<![CDATA[Uxue Rey Gorraiz - Arantxa Iraola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 20 Aug 2022 00:29:14 +0200 hourly 1 <![CDATA[Uxue Rey Gorraiz - Arantxa Iraola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Kartzelan jarraituko du Cabezudok, jada jarriak dizkioten zigorren bidez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2022-05-04/kartzelan_jarraituko_du_cabezudok_jada_jarriak_dizkioten_zigorren_bidez.htm Wed, 04 May 2022 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz - Arantxa Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2022-05-04/kartzelan_jarraituko_du_cabezudok_jada_jarriak_dizkioten_zigorren_bidez.htm
Argazkilari ezaguna izana da Cabezudo, eta haren modeloek jarritako salaketengatik epaitu dute. Iruzurra, intimitatearen aurkako delituak, haurrekin egindako pornografia eta sexu erasoak egotzi dizkiote, besteak beste. 2013an jarri zuten akusatuaren kontrako lehen kereila. Hedabideetan-eta isilpean gelditu ziren haren kontrako lehen salaketak, eta justiziak ez zuen neurririk hartu akusatuaren kontra. 2018ko udaberrian kasuari buruzko albisteak oihartzuna lortzen hasi ziren, eta, urte hartako maiatzean, preso sartu zuten; gaur beteko dira, hain justu, lau urte. Martuteneko espetxean dago ordutik, Donostian. Martxoaren 7an hasi zen auzibide nagusiko epaiketa. Hasieran, 121 urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak; 2.338koa akusazio partikularrak. Hilaren bukaeran, zigor eskea handitu zuen fiskalak, epaiketan delitu gehiagoren berri izan zuela argudiatuta: 250 urte eskatu zituen orduan, hasieran halako bi. Apirilaren 13an amaitu zen epaiketa. Defentsak beti argudiatu du argazkilariak modeloen baimenarekin jardun zuela, ez zuela deus okerrik egin. Hamazazpi andrek jarritako salaketak aztertu dituzte.

«Arrazoizko» epemuga

Salaketa guztien atzean «patroi» bera dagoela nabarmendu dute akusazioek epaiketan; argazkilaria bere sonaz baliatzen zen biktimak erakartzeko, eta nahieran erabiltzen zituen gero. Andreen argazkiak Interneten zabaltzen zituen, eta «mehatxu» egiten zien gero irudi horien zabalkundearekin. Moda argazkiekin-eta hasi zen lehenbizi Cabezudo, baina erotismora eta pornografiara egin zuen gero.

Behin-behineko espetxeratzea luzatzeko akusazioen eskaria ez onartzeko ebazpenean, epaimahaiak zera argudiatu du: akusatuak espetxeratze mota horretan jarraitzen badu, behin-behineko neurriak «arrazoizkotzat» har daitekeen epemuga gainditu dezake, eta hori ez da egokia. Akusazioek, kartzelaldi hori luzatzeko eskatu zutenean, adierazi zuten bi urte eta hiru hilabeteko beste zigor bat bazuela ordurako, eta lau urteko behin-behineko espetxealdiari zigor horri dagokion epealdia kenduta, zigorra luza zitekeela oraindik ere. Irmo azaldu zuten, gainera, akusatua libre uzteak ekar dezakeen «arriskua»: modeloen argazkiak gordeta dauzkala uste dute, oraindik «atzeman gabeko irudiak» direla, eta libre badago irudiak zabaltzen hasiko dela berriro. Defentsak, berriz, libre uzteko eskatu zuen.

