<![CDATA[X. Martin | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 21 Sep 2018 11:55:33 +0200 hourly 1 <![CDATA[X. Martin | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Faraonikoa ez dut gustuko; epe luzeko obra handi bat da AHTa»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2532/019/001/2017-02-12/faraonikoa_ez_dut_gustuko_epe_luzeko_obra_handi_bat_da_ahta.htm Sun, 12 Feb 2017 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/2532/019/001/2017-02-12/faraonikoa_ez_dut_gustuko_epe_luzeko_obra_handi_bat_da_ahta.htm
AHTaren dirua aurreratzen ari da Jaurlaritza, eta kupoaren bidez berreskuratu behar du. Ari al da dirua jasotzen?

Kupoaren negoziazioa egin gabe dago, baina sinatutakoa sinatua dago, eta kontuak argiak dira.

Oso kopuru handiez ari gara. Dirua aurreratzen jarraitu behar duzue?

Guk Gipuzkoako zatia bukatu behar dugu. Hori hitzartu dugu, eta aurreratzen dena kupotik kenduko da.

Nork pagatuko ditu hiriburuetako sarbideak? Bilbokoak 500 milioi beharko dituela zabaldu da.

Hiri bakoitzean nola egiten den aztertzeko dago, bana sarbideak beti egiten dira formula beraz.

Zein da formula hori?

Lur azpitik joatea zenbat kostatzen den jakin behar da aurrena. Adifek lur gainetik joateko behar den aurrekontua bere gain hartzen du. Lur azpitik joaten bada, sarbidearen goialdean sortzen diren lur aprobetxamendu urbanistikoen bidez pagatzen da aldea. Gehiago behar bada, administrazioak jartzen du. Baina hori eredu orokor bat da.

AHTa Jaurlaritzaren obra faraonikoena da jadanik...

Hitz hori ez zait batere gustatzen. Zer da faraonikoa?

Izugarri erraldoia? Izugarri luze jotzen duena eraikitzeko?

Errepideak ere obra handiak dira, baina beharrezkoak herri bat egituratzeko. Ea, ados, obra handia da; hor utziko nuke, ez erraldoia, ez faraonikoa.

90eko hamarkadan hasi zen proiektua. Izugarri luzea bada eraikitzen, ezta?

Epe luzeko obra handi bat da, bai.

2023an amaituko dela diozu. 90eko hamarkadako irizpide estrategikoek balio dute gaur egun? Balioko dute 2023an?

Azpiegitura batek balio du herri bat egituratzeko, orokorrean. Europako Batasuneko sare baten parte txiki bat AHTa. EBk esan zuen Atlantiko aldetik Europa egituratu egin behar zela. Orduan eta gaur hori horrela da. Madrildik Sevillara joatea, hau da, inondik inora, ez da oso logikoa herri bat Europarekin lotu nahi bada. Lotzeko irizpideak balio du, orduan eta gaur.

Baina, Hego Euskal Herrian eginda ere, AHTaren lotura hori ez dago bermaturik, ez Parisekin, ezta Madrilekin ere. Edo bai?

Hendaiara iristea lortzen badugu, Parisen gaude. Orain ez. Orain jaitsi egin behar duzu, eta beste batean sartu. Tren berarekin gurutzatzea lortzen badugu, Parisen gaude, bai ala bai. Bordeletik Hendaiara beste trenbide bat egin beharko dutela dagoena hobetzeko? Bai, seguru, baina orain dagoenak balio digu bat egiteko.

Madrilerako loturak ez dizu hainbesteko kezka eragiten?

Kezka eragiten du, noski, baina nahiago dut iparraldera begiratzea, argi daukat hori; gure merkatuak eta gure ereduak iparraldean daude. 2019rako Hendaiarekin lotzea lortuko bagenu, Baionarekin, Bordelerekin eta beste hiri batzuekin lotuta geundeke, ez baita bakarrik Paris. Horrek emango lizkiguke orain pentsatu ere egiten ez ditugun hainbat eta hainbat aukera.]]>
<![CDATA[«2017. urtea da benetako erronka; zantzu kezkagarriak daude»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1849/011/001/2017-02-08/2017_urtea_da_benetako_erronka_zantzu_kezkagarriak_daude.htm Wed, 08 Feb 2017 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1849/011/001/2017-02-08/2017_urtea_da_benetako_erronka_zantzu_kezkagarriak_daude.htm brexit-ak eragindako berregituraketak.

Merituzkoa ematen du, egungo egoera ikusita, 2016an hazi ondoren, 2017rako ere aurreikuspen ona egotea.

Neurri handi batean, gure salmentak atzerrian izan dira historikoki, eta etxeko merkatuak behera egin zuenean, areagotu egin da joera hori. Aurretik lortutako lekuari esker eutsi diogu esportazioen mailari, eta atal hori oinarrizkoa da gure fakturazioan. Hori da gure meritua.

Trump iritsi da, brexit-a ere bai. 2017rako aurreikuspenak ez dira txarrak, ordea. Nola ulertu behar da hori?

2017rako espero duguna aurreko urtean oinarritu da. Ekoizpen irtenbide konplexu baten prozesuak luzeak dira, eta eskaera jasotzen denetik hura fakturatzen den arte, sei eta hemezortzi hilabete arteko tartea egon daiteke. Baina bai, proposamen protekzionistak nagusitzen badira, munduko merkatuak traba handia izango du, eta horrek sektore guztiei eragingo die, baita guri ere.

Orduan, hemendik aurrera hasten da zailena.

Benetako erronka 2017. urtea da: eskaera nahikoak lortzea urtea ondo amaitzeko eta 2018. urtea prestatzeko. Oraindik goiz da jakiteko benetako ondorioak zer-nolakoak izango diren gure sektorearentzat, baina zantzu kezkagarriak daude.

Zein zantzu?

Mexikoren kasuan, adibidez, hainbat erabaki hartzen ari dira, eta haiek herrialde horretan egin daitezkeen inbertsioak alda ditzakete.

2015ean AEBetan saldu zuten gehien AFMko enpresek. Iaz, berriz, AEBak laugarren lekuan geratu ziren, eta Txina da berriro lehen jomuga. Beti egongo da non saldu?

Merkatuen dibertsifikazioaren helburua da hori. Europa, Asia eta Amerikan saltzen dugu, Alemania, Txina eta AEB dira merkatu nagusiak. Logikoa da gure esportazioak txandakatuz joatea. Merkatu batek bestearen lekukoa hartzen du. Makinen merkatuak gune industrial garrantzitsuak dira, ekoizpen sektore nagusiekin: autogintza, aeroespazioa, energia, trengintza, ekipo ondasunak... Normalean betiko merkatuetan saltzen dugu. Alemania, Espainia, Frantzia, Italia, Portugal eta Errusia dira Europan; AEB, Mexiko eta Brasil, Amerikan; eta Txina eta India, Asian. Aurten ere hor jokatuko da gure partida.

Barne merkatua zer? Euskal Herrian saltzen duzue zertxobait, baina Katalunian eta Espainian zulo handia dago...

