<![CDATA[Uxue Rey Gorraiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 30 Sep 2023 22:40:19 +0200 hourly 1 <![CDATA[Uxue Rey Gorraiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Txalaparta: 35 urte literatur apologian]]> https://www.berria.eus/albisteak/233088/txalaparta_35_urte_literatur_apologian.htm Fri, 22 Sep 2023 14:14:58 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/albisteak/233088/txalaparta_35_urte_literatur_apologian.htm <![CDATA[Zumeta bat pilotakadaz egina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/025/001/2023-09-22/zumeta_bat_pilotakadaz_egina.htm Fri, 22 Sep 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/025/001/2023-09-22/zumeta_bat_pilotakadaz_egina.htm Zumeta 23 film laburrean. Aurten mende erdia bete da Zumetak zeramikazko mural ikonikoa hasi zuenetik -1974ko apirilean bukatu zuen-, eta haren omenezko ekitaldi eta jarduera ugari antolatu dira urteurrenaren karietara. Marko horretan bildu dute Alegriaren pieza ere. Gaur estreinatuko du, 22:00etan, Zubietako Errebote plazan (Gipuzkoa). Gero, filmeko musikaren egile Peru Galbetek kontzertua emanen du.

Usurbilgo Udalaren enkarguz egin du lana Alegriak. Zinemagileak kontatu duenez, Zumetak bere garaian erakutsitako «balentriaren» parekoa da udalekoek orain izanikoa, inolako argibide eta mugarik gabeko eskea egin baitzioten zuzendariari. «Gutun guztiz zuri bat» eman zioten, «guztiz aske» izateko bide eman diena. Are, Alegriak adierazi du udala duela 50 urte ere «oso ausarta» izan zela. «Pentsa garai hartan zer behar zuen herriaren bihotzean halako lan abstraktu, berri eta aitzindari bat jartzeak!».

Zubietan grabatu dute lana. Narrazio zuzenik gabeko filma da, eta abstrakzioa du oinarri. Mihise modura balio duen frontis zuri bat, bi puntista, kantari bat, eta dozenaka begi jokaldiari so. Izan ere, filmean, pilotariak margolari dira -Maite Ortiz de Mendibil eta Manex Urtasun-, pinturaz betetako pilotak dituzte pintzel, eta, kolpeka, pilotak paretan lehertuz sortzen dute obra. Zumetaren omenezkoa.

Kolore eztandak ez dira soilik frontisean gertatzen. Alegriak azaldu duenez, Galbetek eginiko musika «magikoa» izan da. «Joxean Artzeren bertso baten bidez, ahots hari bat marrazten du, eta koloretako piloten ibilbide bera egin». Gainera, Usurbilgo hainbat ahotsek osatutako koru batek ere parte hartu du; are, haiek dira pilotariei begira ageri direnak.

Usurbilera bueltan

Zumetaren obrek inoiz gutxi izaten zuten izenbururik. Artistak nahiago izaten zuen soiltasunari eutsi, eta sinadura (abizena) eta data (urtea) baizik ez zituen idazten. Horregatik, Alegriak iritzi dio filmak ere hala behar zuela: Zumeta 23. Are, Zumetaren uste berekoa da. «Maiz, titulurik onena titulurik ez izatea da. Modu ona da begirada ez baldintzatzeko». Gainera, zuzendariak esan du «kointzidentzia eder» bat gertatu dela filma egiteko prozesuan: Zumetaren murala 16 metro zabal eta 9 metro garai da. Proportzio berekoa da filmaketarako ibilitako formatua: 16:9.

Omenaldi sortak bihar izanen du segida, Usurbilen. 11:00etatik aurrera, arte plastikoen erakusleihoak eta tailerrak izanen dira herriko sortzaileekin; eguerdian, Zumeta 23 filma aurkeztuko dute atzera ere, Mikel Laboa plazan. 18:00etatik aurrera, Usurbil Museo Irekia izeneko ibilaldia eginen dute, eta 22:30ean Xumetik ikuskizuna izanen da horma irudiaren aitzinean; dantza, antzerki eta musika bidezkoa da.]]>
<![CDATA[Aitortza jaso du Espainiatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2009/024/002/2023-09-20/aitortza_jaso_du_espainiatik.htm Wed, 20 Sep 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/2009/024/002/2023-09-20/aitortza_jaso_du_espainiatik.htm Zerria liburuagatik (Erein). Lanaren hainbat ezaugarri nabarmendu ditu epaimahaiak: hala nola «narrazioaren kalitate aparta» eta «irakurlearen kontzientzia, memoria eta oraina astintzeko eta hunkitzeko erabilitako abilezia».

Halaber, nobelaren «ahalmen desafiatzailea» goratu dute epaileek, batik bat. Horrez gainera, diotenez, Zubizarretak ederki jakin du «deskribapen hipnotikoz» gizatasunari buruz hausnartzen. «Patxi Zubizarretak, bere leuntasunarekin eta idazkera dotorearekin, ederki lortzen du zaurian edertasuna aurkitzea. Haurrentzako literatura harribitxi bihurtzen du hala», erantsi dute.

Hain zuzen ere, besteak beste sari bati esker argitaratu zuen Zubizarretak Zerria, lanak 2021eko Lizardi saria irabazi baitzuen, sariketak haurrentzako obrak ez ezik gazteentzakoak ere aintzat hartu zituen lehenbiziko aldian. Zubizarreta lehendik ere izana zen garaile horretan; 1991n, bere liburu Matias Ploffen erabakiak saritu zuten. Gainera, bestelako sari ugari jasotakoa da Zubizarreta. Esate baterako, lau aldiz eman diote hari haur eta gazte literaturako Euskadi saria —1998., 2006., 2010. eta 2019. urteetan—.

Espainian saritu berri duten Zerria eleberrian, gizatasunaren eta animaltasunaren gaineko hausnarketa sakona egiten du idazleak, gazte glaziologo batek jasotzen duen notizia bat abiapuntu; beste beste, infantizidio baten kontakizuna eginez.]]>
<![CDATA[Patxi Zubizarretak irabazi du Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria]]> https://www.berria.eus/albisteak/232973/patxi_zubizarretak_irabazi_du_espainiako_haur_eta_gazte_literatura_saria.htm Tue, 19 Sep 2023 18:08:37 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/albisteak/232973/patxi_zubizarretak_irabazi_du_espainiako_haur_eta_gazte_literatura_saria.htm Zerria liburuagatik (Erein). Lanaren hainbat ezaugarri nabarmendu ditu epaimahaiak: hala nola «narrazioaren kalitate aparta» eta «irakurlearen kontzientzia, memoria eta oraina astintzeko eta hunkitzeko erabilitako abilezia». Halaber, nobelaren «ahalmen desafiatzailea» goratu dute epaileek. Gainera, diotenez, Zubizarretak ederki jakin du «deskribapen hipnotikoz» gizatasunari buruz hausnartzen. «Patxi Zubizarretak, bere leuntasunarekin eta idazkera dotorearekin, ederki lortzen du zaurian edertasuna aurkitzea. Haurrentzako literatura harribitxi bihurtzen du hala», erantsi dute. Hain zuzen ere, besteak beste sari bati esker argitaratu zuen Zubizarretak Zerria, lanak 2021eko Lizardi saria irabazi baitzuen, sariketak haurrentzako obrak ez ezik gazteentzakoak ere aintzat hartu zituen lehenbiziko aldian. Zubizarreta lehendik ere izana zen garaile hartan; 1991n, haren liburu Matias Ploffen erabakiak saritu zuten. Gainera, bestelako sari ugari jasotakoa da Zubizarreta. Esate baterako, lau aldiz eman diote hari haur eta gazte literaturako Euskadi saria –1998an, 2006an, 2010ean eta 2019an–. Espainian saritu berri duten Zerria eleberrian, gizatasunaren eta animaltasunaren gaineko hausnarketa sakona egiten du Zubizarretak, gazte glaziologo batek jasotzen duen notizia bat abiapuntu hartuta. Beste beste, infantizidio baten kontakizuna eginez. ]]> <![CDATA[Liher taldeak «etenaldi luze bat» eginen du martxotik aurrera]]> https://www.berria.eus/albisteak/232956/liher_taldeak_etenaldi_luze_bat_eginen_du_martxotik_aurrera.htm Tue, 19 Sep 2023 09:47:25 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/albisteak/232956/liher_taldeak_etenaldi_luze_bat_eginen_du_martxotik_aurrera.htm

Etena. Pause. Hibernazioa.

A-TSE-DE-NA.

Iritsi da 'Eta hutsa zen helmuga' agurtzeko unea. Ez goaz betirako; baina noiz arte ere, ez dakigu oso ondo. Zortzi urtez egon gara jo eta fuego gure bidea eraikitzen, eta oraingoan, agurra beste batzuetakoa baino

1/2 ð¾§µ pic.twitter.com/Pp1S0qY75Q - Liher (@Liherband) September 19, 2023 Edonola ere, Liherrek kontzertu mordoa du aurreikusia udazken honetarako. Zehazki, hamar emanaldi eginen ditu abendura bitarte; horietako zenbait, atzerrian. Ondotik, dagoeneko 2024an eginen ditu berriki iragarritako agur kontzertuak. Urtarrilaren 26an Gasteizen ariko da, Jimmy Jazzen; otsailaren 25ean, Bilboko Kafe Antzokian, eta martxoaren 2an, berriz, Donostian. Azken horri dagokionez, oraindik zehazteko dago zer aretotan joko duten. ]]> <![CDATA[Kontraesanezko poeta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/028/001/2023-09-17/kontraesanezko_poeta.htm Sun, 17 Sep 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1928/028/001/2023-09-17/kontraesanezko_poeta.htm
1904an jaio zen, Parralen, Txilen, eta, sortzez, Ricardo Eliecer Neftali Reyes Basoalto zuen izena. Oso gazte hasi zen idazten; artean adingabe zelarik argitaratu zioten lehenbiziko olerkia, 1917an, La mañana egunkarian. Dena dela, etxean ez zuen babesik jaso. Haren aitak ez zuen nahi semea poeta izatea, eta hainbat eskuizkribu hautsi zizkion, kontra egiteko. Horregatik, ezizen bat baliatzeari ekin zion, 1946an izen ofizial bilakatuko zuena: Pablo Neruda. Poetak ez zuen sekula esplikatu zergatik hautatu zuen izen hori, baina askok iritzi diote Jan Neruda idazle txekiarraren omenez hartu zuela. Beste teoria batzuen arabera, Wilma Norman-Neruda biolinistarengatik aukeratu zuen.

