<![CDATA[Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 01 Oct 2022 09:51:43 +0200 hourly 1 <![CDATA[Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Beldurra eta galderak, «galdera asko»]]> https://www.berria.eus/albisteak/213959/beldurra_eta_galderak_galdera_asko.htm Sun, 29 May 2022 13:47:03 +0200 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/213959/beldurra_eta_galderak_galdera_asko.htm <![CDATA[Eta, bat-batean, izarren artera]]> https://www.berria.eus/albisteak/213344/eta_bat_batean_izarren_artera.htm Sun, 15 May 2022 09:58:05 +0200 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/213344/eta_bat_batean_izarren_artera.htm ]]> <![CDATA[«Autoritatearen krisia daukagu, errespetuarena, mugena…»]]> https://www.berria.eus/albisteak/211008/autoritatearen_krisia_daukagu_errespetuarena_mugena.htm Mon, 21 Mar 2022 09:42:50 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/211008/autoritatearen_krisia_daukagu_errespetuarena_mugena.htm <![CDATA[Euskarak ere zabaldu du UEFAren atea]]> https://www.berria.eus/albisteak/209500/euskarak_ere_zabaldu_du_uefaren_atea.htm Mon, 14 Feb 2022 09:09:43 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/209500/euskarak_ere_zabaldu_du_uefaren_atea.htm <![CDATA[«Abokatu lana ez dut askorik maite; ez da nire pasioa»]]> https://www.berria.eus/albisteak/209221/abokatu_lana_ez_dut_askorik_maite_ez_da_nire_pasioa.htm Mon, 07 Feb 2022 19:58:20 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/209221/abokatu_lana_ez_dut_askorik_maite_ez_da_nire_pasioa.htm <![CDATA[«Gezur asko esan dizkigute metroari buruz»]]> https://www.berria.eus/albisteak/206827/gezur_asko_esan_dizkigute_metroari_buruz.htm Mon, 06 Dec 2021 15:45:01 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/206827/gezur_asko_esan_dizkigute_metroari_buruz.htm <![CDATA[Organoa, zubi lanerako tresna]]> https://www.berria.eus/albisteak/206504/organoa_zubi_lanerako_tresna.htm Sun, 28 Nov 2021 13:36:12 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/206504/organoa_zubi_lanerako_tresna.htm <![CDATA[Zale asko itxaroten ari ziren ‘itzulera’]]> https://www.berria.eus/albisteak/200585/zale_asko_itxaroten_ari_ziren_itzulera.htm Sun, 18 Jul 2021 09:31:03 +0200 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/200585/zale_asko_itxaroten_ari_ziren_itzulera.htm <![CDATA[«Asko eman dit bertsoak: bizimodu bat»]]> https://www.berria.eus/albisteak/200061/asko_eman_dit_bertsoak_bizimodu_bat.htm Sun, 04 Jul 2021 10:49:52 +0200 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/200061/asko_eman_dit_bertsoak_bizimodu_bat.htm <![CDATA[Txoko natural bat, gertukoa]]> https://www.berria.eus/albisteak/198377/txoko_natural_bat_gertukoa.htm Sat, 29 May 2021 16:13:33 +0200 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/198377/txoko_natural_bat_gertukoa.htm EIBAR_-_FUTBOLA Errasti «etxean bezala» sentitu izan da beti Eibarren -Logroñesen ari da egun, eta, jaisteko postuetan sartuta, Bigarren B Mailara ez jaisteko borrokan ariko da asteburuan, Las Palmasen aurka-. «Txiki-txikitatik bizi izan dut klub hau, eta eibartarron irudia osatzen duela uste dut: laguntzeko prest dagoen jendea, langilea, familia gisa portatzen dena… Hori da Eibarren ezaugarri nagusia. Oso talde berezia da eguneroko gauza txiki askotan; naturala eta gertukoa da». 2012-2013ko denboraldian Realaren bigarren taldetik iritsi zen Errasti bere herriko taldera, eta orduantxe egin zuen Eibarrek behetik gorako bidea. «Egun batetik bestera ametsetako ibilbidea egin nuen, eta, Lehen Mailara igota, beste dimentsio batean sartu zen taldea. Real Madril, Bartzelona, Reala, Athletic, Atletico Madril… Gaur egungo gaztetxoak ohituta daude jada, baina harrigarria izan zen horrelako taldeak Ipuruan ligako partida batean ikustea. Oso urte politak eta bereziak izan ziren». Errastik gogoan dauka lehen urte haietan Añibarro, Irureta eta Mikel Arruabarrena zirela aldagela hartako kapitainak. {Jokalari gazte asko zeuden taldean, eta eurek zeukaten esperientzia gehien». ALEX_ARANZABAL Irureta 2007-2008ko denboraldian iritsi zen Eibar B-ra, Manix Mandiola entrenatzaile zela, eta 2009-2010ko denboraldian eman zuen lehen taldera pausoa -Villarrubia Bigarren B Mailako taldearekin kontratua dauka ekainaren 30era arte-. Iristearekin batera jabetu zen ¨oso talde ona eta jatorra» zela hura. «Familia handi baten modukoa». Iruretaren ustez, familia izaera horretan zerikusi handia eduki zuen Ipurua futbol zelaian bertan dagoen elkarte edo txokoak. «Entrenamendua hasi baino ordubete lehenago hantxe elkartzen ginen beti zazpi-zortzi jokalari, kafe bat hartuz eta hitz eginez. Elkarrekin egoteko aitzakia izaten zen, barre pixka bat egitekoa, eta, ondoren, bestelako giro bat nabaritzen zen entrenamenduetan». Añibarrok ziurtatu du Ipuruako txoko hark «izugarri» batzen zuela taldea -Athleticen kadete mailako euskal ligako taldearen entrenatzailea da egun-. «Denok han bazkaltzea, entrenatu ondoren norberak bere kontuez hitz egitea… Eibarren gisako klub batentzat oso garrantzitsua da horrelako guneak izatea». Arbillak ere etekin handia atera dio txokoari eta bertan sortzen den giro bereziari. «Oso momentu politak bizi izan ditugu hor, beste inon ez dut bizi izan halakorik; jokalariak, entrenatzaileak, bulegoetako langileak… denak elkarren ondoan bildu izan gara». Lehen urtean bost-sei jokalarik Whatsapp talde bat ere sortu zutela aitortu du iruindarrak. «Dani [Garcia], Fran [Rico], Sergi [Enrich], Ivan Ramis, Adrian Gonzalez, ni neu… Oso harreman ona sortu zen gure artean, eta astero joaten ginen Euskal Herriko hainbat txokotara, jatetxe onetan bazkaltzera; udan ere elkarrekin igarotzen genuen astebete bat, eta oraindik mantentzen dugu harreman hori». Añibarro, kapitain lanetan Kapitainaren besokoarekin, Añibarro jokalari garrantzitsua izan da Eibarren aldagelan. 