<![CDATA[Uxue Gutierrez Lorenzo | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 18 Nov 2019 02:25:48 +0100 hourly 1 <![CDATA[Uxue Gutierrez Lorenzo | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Harrera, etxeko aterpean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/002/001/2019-11-15/harrera_etxeko_aterpean.htm Fri, 15 Nov 2019 00:00:00 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1907/002/001/2019-11-15/harrera_etxeko_aterpean.htm
Migratzaileen auziak lekua galdu du hedabideetan azken hilabeteetan. Iazkoaren aldean, migratzaile gutxiago iritsi dira aurtengo udan Euskal Herrira, datu ofizialen arabera. Milaka lagun, hala ere. Areago, uda igarota, gero eta migratzaile gehiago ari da iristen, Irungo Harrera Sareak azaldu duenez. Gogoan izatekoa da Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan kontrol zorrotzak egin zituztela udan G7aren bileraren ondorioz, eta migratzaile gutxiago iritsi ziren. Urrian igo egin da kopurua.

Irungoaren eran, beste dozenaka herritan osatu dituzte harrera sareak: herritar boluntarioek osatutako taldeak dira, migratzaileei harrera egin nahi dietenak. Molde desberdina dute sareek leku batzuetan eta besteetan, beharrak eta aukerak desberdinak baitira tokian-tokian. Helburu berbera dute: migratzaileei babesa ematea.

Inurri lanez osatutako sareak izaten dira. Bilboko harrera sistema xume bateko kide da Haizea Barcenilla. «Garai motz batez etxean aterpe ematen diegu egoera zaurgarrienetan dauden migratzaileei». Astean hiruzpalau egunez hartzen ditu etxean egoera «kaskarrenean» dauden migratzaileak. Barcenillarenean ez ezik, auzoko beste etxe batzuetan ere ematen diete aterpe migratzaileei; denera, gehienez hiru aste ematen dituzte etxe horietan. Badakite hori ez dela konponbidea migratzaileen egoera bideratzeko, baina, beste biderik ezean, egoera «arintzen» saiatzen dira.


Bilboko Irala auzoan, heldu berriei eskaintzen diete aterpea, hasierako aldian laguntzeko. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Harrera mugatzea

Asmo handiagoko eredu bat dute martxan Ermuan. Urrunago heldu nahi dute: harrera osoa eman migratzaileei. Iazko urrian, etxe bat alokairuan hartu zuten harrera sareko kideek. «Epe luzerako proiektu bat da gurea: herrian geratu nahi dutenentzako laguntza sistema bat», kontatu du Idoia Goikoetxea harrera sareko kideak. Ermuan bertan geratzeko lehen urratsetan laguntzen dute, beraz.

Harrera mugatu ala ez, eta mugatzekotan, noraino: hori da harrera sareek maiz zehaztu beharreko irizpideetako bat. Denek ez dute berdin jokatzen. Bilboko Irala auzoko sareak, esaterako, hiru hilabetez ematen die ostatu migratzaileei, eta batik bat ailegatu berriak dituzte gogoan. «Malgutasuna dugu, baina batez ere heldu berriei egiten diegu harrera, uste baitugu hasierako aldi hori dela zailena», azaldu du sareko kide Catherine Verbruggenek. Etxe bat hartua dute alokairuan, bost-sei lagunentzako tokiarekin. Egokitze aldi baten planteamendua dute Iralan: trantsizioa egiteko epe gisa eskaintzen diete etxea. Gernika-Lumoko sareak, berriz, ez du epemugarik ezarri. «Oso zaila egiten zitzaigun muga bat zehaztea, ez baitakigu zeren arabera edo nola egin; gu ez gara inor hori ezartzeko», kontatu du Asier Arejitak. Busturialdeko harrera sareko kidea da, eta eurek Gernikako eraikin okupatu bat baliatu dute harrera espazio gisa.

Alokairuko etxeak ez ezik, leku autogestionatuak baliatzen ari dira aterpea emateko. Arrigorriagan, gaztetxea bihurtu dute harrera leku, eta migratzaile talde bat dago orain. «Hamar pertsonarentzako lekua dago. Hutsuneren bat sortzen denean, beste batek hartzen du joandakoaren lekua». Alvaro Salazar sareko kideak azaldu du urtebetean hamazazpi migratzaile igaro direla Arrigorriagako gaztetxetik; zazpi migratzaile hasieratik daude han.


Sute baten ondorioz, Gernikako eraikin okupatuan bizi diren etorkinek etxea utzi behar izan dute. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Boluntario taldeak

Handiagoa edo txikiagoa, guztietan dute talde bat harrera sistema egituratzeko. Zortzi-hamar laguneko talde finkoa dute Ermuan eta Iralan; Gernika-Lumoko taldean hogei bat ari dira, eta Arrigorriagan, 30 inguru. Barcenilla ere ez da bere kasa ari: harremanetan daude migratzaileak etxean hartzen ari diren herritarrak. «Hamar pertsonako saretxo bat dugu, eta Whatsapp bidez jartzen gara harremanetan». Bilbo dute esparrua, eta nork bere aukeren arabera jartzen du lo lekua.

Batzar bidez jarduten dute Arrigorriagan, maiztasun finkoarekin: bi astean behin egiten dute batzarra sareko kideek eta gaztetxean bizi diren migratzaileek. «Lantalde autonomoen bidez banatzen dugu lana, sortzen diren beharrei ahalik eta modu eraginkorrenean erantzuteko», zehaztu du Salazarrek. Eguneroko jarraipen hori egiteko premia sumatu zuten Iralako taldean ere. «Astean hiru aldiz batzen gara, eta balantze moduko bat egiten dugu; nola dauden eta zer behar duten galdetzen diegu». Hala ere, Verbruggenek aitortu du inprobisatu beharra ere izan dutela, eta eskarmentua izan dela ikasteko biderik onena. «Gu haien beharrei erantzuteko prest gaude». Ermuko sarean ez dute zehaztua zenbatean behin elkartu, baina Goikoetxeak ez du uste hori egitasmoaren kalterako denik. «Beharren arabera erantzuten dugu».

Harrera eredua nolakoa den, eragin zuzena du horrek migratzaileek jasotzen dituzten zerbitzuetan. Ermuko, Gernikako eta Arrigorriagako kasuan, herrian erroldatuta daude etorkinak. «Medikutara edo kontu legaletara laguntzen ditugu, eta, edozer behar badute, harremanetan gaude, nahiko era naturalean», kontatu du Ermuko sareko ordezkariak. Lan eta egoitza baimenak lortzeko epea -hiru urte- baliatu nahi dute integratzeko. «Gure proposamena da urte horiek aprobetxatzea batez ere formakuntzarako». Hizkuntzak eta beste arlo batzuk ikasten ari dira Ermuko etxean dauden etorkinak. Antzera dabiltza Gernikan, Arejitak azaldu duenez: «Denak daude herrian erroldatuta, ikasten ari dira, eta han-hemen lantxoak egiten dituzte; jadanik badute lotura bat herriarekin». Salazarrek nabarmendu du ikasketa prozesua ez dela migratzaileena soilik. «Denok ari gara ikasten: haiek geroz eta autonomoagoak dira, eta gu, profesionalak ez garen arren, legeen eta sistemaren zirrikituak eta dituzten aukerak ezagutuz joan gara». Etxeko harreran, xumeagoa da planteamendua, Barcenillak azaldu duenez: «Gurea ez da epe luzerako konponbidea; hori ez da gure sarearen funtzioa. Soluzio horrek beste bide batzuetatik heldu behar du». Lo tokia ematera mugatzen dira.


Gaztetxearen zati bat etxebizitza bihurtu dute Arrigorriagan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Eskaintza ereduak

Migratzaileak hartzeko tokia lortzea eta atontzea da harrera eskaintzaren oinarrietako bat, eta denek ez dute eredu bera baliatu. Ermuan eta Iralan alokairuan hartu dute etxe bat, sareko kideen artean ordainduta. Orain bi urte jarri ziren martxan Iralan, eta, ordutik, 50 pertsona inguru pasatu dira etxebizitzatik. Gaur-gaurkoz, sei pertsona daude bertan. Ermun, berriz, lau logelako etxebizitza batean daude bost lagun. Badute gehiago hartzeko tokia, baina muga asko dituztela aitortu du Goikoetxeak. Dirua da arazo nagusia. «Lekua badugu, baina harrera integrala egiteko oso aurrekontua eskasa dugu». Jende gehiago hartu ordez, saiatzen dira jada bertan daudenekin eguneroko lana egiten. «Harrerari zentzua eman nahi diogu: ez dadila izan orain hartu, orain utzi. Gustatuko litzaiguke herria eta jendea ezagutzea, eta formakuntza jasota emantzipatzea». Ari dira: lau migratzaile helduetatik hiruk urtebete egin dute jada Ermuan, eta Goikoetxeak sumatu ditu aurrerapausoak. «Hasi dira han-hemen lantxoak egiten, jendea ezagutzen, hizkuntza ikasten... Esperientzia oso aberasgarria da».

