<![CDATA[Urko Ansa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 07 Feb 2023 12:08:39 +0100 hourly 1 <![CDATA[Urko Ansa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Dezibelak eta epika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/029/005/2023-02-05/dezibelak_eta_epika.htm Sun, 05 Feb 2023 00:00:00 +0100 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/029/005/2023-02-05/dezibelak_eta_epika.htm
Zeldatik Haritz Harregiren Usurbilgo estudioan grabatu dute. Lehen aldia dute Haritzekin, eta esan dezakegu taldearen esentzia ondo islatu duela. Lan hau itzulera bat da taldearen sustraietara, oinarri epikoa eta power metaleroa gustu onez taularatu baitituzte. 2000ko hamarkadarako itzulera izan liteke, baina Asgarthek bisitatzen dituen paisaiak eternalak eta hilezkorrak dira. Ez da, ondorioz, gitarra ebaki eta erritmo trabaturik falta, ez eta tonu altuko errepika goraturik ere.

Hasiera loriatsua da, intro dotorea dela eta. Segidan dator Zeldatik, diskoaren aspektu melodikoaren adierazgarria, baina baita erritmo trabatu eta gitarra bikoiztuena ere. Kantua gitarra soloa dutenetakoa da. Errekurtso hori erabiltzen duten kantuetan asko irabazten dutela esan beharrik ez dago, tonu altuko ahotsen erabilera dagoenean intentsitatean irabazten duten moduan. Izurri berria edota Abdoulay azaldutakoaren oso adierazgarriak dira. Kale gorrian erakargarria da ere, kuraia erakusteaz gain, gitarra soloa eta ezusteko amaiera lasaia baitauzka.

Bestalde, errepikek nahiko planoak izaten jarraitzen duten arren, nahita bilatutako estrategia dirudi, eta estiloaren adierazgarria ere bada. Egia da nahi izanez gero erasokorrago jokatu dezaketela, baina Asgarthen historian soinuak garbitasunera jotzen du sarritan, dudarik gabe azken puntu hori asko erlatibizatu behar dugun arren. Era berean, gitarren zerratze eta erritmo markatuek horri guztiari kontrako norabidea ematen diote. Horrez gain, zati melodikoak bereziki maite dituen taldea da Añorgakoa (Zeldatik, Abdoulay eta beste asko). Azken kantu horrek intro moduko bat ere badauka, benetan iradokitzailea.

Nahi nukeen herria eta Abdoulay bera, aldiz, pultsazio benetan astunen jabe dira. Erritmo pisutsu, geldo eta ahalguztidun horiekin kontraste interesgarria lortu dute, segidan datozen azelerazioekin berriro hasierako puntura bueltatzeko. Ezin bizi-ren abiadurak Iron Maidenen zenbait pasarte ekar ditzake gogora. Egia esan, kanturik politenetakoa dugu horixe, baita diskoa ixten duen Parasitoa ere: gitarra eta ahots bikoiztuak, riff eleganteak eta errezitatua hasieran... zer gehiago nahi du bada Asgarthen jarraitzaileak?]]>
<![CDATA['How the Darkness Doubled']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/031/001/2023-01-15/how_the_darkness_doubled.htm Sun, 15 Jan 2023 00:00:00 +0100 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/031/001/2023-01-15/how_the_darkness_doubled.htm You can't take back the night eta All my friends are like drugs piezetan. Gauzak horrela, ez dugu Better days singlearen sintetizadoreek sortu diguten harridura ukatuko. Finean, mende berriko punk rock zaleentzat opari galanta.]]> <![CDATA[Amets baten ilusioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/005/2023-01-08/amets_baten_ilusioa.htm Sun, 08 Jan 2023 00:00:00 +0100 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/005/2023-01-08/amets_baten_ilusioa.htm
Euskal Herrian, euskaraz kantatzen hasi zen Juan Paquito taldean 1980tik 1984ra. Gero, Jean Marie Ekairekin jo zuen Heclypse taldean, eta lehenengotako euskal reggae talde batean aritu zen: African Spirit. Les Stores taldean ere ibili zen, eta zortzi urtez Gazteok-en. Euskara ikasi zuen pixkanaka. 1994an (oraindik AEKn ikasten ari zela) eman zuen profesionalki jauzi handia: hain zuzen ere, Akelarre taldean sartu zen, arrakasta urte luzeak bizitzeko. Taldearen diskorik onenetako batzuk grabatu zituen (Hator!, Torkemada eta Bertako intxaurrak ere...). 2000. urtean utzi zuen, baina beste proiektu batzuk etorri ziren (Zorriak taldea 2001etik 2007ra, eta Nat eta Watson bikotea) 2008an lehenengo bakarkako diskoa argitaratu zuen arte.