Parralen sortu arren, Nerudak Temucon eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Bertan idatzi zuen lehenbiziko poema liburua: Crepusculario (1923). Sentimentalismoa eta erromantizismoa gailentzen ziren obra horretan, eta gai horiek harilkatzen dute bere bigarren liburua ere: Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua (1924). Lan horri esker egin zen Nerudaren poesia sonatu.

Helduaroan murgildu ahala, diplomazian eta politikan hasi zen Neruda, Txileko ezkerreko mugimenduekin eta Alderdi Komunistarekin konprometiturik. Hark aitortu gisara, garaiko kezka politikoak sarri azaldu zituen olerkietan. «Politika nire bizitzarekin nahasi zen, eta olerkiei ezin nizkien kalerako ateak itxi, ezin itxi nizkien bezala maitasunerako atea, bizitzarakoa, alegriarakoa edo tristurarakoa».

1927tik, kontsul izan zen hainbat herrialdetan, hala nola Birmanian, Sri Lankan, Singapurren eta Espainian. 1943an Txilera itzuli zen, eta senatari izendatu zuten 1945ean. Ordea, gatazka gogorrak izan zituen Gabriel Gonzalez Videlaren gobernuarekin, eta erbestera egin zuen 1949an. 1952an itzuli zen. Hil artean izan zen Alderdi Komunistaren Batzorde Nagusiko kide, eta, izatez, lehendakarigai izateko hautagai izan zen 1969an. Azkenik, uko egin zion hautagaitzari, Salvador Allenderi bidea ireki eta hura izan zedin Unidad Popularreko lehendakarigai bakarra.

Urteek aurrera egin ahala, gero eta ageriago dira Nerudaren figurak besteak beste genero ikuspegitik sortzen dituen dudak. Gainera, jokabide matxistak artistaren bizitzako pasarteetan zein obran dira bistakoak. Hainbat feministak adierazi dute Nerudak bere poemetan zabaltzen zituen mezuak sarri zirela misoginoak. Horren adibide, XV poema nabarmendu ohi da: «Laket zaitut bestetan ez bezala isila/ zaudelako bertan ez bazina bezala». Halere, olerkietakoak bainoago, bizialdian eginikoak kritikatu zaizkio: alaba abandonatzea eta andre bat bortxatzea, besteak beste. Olerkariak berak aitortu zuen bortxatu izana, hil ondotik plazaratutako Confieso que he vivido (1974) memoria liburuan.

Pozoitua hil omen

Augusto Pinochetek Allende presidentearen kontrako estatu kolpea eman eta hamabi egunera zendu zen Neruda. Prostatako minbizia zuen, eta esan zen eritasun horren ondorioz hil zela. Ordea, bertsio hori gezurtatutzat eman dute aurten. Familiaren arabera, auzitegi medikuen ikerketak ondorioztatu du poeta clostridium botulinum germenaren toxina injektatu ziotelako hil zela.

2011z geroztik dago piztuta Nerudaren heriotzaren kausari buruzko auzia. Nerudaren txofer Manuel Arayak Mexikoko Proceso aldizkarian adierazi zuen idazlea diktadura militarraren aginduz pozoituta hil zela. «Santiagora berehala itzultzeko eskatu zigun, oso gaizki zegoelako. Esan zuenez, erdi lokarturik zegoelarik, mediku bat gelara sartu zitzaion, eta injekzio bat jarri zion».]]>
<![CDATA[Pieza gehiago puzzlean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2029/022/001/2023-09-15/pieza_gehiago_puzzlean.htm Fri, 15 Sep 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/2029/022/001/2023-09-15/pieza_gehiago_puzzlean.htm
Herrixka ardazten duen kale nagusiaren ekialdeko eremuari erreparatu diote aurten bereziki. Azken kanpaina hasi arte, kale horren bestaldeko bi etxebizitza eta karrika bat ziren induskatuta. Orain, ikusi dutenez ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela, are eta zabalagoa da antzinako Irulegiren «irudi izoztua». Hala azaldu du aztarnategiko zuzendari eta historialari Mattin Aiestaranek.

Azken indusketa lanei esker, guztiz bistaratu dute hirugarren etxebizitza bat, eta, arkeologoek azaldu dutenez, hainbat ezaugarri berezi atzeman dituzte horretan. Batetik, agerian gelditu da etxea bi alditan eraiki zela: oinplano laukizuzen eta estu bat zuen lehenbizi, eta, gero, mendebalderantz zabaldu zuten, haren tamaina kasik bikoizteraino 70 metro karratuko azalera hartzen du. Hain zuzen, bigarren eraikuntza fase horretakoa da Aranzadik nabarmendu duen ezaugarrietako bat: eraikinak harrizko eskailera bat du, zazpi mailakoa, etxearen sarrera eta kale nagusia lotzeko balio zutenak. Aurkikuntza horren inportantzia azpimarratu du Aiestaranek: «Mendebaldeko Pirinioetako Burdin Aroko herrixketan oso-oso-oso ezohikoa da hori izatea; are gehiago, orain arte topatutako bakarrak dira».

Inportazioak eta Erroma

Bi mila piezatik gora aurkitu dituzte aurtengo indusketa kanpainan: zeramika zatiak, animalia hezurrak, etxeko tresnak... Aurreko kanpainetan ere halako ugari topatu izan dituzte, baina badira soilik oraingoan azaleratu diren zenbait elementu eta ondorio. Batetik, induskatu berri duten etxebizitza horretan errotarri bat atzeman dute, eta, hori horrela, ohartu dira herrixkako etxe guztiek zutela tresna hori. «Dirudienez, etxebizitza bakoitzak bere irina ekoizten zuen, aparte; hau da, ez zegoen haren lanketarako eraikin komunik. Badirudi etxe bakoitzak, familia bakoitzak, pisu ekonomiko handia zuela».

Halaber, sukaldaritzarekin loturiko zeramika eta askotariko edukiontzi mordoa topatu dute aurten, eta bitxikeria batzuk aurkitu dituzte horien artean: inportaturiko anforak. Aiestaranen esanetan, elikagaiak ekartzeko erabiltzen zituzten: olioa Adriatikotik, eta ardoa Italiatik. Gainera, beste datu bat ere erantsi du: «Ardoa, adibidez, erromatarren moduan kontsumitzen dute, ontzi erromatarren gisako batzuetan».

Historialariaren iritziz, hilabeteotako lanek asko lagundu dute erromanizazio prozesua nola gertatu zen jakiteko zereginean. «Ikusten dugu hemengoek bertako kulturak mantentzen dituzten arren, iristen hasi zaizkiela Erromatar Inperioko zenbait elementu. Pixkanaka-pixkanaka, osoago ikusten ari gara erromanizazioaren puzzlea, falta genuen pieza hau aurkituta. Gainera, pieza honi esker konturatzen ari gara prozesua ez zela bat-batekoa izan, baizik eta oso gauza konplexua. Ikusi dugu baskoi hauek jadanik K. a. 70eko hamarkadan erromatarrekin kontaktu dezentea zutela, bazutela Mediterraneoaren berri, nahiz eta beren berezitasunei eutsi».

Eskuak ekarritako ikusmina

Irulegiko Eskuak Euskal Herrian zein atzerrian piztu duen ikusmina zalantzan jarri ezinezkoa da iazko azaroan aurkikuntza jakinarazi zenez geroztik. Gainera, azken hiru hilabeteotan are eta nabarmenagoa izan da interesa. Aranzadik jakinarazi duenez, ekain erdialdetik aurrera 2.000 lagunetik gora izan dira aztarnategian, zientzia elkarteak antolaturiko bisita gidatuetan.

Hurrengo indusketa kanpaina noiz hasiko den zehaztu ez badute ere, espero da datorren urteko udaren hasieran ekitea berriz lanei. Edonola ere, datak data, gauza bat argi da: oraindik ere, asko dago egiteko. Gogotsu aitortu du hori Aiestaranek, eta ilusioz azaldu du litekeena dela beste aurkikuntza mordoa izatea Irulegiko aztarnategian. Kontatu duenez, miaketa geofisiko ugari egin da inguruan, eta azterketa horiek ondorioztatu dute hamalau bat hektareako eremuan izan daitezkeela eraikinak. «Hasi baizik ez gara egin».]]>
<![CDATA[Antzinako Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi du Aranzadiren azken indusketa kanpainak]]> https://www.berria.eus/albisteak/232777/antzinako_irulegiren_laquoirudi_izoztu_zabalago_batraquo_erdietsi_du_aranzadiren_azken_indusketa_kanpainak.htm Thu, 14 Sep 2023 09:56:09 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/albisteak/232777/antzinako_irulegiren_laquoirudi_izoztu_zabalago_batraquo_erdietsi_du_aranzadiren_azken_indusketa_kanpainak.htm <![CDATA[«Baikorra naiz: uste dut komikia ez dela sekula desagertuko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/034/001/2023-09-08/baikorra_naiz_uste_dut_komikia_ez_dela_sekula_desagertuko.htm Fri, 08 Sep 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1857/034/001/2023-09-08/baikorra_naiz_uste_dut_komikia_ez_dela_sekula_desagertuko.htm Azalak erakusketari buruz. Baina nola ez da, bada, hura «lagin bat» izanen. Euskal komikiaren historiaren atzera begirakoa egin dute elkarrekin, XII. mendetik gaur egunera arteko dozenaka aldizkari azal bilduta. Iruñeko Kondestablearen jauregian dago ikusgai.

Inoiz aitortu izan duzu jendea ez dela kontziente komikiak kulturari egiten dion ekarpenaz. Zer ekarpen egiten du, zehazki?