Gero luza daiteke

Aintzat hartu behar da Cabezudok hainbat auzibide dauzkala irekita bere kontra; amaraun konplexu bat da haren egoera judiziala, kondena bat baino gehiago ditu, eta horregatik jarraituko du preso. Ebazpenean zehaztu dute aurrerago akaso aintzat hartu ahal izango dela behin-behineko espetxealdia luzatzeko eskea; gogora ekarri dute, behin sententzia batean ezarritako zigorra zein den jakinda, baitezpadako itxialdia luza daitekeela, epemuga batekin: ezarritako zigorraren erdia iraun dezake. «Baina oraingoa ez da horretarako jasotako egoera».]]>
<![CDATA[Kote Cabezudok kartzelan segituko du]]> https://www.berria.eus/albisteak/212875/kote_cabezudok_kartzelan_segituko_du.htm Tue, 03 May 2022 16:33:21 +0200 Uxue Rey Gorraiz - Arantxa Iraola https://www.berria.eus/albisteak/212875/kote_cabezudok_kartzelan_segituko_du.htm Argazkilari ezaguna izana da Cabezudo, eta bere modeloek jarritako salaketengatik epaitu dute. Iruzurra, intimitatearen aurkako delituak, haurrekin egindako pornografia eta sexu erasoak egotzi dizkiote, besteak beste. 2013an jarri zuten akusatuaren kontrako lehen kereila. Hedabideetan-eta isilpean joan ziren haren kontrako lehen salaketak, eta akusatuaren kontrako neurririk ez zuen hartu justiziak. 2018ko udaberrian kasuari buruzko albisteak oihartzuna lortzen hasi ziren, eta urte hartako maiatzean preso sartu zuten; bihar beteko dira, hain justu, lau urte. Martuteneko espetxean dago ordutik, Donostian. Iragan martxoaren 7an hasi zen auzibide nagusiko epaiketa. Hasieran, 121 kartzela urte eskatu zituen fiskalak; 2.338 akusazio partikularrak. Hilaren bukaeran zigor eskea bikoiztu zuen fiskalak, epaiketan delitu gehiagoren berri izan zuela argudiatuta: 250 urte eskatu zituen orduan. Apirilaren 13an amaitu zen epaiketa. Defentsak beti argudiatu du modeloen baimenarekin jardun zuela beti argazkilariak, ez zuela deus okerrik egin. Hamazazpi andrek jarritako salaketak aztertu dituzte.
«Arrazoizko» epemuga
Salaketa guztien atzean «patroi» bera dagoela defendatu dute akusazioek; zuen sonaz baliatzen zen argazkilaria biktimak erakartzeko, eta nahieran erabiltzen zituen gero. Andreen argazkiak Interneten zabaltzen zituen, eta «mehatxu» egiten zien gero irudi horien zabalkundearekin. Moda argazkiekin eta hasi zen hasieran Cabezudo, baina erotismora eta pornografiara egin zuen gero.
Akusazioek behin-behineko espetxeratzea luzatzeko egin zuten eskaria ez onartzeko ebazpenean zera argudiatu du epaimahaiak: akusatuak espetxeratze mota horretan jarraitzen badu, «arrazoizkotzat» har daitekeen epemuga gaindi dezake behin-behineko neurriak, eta hori ez da egokia. Akusazioek kartzelaldi hori luzatzeko eskea egin zutenean, adierazi zuten beste bi urte eta hiru hilabeteko beste zigor bat baduela, eta lau urteko behin-behineko espetxealdiari zigor horri dagokion epealdia kenduta, zigorra luza zitekeela. Irmo azaldu zuten, gainera, akusatua libre uzteak ekar dezakeen «arriskua»; modeloen argazkiak gordeta dituela uste dute, oraindik «atzeman gabeko irudiak» direla, eta libre badago irudiak zabaltzen hasiko dela berriro. Defentsak, berriz, libre uzteko eskatu zuen.
Gero luzatzeko aukera
Aintzat hartu behar da hainbat auzibide dituela Cabezudok bere kontra irekita; amaraun konplexu bat da bere egoera judiziala, kondena bat baino gehiago ditu, eta horregatik jarraituko du preso. Aurrerago akaso behin-behineko espetxealdia luzatzeko eskea aintzat hartu ahal izango dela zehaztu dute ebazpenean; gogora ekarri dute, behin sententzia batean ezarritako zigorra zein den jakinda, baitaezpadako itxialdia luza daitekeela, epemuga batekin: ezarritako zigorraren erdia iraun dezake. «Baina oraingoa ez da horretarako jasotako egoera».]]>
<![CDATA[Iruñean hildako presoaren ziegako kidea atxilotua, kasuaren harira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/006/001/2021-11-13/iruntildeean_hildako_presoaren_ziegako_kidea_atxilotua_kasuaren_harira.htm Sat, 13 Nov 2021 00:00:00 +0100 Uxue Rey Gorraiz - Arantxa Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1879/006/001/2021-11-13/iruntildeean_hildako_presoaren_ziegako_kidea_atxilotua_kasuaren_harira.htm
Salhaketak BERRIAri aitortu dionez, erakundeak astelehenetik zuen atxiloketaren berri. Ordea, uste dute albistearen muina ez dela hori: beste preso bat hil da, eta horrek behar du arreta bereganatu, haien iritziz.

