<![CDATA[Xabier Lasa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 24 Mar 2023 04:57:28 +0100 hourly 1 <![CDATA[Xabier Lasa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Okupatutako herria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2084/015/002/2021-12-08/okupatutako_herria.htm Wed, 08 Dec 2021 00:00:00 +0100 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/2084/015/002/2021-12-08/okupatutako_herria.htm
Egun, Bardeak NATOren hegazkinen entrenamendu zelai izaten jarraitzen du, eta 1.500 efektibo militar daude EAEn; Nafarroan, berriz, 690. Eta ezin ahaztu indar polizialak, denak ala denak, edozein momentutan gerra egiteko prestatuak. Ezkutukoa denak ez du esan nahi existitzen ez denik.

Okupazio hitza darabilgu, bere esanahiak dioen bezala, leku batera sartu eta instalatzea edota jabetzea esan nahi duelako. Gaitasuna bereganatzen dutelako gure lurrak, gure kaleak eta gure instalazioak haien interesen zerbitzura jartzeko. Guk, klase burgesa eta haren interes kapitalistak ikusten ditugu, haien horren atzean. Baina, nola ulertu hori, berezko ongizate estatu batean? Bada, Estatua inoiz ez delako neutrala. Eta Estatuaren administrazio politiko zein militarrak, Estatuaren klase interesei erantzuten dietelako. Produkzio modu kapitalistan, klase burgesari hain zuzen. Hau esanda, okupatutako herri bat garela esaten dugunean, desjabetutako herri bat garela esaten ari gara, bortxaz desjabetua izan den herria.

Dena den, okupazioak ez du soilik okupatuaren eta okupatzailearen rola agerian uzten. Ondorioak eragiten ditu okupatutako herrian ere. Horren adibide garbia da kolaboratzailearena. Okupazioa ezin da gertatu bertako jendearen laguntzarik gabe, eta, zentzu horretan, Euskal Herria ez da izan salbuespena. Hemen, asko izan dira, bai Estatu frantses, bai espainolarekin kolaboratu duten enpresari, politikari zein borreroak. Horiek denak jarri dira klase burges menperatzailearen interesetara, pastelaren zati bat berenganatzeko.

Bestalde, aipatutako horiek denak, fase inperialistan, munduko finantza globalizatuaren parte dira, eta horrek nazioarte mailan politika inperialistetan parte hartzera daramatza. Hala, haien estatuetako defentsa ministerioak haien zerbitzura jartzen dira. Mendebaldeko Europa hertsiki lotuta egon da Amerikako Estatu Batuen kanpo politiketara, XX. mendearen erdialdetik; horrek azaltzen du Estatu espainola eta frantsesa NATOko kide izatea, garai hartatik. Baina biek defendatzen dituzte haien estatuetako burgesien interesak nazioartean, eta ikusi ditugu ondorioak: Serbia, Afganistan, Irak, Libia, Mali, Siria, Yemen, errefuxiatuak, bortxaketak, gatazka sozialen gorakada, salerosketak...

Hori guztia posible bihurtzeko, ezinbestekoa da armen ekoizpena. Eta adibidez, Espainiar estatuaren ekoizpen militarraren zati handi bat euskal lurraldean egiten da. Era berean, ez dezagun ahatz zentzu komuna egituratzen duten masa komunikabideek, aditu sortuek edota sistemarekiko lerrokatuta dauden soldatapeko intelektualek jokatzen duten papera, baita unibertsitate eta azpiegituren erabilera militarra ere.

Esandakoak esanda ere, artikulu honek ez du artikulu etsikorra izan nahi. Isilpeko mundu honetan, badelako, noizean behin, makineriaren engranajeak oztopatzeko gai izan den herri bat. Intsumisoen borroka edota 86ko NATOren kontrako ezezko nabarmena honen adibide dira. Beraz, borrokarako deia ere egin nahi da.

Hilabete honetan, Gasteizko Arakako Kuartel Militarrean, Valentziako Béteratik etorritako mila efektibo militar daude, NATOrentzako maniobra militarrak egiten. Sekretupean, inperioaren alde eta munduko langileriaren kontra, lanean. Horregatik, garrantzitsua izango da mobilizazioetan parte hartzea. Zoritxarrez, haien lanak amaituta, alde egingo dutela pentsatuko dugu, baina Euskal Herriak okupatuta jarraituko du.]]>
<![CDATA[Radio Euskadi, zertarako tresna?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/023/002/2020-07-26/radio_euskadi_zertarako_tresna.htm Sun, 26 Jul 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1965/023/002/2020-07-26/radio_euskadi_zertarako_tresna.htm Prime Time, 06:05-07:00); gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez datozen egunkariak hartzen dira aintzat, ez da existitzen ez euskarazko egunkaririk ezta euskarazko titularrik ere; antagonikoak dira modernitatea eta euskara. Bigarrena, joan den astera arte Dani Alvarezek 07:35ean egin duen iritzi artikuluen laburpena; gaztelaniazkoak izan dira erreferente intelektualak nagusiki, oso-oso tarteka baizik ez euskarazkoren bat. Hirugarrena, Goizalde Landabasorena (asteburuetan, Hágase la luz, 06:05-07:00); euskaraz datozen titular, iritzi eta elkarrizketek lehentasuna dute, gaztelaniazkoen gainetik jartzen dira baloreen merkatuan.