Etxeko merkatu sendo bat edukitzeak indarra ematen dizu. Ekoizten duzun lekutik hurbil erosteko ahalmen on bat badago, horrek erraztu egiten du bizitza. Kontua da 2008tik 2013ko bigarren erdira arte inbertsioak izugarri egin zuela behera Espainian, inoizko maila txikienera. Horrek behartu gintuen atzerrira gehiago joatera. Baina esan behar da azken hiru urteetan badagoela susperraldi bat barne merkatuan, eta hauspo apur bat eman digula horrek. Krisi aurreko egoera lortu arteko bidea, ordea, oso luzea da oraindik. Euskadin egoera hobea da, administrazioak laguntzak martxan jarri dituelako industriak bere makinen modernizazioan inberti dezan.

Sektoreak kontratu garrantzitsuak lortzen ditu tarteka; hor dira Arrasateko Fagor eta Ekin kooperatibenak. Zein da ziurgabetasunaren aurkako edabea?

Lehiakorra izatea da gakoa: bakarrik modu horretan iraungo dugu merkatu aldakor, konplexu eta sofistikatuetan. Kontratu bi horietan eta beste hainbatetan, enpresek lortzen dute beren produktua saltzea enpresa onenekin lehiatu ondoren. Esan beharrik ere ez dago enpresek berrikuntza gauzatu behar dutela bezeroen neurrira egindako soluzioak eskaintzeko gai izan daitezen.]]>
<![CDATA[Bonu sozialaren kostua, konpainien bizkar, baina prezioak, gora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2035/009/001/2017-01-20/bonu_sozialaren_kostua_konpainien_bizkar_baina_prezioak_gora.htm Fri, 20 Jan 2017 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/2035/009/001/2017-01-20/bonu_sozialaren_kostua_konpainien_bizkar_baina_prezioak_gora.htm
Errentaren arabera

Baina argindarraren legearen inguruko PP-PSOEren akordioak badu letra txikia. Dagoeneko onartu den dekretuak jaso du, hasteko, bonu soziala lortzea zailago egingo duen baldintza sistema bat. Gaur egun, deskontu berezia eska dezakete etxeko kide guztiak langabezian dituzten familiek, baita familia ugariek ere, eta baita gutxieneko pentsioa jasotzen dutenek ere, 60 urtetik gorakoak badira. Aurrerantzean, batik bat diru sarrerak eta errenta hartuko dira kontuan bonu soziala nork eduki dezakeen erabakitzeko.

Horrez gain, Rajoyren gobernuak beste arazo bat dauka konpontzeko konpainia elektrikoei dagokienez. Lobby ahaltsuak ez dio ahazten utzi bezero berankor askoren faktura mordo bat daukala kobratu gabe, eta ez dituela fakturak irentsiko, besterik gabe. Gehienak familia pobreek pagatu gabe utzitakoak dira. Nadal ministroak aurreratu du argindarraren erraldoiei zor zaiena udalek eta erkidegoek hartu beharko dutela beren gain. Erakunde horien zerbitzu sozialek «eskuzabaltasunez» jokatzea espero du ministro espainiarrak, eta konpainia elektrikoei zor zaiena ordaintzea.]]>
<![CDATA[«Protekzionismo basatia gauzatzea ez zaio batere erraza izango Trumpi»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1839/005/001/2016-11-11/protekzionismo_basatia_gauzatzea_ez_zaio_batere_erraza_izango_trumpi.htm Fri, 11 Nov 2016 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1839/005/001/2016-11-11/protekzionismo_basatia_gauzatzea_ez_zaio_batere_erraza_izango_trumpi.htm
Enpresariek gustuko ez duten hitza da ziurgabetasuna; Donald Trump zerbait izatekotan, horixe da. Negozio txarra ematen du.

Negozioa ez da bera guztientzat, eta ez ditu ondorio berberak izango guztientzat. Gobernua eratu eta gauzatuko duen politika ikusi arte ez dago esaterik ezer askorik. Kanpainan egitarau politiko argia zerrendatu al du ba? Tituluetan geratu dela esango nuke, garatzeko diren edo ez diren ideiak. Esan daiteke Trump presidenteak atsegin ez dituen alorretan jarduten ari diren euskal enpresek kezka handiagoa dutela. Inbertsioak geratzen badira merkatu zehatz horietan, albiste txarrak datoz, baina beste batzuentzat haizeak alde joko du beharbada; agian finantzentzat edota AEBetan ezarri eta barne kontsumorako ari direnentzat. Baina aurreikuspen ahulez ari gara, besterik ez.

Eolikoentzako estatu laguntzak etetea, adibidez, kaltegarria litzateke hemengo hainbat enpresarentzat. Trumpek ez omen du sinisten klima aldaketan.

AEBetan ezarri diren euskal enpresa gehienek Made in USA zigiluz ekoizten dute, eta hori berme bat da. Kezkagarriena litzateke globalizazioaren aurkako politika protekzionista basati bat gauzatzen hastea. Inflazio handia eragingo luke horrek AEBetan bertan, nahiz eta hazkundea lortu, eta ez ahaztu: amerikarrak espezialista dira inflazioa munduan zehar zabaltzen...

Begien bistakoa da protekzionismorako joera handituko dela, ezta? Segurutzat jotzen dute aditu gehienek.

Globalizazioaren alde onak baino ez ditugu nahi-eta, baina txarrak ere badira. Merkataritza libreko itunak oztopatzen edo desegiten has daitekeela? Ez da bakarrik kanpainan esaten dena, gero benetako politika egin behar da, eta liburu hori irekitzeko dago. Alegia, itunak aldatzea edo ez egitea negoziazio baten ondotik egiten da. Muturreko protekzionismoa gauzatzen hastea ez zaio batere erraza izango zaio Trumpi, AEBek ere bere menpekotasunak dituztelako, saldu eta erosi behar dutenari dagokionez.

Nori datorkio ongi Trump, oil&gas sektorean jarduten duten euskal enpresei, adibidez?

Sektori horri egingo lioke mesede agian, eta beste batzuei ere bai. Begira Indar enpresa, alde eolikoa dauka eta gas&oil-ekoa ere bai. Dibertsifikazioa oinarrizkoa da, baina, mundua orekatu egiten da azkenean. Trumpek zergak jarri ahal dizkie atzerriko produktuei, baina atzerrian produktu amerikarrei jarriko dizkiete agian. Eta egoera berri horrek beharbada lehiakortasuna emango lieke orain arazoak dituzten hainbat euskal enpresari; nork daki? Beraz, ekonomia ez da bere kabuz orekatzen, baina, sare handi bat denez, orekarazi egiten dute. Herrialde batean erabaki bat hartzen denean, beste batean aukera bat sortzen da, edo arazo bat.

Orekatu edo ez, Trumpek ez du albiste ona ematen AEBetan dauden enpresentzat, oro har.

Krisiaren lehen oldarraldia etorri zenean, Latinoamerikara joan behar zela hedatu zen, hura zela flotagailua, eta orduan ere argi esan genuen Bazkundean argi ibiltzeko; eta, gero, 2013tik aurrera, AEBetara eta Alemaniara joan behar zen nahitaez. Orain, Txinak eta AEBek ez dute balio? Tira ba, gauzak aldatuz doaz, baina gure industria munduan zabalduta badago, beti egongo da errekaren bat arrantzan egiteko.

