
«Nire zortzimilakorik onena bizirik egotea da»
Unai Ugartemendia
Egun gutxi igaro dira Juanito Oiarzabalek jakinarazi zuenetik ez dela igoko zortzimilako gehiagotara. 1985ean hasi zenetik, 47 espedizio osatu ditu Himalaian. Munduan 8.000 metroko mendietara gehien igo direnen artean dago: 26tara igoa da. Osasun arazoek, ordea, uzteko erabakia hartzera eraman dute Arabako alpinista.

«Munduko Kopan lehen hamarren artean sartzea amesten dut»
Unai Ugartemendia
Azken hilabete eta erdian, Imanol Rojok bere ibilbide luzeko emaitzarik onenak eskuratu ditu, bai Europako Kopan eta bai Munduko Kopan. Italiatik itzuli berritan eman du elkarrizketa iraupen eskiatzaileak.

Brontzezko bi domina lortu ditu euskal selekzioak Espainiako Txapelketetan
Unai Ugartemendia
Laukoteak irabazi zuen bat, erreleboetako proban, eta Quincocesek bakarkako proban hirugarren egin zuen. Sprintaren proba ez zen egin

Gozatzen jarraitu nahi du mendian
Unai Ugartemendia
Atletismoan urte oparo batzuk igaro eta gero, Irati Zubizarreta jabetu zen egiten ari zenak ez zuela asebetetzen. Hala, mendi lasterketetan hasi zen, eta pixkanaka tokia egiten ari da hor ere. Sasoi onean ikusten du bere burua denboraldi honetarako, eta, COVID-19ak egutegia baldintzatuko duen arren, ilusioz eta gogotsu dago.

«Hotzak ematen dit errespetu handiena; bestela, ondo prestatuta nago»
Unai Ugartemendia
Oso gaztetatik ibili da Iñaki Alvarez alpinista goi mendietan. Xabier Ormazabal sokalagunaren heriotza «kolpea» izan zen, baina mendiari lotuta segitu zuen. «Hautu hori egin nuen, mendiak ematen diolako zentzua nire bizitzari», azaldu du.

Zeresana eman dute aurten
Unai Ugartemendia
COVID-19aren pandemiak baldintzatuko urtea izan da, batez ere, 2020a. Ondorioz, hainbat txapelketa eta zirkuitu bertan behera gelditu dira. Baina mendiko kirolek albiste eta lorpen interesgarriak eskaini dituzte oraingoan ere.

Kirolari osoa izatearen balioa
Unai Ugartemendia
Txikitatik lotura handia izan du mendiarekin Axier Alonsok. Ia behartuta zegoen horretara, Aloña mendiaren magalean bizi baita. Azken hamarkadan mendiko hainbat kiroletan ibilitakoa da; oso maila onean, gainera. Pasioz ibili zen eskaladan eta mendiko lasterketetan, eta gaur egun ere, pasioz dihardu mendiko eskiko euskal selekzioan. Arrastoa uzten duten horietakoa da.

Baltistan fundazioak jaso du Mendi Filmeko WOP saria
Unai Ugartemendia
Felix Iñurrategiren omenezko fundazioa Karakorumen egiten ari den lana aitortu dute. Igandera arte iraungo du jaialdiak

«Iñurrategi anaiek ez zuten mendia gailurrari begira bakarrik egiten»
Unai Ugartemendia
'Iñurrategi Anaiak Mendiari bihotz emanak' komikia egin berri dute Ramon Olasagastik eta Cesar Llagunok, Sua argitaletxearekin.
Ez da beheko kanpalekuan geratu
Unai Ugartemendia
Mendiari lotutako filmen hiriburu bilakatuko da berriz Bilbo, ostiraletik aurrera. Han egingo dute Mendi Film jaialdia hamar egunez. Koronabirusa tarteko, hainbat berrikuntza izango ditu: besteak beste, emankizunak sarean eskainiko dituzte. Sarrera salmenta ondo doala azaldu dute.