
«Bizitzeko modu bat eman dit mendiak»
Unai Ugartemendia
Katalunian jaio zen, baina oso gaztetatik Euskal Herrian bizi da Trini Cornellana. Euskal Herriko mendizaletasunaren historian hizki larriz idatzita dago haren izena. Besteak beste, 1970eko hamarkadan antolatu ziren lehen espedizioetan hartu zuen parte.

Oroimenean jarraituko dute
Unai Ugartemendia
Elurra eta COVID-19 gaitza tarteko, azken bi urteetan ez da jokatu Bandres-Karoloren omenezko mendi-eski proba. Aurten, berriz, eskiatzaileak hilaren 19an eta 20an lehiatuko dira. Ohi bezala, bi proba izango dira: banakakoa eta kronoigoera. Banakakoan 1.900 metroko desnibel positibokoa eta 1.000koa jokatuko dira.

Izarren zain daude
Unai Ugartemendia
Gaurtik hilaren 20ra bitartean jokatuko dira Pekingo Neguko Olinpiar Jokoak. Kirolariak segurtasun eta osasun neurri oso zorrotzen pean lehiatuko dira. Lau euskal herritar ariko dira. Bideoak albistearen barruan.

«Azken lasterketetan erakutsitako maila erakutsi nahi dut Pekinen ere»
Unai Ugartemendia
Etxezarreta estreinakoz egongo da Olinpiar Joko batzuetan. Ondo ikusten du bere burua, eta lehiatzen hasteko irrikaz dago.

«Esperientzia handitzea izango da helburuetako bat»
Unai Ugartemendia
Brasilekin lehiatuko da Manex Salsamendi. Gogor entrenatu da. Bi hilabete eta erdi daramatza etxetik urrun Jokoak prestatzen.

Elurretan ere korrika
Unai Ugartemendia
Elur gainean jokatzen diren lasterketek katigatuta dauzkate Uxue Murolas, Naiara Irigoien eta Ainara Uribarri mendi korrikalariak. Hirurak oso ondo aritu ziren Belaguako lasterketan, baina Euskal Herrian apenas duten elurretako probarik; ondorioz, kanpora joan behar izaten dute maiz, lehiatu ahal izateko.

Mendia ez dago edonorentzat
Unai Ugartemendia
Urtea hasi zenetik bost mendizale hil dira Pirinioetan. Azken astean gehiago korapilatu da kontua, eguraldiak asko aldatu baitu elurraren egoera. Zuhurtzia eskatu dute.

Pirinioak ez daude edonorentzako moduan
Unai Ugartemendia
Asteburuan mendira doazen zaleei ohartarazi egin diete elurraren inguruan. Hotzaren eraginez, «dena izoztu» da, eta «eskarmentu handiko alpinista izatea eskatzen du». Material egokia erabiltzea eta ondo prestatzea gomendatu dute adituek.

«Olinpiar Jokoetako finalean zorte handia izan nuen»
Unai Ugartemendia
Tokion, eskalada estreinakoz izan zen olinpiar kirol. Ginesek lortu zuen urrezko domina gizonezkoetan. Nahiz eta parte hartzaile guztien artean gazteena zen, ez zen kikildu Adam Ondra eta Tomoa Narasakiren pareko goi mailako eskalatzaileen aurrean.

Taillongo hiru izarrak
Unai Ugartemendia
Gaur beteko dira hamabost urte Taillon mendian Xabier Zubieta, Luis Mari Pikabea 'Loro' eta Xabier Saralegi hil zirenetik. Orduko bizipenak gogoratu dituzte senitartekoek: Txaro Zubietak eta Iñaki Pikabeak. Asteburuan berriz oroituko dituzte.