Arrigorriagan eta Gernikan, espazioak egokitu egin behar izan dituzte. Gune autogestionatuak izanda, ez dute alokairu gasturik. Hilabete eta erdian, auzolanean bihurtu zuten Arrigorriagako gaztetxearen zati bat bizileku. Boluntarioen ekarpena goraipatu du Salazarrek: «Algortako neska batek sukalde osoa eskaini zigun, eta horrelako ekarpenekin osatu dugu azpiegitura osoa». Gernikakoa, etxebizitza bloke bat izanda, hornituta zegoen migratzaileak iristerako. «Etxebizitza hutsez betetako eraikin bat da, eta denetik dute: sukaldea, logelak, komuna...», zehaztu du Arejitak.

Arazoak izan dituzte Gernikan oraintsu, ordea. Urriaren 15ean, su hartu zuen etorkinak bizi diren etxebizitzak, eta hustu egin behar izan zuten eraikina. Egoera nola kudeatu aztertzen ari da Busturialdeko Harrera Sarea: «Atzerapausoa da; bertan bizi ziren hamar etorkinek alde egin behar izan dute». Arejitak ohartarazi du egoera nahiko ezegonkorra zela aurretik ere, eraikina okupatua izanik. Egoera irauli egin da azken egunetan, ordea. Udalarekin batu dira sareko kideak, Arejitak azaldu duenez. «Egoera bideratzeko prest agertu da udala, eta esku hartzeko konpromisoa hartu du».

Negua iristear da. Goikoetxeak dioenez, Ermuko kasuan harrera «egonkorra eta integrala» izanda, ez dute alderik nabaritzen, migratzaileek ez baitute joateko eperik. Iralako sarean, berriz, bai, eragina izango du neguak. Alokairuan duten etxearen eskaintza osatzeko, ahalegintzen dira migratzaileak etxean hartzeko prest dauden herritarrak aurkitzen. Verbruggen: «Udan nahiko lasai ibili gara, baina hotz egiten hasten denean etxeetako harrera bultzatzen saiatzen gara». Katean egiten dute harrera, bakoitzak ahal duena eskainiz, eta asmoa da harrera aldia ahalik eta gehien luzatzea. Komeni zaie, beraz, ahalik eta herritar gehien biltzea. Sarea zabaldu beharraz ohartarazi du Barcenillak: «Konpromiso minimoa eskatzen da; bakoitzak ahal duena eskaintzen du».

Harrera berregituratzea

Esperientzia guztiak garai bertsuan jarri zituzten martxan, iazko udan. Ez da kasualitatea. Izan ere, iazko uztailean migratzaile talde handi bat heldu zen Bizkaiko hiriburura, eta auzoz auzo antolatzen hasi ziren herritar taldeak: Atxurin, Santutxun, Bilbo Zaharrean, Deustuan... Afrikatik iritsitako migratzaileek lau geraleku izan zituzten Bilbon uztailetik urrira. Egoera horri eutsi ezinda, ordea, harrera sare hori birpentsatu egin zuten harrera taldeek, eta sakabanatzea erabaki zuten: hortik barrena sortu ziren Arrigorriagako, Gernikako eta Ermuko mugimenduak, esaterako. Migratzaile gutxiagorekin, luzaroagoan eutsi ahal izan diete harrera bideratzeko sare horiei.

Migratzaileei aterpe ematea dute guztiek helburu. «Baina guk argi dugu hau ez dela gure lana, eta gure asmoa ez da luzaroan jarraitzea horrela», ohartarazi du Verbruggenek. Erakunde publikoei begira daude, ekimena haiek hartu behar dutelakoan. Argi esan du Ermuko sareko kideak: «Etorkinak heltzen dira, eta heltzen segituko dute: instituzio publikoen ardura da haiei ostatu ematea».

Sendiaren legatua, aterpe bihurtua ]]>
<![CDATA[Sendiaren legatua, aterpe bihurtua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2234/004/001/2019-11-15/sendiaren_legatua_aterpe_bihurtua.htm Fri, 15 Nov 2019 00:00:00 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/2234/004/001/2019-11-15/sendiaren_legatua_aterpe_bihurtua.htm
Urriaren 17an egin zuten proiektua herrira zabaltzeko inaugurazioa, lehenagotik ere martxan ziren arren. «Dinamika egonkortu denean erabaki dugu horren berri ematen hastea; nahi genuen aurretik nork bere tokia har zezan». Hasiera ekitaldi jantziagoa lortu nahi zuten horrela: «Herriko eta eskualdeko elkarte eta herritar guztiak gonbidatu genituen. 140 lagun bildu ginen, eta, Gallarta izateko, hori kopuru esanguratsua da». Herriaren inplikazioa goraipatu du Markiegik.

Familiak lehentasun

Irizpide gisa, umeak dituzten sendiak lehenetsi dituzte, eta epe malgu bat zehaztu. «Lan egonkor bat duten artean egongo dira hemen, euren kasa bizitzeko baldintza ekonomikoak lortu arte». Urtebete inguruko epea izango dela aurreikusten du Markiegik.

Eskaintzari dagokionez, zenbait minimo betetzen ahalegindu dira hasiera-hasieratik. «Denak daude herrian erroldatuta, eta gaztelania zein euskara ikasten ari dira. Haurrak eskolara bidaltzen ere hasi gara». Familia bakoitzak etxebizitza propioa du, eta zenbait zerbitzu komun dauzkate. «Ahalegintzen gara haien arteko elkarrekintza bultzatzen. Elikagaiak eta ur berogailua konpartitzen dituzte». Era horretan, «sinergiak eraikitzea» dute helburu, eta Markiegik ohartarazi du prozesua aldebikoa dela. «Esperientzia oso aberasgarria da: bai haientzat, bai guretzat». Argi du, halere, erakunde publikoei dagokiela familia horiei oinarrizko baliabideak bermatzea.

Harrera, etxeko aterpean]]>
<![CDATA[Ziztada berri egonkortua ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1957/020/001/2019-11-12/ziztada_berri_egonkortua.htm Tue, 12 Nov 2019 00:00:00 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1957/020/001/2019-11-12/ziztada_berri_egonkortua.htm
Irunen eman dute azken abisua: etxebizitza bloke batean aurkitu dituzte arrautzak, eta eltxo heldu batzuk ere atzeman dituzte. Sustraitzen ari den seinale. Neiker ikerketa zentroa, adibidez, 2013tik ari da eltxo tigrea ikertzen. «Bartzelonan 2004an identifikatu zuten estreinakoz», azaldu du zentro horretako kide Jesse Barandikak. Bederatzi urteren buruan, Euskal Herrian zen. Nafarroan ez zuten 2013an ezarri aurre egiteko planik, 2016an baizik. Gobernuaren arabera, Nafarroan presentzia txikia du oraingoz: iaz arte ez zuten eltxoen zantzurik izan. «Nafarroa ipar-mendebaldean jarritako tranpa batean lau arrautza topatu genituen iaz, besterik ez», azaldu du Osasun Ingurumen Saileko buru Teresa Ferrerek. «Prebentzio neurri modura jarri dugu plana martxan, ez eltxoaren presentzia nabaritu dugulako».

Europako herrialde batzuetan zabaldua dago eltxo tigrea -adibidez, Italian, Frantziako departamendu batzuetan eta Herrialde Katalanetan-, eta hori ikustean hasi ziren zantzu bila Eusko Jaurlaritzako adituak. Aurki topatu zituzten lehen aztarnak. «Madrildik ohartarazi ziguten Mediterraneoan erabat sartua zegoela». Joseba Goikolea mintzo da, Osasun Sailak eltxo tigrearentzat duen arduraduna. Urtez urte ari dira haren zabalpena aztertzen.

Neikerreko adituaren esanetan, kopuruan baino gehiago, diferentzia nagusia alde kualitatiboan dago: «Orain arte ez dugu gorakada esanguratsurik erregistratu, ez arrautza kopuruan, ez eragindako udalerri kopuruan. Azken emaitzetan, ordea, paradigma aldatu da: inguru batzuetan errotzen ari da eltxoa».

Tranpak jartzen

Behaketak egiteko, tranpak jartzen dituzte, eltxoek ugaltzeko hautatzen dituzten eremuen gisakoak sortuz: klororik gabeko urez betetako pote ilunak, goiko partean oholtxo bat dutenak. Horietan erruten dituzte arrautzak. Neikerrek 2013an egin zuen lehen proba, baina ez zuten eltxo tigrearen zantzurik aurkitu; hurrengo urtean berriro egin zituzten tranpa berberak, eta, bai, agertu ziren, Irunen. Urteroko azterketek erakutsi dute egonkortzen ari dela eltxo tigrea, Goikoleak dioenez, baina aurre egiteko aukera badagoela uste du: «Astero biltzen ditugu datuak, eta gaur-gaurkoz 26 lagin puntu ditugu. Garaiz gabiltza oraindik: nola hazten den jakinda, ugalketa zikloa oztopatu dezakegu». Iaz 3.440 tranpa jarri zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 42tan agertu ziren eltxo tigrearen arrautzak, hiru probintzia horietako zazpi herri-hiri hauetan: Barakaldon, Basaurin, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Irunen eta Trapagaranen. Araban ez dute zantzurik aurkitu oraingoz. Nafarroan neurri txikiagoa eman diote azterketari: 69 tranpa jarri dituzte aurten. «Behin aurkitu ditugu arrautzak. Inguruan hedatzen hasi dela ikustean jarri ginen martxan». Badute ezaugarri bat neurketa eremuek: pneumatikoak pilatuta dituzte inguruan. Izan ere, gurpil erabilien zirrikituetan pilatutako ura oso egokia da eltxo tigrea ugaltzeko.

