<![CDATA[Urtzi Urkizu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 19 Jan 2020 04:15:16 +0100 hourly 1 <![CDATA[Urtzi Urkizu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Pribatuen dantzan 30 urte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1953/040/001/2020-01-19/pribatuen_dantzan_30_urte.htm Sun, 19 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1953/040/001/2020-01-19/pribatuen_dantzan_30_urte.htm
Las chicas Chin-Chin, Cacao Maravillao, las Mamachichos, Jesus Gil y Gil jacuzzi batean bikinian zeuden emakumez inguratuta. Tele5ren eduki haiek Italiako Canale Cinque katean zuten jatorria. Eta kate horren jabea Silvio Berlusconi politikari eta enpresaria zen eta da —Italiakoa sortu eta gero, Frantzian La Cinq abiarazi zuen—. Ez zuen arrakastarik lortu Frantziako bosgarrenak, baina bai Espainiakoak. Ikusle datuetan liderra da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 21 urte daramatza lehen tokian —ikusle gehien dituzten kateetan bigarrenari, Antena3i, 6,7 puntu ateratzen dizkio—.

2020an, Tele5n ez dira Mamachicho-ak agertzen. Emakume feministen borrokak eta lanak eraginda, gaurko gizarteak ez luke halakorik onartuko. Baina Paolo Vasileren Tele5k —kontseilari ordezkaria da 1999tik, eta aurretik Berlusconirentzat egin zuen lan Italian— reality-etako eta prentsa arrosako pertsonaien amodio eta desamodio gorabeheretan oinarritutako programazioa eskaintzen du egunero: goiz osoan, Ana Rosa Quintanaren saioan aritzen dira gai horien bueltan, politika gaiekin nahasian; arratsaldean, Sálvame saiora eramaten dituzte —Aquí hay tomate 2000ko hamarkadako magazinaren oinordekoa—; eta gauetan, reality-etako galak iristen dira —joan den astean, La isla de las tentaciones eta El tiempo del descuento estreinatu zituzten—. Horrek Big Brother-en betiko formula du ardatz, eta Gran Hermano VIP-eko azken edizioko lehiakideak sartu dituzte etxe berean. Kontua da Gran Hermano Revolution 2017 edizioan gertatu zen bortxaketa baten eraginez, 40 markak baino gehiagok publizitatea kendu zutela iazko azaroan. Horregatik aldatu diote izena, marken boikota saihesteko.

Bestelakoa izan da Antena3en bilakaera. Javier Godo izan zuen buru lehen urteetan —La Vanguardia-ren taldearen presidentea—; 1992an, Zeta taldea bilakatu zen akziodun nagusia; eta 2003an Planeta taldearen esku gelditu zen. Edukiei dagokienez, bilakaera bat izan du: 2000ko hamarkadan, saio sentsazionalisten bidez lehiatzen zen Tele5rekin, baina ikusle datu dezente txikiagoak zituen, eta zuzendaritzak 2010etik 2012ra programazioa eraldatu, eta irudi «zuriago» bat eman zion markari. Fikzioaren aldeko apustu nabarmena egin zuen kateak. Baita familia osoarentzako entretenimenduaren aldekoa ere.

Ekonomikoki oso indartsu daude Tele5 eta Antena3, komunikazio talde sendoak dituztelako: Mediaset eta Atresmedia. Mediaset Españak 157 milioi euro irabazi zituen 2019ko lehen bederatzi hilabeteetan, aurreko urtean baino %6,8 gehiago. Atresmediak, berriz, 80,3 milioiren irabaziak izan zituen epe berean. Bi taldeen artean, Espainiako telebistaren publizitate inbertsioen %84,5 kontrolatzen dute. Duopolioa agerikoa da.

Irabazi horiek ikusita, nekez aldatuko dute ereduz Tele5k eta Antena3ek. Kritikak, isunak eta noizean behin boikoten bat izan arren ere. Enpresa horien helburua dirua egitea da, liderrak dira eta duten xedea bete egiten dute.

Halako indar erakustaldiaren aldean, zaila izan daiteke justifikatzea telebista publikoak lehia berean egotea. TVEk ez du iragarkirik. ETB euskal kultura eta euskara sustatzeko sortu zen. Baina agerikoa izan da zenbaitetan TVEk eta ETBk Espainiako kate pribatuen telebista egiteko modua eta haien formatu berdintsuak erabili dituztela, ikusleak erakartzeko asmotan.

Kontua da ETBko saioek beti izango dutela Tele5koek dutena baino aurrekontu txikiagoa, eta alferrik izango da haien kopia light-ak egiten aritzea. Audimetroen datuetan tematzeak ere ez du ezer onik ekarriko: ikusle gehiago izateak ez du zerbitzu publikoa bermatzen. 200 herrialde baino gehiago daude, gainera, bestelako ikus-entzunezko edukiak egiten. Bada non begiratua, begiratu nahi baldin bada.]]>
<![CDATA[Tolosa kaleratzea «bidegabea» izan zela ebatzi du epaileak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/029/001/2020-01-18/tolosa_kaleratzea_bidegabea_izan_zela_ebatzi_du_epaileak.htm Sat, 18 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1862/029/001/2020-01-18/tolosa_kaleratzea_bidegabea_izan_zela_ebatzi_du_epaileak.htm
Tolosak autonomo gisa egin zuen lan ETBrentzat 1995etik 2016ra, baina, Lan Ikuskaritzak esku hartu ostean, 2016an kontratu mugagabe partziala egin zion telebistak —astean lau ordukoa—.

2019ko irailaren 12an, ETBk gutun bidez jakinarazi zion kaleratzea Tolosari. Orduan, auzitara jo zuen pilotariak. Aste honetan eman duten sententziaren arabera, ETBren kaleratzearen arrazoia «orokorra» eta «zehaztasunik gabekoa» da. «Eta ez du arrazoitzen ETBk 'irudi berri bat' emateko nahia». ETBk erabakiko balu kalte-ordaina eman ordez Tolosa berriro lanean jartzea, kaleratzea gertatu zenetik sententzia atera den arteko soldatak ordaindu beharko lizkioke. Tolosak ez du gaiaren inguruan adierazpenik egin nahi.

Lizartza, Bainetetik kanpo

ETBko pilota emankizunetatik kanpo gelditu da Josetxo Lizartza ere, baina ez telebistaren erabakiz, baizik eta Bainet ekoiztetxearekin izandako desadostasunak direla eta. «Bainetek bukatu egin du nirekin», esan du Lizartzak. 1993ko irailetik aritu da kazetaria lanean Bainet ekoiztetxearentzat —larunbat arratsaldetako pilota jaialdien emankizunez arduratu da—. «Bidea polita izan da, emankorra, gustura egindakoa. Baina bukaera bat-batekoa izan da, ustekabekoa». Kazetariak nabarmendu du ekoiztetxeko lanarekin «erabateko inplikazioa» izan duela urteotan. 63 urte ditu kazetariak, eta orain hausnartu egin nahi du etorkizunaz. «Baina lanerako gogoz eta prest nago».

Lizartzaren hutsunea betetzeko, Joseba Urkiola ETBko Kirol zuzendariak azaldu du Xabier Euzkitze arituko dela esatari larunbatetako pilota jaialdietan. Lehen, ostiral gauetan eta igandeetan aritzen zen Euzkitze, eta orain larunbatetan eta igandeetan arituko da. Ostiral gauetako partidetan, berriz, Urkiola bera arituko da esatari.