Era askotakoa. Arte nagusietako bat da; ez da arte txiki bat, lehen askok hala uste zuten arren. Pentsatzen zen komikiak denbora-pasa hutsak zirela, eta badira denbora-pasak, baina arte bat ere bai; bederatzigarren artea. Beste herrialde batzuetan, Frantzian kasurako, komikiari askoz ere inportantzia handiagoa aitortzen zaio Euskal Herrian baino.

Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz eginiko Komikia proiektuari tiraka ondu duzue Azalak. Lehen proiektu hartan, 1975etik 2017ra arteko euskal komikiaren historia izan zen aztergaia. Zer ondorio atera zenuten?

Euskal Herrian egindako komikia izan zen azterketaren ardatza, euskarazkoa batez ere. Kontua da komikiaren bilakaeran abiapuntu berri bat ezarri zela 1975. urtearen inguruan. Berrasmatze bat izan zen. Komikia hitza urte horretan sortua da: Anaitasuna aldizkarian azaldu zen lehenengoz. Ordutik, komikigintzak sekulako abiada hartu zuen. 80ko hamarkada izan da inoizko oparoena.

Azalak erakusketan, denbora epe horretatik kanpoko lanik ere bada. Nolakoa da lagina?

1980ko hamarkadako oparotasuna ez ezik, 2017tik gaur arte izan den garapen itzela ere erakusten du laginak. Oraingo eskaintza sekulakoa da. Komikipedia atariaren arabera, iaz 52 komiki argitaratu ziren paperean. Aurten, 23 dira oraingoz, eta kopuruak laster egingo du gora. Datu oso onak dira. 2010 inguruan ia-ia ez zen komikirik argitaratzen euskaraz.

Nolako apustua egiten dute argitaletxeek?

Komikiak argitaratzea bestelako lanak egitea baino garestiagoa da, arrisku handiagoa dakar, baina argitaletxeak hasiak dira animatzen. Denonartean, Txalaparta, Nabarralde, Harriet, Erein, Farmazia Beltza... Egia esan, daukagun erakusleihoa oso handia da.

Erakusketan, lanak ez dira kronologikoki ordenaturik ageri, baina zaharrena ageri da lehenbiziko: Ferrando Petri de Funesen Biblias de Pamplona. Diozuenez, «1197aren ingurukoa» da. Narrazio sekuentziala du, baina hori komikia da jadanik?

Segun eta zer ikerlariri galdetzen diozun. Batzuek esaten dute komikia hasi zela hitzak globoetan sartzen hasi zirenean eta lerro zinetikoak zeudenean. Baina azalpen horrek mugak ditu, ze Europan oso berandu hasi ziren horiek erabiltzen. AEBetan ez bezala. Sinetsiko bagenu globoena dela irizpidea, esango genuke Europan komikia ez zela hasi ia-ia Tintinen garaira arte.

Eta Euskal Herrian, noiz arte?

Bilbon hasiko zen, Teles eta Niko-rekin —1918an hasita—. Baina, berriro diot: hori hala litzateke globoen irizpidea aplikatuz gero.

Ez dirudizu irizpide horren alde.

Nik argi dut Biblias de Pamplona komikia dela, eta, beraz, hori dela Euskal Herriko lehena. Narrazio sekuentziala du, eta ia ez du testurik, eta irudien bitartez azaltzen ditu pasarteak. Gainera, beste herrialde batzuetan Erdi Aroko pinturetan zehazten dute komikiaren jaiotza. Gurea Biblian dago.

Bibliarenaz gain, erakusketako beste zenbait lan ere erlijioarekin loturikoak dira. Zeruko Argia, adibidez. Zer neurritan zen ohikoa erlijioa komikietan?

Indarra izan zuen. Adibidez, nahikoa aritu zen Otermin marrazkilaria, kaputxinoa. Hark, normalean bai, erlijio kutsuko edukiak egiten zituen, baina gero berak ere izan zuen bilakaera bat, eta beste tonu bat hasi zen azaltzen.

Izan ere, erakusketan ikusten da badela franko gailentzen den funtzio bat: umorearena.

Batzuek diote komikia moralizatzailea zela, baina hori diotenean gerra aurreko komikiari buruz mintzo dira batez ere. Eta ez da guztiz zuzena.

Zergatik?

Bitoriano Iraolak Donostiako El Thun Thun aldizkarian marrazten zituenak oso adibide ona dira ikusteko beti ez zegoela moralizatzeko asmorik. Iraolak satira gordinak egiten zituen. Are gehiago, batzuk gaur ere argitara litezke. Gainera, beste aldizkari batzuk plazaratzen ziren garai horretan, eta umorea zen gehien lantzen zena. Pedagogiak ere bazuen tokia. Halere, umorea beti nagusi.

Euskararen bilakaera ikusteko ere balio du Azalak-ek. Esate baterako, ikusgai da Ereinek 1977an sorturiko Ipurbeltz. Hura izan zen euskara batuan idatzitako haurrentzako lehenbiziko aldizkaria.

Adibidez, Kili-kili-k euskalkien alde egin zuen; Bizkaiko edizio bat zuen, eta Gipuzkoako beste bat. Aurretik, 1970eko hamarkada Pan-pin komiki aldizkaria egon zen, eta hor ere euskalkien ereduari eutsi zitzaion. Baina sortu zen euskara batua, eta haren alde gin zuen Ipurbeltz-ek. Dena den, hizkera bizia erabili zuen hasieratik, kalekoa eta freskoa.

Beste herrialde batzuetakoen aldean, euskal komikiak badu aparteko bereizgarririk?

Esango nuke onomatopeietan baduela zerbait, formula propioak dituenez gero. Horrez gain, estiloari dagokionez, ez nuke esango euskal komikiak berezko ezaugarririk duenik; garaiaren araberakoa da. Gainera, ez da egon komiki eskola bat eta bakarra. Frantzian, Tintinen bueltako eskolatik datozenek badute eredu komun bat. Hemen, Euskal Herrian, bakoitzak berea du.

Aniztasun handia dago?

Bai, dudarik gabe. Askotariko marrazketa estiloak daude. Badira batzuk errealismorako joera daukatenak; beste batzuek, berriz, karikatura kutsua dute. Konparatu, adibidez, Juan Luis Landa eta Patxi Huarte Zaldieroa, eta pentsa zenbat dauden tartean.

Emakumeen sinadurak gutxiengoa dira erakusketan. Horrek zerbait uzten du agerian, ezta?

Ilustrazioan bai, baina komikigintzan oso emakume gutxi egon da historikoki. Azkenaldian hasi da hori aldatzen. Horren erakusle da, adibidez, Tupust kolektiboa. Edonola ere, bada kasu berezi bat, aitzindari izan zen andre bat: Ignacia Zabalo Nor-nai. Donostiako aldizkarietan marrazten zuen, 1920ko hamarkada inguruan, baina uste zen marrazkiak anaiarenak zirela, Jon Zabalo Txiki-k eginak. 1970eko hamarkadara arte ez zen jakin Ignaciarenak zirela, eta ordurako bera hilda zegoen.

Eman dezagun hemendik hogei urtera euskal komikiaren beste azterlan bat egiten duzula. Nolakoa uste duzu litzatekeela?

Tira, ordurako oso nagusia izango naiz! [Barreak]. Ni baikorra naiz: uste dut komikia ez dela sekula desagertuko, argitalpen mota zernahi izanda ere.]]>
<![CDATA[Iruñean arima belztea ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/035/001/2023-09-07/iruntildeean_arima_belztea.htm Thu, 07 Sep 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/035/001/2023-09-07/iruntildeean_arima_belztea.htm Paperboy Reed estatubatuarra eta J. P. Bimeni dira jaialdiko kartelburuak. Bimeni Burundikoa da sortzez, baina Erresuma Batuan bizi da aspaldi, eta bertan garatu du musika ibilbidea batik bat. Sagardiaren esanetan, kartelburu biak ala biak dira soularen erreferente gaur egun, aski gazteak izanagatik ere. Eli Paperboy Reed eta J. P. Bimeni artistez gainera -Bimeni The Black Belts talde madrildarrarekin batera ariko da-, artista hauek joko dute gaurtik larunbatera: Frantziako The Ready Mades soul beat boskoteak, Espainiako The Four Breakers taldeak, eta Euskal Herriko Akatz nahiz The Titanians. Akatz Bilbokoa da, eta 30 urtetik gora daramatza musika jamaikarra oholtzaratzen; ska eta reggae doinuek ardazten dute bere musika. Aldiz, The Titanians taldea Iruñeko roots-reggae taldea da. Sagardiak nabarmendu duenez, haiek ere nabarmen bultzatu dute musika jamaikarraren zabalkundea Euskal Herrian. Bi kontzertu horiek doakoak izanen dira Beltza Weekenden. Hala eta guztiz ere, estiloei dagokienez, jaialdiaren asmoen gaineko ohartarazpena egin du Sagardiak. Begirada nora zuzendu denboran; hori da festibalaren gakoetako bat, dioenez. «Ez gara revival-ak egin nahian aritzen, baina egia da 1940ko, 1950eko eta 1960ko hamarkadetako musika beltzari begira aritzen garela. Ekartzen ditugun taldeak hamarkada horietako musikan oinarrituak izaten dira, gaur egungoak izan arren. Hau da gure ekarpena: lehen egiten zena orainera ekartzea». Sagardiak iritzi dio gaurko eszena eta musikagintza ulertzeko biziki premiazkoa dela «atzera egitea». Gainera, uste du ariketa hori ezin gozagarriagoa dela aztergaia soula delarik: «Musika genero batzuk denboraz kanpo gelditzen dira urteek aurrera egin ahala. Berriz, soul musika ez da iraungitzen. Ongi ontzen den ardoaren modukoa da». Sagardiak aitortu duenez, jaialdiari bost edizioz eutsi izana ez da batere erraza izan. «Baten batek ez zuen inondik ere esperoko honaino iristea», onartu du. Haren arabera, Iruñean bada musika beltzaren maitalerik, baina «gutxiengoen generoa» da oraindik ere, eta, beraz, urtetik urtera aztertu behar izaten dute ea jaialdia egingarria den edo ez. «Zorionez, oraindik ere bada», erantsi du. «Instagram kultura batean murgilduta bizi garelarik, esperientziak saltzen dituzten jaialdien kulturan, guk zerbait diferentea eman nahi dugu. Guk musika eskaintzen dugu, eta arima, eta gogoeta, eta kritika. Eta, hori bai: gurea festatzar bat da». Musika baino gehiago Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte. Hilaren 1ean The Young Man with a Horn filma eman zuten Nafarroako Filmotekan, eta 2an Xabier Artieda aktoreak haurrentzako Flow tailerra gidatu zuen Kondestablearen jauregian. Halaber, gaurtik larunbatera, DJak izanen dira Keops eta Baccara klubetan, gauez. Arte erakusketa bat zabaldu dute, Kondestablearen jauregian: I am (a) Soul. Bederatzi artista andre eta nafarrek bilduma kolektibo bat ondu dute. «Emakumeek beren eskubideen alde eta benetako berdintasuna lortzeko egiten duten borrokari buruzkoa da». Erakusketaren izena azpimarratu du Sagardiak. «'I am a man' esaldi ospetsutik tiraka sortua da. Aise bilaka zitekeen 'Im a woman', baina artistek erabaki zuten Im (a) Soul behar zela izan». Ez omen da kasualitatea. «Soul hitzak ingelesez dituen bi esanahiak uztartzeko balio du: musika generoa eta arima; gu guztiok bi gauza horiek gara». Erakusketa irailaren 24a arte dago zabalik. ]]> <![CDATA[Bertakoen artea bineta barrenetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/024/001/2023-09-01/bertakoen_artea_bineta_barrenetan.htm Fri, 01 Sep 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1876/024/001/2023-09-01/bertakoen_artea_bineta_barrenetan.htm
2022ko aldian, kutsu japoniarreko hari batek lotu zituen azokako jarduerak elkarren artean; manga izan zen ardatz nagusia. Aurten, aldiz, azokak hurbilekoari erreparatuko dio sakonen; bertako lanei, artistei eta egitasmoei. «Egiari zor, bestela bezala gertatu da. Beti saiatzen gara Nafarroako komikigintza mimoz zaintzen eta haren erakusleiho izaten, baina apustu hori inoiz baino gehiago sumatzen da aurten», esplikatu du azokako zuzendari Javier Perezek. Segidan, aurtengo egitaraua osatzen duten izen nafarrak zerrendatzeari ekin dio Perezek. Mikel Janin marrazkilaria aipatzean, ilusioz bete zaio aurpegia: «Zuzenketa eginen dut: edizio honen haria ez da bakarrik bertako komikia, bertatik kanpora zabaltzen dena ere bada. Horren adibide argiena, Mikel Janin».