2008-2009ko denboraldian iritsi zen Eibarrera. «Eta hasieratik nabaritu nuen klub berezia zela; oso gertuko harremana sortzen da jokalarien eta zaleen artean. Zaleak hamabigarren jokalaria direla esaten da beti, baina, Eibarren kasuan, hamaikakoan sartu behar dira, eta denboraldi honetan argi gelditu da hori». Añibarrok hasiera ez zuen gozoegia izan klubean. «Iritsi eta Bigarren B Mailara jaitsi ginelako». Eibarren «berezko tokia» Bigarren Maila dela ziurtatu du zeberiotarrak. «Baina bloke ona sortu genuen, pauso txikiak ematen hasi ginen, eta Lehen Maila eskura geneukala konturatu ginen». Añibarrok 35 urte eta 174 egunekin egin zuen debuta Lehen Mailan -Espainiako Lehen Mailan inoiz debuta egin duen jokalaririk zaharrena da-. «Azken ostikoak ziren niretzat, eta ohorea izan zen. Gogoan daukat negar malkotan amaitu nuela debuteko partida». 2015eko urtarrilaren 16a zen, eta Eibarrek bana berdindu zuen Kordobaren zelaian. «Talentuaz hitz egiten da askotan, baina borroka egitea izan da beti nire talentua». Momenturen bat goratzen hasita, Iruretak ez du izan zalantzarik: bi urtetan Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo zirenekoa. «Kolpe asko hartu genituen aurretik, igoera faseetan Bigarren Mailara igo ezinik gelditu ginelako». Iruretak Gaizka Garitano entrenatzailea aipatu du ezinbestean. «Gaizka… eta Patxi [Patxi Ferreira, bigarren entrenatzailea]. Polizia zintzoaren eta gaiztoaren rola jokatzen zuten biek. Oso serioa zen Gaizka, eta une oro broma giroan ibiltzen zen Patxi. Oso bikote ona osatu zuten». Errastik ere goratu egin du Garitanoren ekarpena. «Oso harreman ona zeukan jokalariekin, nahiz eta oso exijentea zen zelaian». Atezainak ez du ahaztu Iñaki Lafuente ere, Lafu, 2012tik 2015era atezainen entrenatzailea izan zena. «Futbolean egin dudan lagunik onenetakoa da». Iruretak argi dauka zein izan den Eibarrek Lehen Mailan zazpi urte irauteko sekretuetako bat: «Eibarrera etorri dena ondo egokitu izan da beti taldera, kluba bera ere inoiz ez delako zoratu izen handiko jokalariak fitxatzen; aldagela beti egon izan da oso batuta». Lehen Mailako lehen urtea Bigarren B Mailako talde izaerari eutsita, normaletik gutxi izan zuen Eibarren Lehen Mailako lehen itzuliak, eta hala onartu du Errastik ere. 27 puntu lortu zituen taldeak. «Olatu gainean iritsi ginen Lehen Mailara, eta oso ondo ekin genion ligari, sentsazio onekin. Gogoan daukat, adibidez, 3-0 galdu genuela Bartzelonan, baina partida ona egin genuela». Bigarren itzulian, ordea, zazpi puntu besterik ez zituen lortu Eibarrek. «Bolada txarrean sartu ginen, ez genuen eman gure mailarik…». Eta taldeak Elxen arazo ekonomikoei esker soilik eutsi ahal izan zion mailari, epaitegietan. Kirol mailan gora eginda, Eibarrek hamargarren amaitu zuen 2016-2017ko denboraldian, eta bederatzigarren eta hamabigarren hurrengo bi sasoietan. «Talde izaera izan da Eibarren indargunea», zehaztu du Arbillak. Añibarrok argi utzi du, maila galduta, «momentu tristeak» direla egungoak -besteak beste, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak ez du jarraituko aulkian-. «Baina, jaitsi arren, une onean dago Eibar. 2010ean denok sinatuko genukeen Lehen Mailan zazpi urte irautea eta bizi izan duguna bizi izatea». Izan ere, zazpi urteotan Eibarrek «izen ona» lortu duela uste du kapitain izandakoak. «Zaila da Eibarri buruz gaizki hitz egingo duen norbait aurkitzea; zerbaiten seinale da hori». Lauren artean Arbilla izan zen Eibarrera iristen azkena. «Kontratua neukan Espanyolekin, eta ez zen erraza izan bi aldeak ados jartzea. Baina iritsi nintzenean harrituta gelditu nintzen kalitatearekin; oso talde ona aurkitu nuen». Sasoi honetan, urtarriletik aurrera, ezinean aritu da Eibar. «Eta denok egin behar dugu autokritika pixka bat, geure mailatik behera ibili baikara guztiok». Iruindarrak onartu du sasoi honetakoa ez dela izan bost urteotan ezagutu duen Eibarrik onena. «Baina uste dut taldeak bazeukala gehiago egiteko aukera». EIBAR BIGARREN MAILARA Maila galduta, Errastik argi hitz egin die zaleei: “Orain arte bezala jarrai dezatela, eta, posible denean, bete ditzatela Ipuruako harmailak beti bezala". Eibartarra ziur dago taldeak “barruan daukan guztia ematen" jarraituko duela. “Eta ea denon artean Lehen Mailara itzultzea lortzen dugun; oso polita litzateke". Arbillak eskaera bat egin du: “Ahaztu egin behar dugu Lehen Mailara igo aurreko Eibar hura. Talde sendo bat da orain, eta Lehen Mailara igotzen saiatu behar du. Erakutsi dugu gauzak ondo eginda Lehen Mailan lehiatzeko gai dela Eibar. Gosea behar du taldeak".]]> <![CDATA[«Ikusten ez dugun horrek ez digu eragiten inolako erreakziorik»]]> https://www.berria.eus/albisteak/194288/ikusten_ez_dugun_horrek_ez_digu_eragiten_inolako_erreakziorik.htm Sun, 28 Feb 2021 09:43:48 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/194288/ikusten_ez_dugun_horrek_ez_digu_eragiten_inolako_erreakziorik.htm
«Angel Olaran etxean dago». Abisu hori eman zuten zure senideek joan den astean. Baina non sentitzen zara zu etxean: Euskal Herrian edo Etiopian?