Urkiolak nabarmendu du, bestalde, ETBk ez duela zerikusirik Baineten eta Lizartzaren arteko aferarekin. «Duela bi aste, ekoiztetxeak jakinarazi zigun esatari bat behar genuela urtarrilaren 4ko jaialdirako», gaineratu du ETBko ordezkariak. ]]>
<![CDATA[Joxean Tolosaren kaleratzea «bidegabea» izan zela ebatzi du epaileak]]> https://www.berria.eus/albisteak/176289/joxean_tolosaren_kaleratzea_laquobidegabearaquo_izan_zela_ebatzi_du_epaileak.htm Fri, 17 Jan 2020 21:49:24 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/albisteak/176289/joxean_tolosaren_kaleratzea_laquobidegabearaquo_izan_zela_ebatzi_du_epaileak.htm Irailaren 29an aritu zen azkeneko aldiz ETBrentzat, Logroñon (Espainia). Tolosak 64 urte bete zituen urrian, eta ETBren Kirol sailak zenbait aldaketa egin nahi zituen. Denboraldi honetan Tolosarekin ez jarraitzea erabaki zuen. Baina pilotari ohiak auzitara eraman zuen ETB, kaleratzea &laquo;bidegabea&raquo; zela salatuz. Donostiako epaitegi batek arrazoia eman dio Tolosari, eta, sententziaren arabera, ETBk bost eguneko epea du Tolosa berrio lanean jarri ala kalte-ordainak emateko. Sententzia horri helegitea jar diezaiekete ETBk edo pilotariak berak. Izan ere, sententzia horrek ere badio talde publikoak Tolosarekin zuen harremanaren etetea ez dela &laquo;baliogabea&raquo;. Tolosak 1995etik 2016ra autonomo gisa egin zuen lan ETBrentzat. Baina Lan Ikuskaritzaren parte hartzearen ostean, 2016an kontratu mugagabe partziala egin zion telebistak -astean lau ordukoa-. 2019ko irailaren 12an, ETBk gutun bidez jakinarazi zion kaleratzea Tolosari. Orduan, auzitara jo zuen pilotariak. Noticias de Gipuzkoa egunkariak eman du sententziaren berri, eta, horren arabera, ETBren kaleratzearen arrazoia &laquo;generikoa&raquo; eta &laquo;zehaztasunik gabekoa&raquo; da. &laquo;Eta ez du arrazoitzen ETBk 'irudi berri bat' emateko nahia&raquo;. ETBk erabakiko balu kalte-ordaina eman ordez Tolosa berriro lanean jartzea, kaleratzea gertatu zenetik sententzia atera den arteko soldatak ordaindu beharko lizkioke. Kaleratzea jakinarazi ziotenean, Tolosak 24.663 euro jaso zituen. Josetxo Lizartzak ere ez du jarraituko ETBko pilota emankizunetatik aparte gelditu da Josetxo Lizartza ere, baina ez telebistaren erabakiz, baizik eta Bainet ekoiztetxearekin izandako desadostasunak direla eta. «Bainetek bukatu du nirekin», esan du Lizartzak. 1993ko irailetik aritu da kazetaria lanean Bainet ekoiztetxearentzat -larunbat arratsaldetako pilota jaialdien emankizunez arduratzen da-. «Bidea polita izan da, emankorra, gustura egindakoa. Baina bukaera bat-batekoa izan da, ustekabekoa». Kazetariak nabarmendu du ekoiztetxeko lanarekin «erabateko inplikazioa» izan duela urteotan. 63 urte ditu kazetariak, eta orain hausnartu egin nahi du etorkizunaz. «Baina lanerako gogoz eta prest nago». Joseba Urkiola ETBko Kirol zuzendariak azaldu du Xabier Euzkitze arituko dela esatari larunbatetako pilota jaialdietan, Lizartzaren hutsunea betetzeko. Lehen, ostiral gauetan eta igandetan aritzen zen Euzkitze, eta orain larunbatetan eta igandetan arituko da. Ostiral gauetako partidetan, berriz, Urkiola bera arituko da esatari lanetan. Urkiolak nabarmendu du, bestalde, ETBk ez duela zerikusirik Lizartzaren eta Baineten arteko aferarekin. «Duela bi aste, ekoiztetxeak jakinarazi zigun esatari bat behar genuela urtarrilaren 4ko jaialdirako».]]> <![CDATA[Telesurrek salatu du Venezuelako oposizioak bahitu egin nahi duela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1860/036/001/2020-01-17/telesurrek_salatu_du_venezuelako_oposizioak_bahitu_egin_nahi_duela.htm Fri, 17 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1860/036/001/2020-01-17/telesurrek_salatu_du_venezuelako_oposizioak_bahitu_egin_nahi_duela.htm
Guaidok datozen egunetan lantalde baten izenak emango ditu, Telesurren seinalea «askatasunaren zerbitzuan jarriko duen prozesua» aurrera eramateko. Nahiz eta legez ezingo lukeen halakorik egin, Guaidok hala iragarri du: «Batzordeak koordinazio lanak hartuko ditu bere gain, gaur egungo seinalea ordezkatzeko prozesua abiarazteko, eta eduki plural eta demokratiko berri bat jartzeko. Eduki hori progresiboki transmititu ahalko litzateke, bai Venezuelan, bai Venezuelatik kanpo».

Kontuan hartu behar da Telesurren Nikaraguak, Boliviak, Uruguaik eta Kubak parte hartzen dutela, Venezuelaz gain —Hego Euskal Herriko etxe askotan ikus daiteke seinalea, Euskaltelen bitartez—. Nikaraguako Gobernuko presidente Daniel Ortegak Guaidoren asmoak salatu ditu: «Herrien ahotsa ezin da isilarazi: ezin izan dute egin, eta ez dute lortuko. Gaur, inoiz baino gehiago, gure ahotsak ugaritu egiten dira, eta aurrerantz doaz».

Telesurrek nabarmendu du alternatiba bat direla komunikazio kate hegemonikoen aurrean. «Gure katearen informazioak aitorpena jaso du bake prozesuetan, migrazio mugimenduetan, natur hondamendietan, estatu kolpeetan, gerretan eta hauteskundeetan. Gure begiradak Latinoamerikako eta Karibeko komunitateen nortasuna, kultura eta sentitzeko modua goratzen ditu, eta horiek arriskutsutzat jotzen dituzte boteregune askok».

Nicolas Maduroren gobernuaren aurkako oposizioko kideek martxan jarritako egitasmoaren aurrean, Telesurrek informazioaren defentsan ahotsa altxatzeko eskatu die herriei, gizarte erakundeei, kazetariei, gobernuei eta komunitateei. «Gure seinalearen aurkako erasoek lortzen duten bakarra zera da, gure helburuei fidel lanean jarraitzea. Telesurrek bere lanarekin jarraituko du».

Katearen aldeko mezu ugari zabaldu dituzte egunotan sare sozialetan, #VivateleSUR traolarekin. Marco Teruggi soziologo eta Telesurreko berriemaileak, bestalde, gogorarazi du Leopoldo Castillok El Salvadorren 1989an hildako bost jesuiten krimenean lotura zuzena izan zuela. Jesuita horien artean zen Ignacio Ellakuria euskal herritarra.]]>
<![CDATA[Next Stationeko finalistak ideiak fintzen ari dira egunotan Miarritzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1860/028/002/2020-01-16/next_stationeko_finalistak_ideiak_fintzen_ari_dira_egunotan_miarritzen.htm Thu, 16 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1860/028/002/2020-01-16/next_stationeko_finalistak_ideiak_fintzen_ari_dira_egunotan_miarritzen.htm
Lau finalistetatik bakarra pasatuko da hurrengo fasera: irabazleak 4K teknologiarekin ekoitzi ahalko du euskarazko websail bat, ikus-entzunezko sektoreko profesionalen laguntzarekin. Etxeberriak iragarri duenez, bi aste barru jakinaraziko dute zein den irabazlea, eta udan ekoitziko dute haren websaila.

Soslai desberdinetakoak dira finalistak: Ander Iruretagoiena aktorea da, eta haren ideia emakume protagonista duen thriller bat da, nekazari girokoa, Itzulera; Carmen Etxeberria ikaslea da, eta 2030. urtean girotutako familia drama bat garatu nahiko luke —klima aldaketaren ondorioak azalduko lituzke, Bihar izenburupean—; Frank Harriet bideo teknikaria da, eta Ametsen doinua izena du haren proiektuak: kanpaina politiko bat musikari gazte baten ametsen erdian jarriko da; eta Ali Urrosoloren ideiak, berriz, Zinema live du izena eta zinemaren esperientzia berri bat proposatu nahiko luke.

Arandiak esan du «intentsitate handikoa» izaten ari dela Miarritzeko egonaldia. «Hiru egunean, sortzaileek lan handia egin behar dute. Baina denak gogotsu daude, eta oso ongi doa».

Finalera iritsi diren lau proiektuak «oso istorio interesgarriak» iruditzen zaizkio Arandiari. «Oso zaila izango da proiektu bakar bat aukeratzea».

Kanaldudek bat egin du

Next Station egitasmoak hainbat erakunde publikoren babesa izan du aurreko bi urteetan. Aurten, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak babestuko dute laborategia. Baita Nafarroa Behereko Kanaldude telebistak ere. «Kanaldude proiektuan sartu izana albiste oso ona da guretzat», adierazi du Jokin Etxeberriak.

Next Stationeko iazko irabazlea Puntu Koma websaila izan zen —Amaia Rojok eta Maialen Sorzabalberek sortu zuten—. Ekainean estreinatu zuten EITBren webgunean. Nazioarteko zenbait jaialditan parte hartu du. Poloniako Outfilm.pl plataformak erosi du, gainera —abendutik bertan ikus daiteke, euskaraz, polonierazko azpidatziekin—.]]>
<![CDATA[Garcia Bernal, Luna eta McQueen Amazonentzat arituko dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/028/001/2020-01-16/garcia_bernal_luna_eta_mcqueen_amazonentzat_arituko_dira.htm Thu, 16 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1855/028/001/2020-01-16/garcia_bernal_luna_eta_mcqueen_amazonentzat_arituko_dira.htm Citadel telesailak, bestalde, bertsio konektatuak izango ditu AEBetan, Mexikon, Italian eta Indian.

