<![CDATA[Uxue Rey Gorraiz - Edurne Begiristain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 20 Aug 2022 01:43:25 +0200 hourly 1 <![CDATA[Uxue Rey Gorraiz - Edurne Begiristain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Sanchez eta Robles ere zelatatu egin dituztela esan du Madrilek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/013/001/2022-05-03/sanchez_eta_robles_ere_zelatatu_egin_dituztela_esan_du_madrilek.htm Tue, 03 May 2022 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz - Edurne Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1881/013/001/2022-05-03/sanchez_eta_robles_ere_zelatatu_egin_dituztela_esan_du_madrilek.htm
Bi aste joan dira Pegasus programaren gaineko auziak eztanda egin zuenetik. The Citizen Lab ikerketa zentroak egin eta The New Yorker hedabideak argitaraturiko datuen arabera, 65 independentista espiatu dituzte zelatari digitalaren bitartez. Espioitza kasu horiek nabarmen harrotu ditu hautsak azken asteotan, eta ondorio politiko aski handiak ere eragin ditzake auziak. Espainiako Gobernuak atzo ustekabean egindako iragarpenak areago nahastuko ditu urak.

Bolañosek zehaztu zuen oraindik ez dakiela zelatatzeekin zer-nolako informazioa bildu zuten eta zertarako erabili zuten, baina badakitela telefono instituzionalak zelatatu zituztela, ez pribatuak. Jakinarazi zuenez, 2,6 gigabyteko datuak atera zituzten presidentearen telefonotik, eta bederatzi megakoak Defentsa ministroarengandik. Xehetasun gehiago eman gabe, argi utzi zuen ez direla usteak, «egiaztatutako esku hartzeak» baizik. «Gertaera egiaztatuak eta oso larriak dira, eta estatuko erakundeetatik kanpoko eta legetik kanpoko esparruetan esku hartzeak egon direla baieztatzen dute».

Gobernuak salaketa jarri zuen atzo bertan Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bi txosten aurkeztu zituen espioitzak argitze aldera. Zelatatzeei buruzko datu zehatzak daude horietan bildurik; Espainiako Zentro Kriptologikoak onduak dira, ministroaren arabera. Hark azaldu zuen auzia sakontzen segituko dutela orain, argitzeko Espainiako Gobernuko beste kide batzuk ere zelatatuak izan ote diren. «Gobernua irmoa izanen da. Ez dugu onartzen pertsonen oinarrizko eskubideen inolako urraketarik. Behar adina prozedura abiatuko dugu horrelakorik gerta ez dadin».

Podemos, ardura eske

Espainiako Gobernuak egindako iragarpenaren ondotik, zelatatzeak argitzeko eskatu zuen Unidas Podemosek. Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Ione Belarra Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministroak «erantzukizunak» argitzeko galdegin zuten. Diazek adierazi zuen «ezinbestekoa» dela espioitza kasuari buruzko ikerketa «azkeneraino» iristea eta «modu arin eta eraginkorrean erantzukizunak argitzea». Belarraren ustez, gertatutakoak «arrakala sakona» irekitzen du estatuaren segurtasunean. Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak, berriz, iritzi dio Sanchezen eta Roblesen zelatatzea «estatuaren segurtasunaren aurkako erasoa» dela.

Bestalde, PPko presidente Alberto Nuñez Feijook ohartarazi zuen «segurtasun nazionala» kolokan dagoela, eta «akatsa» dela sekretu ofizialen batzordean EH Bildu eta ERC egotea.]]>
<![CDATA[Mila positibotik gora atzeman dira, eta murrizketek berdin segituko dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/004/001/2021-08-13/mila_positibotik_gora_atzeman_dira_eta_murrizketek_berdin_segituko_dute.htm Fri, 13 Aug 2021 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz - Edurne Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1873/004/001/2021-08-13/mila_positibotik_gora_atzeman_dira_eta_murrizketek_berdin_segituko_dute.htm
Zehazki, Hegoaldeko osasun sistemek plazaratutako informazioari so, herenegun Bizkaian zenbatu zuten kasu gehien: 482. Gainera, Gipuzkoan 250 detektatu zituzten; Nafarroan, 244, eta Araban, berriz, 175.

Halaber, kezkarako zio da oraindik ere zenbat lagun ospitaleratzen dituzten gaitzak jota. Herenegun 68 pertsona sartu zituzten, bezperan bezainbeste. Horiek kontuan izanik, oraintxe bertan, guztira 429 lagun daude birusarekin ospitaleratuta. Horietako 87 ZIUetan daude, larri.

Datuen argitara, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egoera epidemiologikoa aztertzen duen Labi batzordeak erabaki du orain arteko murrizketak bere horretan mantentzea, bi arrazoi nagusirengatik: batetik, egoera epidemiologikoa ez delako aski hobetu, nahiz eta hamalau eguneko intzidentzia tasa apur bat apaldu den uztailaren 22tik (682 kasukoa zen orduan, eta 603koa da orain). Ordea, ospitaletako eta ZIUetako oheen okupazioa handia da oraindik: uztailaren 22an, 48 gaixo ziren ZIUetan, eta orain 64 dira.