Etiopian dago nire etxea, eta nire familiak ere badaki hori; hangoaren baitan egiten dut hemen egiten dudan guztia. Hori bai, oso gustura nago Hernanin, nire arrebarekin, ilobekin... Ez naiz aspertzen. Hemen daude nire sustraiak, baina bi txerto sendo jarrita dauzkat han; bata, Tanzanian, hogei urte igaro bainituen bertan, eta bestea, Wukron, 28 urte baitaramatzat han. Wukron dago nire hilerria, nahiz eta ez dakidan onartuko nauten edo ez.

82 urte dituzu. Zer moduz zaude osasunez eta animoz?

Ondo nago. Asko laguntzen didate hango klimak, janariak eta konpainiak. Egunerokoan pertsona gazte asko izaten dut inguruan; nire lana ez da bulegokoa, kanpoan ibiltzen naiz gehienean, eta horrek asko laguntzen dit izaera gazte horri eusten. Hemen ospitale geriatriko batean egon izan banintz, bat gehiago izango nintzatekeen, giroak asko eragiten baitu norberaren garapenean.

Pandemia betean, beldurrik badiozu koronabirusari?

Urrian, Euskal Herrira etortzekoa nintzenean, ingurukoek esaten zidaten ez etortzeko, koronabirus kasu asko zeudela Europan eta kontuz ibiltzeko. Eta gaur egun ere, Wukron daudenekin hitz egiten dudanean, haiek ahaztuta daukate koronabirusa; ez da arazoaren parte. Eurite urrien eraginez izan duten uzta txar-txarra eta otiaren izurria, horiek dira Wukroko bi arazo nagusiak. Baserritarrak dira Tigray eskualdeko herritarren %85, eta familia bakoitzak hektarea bat lur dauka, gutxi gorabehera; oso gutxi. Kanpotik iristen den janariaren mende igarotzen dute urte erdia.

Nola bizi dute heriotza Etiopian?

Han ez zara jabetzen gaixotasunaz, baina norbait hiltzen denean ehun lagun elkartzen dira bat-batean etxeko atarian. Ez dakit nola egiten duten, baina heriotzarik ez da pasatzen inor ohartu gabe. Euskal Herrian desberdina da dena: askotan ohartu ere ez gara egiten norbait hil dela.

COVID-19aren aurkako txertoak sortzen ari dira, baina ba al dago gerraren aurkako txertorik?

Ez, ez; ahaztu horrekin. Kazetari bati entzun diot duela gutxi, txertoari buruz hizketan ari zela, ezin garela ahaztu Afrikarekin. «Zein ondo!», pentsatu nuen hasieran neurekiko. Baina ondorengoa aipatu zuen segidan: «Kongotik dator koltana, eta koltanik gabe ezin dugu lortu txertorik. Beraz, Kongorekin ondo moldatzea komeni zaigu, guk koltana eduki ahal izateko, hil egingo baikara bestela». Pentsa nola gauden! Beldurgarria da. Izan ere, hiru milioi haur euripean esklabo gisa ari dira lanean koltana lortzeko, egunean 0,70 euro kobratuz, eta aberastasun hori hona ekartzen dugu gero. Lehengaiei dagokienez, Afrika da kontinenterik aberatsena, baina hemen aberastasuna eta han miseria sortzen ari gara. Guk daukagu irtenbidea.

Urriaren 29an etorri zinen zu Wukrotik Hernanira, eta azaroaren 4an lehertu zen gerra Tigrayn. Zer ari da gertatzen Etiopian?

Komunikatzeko aukera daukagunean, egunean sei-zazpi pertsonarekin hitz egiten dut, eta informazio pixka bat lortzen dugu, behintzat. Arreba hil berri zait, eta, gerran zer gertatzen ari zen galdetuz deitzen nienean, ni eta nire arreba, besterik ez zuten aipatzen. «Gu hemen oso ondo, baina zuek hor zer moduz?», galdetzen zidaten beti. Ahaztu egiten zaie inguruan zer gertatzen ari den, baina zentzugabea da gertatzen ari dena.

1991n, ia 30 urteko gerra amaitu berritan iritsi zinen Mekelle hirira, Etiopiara, eta, ia oharkabean, gerratik ihesi etorri zara orain, ia 30 urte geroago.

Baina gerra ofiziala zen ordukoa, kakotx artean: humanoa, soldaduen artekoa. Gerra bat izan zen Wukron, baina muino batekoak bestekoen kontra aritu ziren orduan; herriak ez zuen sufritu. Bonbardatze bakarra izan zen Wukron, janaria banatzera zihoazela zabaldu zenean; umeen eskola bat bonbardatu zuten, eta 92 haur hil zituzten. Hausien herrian, berriz, Euskal Herriko Gernikan, nolabait esatearren, bonbardaketak izan ziren azoka egun batean, eta 2.000 lagun baino gehiago hil zituzten. 1988a zen.

Gaur egungo gerra desberdina da; nolabait esatearren, bi gazte talde daude aurrez aurre. Alde batekoei kanoi eta fusil bana jarri diete eskuetan, eta dena txikitzeko agindu diete. Etxeetara joaten ari dira, lapurtzen ari dira, jendea bortxatzen -baita neska gazteak eta mojak ere-, gauza guztiak erretzen... Izan daitekeen gerrarik ankerrena bizitzen ari dira Tigray eskualdean. Pertsona bat hiltzeko dirutza behar dute: kamioiak, autoak, hegazkinak, tankeak... daude hilketa bakoitzaren atzean. Beste gazte taldea, berriz, pertsonako 0,75 euro eskatzen ari zaigu egun osoko elikadura bermatzeko. Gosez ez, baina elikadura faltagatik gaixotuta ari dira hiltzen asko. Askoz garestiagoa da pertsona bat hiltzea hura elikatzea baino, baina...

Egoera horren jakitun, nola lagundu daiteke Gipuzkoatik, Euskal Herritik?

Tarteka irekitzen dute muga eta iristen dira elikagai batzuk; oso garesti, baina iristen dira. Euren lursailetan ureztatze sistema daukatenek elikagai pixka bat gehiago lortzen dute, baina behar gorria daukate. Dirua biltzen hasteko, ezin gara egon mugak irekitzeko zain; orain bildu behar dugu dirua, demagun 50.000 euro direla. Herrialdearen mugan egon behar du jada diru horrek, irekitzen dutenean berehala iristeko.

Mugak irekitzean, zertara bideratuko duzue diru hori?

Metrailadoreekin dena txikitzen ari dira gazte batzuk, eta fusilei aurre egiten ari den gazte talde bat antolatu egin da garbiketa kontuetarako, bertan behera utzita daudelako udaleko zerbitzu guztiak. 3.000 euro eskatzen ari zaizkigu soldatetarako eta zaborra garraiatzeko auto, kamioi edo karro batzuk alokatzeko; ura etxez etxe eramateko ere eskatu digute dirua, kamioi zisterna bat alokatzeko; eta, era berean, pertsonako eta hileko hamabost kilo ale -garia, garagarra...-, hiru kilo zereal -dilistak, babarrunak...- eta olio litro erdi bat eskatzen ari zaizkigu; 17 euroko kostua du horrek. Orain, gosea da arazo nagusia; gehitu horri ur gabezia eta higiene arazoak, eta kolera arrisku handia dagoela ondorioztatuko dugu. 1985ean milaka lagun hil ziren koleraren eraginez.

Euskal Herrira etorrita, sei anai-arrebatan bosgarrena zara zu. 36ko gerra betean jaio zinen, garai zailean, 1938an. Nolakoa izan zen zure ume garaia?