Modako lehiaketa bat

Amazon Prime Video diru asko inbertitzen ari da fikzioan, eta haren ekoizpen garrantzitsuena datozen hilabeteetan The Lord of the Rings izango da. Otsailean hasiko dute ekoizpena. Aktoreen artean, besteak beste, Robert Aramayo, Owain Arthur, Nazanin Boniadi, Tom Budge, Morfydd Clark, Ismael Cordoba eta Ema Horvath egongo dira.

Martxoaren 27an, bestalde, Making The Cut moda munduari buruzko lehiaketa estreinatuko du plataformak. Hamabi diseinatzaile New Yorken, Parisen eta Tokion ibiliko dira, haien markak garaile ateratzeko xedearekin. Finala apirilaren 24an izango da. Saioaren ekoizleak Heidei Klum modelo eta diseinatzailea eta Tim Gunn aktorea dira.]]>
<![CDATA[Historia eskola «dibertigarriak» emango dituzte ostegunero ETBn]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1860/028/002/2020-01-15/historia_eskola_dibertigarriak_emango_dituzte_ostegunero_etbn.htm Wed, 15 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1860/028/002/2020-01-15/historia_eskola_dibertigarriak_emango_dituzte_ostegunero_etbn.htm Itxi liburuak saio berriaren ardatz nagusia. Lehen kateak bihar estreinatuko du programa, 22:00etan.

Aitzol Barandiaran saioaren zuzendariak nabarmendu duenez, pertsona ezagun gonbidatuak klasea emateko erronka ondo betetzeko, adi jarraitu beharko ditu Gaizka Aranguren saioko aurkezle eta historia dibulgatzaileak emandako irakaspenak. «Aurkezlearen laguntzarekin, gai historiko zehatz bati buruzko ikasketa prozesu berezi batean murgildu beharko du pertsonaia ezagunak». Modu horretara, historia modu desberdin batean ikasteko saio «entretenigarri bat» egiteko ahalegina egingo du Barandiaranek zuzendutako lantaldeak.

Orio Produkzioak ekoiztetxean aspaldian ari ziren Euskal Herriko historia erakusteko formatu egoki bat sortzeko ahaleginetan, Barandiaranek azaldu duenez. «ETBk ireki zuen azkeneko deialdi publikora aurkeztu genuen Itxi liburuak saioaren formatua, eta martxan jartzea erabaki zuten». Oraingoz, ETBk sei atal egiteko eskatu dio ekoiztetxeari.

Saioko zuzendariari iruditzen zaio Aranguren pertsona oso egokia dela saioa aurkezteko: «Aranguren komunikatzaile bikaina da, gertukoa eta umoretsua, eta historiarekin duen pasioa kutsatzen duen pertsona horietako bat da. Gonbidatuaren alderik onena ateratzeko dohaina du».

Donostia 1813an, hasteko

Biharko estreinaldian, Onintza Enbeita bertsolari eta kazetaria izango da aurreneko gonbidatua. 1813ko Donostiaren suntsiketa gaia egokituko zaio. «Arangurenek bidaia interesgarria antolatuko dio duela berrehun urteko Donostiaz, 1813ko abuztuaren 31ko gau beltzaz, bizirik geratu ziren donostiarren lekukotzez eta danborradak dituen setio garaiko osagai militarrez», iragarri du Barandiaranek. «Eta programako puntu interesgarriena izango da ikustea Enbeita, edo atal bakoitzeko pertsonaia ezaguna, ikasleen aurrean nola moldatzen den». Bestelako bitxikeriak ere tartekatuko dira Enbeitaren ikasketa prozesuan.

Datozen asteei begira, zer pertsonaia eta gai azalduko diren aurreratu du Aitzol Barandiaran zuzendariak: Iñaki Perurena harri jasotzaile ohiak historiaurreaz ikasi beharko du aurkezlearen eskutik; Garbiñe Biurrun epaileak Juan Sebastian Elkanoren lehen mundu biraren ingurukoak; eta Jon Maia bertsolariak Amaiurko gazteluari (Nafarroa) buruzkoak.]]>
<![CDATA[La Sextak saio bat hasiko du gaur, adimen urritasuna dutenei buruz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/028/001/2020-01-15/la_sextak_saio_bat_hasiko_du_gaur_adimen_urritasuna_dutenei_buruz.htm Wed, 15 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1855/028/001/2020-01-15/la_sextak_saio_bat_hasiko_du_gaur_adimen_urritasuna_dutenei_buruz.htm Autenticos saioa estreinatuko du gaur gauean. Downen sindromea, Aspergerren sindromea edo garun paralisia duten herritarren proiektuak izango dira programaren ardatza; ikus-entzuleek haien eguneroko borroka ezagutu ahalko dute. Aurkezlea Alberto Chicote sukaldaria izango da -azkeneko zazpi urteetan Pesadilla en la cocina saioa aurkeztu du kate berean-.

Atal bakoitzean bi protagonista egongo dira. Kamerek haien bizitza eta haien ingurukoena erakutsiko dituzte. Gizartean dauden mugak hausteko behar duten bultzadaz mintzatuko dira, eta saiatuko dira erakusten haientzat ez dagoela mugarik helburuak lortzeko orduan.

Pasioak eta ilusioak

Gaurtik aurrera La Sextak emango duen saioan askotariko istorioak entzungo dira: Downen sindromea duen gazte batek DKV Fundazioko jatetxean egiten du lan, eta gastronomiarekiko pasioa du; Turnerren sindromea duen neska baten ametsa zoo batean lan egitea da; adimen urritasuna duen beste emakume batek Broadwayra joan nahiko di; Downen sindromea duen beste mutil batek futbol atezainen entrenatzailea izan nahi du; eta Asperger duen gizon batek bitxigilea izateko asmoa du.]]>
<![CDATA[Pujoli TV3en egindako elkarrizketa batek hautsak harrotu ditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/036/001/2020-01-14/pujoli_tv3en_egindako_elkarrizketa_batek_hautsak_harrotu_ditu.htm Tue, 14 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1862/036/001/2020-01-14/pujoli_tv3en_egindako_elkarrizketa_batek_hautsak_harrotu_ditu.htm 30 minuts saioko erreportaje batean azaldu zen igande gauean. Labur mintzatu zen, nazioarteko kooperaziorako laguntzen eta aurrekontuen inguruan, saioko gaia kooperazioarentzat aurrekontuen %0,7 eskatzen zuen kanpaldi bat baitzen —erreportajean garrantzi handiagoa dute kanpaldi hartan parte hartu zutenek—. Baina Pujol telebistan hizketan azaltzen 2014ko udatik ez zen, eta TV3ek ustelkeria auzien eta %3ko komisioen inguruan galdetu ez izana kritikatu dute zenbait politikarik —tartean PSCko eta ERCko diputatuek— eta kazetarik. Horrek aitzakia eman die zenbait hedabide unionistari berriz ere TV3en aurka aritzeko.

TV3eko langile batzordeak, albistegietako kontseilu profesionalak eta CCMAko saioetako kontseilu profesionalak bilera bat eskatu zuten TVCko zuzendaritzarekin Pujolen elkarrizketaz eta Quim Torra egungo presidenteak Preguntes freqüents saioan izan zuen parte hartzeaz —elkarrizketa bukatu zenean, publikoan zeudenak zutik txaloka hasi ziren—.

Atzo egin zuten bilera hori, eta, ostean, langile batzordeak eta bi kontseilu profesionalek agiri bateratu bat sinatu zuten. 30 minuts saioari dagokionez, langileen ordezkariek uste dute «isiltasun mediatiko luze bat haustea» esaldia zabaldu izanak nahasketa ekarri duela. «Zuzendaritza ados agertu da horrekin, eta konpromisoa hartu dute programazioaren promozio protokoloak hobetzeko». 30 minuts saioaren emaitza ikusita, bi kontseiluek eta langile batzordeak zuzendaritzari adierazi diote Generalitateko presidente ohiaren parte hartzea ez zela beharrezkoa. «Baina ez dugu uste haren figura zuritzen denik». Edonola ere, langileen ordezkariek zuzendaritzari adierazi diote telebista publikoak informazioa eman behar duela Pujolen eta haren inguruan dauden ikerketen gaineran. «Haren egoerak ez du baliogabetzen beste informazio edo saio batzuetan azaltzeko, betiere haren ekarpena abesgarria baldin bada».