Jatorriz Asiakoa da eltxoa, Indonesiakoa eta Vietnamgoa. Ia edonon dago gaur egun: Europan, Amerikan eta Afrikan. Espezie inbaditzailea da. «Munduko ehun espezie inbaditzaileenen artean dago», azaldu du Mikel Bengoa tomologoak. Donostiarra da, baina Mallorcan bizi da (Herrialde Katalanak); eltxo tigrearen inguruko aholkularitza bulego bat du.

Gizakien bidaide

Intsektua azkar hedatu izana, hein handi batean, «globalizazioaren ondorio» dela dio Bengoak, eta gizakien bidez hedatu ohi dela, autoetan, adibidez. «Hegaldi irismen oso-oso laburra du: 400 metro inguru egin ditzake gehienez. Gizakiak behar gaitu toki berrietara iristeko». Gainera, «tematia» da. Autoen bidez, bi modutara zabaltzen du lurralde eremua. Batetik, barruan: bidaiariekin batera autoan sartu, zizta egin, eta autoan jarraitu helmugaraino. Bestetik, pneumatikoetan itsatsita: arrautzak oso sendoak dira, eta gai dira bidaiak gurpilean egiteko.

Hedatzeko ez ezik, leku berrietara egokitzeko gaitasuna ere badute. «Oihana dute berezko ekosistema, baina oso erraz egokitu dira inguru urbanoetara», azaldu du Barandikak. Biologia aldetik badute moldagarritasuna: doazen tokira doazela, aise egokitzen dira, Bengoak dioenez. «Klima epelak nahiago baditu ere, edozein klimatara egokitzeko gai da».

Ezer gutxi behar dute ugaltzeko. Ura dute nahitaezko baliabide, gainerako eltxoek bezala. Gizakiek ematen diote hori aurkitzeko bidea bidea eltxo tigreari, Bengoak esplikatu duenez: «Ur metaketa txikiak dauden tokietan ugaltzen da: loreontziak, estoldak, teilatuetako erretenak, pneumatiko erabiliak...».

Hain justu, ugalketa katea etetea da adituen lehentasuna. Goikoleak nabarmendu du herritarren laguntza premiazkoa dela eltxo tigrea egonkortu ez dadin: «Gomendio zerrenda bat plazaratu dugu, egin daitezkeen gauza errezakin: adibidez, ur metatua duten edukiontziak ondo garbitu eta bistatik kendu». Ohartarazi du «herritarren kontzientzia aktibatuz» eragotz daitekeela eltxo tigre a gehiago hedatzea.

Antzera mintzo da Bengoa ere. Ohartarazi du okerrak izan daitezkeela beste bide batzuk. Adibidez, intsektizidek beste espezie batzuk ere hiltzen dituztela, eta ez direla «eraginkorrak». Zentzuz jokatzeko eskatu du: «Sarritan, aski da larbak ugaltzen ari diren fokua desagerraraztea; kolpean ehun eltxo hil ditzakegu horrela, eta, gainera, haiek etorkizunean ugaltzea eragotzi. Intsektizidak erabiliz, eltxo helduak bakarrik hiltzen ditugu, eta gainerako inguru osoari kalte egiten diogu».

Gaixotasunen bektore

Eltxo tigreak baditu alarma sortzeko aparteko motiboak. Batetik, ohiko eltxoek baino ziztada gogorragoa eta mingarriagoa du; bestetik, gaitz tropikal batzuen bektore izan daiteke. Gai da dengea, zika eta chikunguya transmititzeko. Dena den, ez dute beti gaixotasunen bat transmititzen. Bengoa: «Hasteko, emeek bakarrik ziztatzen dute, eta haien %20 inguru dira bigarren aldiz ziztatzeko gai. Bigarren ziztada horretan kutsatzen dute gaitza». Eltxo eme batek lau-sei aste egiten ditu bizirik, eta arrautzak erruteko behar duen energiagatik ziztatzen du. Gizakien bitartez eskuratzen ditu proteinak. Bost-zazpi egun behar ditu arrautzak erruteko, eta, behin hori pasatuta, berriz sor dakioke zizta egiteko nahia. Hala ere, gehienez birritan egiten dute zizta. «Eme gutxi dira bi aldiz ziztatzeko gai, eta ez dute hirugarren aldiz zizta egiteko adinako bizitza ziklorik». Arrek, ostera, astebete eskas irauten dute bizirik; emearen ugalketa bermatzea da haien funtzio bakarra.

Eltxo emeen listuan geratzen diren arrastoen bidez kutsatzen dituzte gaixotasunak, Bengoak azaldu duenez. «Dengea da gaitzik ohikoena eta arriskutsuena: lau mota daude, eta, bi nahasten direnean, larria izan daiteke». Sukarra sortzen du kasu gehienetan. Chikynguyak artikulazioei eragiten die, atrofia eraginez; zika haurdunaldian da arriskutsua.

Oraingoz, eltxo tigrearen arazoari neurria hartzen ari dira adituak eta erakundeak. Hala azaldu du Osasun Saileko ordezkariak: «Auto ugari ibiltzen diren tokietan jarri ditugu tranpak batez ere, eta astero joaten gara aldatzera eta laginak jasotzera». Horrela zehaztu nahi dute zer eboluzio daukan, zenbateraino dagoen hedatua eta finkatua. Datozen urteetako datuek esango dute zenbateraino ari den indarra hartzen eltxo tigrea Euskal Herrian. ]]>
<![CDATA[Greba, negoziazioen zain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/001/2019-11-08/greba_negoziazioen_zain.htm Fri, 08 Nov 2019 00:00:00 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/001/2019-11-08/greba_negoziazioen_zain.htm
Ikastetxeetan nabaritu zuten greba atzo. Bilbon, Indautxu auzoko Jesuitak ikastetxean, adibidez, goizeko lehen orduan protesta egin zuten grebara jo duten langileek. Ordutsu berean, guraso andana bat zebilen atzera-aurrera. Etsita daude gehienak. «Espero genuen, baina honek ezin du horrela jarraitu: negoziazio bat arazo bihurtu dute denek». Adostasunerako deia egin zuen ama batek ikastetxe atarian.

Luze doa gatazka, izan ere; azken bi ikasturteetan, 27 egunetan jo dute langileek grebara, eta hilabeteko deialdia dute orain. Azken egunetan urratsak egin dituzte negoziazioetan, orain arte ikusi gabeak: mahai berean eseri dira sindikatuak, patronala eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, eta Lan Harremanen Kontseiluko kide bat ari da bitartekari lanean.

Akordiorik ez dago oraingoz, ordea, eta «nekatzen» hasita daude familiak, areago hilabeteko greba deialdia ikusita. «Gehiegizkoa iruditzen zait. Greba giro iraunkor honek kalte egiten dio haurren hezkuntza prozesuari». Umeen eskubideez mintzo da ama bat: «Greba eskubidea bai, baina iruditzen zait ahazten ari zaiela haurren hezkuntza eskubidea».

Eskolarik ez, zaintza bai

Negoziazioek fruiturik emango ote duten, horren zain daude alde guztiak. Nahiz eta greba hasi, bilerak egiten jarraituko dute. Atzo ere beste bilera bat egin zuten. ELA sindikatuko ordezkari Miren Zubizarretak aitortu du bileretan «aurrerapauso esanguratsuak» eman dituztela, baina tentuz hitz egin du: «Oraindik ez dago ezer itxita». Kristau Eskolako zuzendari Mikel Ormazabalek ere adierazi du urratsak egin dituztela, eta gertu sumatzen du akordioa. Antzera mintzatu da Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria: «asko» aurreratu dutela egunotan, eta «itxaropena» daukala.

Akordioa lortzeko aldarriarekin, manifestazioak egin zituzten langileek eguerdian. Ehunka lagun bildu ziren mobilizazioetan, eta, sindikatuen esanetan, horrek agerian uzten du beharginen egonezina. ELAk dauka gehiengoa Kristau Eskolan, eta harekin bat eginda daude LAB, Steilas eta CCOO; batasun horretan egon da orain arte UGT, baina ez da ados azaldu hilabeteko deialdiarekin.

Protestara deitu duten sindikatuen arabera, lau langiletik hiruk egin zuten grebarekin bat atzo; Kristau Eskolak %19ra jaitsi du parte hartzea. Gutxieneko zerbitzuak aurreko aldietakoen bikoitza dira, Jaurlaritzak hala erabakita: Haur eta Lehen Hezkuntzan, bi irakasle ehun ikasleko, eta Bigarren Hezkuntzan, hiru irakasle.