Aitak lana galdu zuen gerraren eraginez, eta kontuz ibili beharreko urteak izan ziren; ezin genuen gehiegi erakutsi euskaldunak ginela. Ezkutuan bezala bizi ginen. Ez geunden jazarrita, baina, familia EAJkoa zenez orduan, oposizioan bezala geunden. Ez ginen gu, eta marka uzten du horrek. Gainerakoan, oso haurtzaro polita izan nuen; oroitzapen onak besterik ez dauzkat.

Oso familia katolikoa zen zuena.

Bai. Aita igandean joaten zen elizara, garai hartan ia derrigorrezkoa baitzen mezetara joatea. Ni aitarekin joaten nintzen elizara, eta «gizonentzat gordetako lekua» irakurtzen nuen han. «Baina ni ez naiz gizona!», pentsatzen nuen neurekiko; sakristaua dirua eskatuz pasatzen zenean, handik botako ote ninduen kezkatuta egoten nintzen. Arreba zaharrena erlijiosoa da; 95 urte dauzka, eta biok bakarrik geratzen gara etxean. Uztailean hil zen arreba gazteena, Begoña, 80 urterekin; eta duela bi aste, Maite, 86 urterekin.

Noiz erabaki zenuen misiolari lanetan hastea? Eta zergatik?

Ez dakit. Ez dut uste aurrez pentsatutako zerbait izan zenik, baina egunero mezetara joaten nintzen ni, bulkada hori sentitzen nuen, baita goizeko zortzietan lanera joaten nintzenean ere. Ez zen arau bat, etxean ez ninduten behartzen, baina gustura joaten nintzen. Gure gaztaroan, artean, ez zegoen gobernuz kanpoko erakunderik, baina bai euskal misioak. Misiolarien mugimendu handia zegoen orduan Euskal Herrian, eta lagun batzuk misioetara joan ziren bi urterako. Umetan, gainera, film bat ikusi nuen amarekin, La mies es mucha (Uzta bikaina da), misioei buruzkoa, eta ez dakit horregatik izan zen, baina Afrikarekiko interesa piztu zitzaidan pixkanaka. 18-19 urte neuzkan, eta, ia oharkabean, zerbait ukitu nuela sentitu nuen. Aita hil zitzaidan, kuadrilla desegiten hasi zen... Afrikako misiolariekin topo egin nuen, eta horrela ekin nion bideari.

Munduak ahaztuta al dauka Afrika?

Ekonomikoki, ez. Eutanasia «ofizial bihurtu den krimen bat» dela ere esan dute batzuek, baina munduan egunero 150.000 lagun hiltzen dira oinarrizkoena falta dutelako. Gure sistema ekonomikoarekin laguntzen dugu eutanasia deitzen ez diogun heriotzak gerta daitezen; herritar horien heriotzak aurreratzen ari gara, ez daukatelako babarrun plater bat parean. Egunero 150.000 lagun behar baino lehen hiltzea ez al da eutanasia aplikatzea? Eta antzeko zerbait gertatzen da abortuaren gaiarekin ere. Afrikan emakume gehienek ez dute abortatu nahi izaten, baina abortatu egin behar izaten dute, oinarrizkoena falta zaielako: janaria, energia. Abortatzera behartzen ari gara emakume horiek; guk kontrolatzen dugun abortua da hori.

Horrek guztiak min handia eta amorrua eragingo dizkizu, ezta?

Adjektiboak sobera daude jada. Hemen ume bat negarrez hasten denean, hunkitu egiten da jendea; edo bizilagunak, pandemiaren eraginez, janaria behar duenean, eraman egiten diogu. Oso sentimendu politak dira horiek. Baina ikusten ez dugun horrek ez digu eragiten inolako erreakziorik; bestelako dimentsio hori falta zaigu.]]>
<![CDATA[Gozamena musika bihurtuta]]> https://www.berria.eus/albisteak/193015/gozamena_musika_bihurtuta.htm Mon, 01 Feb 2021 09:18:27 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/193015/gozamena_musika_bihurtuta.htm Los Incansables txarangak iaz bete zituen 50 urte, eta, COVID-19aren eraginez ospakizunak itzalean gelditu ondoren, disko-liburu bat kaleratu berri dute, hainbat istorio, bitxikeria, argazki eta abesti bilduta. 1970etik txarangako partaide da Joaquin Ortega 'Canario'; Igor Agirre 2016an sartu zen taldean.]]> «Boom baten modukoa izan zen hasiera hura», gogoratu du Joaquin Ortega Canario hernaniarrak (1951). Los Incansables txaranga aipatu, eta derrigor dago azpimarratu beharra Canarioren lana; bera da hasiera-hasieratik taldean jarraitzen duen partaide bakarra. 50 urte igaro dira jada 1970ean Astigarragako Ergobia auzoan bost lagun «ia oharkabean» elkartu zirenetik.

Jose Francisco Esnaola Paotxa, Txomin Castro Sietemesino, Felipe Sagarna Zapa, Jesus Mari Zalakain Pipas eta Canario bera dira txarangaren lehen bost partaideak. «Duela 50 urte ez zegoen txaranga talde itxirik», gogoratu du Canariok. «Saxofoi jotzaile bat hemen, tronpeta jotzaile bat han, tronboi jotzaile bat beste nonbaiten... Horrela ibiltzen ginen hasieran». Baina 1970ean, Ergobiako jaiak igaro berritan, elkarrengana ondo samar moldatzen hasita zeudela, eta beti kide berri bila ibili gabe, pentsatu zuten elkarrekin hastea hobe izango zutela.

Pentsatu eta egin. Bonbardino bat, tronboi bat, tronpeta bat, saxofoi bat eta kaxa bat hartu, eta hantxe hasi zen sortzen iaz 50 urte bete zituen txaranga. Pandemia garai betean ia ezerezean gelditu dira Los Incansables txarangako partaideen ospakizun gehienak, baina aspaldiko proiektua gauzatuta, disko-liburu bat kaleratu berri dute txarangaren 1970etik gaur egunera arteko istorio, bitxikeria, argazki eta abestietako batzuk bilduta. Canariok berak lehen pertsonan dauka kontatuta dena -aurretik, zazpi disko dauzka kaleratuta taldeak-.

Beteranoena da Canario, eta azken urteotako haize freskoa Igor Arrieta (Tolosa, 1993), gaur egun taldean gazteagoak ere badauden arren -2016an sartu zen Los Incansablesen-. «Bederatzi-hamar musikari gara taldean, eta elkarbizitza eskola bat da hau guretzat. Adin desberdineko jendea dago taldean, oso ikuspuntu eta herri desberdinetakoak, hasi Erriberritik eta Tolosaraino». Agirrek onartu du gazteenek, hasieran, ez dutela jakiten horrelako talde profesional baten atzean zer-nolako lana egoten den. «Izan tratua, kontratazioak, errepertorioa... Canariok berak askotan esaten du 1970ean 'angulak, txuletak eta ondo pasatu' izaten zela euren filosofia. Guk angularik ez dugu ikusi, eta txuletarik ere apenas. Beste garai batzuk dira». Beteranoenak onartu du, hori bai, gazteak «oso maila onarekin» iristen ari direla taldera. «Eta kalitatea ematen du horrek».