JxCko diputatuak platoan

Langileak ordezkatzen dituzten batzordeek beste saio batekin azaldu dute kezka: urtarrilaren 4an, Quim Torra Generalitateko presidentea gonbidatu zuten TV3eko Preguntes freqüents saiora. JxCko hainbat diputatu joan ziren estudiora, Torra babestera. Langileen ordezkariek gogoratu dutenez, diputatu horiek Torra agurtzera eta besarkatzera joan ziren platora, iragarkien tartean; TV3ek pantaila «beltzean» jarri behar izan zuen haiek platotik atera eta zuzeneko emankizunekin hasi arte. «Zuzendaritzari eskatu diogu bisitari politikoei gogorarazi behar zaiela ezin dela telebista publikoa erabili alderdiaren ekintzetarako», azaldu dute langileek. Gaineratu dutenez, talde politiko berak sare sozialetan zabaldu zituen argazkiek —kamerinokoak eta platokoak— programaren irudia konprometitu dute.]]>
<![CDATA[Errelatoaren bataila katodikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1916/038/001/2020-01-14/errelatoaren_bataila_katodikoa.htm Tue, 14 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1916/038/001/2020-01-14/errelatoaren_bataila_katodikoa.htm Hipotesi demoratikoa dokumentala; Movistar Plusek La linea invisible telesaila; Amazon Prime Videok El Desafio: ETA dokumental saioa; eta HBOk, Patria telesaila.

Santiago de Pablo historialariaren arabera -Testigo de cargo. La historia de ETA y sus victimas en television liburua idatzi zuen iaz-, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan ETAren gaia gutxi jorratu zen telebistan. «2000ko hamarkadatik aurrera, erreakzio bat egon zen, eta dokumentalak egiten hasi ziren, baita fikzioak ere». Historialariaren arabera, orain ETArekin lotutako fikzioek ikusleak erakar ditzakete.

Iñaki Egaña historialariaren iritziz, berriz, «kontakizun bakarra» gailendu da telebista kate handietan. «Hedabideetako iritzi sortzaileek soilik kontakizun mota bat dute, eta ez dituzte beste kontakizun batzuk onartzen». Historialariaren ustez, ikus-entzunezko proiektu horietako gehienek badute funtsean helburu politiko bat: «Kontakizun lehian beren iritzia zabaltzea. Garaileen eta galtzaileen harira, kontakizunean garaile ateratzeko». Ikus-entzunezko lan horietako gehienak plano horretan kokatu behar direla uste du Egañak.

FRANCE 3
36ko gerratik ETA desegin zen arte: 70 elkarrizketa

Prima Luce, Sister Prod, Gastibeltza Filmak eta Irusoin ekoiztetxeak Hipotesi demokratikoa dokumentala egiten ari dira. Euskal Herriko 80 urteko gatazka hartzen du: 36ko gerran hasi eta ETAren desegitearekin amaitzen da. Katti Pochelu Gastibeltzako ekoizlea ekoizpen exekutiboaz ari da arduratzen; azaldu duenez, proiektuak zinemarako dokumentala du -Hipotesi demokratikoa-. Bestetik, France3 telebista kate publikoarentzat egindako lana dago -Pays Basque et liberte, un long chemin vers la paix Miarritzeko (Lapurdi) Fipadoc jaialdian estreinatuko dute, hilaren 23an-. Public Senat kateak ere emango du dokumental hori. «Elkarrizketak badira nazioarteko kate batzuekin. Gaiak interesa piztu du», iragarri du Pocheluk. Gainera, egindako 70 elkarrizketak webgune batean jarriko dituzte, dokumentalak estreinatu ostean.

Egañak aipatutako lau proiektuetan parte hartzeko deia jaso du, eta soilik Hipotesi demokratikoa lanari eskaini dio elkarrizketa. «Lau proiektuen artean, hau da seriotasun gehien ematen didana. Thomas Lacoste zuzendariak armagabetzeari buruz egindako dokumental laburra [La paix maintenant] ezagutzen nuen; horren atzean seriotasun bat dago, eta ez morboa, baizik eta sustraietara iristeko ahalegin bat».

Pocheluk esan duenez, Lacoste zuzendariak argi zuen 36ko gerran abiatu behar zela kontakizuna, «ETAren sorrera ulertarazteko». Egañaz gain, Josu Chueca historialaria ere agertuko da elkarrizketetan. 70 elkarrizketatuen artean, ETAko kideak izandakoak, nazioarteko eragileak -tartean Jonathan Powell, Brian Currin, Koffi Annan eta Gerry Adams-, gizarte zibileko eragileetako ordezkariak, ordezkari politikoak, biktimak, analistak eta abokatuak daude.

Pocheluk gogoratu du Gastibeltzaren eta Irusoinen artean torturari buruzko dokumental bat ari direla lantzen -zuzendaria Ander Iriarte da-.





Teaser L'Hypothèse Democratique VOSTEUS from La Bande Passante on Vimeo.

MOVISTAR PLUS
ETA 1963tik 1968ra, sei ataleko telesail batean

Movistar Plus ordainpeko plataformak Jon Sistiagaren ETA. El final del silencio zazpi ataleko dokumental saioa estreinatu zuen udazkenean. Laster, La linea invisible telesaila estreinatuko du, ETAren lehen urteetan girotutako fikzioa. Protagonista Txabi Etxebarrieta ETAko buruzagi ohia da. Michel Gaztanbidek gidoilari lanak egin ditu, eta enkarguzko lana izan dela azaldu du: «Ideia Abel Garcia Rourerena izan zen, Isaki Lakuestaren filmetan lan egiten duen gazte batena». Gaztanbidek nabarmendu du hasieran zuzendaria britaniarra izan zela: Peter Webber. «Baina, azkenean, Mariano Barroso sartu zen zuzendari gisa». Gidoilariak iragarri duenez, 1963ko udan hasten da telesailaren trama, eta 1968an ETAk Meliton Manzanas polizia hil zuen arte iristen da. «ETAren hastapenak ageri dira, oraindik borroka armatuari ekin ez zioten garaian. Gero, atentatuekin hastea erabakitzen duten unea azalduko da. Dena den, kontuan hartu behar da fikzio bat dela». Belaunaldi horren erabakian murgilduko da telesaila. «Diktadura gogor bat dago. Zenbait gaztek gauzak aldatzeko beharra ikusiko dute, marra ikusezin bat zeharkatuko dute, eta armak erabiliko dituzte». Gidoilariak, bestalde, logika baten barnean sartu du gaiarekiko interesa: «Gatazka gogor bat amaitu ostean, naturala da gaiarekin lotutako ikus-entzunezko proiektuak sortzea».

Santiago de Pablo historialariak Movistar Plusen proiektuan kolaboratu du, telesailarekin lotuta zabalduko dituzten podcastetan. «ETAren historiari buruzko audio dokumental batzuk izango dira. Testuinguru historikoa emango dugu», azaldu du.

Egañak sumatu du azkeneko urteetan «ekinaldi bat» dagoela esateko ETAren militanteak hasieratik «oso gaizkileak» izan zirela, nahiz eta frankismoaren garaian aritu. «Hor kokatzen dut Movistar Plusen proiektua».

De Pablok, berriz, uste du «narrazio interesgarria» izan daitekeela La linea invisible-rena. «Telesailetan fikzionatu egin beharra dago. Horrek gauzak asmatzea ekarriko du. Hala ere, muga eta marko batzuk mantendu egin behar direla uste dut».

HBO EUROPE
Fernando Aranbururen 'Patria'-n oinarrituta, telesail bat

Fernando Aranbururen Patria eleberrian oinarrituta, Aitor Gabilondo gidoilari eta ekoizleak zortzi ataleko telesail bat eraman du aurrera. HBO plataformak maiatzean estreinatuko du, Europan eta Amerika osoan. «Kontakizunak kolektiboa eta multiplea izan behar du; bestela, ez da benetakoa izango», esan zion Gabilondok BERRIAri martxoan. Bi emakumeren istorioa kontatzen da telesailean: baten semea ETAko kidea da, eta bestearen senarra hilko du tiroz. Elena Iruretak eta Ane Gabarainek jokatzen dituzte bi rol protagonistak.

De Pablok azaldu du eleberriak arrakasta handia lortu duela -milioi bat ale baino gehiago saldu dira-. «Eta irakurle asko egongo dira telesailaren zain». Egañari, berriz, liburua «astakeria hutsa» iruditzen zaio: «Politikoki oso desorekatua da, lerratuegia».



AMAZON PRIME VIDEO
ETA, Jose Antonio Zarzalejosen begiradapean

Amazon Prime Video plataformak El desafio: ETA zortzi ataleko dokumental saioa estreinatuko du uda aurretik munduko 200 herrialdetan. 1968an ETAk egindako lehen hilketatik 2018ko desegitera arte egingo dute kontakizuna. 80 elkarrizketa egin dituzte, eta horien artean Espainiako Gobernuko lau presidente daude. Baita Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak ere. Juan Maria Atutxa Jaurlaritzako Barne sailburu ohia, Rafael Vera Espainiako Segurtasun idazkari ohia eta Jaime Mayor Oreja Espainiako Barne ministro ohia ere azalduko dira. Zuzendaria Hugo Stuven da. Baina aintzat hartu behar dena da zuzendari editoriala Jose Antonio Zarzalejos -ABC-ko zuzendari ohia eta Vocento taldeko idazkari nagusi izandakoa- izan dela. Hark gainbegiratu ditu gidoiak eta jarri ditu testuinguruan gertakizunak. Amazonek iragarri duenez, saioan ETAren aurkako operazioetako Guardia Zibilaren irudiak emango dituzte, «inoiz ikusi gabekoak». Lanak ez du off-eko ahotsik izango.