Printzipioak. Euskararen prismatik, azken hamar urteetan definitu den legatu bat jasoko du Ander Arzakek, Boulevard-eko zuzendari berri gisa. Pare bat printzipiotan laburbil litekeena. Bat: tertulia edo elkarrizketen gai zerrendan euskararen inguruko kontuak azken muturrean geratzen dira kontrastean, ez dago ordu mugarik Espainiako debate politikoarentzat, maiz errepikakorra izan arren. Bi: euskararen aldeko espedientea betetzeko, aski da abenduaren 3an keinutxoren bat egitea (albistegiaren sarreran bizpahiru esaldi, gonbidatu batekin hitzartutako elkarrizketa bat...). Itxurakeria horren azken lagin ilustragarria joan den asteko despedida ekitaldiak dakargu: BERRIAren ale bat bistan jartzen da egunkari mordo baten gainean —web orrian, ikusgai—, eta Jon Maiaren bertso bat aireratzen da. Bi printzipio horiei, euskararekin ez ezik gainerako gaiekin ere transbertsala den beste bat erantsi beharko genieke: Ajuriaenearekin hobe harmonia onean bizi (Lopezen zein Urkulluren legealdiak horren lekuko). Hots, ez eduki erreparorik prime-timeko albistegi oso bat kontsumitzeko gobernuko bozemailearekin solasaldi konplizean, edo tertulietan beti gobernuaren orbitako iritzi emaileren bat edo bi kolokatzeko.]]>
<![CDATA[Desioak eta agurrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/023/002/2020-07-19/desioak_eta_agurrak.htm Sun, 19 Jul 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1960/023/002/2020-07-19/desioak_eta_agurrak.htm
Desio bat. Maite Artolak bere ordezko Iñaki Guridi aurrez aurre eduki zuen agurrean. Bazihoanak badatorrenari begira-begira jarrita, desio bakarra aitortu zion: genero berdintasunaren irizpidea onartu zen bezala, hizkuntza berdintasunarena ere ea aintzat hartzen duen hurrengo Jaurlaritzak, sailburu gehiago elkarrizketatu ahal izateko.

Beste desio bat. EITBk bi debate antolatu zituen bere telebistetan joan diren hauteskundeetan. ETB1n euskaraz hilaren 2an egin zen; biharamunean, Boulevard-eko tertulia politikoan ez zen eztabaidarako gaitzat jo. Aldiz, hilaren 7an ETB2n gaztelaniaz egin zen eztabaida gai nagusi bilakatu zen Boulevard-eko tertulian hurrengo goizean, hautagaien interbentzioekin laburpena egin ostean. Euskaldunak dira lehenengo tertulian parte hartu zuten hiru iritzi emaileak (Iñaki Iriondo, Juanjo Alvarez eta Nagua Alba), hots, ez zeukatela inongo arazorik analizatzeko bezperako politikoen eztabaida. Hortaz, zer dela eta ETB1n egindako eztabaida politiko batek ez du kabidarik REn? Zer dela-eta REren aldetik gutxiespen hori ETB1eko lankideei, eta batez ere euskarari eta hizkuntza funtzionala izateko bere gaitasunari? Boulevard-eko zuzendariaren aldaketak euskararenganako jarrera aldaketa ekar dezakeen ustetan segituko dugu irratia entzuten.]]>
<![CDATA[Zer den iraina, zer ez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/031/002/2020-07-12/zer_den_iraina_zer_ez.htm Sun, 12 Jul 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1960/031/002/2020-07-12/zer_den_iraina_zer_ez.htm
Vizcaino ezinegonean. Onda Vascan ahots estandartea den Javier Vizcaino bilakatu da protagonista antzeko kontuekin orain aurretik; maila apalagoan eta sare sozialetan, hori bai. Albistegietan eta tertulietan zuhur samar azaltzen du bere pentsaera, gero iritzi zutabean eta Twitterren husten ditu barruak; zilegitasun osoz hustu ere, luma bizi eta zaztakorra erabiliz. Erreparo gutxi dauka kalifikatibo gordinez astintzeko aurkari ideologikotzat dituenak, eta egunotan antzeko tonuaz erantzun diote Twitterren —batzuek, izen-abizenez; besteek, anonimatuan ezkutatuz—. Halakoak normalean kirol legez onartzen baditu ere, ezinegona adierazi du oraingoan elkartasuna eskatuz. Batek printzipio xume bat gogorarazi dio: Twitter ez da frontoi jokoa, tenisa baizik; zuk tiro egiten baduzu, erantzun egiten dizute. Inork ez erantzutea nahi baduzu, eratu telegrameko kanala.