Lehen urteetan, txarangako bost partaideak autoan joaten ziren herriz herri. «Eta, gure instrumentuez gain, bonbo bat eta txapak eramaten genituen. Herri bakoitzean beti egoten zen ezagunen bat, eta haiei esaten genien bonboa eta txapak jotzeko», zehaztu du Canariok. 1971rako «nahiko egutegi polita» osatu zuten jada. «Gogoan daukat herri guztia etortzen zela gure atzetik, eta ume txikien pare ibiltzen ginela gu; batek abesti bat hasi, besteak beste bat, atzetik hirugarrena... gelditu ere egin gabe ibiltzen ginen». Hain zuzen ere, Leitzara (Nafarroa) joan ziren batean, bikote bat pasatu zitzaien ondotik eta txarangak zer izen zeukan galdetu zien emakumeak. Lehen urtea zutela eta artean ez zeukatela izenik erantzun zioten. «Eta 'tira, bada, hurrengo urtean etortzen bazarete, txarangari jarri Los Incansables izena' esan zigun [nekaezinak]. Inoiz ez omen zuen ikusi eta entzun gurearen antzeko ezer». Txarangari izena jarrita itzuli ziren Leitzatik etxera.

Uda, «ez sinestekoa»

«Ez entsegurik eta ez ezer. Eromena izan zen lehen hamar urte haietako erritmoa», gogoratu du Canariok. «Urte batzuetan, herriz herriz joanda gaude abuztuko 31 egunetan, uztaileko beste 25 bat egunetan eta iraileko beste hogei egunetan. Ez sinestekoa zen». Hainbesteko joan-etorrirekin entseguetarako denborarik ere ez zuten hartzen taldekideek, baina eurek bidea egin ahala, txaranga gehiago sortzen hasi ziren pixkanaka, eta 1981 inguruan hasi ziren serio entseatzen. «Ordutik, azken 40 urteotan astean behin, behintzat, entseatu dugu, Hernanin hasieran, Txomin Castrok Villabona-Amasan zeukan tailer batean gero, Hernanin egin ditugu azken hamar urteak, eta orain, ziurrenik, Tolosan ariko dira gehiago, bertakoak direlako txarangako kideetako bost».

Agirrek ziurtatu du «gogorra» dela txaranga baten erritmoa. «Eta, hain zuzen ere, hori da zailena gazteak erakartzeko, konpromiso handia eskatzen duelako honek». Festa eta lana uztartzen dituzte egunerokoan. «Gurea ez delako kontzertu bat, jendeak ondo pasatzeko bitarteko bat baizik. Inguruan daudenek ondo pasatu dezaten nahi dugu guk, lanean ari garela ahaztu gabe. Kalea eta festa dira gure lantokia». Hori bai, kide gehienek uztartu egin behar izaten dute txarangako lana eta euren eguneroko lana. «Baina alde horretatik ere txarangan jarraitzea bermatuko digun lanposturen bat izateko apustua eginda daukagu». Laurent Jalabert ONCE taldeko txirrindulari frantziarra, tronpeta jotzen, 1994ko Euskal Herriko Itzulian. LOS INCANSABLES

Hernaniarrak sortu eta moldatu izan ditu abestirik gehienak. «Herri musika, kalejirak, jotak, arin-arinak, musika mexikarra, saltsa, cumbia, swing pot-pourria, rock-and-rolla... Denetik pixka bat». Baina hernaniarrari ez zaio ari gustatzen azkenaldian, «bereziki Iruñean», gailentzen ari den reggaeton giroa. «Errazenera jotzen ari dira txarangak». Agirrek uste du, ordea, «gaur egun jendeak eskatzen duenera egokitzen» asmatu beharra daukatela. «Taldeak daukan berezko izaera hori galdu gabe, noski».

Iazkoa zuen Canariok 50. urtea txarangan, eta omenaldi giroan zeukan asmoa taldea uzteko. «Baina koronabirusarekin ez dakit zer gertatuko den. Kaleko animazioa noraezean gelditu da: danborrada, inauteriak... dena bertan behera gelditu da». Agirrek gogoratu du iazko Tolosako inauteriak «salbatu» zituztela, nolabait. «Baina zaila da egoera. Ostalaritza aipatzen da beti, baina beste lan jardun garrantzitsu bat dago udako jaien bueltan; teknikariak, musikariak... 2020an galdu egin da dena, eta 2021ean ez dakigu zer gertatuko den».

Instrumentuak ahaztuta

Bitxikerien zakua ondo beteta daukate taldean. «Herri batera iritsi, eta orduan konturatu izan gara tronpeta, tronboia edo bonbardinoa etxean ahaztuta joan ginela», gogoratu du Canariok. «Edo hasiberria zen taldekide bati behin danborrada hamaiketan hasten zela esan genion, eta han agertu zen 11:00etan; 23:00etan zen, ordea». Los Incansableseko kideek betidanik oso gustukoa izan dute Euskal Herriko Itzulia ere. «Eta bertan izan ginen 1976tik 2000ra. Luis Ocaña, Txomin Perurena, Laurent Jalabert, Claudio Chiappucci, Miguel Indurain... denekin ibili izan gara; baita Euskadiko Sei Orduetan ere».

Canariori lekukoa hartuta, «Frantziako herri batean hainbat fanfarrerekin gertatutakoa» ekarri du gogora Agirrek. «Los Incansables eta beste hiru banda zeuden». Aurkezpen doinu bat jo beharra zeukan bakoitzak. «Eta, bat-batean, Los Incansables abestia jo zuen Frantziako banda batek, Canariok bere garaian sortutakoa». Agirrek azaldu du Canariok berak Altsasuko (Nafarroa) peña bati egindako abestia jo zuela beste talde batek. «Eta Belgikako taldeak El Zapa jo zuen, Zaparen omenez sortutako abestia [Batallon Vasco Españolek hil zuen txarangaren sortzaileetako bat izan zena]. Bitxia izan zen».

Txarangaren sortzaileak onartu du «oso gustagarria» dela jendea inguruan ondo pasatzen ari dela ikustea. «Denbora azkar pasatzen da horrelakoetan, eta oso berezia izaten da sentsazio hori». Lana izanik ere, etxean babesa jaso izan du beti Canariok. «Musikariz inguratuta nagoelako, azken batean». Ainara eta Joana Ortega ditu alabak. «Eta piano irakaslea da nire emaztea. Gure etxean, zorionez, badakite zein den errealitatea».