Egañak zuzendutako Euskadi eta Askatasuna entziklopediari (Txalaparta) begia bota zion plataformak. «Eskaini ziguten entziklopediako irudi guztiak erostea, eskubide unibertsalak betirako». Egañak eta proiektuko taldeak ezezkoa eman zuten.

Dokumental saioak erreferentzia gisa hartu du Manuel Sanchez Corbi Guardia Zibileko koronelak sinatutako Historias de un desafio: cinco decadas de lucha sin cuartel de la Guardia Civil contra ETA liburua. Hain zuzen ere, liburu horretako zenbait paragrafo hitzez hitz kopiatu dituztela kritikatu du historialariak -Gara-ko artikulu batean zehaztu zituen, iaz-. «Ez dute lotsarik, ez ezer».

Beste alde batetik, ETBk ere euskal gatazkarekin lotutako zenbait lan emango ditu. Joan den asteazkenean, esaterako, Lagun y la resistencia frente a ETA dokumentala estreinatu zuen.]]>
<![CDATA['Napardeath' filmaren lehen atala, ikusgai]]> https://www.berria.eus/albisteak/176080/039napardeath039_filmaren_lehen_atala_ikusgai.htm Mon, 13 Jan 2020 13:54:05 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/albisteak/176080/039napardeath039_filmaren_lehen_atala_ikusgai.htm saio berezi bat egin zuen filmeko protagonistekin, trilogiaren inguruan. ;

Napardeath pelikula berezia da, auzolanean egina, eta Ataun of the dead trilogiako hirugarren lana. Aurreneko bi zatiak -Ataun of the dead eta Joxean's hil eben- Youtuben daude ikusgai.

Xabier Padin eta Beñat Iturrioz izan dira trilogiaren zuzendariak. Satira politikotzat jo daiteke Napardeath. «Euskal espektro politiko guztia jipoitu dugu, baina, aldi berean, guztiek barre egiteko txantxaren bat duen satira politikoa da», azaldu du Iturriozek.

Iazko maiatzaren 5ean estreinatu zuten Napardeath, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astearen kartela aurkezteko ekitaldian. Geroztik, batera eta bestera ibili dira pelikularekin, kultur etxeetan, gaztetxeetan eta askotariko aretoetan. «Pelikula umorezko abentura generoan sartzen da, eta herriz herriko proiekzioak road movie baten gisan bizi izan ditugu. 60 herritan ibili ostean, espero dugu datorren Korrikarako baliozkotuko dizkigutela egindako kilometroak», esan du Iturriozek, umorez.

Interneteko estreinaldia BERRIAren webgunean izatea pozgarritzat jo du, halaber, zinemagileak: «Proiekzioak egin ez ditugun lekuetara iristeko aukera emango digu, eta oso kontent gaude. Dena den, orain jakinda BERRIAko webgunean ikusi ahalko dela, pena ematen digu filmean BERRIArekin gehiagotan sartu ez izanak».

Trilogiaren arduradunek eta BERRIAk adostu dute pelikula bi astean, egunez egun, sekuentziaka zabalduz joatea. Ez da kasualitatea izan. «Filma joko moduko bat da, non milaka erreferentzia agertzen diren atal bakoitzean, eta guztiak deszifratzea ia ezinezkoa da. Baina, atalka aurkeztuz, aukera izango dugu atal bakoitzean agertzen diren erreferentzietan eta txantxetan murgiltzeko». Sekuentzia bakoitza traol jakin batekin zabalduko du BERRIAk horretarako: #Napardeath1, Napardeath2....

Historia, politika, zonbiak, karlistak, norbere buruari barre egiten dioten zuzendariak eta zientzia fikziozko eszena surrealistak uztartzen dira Napardeath-en. Modu askotara defini daiteke. Katihotsak Logia kultur elkartea sortu zuten trilogia egiteko, eta, taldeko kideen aburuz, ikusle bakoitzak bere interpretazioak egiten ditu Napardeath-en inguruan. «Guk zentzu ezkutu bat eman nahi izan diegu bertan agertzen diren txantxa guztiei, baina, gero, bakoitzak bere pelikula egiten du buruan, eta, askotan, guk irudikatutakoak baino teoria interesgarriagoak izaten dira».

Trilogiaren helmuga?

Iturriozek azaldu duenez, trilogia moduan irudikatu zutena helmugara iritsi da. «Guk ez dugu segidarik emateko asmorik. Baina edonork kamera bat hartu eta edozein ideia mohikano grabatzeko gogoa piztea lortzen badugu, gu pozik». Napardeath da bideo joko bat duen euskarazko pelikula bakarra.

Azken eskaera bat egin du Iturriozek: «Jean Mixel Bedaxagarrek trilogiaren pastorala egitea edota Steven Spielberg zinemagileak remake bat».]]>
<![CDATA['Napardeath' sarean izango da ikusgai, bihartik BERRIAn]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/036/001/2020-01-12/napardeath_sarean_izango_da_ikusgai_bihartik_berrian.htm Sun, 12 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1946/036/001/2020-01-12/napardeath_sarean_izango_da_ikusgai_bihartik_berrian.htm Napardeath euskarazko filma BERRIAren webgunean ikusi ahalko da datozen egunetan. Lehenbizi, zatika: bihar hasi eta datozen bi asteetan, egunero eszena bat jarriko du egunkariak webgunean. Hilaren 27tik aurrera, berriz, oso-osorik ikusteko modua izango da.

Napardeath pelikula berezia da, auzolanean egina, eta Ataun of the dead trilogiako hirugarren lana. Aurreneko bi zatiak —Ataun of the dead eta Joxean's hil eben— Youtuben daude ikusgai.

Xabier Padin eta Beñat Iturrioz izan dira trilogiaren zuzendariak. Satira politikotzat jo daiteke Napardeath. «Euskal espektro politiko guztia jipoitu dugu, baina, aldi berean, guztiek barre egiteko txantxaren bat duen satira politikoa da», azaldu du Iturriozek.

Iazko maiatzaren 5ean estreinatu zuten Napardeath, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astearen kartela aurkezteko ekitaldian. Geroztik, batera eta bestera ibili dira pelikularekin, kultur etxeetan, gaztetxeetan eta askotariko aretoetan. «Pelikula umorezko abentura generoan sartzen dira, eta herriz herriko proiekzioak road movie bat bezala bizi izan ditugu. 60 herritan ibili ostean, espero dugu datorren Korrikarako baliozkotuko dizkigutela egindako kilometroak», esan du Iturriozek, umorez.

Interneteko estreinaldia BERRIAren webgunean izatea pozgarritzat jo du, halaber, zinemagileak: «Proiekzioak egin ez ditugun lekuetara iristeko aukera emango digu, eta oso kontent gaude. Dena den, orain jakinda BERRIAko webgunean ikusi ahalko dela, pena ematen digu filmean BERRIArekin gehiagotan sartu ez izanak».

Trilogiaren arduradunek eta BERRIAk adostu dute pelikula bi astean, egunez egun, sekuentziaka zabalduz joatea. Ez da kasualitatea izan. «Filma joko moduko bat da, non milaka erreferentzia agertzen diren atal bakoitzean, eta guztiak deszifratzea ia ezinezkoa da. Baina atalka aurkeztuz, aukera izango dugu atal bakoitzean agertzen diren erreferentzietan eta txantxetan murgiltzeko». Sekuentzia bakoitza traol jakin batekin zabalduko du BERRIAk horretarako: #Napardeath1, Napardeath2....

Historia, politika, zonbiak, karlistak, norbere buruari barre egiten dioten zuzendariak eta zientzia fikziozko eszena surrealistak uztartzen dira Napardeath-en. Modu askotara defini daiteke. Katihotsak Logia kultur elkartea sortu zuten trilogia egiteko. Eta, taldeko kideen aburuz, ikusle bakoitzak bere interpretazioak egiten ditu Napardeath-en inguruan. «Guk zentzu ezkutu bat eman nahi izan diegu bertan agertzen diren txantxa guztiei. Baina, gero, bakoitzak bere pelikula egiten du buruan, eta, askotan, guk irudikatutakoak baino teoria interesgarriagoak izaten dira».

Trilogiaren helmuga?