Jarri lanean. Korporatibismo klasistak eta kazetari ukiezinaren idealizazioak saihestu, eta kazetarien elkarteak behingoz defini dezatela, semantikan, etikan eta bestetan aditu direnen laguntzaz, ea zer den kritika egitea, zer iraintzea, zer erasotzea…]]>
<![CDATA[Xumean, elegantzia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/033/002/2020-07-05/xumean_elegantzia.htm Sun, 05 Jul 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1959/033/002/2020-07-05/xumean_elegantzia.htm
Zilborrari begira zaleentzat. Segi beza irratiaren kateak, inor ez baita ordezkaezin. Mezu horri igorriz kontsumatu zuen betirako agurra. Epitafio polita Mikel Bujandak utzi duena. Egoa puzteko moduko alarde piroteknikorik inguruan pizten utzi gabe joan da, esanez bezala gizarteari komunikazioaren zerbitzua eskaintzea bokazio duen kazetaritzak —irratian, batik bat— sobran dauzkala pertsonalismoak, sobran uste izatea bat egundokoa dela milaka entzule pilatzeagatik, eta irabazita dauzkala autobonbozko saio bereziak hamar urte betetze hutsagatik.

Azken mohikanoa. Euskalerria Irratiaren motorra, arima, irudia, ahotsa... izan denak euskal irratigintza modernoaren aro bat markatu du; badoan, edo joana den irrati egikera. Mariano Ferreren eskolaren arrastotik, goizetik makina bat albisteren bonbardaketarekin entzulea aztoratzea baino nahiago izan duena bospasei albisterekin hausnarbidetik jo, soseguz. Bere buruaz mintzatzea gogoko ez izan arren, Sustrai Colinak Euskalerria Irratiaren 30. urteurrena zela-eta 2018an egin zion elkarrizketa, primeran datorkigu oroitarazteko Iruñerrian esataria nor izan den (sarean erraz topa daiteke, merezi du).

Iraganeko motxila. Iraganeko indarkeriak justifika omen zezakeen hemengo kazetariek Madrilgo euren hedabideetara bidaltzen zituzten informazio maiz distortsionatuak. Egun, zein ote zintzoagoak izatea galarazten dien arrazoia? Atzo, esaterako, SER katean asteburuero gehien entzuna den albistegian (Hora 14), Naike Bernalek kronika sektarioa osatu zuen estatuko entzuleentzat. Hots, Podemos, PSOE eta PPko zenbait politikarik EAEn egindako lur hartzeek eta horien adierazpenek hartu zuten protagonismoa; azken hiru esaldiak bi euskal alderdiak eta Vox aipatzeko utzi zituen.]]>
<![CDATA[Non ipini marra?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/039/002/2020-06-28/non_ipini_marra.htm Sun, 28 Jun 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1965/039/002/2020-06-28/non_ipini_marra.htm Graffiti saioak (17:00-19:00) aspalditik Radio Euskadin. Kronika jakingarria dakarkigu ostegunero, arte, literatura eta musikarekin zipriztinduta. Pintaketen edo grafitien historia izan zuen hizpide azken txandan: Brian's life filmeko Romani ite domum (Alde hemendik erromatarrak) pintaketarekin hasi eta kasik egungo artista urbanoetara bitarte. Hormetako esaldiak eta marrazkiak protesta eta irudimenerako adierazpide subertsiboak izan direla, horixe bere tesia. Lezio historiko hori adituz geroztik, irrati entzule fin batek baino gehiagok buruhauste intelektual edo etikorik behar du eduki, ziur! Nola ez neurosiak jota egon, jakinda sakoneko mezu kontraesankorrak jaurtitzen dizkigun irrati aparatu maitagarria daukagula etxean? Izan ere, albistegietan eta tertulietan, alderdien egoitzetako pintadak terrorismoarekin ia, eta derrigorrezko gaitzespen purifikatzailearekin identifikatzen baitizkigute.

Kazetaritzan, galdera eternoak. Azken-azkenean, nork bere betaurreko ideologikoarekin aztertzen ditugu pintaketak ez ezik makina bat errealitate ere. Sarri, gertakizunaren larritasuna neurtzeko «zer» galdera baztertu, eta egiten diogu erreparo nortzuk diren egileak, noren kontra jo eta zer mezu zabaldu duten... Giza estatuen txikizioen fenomenoak eskaini diezaguke adibide ilustragarria: demokrazia estandarreko herrialdeetan (AEB, Erresuma Batua...) instituzioek ipinitako estatuen eraisteak arrazismoaren aurkako protesta ekintza gisa zuritzen zaizkigu albistegietan, eta haiekin analisi ulerberak egiten dizkigute ondoren datozen elkarrizketetan politikariek eta tertulietan iritzi emaileek.