Ekonomiaren alorrean kanpainan esan duen dena egiteko gai izango ote da Trump?

Hauteskundeak irabazi eta egin duen lehen agerraldian ez du suterik eragin, eta hala egin beharko zuen benetan hori balitz bere asmoa. Hillary Clintonek ja ez du kartzelara joan behar, adibidez; orain, eskertu egin behar zaio lana. Gauza bat da hauteskundeak irabazteko esan behar dena, eta beste bat herrialdea gobernatzeko egin behar dena.

Sistemaren aurkakoa dela diote batzuek.

Ez, inondik inora ere ez. Sistemak aberastu du, eta ez da haren enpresen aurka joango. Hori bai, teorian gaitasuna dauka esandakoa betetzeko, kongresuan gehiengoa duelako.

Zer da ekonomiari begira kezkagarriena?

Muturreko protekzionismo bat aplikatzea, nazioarteko merkataritza ezinezkoa egin arte. Baina oinean tiro egitea litzateke hori, erabaki horrek ondorio okerragoak lituzkeelako AEBentzat onak baino. Gure merkataritza balantza ikustea baino ez dago; oso aldekoa da guretzat, oso.

Nola sumatu dituzu enpresariak?

Ziurgabetasuna da okerrena, baina ez da maila berekoa denentzat. Azpiegituretan jarduten dutenak pozik egongo dira agian. Baina enpresek, oro har, oraindik ez dakite pozik egon behar duten, edo ez, eta are gutxiago zein neurritan.

Kezka badago orduan...

Trump ez da politikaria, ez dakigu zein den haren politika; hautagai heterodoxoa izan da, eta hori bada aldaketa bat. Baina, hortik aurrera, aldaketak zein mailatakoa diren da gakoa. Argi dago eragina izan dezakeela merkataritzan, baina inork ez daki nola eta zein mailatan. Ziurgabetasun horrek kezkatzen ditu gehien enpresak.]]>
<![CDATA[Gehiegi estutzen duen soka eteteko egitasmoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1930/023/001/2016-10-23/gehiegi_estutzen_duen_soka_eteteko_egitasmoa.htm Sun, 23 Oct 2016 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1930/023/001/2016-10-23/gehiegi_estutzen_duen_soka_eteteko_egitasmoa.htm
Ataka handia dute aurrez-aurre ABRA elkarteko upategi txikiek; Arabako Errioxako upategien gehiengoa dira (113 upategi), baina ekoizpenean portzentaje txikiagoa dagokie. Errioxan geratzea ez zaie komeni sor-marka horrek upategi handien interesak lehenesten jarraituko duenez, baina sor-markatik joateak arrisku handiak hartzea dakar. Izan ala ez izan, horra hor auzia.

«Luze gabe Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari igorriko dio Arabako Mahastien dosierra, hark BOEn argitaratzeko, eta han espero ditugu lehen oztopoak», esan dio BERRIAri Ines Baigorri ABRAko zuzendariak. Sor-marka berria gelditzeko interes handiak daudela dio, baina «denbora kontua» dela helburua lortzea, upategiek proiektua burutzeko «borondate argia» dutelako.

«Errioxa izendapenean borondatez daude upategiak, noski, baina han eskualde bakoitzaren desberdintasunak estaltzeko erabakia dago. Ardo bera egiteko planifikazioa dago; 20 upategik egiten dute ekoizpen osoaren %70, atera kontuak». Negozio eredu horretan prezio jakin batzuk dituzte ardoek, Arabako Errioxako upategi txikiek ezarri nahi dituztenak baino merkeagoak inondik ere. Zer gertatzen zaie beste era batera aritzen direnik? «Nire negozio eredu eta ahaleginarekin bat datorren salneurria eskatzen badut etiketak desberdintasun hori islatu behar duela argi eta garbi eta gaur egun ez duela desberdintzen; aitzitik, denak berdintzen gaitu, bakoitzak duen negozio eredu eta ardi motaren gainetik». Finean, upategi txikiak, ardogintza gizarte oso baten ardatz gisa ulertzen duten horiek, ezin dira lehiatu negozio euskarri horretan, eta horregatik ekin diote Arabako Mahastiak sor-marka eratzeari. «Bezeroaren aurrean ez badugu identifikazio argirik besteengandik desberdintzeko, horrela zaila da zure bizimodua, eta atzetik datozenei utzi behar diezun hori bideragarria izatea. Negozioa ez bada errentagarria, ez dago zer eginik».

Beste tresna bat gehiago

Baina Arabako Errioxako upategi txikiak ausartuko ote dira inoiz Errioxa sor-markatik ateratzen? Galdera hori han eta hemen dabil auzi hau ezagutzen dutenen artean. Alegia, Arabako Mahastiak errealitate bat denean, sor-marka berriari lotu eta Errioxarena utziko dute?

«Bai, batzuek uzteko asmo irmoa dute, eta ez dira gutxi. Agian zigilua lortzeak luze jo dezake, baina hura martxan dagoenean hainbat upategi hara joango dira», dio segurtasunez Ines Baigorrik. Kontua da upategi txiki batek ardo ondua 12 eurotan saltzen badu eta bezeroak 4-5 eurotan sor-marka bereko etiketa daraman beste bat badauka aurrean, zaila dela hari erakustea zergatik balio duen batek 12 eta besteak 4. Horregatik ikusi dute batzuek beste sor-marka, beste etiketa bat eratzeko beharra. Arazoa ez baita bezero partikularra bakarrik, esportatzaileak baizik. «Batzuk oso profesionalak dira, eta ulertzen dute etiketa bera duten bi ardoen artean alde izugarria dagoela, eta prest daude alde hori pagatzeko, baina gero eta zailagoa da». Are gehiago, Baigorrik dio esportatzaile batzuek sor-markaren logoa kentzeko eskatzen dietela, ardoa haiek nahi duten mailan kokatu eta saldu ahal izateko.

Hala ere, Arabako Mahastiak beste tresna bat izango da upategien esku, hari lotzeak ez baitu derrigor ekarriko Errioxa sor-marka uztea mahastiak dituztenentzat. Legeak baimentzen du sor-marka batean baino gehiagotan izena emanda egotea; kontua da mahatsa upategian sartzean sor-marka batentzat izan beharko duela nahitaez. Hau da, mahatsen jabeek beren mahatsa upategi desberdinetara bidali ahal izango dute sor-marken baldintzak betetzen dituzten bitartean. Batzuek bi sor-marken ardoa egiteko aukera ez dute baztertu. Denak daude zer etorriko den zain, adi-adi, beren negozioa ahalik eta hoberen kokatzeko.]]>
<![CDATA[Eozenoko beste iknofosil bat aurkitu dute Jaizkibelen, metro eta erdi ingurukoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3974/039/002/2012-04-21/eozenoko_beste_iknofosil_bat_aurkitu_dute_jaizkibelen_metro_eta_erdi_ingurukoa.htm Sat, 21 Apr 2012 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/3974/039/002/2012-04-21/eozenoko_beste_iknofosil_bat_aurkitu_dute_jaizkibelen_metro_eta_erdi_ingurukoa.htm Saerichnites abruptus aurkitu zuten haiek ere— beste iknofosil bat aurkitu zuten Jaizkibelgo labarretan, duela hamar egun. Oraingoan osorik dago duela 55 milioi urte inguruko izakiak utzitako marka; aurrekoan hainbat zatitan ekarri zuten iknofosila Oiartzungo Luberri museora, labarretik erorita baitzegoen.