Labik ohartarazi du garai honetan udalerri askotan jaiak ospatuko ez badira ere, aurreikus daitekeela bilkura eta «interakzio sozial arriskutsuak» egongo direla, eta horrek birusaren agerraldiak izateko arriskua areagotuko duela. «Kezkatzekoa» da hori, Labiren ustez. «Ezin ahaztu infekzioak, gaixotasuna, ospitaleetako okupazioa, ZIUetako ospitaleratzeak eta heriotzak ekarriko lituzketen agerraldiak direla», azpimarratu du.

Hori hala, Labiren batzorde teknikoak erakundeetako ordezkariei eskatu die herritarrak deitzeko «kontuz ibiltzera» bai asteburu honetan eta bai abuztu osoan, berriro agerraldirik izan ez dadin. «Tentsioa, konpromisoa eta erantzukizuna mantendu behar dira; batez ere maskararen erabili, segurtasuneko distantziari eutsi eta edozein motatako jende pilaketak saihestu, barrualdean zein kanpoaldean». Era berean, funtsezkotzat jo du herritarrak txertatzen jarraitzea, aztarnarien lanarekin kolaboratzea, eta bakarraldiak eta berrogeialdiak zorrotz betetzea.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Labiren oharrak bere egiteaz gain, kezka azaldu zuen atzo zahar etxeetako egoeragatik, positiboen goranzko joeragatik. Atzo jakinarazi zuten Arabako adinekoen egoitzetan 38ra iritsi dela positiboen kopurua: 35 egoiliar eta hiru langile. Gipuzkoan, Irungo Ama Xantalen egoitzan egoiliar bat hil dela jakinarazi zuten. 38 positibo daude zahar etxeekin lotuta.]]>
<![CDATA[Gaurtik, Ipar Euskal Herrian ez da maskara jantzi behar kanpoaldean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/011/001/2021-06-17/gaurtik_ipar_euskal_herrian_ez_da_maskara_jantzi_behar_kanpoaldean.htm Thu, 17 Jun 2021 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz - Edurne Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1879/011/001/2021-06-17/gaurtik_ipar_euskal_herrian_ez_da_maskara_jantzi_behar_kanpoaldean.htm
Maskararen gaineko araudia arintzeko erabakiak aldaketa anitz ekarriko ditu Ipar Euskal Herriko egunerokoan. Izan ere, kanpoko guneetan maskara ez da derrigorrezkoa izanen, egoera jakin batzuetan salbu. Hain zuzen, herritarrek maskara jantzi beharko dute elkarretaratzeetan, jendetza biltzen den eremuetan, eta merkatu eta estadioetan. Orain arte bezala, barneko guneetan derrigorrezkoa izango da maskara jantzita izatea.

Ipar Euskal Herriko etxeratze agindua ere uste baino lehenago utziko dute bertan behera, baina, aldiz, bere horretan mantenduko dituzte ostatu, jatetxe, kirol gune eta kultur guneetan ezarrita dauden neurri murriztaileak, ekainaren 30era arte gutxienez. Hala iragarri zuen atzo Castexek berak, eta gaineratu zuen heldu den astean iragarriko dituztela uztailetik aitzina eremu horietan guztietan malgutuko dituzten neurri guztiak.

Nafarroan, bihartik

Hego Euskal Herrian ere neurriak malgutuko dituzte bi administrazioek. Nafarroan, bihar bertan arinduko dira hainbat neurri murriztaile, atzo foru gobernuak jakinarazi zuenez. Orain arte indarrean izan direnak baino malguagoak izango dira ostalaritzan eta kultur jardueretan, besteak beste. Hala nola, gobernuak ordubete atzeratuko du tabernen eta jatetxeen itxiera ordua: gauerdira arte. Gainera, jende gehiago elkartzen ahalko da espazio horietan: %30etik %50era zabalduko da gehienezko edukiera. Gobernuak neurri bertsuak iragarri ditu kultur jardueretarako ere: ostalaritzaren antzera, jarduerak baimenduta izanen dira gauerdira arte; gehienezko edukiera %60koa izanen da. Bestalde, foru agindu berrian jasoa denez, peñetan eta elkarte gastronomikoetan edukieraren %40 erabiltzen ahalko da.

Aurki maskararen erabilera leuntzea ere aztertzen ari da Nafarroako Gobernua. Santos Indurain Osasun kontseilariak atzo esan zuen litekeena dela uztailean maskararik jantzi behar ez izatea kanpoaldean. Erabakia «berandu baino lehen» hartuko dela jakinarazi zuen. Bide beretik mintzatu zen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Kongresuan: «Laster utziko diogu kalean maskara erabiltzeari».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, bestalde, biharko deitu du Labiren aholku batzordearen bilerara, eta litekeena da indarrean dauden neurri zenbait arintzea. Izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 150 kasutik behera da, eta Bizi Berri III planak aukera ematen du neurriak malgutzeko.]]>