Napardeath filma BERRIAra iritsi aurreko egunetan, pelikulako lau pertsonaia sustapen jokoetan aritu dira. Batetik, Egunean death lehiaketako galderei erantzuten aritu dira Aztia, Andoni bekaduna, Antso III.a erregea eta Josu Jon Tomas zonbi karlista —sare sozialetan zabaldu dute jokoa—. Eta lau pertsonaia horiek Berria Telebistako solasaldi xelebre batean parte hartu dute. Egunkariko webgunean ikus daitezke eduki horiek guztiak.

Iturriozek azaldu duenez, trilogia moduan irudikatu zutena helmugara iritsi da. «Guk ez dugu segidarik emateko asmorik. Baina edonork kamera bat hartu, eta edozein ideia mohikano grabatzeko gogoa piztea lortzen badugu, gu pozik». Napardeath da bideo joko bat duen euskarazko pelikula bakarra.

Azken eskaera bat egin du Iturriozek: «Jean Mixel Bedaxagarrek trilogiaren pastorala egitea edota Steven Spielberg zinemagileak remake bat».]]>
<![CDATA['El conquistador del Caribe' saioa astelehenean itzuliko da ETB2ra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/027/001/2020-01-11/el_conquistador_del_caribe_saioa_astelehenean_itzuliko_da_etb2ra.htm Sat, 11 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1862/027/001/2020-01-11/el_conquistador_del_caribe_saioa_astelehenean_itzuliko_da_etb2ra.htm El conquistador del Caribe saioak, eta, 2017an eta 2018an bezala, lehiakideak Karibeko kostaldera eramango dituzte. ETBk nabarmendu duenez, «ezusteko handiak» izango dira bai formatuari eta bai protagonistei dagokienez.

Aurreko urteetan bezala, oso baldintza gogorrei aurre egin beharko diete lehiakideek, eta indarra, adimena eta estrategia funtsezkoak izango dituzte probak gainditzeko.

Asteleheneko saioan, Patxi Alonsok eta reality-ko zenbait kolaboratzailek jakitera emango dituzte aurtengo lehiakideen eta kapitainen izenak. Karibera nola iristen diren ikusiko da, eta zuzeneko konexioak egingo dituzte Julian Iantzi aurkezlearekin. Kariben izango baita Iantzi, abenturaren nondik norakoen berri emateko. «Inoizko hasierarik ikusgarriena» iragarri du ETBk.

Hilaren 22an, El conquis saioaren eztabaidei ekingo diete. Ohi bezala, Patxi Alonsok gidatuko du programa hori. Solaskideen artean, Juanito Oiarzabal, Eider Alonso eta David Seco ariko dira. Astelehenetako saioaren errepasoa egingo dute, eta hurrengo atalaren aurrerapen laburrak ere emango dituzte.

BERRIAk gaztelaniazko reality-aren aurrekontuari eta promozio gastuei buruz galdetu du ETBn, baina ez du erantzunik jaso. El Correo egunkariak iaz argitaratutako artikulu baten arabera, ETB2ko saioak 1,5 milioi euroko aurrekontua du azkeneko urteetan batez beste. Saioa Hostoil ekoiztetxeak egiten du —Globomedia taldearena da—.

Azkeneko asteetan, reality-aren promozio handia egin du ETBk. Esate baterako, kartel erraldoiak jarri dituzte Bilboko udaletxearen aurrean eta Donostiako Bulebarrean —Bretxaren parean—, saioa urtarrilaren 13an itzuliko dela iragarriz. Iaz ere hala egin zuten bi hiri horietan.

Saioak ikusle datu oso onak eman ohi dizkio ETBri: aurreko denboraldiak batez beste %22,5eko ikusle kuota bereganatu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. El conquis debate saioak %12ko kuota izan zuen. Reality-aren finalak %26ko ikusle kuota izan zuen.

'48 ordu'-ren azkenekoa

Astelehen gauean, El conquistador del Caribe-ren itzuliko den ordu berean, ETB1ek 48 ordu saioaren bosgarren eta azkeneko atala emango du. Onintza Enbeita aurkezleak errepideekin lotutako bizipen ederrak eta gogorrak ezagutaraziko dizkie ikus-entzuleei. Bidean topatuko ditu kamioilari bat, gasolindegi batean umea izan zuen familia bat, traktore batekin istripua izan zuen emakume bat, eta etxea errepidearen alboan duten bi herritar. Donostiako Zinemaldian eman zuen ETB1ek 48 ordu saioaren aurreneko atala. Beste lau atal egiteko enkargua jaso zuen gero lantaldeak, baina ez du jarraipenik izango. Enbeitak Egunak egin du saioan kolaboratzen du gaur egun.]]>
<![CDATA[Hamaikak Baionako eta Bilboko manifestazioak emango ditu bihar]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/028/001/2020-01-10/hamaikak_baionako_eta_bilboko_manifestazioak_emango_ditu_bihar.htm Fri, 10 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1862/028/001/2020-01-10/hamaikak_baionako_eta_bilboko_manifestazioak_emango_ditu_bihar.htm
Dena den, Hamaikak bihar goizean hasiko du mobilizazioen inguruko programazio berezia, 10:00etan. Bilboko ostatu eta tabernetara dei berezia bidali dute, Hamaika haien pantailetan sintonizatu dezaten eta herritarrek egunaren berri izan dezaten zuzenean. Sarek Tolosako (Gipuzkoa) Leidor aretoan antolatutako Emakumeok atera bidera solasaldia ikusi ahal izango da. Ainhoa Aznarezek, Garbiñe Biurrunek eta Maria Ruizek parte hartuko dute solasaldi horretan.

Hamaikak azkeneko urteetako mobilizazioen bideo laburpenak emango ditu goizetik; tartekatuko dituzte, gainera, U11 Atera Bidera egitasmoarekin eta presoen egoerarekin lotura duten bideo ugari. Diasporako mezuak jasoko dituzte egunean zehar. Whatsapp zenbaki bat ere zabaldu dute, herritarren parte hartzea ahalik eta zabalena izan dadin: (0034) 688 80 70 93.

Gainera, Herrera de la Manchako (Espainia) espetxera egindako martxaren irudiak eta azkeneko hamarkadatan izan diren mobilizazio esanguratsu batzuk berreskuratuko dituzte.

Arratsaldean, Baionako emankizunean, Ipar Euskal Herriko hainbat kazetariren kontakizuna tartekatuko dute. 16:30ean, Baiona eta Bilbo arteko konexioak baliatuko dituzte: Baionako manifestazioaren amaierako ekitaldia zuzenean emango dute;, gero, lekukoa Bilbokoari pasatuko diote.

Bilboko manifestazioari dagokionez, zuzeneko irudiak hainbat tokitatik emango dituzte: Zabalburuko hasierako adierazpenak, udaletxeko ekitaldia, egunak utzitako irudi esanguratsuak, nazioartetik jasotako mezuak eta herritarrek Whatsapp bidez bidalitakoak. Sare sozialetan, luze eta zabal emango dute ekintzen berri, eta egunaren bilduma zabalduko dute.

'Ohe hutsak', gaur

Biharko egunaren aurrekari gisa, bestalde, Hamaikak Ohe hutsak saio berezia emango du gaur, 22:00etan. Hertzainak taldearen 564 kantatik abiatuta, Ohe hutsak izeneko herri egitasmoa zabaldu da azkeneko asteetan. Egitasmo horrekin lotuta jasotako bideoen eta abestien bilduma berezia ikusteko modua izango da Hamaikan.

Euskal Herriko beste hedabide askok emango dute bihar manifestazioen berri. BERRIAk bideo berezi bat zabalduko du iluntzean. Kanaldudek, berriz, Baionako manifestazioaren bukaera emango du, 16:30ean. Pantxika Maitiak gidatuko du saioa, eta Bixente Vrignon kazetaria elkarrizketatuko du. Gero, Hamaikaren Bilboko irudiak emango dituzte.]]>
<![CDATA[Izaro abeslariak zabalduko du txotx garaia, asteazkenean]]> https://www.berria.eus/albisteak/175958/izaro_abeslariak_zabalduko_du_txotx_garaia_asteazkenean.htm Thu, 09 Jan 2020 20:55:06 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/albisteak/175958/izaro_abeslariak_zabalduko_du_txotx_garaia_asteazkenean.htm <![CDATA[«Kazetaritza onaren ondare da Leginetxe»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/028/001/2020-01-09/kazetaritza_onaren_ondare_da_leginetxe.htm Thu, 09 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1857/028/001/2020-01-09/kazetaritza_onaren_ondare_da_leginetxe.htm
Biografian idatzi duzu: «Manu itsasargi bat izan zen bere belaunaldikoentzat». Nolakoa zen itsasargi horren distira?

Haren distira diskrezioa, kontrastea eta zorroztasuna ziren. Garbi jokatzea, apaltasuna eta laguntasuna. Leginetxe eredu izan zen bere belaunaldiko kazetari askorentzat: tokietara joaten zen, usaindu, ikusi, galdetu eta erreportajeak herritarrengan pentsatuz idazten zituen. Egun, oso gutxi egiten da hori, garestia delako. Leginetxek ikuspegi humanista bat izan zuen pertsona anonimoen bitartez egia unibertsalak kontatzeko. Haren sentsibilitateak eta ikuspegi kritikoak kazetaritza plural bat egitera eraman zuten.

