<![CDATA[Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 22 Mar 2023 03:24:24 +0100 hourly 1 <![CDATA[Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Mexikon desagertu diren bi euskal herritar aurkitzeko lanetan ari dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2022-10-07/mexikon_desagertu_diren_bi_euskal_herritar_aurkitzeko_lanetan_ari_dira.htm Fri, 07 Oct 2022 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2022-10-07/mexikon_desagertu_diren_bi_euskal_herritar_aurkitzeko_lanetan_ari_dira.htm Sud Ouest hedabideak argitaratu duenez, euskal herritarrak dira biak, Donibane Lohizunekoa (Lapurdi) bata, eta Ziburukoa (Lapurdi) bestea. Frantziako Gobernuak zabaldu duenez, eta Mexikoko zenbait hedabidek emandako datuen informazioaren arabera, hilabete da desagerturik direla. Iragan den irailaren 12tik ez dute izan haien inolako berririk.

Ordutik, bi pertsona horiei buruz jasotako informazioa lausoa da oso. Desagertuetako baten ahizpak adierazi duenez, bikotea San Cristobal de Las Casaseko «zentro izpiritual» batera joatekoa zen, Chiapas estatuan. Ordea, ez da horren inguruko informazio gehiago plazaratu.

Chiapasko Fiskaltzak bilaketa protokoloa martxan jarri zuen asteartean. Azaldu zuenez, Yucatango autoritateekin elkarlanean ari dira horretarako; ustez, estatu hartatik abiatu baitziren bi desagertuak. «Yucatango autoritateek informatu dute atzerritarrak Catrina izeneko ostatutik atera zirela, Valladolid hirian, Yucatanen, esanez San Cristobal de Las Casasera zihoazela», jakinarazi zuen fiskalak. Halere, iturri berberen arabera, ez dago Chiapasera iritsi zirela adierazten duen daturik.

AFP albiste agentziaren arabera, Frantziako Gobernua ere mobilizatu da gertatutakoa argitzeko, eta desagertuen familiarekin harremanetan dago. Azken horiek herritarren laguntza eskatu dute bilaketarako.]]>
<![CDATA[Tuterako epaitegiak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1994/003/001/2022-01-27/tuterako_epaitegiak_behin_behinean_espetxeratu_du_sara_pinaren_senarra.htm Thu, 27 Jan 2022 00:00:00 +0100 Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1994/003/001/2022-01-27/tuterako_epaitegiak_behin_behinean_espetxeratu_du_sara_pinaren_senarra.htm <![CDATA[Epaileak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra]]> https://www.berria.eus/albisteak/208793/epaileak_behin_behinean_espetxeratu_du_sara_pinaren_senarra.htm Wed, 26 Jan 2022 15:40:36 +0100 Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/208793/epaileak_behin_behinean_espetxeratu_du_sara_pinaren_senarra.htm biharamunean atzeman zuten, Bordeletik hurbil. Ordutik, gizonezkoa preso izan da, Parisen. Atxiloketatik bi aste igarota, Pinaren senarra Madrilera eraman zuten atzo, eta ondotik Nafarroara ekarri. Hain zuzen ere, Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian deklaratu du gaur, eta epaileak espetxera bidali du behin-behinean, fidantzarik gabe. Auzitegiak adierazi duenez, akusatuak onartu egin du Sara Pina hil izana,,hura «lo zegoen bitartean». Defentsak behin-behineko askatasuna eskatu du akusatuarentzat. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, berriz, fidantzarik gabeko espetxealdia. Azken horien alde egin du epaileak, besteak beste, akusatuak ihes egiteko arriskua dagoela iritzita, gizonezkoaren aurrekariak direla medio. Atxilotuari Sara Pinaren hilketa leporatzen diote, hamabost eta 25 urte arteko espetxe zigorra lukeen delitu bat. Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, gainera, gizonak bi gutun eman dizkio epaileari. Batean, hilketa egin izana onartu du, eta bestean, «barkamena» eskatu die Pinaren familiari eta bereari. Auzitegiak jakinarazitako informazioren arabera, Sara Pinaren hilotzak indarkeria zantzuak zituen; zehazki, «indarkeria handiz egindako hainbat labankada». Kasuaren gaineko ikerketan aritutako iturrien arabera, Pinaren eta senarraren etxebizitzako ateak ez zeuden bortxatuta poliziek gorpua aurkitu zuten egunean. Halaber, 41 urteko gizonezkoa, sortzez Gallurkoa (Espainia), ihes egina zen haiek bertaratu zirenerako, sakelako telefonoa etxean utzita. Hala, gorpua aurkitu zuten egun berean hasi zuen Poliziak Pinaren senarra aurkitzeko operazioa, hipotesi nagusia baitzen emakumea hark hil izana. Tuterako Auzitegiko epaitegiak zabaldutako informazioaren arabera, gainera, zantzu batzuek adierazten dute gizonezkoak urtarrilaren 8an edo 9an hil zuela emaztea. Pinaren senarra hilaren 11n atxilotu zuten, Boisredongo zerbitzugune batean, Bordeletik 65 kilometro iparraldera (Okzitania); hau da, Tuteratik ia 500 kilometrora zegoen. Hedabide batzuen arabera, ibilgailuaren GPSari jarraituz atzeman zuten jendarmeek. Ikusi gehiago: 113 emakume eta 11 ume hil ditu indarkeria matxistak 2003tik Gaitzespen irmoa Sara Pinaren hilketak kasuaren berri izan zen egunetik bertatik piztu du sumina eta haserrea herritarrengan. Hainbat izan dira auziaren harira antolaturiko protestak. Besteak beste, azken asteotan mobilizazio jendetsuak izan dira Tuteran zein Euskal Herriko hiriburuetan. Tuterako Udalak hiru eguneko dolua ezarri zuen, baita Corteskoak (Nafarroa) ere -hangoa zen Pina-. Protestaz gainera, ezohiko batzarra egin zuten udalean, eta adierazpen bat adostu zuten alderdi guztiek. «Emakumeen aurkako indarkeriak oinarrian du plano sinbolikoan eta materialean gizonak emakumeen gainetik jartzen dituzten botere harremanak, eta emakumeek beti gizonen menpean jarraitzea dute helburu. Giza eskubideen kontrako bortxaketa larri bat da emakumeen aurkako indarkeria», adierazi zuten, besteak beste. Protestak ez dira amaitu, baina: dozenaka lagun Tuterako auzitegi parean bildu dira gaur, Pinaren senarra deklaratzera deitua zen ordu berean. «Nazkatuta gaude indarkeria matxistaz. Justizia nahi dugu, bai Sararentzat, baita beste biktima guztientzat ere», nabarmendu dute Luchasmos por Sara plataformako kideek, irmo. Era berean, sisteman aldaketak egin beharra nabarmendu dute, «sistema patriarkalak hiltzaileei sostengua» ematen dielako.]]> <![CDATA[Zazpi migratzaile hil dira 'Aita Mari'-k parte hartu duen erreskate batean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1834/009/001/2022-01-26/zazpi_migratzaile_hil_dira_aita_mari_k_parte_hartu_duen_erreskate_batean.htm Wed, 26 Jan 2022 00:00:00 +0100 Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1834/009/001/2022-01-26/zazpi_migratzaile_hil_dira_aita_mari_k_parte_hartu_duen_erreskate_batean.htm Aita Mari erreskateontziak irrati uhinen bidez jaso zuen abisua: arrantzale ontziak jakinarazi zuen txalupa bat ikusi zuela noraezean, barrenean jendea zuela. Aita Mari kokaleku horretara joan zen. Behin txalupa aurkituta, Espainiako, Maltako eta Italiako agintariei eman zien gertatutakoaren berri.

