<![CDATA[Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 22 Mar 2023 04:46:55 +0100 hourly 1 <![CDATA[Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ibaizabalen hilotz agertu den gazte baten heriotza ikertzen ari dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/013/001/2022-01-23/ibaizabalen_hilotz_agertu_den_gazte_baten_heriotza_ikertzen_ari_dira.htm Sun, 23 Jan 2022 00:00:00 +0100 Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1944/013/001/2022-01-23/ibaizabalen_hilotz_agertu_den_gazte_baten_heriotza_ikertzen_ari_dira.htm
Ertzaintzak ez du gertatutakoaren gaineko informazio gehiagorik eman oraingoz. Ikerketa zabalik dute gaztea nola hil zen argitze aldera. Hedabideetan zabaldu denez, bada hipotesi bat: gaztea Poliziarengandik ihesi ari zenean, ibilgailu batetik bota zuen bere burua. Ondoren agertu zen Ibaizabalen hilotz. Hainbat iturriren arabera, gorpua agertu zenerako, denbora dezente zeraman ibaian.

Atxilotu bat Lapurdin

Ez da migratzaileen artarekin lotutako albiste bakarra izan. Herenegun, Frantziako Poliziak Etorkinekin taldeko kide bat atxilotu zuen; migratzaile batzuk bere autoan garraiatzea egotzi zioten. Frantziako Aireko eta Mugetako Poliziaren egoitzara eraman zituzten denak, eta Etorkinekin taldeko kidea 24 orenez atxiki zuten bertan, atzo arratsaldean askatu zuten arte. Migratzaileak Irunera (Gipuzkoa) igorri zituzten atxilotu eta berehala. Ez da lehen aldia Lapurdin Frantziako Poliziak elkartasun elkarteetako kideak atxiloaldian ezartzen dituela.]]>
<![CDATA[Heldu guztiek har dezakete txertoa Ipar Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2067/003/001/2021-06-01/heldu_guztiek_har_dezakete_txertoa_ipar_euskal_herrian.htm Tue, 01 Jun 2021 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/2067/003/001/2021-06-01/heldu_guztiek_har_dezakete_txertoa_ipar_euskal_herrian.htm
Zehazki, Ipar Euskal Herriko biztanleek Doctolib, Maiia edo Keldoc plataformak erabili behar dituzte txertaketa guneetan izena emateko.

Kanpaina emeki hasi zen Ipar Euskal Herrian, iragan urtarrilean. Geroztik, lehentasuna izan dute adin tarte batetik gorakoek, osasun langileek eta heldu zaurgarriek. Asteek aurrera egin ahala, abiada handitu egin da, eta, izatez, aurreikusi baino bi aste lehenago ailegatu zaie txanda 18 urtetik gorakoei. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak apiril bukaeran iragarri zuen ekainaren 15ean zabalduko zitzaiela txertaketa kanpaina heldu guziei. Maiatzaren 20an, ordea, data horren aitzinatzea jakinarazi zuen Jean Castex Frantziako lehen ministroak, Frantziak txerto gehiago jaso ondoan.

Hegoaldean, atzerago

Hain justu, dosien hornidurak biziki baldintzatu du txertaketa prozesuaren erritmoa, hari ekin zitzaionetik. Hego Euskal Herriko osasun sistemak Espainiako Osasun Ministerioaren menpeko dira dosiak jasotzeko, eta, hain zuzen ere, beste dosi sorta bana jaso zuten atzo: Osakidetzak Pfizer etxearen 63.180 txerto dosi jaso ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baliatzeko; Osasunbideak, 18.720 inguru. Halaber, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko arduradunek jakinarazi dute Moderna konpainiaren beste 4.300 dosi ere jaso dituztela astelehenean herrialdean.

Atzoko jasotako dosiak aintzat harturik, Hego Euskal Herrian COVID-19aren kontrako txertoaren 1.846.485 dosi jaso dira guztira orain arte, eta 1.683.744 jarri. Azken datuen arabera, Hegoaldeko herritarren %41ek txertoaren dosi bat hartu dute gutxienez, eta %20k pauta osatua dute.