Ikasleak norbaiten ardurapean daude beti. «Haurrak zainduta daude une oro; moldatzen gara gutxieneko zerbitzuekin eta lanera datozen gainerako irakasleekin», azaldu du guraso batek. Ez dute ohiko eskolarik ematen, halere, eta ikastorduak galtzearekin kezkatuta daude: «Patioan edo filmak ikusten ematen dute denbora». Akordioa lehenbailehen lortzeko eskatu dute, hortaz. Negoziatzen jarrai dezatela eta ados jar daitezela, eskari hori da nagusia: «Hitz eginez konpon daiteke». Izan ere, erdian harrapatuta ikusten dute beren burua. «Ez dakigu zenbat luzatuko den hau. Zain gaude. Kontatzen diguten apurra soilik dakigu».]]>
<![CDATA[Sindikatuek langileen "erantzun positiboa" nabarmendu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/173414/sindikatuek_langileen_erantzun_positiboa_nabarmendu_dute.htm Thu, 07 Nov 2019 17:34:33 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/albisteak/173414/sindikatuek_langileen_erantzun_positiboa_nabarmendu_dute.htm Ikasleak norbaiten ardurapean daude beti. «Haurrak zainduta daude une oro; moldatzen gara gutxieneko zerbitzuekin eta lanera datozen gainerako irakasleekin», azaldu du guraso batek. Ez dute ohiko eskolarik ematen, halere, eta kezkatuta daude ikastorduak galtzearekin: «Patioan edo filmak ikusten ematen dute denbora». Akordioa lehenbailehen lortzeko eskatu dute, hortaz. Negoziatzen jarrai dezatela eta adostasuna itxi dezatela, eskari hori da nagusia: «Hitz eginez konpon daiteke». Izan ere, erdian harrapatuta ikusten dute beren burua. «Ez dakigu zenbat luzatuko den hau. Zain gaude. Kontatzen diguten apurra soilik dakigu».]]> <![CDATA[Euskara lehen lerroan jarriz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1954/011/001/2019-11-03/euskara_lehen_lerroan_jarriz.htm Sun, 03 Nov 2019 00:00:00 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1954/011/001/2019-11-03/euskara_lehen_lerroan_jarriz.htm ahobizi, belarriprest eta xuxurlaria behar dut. Euskara erdigunean jarri eta komunikazioa bermatzea dute xede.]]> hobizi, belarriprest eta xuxurlaria behar dut. Hiru hizkuntza rol bereizi dituzte Euskal Herriko V. jardunaldi feministetan. Bazterreko gorputz sentitzen direnak, euren hizkuntza hautuei begira ere jarri dira. «Euskara enpatiarako eta aliantzak sortzeko elementua izatea nahi dugu, zatiketarako arrazoi izan ordez», azaldu du jardunaldietako koordinazio taldeko kide Naia Torrealdaik.

Aurretik ere mahai gainean jarria zuten eztabaida, beharrak hala eskatuta. «Duela bi urte, Emakumeen Mundu Martxan ikusi genuen ezinbestekoa zela euskara erdigunean jartzea; batez ere, emakume aniztasun handia dagoen eremua izanda». Orduan ondu zuten jardunaldi hauetan aplikatzen ari diren eredua. «Xuxurlariaren figura martxan jarri genuen; eta, egia esan, nahiko ongi funtzionatzen ari da; batez ere, tade txikietan». Ahobizien euskara gaitasuna, eta euskaraz ez dakitenen arteko beharra uztartuz, zubi berriak eraiki nahi dituzte. « Xuxurlatzen sortzen den une intimo horiek ere badira emakume anitzen artean aliantzak sortzeko era bat».

Aldi bereko itzulpena

Xuxurlarien eredua tailer eta eztabaidetan erabili dute, nork bere erara kudeatuta. Mahai inguru zentraletan, berriz, aldi bereko itzulpena izan da euskara erdigunean jartzeko bermea. «Eduki guztiak euskaraz jaso zitezen bermatu nahi genuen, baina baita komunikazioa ere; dugun inertzia elebiduna gainditu behar dugu», azaldu du Torrealdaik. Hain justu, gogora ekarri du, euskararen lurralde osoko ikuskera gailentzea nahi dutela, eta gaztelaniaren menpekotasunaz harago jardutea dela helburua. Era horretan, hizkuntza kudeaketan ere mugarri bat jarri izan nahi dute. «Aurreko jardunaldietan ez bezala, apustua euskara lehen lerroan jartzea izan da, ulertuta gure herriaren hizkuntza dela».]]>
<![CDATA[Feminismoaren erraietan ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1971/002/001/2019-11-02/feminismoaren_erraietan.htm Sat, 02 Nov 2019 00:00:00 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1971/002/001/2019-11-02/feminismoaren_erraietan.htm Salda Badago lelopean, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak abian dira atzotik. Hiru egunez batuko dira adin, arraza eta jatorri anitzetako andreak; nor bere ikuspuntutik, bere txokotik mintzatzeko prest. Feminismoaren inguruko hausnarketak ezagutarazi, elkarri entzun eta etorkizunera begira jarri dira. Indartsu dagoen mugimenduaren isla izan nahi dute, feminismoa gorpuztu nahi dute.

Bost ardatz zehaztu dituzte: bizitzak erdigunean jartzea, dekolonialitatea, gorputza eta sexualitatea, indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzea eta mugimendu feministaren erraiei begiratzea. Duela bi urte abiatu zuten topaketak martxan jartzeko bidea, eta eguna heldu denean lanez lepo daude antolatzaileak. «Errusiar mendi baten parekoa izan da prozesua; oso bizia. Estresak jota, baina oso hunkituta gaude», esan du Amaia Zufia Euskal Herriko mugimendu feministako kideak.

Goizean goizetik

Goizean goiz abiatu dira jardunaldiak: 08:00etan jarria zuten lehen hitzordua Landako gunean, atzo goizean. Emakume ilara luzeak erakustazokaren atarian lehen ordutik: «lo bai», «lo ez», «izena emanda berandu», «izena eman gabe». Bakoitza dagokion pankarta zatiaren azpian pilatu da, txanda noiz helduko zain. Izena eman ez dutenei dagokie azken lerroa, eta hor ere errenkada luze-luzea dago. Barrenean, antolatzaileak ere pozarren: «Bakarrik lo ez, bakarrik lo ez, bakarrik lo ez jardunaldietan», umorez ari dira kantari.

Zirrara nabari da giroan, batera egoteko gogoa, eta beharbada, beharra ere bai. Izan ere, 2008an egin zituzten Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak Portugaleten (Bizkaia), eta ordutik ez da berriz bildu mugimendua. «Lehen helburua da hamar urte pasatuta denok elkartzea eta erakustea mugimendu oso-oso bizia garela eta indartsu gaudela; hasi ginenean baino askoz ere gehiago gara», erantsi du Zufiak irriz.

Hasierako multzo horren parte da Begoña Zabala Emakume Internazionalistak elkarteko kidea. Bizkaiko Emakumeen Asanbladan hasi eta Nafarroako Koordinakunde Feministan gerora, bizitza osoa eman du feminismoaren bueltan. «1977ko jardunaldiak egin genituenean diktadura berantiar batean bizi ginen; gure eskaerak oso oinarrizkoak ziren». Dibortzio eskubidea, antisorgailuen despenalizazioa eta abortatzeko eskubidea aldarrikatzen zituzten. «Arrakastak hil gintuen nonbait; argi genuen irabaziko genuela». Begirada atzera bota du Zabalak, eta gauzak aldatu diren jakitun da.«Orain mugimendua askoz masiboagoa da; gazte pila bat batu dira borrokara, eta mugimendua berriro ere politizatzea lortu dugu».

1977an izan ziren lehen jardunaldiak Leioan (Bizkaia), eta ordutik antolatu diren guztietan egon da Zabala. «Pozgarria da mugimendua berriz politizatzen ari dela ikustea; gu hasi ginenean oso erradikala zen, eta garai gris baten ondoren berriz ere gogortzen ari da».

Olatu berri horretan kokatzen ditu gazteak, bera ez bezala ziur asko lehenengoz jardunaldi feminista batzuetan parte hartzen ari direnak. Horren adibide da Bego Beraza, Deustuko gazte talde feministako kidea. «Aurrekoetan gu nerabeak ginen, eta ez genituen ezagutu, ikastera, aliantzak sortzera eta salda badagoela erakustera etorri gara».

Aniztasunetik eraikitzen

«Indartsua eta plurala». Horrela aurkeztu dute mugimendu feminista jardunaldietan. Ongietorria hainbat hizkuntzatan egin ondoren, umorez ekin diote lehen egunari. Bea Egizabalek barrez lehertzen jarri ditu aurrean dituen 3.000 andreak. «40 tailer, hogei eztabaida... eta ni egunean jartzera nator, eta bi tailer entzunda egingo dut alde! Antsietatea sortzen dit honek», ironiaz egitaraua txantxa bihurtu du Egizabalek. Eta gorputzeko tentsioak askatuta, bete-betean sartu dira mamian. Lehen mahai ingurua Bizitza erdiguneratzeko agenda partekatua eta burujabetzak izenpean abiatu dute. Denak batera egon dira mahai inguruan, eta ondoren heldu da aukeratzeko unea.