Migratzaileak Lampedusa uhartetik (Italia) hogei bat miliara aurkitu zituzten. Aita Mari-k eta Italiako Kostaldeko Guardiak zabaldutako informazioaren arabera, 280 migratzaile inguru ziren ontziaren barrenean; txalupa hamabost bat metro luze zen. Itsasoaren egoera franko konplikatua zela iritzita, Italiako agintariek Aita Mari ontziari eskatu zioten ez zitezela txalupara gerturatu; Italiako Kostazainen hiru erreskateontzik hartuko zuten ardura. Zazpi migratzaile hilik aurkitu zituzten ontziaren barrenean. Lehen zantzuen arabera, hipotermiagatik zendu dira. Kontrara, beste 270ek erdietsi dute lur hartzea. Lampedusa uhartean porturatu dira.

Ez da azken egunetan egin den erreskate bakarra. Geo Barents ontziak 439 lagun erreskatatu ditu azken egunetan egindako sei operaziotan, eta haiek lehorreratzeko baimenaren zain dago. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak adierazi duenez, ontzian dauden migratzaileen laurdena inguru adingabeak dira, eta asko zaurituta daude, Libian jasandako torturen ondorioz. Antzeko egoeran dago Louise Michel ontzia ere: 58 migratzaile ditu hark, porturatzeko agindua jaso zain. Italiara iristea lortu dute, berriz, Mare Jonio ontziak erreskatatutako 208 lagunek.

Lanetan aurrera

Aita Mari itsasontziak, berriz, erreskate eta monitorizazio lanekin jarraitu du. Mediterraneo erdialdean da aurreko astetik, «beharrezko erreskate misioak burutzeko prest». Aurrez, azken misioan, Aita Mari ontziko tripulazioak 105 lagun erreskatatu zituen. Haiek porturatu aurretik, ordea, sei egun egin zituzten itsasoan, Erromako Koordinazio Zentroak Trapaniko portuan (Italia) lehorreratzeko baimena eman zien arte. Iazko urrian izan zen hori. Erreskate haren ostean, Burrianarako (Herrialde Katalanak) bidea hartu zuen, ohiko mantentze lanak egiteko.

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak, Aita Mari itsasontziaren kudeaketaz arduratzen denak, adierazi du Libiako egoerak ez duela hobera egin azken hilabeteetan: «Kaos politikoak kalean jarraitzen du». Hala, azaldu dutenez, herrialdean ohikoak dira migratzaileen, iheslarien eta asilo eskatzaileen aurkako atxiloketa arbitrarioak. Horrez gain, erakundeak salatu du migratzaileak Afrikara itzultzeko «kanporaketa bortitzak» errazten ari dela Europako Batasunaren jarrera: «Gure erabateko arbuioa helarazi nahi diegu, milaka pertsonak arrisku egoerak eta sendatu ezin diren traumak jasan behar baitituzte». Izan ere, IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, aurreko astean 604 migratzaile atzeman zituzten Libiako kostatik gertu, eta herrialde hartara itzularazi, nahiz eta hura toki «ez-segurutzat» jotzen duten.]]>