50 urteko ibilbidean ia 60 musikari igaro dira Los Incansables txarangatik, eta oraindik ez da izan emakumezko parte hartzailerik. «Baina ez da izan utzi ez diegulako», argitu du taldeko beteranoenak. «Jo izan dugu emakumeekin, baina ez taldeko kide gisa. Alde horretatik, emakumezkorik ez zaigu aurkeztu izan inoiz».]]> <![CDATA[«Ona da kritikoak izatea, baina ez hiperkritikoak izatea»]]> https://www.berria.eus/albisteak/192306/ona_da_kritikoak_izatea_baina_ez_hiperkritikoak_izatea.htm Fri, 15 Jan 2021 14:47:06 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/192306/ona_da_kritikoak_izatea_baina_ez_hiperkritikoak_izatea.htm Hirugarren legealdia. Hamar urte. Markel Olanok (Beasain, 1965) aitortu du «oso gogorra» izan zela 42 urterekin Gipuzkoako ahaldun nagusi kargura iritsi zeneko lau urtekoa, baina ez da samurragoa COVID-19aren pandemiak gaur egun sortutako krisi egoera. «Lurraldearen proiektu estrategikoetan» kontrako etengabeko jarreran ez tematzeko eskatu dio oposizioari, eta krisitik ateratzeko «konfiantza» gizarteari.

Urte aldaketarekin egoera aldatzea espero zuten askok, baina neurriak gogortu ditu Labik. Gaur-gaurkoz, zein da egoera?

Urrian, kasu asko izan zen Gipuzkoan; Araban eta Bizkaian baino gehiago, eta ez geunden ohituta horretara, lehen olatuarekin ez zelako gertatu halakorik. Lurralde gisa kolpe latza hartu genuen. Pixkanaka, datuak hobetzea lortu genuen, baina Eguberrietako jaien ondoren berriz ere datuak okertzen ari dira. Kezka handiko unea da; pandemiak argi utzi digu kontaktu sozialak areagotzean aprobetxatu egiten duela.

Iazko martxotik zahar etxeena izan da Gipuzkoako kezka iturri nagusietako bat. Zertan ez da asmatu ia urtebete honetan?

Lehen olatu horretan, oso intzidentzia tasa larria izan genuen zaharren egoitzetan. Hutsune nabarmenak izan ziren orduan: EPIen inguruko gabeziak, protokoloenak... Ez genekien gaixotasunak zehazki nola eragiten zuen eta zein neurri hartu behar genituen. Baina bigarren olatuan, ondo funtzionatu dute neurriek, nahiz eta pertsona bakarra gaixotzen edo hiltzen denean jada larria den egoera. Bigarren olatuan eredugarria izan da zaharren egoitzetako langileek eta arlo soziosanitarioak izan duten portaera.

Protesta giroan jarraitzen dute zahar etxeetako langileek, eta aldundiari bitartekaritza lana eskatu diote sarritan. Ezinezkoa al da egoera hori desblokeatzea?

Argi dago greba bat inorentzat ez dela desiragarria; oso luze doa, gainera. Guretzat egoiliarrak dira bereziki garrantzitsuak, haiek direlako ahulenak. Elkarrizketa prozesu bat martxan dago, eta gu ahalegintzen ari gara elkarrizketa horiek bide onetik joan daitezen. Baina hor amaitzen da gure egitekoa; sindikatuena eta enpresena da ardura. Tamalez, ez dugu ikusten konponbidea gertu dagoenik.

(jarraitu irakurtzen, Gipuzkoako Hitza-n)]]> <![CDATA[«Nekatuta daudela esan digute klubek; batasuna nahi dute»]]> https://www.berria.eus/albisteak/191017/nekatuta_daudela_esan_digute_klubek_batasuna_nahi_dute.htm Sat, 12 Dec 2020 16:04:44 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/191017/nekatuta_daudela_esan_digute_klubek_batasuna_nahi_dute.htm Futbol kontuez «gehiago» hitz egin nahiko luke, baina futbol arloaz kanpoko hamaika gertaeraz aritu behar izan du azken aste eta hilabeteotan. Manu Diazen (Bergara, 1965) hautagaitzak ideia berriekin sartu nahi du Gipuzkoako Futbol Federazioan, eta sinetsita dago astelehenean presidente izendatuko dutela. «Erabaki irmoak behar ditu Gipuzkoako futbolak». Besteren artean, federazioko presidenteak karguan gehienez zortzi urte egitea defendatu du bergararrak, baina, oraingoz, agintaldi bakarra hitzeman du berak. «Ez gehiago».

Gorabehera askoko hilabeteak igarota, zer moduz iritsi zarete Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeen atarira?

Itxaropentsu gaude, klub gehienen babesa daukagulako. Horretan, harro gaude gure taldeak egin duen lanarekin. Baina harrituta gaude beste hautagaitzak azken orduan aldatu duelako hautagaia; erabat etikaz kanpokoa da hori. Gipuzkoako futbolari iruzur egin nahian dabiltza.

Adrian Merino da, berez, Gipuzkoa, denon joko zelaia hautagaitzaren presidentegaia, baina, izatez, Jose Luis Colina da hautagaitza horren burua. Zer iruditzen zaizue?

Alde batetik, oso argi gelditu da haustura dagoela Gipuzkoa, denon joko zelaia hautagaitzaren barruan dauden batzuen eta gaur egun federazioaren zuzendaritzan daudenen artean; isilik daude azkeneko horiek, baina agintzen jarraitu nahi dute. Juan Luis Larrearen lehengusua da Jose Luis Colina, eta agintea familian mantentzeko estrategia bat besterik ez da hautagaitza horren buru bera jarri nahi izatea.

Gipuzkoak behar duen horretatik oso urrun dago, gainera, bere burua hautagai bihurtu duen pertsona. Bere bidea egin beharko luke epaileen estamentuak, independentea izan beharko luke, eta Colinak klubetatik urrunduta egin du bere ibilbide guztia, epaileen estamentuan.

Reala buru zela, hautagaitza bakarra sortzeko ahalegina egin duzue alde biek, baina saiakera bertan behera gelditu zen, filtrazioen eraginez. Zer gertatu zen lehen bilera horren ondoren?

Gai garrantzitsu askotan bi aldeak elkarrengandik urrun geundela jakinda ere, ilusioz beteta hitzartu genuen lehen bilera hori. Negoziazio horiek isilpean egin beharra geneukala erabaki genuen, baina, ezustean, prentsan agertu zen dena, filtrazio bidez. Orduan, hiru aldeek ikusi genuen hobe zela aurrez aurreko beste bilerarik ez egitea. Hori bai, Adrian Merinok eta biok elkarrengana hurbiltzeko saiakera bat egin genuen.

Saiakera horrek ez du emaitza onik eman?

Azken unera arte saiatu gara, baina ezinezkoa izan da. Adrianek berak eta federazioan esperientziarik ez daukaten bere hautagaitzako beste hainbatek begi onez ikusten zuten hautagaitza bakarraren ideia, baina betiko interesekin eta pertsonekin topo egin du bide horrek; gaur egun federazioan dauden horiekin.

Beste hautagaitzari ez zaio gustatu Realak, ofizialki, zuen alde egin izana. Zer iritzi duzue?