Osasun agintariek maiz adierazi dute dosiak «jaso ahala» jartzen dituztela. Irizpide horri dagokionez, Osasunbideak orain arte jasotakoen %98,6 jarri ditu Nafarroan. Osakidetzak, berriz, jasotakoen %97,6 erabili ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Halaber, Eusko Jaurlaritzak beste datu bat atera du argitara: orain arte, birusaren kontrako txertoa hartzea eskaini dieten %1,4 gelditu dira dosia jarri gabe, izan kontraindikazio medikoa dutelako edo beren borondatez txertoa hartzeari uko egin diotelako.

Gainera, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 60 urtetik behera izan eta lehen dosian AstraZenecaren txertoa hartu dutenen %86k bigarren aldian ere AstraZenecarenaren hartzearen alde egin dute, Pfizerrena baztertuta. Bien artean aukeratzeko eskubidea izan duten biztanleen %14k baizik ez dute bat egin Espainiako Bioetika Batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren proposamenarekin.

Adinari dagokionez, Nafarroa atzo hasi zen 40 eta 49 urte arteko herritarrei txertatzeko ordua galdegiteko aukera ematen, eta ekainaren 7an hasiko dira horiek txertatzen. Osakidetzak oraindik ez dio talde horri ekin, baina argitu du 50-59 urte artekoen %60k dosi bat hartua dutela.]]>
<![CDATA[Hildakoen goranzkoa, kezka iturri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1932/002/001/2021-04-30/hildakoen_goranzkoa_kezka_iturri.htm Fri, 30 Apr 2021 00:00:00 +0200 Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1932/002/001/2021-04-30/hildakoen_goranzkoa_kezka_iturri.htm
Ospitaleetako egoera ere bereziki da iluna Hegoaldean. Larritasuna bistakoa da. ZIUetako okupazioari so, 2020ko apirilaz geroztik izandako daturik makurrena jakinarazi dute osasun agintariek, berriz ere. Gaitza duten 232 paziente daude unitate horietan erietxeraturik. Halaber, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, 672 gaixo daude gela arruntetan, eta herenegun 91 pertsona ospitaleratu zituzten birusagatik.

Gainera, birusaren transmisioari buruzko adierazleei dagokienez, kutsatuen kopuruak bigarren egunez jarraian gainditu du mila kasuren langa Hego Euskal Herrian. Asteazkenean 14.800 diagnostiko proba egin ziren guztira, eta 1.057 positibo atzeman ziren. Positiboen ehunekoa %7,1 izan zen. Hegoaldeko bi osasun sistemek emandako datuak banan-banan aztertuta: Osakidetzak egindako testen %7,3k eman zuten positibo; aldiz, Osasunbideak egindakoetan apalagoa izan zen ehunekoa: %6,4.

Herenegun atzemandako kutsatuen kopuruak herrialdeka aztertuta, Bizkaian detektatu zen kasu gehien: 412. Gipuzkoa izan zuen atzetik; izan ere, 386 positibo detektatu ziren lurralde horretan. Halaber, Nafarroan 181 kasu izan ziren; Araban, 70.

Herrialdeen intzidentzia tasa metatuei dagokienez, berriz, Gipuzkoak du oraindik egoera larriena: 100.000 biztanleko 703 kutsatu zenbatu dira azken hamalau egunetan. Tasa 459 da Bizkaian, 342 Nafarroan, eta 400 Araban. Hain zuzen, herrialde horrek joera berean jarraituko balu, aukera luke Jaurlaritzak zehaztutako eremu gorritik ateratzeko. Osasun Sailak astelehenean berrikusiko du talde horretan diren udalerrien zerrenda, eta orduko datuen arabera zehaztuko du muga gogorrak non ezarri.