Nora jo erabaki nahian dabil Beraza, baina zantzuren bat badu nondik jo. «Jardunaldiek aukera ematen didate nire eguneroko errealitatean eskura ez ditudan zenbait gai jorratzeko». Parte hartzaileen artean nola, tailer eta eztabaiden eskaintzan ere aniztasuna izan da nagusi: «Tailerrak aldi berean dira, eta aukerak zabaldu nahi izan ditugu; ardatz eta gai oso ezberdinetakoak dira», azaldu du Zufiak.

Tailerren ondoren berriz bat egin dute 3.000 emakumeek Landakon, aretoa jantoki bihurtuta. Eta, gosea ase ondoren, berriz ekin diote eztabaidari. Oraingoan bigarren ardatz estrategikoa izan dute hizpide: dekolonialitatea. Zabalak nabarmendu du gai hori berria bezain beharrezkoa dela. «Gu hasi ginenean ez genekin zer zen migrazioa; gu atzerriratzen ginen, baina ez genituen kanpotik jasotzen». Etengabe aldatzen ari den errealitatera egokitutako eztabaida dela uste du. Bigarren tailer sortara egin dute ondoren, eguna biribiltzeko. Nekatuta baina pozik, aisialdirako beta gau partean: Euskal Herriko emakume bertsolariek girotu dute gaua. ]]>
<![CDATA[Ardura hartzeko eskatu dio 'Pikara' aldizkariak Bilboko Udalari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/005/001/2019-10-31/ardura_hartzeko_eskatu_dio_pikara_aldizkariak_bilboko_udalari.htm Thu, 31 Oct 2019 00:00:00 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1925/005/001/2019-10-31/ardura_hartzeko_eskatu_dio_pikara_aldizkariak_bilboko_udalari.htm Pikara aldizkariko kideek agerraldia egin zuten atzo, jasandako eraso faxista eta sexista salatzeko. Astelehen goizean agertu zen Putas de Soros (Sorosen putak) zioen pintaketa bat aldizkariak Bilbo Zaharrean duen bulegoaren kanpoko aldean, eskuin muturreko alderdi baten gazte antolakundeak sinatuta. Astelehen iluntzean auzolan feminista egin zuten aldizkariko arduradunek, pintaketak «gainetik margotzeko». Pikara-ren egoitzaren atariko beira mezu feministaz jostea izan zen egitekoa. Atzo, berriz, erasoa gaitzesteko agerraldia egin zuten, Irantzu Varela kazetariarekin batera.

Andrea Momoito Pikara-ko koordinatzaileak ohartarazi du erasoa ez dela kasualitatea izan: «Eraso honen helburua da komunikabide baten adierazpen eta prentsa askatasuna urratzea». Parean zuen Varela, Faktoria Lilako arduraduna. Hark ere pairatu ditu erasoak. «Hau denontzako abisu bat da». Kazetariak garbi du pintaketak ezin direla kasu bakan gisa hartu. Varela bera aspaldi hasi zen mehatxuak jasotzen eta jazarpena jasaten.

Salaketa egitearekin batera, erreakzio bat eskatu diete instituzioei. Uste dute Bilboko Udalak «ardura publikoa eta politikoa» bere gain hartu behar duela, eta erasoak jasan dituztenei babesa helarazi. Egiturazko arazoaren aurrean, erantzun posible bakarra ikusten dute: «Sistemak ez dizkigu baliabideak ematen; autodefentsa da bide bakarra».]]>
<![CDATA[Betiko azoka, eta beti berezi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/038/001/2019-10-29/betiko_azoka_eta_beti_berezi.htm Tue, 29 Oct 2019 00:00:00 +0100 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1925/038/001/2019-10-29/betiko_azoka_eta_beti_berezi.htm
Betikoa, eta beti berezi. «Urtero ohi dugu antzekoa/ eta urtero ezberdina», Sebastian Lizaso bertsolariak lehen bertsoaren bukaera baliatu zuen urriko azken astelehenaren muina laburbiltzeko. Parean zituen Onintza Enbeita eta Andoni Egaña kantuan, eta hark abiatutako ideia borobildu zuen Enbeitak kritika eginez: «Astelehen normal askotan grisa da plazako plana/ eta gaur postuak hain dotoreak eta dana zelofana/ hau ez ete da urte guztian bultzatu behar dena». Izan ere, astelehena du azoka eguna herriak astero, baina urtean behin erakartzen du arreta berezia. Aurten, 110.00 herritar eta 310 saltoki bildu ditu urriko azken astelehenak.


Azokan jateko ugari egon da; estaterako, taloak. ARITZ LOIOLA / FOKU

Jende andana, eta denetariko eskaintza. Halere, azokaren funtsa salerosketaz gaindikoa dela sumatu du Adela Andikoetxea baserritarrak. 30 urte daramatza urtero Urduliztik (Bizkaia) Gernika-Lumora joaten, eta kritika egin dio jendearen asmoari: «Gehienak egunpasa datoz, ez produktuak erostera, eta gure helburua barazkiak saltzea da». Askok galdetu egiten dutela dio, baina ez dutela sosik gastatzen. «Lehen, eskaintza handiagoa nekarren, postua itxurosoagoa izan zedin; baina nekatuta nago hainbeste galderarekin».

Dena den, lekak izan dira aurtengo azoka egunean gehien saldu den produktua Andikoetxearen postuan, eta horixe erosi dute hain justu Begoña Salazarrek eta bere lagun Rosa Mari Bilbaok. «Denetik erosiko genuke, baina aukeratu beharra dago», azaldu du Salazarrek. Santurtzitik (Bizkaia) eta Bilbotik joan dira bi lagunak feriara, eta liluratuta daude aukera aniztasunarekin: «Ikusteko bakarrik ere oso atsegina da», erantsi du Bilbaok.


Barazkiak eta frutak saltzen dituzten postuak dira nagusi. ARITZ LOIOLA / FOKU

Erosle ugari dituen postu baten atzean dago Koldo Bilbao, Etxerriaga sagardotegiko arduraduna. «Hiru urte daramatzagu hona etortzen, eta urtetik urtera gehiago saltzen dugu; gainerakoek esaten dute behera doala salmenta, baina gure kasuan ez da horrela». Bilbaok uste du berrikuntza dela gakoa, eta haiek ahalegintzen direla tradizioa berrizten. «Teknika berriak probatu behar dira, jende gaztea sartu behar da baserriko lanetan, eta lan egiteko beste era batzuk txertatu». Garbi du Bilbaok nor duen bidelagun, eta nor etsai: «Azoka gehiago egon beharko lirateke; jendeak supermerkatuak utzi behar ditu, nekazariari eta ekosistemari kalte egiten dio; merkatuak konpetentzia handia sustatzen du, eta behartu egiten ditu langileak produktu txarrak egitera». Enbeitak ere antzeko ondorioa atera du bere bertsoaldietako batean: «Gernikan ere badago supermerkatu andana/ Eroski, Lidl, Aldi eta Dia, BM be bere plana/ eta Mercadona zabalduko da osatzeko falta zana/ beraz bakoitzak jakin behar du zer dan erosten duana».

Gazta, arreta gune nagusi

Barazki eta sagardo artean, beste produktu batek sortzen du urriko azken asteleheneko une berezienetako bat: gazta lehiaketaren irabazlearen enkantea. Aurten, Aguiñiga gaztandegiak irabazi du gazte onenaren saria, eta Zoko Patxaranek eskuratu du gazta erdia, 6.600 euro pagatuta. Bigarren saria, berriz, Azkarra gaztandegiak lortu du, eta Kortezubiko (Bizkaia) Lexika jatetxeak eskuratu du gazta puska, 400 euroren truke. ]]>
<![CDATA[Bilbo Zaharrean gizon bat hil dute, eta Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2011/007/001/2019-10-25/bilbo_zaharrean_gizon_bat_hil_dute_eta_ertzaintzak_bi_gizon_atxilotu_ditu.htm Fri, 25 Oct 2019 00:00:00 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/2011/007/001/2019-10-25/bilbo_zaharrean_gizon_bat_hil_dute_eta_ertzaintzak_bi_gizon_atxilotu_ditu.htm
Bizilagunen lekukotzetan oinarrituta albiste agentziek azaldu dutenez, atxilotutako bi gizonek eta hildakoak eztabaida handia eduki zuten kalean bertan. Liskarrean ari zirela, eskopeta bat atera zuten bi gizonek, eta burura tiro egin zioten beste gizonari; Ertzaintza eta anbulantziak joan ziren, eta ordurako hila zen gizona.

Polizia iturriek azaldu dutenez, auzokoak dira hildakoa eta bi atxilotuak —bi horiek aita-semeak dira—. Ertzaintzak uste du akusatuetako baten bikotekidearekin harremanak izan zituela hildakoaren anaiak, eta auzoan sartzea «debekatu» ziotela familia horri. Atzo eguerdian kalean ikusi zuten gizona, eta tiroka amaitu zuten.