Lehenik eta behin, duela hamabi urte bi hautagai izan ziren Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeetan [Juan Luis Larrea eta Jaime Barriuso], eta Gipuzkoa, denon joko zelaia taldeko hainbat pertsona zeuden zerrenda horietako batean; Ramon Azkarate, esaterako, orain Realaren inguruan gehien kexatu denetako bat. Azkarate eta Juan Luis Larrearen hautagaitza hartan zeuden Iñaki Badiola Realeko presidentea eta Luis Maria Antoñana Moraza Realeko bozeramailea. Horregatik, harrituta gaude orain esaten ari diren guztiarekin. Realak Gipuzkoako beste edozein klubek adinako eskubidea dauka kanpaina egiteko. Eibar kanpainan dago, Lagun Onak ere bai, Oiartzun ere bai... Guztiak daude kanpainan, eta baita federazioa bera ere. Etikaz kanpokoa da horregatik Reala kritikatzea.

Bidezkoa litzateke Adrian Merinok hauteskundeak irabaztea, bizpahiru egun geroago dimisioa aurkeztea eta Jose Luis Colina izendatzea presidente?

Lege iruzur bat litzateke hori, Gipuzkoako futbolarekiko erabateko errespetu falta. Litekeena da hori eginez gero zuzenean zentsura mozio bat aurkeztea, baina ez gara hasiko kontu horiei bueltaka, ziur bainago guk irabaziko dugula. Eta, hala ez balitz, Adrian Merinoren hautagaitzan bertan nahikoa argitasun daukan jendea egongo dela espero dut hauteskundeak eurek irabaziz gero Merino bera izendatzeko hurrengo hiru urte eta erdirako presidente.

Zein dira zuen hiruzpalau proposamen nagusiak?

Hamalau hilabete daramatzagu gure programa garatzen, Gipuzkoako 78 klubekin elkartuta eta euren ideiak bilduta. Formakuntza mailan, argi daukagu klub guztiek [EAEko] Kirolaren Legea bete beharra daukatela, nahiz eta lege horren aplikazioa hobetu daitekeen. Aldundiarekin hitz egingo dugu akordio bidez hiruzpalau xehetasun egokitzeko. Hainbat foro ere sortuko ditugu, klubak federazioarekiko gertuago senti daitezen; pare bat hilabetez behin bilerak egingo genituzke, horretarako arduradun bat jarrita, argi daukagulako kluben oniritziarekin hartu nahi ditugula erabaki guztiak. Aldaketarako dagoen beldurraz jabetuta, auditoria bat ere egingo dugu, federazioaren egoera ekonomikoa eta ondasuna zein den zehazteko eta gure bideari hutsetik ekiteko. Ez dugu nahi ezustekorik.

Klub «gehienen» babesa daukazuela aitortu duzue. Zenbatena? Eta nolako harrera egin dizuete klub horiek?

Oso harrera ona egin digute denek, eta aldaketa baten beharraz hitz egin digute gehienek. Nekatuta daude orain arteko jardunarekin, intoxikazio kanpainekin eta gainerakoekin; batasuna nahi dute. Modu desberdinean lan egiteko eskatu digute, klubekiko eta kirolariekiko gertukoak eta arduratsuak izateko.

Abenduaren 15a. Manu Diaz presidente. Zein lirateke lehenengo bizpahiru erabakiak?

Lehenik eta behin, abenduaren 16an, 17an eta 18an Gipuzkoako 78 klubetako ordezkariekin bilduko ginateke denboraldi honi nola aurre egingo diogun erabakitzeko. Hori da lehentasuna. Bigarrenik, bilera bat eskatuko genioke aldundiari, 2021eko ekainerako eskola kirolean eta formakuntzan hiru urterako akordio bat hitzartu dezagun. Eta, hirugarrenik, praktika onerako manifestu bat bidaliko genieke klub guztiei; filosofia beraren parte izan behar dugu denok.

Zer mezu bidali nahiko zenuke hauteskundeen atarian?

Klubetatik, pertsonetatik sortutako ekimena da gurea, eta denentzat lan egingo dugu. Berritzailea eta ilusio sortzailea da gure proposamena, eta batasuna nahi dugu. Inor ez dugu kanpoan utziko, gure aldekoa izan edo ez.]]> <![CDATA[Luzapena eta penaltiak]]> https://www.berria.eus/albisteak/191014/luzapena_eta_penaltiak.htm Sat, 12 Dec 2020 15:51:04 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/191014/luzapena_eta_penaltiak.htm Ez hasieran behar zuen egunean, azaroaren 23an, eta ez hasierako bi hautagaiekin, Manu Diazekin (Garai Berriak) eta Adrian Merinorekin (Gipuzkoa, denon joko zelaia). 33 urteren ondoren, Juan Luis Larreak astelehenean utziko dio Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente izateari, eta 110 boto emaileren esku egongo da azken erabakia. Gipuzkoa, denon joko zelaia hautagaitzak sortu du eztabaida azken asteotan, Merinok presidentegai kargua uztea erabaki zuelako abenduaren 1ean, «arrazoi pertsonal eta profesionalengatik». Jose Luis Colinak hartu du hautagaitza horren lidergoa, baina ez Hauteskunde Batzordeak eta ez Garai Berriak hautagaitzak ez dute onartu hautagai gisa. Izatez, Merino da, beraz, hautagaia -dimisioa aurkeztu izan balu, bertan behera geratuko zen zerrenda guztia-, eta astelehenean hark hartuko du hitza, bozketaren atarian. Baina ikusteko dago hauteskundeak hautagaitza horrek irabaziz gero Adrian Merino izango litzatekeen Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentea, edo egun gutxiren buruan dimisioa aurkeztu eta Colinak ordezkatuko lukeen.

Eztabaida giro betean, astelehenean 18:30erako daude deituta hauteskundeak -lehen deialdian-, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta 19:00etan izango da bigarren deialdia. Gipuzkoako 78 klubek boto bana izango dute bozketan, hamarna boto izango dituzte entrenatzaileek eta epaileek, eta seina jokalariek eta areto futboleko ordezkariek. 110 boto emaileak bertaratuz gero, beraz, 56 beharko dira garaipena lortzeko. Astelehenean eta Atano III.ean bertan eman beharra dago botoa, ordea, eta COVID-19aren pandemiak edo edozein ezustekok gorabehera bat baino gehiago sor dezake bozketan.

Merinorekin, zalantza

Bergararra da Manu Diaz, eta aldaketarako «gogotsu» dago. Adrian Merino aretxabaletarra, berriz, Larrearen jarraipen gisa saldu dute batean eta bestean, azken agintaldian federazioan bertan lanean aritutako hainbat baitaude zerrenda horretan. Gipuzkoa, denon joko zelaia hautagaitza «ilusioz gainezka» dago hauteskundeak irabazteko, hala ziurtatu du Colinak -Merinok ez du hitz egin nahi izan-. «Espero dezagun, gainera, Adrianek azkenean bere egoera pertsonal eta profesionala konpontzea, eta bera izatea presidentea; ez dugu baztertzen aukera hori».