Mugen arintzea, lau fasetan

Ipar Euskal Herrian, maiatzaren 3an hasiko da neurrien arintzea, astelehenean. Hala jakinarazi zuen atzo Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak, gaur argitara atera den elkarrizketatik ateratako aurrerapen baten bidez. Azaldu zuenez, mugen leuntzeak lau fase izanen ditu. Maiatzaren 3tik ekinen diote aurrenekoari; hamar kilometroko tartean ibiltzeko debekua kenduko dute, eta eskualde bereko departamenduetan ibiltzeko eskubidea izanen dute herritarrek. Kolegioak eta lizeoak irekiko dituzte: laugarren mailatik terminalera, talde erditan eginen dituzte eskolak.

Maiatzaren 19an hasiko da bigarren fasea: besteak beste, etxeratze agindua 21:00etara atzeratuko dute. Itxita dauden saltokiak irekiko dituzte, eta ostatuetako eta jatetxeetako terrazak. Museoak eta jarririk egon daitekeen kulturguneak zabalduko dituzte.

Hirugarren fasea ekainaren 9an hasiko da. Hala nola etxeratze agindua 23:00etara atzeratzea da asmoa. Telelana malgutzen ahalko dute enpresek, eta ostatuen eta jatetxeen barrualdeak irekitzen ahalko dituzte.

Azken fasea ekainaren 30ean hasiko da: etxeratze agindua kenduko dute. Halere, indarrean segituko dute hainbat mugak; esaterako, diskotekak hetsirik egonen dira aurrerantzean ere.]]>
<![CDATA[147 lagun hil dira COVID-19ak jota azken astean Hego Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/004/001/2021-02-11/147_lagun_hil_dira_covid_19ak_jota_azken_astean_hego_euskal_herrian.htm Thu, 11 Feb 2021 00:00:00 +0100 Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1893/004/001/2021-02-11/147_lagun_hil_dira_covid_19ak_jota_azken_astean_hego_euskal_herrian.htm
Gainera, Nafarroan herenegun izandako beste hiru heriotzaren berri eman zuen atzo foru gobernuak: birusarekin eri ziren 89 eta 90 urte bitarteko bi emakumezko eta gizonezko bat zendu ziren.

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, beste 837 kasu positibo atzeman zituzten herenegun Hego Euskal Herrian. Bizkaian, 407 kasu detektatu zituzten; Gipuzkoan, 208; Araban, 121; eta Nafarroan, 89. Zehazki, 16.479 test egin ziren asteartean Hegoaldean, eta horien %5ek eman zuten positibo. Aipatzekoa da Nafarroako datua: positiboen ehunekoa %2,9 da. Osakidetzak egindako testetan, %5,6.

Erietxeei dagokienez, herenegun 105 lagun eraman zituzten ospitalera birusaren sintomak larriagotuta. Azken datuen arabera, 677 gaixo daude gela arruntetan ospitaleratuta, eta 193, berriz, ZIUetan.

Hegoafrikako mutazioa

Koronabirusaren Hegoafrikako aldaeraren «bizpahiru» kasu atzeman dituzte Ipar Euskal Herrian, Eskualdeko Osasun Agentziak baieztatu duenez. Izan ere, otsailaren 1etik, PCR proba eta antigeno test guztietan aztertzen dute birusaren aparteko aldaerarik ba ote den.

Hegoafrikako aldaera atzematean, kutsabideak argitzeko protokoloa indartu dute: hurbileko kontaktuez gain, hurbileko kontaktuen kontaktuak ere kontuan hartzen dituzte. Bestalde, bakartze denbora luzatu diete Hegoafrikako aldaera dutenei: zazpi egunetik hamar egunera.]]>
<![CDATA[Autoproba, ilunez betea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1994/010/001/2020-12-18/autoproba_ilunez_betea.htm Fri, 18 Dec 2020 00:00:00 +0100 Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1994/010/001/2020-12-18/autoproba_ilunez_betea.htm
Epidemiologiako hainbat adituk ohartarazi dute «tentuz» jokatu behar dela proba horiekin. Emaitzen interpretazio egokia egitea zaila izan daiteke, eta ondorio okerrak ateratzea kaltegarria izan daiteke pandemiaren bilakaera kontrolatzeko garaian. Are, Osatzen Familia eta Komunitateko Medikuen Euskal Elkarteak deia egin du autodiagnostikorako test horiek ez erabiltzeko, argudiaturik laborategietakoak baino fidagarritasun gutxiago dutela.