Lan hartan biluztasuna zen nagusi: folk kutsuko kantu garbiak eta iradokitzaileak landu zituen. Oraingoan, soinu jantziagoa edo instrumentazio oparoagokoa sortu du, horretarako behar duen denbora guztia hartuaz. Finantzaketa kolektibo bidez lagunduta, joan den abenduan ikusi zuen argia, azkenik. Gustu onez eta plazer hutsagatik egindako lana dugu, eta ñabardura txikiei garrantzia eman diela senti daiteke. Pianoan egindako introaren eta outroaren erdian, hamar kanta estimulagarri entzun ditzakegu. Amadu eta Sorginen erratzak atseginekin ahoskatzeko duen gaitasuna agerian utzi du, hain zuzen ere iraganean (aspaldi) euskaraz ondo jakin gabe ere sinesgarritasuna edukitzea ahalbidetu zion ahoskera bera.

Amets hautsia bereziki ederra da, melodia goxo eta dotoreak direla medio. Gainera, Maddalena Luzziren ahots magikoak diskoko ederrenetako bat bihurtu du. Diskoan pop rock egitura berriak bere folk eta kanta biluziekiko tradizioarekin aldizkatzen dira, akaso gehienetan pop rockaren mesedetan. Airean zalu erritmo markatu eta errepika eraginkor baten jabe da. Sigi saga diskoko gailurra da: era berezi eta sinkopatuan landutako sasi-reggaea, adiktiboa eta martxosoa da. Tom Waitsen bertsio bat ere badago (Mutil zaharrentzat zitala), baita kutsu sofistikatuko blues rock bat ere (Eztiz asea, gitarra solo eta guzti!). The Eaglesen kutsua dauka Ongi etorri Bobi-k bere melodian, eta Zaldun hiltzailea sarkorra da bere intentsitatea eta tentsioa direla medio, azkenik ekaitz elektrikoak eztanda egiten duen arte. Disko aberatsa eta pertsonala grabatu du, gustu anitzeko entzuleak asebetetzeko modukoa.]]>
<![CDATA['Alarma']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/037/001/2022-12-11/alarma.htm Sun, 11 Dec 2022 00:00:00 +0100 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/037/001/2022-12-11/alarma.htm Alarma. Eibartarren tradizorik onenean, thrash metal trostak ez dira falta (Alarma egoera, Nafarroa 1617...), baina, bestalde, gitarra garbiak ere oso presente daude. Horixe naiz-en bukaeran entzuten diren koru epikoak edota Eskertza-koak inoiz entzun gabe genituen taldearen obran. Angra do Heroismo-k, bere gitarra erakustaldiaz gain, Aitorren errezital bat dakar. Detaile txikiek (fraseatze mota batzuek, adibidez) eta tarteka ateratzen diren gitarren estilo berrituak harritu gaituzte, eta ezin ahantzi balada heavyak: Infinitoan eta Irrifar bat. Dotoreak!]]> <![CDATA['Hala ere']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/040/001/2022-12-04/hala_ere.htm Sun, 04 Dec 2022 00:00:00 +0100 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/040/001/2022-12-04/hala_ere.htm Jostaleku eta infernu edo Ez dugu behar, beste askoren artean) eta tentsioa mantentzeko dohain aparta ere bai (ia kantu guztietan). Zuzenean estudioan grabatua, etengabeko bultzada oso markatua islatzen dute bederatzi kantuetan. Felix Buff bera bakarrik pieza oso bat eraikitzeko gai da (Mandarina kantuan egiten duena nekez ahazteko modukoa da) eta jada laugarren taldekidea dugun Vincent Bestavenen ekarpen leunak laukote formatura katigatuko du betiko zalea. Xan eta Jurgirekin lortzen duten unitate sentsazioa etiketa guztien gainetik dago.]]> <![CDATA[Folk, blues eta soul sustraia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/037/005/2022-11-27/folk_blues_eta_soul_sustraia.htm Sun, 27 Nov 2022 00:00:00 +0100 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/037/005/2022-11-27/folk_blues_eta_soul_sustraia.htm
Ahots delikatuz eta konposizio dotorez betetako bakarkako lehen lan honetan, aniztasun zabaleko hamabi kantu topatuko ditugu. Two to Tango baikortasun atsegineko kantua dugu, Dominicen ahots goxo eta finak azpimarratzen duena, nahiz eta pixkanaka aberastasun trazak pilatzen hasten den. Abesti hauek guztiek estilo metaketa nabarmena pilatzen dute, askotan americana estiloan antzematen den ugaritasun berarekin: folka, bluesa, teklatu eta harmoniken sustrai sakonak... Family Tree bezalako piezetan nabarmena da azken hori.