Tiro egin ondoren, kale bereko etxebizitza batera sartu ziren bi gizonak. Ertzaintzaren esku-hartze unitateek itxi egin zuten ingurua, eta ordubeteren bueltan beren burua polizien esku utzi zuten biek. Atxilotuta eraman zituzten. Etxe horretan hiru eskopeta aurkitu zituzten ertzainek. Halako arma batekin egin zioten tiro gizonari, ehizako eskopeta batekin.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaitzetsi egin du hilketa, eta justiziari eskatu dio «irmo» joka dezala horrelako kasuekin. Sanfran Auzokideak elkarteak kezka agertu du auzoan «segurtasunik eza» nabarmena delako.]]>
<![CDATA[Bilbo Zaharrean gizon bat hil dute, eta Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/172870/bilbo_zaharrean_gizon_bat_hil_dute_eta_ertzaintzak_bi_gizon_atxilotu_ditu.htm Thu, 24 Oct 2019 21:28:59 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/albisteak/172870/bilbo_zaharrean_gizon_bat_hil_dute_eta_ertzaintzak_bi_gizon_atxilotu_ditu.htm <![CDATA[Bineta sorten atzeko istorioak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/056/001/2019-10-20/bineta_sorten_atzeko_istorioak.htm Sun, 20 Oct 2019 00:00:00 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1887/056/001/2019-10-20/bineta_sorten_atzeko_istorioak.htm
Ostiralean ireki zituen ateak Getxoko Komiki Azokak, 18. aldiz, eta gaur izango du azken eguna. Errotu egin da feria herrian, eta zenbaitentzat urteroko plan finkoa bihurtu da dagoeneko. Klasiko horietako bat da Dani Fano komikigilea. Xabiroi gazteentzako komiki aldizkariaren koordinatzailea da Fano, eta 2007tik urteroko planen zerrendan du Getxoko Komiki Azokan saltzaile izatea. Euskal komikigintzarentzako plaza egokia deritzo. «Euskarazko materialari arreta jartzen dion bakarrenetarikoa da. Horregatik, gure saltokian, Xabiroi materialaz gain, saiatzen gara beste argitaletxeek euskaraz egindako berritasunak ekartzen. Bestela ez lirateke hemen egongo». Izan ere, Harriet argitaletxearen saltokiaren parean jarrita, «euskarazko komikiaren fokua» osatzen saiatu dira.

Foku horretan ari dira euren lan berriak sinatzen Joseba Larretxe, Arrate Rodriguez eta Amaia Ballesteros ilustratzaileak, besteak beste. Nor bere lanean buru-belarri sartuta, saltoki aurretik igarotzen direnen arreta erakartzen dute sinatzaileek. Hamar bat lagun dituzte begira-begira, liburuen lehen orri zurian marrazten ari diren irudiari so.

Gainerako egileen parean, irudi sinadurak egiten hastear da Iñaki Holgado. «Harkaitz Canorekin batera ondu dut Amets alokatuak lan berria; berak egin du gidoia, eta nik haren hitzak irudi bihurtu ditut». Marrazkiaren munduan mugitzen da Holgado: zineman, marrazki bizidunak egiten dihardu, eta, batez ere, komikiak ilustratzen. «Komikian, zinemaren narratiba eta literaturaren gidoia uztartzen dira». Etengabe hedatzen ari den unibertsoa da komikigintza, sortzaile kopuruan eta eskaintzaren aniztasunean. Astiberri argitaletxeko Fernando Tarancon editoreak dio haientzak azoka jai bat dela, elkargune bat. «Harremanak estutzeko aukera; sortzaileak, editoreak eta zaleak batzen gara».

Zaleen plazak ere aniztasunera egin du. Estibaliz Garro irakaslea eskolan baliatzeko komiki bila bertaratu da azokara. «Irakurketa eta idazketa prozesuetan oso lagungarri dira komikiak; testu gutxi eta irudi asko, testu irakurterrazak dira». Santurtzitik (Bizkaia) bertaratu dira Mikel eta Itxasne Gomez aita-alabak. 9 urteko neskak argi du zer nahi duen: «Neskak protagonista dituen komiki bat nahi dut». Aitak pozik ikusi du alabak orain horrelako komikiak irakurtzeko aukera duela: «Txikia nintzenean, komikietan denak ziren gizonak, eta, gainera, molde jakin batekoak».

Txikienei arreta berezia

Azokaz gain, bestelako ekintzak lantzeko indarra egin dute aurten. Hain zuzen, Erromoko kultur etxeko beirak margotzen ari dira haurrak, Kike Infame komikigilearen gidaritzapean. Transmisioaren garrantziaz ohartuta, haurren parte hartzea sustatu nahi du Infamek. «Komikigintzaren lekukotza bermatzeko, belaunaldien arteko zubiak eraiki behar ditugu; umeek parte aktibo izan behar dute».]]>
<![CDATA[Ikuslea da artelanen laugarren dimentsioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/032/001/2019-10-19/ikuslea_da_artelanen_laugarren_dimentsioa.htm Sat, 19 Oct 2019 00:00:00 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1873/032/001/2019-10-19/ikuslea_da_artelanen_laugarren_dimentsioa.htm Laugarren dimentsioa atzera begirakoa. Otsailaren 9ra arte egongo da ikusgai.

Ez da, ordea, Sotoren obrak Guggenheim museo baten erakusten diren lehen aldia. 1974. urtean New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoan jarri zituzten Sotoren margolanak eta eskulturak. Eta Cristobal Soto artistaren semearen esanetan, aitaren obra 45 urte geroago Bilboko Guggenheimean ikustea «oso adierazgarria» da.

Juan Ignacio Bidarte museoko zuzendariak bi hitz besterik ez ditu behar izan Soto deskribatzeko: «Klasiko garaikidea». Eta kontzeptu hori baliatuz aipatu du museoaren izpirituarekin bat datorrela Sotoren ekarpen artistikoa: «Pinturaren eta eskulturaren arteko muga arrakalatu zuten artista horien parte da Soto». Zehatz esanda, artelanez gaindikoa ere izan zen haren ekarpena. «Ikuslearen parte hartzearen bidez laugarren dimentsioa miatu zuen Sotok; ikuspegi artistiko eraldatzailea zuen».

Iragan mendeko 20. hamarkadan jaio zen Soto, Venezuelan, baina bere bilakaera artistikoa itsasoz bestaldera garatu zuen: Parisen. Frantziako hiriburura egin zuen 1950ean, eta bertan bizi izan zen hil arte. Paris izan zuen geraleku eta abiapuntu, eta bertan gogoetatu zuen artearen zein haren mugen inguruan. Arte zinetikoa jorratu zuen gehien, Jean Tinguely, Iacov Agam eta Victor Vasarely artistekin batera. Artista zinetikoek mugimendua iradokitzen duten koadro eta eskulturak lantzen dituzte. Ilusio optikoek sortzen dituzten engainuen bitartez, pieza higitzen ari dela dirudi; hain justu, film bateko fotogramak batzean sortzen den akzioa balitz bezala.

Mugimendu hori sortzearen ardura ikuslearengan paratu zuen Sotok, gizakiaren parte hartzea obra «martxan jartzeko» ezinbesteko baldintza bihurtuz. Bide horretan, artista modernoek gerora izango zuten kezka bati konponbidea bilatu ziola uste du Manuel Cirauqui erakusketako komisarioak. «Aitzindaria izan zen; gerora beste artista batzuek zuten ikuslearen parte hartzeari buruzko kezka argitu zuen».

Laugarren dimentsioa deitu zion venezuelarrak elkarrekintza horri. Bi dimentsio agertzen ditu pinturak, altuera eta zabalera, eta sakonera eransten da eskulturan. Urrunago heltzen da Soto; laugarren dimentsioa azaleratzen du, ikuslearen parte hartzea. Ondorioz, koadroaren edota eskulturaren aurrean jartzean errealitatean dagoenaren eta norberak ikusten duenaren arteko tirabira hasten da. Giza begia engainatzen dute artelanek Cirauquirentzat: «Dimentsioen ezbaiaren amildegian jartzen du ikuslea; pertzepzioaren ordena hausten du».

Zeharkatu daitekeen artea

Hain zuzen, laugarren dimentsioaren azalpena era bereziki argian hezurmamitzen dute Sotoren hiru pieza ageri ditu Guggenheimeko erakusketan. 1970eko hamarkadan ondu zituen lanak, eta, literalki, bisitariak artelanak zeharka ditzake. Horrela, erakusketa gelara sartu bezain pronto hasten da jolasa. Obra hauen aurrean gezi beltz batek iradokitzen dio bisitariari artelanera hurbiltze aukera duela. Gortina bat bailiran zintzilik dauden hariek kubo bat osatzen dute; hariak mugituz kuboaren barrunbeetara sartzeko aukera ematen duena. Ariketa horren bidez ikusleak obra barrutik bizi du.

Gainerako piezak hain interaktiboak ez diren arren, ikuslearen mugimenduaren bitartez aktibatzen dira. Forma geometrikoak izan zituen lanabes, eta lerroak batzeko bide ezberdinak jorratu zituen Sotok. Zurruntasunera eta malgutasunera egin zuen artistak, garaian garai, material ezberdinekin jokatuz.