Zabaldutako informazioaren arabera, astelehen goizaldean hildako emakumea eta zeldakidea suizidioaren kontrako protokolo batengatik bizi ziren elkarrekin. Neurri horrek hauxe dakar: batak hartzen du bestea zaintzeko eta hari behatzeko ardura. Kasu honetan, Salhaketak zehaztu duenez, hildako emakumeak bestea zaindu beharra zuen, protokoloaren esanetan. Atxilotua izandakoa da suizidioaren prebentziorako baliabide premia duena.

Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeak auzitan jarri du usu kartzeletan suizidioak eragozten laguntzeko protokoloaren egokitasuna. Iritzi berekoak dira Salhaketa erakundeko kideak ere. Erakundeko eledun Libertad Francesen iritziz, «zentzugabea» da erantzukizunak horrela banatzea. «Nola da posible gaizki dagoen norbaiten zainketa beste preso baten esku uztea? Profesionalek hartu behar lukete ardura», adierazi du. Ez hori bakarrik: «Onartezina da kartzelan sartua edukitzea horrelako osasun egoeran dagoen norbait, suizidioa prebenitzeko protokolo baten premia izateraino gaizki dagoen norbait». Bestela ere, kezka handia dago presoen eskubideen alde ari diren elkarteetan buruko gaitzek kartzeletan jasotzen duten artarengatik; askatasun faltak eta kartzeletako egoerak arazoak okertzen dituzte askotan, eta arta ere ez da behar bezain ona.

Harrabotsa sortu zuen 2014an EAEko Arartekoak presoen buruko osasunari buruz atera zuen txostenak: han plazaratutako kalkuluen arabera -Espainiako hainbat azterlan oinarri hartuta egindakoak dira-, presoen %40-45ek buruko nahasmenduren bat dute. Osatzeko bidean, kartzelatik irteteko baimenetan izaten dute esperantza askotan presoek; oro har, zigorraren laurdena bete ostean has daitezke horrelakoak eskatzen. Askatasun egun horietan, ordea, sarri ez dute izaten nora joan ere; hor ere baliabide gehiago jarri behar direla esana dute hainbatetan presoen eskubideen alde ari diren eragileek.

Heriotza gehiago

Iruñeko kartzelan aurten gertatutako heriotza gehiagoren berri ez da izan. Espainiako Espetxe Erakundearen datuen arabera, hala ere, 2006tik 2018ra hamalau preso hil ziren espetxe horretan. Gutxienez beste bi hil dira ordutik. Euskal Herriko gainerako espetxeetan ere izan dira heriotzak; iaz, esaterako, Zaballan (Araba) gutxienez sei preso hil ziren. Urriaren 1etik, Jaurlaritzak espetxeen eskumen osoa du. Nafarroan, berriz, abuztuaren lehenetik Osasunbidea arduratzen da Iruñeko kartzelako presoen artaz.]]>