Pasarte akustikoen kudeaketak daukan presentzia nabarmena da, For the Child bezalakoetan adibidez, non Xabi Etxeberriren biolina gero eta gehiago azpimarratu behar dugun. That Feeling eta bere soul ukituko errepikak Motown diskoetxeko klasikoak dakarzkigu gogora. Balada kutsuko atmosferak laztantzen dira, If You're Out There lekuko; gitarra elektrikoen eta teklatuen koltxoia errepikaren gotorleku bihurtzen da. We Have Grown-ekin, akaso, jatorria eta 60ko British Invasion-en trazak oroitarazten dizkigu.

Love is on Time sasi reggae zoragarriarekin hasten duten diskoaren bigarren zatiak kalitate estandarrak oraindik gehiago igotzen ditu. Kantu horrek daukan sentimendu eta barnatasunak lanaren gailurrera darama, Enough to go Round-ekin gertatzen den antzera, betiere Xabi Leonek teklatuen bidez lortzen duen nagusitasunak aupatuta. Amerikar sustraidun balada kutsuko pieza gehiago: Lover's Carousel eta Happy Ever After, azken hau Kiki Gracieten harmonikak sorgindua.

Lan honetako harribitxietako bat Txoriñoak kaiolan dugu. Zenbait lekutan izen antzekoa duen kantu herrikoiarekin nahastu badute ere, honako hau Niko Etxartena da. Nikok ez du sekula orain arte grabatu, eta Dominic bera izan da, azkenean, 2022 honetan egin duena. Kantu sentibera eta liluragarria, Nikoren errepertorioko baladarik ederrenetakoa dugu. Diskoari Ray Charlesen I Gotta Move blues klasikoaren bertsio basati eta konprimatuak ematen dio amaiera.]]>
<![CDATA['Arima Soul']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/038/001/2022-11-13/arima_soul.htm Sun, 13 Nov 2022 00:00:00 +0100 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/038/001/2022-11-13/arima_soul.htm Gu andereak single garbia, Arima du...), instrumental elektriko bat (Dortoka pausoa), jazz fusioa (Lokatzan dantzan), swing sakoneko piezak (Norabide okerra), baita soul balada eder bat ere: Itsasoan. Soula era irekian lantzen dute Arima Souleko kideek, betiere soul musikaren historian bidelagun izan diren hibridazio hainbatekin jolastuz. Erritmo basearen sentimenduak eta Lidia Insaustiren magiaz betetako ahotsak maila handia ematen diete konposizioei.]]> <![CDATA['Radiance']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/041/001/2022-11-06/radiance.htm Sun, 06 Nov 2022 00:00:00 +0100 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/041/001/2022-11-06/radiance.htm Radiance moduko piezek kalitatezko rock unibertsala bermatzen dute, baina Courageous-en zitalkeriarekin eta Cascade-ren blues eta Purple izpirituarekin goia jotzen dute. Deep Purpleren Mark III. aren eta orokorrean rock gogorraren jarraitzaileak aise asebeteko ditu lan honek.]]