Metro eta erdi eta bi metro inguru luze da arrokan marraztutako pieza, eta edozein ikusteko moduan dago, Pasai Donibanetik oso gertu. «Ikusgarria da, Zumaiako flyschetik atera zuten hura bezainbeste», dio Jose Angel Torres Aranzadiko geologia ataleko zuzendariak. Geologoak hura ikusteko gonbita egin du: «Donibanetik Kalaburtxa aldera joan eta Puntasera hartuta, berehala ikusten da luizi bat; handik gertu dago, bidea amaitzen den tokian kasik. Itsasora begiratu beharrean gora begiratu behar da, mendi aldera; bidetik bost metroko altueran ikusiko du arretaz begiratzen duen edonork».

Panel baten beharra

Iknofosilen aurkikuntza horiek geologia mailan Euskal Herriko kostalde osoa lotzen nola laguntzen duten azaldu du orain baino lehen Torresek. Geoparkearen mugak zabaltzeko beharra berriro jarri du mahai gainean «aurkikuntza garrantzitsu» honek. Oraingoz, 55 milioi urteko Saerichnites abruptus iknofosil hau Jaizkibelgo arrokan geratuko da, «labarrean ongi helduta dago eta, egonkor». Dena den, Torresek dio «oso egokia» litzatekeela panel bat jartzea iknofosila fisikoki kokatzen laguntzeko eta haren inguruko azalpenak jaso ahal izateko. «Izan ere, oso ongi kontserbatua dago marka, eta luzea da zinez. Alde batean amaiera ikusten da, baina bestean ez; labarrean barna sartzen da, eta posible da oraindik luzeagoa izatea».

Euskal kostaldeko flyschak osotasun batean ikusteko garrantzitsuak dira aurkikuntza horiek. Era tertziarioko pieza, 55 milioi urteko iknofosila, Jaizkibelgo naturguneak eskaintzen duen altxor bilduma zabalera gehitu da, beraz.]]>
<![CDATA[Sakonera handienean bizi den lurreko animalia aurkitu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3983/039/003/2012-02-23/sakonera_handienean_bizi_den_lurreko_animalia_aurkitu_dute.htm Thu, 23 Feb 2012 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/3983/039/003/2012-02-23/sakonera_handienean_bizi_den_lurreko_animalia_aurkitu_dute.htm Terrestrial Arthopod Reviews aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri, eta zientzialarien artean Nafarroako Unibertsitateko bi zoologo daude: Enrique Baquero eta Rafael Jordana.

Plutomurus ortobalaganensis izena jarri diote artropodo espezie berri horri. 1.980 metrora aurkitu dute. Gizakia 2.140 metroko sakonerara iritsi da, haitzulo horretan bertan, baina hortik behera inor ez da izan sekula. Beraz, Plutomurus ortobalaganensis da sakonera handienean bizi den lurreko animalia. Itsasoko izakiak alde batera utzi behar dira sailkapen horretan, itsasoan sakonera handiagoetan aurkitu izan baitituzte hainbat.

«Bizitza ingurune harrigarrietara iristen da, baina zaila da hori frogatzen duten laginak aurkitzea eta harrapatzea», dio Enrique Baquero zoologoak. Halako muturreko baldintzetan oso banako gutxi bizi direla dio, eta horietako bat harrapatzea oso zaila dela.]]>
<![CDATA[Kuasikristalak aurkitu zituen kimikaria Nobelarekin saritu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1854/039/002/2011-10-06/kuasikristalak_aurkitu_zituen_kimikaria_nobelarekin_saritu_dute.htm Thu, 06 Oct 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1854/039/002/2011-10-06/kuasikristalak_aurkitu_zituen_kimikaria_nobelarekin_saritu_dute.htm
Gai solidoei dagokien kimikaren atalean iraultza ekarri zuen bere garaian Shechmanen aurkikuntzak. 1982a zen; solido kuasiperiodikoek oso ezaugarri berezia dutela erakutsi zuen. Kuasikristal hauen egitura ez da periodikoa, hots, mosaiko arabiar baten itxura dute. Gaur egun oso ohikoa da halako gaiak metalen aleazioetan baliatzea. Oso eroale txarrak dira, eta oso-oso gogorrak dira; kuasikristalak desitxuratzea benetan zaila da. Hori dela eta, babesteko estalki ez itsaskorretan erabiltzen dira industriaren hainbat alorretan.

Baina egun hainbeste erabiltzen diren gai hauen erabilera kolokan egon zen 80ko hamarkadan, gaiaren berezitasun periodikoa ezbaian jarri baitzuten askok. Harik eta Daniel Shechmanek enpirikoki frogatu zuen arte. Horretarako, bere ikerketaren aurreko paradigma zientifikoa aldatu behar izan zuen, zeina kristalen egitura periodikoa oinarri hartzen baitzuen. Halako gairik bazela sinestea zaila izan zen kimikari askorentzat, baina, azkenean, goi mailako ikerketaren emaitzek ez zuten zalantzarako tarterik utzi.

Zientzialari saritua

Daniel Shechman irakasle da Haifako Institutu Teknologikoaren Gaien Ingeniaritza sailean, baita Iowako Unibertsitateko Gaien Zientzien sailean ere. Orain baino lehen sariak zer diren badaki. 1990ean Ingeniaritzako Rothschild jaso zuen; 99an, Fiskako Wolf; 2000. urtean, Suediako Zientzien Errege Akademiarena; eta 2008an, Gaien Ikerketarako Europako Elkartearena.]]>
<![CDATA[Nazioarteko ikerlariak garunari begira Donostian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1611/039/002/2011-09-29/nazioarteko_ikerlariak_garunari_begira_donostian.htm Thu, 29 Sep 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1611/039/002/2011-09-29/nazioarteko_ikerlariak_garunari_begira_donostian.htm
Zergatik sentitzen dugu plazera musika entzutean? Zergatik da hain zaila pertsona batzuentzat matematikak ikastea? Elebitasuna entrenamendu ona izan al daiteke alzheimerrari aurre egiteko? Hezkuntzak eraginik ba al du garunaren garapenean? Zergatik atsegin ditugu janari batzuk, eta beste batzuk ez? Garuneko zein atal aktibatzen dira ardoa dastatzean? Halako galderei erantzuna ematen saiatzen dira garunaren portaeran espezializatutako ikerlariak; Psikologia Kognitiboan aritzen dira.

Gure eguneroko ekintzak, sen soilei erantzuten ez dietenak, gure garunaren prozesadoretik igarotzen dira: hizkuntza, emozioak, aukeraketak, baita buruko disfuntzioak ere. Baina nola funtzionatzen du organo horrek? Horixe da, gaur egun, garunaren ikerketaren inguruko zientzia komunitatean dagoen eztabaida konplexua.