Kontrapuntua. Kultura saioen eta albiste eta tertulien arteko kontraste horren antzekoa gertatzen da astegun eta asteburu goizetako albistegiekin maiz. Aski markatua da joera hori Radio Euskadin: informazio ofizial eta ofizialistarekiko morrontza astegun goizetan, autonomia asteburuetan. Lagin txiki gisa, automozioaren sektorea erruz laguntzeagatik azkenaldian jasaten ari garen informazio apologetikoa, eta kontrapuntu gisa, bizikletaren erabileraren aldeko eta diru laguntzen objektu diren auto kutsagarrien aurkako elkarrizketa sorta atzo eskaini ziguna Ander Arzak esatariak (Crónica fin de semana, 08:00-10:00).]]>
<![CDATA[Gabilondo eta Gonzalez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/043/002/2020-06-21/gabilondo_eta_gonzalez.htm Sun, 21 Jun 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1961/043/002/2020-06-21/gabilondo_eta_gonzalez.htm Boulevard saioan, biek RTVEn 1983an izan zuten elkarrizketa gogoan; Gonzalezek dena ukatu zuen hura. Are aproposagoa Dani Alvarezek egin zion lehen galdera: «Egun, CIAri ala Gonzalezi sinesten diozu?». Gabilondoren erantzuna, ez da erraza deszifratzen. Batetik, bera ez da fede ekintzak egiten dituen kazetaria (Ser Kateko Hoy por hoy magazinera konektatuz gero, 08:35ean, ale hop!, La firma de Iñaki Gabilondo tartea aurkituko dugu: ideologiaz eta fede ekintzaz beterik kazetari baten iritziak). Bestetik, uste du Gonzalezek solasaldi hartan aukera historikoa galdu zuela GALen erantzukizun politikoak onartzeko.

Eskerrak trantsizioan. Gabilondoren kontraesan hori bistaratzeko ez ezik, haren figura beatifikatzen segitzeko balio izan zuen astearteko elkarrizketak. 1978an atondutako erregimen politikoak Espainiako irratigintzan sekula eduki duen ahotsik legitimatzaileena (gozoena, dotoreena…), ongiaren eta gaizkiaren gainetik dagoela irensten segi dezagun. Oraindik orain esana du, berriro ere, trantsizio demokratikoa «ondo egin zela». Datu saihesgarria iruditzen zaio, bere analisietarako, Franco osteko estatu terrorismoak (BVE, GAL, torturak…) eta frankismoari eta haren estatu aparatuei 78an eskaini zitzaien inpunitateak daukaten harreman zuzena. Irudika genitzake Gabilondok eta hark kasik anaiatzat daukan Pako Etxeberria forentseak eduki ohi dituzten hizketak, topatu aldiko. «Zer moduz, Pako, nola doaz memoria historikoaren aldeko lanak?». «Tira, oraindik ehun milatik gora eraildako dauzkagu azaleratzeko». «Bada, zorretan zara trantsizioarekin; hark hatzik mugitu ez izanari esker, zuk eta zuk bezalakoek badaukazue denbora zertan pasatua».

Gaitzespenak. CIAren agiriak, besteak beste, auzitan jarri du gaitzespen sakralizatuaren kultura, zerua irabazteko ihesbidetzat hartzen dena. Eskarmentuak adierazi baitigu politikarien ahotan gaitzespenek, maiz, zerikusi txikia dutela egia, justizia eta aitormenaren aplikazio zintzoarekin. Eta aldi berean, kazetaritzaren sektoretik autokritikaren bat edo beste entzuteko, ezkutuan gordetzen direnak: «Estatu terrorismoaren kontua, ahaztuta baino gehiago, isiltasunean daramagu» (Dani Alvarez).]]>
<![CDATA[Zubeldiaren gola eskuadran]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/043/003/2020-06-14/zubeldiaren_gola_eskuadran.htm Sun, 14 Jun 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1964/043/003/2020-06-14/zubeldiaren_gola_eskuadran.htm
Gertutik. Aiherrako kalakari libertarioaren nortasunera hurbiltzeko, ongi datozkigu Euskal Irratiek egunotan zintzilikatu dizkiguten zenbait testigantza, Janbattitt Dirassar eta Luzien Etxezarreta lankideekin. Nolanahi ere, zer hobe 30 urtez besteen kontakizunak aireratzea bokazio izan zuen esataria bere buruaz hizketan entzun ahal izatea baino? EIn, Bihotzeko fonoteka saioan, Nekane Peñagarikano esatariak eta biak 2018ko udan eduki zuten solasaldi sosegatua daukagu entzungai. Merezi du.

Hartu ala utzi. Hamar puxtarri Realeko Igor Zubeldia azkoitiarrarentzat, eredugarri eliteko kirolari euskaldunentzat. Berari egokitu zitzaion entrenamendu osteko adierazpen ezin transzendentalagoak egitea ostegunean, eta euskara hutsean egin zituen, telematikoki. Realaren azken albiste freskoekin prentsan orrialdeak edo uhinetan minutuak bete nahi izan zituen kazetari erdaldunari, hartu ala utzi, beste erremediorik ez zitzaion geratu. Eta kosk egin behar izan zioten amuari, normalki euskarari bizkar emanez dabiltzan zenbaitek. Esaterako, REn Kirolaldia (14:15-15:00) saioan euskarari ateak ireki zizkioten Julian Ugarte eta Asier Kareagak. Halatsu jokatu zuten Ser Deportivos Gipuzkoa (15:25-16:00) saioko Jorge Beristain eta Roberto Ramajo esatari giputxiek, San Sebastian irratiko entzule finen harrigarri. Aurrerapen txikia euskarazko irratigintzarentzat, historikoa SER bezalako irrati erdaltzale batentzat.]]>
<![CDATA[Aristi, galtza bete lan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1971/043/002/2020-06-07/aristi_galtza_bete_lan.htm Sun, 07 Jun 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1971/043/002/2020-06-07/aristi_galtza_bete_lan.htm Fuera de fuego saioan Diego Aranbalzak eta Jagoba Arostegik Adurizen gaztelaniazko zenbait adierazpen bere horretan eman zituzten, eta itzuli euskaraz aditu zituzten pare bat gogoeta. Azken emaitza, hamabost minutuko erreportajean: gaztelania nagusi ikusgarritasunean, euskara bazterreko (esaldi bakarra markagailuan).