> <![CDATA[Langileriaren ahalduntzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/040/005/2022-10-30/langileriaren_ahalduntzea.htm Sun, 30 Oct 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/040/005/2022-10-30/langileriaren_ahalduntzea.htm ybris martxoan argitaratu zen Moira diskoaren bigarren zatia da. Bi lanen gidoia ikusita, laster ohartuko gara rock opera baten aurrean gaudela. Prometheoren sorrera prozesua ardatz hartuta, «bizi dugun egoera historikotik abiatuta, Moiraren (kapitalaren determinismoaren) objektu soil izatetik, historiaren subjektu izatera pasako da langile klasea». Oro har, hori izan zen Moira diskoaren planteamendua; orain, Moiraren transgresioa ikusiko dugu, ordena sozial horren erortzea. Prometheoren bidaiaren bidez, bide horretan bere subjektibitate propioa ere gaindituko du.

Kontzeptu eta kontakizun hauek guztiek osotasun bat planteatzen dute, baita musikalki ere. Bi disko urte berean argitaratzea marka da gero; eta baliteke etorkizunean album bikoitz moduan kontuan izatea ere. Musikalki, Moira-ren handitasuna gainditzea ez da batere erraza; hala ere, lortu dute. Karlos Osinagak ehundutako pista gordin eta zehatzek kantuei arnasa hartzen uzten zien lan horretan. Taldearen historian, halaber, espazioari eta isiltasunei ematen zaien garrantzia oso handia izan da. Baina, hara non, berriz ere Eñaut Gaztañagarekin Gaztain estudiora itzuli diren, soinuari beste buelta bat emateko.

Batetik, garbitasun berezi baten bilaketak bere emaitzak eman ditu, nahiz eta Odola edo Keres bezalako piezetan zikintasuna nagusitzen den. Bestetik, konposizioen maila teknikoa aipagarria da oso. Gainera, zirrikitu denak inoiz ez moduan bete dituzte, kantuak barrokismo konplexu batez jantziz. Konfiantza osoa eduki behar da hori lortzeko eta, batez ere, atmosferak ez gainkargatzeko. Keres eta Ares abestien konplexutasuna eta konposizio-aberastasuna handiak dira oso. Lehenaren gitarra melodia dotorea eta indarra azpimarragarriak badira, zer esan Ares-i buruz? Aski segur taldearen historiako onena, riff gurutzatu eraileak, atmosfera jantziak, intentsitatea, amaiera aldeko gitarra soloa eta ondorengo azelerazioa... horrek denak sortzen duen euforia eta atmosfera mozkorgarriak diskoaren gailurrera daramate kantua.