Erabiltzailearen behatz-mamian zizta eginez ateratako odol lagin txiki batetik abiatuta egiten da testa: serologikoa da. Testa erositakoan, proba egiteko beharrezko elementu guztiak eskuratuko ditu erabiltzaileak; orratza, odola aztertzeko gailua, disolbatzailea eta baita desinfektatzeko produktua ere. Odol lagina gailuaren edukiontzian sartu, bi tanta disolbatzaile bota, eta hamar minuturen buruan jaso daiteke emaitza. Erabiltzaileak jakin ahal izanen du bere sistema immunologikoak IgM eta IgG antigorputzik duen ala ez.

Hala, COVID-19a igaro izanaren zantzua detektatzeko balioko du proba horrek; ez, ordea, jakiteko testa egiten den unean pertsona hori kutsatua dagoen. Testean positibo ematen dutenei PCR proba edo antigeno testa eginen zaie ondotik. Guillaume Sammut Akitania Berriko Farmazialarien Ordezkaria da, eta adi egoteko eskatu du: «Test serologikoa ez da pasaporte immunitario bat: emaitzak ez du esan nahi babestuak garenik. Jendeak pentsa dezake birusa pasatu badu babestua dela; ez da egia».

Interpretazio arazoak

Hain zuzen, «guztizko fidagarritasunik eza» da adituek autodiagnostikorako proba horietan ikusitako arazo nagusietako bat. Ana Galarraga Elhuyar Zientziako ikertzailearen ustez, test horiek «hankamotzak» dira, oraingoz. «Proba horiek ematen dituzten emaitzak ez dira esanguratsuak norbanakoarentzat, are gutxiago haren araberako erabakiak hartzeko». Iritzi berekoa da Nafarroako Farmazialarien Elkargoko lehendakari Marta Galipienzo; «arriskutsuak» izan daitezkeela ohartarazi du berak. «Diagnostikorako proba erabiltzaile baten eskutan uztea, inolako laguntza profesionalik gabe, ez da guri gehien gustatuko litzaigukeen formatua», adierazi du. Bi adituekin bat egin du Sammutek, eta adierazi du hain zuzen horregatik ez dutela pazienteek proba etxean egiteko modurik Iparraldean.

Ugari dira dira testaren emaitza era egokian interpretatzeko aintzat hartu beharrekoak. Batik bat, premiazkoa da jakitea zer esan nahi duen testak detektatu ditzakeen antigorputzetako bakoitzak: infekzioa gertatu eta denbora gutxira sortzen da bata (IgM), epe luzeagora bestea (IgG), eta aise gerta daiteke batean positibo eman, eta bestean negatibo ematea. «Adibidez, lehenbizikoan positibo ematen bada eta bigarrenean negatibo, horrek esan nahi du oraindik nahiko berria dela infekzioa, eta kasu batzuetan pertsona horrek kutsatu dezake oraindik», azaldu du Galarragak.

Halere, kasu batzuetan baliagarriak izan daitezkeela uste du Sammutek, immunitate kolektiboa neurtzeko, adibidez. Bestalde, birusa ukan duten garaian testik egin ez dutenentzako baliagarri izan daitezkeela uste du, «diagnostikoa eta tratamendua egokitzeko».

Praktikan, ordea, ez dira oso zabalduak Galipienzoren arabera: «Test horien presentzia ia anekdotikoa da». Sammutek ere sentsazio bera du: «Agorriletik oso jende oso gutxik egin ditu».]]>