Hain justu ere, Janin da egitarauko izarretako bat. Iruñean jaioa da, 1974koa, eta, egun, mundu osoan da komikigintzaren erreferente. Hamar urte joan dira Nafarroako azokan azkenekoz izan zenetik, eta, aurten, hainbat modutan hartuko du parte. Haren De Pamplona a Gotham erakusketa ikusgai izanen da Kondestablearen jauregian; irailaren 15ean hitzaldi bat emanen du, eta sinatzen ariko da Iruñeko Comics dendan -17:00etatik aitzina-; eta hilaren 16an ikastaro bat emanen du Kondestablearen jauregian.

Nafarrek sinatuak dira azokako beste hainbat bilduma ere. Adibidez, Azalak erakusketak euskal komikiaren historiari egiten dio so; Kondestablearen jauregian dago. Geltokin, J. J. Chasen Neurocomic bilduma ireki dute. Lizarrako kultur etxean, Idoia Iribertegik bere azken liburuan -Desdichas de una familia victoriana (Familia viktoriar baten zorigaitzak)- oinarrituta eginiko erakusketa eta Javier Mina eta Pedro Osesen Non gogoa daude.

Edonola ere, Euskal Herritik kanpokoek eginiko lanek ere tokia dute azokan. Aurtengo azokaren kartela Nadia Hafid ilustratzaile katalanak ondu du, eta haren lanekin osaturiko El buen padre y Chacales erakusketa Kondestablearen jauregian ikusten ahalko da; halaber, hilaren 8an hitzaldia emanen du. Bestalde, Stephane Levallois artista frantses entzutetsua ere azokan izanen da. Gaur, 17:30etik aurrera, sinatzen ariko da Iruñeko TBO liburu dendan. Bihar horma irudi bat pintatuko du Lizarrako Karlismoaren Museoan, eta, gainera, haren Goya-Hellboy erakusketa hilaren 24ra arte izanen da ikusgai Kondestablearen jauregian.

Eginikoei aitortza

XIV. azokak bi ibilbide omenduko ditu: Iruñeko TBO komiki dendarena eta Paco Lopez marrazkigilearena. Perezek nabarmendu duenez, TBO dendak 40 urte bete ditu, eta «izugarri merezi du» aitortza.

Gainera, Paco Lopezen izena «lau haizeetara» zabaltzeko balioko du hari eskainitako erakusketak. Lopez 1947an jaio zen, Iruñean, eta 2008an hil, bertan. TMEO aldizkarirako egin zituen marrazkiek sona handia izan zuten urteetan, baina, dena dela, 1980ko hamarkadan talde ekologisten enkarguz eginiko egutegiak dira haren obrarik ezagunenak. «Haren lanak izugarri famatuak izan ziren, baina susmoa dut herritar gehienek ez dakitela zein den sinatzailea», kontatu du Perezek.

Norberarenak trazatzea

«Guztiengana nahi dugu ailegatu, eta ahalik eta jende gehienari ikusarazi komikia metodo bat dela, zernahi motatako istorioak konta ditzakeen hizkera bat», nabarmendu du Perezek, eta, dioenez, horren seinale dira azokako erakusketak ez ezik, bestelako jarduerak ere. Esaterako, tailerrek berebiziko garrantzia dute aurten. Askotarikoak dira: adibidez, Mila Garciak pop-up albumei buruzko tailerrak emanen ditu irailaren 8an eta 9an, eta Discover Bricks taldeak lego piezekin superheroiak sortzen irakatsiko die haurrei hilaren 9an.

Aurten, lehenbiziko aldiz, zaharrentzako jarduera bat antolatu dute propio. Mikel Santos Belatz marrazkilariak adierazpen grafikoari buruzko tailer bat emanen du Vergel zahar etxean. Perezek nabarmendu duenez, lantegiaren asmo nagusia edadetuek «autoespresioa» lantzea da. «Ez dute zertan kontakizun bat marraztu», zehaztu du.

Azoka abiatu zenez geroztik, egitasmoak beti izan du lankidetza estua Iruñeko Arte Eskolarekin. Adibidez, urteak dira graduko bigarren mailako ikasleek ikasturteko azken hiruhilekoan eginiko obrak erakusketa batean biltzen dituztela, eta, aurten, ekinbide berri bat jarriko dute martxan: kontakizun grafikoa. Perezek esplikatu duenez, ikasleak «kronikagile» arituko dira asteotako hitzaldi eta ikastaroetan. Irudiz eta hitzez laburtuko dute ikusten eta aditzen dutena, eta azoka amaitutakoan sarera igoko dituzte obra horiek guztiak.

Horiez gain, Tiza elkarteak Zart bildumaren bosgarren alea aurkeztuko du, eta autoedizioaren eta bigarren eskuko komikien Komikitoki azoka antolatuko dute berriz. Irailaren 9an izanen da, Iruñeko autobus geltoki zaharrean.]]>
<![CDATA[Denbora pausatu, eta aditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/024/001/2023-08-30/denbora_pausatu_eta_aditu.htm Wed, 30 Aug 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1889/024/001/2023-08-30/denbora_pausatu_eta_aditu.htm Nak Kronos izenez aurkeztu dute jaialdia, justuki.

Zehazki, hamabost jarduera antolatu dituzte festibalaren aldi honetarako, eta hamahiru obra estreinako aldiz plazaratuko dira. Egitarauko jarduera gehienak kontzertuak dira —bederatzi—, baina tailerrak, solasaldiak eta bestelako ekintzak ere prestatu dituzte. Camposen arabera, «Nak ez baita musika emanaldietara mugatzen». Dioenez, musika garaikidea jendearengana hurbiltzea ere bada helburu nagusietako bat, baita bertako artistak babestea ere, esate baterako.

Guztira, ehun artistatik gora arituko dira, eta jarduerak lau tokitan eginen dituzte: Kondestablearen jauregian, Baluarten, Civican aretoan eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Baluartekoak salbu, gainerako guztiak doakoak dira. Dena dela, batzuetarako ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Xabier Erkiziaren obra batek zabalduko du egitaraua. Artistak Denbora bikoitza izeneko ikus-entzunezko instalazioa ondu du jaialdirako, eta irailaren 5ean aurkeztuko du, 19:00etan. Lan horretan, WWV irrati estazioaren emisioak entzutea izan da Erkiziaren helburua, seinale horiek iragartzen baitituzte orduak, minutuak eta segundoak Denbora Unibertsal Koordinatuan. Ideia horretatik abiatuta sortu du obra.

Itogarria ez den denbora

Hain justu, Erkiziak sinatua da egitaraua itxiko duen emanaldia ere. Irailaren 16an, hark eta Diana Perez Custodiok elkarrekin osaturiko Kronopoetika kontzertua izanen da Baluarten. Garaikideak elkarteak zuzendutako azken ikerketa proiektuaren emaitza da hori, eta orduantxe oholtzaratuko dute lehenbiziko aldiz. Aurreratu dutenez, instrumentu akustiko zein elektronikoak baliatuko dituzte emanaldirako, «unearen poetika bistaratzeko». Camposek azaldu duenez, emanaldi horretan ederki iradokitzen da Gilles Deleuze pentsalari frantsesak denboraren gainean eginiko gogoeta. Eta hori ez da kasualitatea. «Deleuzen teoriak dira aurtengo edizioaren ernamuina», ohartarazi du.

Camposek gogoratu duenez, «neurrietatik kanpoko denboraz» hausnartu zuen Deleuzek, eta sinetsia dago hori egitea herritar guztientzat litzatekeela aberasgarria. «Horri ere erreparatu beharko genioke, eta ez soilik itogarria den denborari. Presak, agendak eta egitekoek franko itota gaituzte, esklabo bihurturik. Kontrara, denbora kontsumitu baino gehiago, denbora gozatu egin beharko genuke», hausnartu du. «Jakina da zurrunbilo horretatik ateratzea oso zaila dela, baina, entzuketa kontziente baten bidez, musikan bada hori egiten ahalegintzea, tarte batez bada ere».

