
Arima galdu zen
Unai Ugartemendia
Hogei urte bete dira gaur Felix Iñurrategi hil zela zorigaiztoko istripu batean, Gasherbrum II mendia jaisten ari zela. Alberto anaiarekin, alpinismoa egiteko eta kontatzeko beste modu bat ekarri zuen. Izaera berezia zuen. Bideoa albistearen amaieran.>>

«Berriro ere izugarri motibatuta sentitzen ari naiz»
Unai Ugartemendia
9a zailtasuneko 'La fuga' eskalatu eta gero, gozatzen ari da Usobiaga. Profesional izan zen garaiarekin alderatuz gero, denbora gehiago du igo nahi dituen paretak patxadaz aztertzeko.

Hutsunea eramangarri egin zuen bidelaguna
Unai Ugartemendia
Jon Beloki Alberto Iñurrategiren ondoan ibili zen hainbat urtez. Eskaladan hasi arren, alpinismoak kateatu egin zuen. Baina hortik bizitzeko aukera ez zuela ikusi zuen, eta horregatik utzi zuen. Egun, irakasle lanetan dabil.

Azkenerako, etsi behar
Unai Ugartemendia
Seniorretara urratsa egitear zen Mikel Plazas mendiko eskiatzailea. Baina aurreko urtea ez zen joan nahi bezala, mononukleosi baten ondorioz. Denboraldi honetan, berriz, pandemiak zapuztu dizkio asmoak, eta Plazasek, ondo hausnartu eta gero, erabaki du gutxienez denboraldi batez goi mailako lehia baztertzea.

«Azkenaldian derrigortuta ari nintzen»
Unai Ugartemendia
COVID-19ak kirolari askoren ibilbidea lehenago amaitzea ekarri du. Halaxe gertatu zaio Henar Etxeberria biatloilari eta iraupen eskiatzaileari. Erretiroa hartu du, 24 urterekin.

Mendian amesten jarraitu nahi du
Unai Ugartemendia
81 urte dituen arren, sasoi betean da Carlos Soria alpinista. Hamalau zortzimilakoak osatzeko, Dhaulagiri eta Shisha Pangma falta zaizkio, eta bere mugak zeintzuk diren jakitun da. Baina balentria lortzeko motibazioa, gogoa eta ilusioa dauzka.

«Ez dut baztertzen ultradistantzian aritzea»
Unai Ugartemendia
Ait Xau mendi lasterketetako korrikalaririk ezagunenetakoa eta maitatuenetakoa da azken hamarkadan Euskal Herrian. Edozer gauza eskatuta ere, ez du inoiz aurpegi txarrik jartzen. Urteak aurrera doazen arren, oraindik ere onenekin dabil lehian.

Espedizioak ere zintzilik dituzte
Unai Ugartemendia
Bost espediziotan hamar bide ireki zituzten iaz Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek, eta beste hainbat proiektu zituzten aurtengo; besteak beste, Perun eta Marokon. Baina koronabirusak asmoak zapuztu dizkie. Bideoa, albistearen barruan.

«Errekorrak ez nau batere itsutzen»
Unai Ugartemendia
Mila egunetan hamalau zortzimilakoak osatu nahi zituen Sergio Mingotek, oxigenorik gabe. Ondo hasi zen, sei igo baitzituen urtebetean. Baina, pandemiagatik, dena atzeratu zaio.

Bakarrarekin ez dira konforme
Unai Ugartemendia
Gero eta gehiago dira mendiko eskia eta lasterketak uztartu, eta goi mailan lehiatzen diren mendiko kirolariak. Nahia Quincoces, Axier Alonso, Igone Campos eta Aitor Ajuria dira horren adibide. Zenbaitetan biak uztartzea gogorra izan arren, bi kiroletan aritzeak prestakuntzan eta motibazioan laguntzen die, besteak beste.