Hastapenetako artelanek lerro geometriko zurrunak dituzte, ilusio optikoak sortzeko gai izanda ere, horma irudi gisa gorpuztuak. Gerora, esperimentazio bidea hasi zuen Sotok eta geometriaren «deseraikitze» fasea abiatu. Irregulartasuna eta egitura kurbatuak dira nagusi 1960. hamarkadako lehen erdiko piezetan. Ondorengo aldian, berriz, ikuslearen barneratzea ahalbidetzen duten piezak. Eta, hortik aurrera, artelanek sortu ditzaketen soinu, kolore efektu eta sakontasun pertzepzioaren inguruan ikertzen hasten da. Erakusketan dagoen Sotoren piezarik berriena da lanketa horren erakusgarri: 2001ean ondu zuen Urdin nagusia. Komisarioak azaldu duenez, koadroa ulergaitza da giza begiarentzat: «Giza begiarentzat ezinezkoa da pieza hau ulertzea».]]>
<![CDATA[Hilabeteko greba orain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/009/001/2019-10-16/hilabeteko_greba_orain.htm Wed, 16 Oct 2019 00:00:00 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1877/009/001/2019-10-16/hilabeteko_greba_orain.htm
Greba deialdia ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk egin dute. Aurreko protestetan UGT ere izan dute bidelagun, baina azken hilabeteetan atera egin da batasun sindikaletik —gehiegizkotzat jo ditu protestak—. Nolanahi ere, protestara deitu duten sindikatuek gehiengo oso handia dute: negoziazio mahaiaren %97. Azaroaren 7an hasiko dute protesta, eta abenduaren 5ean amaitu. Eta aurreratu dute akordiorik ezean greba luzatu egin litekeela.

Lanuzteak eragin handia izan lezake familietan: 100.000 ikasle inguru dabiltza grebara deitutako ikastetxeetan. Guraso elkarteak kexu agertu dira aurreko mobilizazioekin, eta are gogorrago hartu dute hilabeteko greba deialdia. Sindikatuek atzo egin zuten mobilizazioen berri emateko agerraldia, ELAren Bilboko egoitzan, eta zenbait familia egoitzaren aurrean bildu ziren, behingoz gatazka konpon dezatela exijitzeko. Eusko Jaurlaritzari eskatu diote egin dezala «bitartekari» lana. «Hezkuntza oinarrizko eskubidea da, eta gatazka gehiegi luzatzen ari da», azaldu zuten. Greba deialdia ikusita, aurreratu dute «neurriak» hartuko dituztela.

Egoera ikusirik, sindikatuak haiekin harremanetan jartzen hasi dira: «Ulertzen dugu familien ardura. Egoera azaltzeko bilera bat egiteko deia egin diegu».

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du gatazkan esku hartu orain arte, Kristau Eskolaren eta sindikatuen arteko arazoa delakoan. Sindikatuek uste dute, ordea, ardura banatua dela, Jaurlaritzaren itunpeko eskolak daudenez tartean: gobernuaren eta patronalaren «arduragabekeria eta immobilismoa» salatu dituzte.

Gatazka ez da berria, eta azken hilabeteetan kale itsu batean sartu da negoziazioa. Sindikatuek azaldu dute azken negoziazio mahaia ekainaren 13an bildu zela, eta ordutik ez dutela bestelako deialdirik jaso. Sindikatuen esanetan, patronalak esan zien beste bilera batera deituko zuela uztailean, baina ez dute deialdirik jaso.

Erkoreka: «Gehiegizkoa da»

Sabin Arrizabalaga Steilaseko kideak nabarmendu du afera konpontzeko «bide bakarra» dela greba deialdia. «Grebak indartu ditugunean soilik etorri dira patronalaren eta Hezkuntza Sailaren proposamenak». Azken mobilizaziotik bost hilabete igaro dira —maiatzaren 9an egin zuten—, eta salatu dute harrezkero ez dutela inolako «aurrerapausorik» eman. Azken negoziazio mahaian, ekainekoan, Kristau Eskolak proposamen bat aurkeztu zuen, baina sindikatuek salatu dute lehenagokoen «berdina» zela.

Enpleguari, soldatari eta irakasleen lan kargari dagozkien puntuetan nabari dituzte sindikatuek desadostasun nagusiak. Sindikatuek diote «negoziatzeko prest» agertu direla etengabe. Hala nabarmendu du Miren Zubizarreta ELA hezkuntzako arduradunak: «Planteamendu malguak eta eskaera neurtuak egin ditugu; negoziazio ahaleginetan zintzoak izan gara».

Hilabeteko greba deialdiari buruz iritzia eskatuta, Kristau Eskolako iturriek BERRIAri adierazi diote egoera aztertzen ari direla. Eusko Jaurlaritzak kritikatu egin du sindikatuen jarrera: hilabeteko greba deialdia «gehiegizkoa» dela adierazi du Josu Erkoreka bozeramaileak, eta ikasleei eragingo dien kalteaz ohartarazi du.]]>
<![CDATA[Kristau Eskolan hilabeteko greba antolatu dute sindikatuek]]> https://www.berria.eus/albisteak/172454/kristau_eskolan_hilabeteko_greba_antolatu_dute_sindikatuek.htm Tue, 15 Oct 2019 14:28:35 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/albisteak/172454/kristau_eskolan_hilabeteko_greba_antolatu_dute_sindikatuek.htm <![CDATA[«Bizitza merkaturatu dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/022/001/2019-10-15/bizitza_merkaturatu_dugu.htm Tue, 15 Oct 2019 00:00:00 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1864/022/001/2019-10-15/bizitza_merkaturatu_dugu.htm Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko Mugari buruzko analisi feminista bat kongresuan.

Indarkeria era askotan gorpuztu daiteke emakumeengan. Zein da zehazki zuen egitekoa?

Guk, batez ere, prostituzioan aritzen diren edo salerosketaren biktima diren emakumeekin egiten dugu lan. Baliabideak eskaintzen ahalegintzen gara: batzuek lotarako tokia behar dute; beste zenbaitek, babesa. Finean, haien eskubideak berma daitezen saiatzen gara, aukerak zabaltzen.

Jardunaldietan, arreta berezia eskaini diezue Afrikatik Europara iritsitako andreei. Nolakoa da hartu-emana haiekin?

Emakume horien bizitza biolentziak markatu du erabat. Sorterrian, bidaian, eta baita muga igarotzen dutenean ere. Andreek migratu egiten dute, eta, tamalez, kasu gehienetan biolentziak zeharkatzen ditu haien bizitzak eta gorputzak, eta aztarna sakona uzten die. Hona iristen direnean biktima gisa ikusten ditugu, eta ikuspegia zabaldu behar dugu. Emakume horietako bakoitzaren bizitza bakana da, eta gure lana da babesa eta aukerak eskaintzea. Ulertzen saiatu behar dugu. Askok barneratu behar izan dute biolentzia bidaiaren parte dela.

Jakintzat ematen dute, beraz?

Ez dakit jakintzat ematen duten, baina ez dut uste inozoak direnik. Denek dute Europara etorri den ezagun edo lagunen bat. Egoerak askotarikoak dira, eta ezagutza maila ezberdinak dituzte, baina ziur aski oso zaila da gerora kontatzen dizkiguten zenbait egoera aldez aurretik irudikatzea. Beste batzuetan ezjakintasuna nabari da; askok oso-oso gazte alde egin zuten etxetik. Nahasketa bat da.

Euskal Herrian migratzaileei harrera egiteko zenbait sare sortu ziren iaz, eta, oro har, haiengana iritsi ziren etorkin gehienak gizonezkoak ziren. Non daude emakumeak?

Interesgarria da emakumeok bizirik irauteko garatzen ditugun estrategiak ezagutzea. Egun indarrean diren migrazio politikekin, ia ezinezkoa da bakarrik migratzea: inork ezin du muga bakarrik pasatu. Eta badira joan-etorri jario hori beste batzuk esplotatzeko baliatzen dutenak. Erraza da emakumeak salerosketa sareen atzaparretan erortzea. Sare horiek babesa, segurtasuna eta muga igarotzeko bidea ematen diete. Ez dira harrera sareetara iristen, beste nonbait daudelako. Iritsi, iristen dira; gizonek bezalaxe migratzen dute.

Zuek nola topatzen dituzue?

Batzuetan, zerbitzu sozialen bidez edo indar polizialen bidez heltzen dira. Baina, gehienetan, ahoz aho. Aurretik gurean dauden andreek mezu garbia helarazten diete ingurukoei: «Lagun zaitzakete». Izan osasun kontuak, izan asilo eskaera edo prostituzioa uzteko nahia. Emakumeen ahoz ahokoa da biderik eraginkorrena.

Behin helduta, zer-nolako erlazioa sortzen da haien eta zuen artean?

Borondatez hurbiltzen direnez, uste dute lagun diezaiekezula; hori abiapuntu ona da. Lanketa ez da arbuiotik hasten; ez dago mesfidantzarik, eta hori ezinbestekoa da bideari ekiteko. Oinarri horretatik abiatzen gara proiektu bat eraiki eta helburu komun batzuk ezartzeko. Gero, bidean, elkar ezagutu ahala, ikusiko dugu elkarri zerbait eskaintzeko gai garen ala ez.