Fede kontua. Euskararen normalizazioan mantra baten antzera nabarmentzen da kirol idoloen erreferentzialtasun soziala, euskara prestigiatzeko orduan. Kirolarien konpromiso eskasa erabil daiteke aitzakia gisa, baina ez zen Adurizen kasua izan. REn, ordea, beti-betiko moduan jokatu zuten. Ttap aldizkari digitalean Juan Kruz Lakastari apirilean eskainitako elkarrizketan, EITBko irratien zuzendari Urko Aristik adierazi zuen etxe hori kanpotik larrutzea baino eraikitzaileagoa dela barrutik aldatzen saiatzea. Argia denez Aristiren irizpidea EITBko erdal adarrek euskararekin jokatu beharreko funtzioaren gainean, bada, pentsatzekoa da egingo zituela ahaleginak REn azken hiru urteetan erdaldunen artetik erdalduna den kirol sailean euskal kirolariak (futbolariak, pilotariak, arraunlariak…) euskaraz entzun daitezen. Emaitza praktikorik ez dugu sumatu entzuleok, baina pazientzia beharko dugu eduki.

Larrialdian, larritu. Aristik elkarrizketa berean aitortu zuen Zaldibarko krisian Jaurlaritzaren komunikazio politika okerra izan dela euskararen ikuspegitik, eta kexa helarazi ziela agintariei. Bada, organismo publiko bateko zuzendari den aldetik, galtza bete lan ibili behar du egun, osasun krisialdiarekin batera. Maite Artolak seinalatu zizkion nora bideratu kexak (Lanbide, Osakidetza, Ertzaintza…), Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari den Agurne Gaubekarekin Faktoria-n maiatzaren 19an edukitako solasaldian. «Osasun eta segurtasun arloetan, Jaurlaritza eta Nafarroako sailburu eta kontseilarietatik inork ez du gaitasunik, adibidez, gurekin mintzatzeko eta herritarrei erabaki eta gomendioak emateko».]]>
<![CDATA[Botere erreskatatzailea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/035/002/2020-05-31/botere_erreskatatzailea.htm Sun, 31 May 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1965/035/002/2020-05-31/botere_erreskatatzailea.htm kabenlaputa-gatik nabarmenduko da osteguneko elkarrizketa, akaso, REko Boulevard-en. Baina mami handikoa izan zen irratsaioa, kazetaritzaren ikuspegitik galderek eduki baitzuten interesa erantzunek baino gehiago, elkarrizketatzailea erretratatuta geratzeraino. Podcastean entzun liteke solasaldi osoa (gomendagarriak bereziki, pintaden afera dela-eta interpretazio partzial eta interesatuko galderak). Labur esanda: Dani Alvarezek ez du gogoko hiru ezkerrekoen hautua EAEn agintzeko. Beti izan den agintea du maite. Atzera joanda, gogoan dugu Patxi Lopezen garaian eskaini zigun lezio polita boterearekin harmonia onean bizitzeari buruz, gobernuko kideekin solasaldi konplizeak osatuz ia egunero. Boterea erreskatatzera joate hori ondo aplikatzen ari zaigu urteetan, eta azken boladan, hilaren 22an lortu zuen gailurra, 08:00etako goiz albistegi nagusia ia osoa (hasierako izenburuak kenduta) Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekarekin osatu zuenean. Solasaldi ezin goxagarriagoan ari zirela, interruptusa heldu zitzaien, ordu erdiroko tutuek gogorarazi baitzieten aski zutela, edukiko dituztela aldarte gehiago etenik ez duen gobernu-kanpainarekin segitzeko.

Martetarrak. RE irrati publikoak lau tertuliano kontratatzen ditu, entzuleoi ikusmira zabaltzeko, aparteko gaitasun intelektuala ustez daukatenak. Hiru gai (Marlaska epaile ohia, Cobos Guardia Zibilen buru ohia eta polizia txostenak) jartzen dizkie hizpide ostegunean. Euskal Herriaren historia hurbilaren ikuspegitik, derrigor, gaiak atxilotuekin, torturarekin, fikziozko polizia txostenekin, kartzela zigorrekin… lotu beharko lirateke. Baina badirudi laukotea Marte planetan bizi izan dela azken hamarkadetan.

