Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Irratiaren Nazioarteko Eguna da gaur. 30 irratik baino gehiagok euskara hutsean emititzen dute, baina EHUko irakasle Arantza Gutierrezek ohartarazi du aniztasuna falta dela dialean.
Urrian bost urte bete zituen, eta asteon 1.000. zenbakia argitaratu du 'Tolosaldeko Ataria'-k. Calvok esan du gazteengana iritsi nahi dutela, eta horretarako webgunea eta izaera multimedia indartuko dituztela.
Boreal espedizioko Paxkal Elgartek eta Xiril Alvarezek Euskal Herrira itzuli behar izan dute, elur hautsak eragindako trabengatik. Egunotan, haien bideo eta irudiak ematen ari da Kanaldude.
HBO katearen 'Patria' telesailean mila figurante baino gehiago erabiliko dituzte, eta egunotan hautaprobak egiten ari dira. Donostian, ilara luzeak egon dira. Bihar egingo dituzte azkenak.
Kike Amonarrizek 'EITBren etorkizunaz, soziolinguistikaren talaiatik' txostena aurkeztu zuen azaroan legebiltzarrean. Euskarazko edukiei lehentasuna ematea proposatu du.