Zazpiehun aurkezpen inguru bilduko dituen jarduera zientifiko handi horretan, garunaren inguruko ikerkuntza gizartera hurbiltzea ere nahi dute , «eguneroko ekintzetan eragin zuzena duelako». Horregatik, garunaren eta musikaren arteko lotura, hizkuntza, emozioak, elebitasuna, gastronomia eta alzheimerra, autismoa eta dislexia jasotzen ditu egitarauak. Jarduera horietako batzuk irekiak izango dira.

Pintxoak eta zientzia

Pintxos on my mind izango da horietako bat, zientzia eta gastronomia bateratuko dituen hasiera ekitaldi original bat (gaur arratsean). Bertan izango dira Andoni Luis Aduriz eta Eneko Atxa sukaldari ezagunak. Sukaldariek errezeta bitxiak prestatuko dituzte, eta zentzumenek gastronomian duten eragina sakon aztertuko dute. Ondoren, janaria eta edaria dastatzean garunak egiten duen prozesamenduari buruz ariko da Dana Small zientzialari estatubatuarra; pintxo bat eta ardo bat hartuta garuna zergatik nahas daitekeen azalduko du.

Halaber, egitarau zientifikoan, nazioarteko hainbat zientzialari prestigiotsu azaltzen da; haurrek hizkuntzaz jabetzeko moduak aztertuko dira (Nuria Sebastian); musika hautemateko moduak (Robert Zatorre); irakurketak (Cathy Price); dislexiak (Manuel Carreiras); garuna eta matematikak (Denes Szucs) edo emakumeen psikologia kognitiboa (Janet van Hell). ]]>
<![CDATA[Proposamen berria kate ebolutiborako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1586/043/003/2011-06-09/proposamen_berria_kate_ebolutiborako.htm Thu, 09 Jun 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1586/043/003/2011-06-09/proposamen_berria_kate_ebolutiborako.htm homo adarreko lehen banakoak (Homo habilis) duela bi milioi urte inguru atera ziren kontinentetik, eta Georgiara iritsi ziren. 1991z geroztik Dmanisiko aztarnategian aurkitutako fosilak, Homo georgicus direlakoak (Afrikako Homo habilis-en ahaideenak), ez dira duela 1,77 milioi urtekoak, orain arte uste zuten moduan, 200.000 urte lehenagokoak baizik. Halaxe dio Jordi Agustik, Dmanisiko aztarnategiaren inguruko ikerketa egin duenak. «Afrikako irtenaldi hori, lehen irtenaldia, uste genuen baino 200.000 urte lehenago gertatu zen, gizakien generoaren jatorriaren eremuan ia. Susmatzen zen halakorik lehendik ere, duela 1,8 milioi urte eguraldi baldintzak oso txarrak baitziren Afrikatik atera ahal izateko».

Teoria horrek aldaketa garrantzitsuak ekarriko lituzke kate ebolutiboan. Izan ere, ez litzateke Homo erectus mundua kolonizatu zuena, Afrikatik atera zen lehen homo-a alegia, baizik Homo georgicus edo, hobeto esanda, Homo habilis, Afrikan sortutako haren ahaide gertukoena. Batzuentzat zaila izango da teoria hori sinestea, Homo habilis homo-en multzoan kokatzea ere zalantzan jartzen baitute, australopithecus moten artean ikusten baitute egokiago.

Dmanisiko (Georgia, Kaukaso) aztarnategian ikerketa egin dutenen aburuz, ordea, Homo habilis duela bi milioi urte atera zen Afrikatik, eta Asian Homo georgicus-i eman zion bidea. Gero, Homo erectus bilakatu zen, eta Homo erectus Afrikara itzuli zen ondoren; Homo ergaster izena hartu zuen han, duela 1,6 milioi urte; baina espezie bera ziren ergaster eta erectus.

Hala ez bada, beste aukera da Homo habilis-engandik ergaster (Afrikan) eta erectus (Asian) sortu zirela pentsatzea, biak ere modu independentean. Horrek arazo ugari sortzen ditu, bistan da.]]>
<![CDATA[Hominido ederrak eta adimentsuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1483/038/001/2011-06-08/hominido_ederrak_eta_adimentsuak.htm Wed, 08 Jun 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1483/038/001/2011-06-08/hominido_ederrak_eta_adimentsuak.htm
«Bisitariek ikusten dituztenean errepliken begirada oinarrizkoa da bien artean zerbait sortzeko, ikusleek zerbait senti dezaten. Beste garai bateko hominido horiek adimena islatu behar dute; erakartzen duen eta emozionatzen duen zerbait behar dute, modu horretan ikuslearen jakin-mina pizteko», dio paleoartista frantziarrak.

Gorilak ez dira tentelak

Ederregia ote da Neanderthalgo gizakia Atelier Daynes tailerrean dihardutenentzat? «Gorilek tentelak ematen al dute?», dio artistak; «eta antzinako gizakiek? Adimentsuak izan ez balira bizirik iraungo al zuten?».

Kritikak kritika, Daynesek tailerrean urtebete eta erdiko itxarote zerrenda dago. Ez alferrik, Lanzendorf zientzia saria jasoa du Daynesek, eta mundu zabaleko museoetatik jasotzen ditu enkarguak. Hominido baten erreplika sortzeko lau hilabete behar ditu batez beste, baina, «Autralopithecus zail bat» egiteko, zortzi ere eman izan ditu. Historiaurreko gure arbasoei urte askoan aurpegia jartzen jarraitzeko asmoa dauka.]]>
<![CDATA[«Ikasleak dira museoaren jardueraren zutabe nagusia»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2973/042/001/2011-06-04/ikasleak_dira_museoaren_jardueraren_zutabe_nagusia.htm Sat, 04 Jun 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/2973/042/001/2011-06-04/ikasleak_dira_museoaren_jardueraren_zutabe_nagusia.htm
Gaur ere parkinga autobusez gainezka dago. Eureka museoan ez dituzue bisitariak falta.

Ez; egia esateko, ikasleak dira gure jardueraren zutabe nagusia; horretan inbertitzen dugu gure denbora gehiena eta ahalegin handiena.

Funtzio didaktikoa da, hortaz, zuen zeregin nagusia?

Bai, baina hainbat ataletan. Guretzat oso garrantzitsuak dira ikasleak, eta baita irakasleak ere, baina ez dira bakarrak. Gurera familia osoak datoz, adibidez, eta zientziaren komunikazio soziala ere bada gure ardura. Hitzaldiak eta ikastaroak antolatzen ditugu, esaterako; baina bai, hezkuntza mundua funtsezkoa da guretzat.

Urtero zenbat ikasle hartzen dituzue?

Hamar urtean ia milioi erdi baten bisitak izan ditugu, urtero batez beste 40.000 ikasle inguru. Eureka da Euskal Herrian gehien bisitatutako museoa ikasleei dagokienez. Beraz, esan dezakegu egiten dugun lanak, erein dugunak, bere fruituak ematen dituela gero.

Hezkuntza sare osoarekin harreman handia izango duzue, ezta?