Diskoari izena ematen dion kantuan antzematen dira gehien giro hipnotikoak, baita Thanatos-en ere. Hau da, lanaren hasieran eta bukaeran. Bestetik, instrumentalik ere ez da falta, baina oraingoan (Athenea) ez dute atmosfera flotatzailerik bilatu, eta kantu aski kañeroa dugu. Bi ahotsetan landutako melodiek oso landuak izaten jarraitzen dute, Lunacharsky (hori bai bateria soinua!), Odola edo Keres-en, kasu. Abiadura eta azelerazio indartsuak ere ez dira falta diskoan (Sisifo, Ez da hil, Atenea...), ezta ohiko pieza luze eta jostagarria ere (Thanatos, zortzi minututik gorakoa). Finean, lan oso mardula eta askotarikoa, orain arte egin duten onena eta osatuena. Rodeok lan honekin stoner rockaren jarraitzaileak guztiz asebeteko dituen pauso handi bat eman du, urtebetean bigarrena.]]>
<![CDATA['Hitzekin jolasean']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/033/003/2022-10-16/hitzekin_jolasean.htm Sun, 16 Oct 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1933/033/003/2022-10-16/hitzekin_jolasean.htm <![CDATA['Zabor hipersonikoa']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/035/001/2022-10-09/zabor_hipersonikoa.htm Sun, 09 Oct 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/035/001/2022-10-09/zabor_hipersonikoa.htm Satan txiki izeneko pieza luze eta aztoratzailearekin. Kantu instrumental honen bihurguneetan ikusmolde progresiboa ere ez baitzen falta diskoak dituen zazpi minutu frenetikoetan. Kantu bakoitzeko bideoklip bat; hori izan zen egitasmo honen ardatza, prozesuak iraun zituen hogei hilabeteetan. Rafa Cabezaren taldea zela jakin genuen gero, eta, taldekide ezberdinek parte hartu zuten arren, azkenean laukotea guztiz osatuta gelditu zen. Kantuak abiadura eta punk rock kutsu handiagoa hartzen joan ziren, zenbait thrash traza ahaztu gabe. Azken emaitza, pisu handiko lan mardula, garai berrien komunikazio estrategiei guztiz egokitutakoa.]]> <![CDATA[Asko esateko duten beteranoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/004/2022-10-02/asko_esateko_duten_beteranoak.htm Sun, 02 Oct 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/004/2022-10-02/asko_esateko_duten_beteranoak.htm
Taldeak egindako fitxaketen artean, Alfonso Guillo (Expresion Sonora, Koska) baxu jolea, David Gorospe (atabalak) eta Jesus Aranberri (Hammonda, pianoa) dauzkagu. Eta zer eskaintzen digu seikote beterano honek 2022an? Rock-and-roll jarrera, soinu profesionala eta azken zazpi hamarkadetako musika popularraren adarkadura zenbaitekiko maitasun sakona: soula, bluesa, popa... Rock indartsu batekin hasten dute diskoa: Noizbehinka. Erritmo potente batek aupatua, Luisen ahotsak gidatzen du bere trabatutako erritmoan, eta taldeak metronomo baten zehaztasunarekin ematen dio sostengua. Ez dezagun ahantzi Juan, Gotzon eta Alfonsoren koruek anplifikazio handia eman diezaieketela lan honetako -baita aurreko diskoetako- kantuei.

Bizirik hala ere asmo-deklarazio hutsa dugu, eta hitzen translazio bat eginez, taldearen inguruko hausnarketa moduan har genezake, agian jatorrian horrela izan ez bada ere. Bidea ibiliz Leok'k-en kantu adierazgarria dugu, Luisen nota zinez altuek eta koru formako errepika melodiko sofistikatuak beraien estilo propioa ezin hobeto erakusten baitute. Hor dabil kantua Alfonsorena dugu, eta berak kantatzen du, beste kantuei kontrapuntu harmonikoa eta erritmikoa emanez. Gantxo handiko kantua dugu, eta lau ahotseko koruen momentuak oraindik gehiago goratzen du.