Gainera, jaialdiaren zuzendari artistikoak haratago ere jo du, eta esplikatu jaialdiak nabarmen utziko duela gauza bat agerian: «Kontrakoa uste bada ere, musikaren armazoia ez dela soinua, denbora baizik».

Hausnarketa eta didaktika

Iaz, Nakek aurreneko aldiz antolatu zuen propio pentsalariei eskainitako esparru bat festibalean, eta aurten ere eginen da halakorik: irailaren 15ean, Marina Hervas filosofian doktore eta musikologoaren solasaldia izanen da Kondestablearen jauregian, Ignacio Fernandez kazetari eta konpositoreak gidatuta. Batik bat, XX. eta XXI. mendeetako abangoardiako musikan denborak duen rolaz mintzatuko dira.

Halaber, hiru tailer izanen dira aurten. Irailaren 12an, Ander Larrinaga konpositore eta irakasleak konposizio informatikoari buruzko ikastaroa emanen du. 13an, Javier Ucar Amsia DJak sintetizadore modular analogikoak nola muntatu irakatsiko du. 16an, berriz, kenketa sintesi bidezko soinu muntaketei buruzko ikastaroa emanen du Amsiak.

Haurrei eskainita, Nak Txiki atala antolatu dute atzera ere. Bi jarduera izanen dira horren barrenean. Batetik, Balearen kantua haurrentzako musika ikuskizuna izanen da irailaren 8an, Civicanen. Zehazki, emanaldiak George Crumb konpositorearen Vox Balaenae (1971) piezan du oinarria. Artista xibarta balearen hotsetan inspiratu zen, eta, hori baliatuz, ekologismoari buruzko obra bat sortu dute orain.

Garaikideak elkarteko kide Bea Monreal eta Uxue Roncalek, berriz, Zure gorputza, instrumenturik onena jarduera gidatuko dute. Haurrei musika garaikidearekiko interesa piztea da helburu nagusia.]]>
<![CDATA[Errimaren josteta askotarikoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/028/001/2023-08-27/errimaren_josteta_askotarikoak.htm Sun, 27 Aug 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1917/028/001/2023-08-27/errimaren_josteta_askotarikoak.htm
2018ko urriaren 9an egin zuten saioa, Iruñeko Zentral aretoan, eta Nazioarteko Inprobisatzaileen Biraren parte izan zen. Izan ere, urriaren 9tik 14ra, eguneko emanaldi bat antolatu zuten -horietako bakoitza, herri batean-, eta, hortaz, Iruñekoa izan zen lehenbizikoa. Bertan zen Alkaiza, entzule. Nabarmendu duenez, huraxe izan zen bertsolariak izan ez baina ahozko inprobisazioan aritzen diren sortzaileak aditu zituen lehenbiziko aldia. «Flipatu egin nuen». Eta hala segitzen du.

Kuadrillako zenbait lagunekin joan zen Zentralera. «Berez bertsozaleak ez diren lagun batzuekin», zehaztu du. Harro. «Gogoan baitut, hala ere, denek oso ongi pasatu zutela, eta iruditzen zait hori gertatzea oso polita dela; deus jakin gabe joatea, eta emanaldiak zu harrapatzea».

Kontua da ezagutza handiagoa zutenak ere liluratu zituela saio hark. Alkaizak aitortu duenez, Quialaren eta Arguelloren kantaerak guztiz «berritzaileak» iruditu zitzaizkion teknikari dagokionez. «Erreparatuz gero, bertsolariok errima berekin edo familia bereko errimekin aritzen gara, salbuespen batzuekin. Aldiz, bai payadoreek bai repentista kubatarrek errima mota diferenteak ibiltzen dituzte bertsoaren baitan. Ez dakit zailagoa ote den, baina bada beste errima molde bat, eta guztiz harritu ninduen, eta engantxatu». Kazetariarekin eginiko hitzordurako, Alkaizak zenbait ohar ekarri ditu sakelakoan bilduta. Quialaren eta Arguelloren olerkiak ditu idatziak, errimei xehe erreparatzeko. «Begira zein lotzen dituen elkarren artean», adierazi du, miresmenez.

Gainera, payadaren eta repentismo kubatarraren ezaugarri bereizgarriak bezainbeste gustatu zitzaizkion Alkaizari bertsoarekin alderatuz gero aurkitutako antzekotasunak. «Guztietan erabiltzen dira, adibidez, kontrasteak, pilaketak, deskribapen xeheak, esajerazioak... baliabide literario antzekoak baliatzen dituzte ahozkotasunari dagokionez, eta uste dut publikoak kode konpartitu hori ulertzen duela, eta jasotzen duela».

Diziplina diferente horiek elkarren ondoan jartzeak dakarren onura zalantzan jarri ezinezkoa da, Alkaizaren ustez: «Denak dira oso dialogikoak, solasean oinarrituriko arteak, eta asko aberasten dute elkar». Besteak beste horregatik, bertsolariak onartu du harramazka ezti bat ere sentitu zuela egun hartan. «Inbidia puntu bat. Pentsatzen nuen: zer polita hori egitea».

Urteek emandakoetatik

Zehazki, saio hartako ariketa bat aukeratu du Alkaizak. Horretan, lau inprobisatzaileak aritu ziren, txandaka, Iker Iriartek jarritako gaiari segika. Iriartek aipatu zuen belaunaldi diferenteetakoak zirela laurak, eta eskatu zien norberaren adina izateak zituen abantailak kanta zitzaten lehen bertsoan; bigarrenean, desabantailak aipatu beharko zituzten.

Hain justu, gaiarengatik ere maite du Alkaizak bertso sorta, «belaunaldi artekotasuna» lantzeko aukera ematen duelako, eta, are, gaia gisa horretara emanda, bakoitzak bazuelako beretik kantatzeko aukera. «Nahiz eta gero norberak erabakitzen ahalko zuen maskara bat jantzi edo halakorik gabe aritu». Hau da, fikzioa egin edo ez.

Izan ere, adinari buruz aritzean norberaren azaletik kantatu ahal izatea bereziki interesgarria iruditzen zaio Alkaizari. «Ez zaidalako gauza bera iruditzen zahar batek kantatzea zer den bere bilobak zaintzea, edo nik egitea. Nik egin dezaket fikzioa horri buruz, noski, baina litekeena da halakorik bizi ez dugunok aukera gehiago izatea egoerak edo adinak estereotipatzeko. Belaunaldi guztietako ordezkariak izateak asko laguntzen du begirada zabaltzen», gogoetatu du. Are, beste onura bat ere erantsi du: «Bertsolaritzan, ematen du ez bazara gaztetan hasi egurra ematen ja pasatu egiten zaizula aukera. Horrelako bertsoaldiek erakusten dute sorkuntzaren bidea ez dela bukatzen adin batean; edo aukera bakarra ez dela gazte sariketetan hastea».

Punka eta umorea

Oholtzan zirenetatik, Quialak zuen biderik luzeena: 57 urte zituen orduan. «Tomasita oso pertsona punka da», esan du Alkaizak hari buruz. Esplikatu duenez, Quiala itsua da, aulkian eserita inprobisatzen du, baina franko mugitzen da kantatu bitartean, eta irri asko ere egiten du, eta umorea erabili. Jarrera horrek guztiz harrapatu zuen Alkaiza. «Emakumeak oholtzan bagaude, beti kritikatzen gaituzte: ez baduzu irri egiten, serioegia zara; irri gehiegi egiten baduzu, irribarre bortxatua duzu; gaizki kantatzen baduzu, esanen dizute bertsotan hobeki kantatu behar dela, baina, kontuz, gehiegi kantatzen baduzu, esanen dizutelako bertsoa kantatuegia dela». Espazio publikoetan egoteko emakumeek exijentzia handiagoak dituztelakoan dago, «langa bat» sumatzen du hor: «Ikusteak nola haiek -bai Quialak bai Arguellok- hartzen dituzten espazio horiek, nola iritsi diren tradizionalki emakumerik ez zen tokietara... Pentsatu nuen: ze ongi, zer bidea egin duten».

Parez pare entzule izan zenez geroztik, Alkaizak hainbatetan aditu du bertsoaldia berriz. Gehienetan, ikasleei erakusteko ibili du, eta, dioenez, kariño handia hartu dio horrela. Halere, iradoki du horrelako bertsoaldiek nekez sortzen dutela emozio berbera aurrez aurre, unean-unean, edo gerora bideo bidez. «Diferentea da». Zaila egiten zaio sentitzen den lilura hitzez esplikatzea. «Bertsoaren edo dena delakoaren aurreko isilune hori, sortzaileak pentsatzen ematen dituen segundo horiek...», hasi da esplikatzen. Eten txiki bat egin du, eta hala lotu zaio atzera hari: «...neroni publikoan nagoenean, iruditzen zait une hori magikoa dela».

Saio hari esker, Alkaizari are eta ikusgarriagoa egin zitzaion «hitzaren indarra». «Fonema batek, edo esanahi batek, edo hoskidetasun estu batek, edo soinu batek nola balio duen mundu ikuskera oso diferenteak irudikatzeko eta ekartzeko. Bere xumean, inongo artifiziorik gabe. Ez duzu aldamio gehiagorik behar. Zeinen gauza handiak egin daitezkeen, langaia hain denean xumea».]]>
<![CDATA[Txibiteren kontseilariek kargua hartu dute jada, Arastik izan ezik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2023-08-19/txibiteren_kontseilariek_kargua_hartu_dute_jada_arastik_izan_ezik.htm Sat, 19 Aug 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2023-08-19/txibiteren_kontseilariek_kargua_hartu_dute_jada_arastik_izan_ezik.htm
Horiek horrela, Arastik izan ezik, gainerako hamabi kontseilariek hartu zuten kargua atzo, Nafarroako Jauregian. Horietako hiruk bi aldiz egin behar izan zuten karguaren zina, kontseilari ez ezik presidenteorde ere badirelako aldi berean. Halaxe egin zuten Felix Tabernak (PSN), Ana Ollok (Geroa Bai) eta Begoña Alfarok (Zurekin Nafarroa). Zin egiteko orduan, hamabi kontseilarietako bik euskaraz egin zuten -Geroa Baiko Jose Mari Aierdik eta Mikel Irujok-, bik ele bitan -Ollok eta Alfarok-, eta beste zortziek gaztelaniaz.