Bai, ongi antolaturik daukagu hori. Orain hiru urte Suspertu hitzarmena sinatu genuen, irakasleen etengabeko trebakuntza bultzatzeko, eta horrek badu bere garrantzia ikasleengan ere.

Zer-nolako gaiak dibulgatzen dituzue zientziaren barnean betiere?

Denetarik, baina gaur-gaurkoak direnei lehentasuna emanez. Mundu garaikideko zientziak, iraunkortasuna eta energia iturri berriztagarriak, kimikaren urtean kimikari buruzkoak. askotarikoak dira. Urterik emankorrena iaz izan genuen irakasleak trebatzeko eginkizun horretan, 147 etorri zitzaizkigun.

Nola barneratu gazteak oso konplexuak izan daitezkeen zientziaren edukietan?

Ulertzeko zailak izan daitezkeen eduki potolo horiek errazten saiatzen gara beti, eta, horretarako, 180 modulu interaktibo ditugu, fisika, kimika eta beste diziplinetako oinarrizko printzipioak ikus ditzaten, azter ditzaten, ukituz esaterako. Lanabes didaktikoak eraginkorrak dira. Eta, horrez gain, tailerrak ditugu; tailerrak gure tresna garrantzitsuenetakoak dira.]]>
<![CDATA[Berotzea geratzeko saioen porrota]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2122/039/002/2011-06-02/berotzea_geratzeko_saioen_porrota.htm Thu, 02 Jun 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/2122/039/002/2011-06-02/berotzea_geratzeko_saioen_porrota.htm 2 emisioen kopurua ikusita. Bi gradu ez, baina lau egingo luke gora planetaren tenperaturak batez beste iazko igorpenen erritmoan.]]>
32.000 tona metriko karbono dioxido da muga; 2020tik aurrera CO2 emisioek ez lukete lerro hori gainditu beharko, tenperaturaren batez bestekoa bi gradu baino gehiago igo ez dadin. Baina, azken datuaren arabera, nabarmen gaindituko da, eta datorren urtetik aurrera, gainera; are gehiago, tenperaturak lau gradu egingo du gora, erritmo hori oinarri hartuta.

«Etorriko dena uste baino arinagoa izan dadin lan egin behar dugu», zioen Bilbon orain aste batzuk Klaus Hasselmannek, munduaren berotzea gizakia eragiten ari dela frogatu zuten zientzialarietako batek. Baina horretan ere ez dabiltza munduko gobernu boteretsuenak. Egoera hauxe da: planeta modu bortitzean joko dituzten aldaketak eragiten ari da eredu ekonomikoa. Eredu hori hauspotzen duten botere zentroek badakite, zientziak erakutsi baitu arazoaren larritasuna. Baina, hala ere, eredu ekonomikoa ez da aldatzen, bizitzaren eta gizakiak munduarekiko behar lukeen tokiaren ikuspegi aldaketa behar delako. «Ikuspegia behar da; mundua hobetzea ez da sakrifizio kontua», zioen Hasselmannek. Itxura batean, beranduegi izan daiteke ikuspegia aldatzeko ere.

Orain urte batzuk munduko hedabide anitzetan aste honetan azaldu diren izenburuak katastrofistatzat joko lituzkete askok; klima aldaketa gizakiaren eredu ekonomikoa eragiten ari dela ukatzen dutenek seguru. Gaur egun, iritzi ildo horrek gero eta toki gutxiago dauka, petrolio, ikatz eta gas naturalaren enpresen alorreko presio taldeen eragina handia den arren. «Zenbat kopuru ezkor gehiago behar ditu munduak?», galdetu du Connie Hadegaardek, EBko Klimaren Ekimenerako komisarioak.]]>
<![CDATA[Ikerketa, esperantza eta xamanak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1981/047/002/2011-05-19/ikerketa_esperantza_eta_xamanak.htm Thu, 19 May 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1981/047/002/2011-05-19/ikerketa_esperantza_eta_xamanak.htm ature-k ematen duen Eppendorf sari garrantzitsua irabazi zuen 2009an Oscar Fernandez-Capetillok (Bilbo, 1974). Aurretik Swiss Bridge aitortza prestigiotsua ere eskuratua zuen, minbiziaren kontrako bere ikerketengatik. EHUn ikasitako zientzialariak beste berri on bat eman du berriki: Espainiako CNIO erakundean zuzentzen duen laborategiak tumoreetako minbiziaren zelulak suntsitzeko gai diren molekulak sortu ditu. «Oso azkar hazten diren tumoreen kontra dira eraginkorrak batez ere», dio. Molekula horiek egokiak dira estres bikoizgarria esaten diotena agertzen denean, DNAk lesioak erakusten dituen kasuetan. «Molekula hauek oso toxikoak dira p53 genea galdu duten tumoreentzat. Sarritan, gene horren galerarengatik gertatzen da kimioterapiak eta erradioterapiak huts egitea».

Dena den, Fernandez-Capetillok garbi utzi nahi du oraindik laborategian besterik ez direla probatu, «ez arratoietan, kultiboko zeluletan baizik». Baina, aplikazio klinikoa urrun egon daitekeen arren, itxaropentsu dago. «Oraindik jakinarazi ez diren datuak ditugu, esan ahal izateko terapia hau oso eraginkorra izan daitekeela hainbat tumoreren kontra». Datu horiek islatzen duten esperantzak ahalegina merezi duela uste du. «Gero eta azkarragoak dira laborategitik klinikarako jauziak. Funtzionatuko du? Ez dakit, baina aurrera egiteko ardura morala sentitzen dut».

«Ikerketa da bide bakarra»

Laborategietan dihardutenen zeregina ezin dela geratu dio ikerlariak, ez dela etsi behar emaitzak berehalakoak ez badira ere. «Ikerketa da bide bakarra, eta hori argi izan behar dugu denok. Jende asko dago lagun hurkoaren oinazearekin negozioa egiten, mirarizko terapiak saltzen». Horrekin lehenbailehen hautsi behar dela dio, eta esperantzarako mezua helarazten du: «Hainbat tumorek eragindako egoeretan, bizi-itxaropena izugarri aldatu da hobera, eta hori ikerlariei, kirurgialariei, erradiologoei, biokimikariei eta, oro har, medikuei zor diegu; eta ez sasimediku magikoei edo unibertsoarekin orekan jartzen gaituzten ustezko bitaminei. Inguruan ditugun xamanen patrikak betetzeko besterik ez dute balio horrelako kontuek».

Egia da, edonola ere, minbizia hilgarria dela oraindik, eta urtero milaka familiatara ezbeharra eramaten duela. Oso urrun ote gara tumore oldarkorrenak ere mendean hartzeko edo gutxienez arintzen hasteko? «Botila erdi hutsik ikusteko joera handia dugu, eta gaixotasun horregatik hil direnekin gogoratzen gara sarritan, baina minbiziaren kontrako borrokan aurrerapauso handiak eman dira. Haurren leuzemia gehienak sendagarriak dira; bularreko minbizia dutenen bizi-itxaropena asko igo da; eta tumore batzuk modu eraginkorre batean tratatzen hasi dira».