Gipuzkoa, denon joko zelaia hautagaitzak, hori bai, ez du baztertzen, hauteskundeak irabaziz gero, Merino presidente izendatzea, hark dimisioa ematea eta karguan Colinak ordezkatzea. «Legezkoa litzateke, nahiz eta ulertzen dugun arraro samarra izatea. Denei azalpenak ematen ari gara, eta guztiek ulertu dutela uste dut; ez da egongo arazorik».

Guztiek ulertu ez dutena Realaren jarrera izan da. Jokin Aperribai presidenteak «batasuna» eskatu zuen urriaren 14an eman zuen prentsaurrekoan, baina argi hitz egin zuen Garai Berriak hautagaitzaren alde. Gipuzkoa, denon joko zelaia zerrendak gogor kritikatu zuen mugimendu hori, eta salatu zuten, halaber, Reala ezkutuan hainbat klubi presioa egiten ari zela. «Baina gai horri dagokionez beste fase batean sartu garela uste dugu. Errespetu handia diogu Realari», zehaztu du Colinak.

Hain zuzen ere, Reala bera saiatu zen bi hautagaiak elkartu eta hautagaitza bateratu baten aldeko pausoak ematen. Azaroaren 16an egin zuten lehen bilera, Anoeta estadioan, baina prentsara filtratu zuten bilera hori, eta hortik aurrera Realak uko egin zion bitartekari lana egiteari.

Colinak argi dauka hauteskundeak eurek irabaziz gero zein litzatekeen lehen neurria: «Klubekin elkartzea, denboraldiarekin zer egingo dugun erabakitzea eta arlo ekonomikoa aztertzea». Eskola kirolari dagokionez, orain artekoari eusteko apustua egingo lukete. «Hala nahi dute Gipuzkoako klub gehienek».]]> <![CDATA["Aurrerapenak dauzkagu orain, baina sukaldaritza ez dugu batere hobetu"]]> https://www.berria.eus/albisteak/176391/aurrerapenak_dauzkagu_orain_baina_sukaldaritza_ez_dugu_batere_hobetu.htm Mon, 20 Jan 2020 12:59:11 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/176391/aurrerapenak_dauzkagu_orain_baina_sukaldaritza_ez_dugu_batere_hobetu.htm <![CDATA[Xabier Gaztelumendi: «Inoizko esperientziarik politenetako bat izango da»]]> https://www.berria.eus/albisteak/175075/xabier_gaztelumendi_inoizko_esperientziarik_politenetako_bat_izango_da.htm Sat, 14 Dec 2019 16:07:10 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/175075/xabier_gaztelumendi_inoizko_esperientziarik_politenetako_bat_izango_da.htm <![CDATA[Irribarrerik serioenarekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/174450/irribarrerik_serioenarekin.htm Fri, 29 Nov 2019 09:59:06 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/174450/irribarrerik_serioenarekin.htm <![CDATA['Obsesio' hitza hiztegitik aterata]]> https://www.berria.eus/albisteak/174113/039obsesio039_hitza_hiztegitik_aterata.htm Fri, 22 Nov 2019 09:58:50 +0100 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/174113/039obsesio039_hitza_hiztegitik_aterata.htm <![CDATA[Hastear da azken fasea]]> https://www.berria.eus/albisteak/171053/hastear_da_azken_fasea.htm Fri, 13 Sep 2019 10:55:44 +0200 Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/171053/hastear_da_azken_fasea.htm Eta horretan nahikoa eskarmentu badaukate biek ala biek. "Ia nahigabe hasita", ataundarrak “hamar bat urte" daramatza epaile lanetan. "Nik betidanik izan dut bertsotarako zaletasuna, baina kasualitatez hasi nintzen epaile lanetan, lagun baten bidez. Bilera batera joateko eskatu zidan behin, nora nindoan argitu ere egin gabe, eta hala iritsi nintzen epaile izateko ikastarora". Usurbildarrak, berriz, 30 urte bete ditu jada gai -jartzaile jardunean. "1989an sartu nintzen, lehen aldiz, gai-jartzaile taldean, Jon Lopategik Euskal Herriko Txapela irabazi zuen urtean. Garai hartan, Laxaro Azkune-eta ziren gure gidariak, eta sekulako miresmena sortzen ziguten". Usarraldek zehaztu du bertsotarako zaletasuna ez duela etxetik hartua. "Bai, Basarriren bertsoak betidanik entzun izan ziren gure etxean, sakratua zen hori, baina etxean ez nuen izan gidari lanak egin zizkidan inor. Istripuz-edo sartu nintzen mundu honetan, eta oso ingurune natural eta erosoarekin topo egin nuen". Final-zortzirenetako lehen bi saioak gainean direla, tenple onean daude biak. "Badirudi asteburu honetan ekingo diogula txapelketari, baina sailkatze fasean ere aritu nintzen ni epaile lanetan, eta aspalditik gaude gu txapelketan sartuta. Dena den, fase bakoitzaren hasieran beti izaten da tentsio pixka bat, eta oraingoan ere badaukagu". Gai-jartzaile taldea ere "aspaldi" hasi zen gaiak biltzen. "Presiorik gabe, baina pixkanaka materiala sailkatzen. Erlaxatu samar ibiltzen gara aurretik, baina orain aldatu egingo da dinamika, eta hasteko desiatzen gaude". "Oso lan kolektiboa da" Bertsolarien gisan, euren helburuak eta erronkak izaten dituzte gai jartzaileek eta epaileek ere. "Bertso epaileek bezala, faseka lan egiten dugu guk ere, eta final-zortzirenetako zazpi saioak dauzkagu orain buruan". Usarraldaren hitzetan, saio horiek "ahalik eta orekatuenak" izatea dute erronka. "Eta horrek ematen digu lana bereziki; orekari eusteak eta rolak ez errepikatzeak. Azken fasearen atari hau letra txikiari begiratzeko momentua izaten da guretzat, lehenengo saioko gaiek eta puntuek asko markatzen baitute txapelketa". Begiratu batean, oso bakarkako lana da bat-bateko bertso jardunean gaiak jartzea edo bertso bakoitza puntuz neurtzea. "Baina Bertsozale Elkarteak izugarrizko lana egin du eginbehar horiek kolektibizatzen eta ardurak gutxi batzuen esku ez uzten", azaldu du Usarraldek. Euskaltzaindiak antolatu zituen 1959ko, 1962ko, 1964ko eta 1967ko txapelketak, eta 1968tik 1990era bertan behera gelditu zen lehia. 1991koa izan zen Bertsozale Elkarteak antolatutako lehen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. "Eta bertsoz bertso puntuak jendaurrean erakustetik gentozen, pentsa! Gogorra zen hori, suizidioa. Elkarteak, gaur egun, ia-ia kotoi artean eramaten du gai jartzaile eta epaile taldea. Kolektibo baten gain gelditzen da lana, eta oso erosoa da hori". Datuei erreparatuta, aurten, guztira, hogei epaile eta idazkari ariko dira Gipuzkoako Txapelketan, eta hamabost gai jartzaile igoko dira taulara. Erreportajea osorik irakurtzeko sartu Gizpukoako Hitza-n.]]>