Kale inkestak. Zer moduz kaleko inkestak denboraldi baterako aparte utziko bagenitu? Gertatu zen zakurrekin, haurrekin, korrikalariekin, terrazekin… Eta egunotan, hondartzekin gertatzen ari da. Iruzur sozialik biribilena bilakatu zaigu kale inkesta, zail bezain esker txarreko den kazetaritza genero hori. Izan ere, beste guztiak direla arauak urratzen ari direnak eta isunak-eta jarri behar direla esanez suminduta agertzen den kale inkestatua ari baitzaigu normaltzen. Berriro ere lortu da herritarrek herritarren bizkar erantzukizunak jar ditzaten, bitartean zurituz kontraesanez beteriko mezu igorle ofizialak.]]>
<![CDATA[Heriotza, transistorearekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1971/035/002/2020-05-24/heriotza_transistorearekin.htm Sun, 24 May 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1971/035/002/2020-05-24/heriotza_transistorearekin.htm Katedra saioan, EIn astelehen gauero (22:00-23:00), Iñaki Elortzarekin hamabost urtez, eta Kepa Iribarrekin egun. Pilotari profesionalen inguruko glamourrezko kazetaritzatik kanpo, profesionaltasunik handienarekin betetzen zuen zeregina irratian. Pilota unibertsoko zeruak izartsu jarrai dezan ezinbestekoak izan ohi diren inurri langile horietako bat izan zen.

Chema Candela. RN1eko kirol-esataria martxoaren 20an hil zen, xomorroak harrapatuta. Madrilen, etxeko ohean eta bakarrik. Hildako 62 pertsonaren inguruko erreportaje batean aipatu du El País egunkariak herenegun. Bakartasuna tristeziarekin identifikatu nahiko zuen erreportajeak, akaso. Candelaren kasuan, nobela bat idazteko moduko xehetasunak agertzen zaizkigu: suhiltzaileek, leihoa txikituta etxean sartu, eta irrati-transistore baten hotsari jarraituz lokalizatu zuten. Ohean, sei bat egun gaixorik eta beste sei hilik, transistorea aldamenean azken bidaide gisa. Baldin eta heriotza gozorik badago, horixe izan liteke haren bihotzeko Atletico Madrilekin zale suharren pare jokatzen zuen kazetariarentzat.

Angels Barcelo. Hoy por hoy goiz magazinean, osteguneko editorialean haizatutako mezuak (Sanchezen fidagarritasuna zalantzan jarriz) egundoko inpaktua eragin du. Harridura, sozialismo mediatikoaren ahotsik progresistenetakoa dela uste delako. Baina Kataluniako auzian argi utzi zuen barneratuta daukala Espainian kazetari influencer bat izateko zein den mandamentua: 78ko erregimenaren Espainia-bat-bakarra-ri amen egin. Bestetik, ez da ahantzi behar SEReko interesen defendatzaile fidela dela. Etxe hori ez dabil gozo: kolokan audientziaren lidergoa, iragarkien diru-iturria etenda... Ez du nahi Podemosen eskutik zabuka dabilen gobernua, faboreakalbisteen esklusibak, sosen eskupekoak... eskura jarriko dizkion gobernu otzana baizik. Errekadutzat ulertu beharko genuke, hortaz, Barceloren indar erakustaldia, Prisa enporio mediatiko ekonomikoaren ariete gisa egin duena.]]>
<![CDATA[Terrazen estalpean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/035/002/2020-05-17/terrazen_estalpean.htm Sun, 17 May 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1965/035/002/2020-05-17/terrazen_estalpean.htm prime time-ko albistegi bat (asteartea, goizeko 08:00ak, RE) irekitzea adieraziz onartezina dela bezperan Bilboko zenbait terrazetan ikusi zena. Eta horretarako, autoritate morala daukala sentitzen duenaren tonua erabiltzea eta mozkor batzuen kantuen audioaz baliatzea. Horrela jokatuta, batek pentsa dezake on egiten diola osasun kolektiboari. Baina zilegia ere bada uste izatea albistegi bati diseinu hori ematen dionak, hots, kasik anekdota den gertakizuna (zenbait terrazetan gertatu zen giza pilaketa) kategoria bihurtzen duenak eta albisteen hierarkian goi-goia jartzen duenak…, alarmismoa pizten duela. Pandemiaren eraginez sentimendu eta emozioen bolborategia bilakatu den psikologia kolektiboak piromanoak baizik ez ditu behar oraintxe!

Pagaburuak. Zenbait ideia proiektatu dizkigu alarmismo horrek: gizarteari errieta egin behar zaio ez dakielako kudeatzen ematen zaion askatasun murritz hori. Eta are okerragoa dena, pagaburuak identifikatu nahi izan ditu, haiengana bidera daitezen gizartean errotu diren ezinegona eta haserrea. Eta, bide batez, diluitu dadin administrazioak daukan erantzukizuna. Urrutira gabe, astearteko REko albistegi horretan zehar Arantxa Tapiari, Gorka Urtarani eta Juan Mari Aburtori beren botere-kudeaketa justifikatzeko aukera eman zitzaien; saiakera abila izan zen agintaritzari presioa kentzeko.