Zein izango litzateke erlazio horren azken xedea?

Pertsonak, eta ez arazoak, ardatz dituen ikuspegia landu nahi dugu. Gure lana bizi aukera hobeak lortzen laguntzea da. Bizi izan dituzten biolentzia egoera horiek guztiak batasun baten barruan ulertu behar ditugu, eta, deliturik balego, mina erreparatzeko baliabideak jarri. Emakume horiek euren bizitzari aurre egiteko gaitasuna garatu behar dute; arriskurik eta kalterik txikiena sortzen dizkieten erabakiak hartu behar dituzte. Horretako modua ematen duten heldulekuak eskaintzen dizkiegu guk, baina eurek egin behar dute bidea. Aukerak eta tresnak hartu, eta aurrera egin. Finean, emakume horien eta nire arteko ezberdintasun bakarra da abiapuntu gisa izan ditugun aukerak. Familian edo inguru sozialean ditugun aukerek gainerako guztia baldintzatzen dute.

Sexu esplotazioa, gosea, hotza... Traba asko izan dituzte bizitzan aurrera egiteko.

Eta hemen daude. Guk bizirik irautea lortu dutenekin egiten dugu lan. Indartsuak dira, oso. Jende asko ikusi dute bidean geratzen, eta eurak honaino heldu dira; garaileak dira. Ikuspegia aldatu behar dugu: pertsonen beharrei erreparatu ordez, haien ahalmenetan jarri behar dugu arreta.

Sistema batek sostengatzen du desoreka hori, nolabait. Zertan oinarritzen da indarkeriari bide emateko?

Bizitza merkaturatu egin dugu. Globalizazioaren eraginez, bizitzako alor guztiak merkatuan jarri ditugu. Arazoa egiturazkoa da: dena sal eta eros daiteke, baita pertsonak ere. Errealitatea aztertzean, nahitaezkoa da merkatuaren logika eta dinamika patriarkalak presente izatea. Ezer ez dago isolaturik. Askok ez dituzte oinarrizko bizi baldintzak bermaturik. Bizitzea ahalbidetzen duten estrategiak garatu behar ditugu.

Pertsonen salerosketa, prostituzioa... Halakoek mesede egiten al diote sistemari?

Sistema denok gara. Pertsonen salerosketaren oinarrian eskari bat dago, eta pertsona batzuk erabiltzen dira eskaintza hori asetzeko. Salerosketa nonahi dago. Esklabotza normalizatu dugu, gizarteak barneratu egin du.

«Esklabotza moderno» gisa definitua izan da.

Askotan erabiltzen den terminoa da, eta egia da. Pertsonak baliogabetzen dituzte; erabakiak hartzeko gaitasuna ukatzen diete; atxikita daude; une oro pairatzen dute biolentzia; euren bizitza gidatzeko gaitasuna galtzen dute. Hori esklabotza da, eta gure muturren aurrean dago. Baina ez dugu ikusten, edo ez dugu ikusi nahi.]]>
<![CDATA[Kimikako Nobel saria jaso dute litio ioizko baterien garapenaren aitzindariek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/010/001/2019-10-10/kimikako_nobel_saria_jaso_dute_litio_ioizko_baterien_garapenaren_aitzindariek.htm Thu, 10 Oct 2019 00:00:00 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1893/010/001/2019-10-10/kimikako_nobel_saria_jaso_dute_litio_ioizko_baterien_garapenaren_aitzindariek.htm
Iragan mendeko 70eko hamarkadan ekin zion Whittingamek litiozko lehenengo bateria erabilgarria ontzeari, eta britainiarraren bideari segitu zion Goodenoughek. Produktuaren prototipoa hobetu guran, bateria ereduaren potentzia bikoiztea lortu zuen Goodenoughek. Alemaniarrak bizitza osoa eskaini dio kimikari, eta 97 urte bete berritan eskuratu du Kimikako Nobela; saria jaso duen pertsonarik helduena da. Azkenik, Yoshino japoniarrak beste biek hasitako bidea borobiltzeko urratsa egin zuen; litio soila litio ioizkoarekin ordezkatu zuen. Hobekuntza horri esker, bateria praktikan erabilgarri bihurtu zen, litio ioizkoa seguruagoa baita.

Guztiak gizonak

Astelehenean abiatu zuten garaikurren banaketa, eta, dagoeneko, bederatzi ikerlari saritu dituzte, guztiak gizonezkoak. Kasu guztietan, hain justu, hiru sari banatu dituzte alor bakoitzean: gai orokorren inguruan zientzialari ezberdinek egindako ekarpen zehatzek piztu dute epaimahaiaren arreta. Zelulen funtzionamenduan oxigenoak zer-nolako eragina duen zehazteko azterketak egin dituzte astelehenean Medikuntzako Nobela eskuratu zuten William G. Kaelin, Gregg L. Semenza eta Peter J. Ratcliffek. Atzo, berriz, James Peeble, Michel Mayor eta Didier Queloz astrofisikoak gailendu ziren Fisikako Nobelean.

Gaur banatuko dute Literaturarena, eta, ezohiko eran, sariketa bikoitza izango da: iazkoa eta aurtengoa. Bihar Bakeak hartuko du lekukoa, eta Nobel Sarien sorta Ekonomiakoak itxiko du, datorren astelehenean.]]>
<![CDATA[Litio ioizko baterien garapena ikertu dutenen lana saritu du Kimikako Nobelak]]> https://www.berria.eus/albisteak/172211/litio_ioizko_baterien_garapena_ikertu_dutenen_lana_saritu_du_kimikako_nobelak.htm Wed, 09 Oct 2019 13:41:18 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/albisteak/172211/litio_ioizko_baterien_garapena_ikertu_dutenen_lana_saritu_du_kimikako_nobelak.htm <![CDATA[Unibertsoa aztergai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/008/001/2019-10-09/unibertsoa_aztergai.htm Wed, 09 Oct 2019 00:00:00 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/paperekoa/1893/008/001/2019-10-09/unibertsoa_aztergai.htm
Peebles aditua da kosmologia fisikoan da, eta hainbat ekarpen teoriko landu ditu; suitzarrek, berriz, ekarpen praktikoa egin dute. Akademiaren aburuz, Peeblesen ikerketek balioa eman diete kosmologiaren inguruko oinarriei. «Kosmologia espekulazio hutsa zen lehen, eta zientzia da orain». Areago, gaur egun unibertsoaren sorrera eta bilakaera ulertzeko eran aitzindari izan zen Peebles; «unibertsoaren ulerkera modernoaren» oinarriak ezarri zituen, akademiaren esanetan.

Mayorrek eta Quelozek ere aitzindaritza lan mardula egin dute, aurkikuntza praktikoen alorrean. Bada, Esne Bidearen mugetatik harago unibertsoa ikertzen jardun dira, eta 1995. urtean aurrenekoak izan ziren eguzki sistematik kanpo zegoen planeta bat topatzen. Astronomia «hankaz gora» jarri zuen gertakari horrek, eta, harrezkeroztik, 4.000 planetatik gora topatu dituzte Esne Bidetik kanpo.

Sexu desoreka

Nobel sarien banaketan bigarren lekua izan du Fisikakoak, eta, genero ikuspegitik, berritasunik ez da izan. Astelehenean William G. Kaelin eta Gregg L. Semenza estatubatuarrek eta Peter J. Ratcliff britainiarrak lortu zuten Medikuntzako Nobel saria, medikuntza molekularraren alorrean egindako lana dela medio. Atzo ere hiru gizonezkok jaso zuten saria, eta, horrela, bere hartan segitu du lehengo joerak.

Dena den, iaz, Fisikako Nobel sarian izan zen ezustea, eta, 55 urtean lehen aldiz, emakumezko batek irabazi zuen, Donna Strickland zientzialari kanadarrak, Arthur Ashkin estatubatuarrarekin eta Gerard Mourou frantziarrarekin batera, laser izpien aplikazio praktikoen alorrean garatutako teknika eta erremintengatik. Bada, Fisikako Nobel saria 1901. urtean eman zuten lehenengo aldiz, eta, 117 urteotan, hiru salbuespen besterik ez dira izan: Marie Curie (1903), Maria Goeppert-Mayer (1963) eta Donna Strickland (2018).]]>
<![CDATA[Fisikako Nobel saria James Peebles, Michel Mayor eta Didier Quelozentzat]]> https://www.berria.eus/albisteak/172167/fisikako_nobel_saria_james_peebles_michel_mayor_eta_didier_quelozentzat.htm Tue, 08 Oct 2019 13:13:44 +0200 Uxue Gutierrez Lorenzo https://www.berria.eus/albisteak/172167/fisikako_nobel_saria_james_peebles_michel_mayor_eta_didier_quelozentzat.htm William G. Kaelin eta Gregg L. Semenza estatubatuarrei, eta Peter J. Ratcliff britainiarrari eman zieten medikuntzako Nobel saria, eta, bihar, kimikaren txanda izango da.]]>