Colpisa agentziako buru izan zen 1970eko hamarkadan eta 1980koaren hasieran. Zer garrantzi izan zuen agentzia hark?

1970eko hamarkadan, zentsura frankistak dena kontrolatzen zuen. Baina Colpisaren bitartez, Leginetxek Europako estilokoen informazio agentzia bat sortu zuen. Ez zen hartzen agentzia ofizialtzat, baina eragin handia izan zuen bere kronikei esker. Eta ez zuelako lerro editorialik. Correo taldearen kontrolean desadostasun batzuk izan ziren, eta Javier Godok beste agentzia bat sortzea proposatu zion: Cover Prensa.

TVEn egin zituen lanei dagokienez, zein da gehien nabarmenduko zenukeena?

Informe semanal saioaren formula pentsatzea nabarmenduko nuke. AEBetako zenbait eduki hartu zituen oinarritzat. En Portada saioko zuzendaria ere izan zen. Oso ospetsua izan zen 1989an Por la tarde saiorako Ryszard Kapuscinski kazetariari egin zion elkarrizketa. ETBrentzat, Memorias elkarrizketa saio ederra zuzendu eta aurkeztu zuen.

Liburuaren lehen orrialdeetan Leginetxeren haurtzaroa agerrarazi duzu. Zer garrantzi izan zuen harentzat jesuitek?

Tuterako [Nafarroa] San Francisco Javier ikastetxeko urteak funtsezkoak izan ziren harentzat. Aitortzen zuen Nafarroako eskolak eskaini ziola mundu globalaren lehen zantzu txiki bat. Jesuiten diziplina gogorra zen arren, kooperazioa, errespetua, beharra duenari laguntzea eta halako balioak eman zizkion eskola horrek.

Miguel Delibes idazlea izan zen gero haren mentorea.

Delibes Manuren aita profesionala izan zen, haren bizitzan eragin gehien izan zutenetako bat. Ofizioaren sekretuak eta probintzietako kazetaritzaren garrantzia erakutsi zizkion. Leginetxeren arabera, Delibesek El Norte de Castilla egunkaria zuzentzen zuen Herbert Von Karajanek bere orkestrarekin egin bezala.

Leginetxeren bidaia luzeak Trans World Record Expedition zeharkaldiarekin hasi ziren. Nolakoa izan zen hura?

Bidaia horrek kazetaritza eta historia uztartu zituen, eta Leginetxeren motorra izan zen. Munduari emandako bira hura haren inflexio puntu existentziala izan zen. «Norbere buruarekin topo egiteko biderik laburrena munduari bira ematea da», esaten zuen Manuk. Argi dago gero nazioarteko erreportari handienetako bat izan zela. 1980an, La tribu eleberria idatzi zuen. Eta handik aurrera, erreportari askok tribuko burua deitzen zioten.

Zer ikuspuntu zuen Euskal Herrian gertatzen ari zenaz?

Euskal herritar unibertsala izan zen, eta bere jaioterriarekiko maitasuna mantendu zuen beti. Hala ere, aitortzen zuen haren aberria bere zapatak zirela. Alderdien politika bere diskurtsotik at mantendu zen, eta kazetaritzaren bidez hitz egin zuen.

Zer nabarmenduko zenuke Leginetxek utzitako ondareaz?

Zorroztasuna, zintzotasuna eta koherentzia. Gaur egun, hedabideen politizazioa eta albiste faltsuak dauzkagu, baita informazioaren hutsaltzea ere. Leginetxeren gisako kazetarien ikuspegi profesionalean inspiratzeak alternatibak eraikitzeko balio dezake. Joko arauak eta lehentasunak aldatu egin dira, baina esentziak bere horretan jarraitzen du. Kazetaritza ona ez da modaz pasatzen, eta Leginetxerena binilo zahar bat bezalakoa da: klasiko handien arnasa astintzen du, gaur egungo bat egite digital efektisten aurrean.

Mereziko luke haren liburuak berriro argitaratzea?

Zenbait liburu berriro editatu dituzte. Leginetxeren obra kazetaritza onaren ondare da, eta bere osotasunean berreskuratu beharko litzateke. Kazetaritza fakultate guztietan erreferentzia izan beharko luke, eta haren liburuak, derrigorrezko irakurketa.]]>
<![CDATA[ETBk 'Dantzatzen den herria' saioa estreinatuko du gaur gauean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1860/028/002/2020-01-08/etbk_dantzatzen_den_herria_saioa_estreinatuko_du_gaur_gauean.htm Wed, 08 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1860/028/002/2020-01-08/etbk_dantzatzen_den_herria_saioa_estreinatuko_du_gaur_gauean.htm lipdub bat egitea: hori da ETB1eko Dantzatzen den herria saio berriaren oinarria. Gaur estreinatuko dute, 22:10ean —EITBren webgunean ere ikusi ahalko da—. Dantza tradizionalak, modernoak eta urbanoak tartekatuko dituztela iragarri dute, eta asmoa izango dela herria dantza baten inguruan biltzea.

Atal bakoitzean, saioak herri bakoitzari gorazarre egingo dio, baita bere historiari eta izaerari ere. Hori guztia bertan bizi diren herritarren eskutik.

Saio berria Itziar Alduntzin kazetariak aurkeztuko du —azkeneko urteetan irratian aritu da, eta gaur egun Onda Vasca Gipuzkoan ari da—. Harekin batera, Gotzon Poza koreografoa arituko da gidari lanetan. Programako lantaldea herri bakoitzera eramango duen gertakizun historiko baten inguruko kontuak bilduko ditu Alduntzinek. Aldi berean, herriko kaleetan barrena lipdub-ean parte hartuko duten dantzarien bila ibiliko da. Pozak, herritarrak konbentzitu ez ezik, dantzan ere erakutsiko die, saio amaierako emanaldia borobila izan dadin. Gainera, herri bakoitzeko elkarteen eta eragileen parte hartzearekin osatuko dute lipdub-a: dantza taldeak, musikariak, kirolariak, merkatariak eta abar. Denetariko elkarte horiekin guztiekin batera, koreografia «alai» eta «koloretsu» handi bat osatuko dute.

Hasteko, Getarian

Gipuzkoako kostaldean hasiko du ibilbidea Dantzatzen den herria saioak: Getarian. 500 urte bete dira Juan Sebastian Elkanoren espedizioa abiatu zenetik, eta urtemuga horren aitzakian egingo dute programa. Edonola ere, asmoa ez da izango Elkanori buruz hitz egitea, baizik eta Elkanoren sorterria dantzan jartzea. Elkano txakolindegiko familia, Aitor Jimenez dantzaria, saregileak, Haatik dantza konpainia, Txoko erretegiko langileak, Atzegi elkarteko gazte taldea, Getariako arraunlariak, Salbatore Deuna abesbatza eta San Anton itsas haztegiko lagunak azalduko dira dantzan. Bertakoentzat berezia den Kaiatikan abestia eta Kupela taldearen Txakolina kanta erabiliko dituzte lipdub-ean.

Atal bakoitzean herri bat bisitatuko dute Alduntzinek eta Pozak. Gaur Getarian ibili ostean, datozen asteetan, Gernika-Lumora (Bizkaia), Tolosara (Gipuzkoa), Leitzara (Nafarroa), Bermeora (Bizkaia) eta Pasai Donibanera (Gipuzkoa) joango dira. Beste herri gehiagotara ere iritsiko dira.

Bizkaiko Baleuko ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin ekoitziko dute programa berria. Orain Baleuko beste saio batzuk ere ari da ekoizten Euskal Telebistarako: Ur handitan eta 360º. Azkeneko hilabeteetan, Ahotsak abesbatzen lehiaketako bi denboraldi ere ekoitzi ditu.

Programa berriko aurkezlea ETB1eko Sorginen laratza saioan aritu zen 2000ko hamarkadako hasieran. Gaztean eta Euskadi Irratian egin zuen lan gero.]]>
<![CDATA[Preso dauden emakumeei buruz arituko dira 'Berria FM' podcastean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/028/001/2020-01-08/preso_dauden_emakumeei_buruz_arituko_dira_berria_fm_podcastean.htm Wed, 08 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1855/028/001/2020-01-08/preso_dauden_emakumeei_buruz_arituko_dira_berria_fm_podcastean.htm Berria FM euskarazko egunkariaren podcast feminista. Gaur eguerditik aurrera entzun ahalko da laugarren saioa, eta preso dauden hainbat emakumeren egoeraz mintzatuko dira. Horretarako, Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruiz ikerlariek Argi izpiak txarrantxen artean liburuaren berri emango dute. Espetxe sistemaren nondik norakoak azaldu, eta preso diren emakumeen eguneroko praktika erresistenteei buruz hitz egingo dute. Bestetik, Itziar Moreno euskal presoak elkarrizketa eman dio BERRIAri Roanneko (Frantzia) espetxetik, Renneskora lekualdatu aurreko egunetan (Bretainia). Gaurko atala bukatzeko, BERRIAko Gasteizko delegazioko Edurne Begiristain kazetariak hartuko du hitza.

Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatzen du podcast feminista, eta nabarmendu du atal berrian mugak hausten saiatuko direla: «Espetxearenak eta emakume presoen inguruko tabuenak». Honako galdera hauek egingo dizkie Galardik protagonistei: «Nola egiten diote aurre andre presoek egunerokoari? Nola bizi dute euren sexualitatea? Nola izan askeago eta buruaskiago kartzelan?».

Berria FM bi astean behin sareratzen dute. Azaroaren 20an estreinatu zuten.]]>
<![CDATA[Deskolonizazio prozesuak, kolonizatuen ikuspegitik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/028/001/2020-01-07/deskolonizazio_prozesuak_kolonizatuen_ikuspegitik.htm Tue, 07 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1862/028/001/2020-01-07/deskolonizazio_prozesuak_kolonizatuen_ikuspegitik.htm Décolonisations dokumental saioan. Arte kateak gaur estreinatuko du, 20:50ean. Hiru zati ditu, bakoitza 52 minutukoa, eta hirurak ikusi ahalko dira gaur Arten, baita Internet bidezko emankizunean ere.

Marc Ball eta Karim Miske dira dokumentalaren zuzendariak. Pierre Singaravelou historialari eta deskolonizazio prozesuetan aditua aritu da haiekin lanean. Off-eko ahotsa, berriz, Reda Kateb aktoreak jarri du. Hain zuzen ere, aktorearen osaba Yacine Kateb idazleak —Aljeriako garrantzitsuenetakoa XX. mendean— presentzia nabarmena du dokumentalean. Haren hitzek azaleratuko dute literaturak azkeneko hamarkadetan deskolonizatze prozesuetan izan duen eragina.

Lanaren aurreneko zatiak L'apprentissage du izenburutzat (Ikasketa). Indiako deskolonizazioari heltzeko, kirolarekin gertatu zena kontatuko dute. 1911ko uztailaren 29an, India britaniarren esku zegoen garaian, Indiako futbol talde batek britainiarren aurka jokatu behar zuen finala. Hinduek eta musulmanek bat egin zuten, eta oinutsik, britaniarrei irabazi zieten partida.

Dokumental saioan, bestalde, tarte nabarmena hartzen dute emakume kolonizatuek aurrera eramandako borrokek. Horietako bat Kenyako Mary Nyanjiru da: Harry Thuku lider antikolonialista babestu zuen, eta, kolono ingelesek atxilotu zutenean, Nyanjiruk hartu zuen bere herriaren gidaritza. Sarojini Naidu Indiako emakumea ere azalduko da —Gandhirekin batera aritu zen borrokan bere herrialdearen independentzia mugimenduan—.

Burna Boy eta Niska

Saioaren bigarren zatiak La liberatión du izenburutzat, eta zenbait askapen prozesu azaleratuko ditu. Era berean, 1945ean Aljeriako Setif hirian Frantziako kolonoek eta haien agindupeko miliziek eragindako sarraskia gogoratuko dute.

Dokumental saioa egiteko, bi urtez aritu dira lanean zuzendariak. Askotariko artxibo irudiak berreskuratu dituzte. Ikus-entzuleentzat «benetako murgiltzea» egon dadin saiatu dira, eta horretan eragina izan du soinuaren eta musikaren aukeraketak. Nigeriako Burna Boy musikariaren zenbait abesti entzun daitezke saioan. Niska rap kantariaren abestiak ere ez dira faltako.

Azkeneko zatiak gaur egungo garaira eramaten du ikuslea. Bertan, Kenyako Mau Mau matxinadaren ondorengoak azalduko dira. Afrikan eta Asian izandako kolonizazioek gaur egungo egoera soziopolitikoan duten eragina aztertuko dute. ]]>
<![CDATA[«Hiru orduko magazin berritzaile bat egiteko eskatu digute»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/036/001/2020-01-05/hiru_orduko_magazin_berritzaile_bat_egiteko_eskatu_digute.htm Sun, 05 Jan 2020 00:00:00 +0100 Urtzi Urkizu https://www.berria.eus/paperekoa/1943/036/001/2020-01-05/hiru_orduko_magazin_berritzaile_bat_egiteko_eskatu_digute.htm
Nola hartu duzu Hiri Gorrian eta Mezularia saioei lekukoa hartzeko erronka?

Gogotsu, bertigoz, egunaren arabera eta orduaren arabera. Erronka handia da, hiru orduko magazina delako, baina oso lantalde ona daukat, eta horrek lasaitasuna ematen dit.

Zergatik Baipasa izena?

Buelta asko eman dizkiogu izenari. Euskaltzaindiak onartu dituen azkeneko hitzei begira aritu ginen. Bypass hitza zegoela ikusi genuen. Guk nahi genuen gure hitzak zubi lana adieraztea, bideak ere bai. Bypass hitzak adiera asko ditu, eta zerbait errazten du. Euskaraz idaztea pentsatu genuen, nolabait, «bai, pasa gure saiora» esateko.

Nolakoa izango da magazina?

Hiru ordukoa denez, denetarik izango du. Lehen orduetan entretenimendutik egindako saioa izaten saiatuko gara, eta azkeneko orduan albistegirantz joango gara. 19:00etan albistegia hasten da, eta horri ere bide emango diogu.

Lantaldean Maider Segurola, Tere Beloki, Juanjo Sanmigel, Xiker Esnal eta Unai Iradi arituko dira. Bakoitzak emango du beretik, ezta?

Bai. Bakoitzaren esparruak lagunduko digu saioa osatzen. Juanjo Sanmigel, adibidez, erreferente bat da nazioarteko informazioan, eta, hari esker, nazioarteari begira jarriko gara. 30 urtez aritu da albistegietan, eta baiezkoa eman dio magazin batean aritzeari. Segurola magazinetako gure ahotsetako bat da; Belokik eskarmentua du; Iradiren gaztetasuna beharko dugu; eta Esnal Madrilen aritu izan da berriemaile. Dena kokteleran sartuta, interesgarria izango da aterako den zukua.

Hiri gorrian saioan entzuten ziren kolaboratzaileak ere agertuko al dira Baipasa-n?

Bai, Hiri gorrian-eko agur saioan, kimikari batek esan zuen gauzak ez direla desagertzen, baizik eta atomoak beste zerbait bilakatzen direla. Metafora hori polita iruditzen zait. Hiri gorrian marka bat izan da, eta pena litzateke bertako kolaboratzaileak galtzea.

Entzuleekin ere komunikazioan arituko zarete?

Bai, gaur egun ezin zaio entzuleek nahi dutenari bizkarra eman. Sare sozialak begiratuko ditugu, eta entzuleek bidaltzen dituzten mezuei eta kexei ahotsa emango diegu. Eta kalean ere egongo gara.

Ipar Euskal Herrian ere bai?

Bai, noski. Eduki bat ixten ari gara datorren astean Ipar Euskal Herritik egiteko. Saiakera bat egin behar dugu Euskal Herriaren aniztasuna adierazteko.

Saioaren egitura itxia da, ala asteek aurrera egin ahala joango zarete aldaketak sartuz?

Polita litzateke gehiegi ez aldatzea, horrek esan nahiko bailuke apustuarekin asmatu dugula. Baina probalekua ere izan behar dugu. Urtarrilean zer garen gauza bat da, martxoan beste zerbait bilakatzen hasiko gara, eta ziurrenik ekainean gure nortasuna finkatuago egongo da.

EITBko irratietako zuzendaritzatik zer agindu edo gomendio jaso duzu saioari begira?

Proposamena izan da, eta hiru orduko magazin berritzaile bat izatea eskatu digute. Saiatuko gara horretan, nahiz eta gauza berritzaileak asmatzea oso-oso zaila den. Saio bakoitzean egongo da zerbait berritzailea edo kontatzeko era desberdina duena. Saio entretenigarri bat egitea da asmoa, betiere informatuz.

Euskadi Irratiak 100.000 entzuleren bueltan ditu. Gazteengana iristeko ahaleginetan ari zarete?

Bai. Oso entzule fidelak ditugu, soslai oso fidelekoak, eta jende gaztea harrapatzea kostatu egiten da. Irrati guztien erronketako bat da hori. Dena den, gure entzule fidelak zaintzen jarraitu behar dugu. Goazen dakigun hori egitera eta berritzen saiatzera; ez dakit entzuleek zerbait oso erradikala nahi duten. ]]>