Cell, Nature eta Sciencie-n lanak argitaratu dituen ikerlariak laborategian bakarrik ez, etxean ere ezagutu du, «tamalez», gaitza; hala ere, botila erdi beterik ikusten du. «Hasiera baino ez da hau; orain, sekula baino saio kliniko gehiago egiten ari gara. Haiei esker bizi-itxaropena aldatuko dela sinetsita nago. Badakit hau ez dela kontsolagarria euren gaitza tratatu ezin dutenentzat, ondo dakit nik neronek; baina malkoek ezin dute errealitatea ezkutatu. Nik badakit 70 urteko adinera iristen banaiz, minbizia hitzaren ikuspegi positiboagoa izango dudala».]]>
<![CDATA[«Garunaren plastikotasuna uste baino handiagoa da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2503/038/001/2011-04-28/garunaren_plastikotasuna_uste_baino_handiagoa_da.htm Thu, 28 Apr 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/2503/038/001/2011-04-28/garunaren_plastikotasuna_uste_baino_handiagoa_da.htm
Zergatik gara gehienak eskuinak?

Burmuina osotasun bat da, baina loturik dauden bi erdien bidez jarduten du. Hemisferio biek ez dute funtzio berdin-berdinak, eta bitxia da: indarra eta beste ahalmen batzuk modu gurutzatuan kontrolatzen ditugu. Hemisferio nagusia esaten diogu hizkuntzaren ekoizpenarekin eta ulermenarekin lotutako eremuak hartzen dituenari. Gehienek burmuinaren ezkerraldean dituzte hizkuntzaren zentro horiek; gehienak eskuinak dira. Baina ezker askok ezkerraldean dute, halaber, hizkuntzaren zentroa. Biztanleriaren %10-15 da ezkerra, eta, horretarako arrazoi biologikoak dauden arren, arrazoi kulturalak ere badira seguruenik.

Ezkerrek eta eskuinek modu desberdinean prozesatzen dute informazioa?

Ezkerrak adimentsuagoak eta kreatiboagoak direlako ustea zabaldurik dago aspaldian. Arte munduan artista ezagun asko ezkerrak zirela esan digute sarritan. Eta egia da hainbat informazio beste modu batean prozesatzen dutela, baita hainbat funtzio modu desberdinean azaltzen direla batzuen eta besteen burmuinetan, baina ez dago arrazoi zientifikorik ezkerrak adimentsuagoak direla esateko.

Haur txiki batek hitz egiteko gaitasuna edozein hemisferiotan gara dezake. Nola da hori?

Bizitzaren hastapeneko aroetan funtzio batzuen lateralitatea ez dago finkatua oraindik. Burmuinaren funtzioak garatzeko ahalmena dute hemisferio biek. Eta froga ugari dago: hemisferio batean lesioa izandako haur batek beste hemisferioan garatzen du normalean kaltetutakoan garatuko zuena. Seguruenera, gure burmuinaren plastikotasuna uste baino handiagoa da. Beraz, funtzio guztiak euren lekua dutela eta funtzio kognitibo batzuk soilik eremu jakin batzuei eragiten dielako ikuspegia erredukzionista dela esan daiteke.]]>
<![CDATA[Elektroi bakarreko transistore nanometrikoa sortu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1699/039/003/2011-04-21/elektroi_bakarreko_transistore_nanometrikoa_sortu_dute.htm Thu, 21 Apr 2011 00:00:00 +0200 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1699/039/003/2011-04-21/elektroi_bakarreko_transistore_nanometrikoa_sortu_dute.htm
Transistorearen funtsezko osagaiak 1,5 nanometroko diametroa dauka, eta gai da elektroi bakarrarekin edo birekin jarduteko. Hala, elektronika nanometrikoaren oinarria izan daitekeela uste dute haren sortzaileek. Halako teknologiaz diseinatutako prozesatzaile batek munduko konputagailu guztiek batera baino azkarrago egingo lituzke ariketak. Hala diote Pittsburgheko diseinu taldekoek. Atomoen azpiko mailan, hainbeste osagai elektroniko elkar daitezke hain leku txikian, ezen lehendik ikusi gabeko prozesatzaileak diseinatzeko bide emango bailukete.

SketchSET (sketch-based single-electron transistor) izena jarri diote transistore nanometriko berriari, 2008an sortutako teknika bati jarraiki. Haren arabera, estrontzio titanatoko kristalezko geruza batean sortzen dira nano neurrietan osagai elektronikoak. Lantano aluminatoko beste geruza batekin osatzen da teknika, 1,2 nanometroko lodierakoa. Mikroskopio atomikoaren bidez egiten da, plakan grabatu bat egingo balitz moduan. Grabatuak sistema elektronikoaren lanak egiten ditu.

Bere neurriaz gain, asmakizun berriak badu beste abantaila handi bat: elementu ferroelektrikoa da, eta, hortaz, solido egoeran dagoen memoriarekin egiten du lan; argindarrari lotu gabe ere, informazioa gordetzeko gai izango litzateke. Ezaugarri horiekin konputazio kuantikoan baliatzeko egokia dela diote.]]>
<![CDATA[Espazioko paseoak ISSan, Discoveryren azken egunetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/7698/043/003/2011-03-03/espazioko_paseoak_issan_discoveryren_azken_egunetan.htm Thu, 03 Mar 2011 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/7698/043/003/2011-03-03/espazioko_paseoak_issan_discoveryren_azken_egunetan.htm
Bistan da, mugimendua ez da falta Lur planetatik 350 kilometrora dagoen base handian (futbol zelai baten neurriak ditu eta 375 tonako pisua). Izan ere, Discoveryren misioak, transbordadore beteranoaren azkena berau, jardun bizia eraman du ISSra. Atzo espaziora atera ziren bigarrenez Steve Bowen eta Al Drew. Aste hasieran eman zuten lehenengo espazio paseoa. Mantenu lanak egiteaz gain, Japoniako Message in a botle egitasmoan parte hartu zuten. Hodi berezi batean espazioaren hutsaren zatitxo bat botilaratu zuten. Lurrera ekarriko dute hura, publikoak ikus dezan. Discoveryko astronauten lanik garrantzitsuena, ordea, Leonardo modulua instalatzea da. Al Drew espaziora atera den 200. astronauta da.

Discoveryren azken misioa

Bost hilabeteko atzerapenarekin aurreko otsailaren 25ean espazioratu zen NASAren Discovery transbordadorea; misio gehien egin dituen espaziontzia da Discovery. 1984ko abuztuaren 30ean egin zuen estreinako bidaia espazioara hainbat urtetako eraikuntza lanen ondotik —1970eko abuztuan hasi ziren eraikitzen—.

26 urte eman ditu NASArentzat lanean, ia beti arrakastarekin. Hubble teleskopioa espazioratu zuen; Kibo laborategi japoniarra ere bai; gainera, ISSren azpiegituraren oinarrizko hainbat zati garraiatu zituen. 1998an beste errekor bat hautsi zuen. 77 urteko astronauta bat eraman zuen espaziora: John Glenn. Discovery 352 egunez egon da orbitan eta 246 astronauta eraman ditu 38 misiotan.]]>
<![CDATA['Kepler' jaurtitzeko arazoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/6483/039/002/2011-02-17/kepler_jaurtitzeko_arazoak.htm Thu, 17 Feb 2011 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/6483/039/002/2011-02-17/kepler_jaurtitzeko_arazoak.htm riane-5 suziriaren oxigeno likidoaren mailak mugatik gora zeudela ohartzean bertan behera utzi zuten astearte gauean Johannes Kepler zamaontzia jaurtitzea. Kurun, portu espazial europarrean, Guyana Frantsesean, kezka nagusitu zen.