Segidan, kontseilariak ondoan zituelarik, pozik mintzatu zen Txibite. Presidenteak nabarmendu zuen «ohorea» dela Nafarroako Gobernua gidatzeko zeregina kide horiekin konpartitzea, eta azpimarratu zuen «garapenean ardazten den gobernu bat» dela, «printzipioak argi dituena». PSNk zortzi departamentu gidatuko ditu, Geroa Baik lau, eta Zurekin Nafarroak bat. Hain zuzen, hiru talde politikoek erdietsitako akordioaren sendotasunean egin zuen azpimarra Txibitek, nabarmen, eta, are gehiago, esan zuen «aliantzak sortzea» izanen dela agintaldiaren giltzarrietako bat.

Autogobernua defendatzera ere deitu zuen, eta aldarrikatu «nafar guztien» gobernua izanen direla. Izan ere, haren hizketaldian, presidenteak bereziki nabarmendu zuen Nafarroako herritarren «pluraltasuna», baita «elkarbizitza» bermatu beharra ere. «Kezkatuta nago gorroto diskurtsoekin», azaldu zuen.

Elkarbizitzarekin loturik, Txibitek esplikatu zuen irmo aldarrikatuko dutela «guztienganako errespetua» egotea, «baita sentitzeko eta pentsatzeko moduak diferenteak direnetan ere». «Gure sinboloen eta hizkuntzen errespetua ere sustatuko dugu», gehitu zuen azkenik. Hala eta guztiz ere, ez zuen zehaztu zein diren aipatutako sinbolo eta hizkuntza horiek. Agerraldian, presidenteak lau hitz esan zituen euskaraz: «egun on» eta «eskerrik asko».

Euskara gaiak, ikusteke

Protokolo zorrotzek gidatutako kargu-hartze ekitaldiaren ondotik, kontseilariek banan-banan egin zituzten hitz batzuk kazetarientzat. Nork bere modura, baina denek adierazi zuten lanari ekiteko grina.

Gogotsu mintzatu zen, esaterako, presidenteorde eta Presidentetza eta Berdintasun kontseilari Felix Taberna, «urteetan pilaturiko esperientziak» indarra emanen diolakoan. Nabarmendu du «politika feministak» bultzatuko dituztela, eta «nafar marka» zabaltzea ere izanen dela lehentasunetako bat.

Ana Ollok gidatuko du atzera ere Herritarrekiko Harremanetako Departamentua. Hala eta guztiz ere, Bake eta Bizikidetza PSNk kudeatuko du, aurreko legealdian ez bezala. Gainera, presidenteorde ere izanen da Ollo. Dioenez, «ilusioz» da kargu horretan jarduteko, eta nabarmendu du gobernua osatzeko akordioa erdietsi izana «lorpen handia» dela, «besteak beste, gero eta hurbilago dugun faxismoari kontra egiteko».

Berriz ere, Olloren departamentuak kudeatuko du Euskarabidea. Gai horri loturik, Espainiako Atzerri ministroak Europako Batzordeari egin berri dion eskea ekarri zuen gogora Ollok; euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizialen erregimenean sartzeko galdegin izana, alegia. «Espero dut horrek haize freskoa ekartzea gurera ere». Ordea, ufada horren arrastorik ez da izan oraindik: Txibitek esan du akordioan ez dela jaso zonifikazio deuseztatzeko asmorik. Alderdi hori kritikatu du Ollok: «Gure akordioaren desadostasunetako bat da. Halere, sinetsita nago agintaldi honetan aurrerapausoak eginen direla hizkuntzaren aitortzan eta erabileraren sustapenean».

Iragarria zenez, Begoña Alfaro izanen da hirugarren presidenteordea, bai eta Etxebizitza kontseilaria ere. Hitzeman du bere koalizioak ekarpen handiak eginen dizkiola gobernuari, hala nola «zorroztasuna eta fidagarritasuna». «Ez dut dudarik gobernua egonkorra eta ederki kohesionatua izanen dela». Halaber, haren arabera, Zurekin Nafarroak helburu argi bat izan zuen negoziazio prozesuan: «Nabarmendu genuen inportanteena ez dela gauza bakoitza nork egin behar duen, baizik eta zer egin behar den». Gainera, Alfaro izan zen atzo EH Bildu aipatu zuen bakarretako bat. «Laugarren indar aurrekoia izanik, zeresan handia izango dute onartu beharko diren neurrietan».

0-3 zikloaren doakotasuna

PSNko Carlos Gimenok Hezkuntza kontseilari segituko du. Atzoko hizketaldian adierazi zuenez, «aukera berdintasuna bermatzea» izanen da departamentu horren lehentasuna, besteak beste. Asmo horri dagokionez, Gimenok adierazi zuen «oso litekeena» dela legealdi honetan bihurtzea doako 0-3 zikloa Nafarroan.

Halaber, atzo Geroa Baiko Fernando Dominguezen itzulera izan zen ikusmin handiena sortu zutenetako bat. Uxue Barkosen legealdian Osasun kontseilari izan zen, eta kargu horretan ariko da oraingoan ere. «Gure erronka handiena da herritarrek konfiantza izan dezaten Nafarroako osasun sisteman, hartaz harro egon daitezen», esplikatu zuen. Bestalde, nabarmendu zuen Nafarroako Osasun Foru Legea berritzeak premiazkoa dela. «Espero dugu dokumentua 2024ko bukaerarako egotea prest», zehaztu zuen. Gogoratu zuenez, orain indarrean dagoena 1990koa da.]]>
<![CDATA[Hayao Miyazakiren azken filmarekin abiatuko da Donostiako Zinemaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/024/001/2023-08-18/hayao_miyazakiren_azken_filmarekin_abiatuko_da_donostiako_zinemaldia.htm Fri, 18 Aug 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1891/024/001/2023-08-18/hayao_miyazakiren_azken_filmarekin_abiatuko_da_donostiako_zinemaldia.htm Kimitachi wa do ikiruka (The Boy and the Heron) filmak emanen dio hasiera jaialdiaren 71. aldiari. Festibala irailaren 22an abiatuko da, eta, hain justu ere, orduantxe emanen dute Miyazakiren lana, inaugurazio ekitaldiaren ondotik, Kursaal auditoriumean. Aldez aurretik, Zinemaldiak hiru aldiz eman du zuzendari horren filmen bat zikloan: 2002an, Chihiroren bidaia eman zuten; 2009an, Ponyo itsaslabarrean, eta 2013an, Kaze tachinu (The Wind Rises). Ordea, Miyazaki aurten izanen da lehenbiziko aldiz Sail Ofizialean.

Orain hilabete estreinatua da Kimitachi wa do ikiruka film berria, Japonian, baina Donostiakoa izanen da Europan emanen den aurreneko aldia. Izatez, Miyazakiren lana —hamar urtean egin duen lehenengoa da, eta azkena izanen da, esan duenez— estreinaldi kanpaina aski bitxia ari da izaten. Japonian uztailaren 14an estreinatu zuten arte, ez zuten filmeko irudirik plazaratu, ez eta trailerrik argitaratu ere. Kartela baizik ez zuten zabaldu.

Misterioa gorde nahiak, baina, ez du batere apaldu filmaren gaineko ikusmina: kontrara, are eta gehiago piztu du. Kritika bikainak jaso ditu, gainera.

Animazioaren ikurra

Izan ere, Miyazaki egungo animaziozko zinemaren erreferentzia nagusietako bat da, dudarik gabe. Chihiroren bidaia (2001) da haren lanik ezagunenetako bat —animaziozko filmik onenarenOscar saria irabazi zuen—, baina beste askok ere lortu dute aparteko arrakasta. 1985ean Isao Takahatarekin Studio Ghibli sortu, eta hainbat film zuzendu ditu ordutik, hala nola Tenku no shiro rapyuta (Castle in the Sky, 1986), Tonari no Totoro (Totoro auzokidea, 1988), Majo no takkyûbin (Kiki's Delivery Service, 1989), Kurenai no buta (Porco Rosso, 1992) eta Mononoke-hime (Mononoke printzesa, 1997).

Donostiako Zinemaldiak iragarri duenez, irailaren 4tik aitzina erosten ahalko dira Miyazakiren azken lana ikusteko sarrerak.]]>
<![CDATA[Hayao Miyazakiren 'Kimitachi wa Do Ikiruka' filmak zabalduko du Donostiako Zinemaldia]]> https://www.berria.eus/albisteak/231858/hayao_miyazakiren_kimitachi_wa_do_ikiruka_filmak_zabalduko_du_donostiako_zinemaldia.htm Thu, 17 Aug 2023 15:00:40 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/albisteak/231858/hayao_miyazakiren_kimitachi_wa_do_ikiruka_filmak_zabalduko_du_donostiako_zinemaldia.htm <![CDATA[Auto lodi bat zirika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/024/001/2023-08-01/auto_lodi_bat_zirika.htm Tue, 01 Aug 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1876/024/001/2023-08-01/auto_lodi_bat_zirika.htm Broma bat kontu serioa da. Umorea artean Bergé bildumaren bitartez. Hamabost artistaren artelanak biltzen ditu, eta, izenburuak adierazten duen bezala, aldarrikapen bat ozentzea ere bada erakusketaren helburua: umorea ez da arinkeriaz lantzekoa. Urriaren 1era bitarte izanen da ikusgai, museoaren Torre aretoan.