Nola taldeak egiten dituen tempo ertaineko kantu ederren ordezkaria da disko honetan: bere bost minututik gorako garapen epikoan, gitarra intentsuak eta teklatuarekin sortutako elkarrizketa sakona ditugu erregalurik nagusiak. Klasikoen zaporea duen beste kantu bat. Urak hona ekarri nau Eñaut Gaztañagak konposatu zien kanta da, taldeak Infinituari segika diskoan grabatu zuena, baina berrikusketa honetan lehen bertsioa gainditu dute, melodiari oraindik zuku handiagoa ateraz batetik, eta koruei eta atmosfera flotatzaileei emandako garrantziarengatik, bestetik. Leok'k taldeak gauza asko dauzka esateko 2022an: beteranoak, denak ere jubilatuak, teknika findua eta bizkarrean iraganeko hamaika abenturak emandako esperientzia daukate... eta ez daukate erretiroa hartzeko asmorik.]]>
<![CDATA['Hate Über Alles']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/035/003/2022-06-19/hate_ber_alles.htm Sun, 19 Jun 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1933/035/003/2022-06-19/hate_ber_alles.htm ille Petrozza eta bere mutilek beste artelan bat argitaratu dute, eta azken hogei urteotako olatutik jaitsi gabe jarraitzen dute, Sami Yli-Sirnio gitarra jolea fitxatu zutenetik. 1980ko hamarkadako klasikoen indarrik galdu gabe, oldarraldi ezberdin batez jantzen dituzte diskoak. Azken lan honek aurreko Gods of Violence lana ere gainditzea lortu du, melodiak eraikitzeko ahala biderkatuaz, eta, are zailagoa dena, bortizkeria zipitzik galdu gabe. Hate Über Alles bera horren adibide da, Demonic Future, Killer of Jesus eta beste ahaztu gabe. Eta ereserki bila bagabiltza, Strongest of the Strong borobila dugu, XXI. mendeko thrash metalaren piezarik adierazgarrienetakoa. Kalitate anitzeko bilduma, Europako thrasharen erregeek beren gailurretako bat lortu dute.]]> <![CDATA['Universal']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/031/001/2022-06-12/universal.htm Sun, 12 Jun 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/031/001/2022-06-12/universal.htm The universe baladan egiten duena nabarmendu behar dugu batetik, eta Primal Fear taldeko Ralph Scheepersek kantatzen duen Wrecking ball bortitza bestetik. Romerok Yesterday is dead kantuan jotzen du goia, nahiz eta lan osoan oso txukun aritu den. Bestalde, Michaelek berak entzulea flotatzen jartzen du berriz ere Long long road pizgarrian. Heavy Metala eta Hard Rocka gurutzatzen diren lan horietakoa dugu, nahiz eta bigarrengotik gehiago eduki.]]> <![CDATA[Aniztasunean ere eroso]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/041/004/2022-06-05/aniztasunean_ere_eroso.htm Sun, 05 Jun 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/041/004/2022-06-05/aniztasunean_ere_eroso.htm
Honela, Entzun kantuarekin hasten dira, kantu motz eta guztiz metalikoa edota hardcore zalea; izan ere, haren abiadura hiltzaileak hamaika iturritatik edaten baitu. Thrash metalik basatiena gogora ekar dezake, edo hobe death metala, nahiz eta gero %100 Kuraia den bere errepikan. Mikel Kazalis —aurreko lanean ere aritu zen— ekoizle lanetan izatea nabaritu da, beraz. Ur lodi-k eta Larratxeren ahots konprimatuak Sexty Sexers ekar dakiguke gogora, stoner rockaren eta deribatuen pultsazioak direla medio. Guztia, oinarri instrumental mardul eta bereziki indartsuz borobilduta, noski.

Badauka lan honek zikintasun oso markatu bat, aurrekoa baino oraindik agerikoagoa segur aski, baita abiadura zitala eta gupidagabea ere. F.O.M.O. kantarekin, bestalde, ezin dugu The Cult taldearen nolabaiteko eragina ahantzi, batez ere Josebaren ahots airosean, nahiz eta kantuaren basakeria pauso bat harago doan. Eta, zakarkeriaz ari garenez, 9 MM kantuaren tratamendua hedakorra da oso. Biruss taldeko Martinek jarri duen ahotsak zerikusi handia izan du horretan, eta atzetik daukan oinarri instrumental desertiko/lisergikoak stoner rock astunena azaleratzen du, kontraste interesgarrian.