Autobus handi baten neurriak dituen kargaontziak Nazioarteko Espazio Estaziora (ISS) joan behar du askotariko hornidurekin. Gaurgero espazioan behar luke atzo gaueko bigarren saioan (21:50) berriro arazoak egon ez baziren, behinik behin. Jaurtitzea 24 ordu atzeratzea erabaki zuten asteartean. Jean-Yves Gall Arianespaceko presidenteak esan zuenez, ingeniariek antzemandako arazoak konpontzen hasi ziren berehala, eta, haien lanaren arrakastaren arabera, zamaontzi handiak espazioan behar du honezkero.

Transferentziarako ibilgailu automatikoa da Johannes Kepler, ESAk Nazioarteko Espazioa Estaziora bidaltzen duen bigarrena. 2008an, Jules Verne bidali zuen. Horrelako ibilgailuek ez dute astronautarik behar. Kepler hamar metro luze da, eta 4,5 metroko diametroa dauka. Haren itxura bi solairuko autobus baten neurriko zilindroa da. Misioak 350 milioi euroko kostua dauka.

ISSn dauden hiru astronautentzako hornitzeak daramatza. Janariak eta oxigenoa, baita hainbat gai ere esperimentuak egiteko. Horrez gain, 4,4 gas tona daramatza, espazio estazioaren orbita aldatu ahal izateko. ISSren orbita 30 eta 40 kilometro artean igo nahi dute, eta horretarako gasak bultzatzeko duen indarra behar da. Lurraren gainetik 300 kilometro baino gehiagora dago ISS.]]>
<![CDATA[Azafraia, urre gorria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4375/039/003/2011-02-06/azafraia_urre_gorria.htm Sun, 06 Feb 2011 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/4375/039/003/2011-02-06/azafraia_urre_gorria.htm
Crocus familiako loreen estigmetatik lortzen da espezie gorria, urre gorria askorentzat. Banilla baino bost aldiz garestiagoa da, eta kardamomoa baino 30 aldiz garestiagoa. Kilo bat azafrai lortzeko 185.000 eta 285.000 arrosa bildu behar dira. 45 gramo azafrai lortzeko futbol zelai oso bat lore bildu behar da. Urri aldera jasotzen dira Iberiar Penintsulan, beti goizaldeko orduetan, loreak 15 bat zentimetroko altuera dutenean. Zapore mikatza dauka, belar onduarena gogoratzen du batzuetan. Bildu ondoren, pizarrak kendu eta lehortu egiten da. Azkenean, hasierako pisuaren %20 baino ez zaio geratzen. Ezaugarri guztiak bere horretan dauzkala ontziratzen dute. Hor dago azafraiaren indarra: zapore sotil baino iraunkorrean. Izpitxo bat erabilita, platerak goitik behera alda daitezke gastronomian. Kolorea nahiz zaporea gehitzen die eltzeei. Arrozari (paellari) izpitxo bat gehituz gero, edonork ikusiko du aldea.

Historia pixka bat

Aro klasikoan etengabe azaltzen da azafraia, bai Grezian bai Erroman. Azafraiaren bilketa margoturik azaltzen da antzinako Kretan, esaterako. Greziarren elezaharrek Siliziatik azafrai sortak ekartzen zituzten itsas gizon ausarten istorioak aipatzen dituzte. Dena den, historiaurrean ere baliatzen zuten: azafrai pigmentuarekin egindako margo piktorikoak daude gaur egungo Iraken. Sumerioek ere erabili zuten pozima magikoetan eta sendabelar gisa. Antzinako Pertsian, halaber, erein egin zuten Isfahan eta Derdenan, X. mendean. Orduko zenbait alfonbratan azafrai hariak aurkitu dituzte, hainbat hilobitan. Horrez gain, betidanik espezia preziatua izan denez, haren salerosketak bidaiarien ekina hauspotu zuen antzinatasunean.]]>
<![CDATA[Gainbeheran dagoen espeziea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1621/039/001/2011-01-26/gainbeheran_dagoen_espeziea.htm Wed, 26 Jan 2011 00:00:00 +0100 X. Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1621/039/001/2011-01-26/gainbeheran_dagoen_espeziea.htm Anguilla anguilla) benetako egoera zein ahula den ulertzeko. Azti-Teknalia 2004an hasi zen aingirak euskal ibaietan duen egoera aztertzen. Estibaliz Diaz (Bilbo, 1974) biologoa da proiektuaren arduraduna. «Datuak ditugunetik ez dugu alde nabarmenik ikusi, ez txarrera ez onera, baina txarra da egoera orokorra, 70eko hamarkadako hainbat daturi erreparatzea besterik ez dago», dio.

Arrantza ote da ibaietan gora gero eta angula gutxiago sartzearen kausa? «Askotariko arrazoiak daudela dirudi, ez bakarrik arrantza, baina arrantzak berak ez dio inolako mesederik egiten, bistan da. Edonola ere, kausak aipatzen hasita ez dago adostasunik adituen artean».

Angira europarrak Sargazo itsasoan (Ozeano Atlantikoa) jartzen ditu beldarrak, eta gero itsaso osoa zeharkatzen du korronteen laguntzaz, Europako ibaietan sartu arte; hegoaldetik iparraldera heltzen dira. «Ugalketa Sargazo itsasoan egiten dutela uste da, baina hori ere misterioa da; han aurkitu dituzte larba txikienak, edonola ere. Ibaietan gora sartzean gardenak dira, orri formakoak. Gero, elikatzean eta uraren tenperaturaren eta gatz kantitatearen arabera, angularen forma hartzen dute, lehen metamorfosia dute. Ondoren, pigmentazioa dator, eta aingira hori bihurtzen dira».

Angulak: kirol arrantza

Europatik kanpoko angula esportazioa berriki debekatu dute, eta Europako Kontseiluak espeziea babesteko neurriak har ditzaten esan die estatuei. Angularen arrantzaren debekatua gero eta hurbilago ote dago? «Oraingoz sasoialdia murriztea erabaki dute. Azaroaren 15etik urtarrilaren azken egunera doa egun. Debekatuko ote den? Erabakia ez da zientifikoa. Guk datuak besterik ez ditugu ematen, eta agintariek erabakitzen dute. Erabaki politikoa da».

Horrez gain, berez, angula ezin dute saldu arrantzaleek. Kirol arrantzatzat jotzen du arautegiak. Dena den, kiloa 600-700 euroan ere saltzen dela kontuan hartuta, diru kopuru handiak egon daitezke jokoan. «Angularen gainbehera honekin jarraitzen badugu, gerta daiteke noizbait debekuaren erabakia etortzea». Neurriak «lehenbailehen» hartzearen aldekoa da Diaz ikerlaria, nahiz eta debeku hitza ez aipatu.]]>