«Esan ohi da umorearen sena soilik pertsonei loturiko gaitasuna dela. Geure gabeziak eta akatsak jartzen dizkigu begien parean, eta barre eragin. Nolabait, ihesbide bat da; batzuetan, gauza batzuk kolpez aldatzea ezinezkoa denean, hori baitugu erremedio bakarra. Dena dela, umorearen helburua ez da bakarrik bat-bateko plazera eragitea; kritikoa izan daiteke, eta ziztatzailea. Hortaz, har dezagun serio». Erakusketaren komisario Eva del Llanorenak dira hitzok. Aletu dituen ideia horiek ederki laburtzen dute bildumaren funtsa.

Del Llano ez ezik, Maria Gallegos eta Jaime Guillen ere aritu dira komisario lanetan. Hain justu ere, Guillenek argitu du zer efektu eragin nahi luketen lanaren bitartez publikoarengan. Azaldu duenez, helburua da arte garaikidean umoreak jokatzen duen funtzioari arreta ematea, eta, horrenbestez, ikuslearen erreakzioak ez du zertan irria izan, erakusketaren asmoa ez baita «txiste bat kontatzea». Iradoki duenez, beste zerbait nahi dute eragin, «irribarre konplize bat», adibidez, artistaren asmamena ulertu izanaren seinale izan daitekeena.

Komisarioek nabarmendu dutenez, asmamen ugari ezagutzeko aukera ematen du bildumak. Hamabost artistaren piezak jaso direnez gero, askotariko ahotsak, diskurtsoak eta teknikak baitaude ikusgai.

Besaulkiak eta neurriak

Zehazki, hauek dira parte hartu duten artistak: Liz Arnold, Anna Barribal, Andrea Bowers, Martin Creed, Dora Garcia, Pablo Helguera, Chris Johanson, Jaime Pitarch, Werner Reiterer, Nina Saunders, David Shrigley, Bob eta Roberta Smith, Nedko Solakov, Marijke Van Warmerdam eta Erwim Wurm. Haien lanek bi ezaugarri komun dituzte: 1990eko hamarkadaren hondarrean edo 2000ko hamarkadaren hasieran eginikoak dira, eta, materialak zernahi izanik ere, umorea dute baliabide nagusia; berdin marrazkietan, pinturetan, eskulturetan edo bideoetan.

Erakusketa bi gunetan banatu dute. «Batean, testuaren eta irudiaren arteko jolasak gailentzen dira, bien arteko tentsioak. Eta bigarrenean, berriz, egunerokoaren transformazioa», esan du Del Llanok.

Umore beltza nekez aurki daiteke bilduman. Ordea, garraztasuna darion piezarik badago: esaterako, aretoaren sarreran, arreta ematen du Saundersen Because I'm worth it obrak. Besaulki bat da, eta bertan inor ez kabitzeko moduko eserlekua du, estu-estua. «Sistemak ezarritako neurrietan kabitzea zeinen zaila den irudikatu nahi du», azaldu du Del Llanok. Besaulkiarena ez da neurriei erreferentzia egiten dien bakarra: Wurmen Fat Car obra ironikoak gaitasun aski handia du ikuslea zirikatzeko. Auto gorri eta arrunt bat izan liteke, nabarmen deformaturik ez balego. Lodia da, txantxetan aritzeko gizendua.

«Hurbileko estetika»

Pieza ugari nabarmentzen dira salan, hala nola Barribalen Bag Drawing —errotuladorez tindatutako poltsa bat da— eta Reitereren Jumping Soul —koltxoi bat da, eta sentsore batekin soinua ateratzen du inor ondoan denean—.

Bestalde, komisarioak sinetsita daude erakusketa aise ailega daitekeela gazteengana, «hurbileko estetika baitu» haien ustez. Gainera, azaldu dutenez, aretoaren hondoan jarri duten «dokumentazio mahaia» oso lagungarria da mediazioa sendotzeko. Bibliografia gisara baliatutako elementuak paratu dituzte bertan, eta hantxe dago, adibidez, Salvador Lavado Quino autoreak sorturiko Mafalda pertsonaiari buruzko liburu bat. Baina bada modernoagorik ere. Guillen: «Umoreaz ari garelarik, memeak ezin ziren faltan izan».]]>
<![CDATA[«Erriberrin, obren %50 emakumeenak izango dira beti, gutxienez»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/030/001/2023-07-23/erriberrin_obren_50_emakumeenak_izango_dira_beti_gutxienez.htm Sun, 23 Jul 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1913/030/001/2023-07-23/erriberrin_obren_50_emakumeenak_izango_dira_beti_gutxienez.htm
Jaialdiak irauten duen bitartean, nolakoa da giroa Erriberrin?

Mugimendua nabaritzen da. Igartzen da nola dabilen jendea joan-etorrian, ikuskizun batetik bestera, tabernak nola betetzen diren... Oso giro polita izaten da.

Bigarrenez zuzendu duzue jaialdia. Orain arte, zer moduzkoa izan da aurtengo esperientzia?

Ona. Aurrekoa baino hobea, eta uste dut aurrerantzean ere hobetuz joango dela. Herria eta jaialdia gehiago ezagutzeak asko laguntzen du.

Harreman estua izan ohi duzue erriberritarrekin?

Bai, eta lotura aspaldikoa da. Aurtengoa 24. aldia da, baina aurretik ere egin ziren bestelako jaialdi batzuk. Batetik, nabarmentzekoa da herriak jaialdian ematen duen zerbitzua, eta, bestetik, jaialdian badira propio mediazioa sustatzeko zenbait ekintza; adibidez, gazteentzako tailerrak eta asteburuetan Nafarroako konpainietako artistekin egiten diren topaketak.

22 ikuskizun antolatu dituzue, eta 39 emanaldi izanen dira guztira. Nolakoa da eskaintza?

Programazioa gizarteari lotuta dago: parekidetasunari begiratzen dio, baita inklusibitateari, jasangarritasunari, belaunaldi ezberdinei, Nafarroako konpainiei eta dramaturgia berriei ere. Begi bat jartzen du egiteko modu berrietan. Esango nuke badela askatasunari eta hausnarketari egindako kantu bat. Edo deialdi bat, aurtengo leloak dioen bezala: Etorkizuna orain da. Orain pentsatu behar dugu dauzkagun arazoetan, orain mahaigaineratu. Gaur hartzen ditugun erabakiek sortzen baitute etorkizuna. Dena den, gozamenetik ere egin daiteke hori guztia.

Horrek zer esan nahi du?

Hausnarketaz ari garenean, ez dugu esan nahi Erriberriko jaialdia astuna dela. Adibidez, egitarauan bada obra bat maskulinitate berriei buruzkoa, oso kode alaietan egina: Man up. Argi izan behar da egiteko moduak ez dutela zerikusirik gaiekin; gai serio asko landu daitezke oso modu hurbilean.

Izan ere, kritikotasuna pizteko ere balio dezake antzerkiak.

Zalantza barik. Bakoitzak berea pentsatzea erraza da. Geure tokitik mugitzea da zaila, eta antzerkiak ezin hobeto egiten du hori.

22 ikuskizunetatik hamahiru emakumeek sortuak, idatziak edo zuzenduak dira. Industriako ohiko kopuruen isla fidela da?

Ez. Mariak eta biok mundua ikusteko dugun modua da. Neurri handi batean, proiektu hau aurkeztu genuenean, gure mundu utopikoa aurkeztu genuen berez; zer gustatuko litzaigukeen izatea eta zer uste dugun dela beharrezkoa arte eszenikoen programazio batean. Hasiera-hasieratik, argi geneukan parekidetasuna marra gorri bat zela, eta ez modu oportunistan edo azkenaldian beharrezko ikusi dugulako. Horrekin lotuta, jende askok galdetzen digu: «Aurten ere horrekin?».

Eta zer erantzuten diezu horiei?

Esaten diegu: «Bai, aurten ere bai, eta datorren urtean, eta guk parte hartzen dugun proiektu guztietan». Epe luzera begiratu behar dugu. Gainera, gure inguruan ikusten genuen askoz errazagoa dela gizonezkoen proiektuak jasotzea, emakumeenak baino. Bestalde, zuzendaritza artistikoan ere askoz gutxiago gara andreak. Uste dugu eman direla aurrerapausoak, baina, datuei begiratuz, ondorioak argiak dira: ez dago parekidetasunik, eta, egon dadin, halako proiektuak behar dira. Hemen, obren %50 emakumezkoenak izango dira beti, gutxienez.

Iaz izan zen lehen aldiz euskarazko obra bat egitarau ofizialean. Aurten ere badago, baina bakarra da, berriz ere: Lore More taldearen Trapu zikinak. Zergatik ez gehiago?

Iaz, euskarazkoa haurrentzako ikuskizun bat izan zen, Tafallan. Aurten, euskarazko ikuskizuna askotariko ikusleentzat da, eta Erriberrin egingo da, uste baitugu hala jende gehiago bertaratuko dela. Ikuskizun bakarra dago, baina egonaldietako bat euskaraz egiten ari dira, Mikele Urrozen eta Lucia Ezkerren Mendia. Badago gorakada, beraz.

Sarrerak ekainaren 9tik dira salgai. Zer moduz saltzen ari dira?

Oso ondo. Uztailaren 23koak [gaurkoak] gutxiago saldu dira, hauteskundeengatik, baina agian horrek esan nahi du jendeak hausnarketarako gorde duela eguna. Esango nieke Erriberrin oso plan aproposa dutela gogoetarako: Lucia Mirandaren Casa obra. Etxebizitzari buruzko aldarrikapena egiten du. Beraz, etorri.

Emanaldi batzuk doakoak dira. Alderdi ekonomikoak asko mugatzen du ikusle kopurua?

Eragiten du, eta ezin dugu ez ikusiarena egin. Gainera, ulertu behar dugu jende guztia ez dagoela arte eszenikoei lotuta, daukan adina daukala ere. Behintzat, badira emanaldi batzuk leku itxietatik atera eta kalera irteteko. Hori bada modu bat antzerkia publikoago egiteko, eta agian horrela lortuko da batzuek esatea: «Hor barruan zer gertatzen da?».

Zer xarma du kaleko antzerkiak?

Oso polita da ikustea adin guztietako jendea leku berean; gainera, zer gutxitan gertatzen den hori! Ze, dirudienez, sistema saiatu da gizartea adinka banatzen, eta lortu du.

Zaletasunean, arrakala handia dago gazte eta helduen artean?