Ego sobredosien astelehenetako ajea sei minututik gorako bidaia lisergikoa da. Gitarraren trataera sakonak, ahots sorginduen fraseatzeak, erritmo tematiaren oldarraldiak, gitarra soloak (motza bada ere, aipagarria da Tzar taldean halakorik egotea), eta garapen instrumental irudimentsuak entitate berezia ematen diote. Finean, estilo jakin bakar batean sailkatzeko zaila den arren, diskoaren nondik norakoak hasieran aipatutako parametroetan daude orokorrean.

Taldeak deskribatzeko modu ezberdinak daude: atentzioa diskoetan jar dezakegu, edo kantuen hitzetan, edo bideoklipetan, edo elkarrizketetan. Baina Mikel Larratxe (azken bi hamarkadetako frontman-ik lehergarri eta karismatikoena, ziur aski) kantaritzat daukan edozein taldek zuzenekoetan izango du beti bazarik handiena. Beti izan da horrela, eta beti markatu du diferentzia besteen aldean. Bide batez, gure artistek estilo mota hau euskaraz kantatuz amerikarrei inolako inbidiarik eduki gabe aurrera egiteko ahalmena daukatela sobera erakusten dute Tzar taldeak eta beste hainbatek.]]>
<![CDATA['Zure mugadun hutsune']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/040/003/2022-05-22/zure_mugadun_hutsune.htm Sun, 22 May 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1933/040/003/2022-05-22/zure_mugadun_hutsune.htm Nola utzi negar egiteari gozagarrian, eta amorruz beteriko pasarteak lan osoan presente dauden arren, bi faktoreen arteko dikotomia dugu nagusi. Bi adibide nabarmentzearren, Nanga Parbat eta Malva Rosa. Post-hardcore estiloak dauzkan abantaila guztiez baliatu da hirukotea, akaso melodiak egiteko joera gailentzen bada ere. Disko oso landu eta profesional baten aurrean gaude.]]> <![CDATA['Esperantzan']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/035/001/2022-05-15/esperantzan.htm Sun, 15 May 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/035/001/2022-05-15/esperantzan.htm Amets baten hegalez animatuaren bateria eta abarrekin kontrapuntu polita egiten die kantu pausatuagoei, eta Xabier Euskitzerekin batera kantatutako Pilota, euskal jokoa dugu nabarmendu beharreko beste piezetako bat. 74 urterekin ere Pantxoak maila handia ematen jarraitzea baliagarria da oso gure eszenarako.]]> <![CDATA[Ahots eternala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/004/2022-05-08/ahots_eternala.htm Sun, 08 May 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/004/2022-05-08/ahots_eternala.htm
Berehala antzemango diogu disko berriari Sabbath kutsua, Thorns diskoa hasten duten As the World Burns eta Black Widow Angel oldarkor eta sarkorrekin. Kantuon botereak eta estudioan lortu duten soinu garbi baina batez ere gogor eta metaleroak berehala gogora ekarriko baitizkigute 80-90eko hamarkadetako disko haietan egin zuten soinu boteretsu eta erabatekoa. Book of Shadows kantuaren atmosferek, koru elizkoiek eta giro epikoak Headless Cross diskotzarraren pista zapaltzaileak ekarri diezazkiguke gogora. Erdi-tempoko kantuak ez dira falta, ez horixe; batzuetan sarrera akustikoak maite ditu Tonyk, baina kantuak haziz joaten dira, intentsitate joko guztiz gozagarrian.