Haizerik gabeko putza. Zenbait terrazatako argazki ikusgarriekin entretenitu gaituzte pare bat egunetan. Arduratsuagoak izan gaitezen ez dakit, baina are gehiago aztoratzea, hori lortu dute. Terrazen erabiltzaileengan enfokatu dugu geure amorrua, gaitz guztien erruduntzat jota. Hirugarren egunerako, ordea, terrazek jada ez zuten itzalik egin albistegietan.

Ikasten ez eskarmentutik. Gogoratzen al zarete umeak ordubetez kalera irten ziren lehen egun harekin? Edo helduak kalera paseatzera edo kirola egitera irten ziren lehen egun harekin? Orduan ere alarmismoan eta sentsazionalismoan sakondu zuten komunikabide askok; esaterako baterako, egundoko protagonismoa eman zitzaien Eibarko plazan baloiarekin jokoan aritu ziren haurrei, Euskal Herriko haur guztien ikono bilakatu ziren. Hori izan zen notizia, eta ez gehien-gehien-gehienen jokabide eredugarria. Iragana da agertoki hura guztia jada, pandemiaren historiaurrea.]]>
<![CDATA[Futbolak badu umorea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/035/002/2020-05-10/futbolak_badu_umorea.htm Sun, 10 May 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1960/035/002/2020-05-10/futbolak_badu_umorea.htm
'Oasiko kronikak'. Umorezko irratsaioarekin datozkigu Argiako kazetariak, iraganean ikus-entzunezko formatuan Hitzetik Ultzera, Beranduegi edo Damutuko zaizute saioak ekoiztu zituzten Asier Garaialde, Gorka Bereziartua eta konpainia. Igande gauero podcast berri bat, trufa maltzurra egiteko asmoz bizi dugun egoera distopikoaren bizkar. 'Ze irratsaio kaka da hau?', ume baten galderarekin ekiten diote, eta hortik aurrera, kritika soziala doa arrapaladan ukitu absurdo batez. Maleziaz oldartzen zaizkio pandemiari, honek gizabanakoek zein botereak dauzkagun alderik kontraesanezkoenak eta txoroenak agerrarazi dituen honetan. Inor gutxi libratzen da aipamen gozo-gazietatik, izan balkoian musika makal jotzen duen anonimo hori, izan Arantxa Tapia, izan Maddalen Arzallus, izan Joseba Permach… Azkenerako uzten dute pilularik katxondoena, Ruper Ordorikaren kantu hautatuaren atal parodikoa.

Futbol fartsa. Umore absurdo, surrealista eta ez dakit zer gehiagorako, Hiru Erregeen Mahaia saioa, EIn. Oasiko Kronikak-eko ume bihurriaren zerbitzua beharko luke saio horrek, akaso. Euskal play liga birtuala antolatu baitigu asteburuetan, euskal futbol taldeekin. Esatariak eta kolaboratzaileak fartsa bat igortzen; golekin ere, oihuka zoro moduan. Ze nezesidade zegoen halako distraimendua asmatzeko? Futbol zaleak bazka horren premian ote dira, abstinentzia sindromeari aurre egiteko? Egia ote futbolik gabe ezin dela bizi eta kirol irratsaioek ez daukatela bizitasunik? Sikiera neurketak benetakoak baino laburragoak eskaintzeko mesedea egin digute.]]>
<![CDATA[Badatorrela futbola]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/043/002/2020-05-03/badatorrela_futbola.htm Sun, 03 May 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1959/043/002/2020-05-03/badatorrela_futbola.htm
Real-Athletic Benetan grazia eduki zuen Athletic eta Realeko zaleentzat kirol irratsaioen munduan erreferente diren Jose Manuel Mongek eta Tito Irazustak ETB2ko Que me estás contando saioan ostegunen eduki zuten xextra, ligari berriro ekin ala ez hizpide. Azkenaldian gizartean aditutako arrazoiak errepikatu zizkiguten: futbola negozioa dela eta hargatik martxan jarri behar dela liga, batek; besteak, berriz, jokalarien osasuna lehenetsi behar dela, eta futbolarik gabe ere bizi litekeela. Ez da zaila asmatzen nork zein argudio erabili zuen (pista bat: liga bere horretan amaituko balitz oraintxe, Reala Europarako sailkatuko litzateke, Athleticek deusik ez…).

