Ollok adierazi du dagoen multiplexean sei kanal jartzea irtenbide merkeagoa dela. «Gainera, kateek orain baino gutxiago ordaindu beharko lukete, multiplexa partekatuko luketelako». Ohartarazi du ez dagoela datarik erantzuna jasotzeko, hauteskundeak tartean direlako.]]>
<![CDATA[Berrikuntza ardatz, El Sol publizitate jaialdia gaur hasiko da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2497/032/003/2016-06-02/berrikuntza_ardatz_el_sol_publizitate_jaialdia_gaur_hasiko_da.htm Thu, 02 Jun 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2497/032/003/2016-06-02/berrikuntza_ardatz_el_sol_publizitate_jaialdia_gaur_hasiko_da.htm
Aurten, egitarauko hitzaldi guztietan berrikuntza jorratuko dute, ikuspuntu anitzetatik. Gaur, bi mahai inguru egingo dituzte: Gure industria sexista al da? gaiari erantzungo diote Euskalduna jauregian (16:45); eta berrikuntza dantzaren, artearen eta publizitatearen ikuspuntutik aztertuko dute Guggenheim museoan (20:15).

2017-2019 epean, jaialdiak Bilbon jarraituko du, eta Jordi Palomar izango da zuzendaria, gaur egun bezala. Datozen urteei begira, jaialdiko eremu guztietan emakumeen presentzia ugaritzeko plan bat jarriko dute martxan; nahiz eta agentzietan emakume askok lan egin, zuzendari karguetan oso gutxi daude. Bestetik, nazioarteko tailer eta mahai inguru gehiago antolatuko dituzte, industriarentzat jaialdia erakargarriago egiteko asmoz.]]>
<![CDATA[LABek eskatu du EITBko giza baliabideetako zuzendaria kaleratzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2473/033/003/2016-04-27/labek_eskatu_du_eitbko_giza_baliabideetako_zuzendaria_kaleratzeko.htm Wed, 27 Apr 2016 00:00:00 +0200 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/2473/033/003/2016-04-27/labek_eskatu_du_eitbko_giza_baliabideetako_zuzendaria_kaleratzeko.htm
Soldataren murrizketaren soka luzea izan da. Espainiako Auzitegi Gorenak azken epaian arrazoia eman zion sindikatuari, eta ETBko langileei hurrengo nominan kenketa gabe ordainduko diete. «Ez, ostera, beste hiru enpresatan: EITB, Eusko Irratia eta EITBnet. Enpresa guztietan eskatzen dugu langileei itzultzea %5 hori», azaldu du Andoni Basabe LABeko ordezkariak.

Bestetik, LABeko ordezkariak salatu du Salcedo «desastre hutsa» dela kontratazioetan —azaroan ere eskatu zuen kaleratzea langile batzordeak—. ETBko zuzendaritzak onartu du Salcedok ez parte hartzea negoziazio mahaietan. «LABek esan zuen bestela ez zuela ezer negoziatuko, eta zuzendaritzak hori onartu du». ]]>
<![CDATA[RTVEk kamera ezkutuen debekua sartuko du bere estilo liburuan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1639/030/004/2012-02-23/rtvek_kamera_ezkutuen_debekua_sartuko_du_bere_estilo_liburuan.htm Thu, 23 Feb 2012 00:00:00 +0100 U.U. https://www.berria.eus/paperekoa/1639/030/004/2012-02-23/rtvek_kamera_ezkutuen_debekua_sartuko_du_bere_estilo_liburuan.htm
Sententziari helduta, RTVEko administrazio kontseiluak erabaki du liburu estilotik kentzea kamera ezkutuen erabilera egiteko aukera. Hortaz, debekatzea. RTVEko estilo liburuaren arabera, soilik kasu berezietan erabil zitezkeen kamera ezkutuak. «Interes publikoari eragiten dioten legez kanpoko eta delitu praktikak daudela erakusteko. Eta zuhurtasunez lan egiteko baldintzarekin, informatzaileek dituzten mugen jakitun izanda». Salaketa bat probatzeko «azken baliabide» gisa onartzen zen kamera ezkutuak erabiltzea.

Administrazio kontseiluaren erabakiz, estilo liburuan punto batean zehaztuko da kazetariek ezin dutela kamera ezkutuen metodoa erabili. Eta ezabatu egingo dira nola erabili behar ziren zehazten zuten artikuluak.

Espainiako kate pribatuek, berriz, ez diote oraindik erantzun Auzitegi Konstituzionalak emandako sententziari.]]>