Ahotsa goratu behar duenean luzimendua lortzen du Tonyk, Eternal Idol diskoaren garaietan bezala, hala nola Black Widow Angel, Crying Wolf eta No Shame at All-en. Aldiz, tonu izugarri altuez gain, eztarria garrazten ere badaki, Passion Killer-en egiten duen moduan, zeinetan thrash edo death-metaletik gertu mugitzen den. Konposatu eta hitzak egiteaz gain —disko honetan Scott Mcclean gitarra jolearekin elkarlan emankorra osatu du—, hainbat instrumentu jotzen ere badaki, eta, disko honetan bertan, biolinaz gain, baxu eta gitarra batzuk ere sartu ditu. Gainera, abiadura biziko Run Like the Devil daukagu, harrigarriki bortitza; ez dezagun ahantzi, ordea, Sabbathek batzuetan sartzen zituen bat-bateko azeleratzeak, baita Tonyren garaietan ere (1987-1991, 1993-1996).

Garai haien nostalgia sentitzea saihetsezina izan liteke disko hau entzutean; izan ere, beti Black Sabbatheko partaide bezala gogoratua izango baita Tony. Ahots zoragarri horri lan honetan bezalako babes indartsua, soinu mardula eta gitarra grabea gehituz gero, ikuspuntu horrek indarra hartzen du. Dena den, beste modu batera ere ikus liteke: hain zuzen ere, Tonyk kantu berrien sorta dotorea osatu baitu, soinu gaurkotua dauka eta konposizioen kalitateak babesten du. Eta, guztiaren gainetik, bere ahotsaren magia eternala daukagu. Thorns kantuarekin ematen dio amaiera diskoari. Horrelako lan batek merezi duen agur epikoa da: hasiera akustikoa, melodia zoragarriak, gitarren boterea, eta Queensrÿche taldearekin hainbat kolaborazio egindako Pamela Mooreren ahots airosa dauka bidelagun: Tonyrekin egiten duen duoak ematen dio amaiera lan txukun eta ahaltsu honi.]]>
<![CDATA['Jitoan']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/031/003/2022-04-24/jitoan.htm Sun, 24 Apr 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1933/031/003/2022-04-24/jitoan.htm Des-, kasu), oinarri beltz ilun, gordin eta adiktiboa duten kantutzarrak (Jitoan, Titia sentitu, Hotz eta motz...), hard-rock eroaldiak (Datu-base), eta guztiaren gainetik, sentimendu beltz zeharo markatua, zeinetan soul, funk edota blues apokaliptikoen traza ugari nabari ditzakegun. Berriz ere inor ailegatzen ez den lurralde bat bisitatu du Tristtanek, oraingoan guztiz sorgindutako abiadurak eta tempoek bultzatuta. Paisaia likits eta lohigarri hauek kolaborazioen zerrenda bigarren planoan utzi dute, eta baxuaren soinuarekin lortu dutena ere guztiz zapaltzailea da. Entzun bestela Hotz eta motz, eta esan ez dela aztikeria.]]> <![CDATA['Impera']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/031/001/2022-04-17/impera.htm Sun, 17 Apr 2022 00:00:00 +0200 Urko Ansa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/031/001/2022-04-17/impera.htm requelle diskotik lau urtera, Papa Emeritus IV (edo Tobias Forge) bueltan da azkenik, eta, aurrekoarekin lortutako arrakasta gainditzeaz gain, bai kalitatean eta bai oldarkortasunean koska bat gorago dagoela esan genezake. Suediarren musikak iluna eta beldurgarria izaten jarraitzen du, baina ahots leun eta melodia argitsuen kontrastea nabarmentzen da berriro. Soinu guztiz erakargarri honek 80ko urteetako hard-rock komertziala ekar dezake gogora doinuetan zein ahotsen prozesamenduan, baina azken emaitza Tobiasek nahi duen parametro itzaltsuetan kokatzen da. Gainera, Kaisarion, Hunter's moon eta Twenties kantuak garaipen martxa baten soinu banda bezalakoak dira; oihuka kantatzeko zein arretaz entzuteko piezak, disko osoa bezala. Goranzkoa geldiezina da, eta salmenta zerrendetan lortutakoa, harrigarria.]]>