Baietz uste dut. Aipatu ohi da badagoela belaunaldi galdu bat. Nerabezarotik heldutasunerako bidean badaude batzuk oso lotura estua dutenak eta beste batzuk beste lehentasun batzuk dituztenak, urrundu egiten direnak. Naturala da. Kontua da ez dagoela antzerki mota jakin bat helduentzat, eta beste bat gazteentzat. Gure egitekoa lan onak erakustea da, bereizkeriarik gabe.

Jaialdiaren irizpideen arabera, beste bi aldi zuzentzeko aukera duzue; betiere, hala nahi izanez gero. Hori da asmoa?

Balorazioa egiten da urtetik urtera, eta horren arabera erabaki. Mariak eta biok hala nahi genuke, baina, bestalde, ikusi beharko da hauteskundeetan zer gertatzen den. Dena alda daiteke.

Zuzendari izanik, izaten duzu jaialdiaz gozatzeko astirik?

Bai. Antzerkiak gaitasun berezi bat baitu: argia itzali eta ikuskizuna hasten denean, zeure buruari uzten badiozu, erraz murgiltzen zara beste mundu batean.]]>
<![CDATA[Jazz galerna dago iragarrita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1988/024/001/2023-07-20/jazz_galerna_dago_iragarrita.htm Thu, 20 Jul 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1988/024/001/2023-07-20/jazz_galerna_dago_iragarrita.htm
Dena dela, Jazzaldia gaurtik hasiko da Donostia dantzarazten. Egitarau ofizialari bihar ekinen badiote ere, festibalak Euskorleans emanaldia antolatu du gaurko. Zazpi musikarik eta bederatzi dantzarik ordu erdiko lau ikuskizun eskainiko dituzte hiriko lau gunetan, eta bizikletan mugituko dira batetik bestera. Lehenbiziko geldialdia: Sagues, 18:30ean.

Iragarria zenez, festibalak Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita musikariak sarituko ditu aurten, osatu dituzten ibilbideak aitortzeko. Hirurek joko dute festibalean, eta Yamashita artista japoniarra izanen da horien artean aurrenekoa. Are gehiago, harena da egitarauko bigarren kontzertua: Quiet Memories. San Telmo museoan ariko da, 12:30ean, bihar. Gainera, larunbatean ere joko du Yamashitak, oholtza berean: Classical momentum kontzertua emanen du, 11:00etan. Zehazki, obra klasikoek eta inprobisazioak gidaturiko emanaldia da hori. Halaber, Ibrahim igandean ariko da, 21:00etan, Trinitate plazan, eta haren biharamunean emanen du kontzertua Ravak, ordu eta toki berean.

Atzera ere, jazzaren askotariko aldaeren eta bestelako hainbat musika estiloren topaleku izanen da Donostia, eta ibilbide luze eta marduleko artista ezagunak ez ezik, azkenaldian sona lortu duten beste hainbat ere ekarri dituzte jaialdira. Batik bat, Zurriolako agertokikoa da egitaraurik irekiena —zona horri Keler gunea deitu diote, Keler baita festibaleko babesle nagusia—. Bertan ariko dira, adibidez, Village People, Fred Wesley & The New JBs, Blue Lab Beats, Ezra Collective eta Zetak.

Barron, Jones, Setien

Askotariko doinuen etxe izanen da Kursaal auditoriuma ere, bihartik hasita: Kenny Barron eta bere hirukotearen kontzertua izanen da 18:30ean, eta, horretan, EGO Euskal Herriko Gazte Orkestraren harizko orkestrak ere joko du. Hala, EGOk hori izanen du estreinako aldia Jazzaldian.

Larunbat arratsean, Norah Jones artista estatubatuarra ariko da Kursaaleko oholtzan. Hain justu, aurtengo edizioan Jonesen kontzertuak piztu du ikusmin handiena. Antolatzaileek kontatu dutenez, lehendik ere susmoa zuten hala izanen zela, eta, are, egitaraua aurkeztean aitortu zuten «urteetako helburu bat» erdietsi dutela Jones festibalean izanik. Hura ikusteko sarrerak urtarrilaren 3an bukatu ziren, jaialdiko garestienak izan arren 95 euroan saldu dira. Jonesek 2002an plazaratu zuen bere lehenbiziko diskoa, eta bederatzi Grammy sari irabazi ditu. Jazz, blues, soul, country eta pop doinuak uztartzen ditu.

Beste behin, Trinitate plaza izanen da Jazzaldiko agertoki nagusietako bat. Eguneko, kontzertu bikoitz bana eskainiko da bertan, eta izen handiko hainbat artistak joko dute, Ravaz eta Ibrahimez gainera: hala nola Nubya Garciak, Joss Stonek eta Bamba Wassoulou Groove taldeak. Besteak beste, Nubya Garcia saxofoi jotzaile eta konpositorea da, egun, Londresko Jazz eszena garaikideko izar handietako bat. Guayanakoa du ama, Trinitatekoa aita, eta, hain zuzen ere, haren sustraien eta kulturaniztasunaren aldarria agerikoa da haren lanetan.

Atzerriko doinuz blaitua dago egitaraua, baina euskal artistak ere izanen dira, Elena Setien, Arima Soul, Nakar, Zetak eta Amaika Rude taldeak ariko baitira. Zehazki, Amaika Rude bitan ariko da jaialdian: astelehen gauean, Fnac gunean, eta astearte eguerdian Garberan. Zazpi musikarik osatutako taldea da, eta ska eta reggae doinuak uztartzen dituzte jazzarekin.

Haurrek ere badute beren lekua Jazzaldian. Hamaikagarrenez, TxikiJazz programa antolatu dute haientzat. Bederatzi emanaldi izanen dituzte, Tabakaleran, Txillida Lekun eta Garberan. Gainera, musika ez beste diziplina bati ere eginen zaio txokoa: bihar, Iago Magoaren ikuskizuna egonen da 12:30ean, Garberan.

Jazza zineman

Jazzaren eta zinemaren arteko loturak jorratzen dituen Jazzinema programaren seigarren aldia egiten ari dira aurten. Lau filmen emanaldiak antolatu dituzte, uztail hasieran ekin zioten zikloari, baina, hain justu, Jazzaldiak irauten duen artean izanen da horietako bat, Donostiako Tabakaleran. Michael Curtizen Young Man with a Horn (1950) filma emanen dute bihar, 19:00etan.]]>
<![CDATA[Pop kultura eta erotismoa ahotsean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2065/034/001/2023-07-18/pop_kultura_eta_erotismoa_ahotsean.htm Tue, 18 Jul 2023 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/2065/034/001/2023-07-18/pop_kultura_eta_erotismoa_ahotsean.htm
Londresen jaio izanagatik, Birkinek Frantzian eman zuen bizialdiaren parterik handiena, eta han garatu zituen proiektu gehienak. Dena dela, artean Ingalaterran zelarik ekin zion aktore lanari. Michelangelo Antonioni zuzendariaren Blow-Up (1966) filmean aritu zen, adibidez. Lan horretan, Birkin biluzik azaltzen da eszena batean, eta, hain justu, haren harira izan zuen erotikarekin loturiko bere lehenbiziko polemika. Handik gutxira, 20 urte betetakoan, Hollywooden aritzeko aukerari muzin egin zion Birkinek, eta, kontrara, Paris lehenetsi zuen. Azkeneraino egin zuen hala. Frantsesez aritzen zelarik zeukan azentu ingelesa ere bada haren zigiluetako bat.

Parisera iristean, Serge Gainsbourg artista frantsesa ezagutu zuen, funtsezkoa izango zena haren ibilbidean. Slogan filmaren grabaketan (1969) izan zen hori. Gerora, Birkin eta Gainsbourg bikote izan ziren urte luzez, eta elkarrekin eman zuten aktore eta abeslari ingelesaren abesti ezagunena: Je t'aime... moi non plus. Kantu biziki sentsuala da, eta Birkinen intziri batzuk ere aditzen dira, sexuaren ondoriozko gozamena antzezten dutenak. Hain handia izan zen abestiak eragindako asaldura, ezen debekatu egin baitzuten hainbat herrialdetan. Vatikanoak jendaurrean salatu zuen, baita BBC hedabideak ere. Horrek erdiz erdi puztu zuen artistaren sona.

Eztandarik handiena kantu horrek sorturikoa izan arren, ondotik emandako hainbat diskok ere oihartzun handia erdietsi zuten: hala nola Lolita Go Home (1975), Baby Alone in Babylone (1983) eta A la légère (1998) lanek. 1991ra artekoetan, Gainsbourgek rol handia jokatu zuen, hark idatzi baitzizkion abesti asko eta asko.

2020an plazaratu zuen azken diskoa: Oh! Pardon tu dormais... Hartan, batik bat alaba nagusiaren heriotzaz aritu zen kantuan. Alabak Kate Barry zuen izena —John Barry musikariarekin izan zuen—, eta 2013an hil zen, Parisen, bere etxebizitzatik —laugarren solairutik— erorita. Suizidiotzat jo zuten berehala, baina Birkinen bigarren alabak, Charlotte Gainsbourgek, istripua izan zitekeela esan zuen. Besteak beste, Cigarettes (Zigarretak) abestian kontatu zuen heriotza hark eginiko mina: «Ene alabak bere burua bota zuen/ Eta lurrean aurkitu genuen/ Kea uxatzeko/ Ireki ote zuen leihoa?/ Zigarretak/ Bi katu, zakur bat/ Loroa/ Lekuko/ Misterioa/ Baliteke istripu bat izatea/ Txoroa benetan/ Nork daki?».

Bizipenak paperera

Kantuetan eta filmetan ez ezik, memoriak gordetzeko propio idatzitako liburuetan ere geldituko da zizelkaturik Birkinen bizitza. Hainbatetan kontatu zuenez, 12 urtetan hasi zen eguneroko bizipenak idazten. 2018an, Munkey Diaries (1957-1982) memoria liburua eman zuen; eta 2019an, Post-scriptum: Le journal intime de Jane Birkin 1982-2013.

Hogei urte baino gehiago dira leuzemia lehen aldiz diagnostikatu ziotela; ordutik, hainbatetan gaixotu zen atzera ere.]]>