Michael Robinson Heriotza baten albisteak sekula ez zituen hainbeste irribarre eragingo, Dani Alvarezek asteartean zioen bezala REn. Ez gorrotagarria zelako, kontrara baizik, sinpatikoa egiten zelako guztientzat. Aho batasun horrek erretrata dezake Robinson komunikatzaile ez ezik pertsona ere bezala, labankadak normalizatuta dauden kazetaritzaren unibertsoan. Azentu anglosaxoiz bustitako bere mundu-ikuskerak aparteko karisma itsatsi zion telebistan zein irratian, Iruñera 1987an etorri eta handik hiru urtera kazetaritzari ekin zionetik. Irratian, Ser katearekin aritu zen; gogoangarriak dira igandeetako solasaldi (Acento Robinson) hagitz pertsonalak, kirolari ez oso ezagunen alderdi gizatiarra azaltzeko eginak. Irrati horrek egin dizkio potretik aipagarrienak, baina lastima izan da Osasuna zein gutxitan hartu duten kontuan (Nafarroako kirol esatariak kexatu ote dira Madrilgo lankideekin?). Irudiek prentsan kasik editorial baten indarra duten aroan, ilustragarria da egin duten argazki galerian Robinson Osasunaren kamiseta jantzita ez agertzea.]]>
<![CDATA[Calleja, egia absolutua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/035/002/2020-04-26/calleja_egia_absolutua.htm Sun, 26 Apr 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1960/035/002/2020-04-26/calleja_egia_absolutua.htm
Metropolian, heroia. Madrilen sozialismoaren orbitako prentsak beso zabalik hartu zuen, eta konta ezin ahala hedabidetatik paseatzeko bedeinkazioa eman zioten norteko fanatikoei aurre egin zien superheroiari. Biografia epiko horren orban bakarra, eskuin mediatikoarekin edukitako ika-mikek eragin zuten, ETAren aurkako dominak paparreratzeko lehiaren baitan. Sonatua izan zen Isabel San Sebastianekin eduki zuen oilarren sesio hura 2007an, La1 katean Ana Pastorrek gidatzen zuen 59 segundos saioan. Callejak eskuin muturreko kolpista izatea eta ETA gizentzea leporatu zion San Sebastiani; horrek platotik alde egin zuen, eta hurrengo urtetan, bikotearen perfomance-a inspirazio iturri bilakatu zen Tele5ko Sálvame saioarentzat zein Kiko Matamoros, Belen Esteban eta enparauentzat.

Egia errebelatua. Horixe zen Calleja prentsa sozialistarentzat. Asteazkenean, Carles Francinok Euskal Herrian girotutako polizia nobela idatzi duen Fernando Benzo gonbidatu zuen, Jon Sistiaga ondoan zuela, SERen. Nobelaren aitzakian, Calleja omendu nahi izan zuen, eta haren uztako egia absolutuetako bat buruz ikasi genezan saiatu zen: Euskal Herrian marra ezarri beharra dago ongileen eta gaizkileen artean, eta aurrenekoen artean polizia indarrak jarri behar dira, dena ondo egin zutelako.

Analogia. J.A. Marcos esatariak SERen Callejaren beste sententzia apelaezin horietako batekin ekin zion Hora 14 albistegiari, astelehenean: «Matar a un periodista significa querer amordazar a toda la sociedad». Analogiak eginez, X jauna, Vera, Barrionuevo eta enparauek euskal gizartearen ahoa estali nahi izan zuten, GALek Egin egunkariko Xabier Galdeano hil zuenean.]]>
<![CDATA['La ventana a la memoria']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/035/002/2020-04-19/la_ventana_a_la_memoria.htm Sun, 19 Apr 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1961/035/002/2020-04-19/la_ventana_a_la_memoria.htm La ventana a la memoria izeneko saioari ekin zion 2018ko ekainean, Pardinesen kasuaren eskutik. Hilero 15-20 minutuko elkarrizketa-erreportaje bat aurkezten zaigu. Historia hurbiletik, gertaera jakin batzuk biltzen dituzte, biktimen, senideen edo historialari, kazetari nahiz irakasleen lekukotzak bilduz (guztiak, podcast bidez entzungai). Ikuspegi zehatz bat darabil Ser kateak, eta bere zilegitasun osoa dauka hartarako. Gertatu denaren erretratu oso-osoa eta inklusiboa egiteko, aintzat hartu beharreko dokumentu aberatsa dakar nahitaez. Hortik aurrera, adierazten bazaigu aseptikoa, objektiboa, poliedrikoa... dela eta iragana modu definitiboan islatzen digula (literaturan Aranbururen Patria-ren pare), bada, orduan, objekzio serioak jarri beharko zaizkio.

Enfokea. Hogei irratsaio emitituta, honezkero entzuleok badaukagu materiala usaintzeko irratiaren enfokea. Hasteko, terrorismoaren biktimen oroimenez ari dela dio, baina zintzoak izanda, ETAren sigla erantsi beharko liokete definizio horri. Izan ere, ETAren biktimek, euren senideek eta oso kritiko diren pertsonen analisiek betetzen dute edukia. Saio bakarra irteten da lerro horretatik, Muguruzaren eta Brouarden alabekin egindako solasaldia. Irratsaio sorta osotasunean adituta, aski argi geratzen da eman nahi den mezua: ETA da indarkeriazko iraganaren eragilea, bi gertakari horiek salbuespenezkoak izan ziren kasik, Amedo eta beste bizpahiru polizia burugaberen eta ultraeskuindarren kontua. Alegia, diktaduran hasi eta demokrazian PPrekin eta PSOErekin segitu zuen estatu terrorismoa ez zela existitu, edo anekdotikoa izan zela.

Fantasia deskubritzen. Dena den, saiotik pena gehien eragin dezakeena Miguel Angel Garrosa profesional iaioaren lana da. Erreportajeetako batean sinesgarri gisa azaldu digu Roberto Saviano idazle italiarrak behin zirkulazioan jarri zuen Caliko kartela-Italiako mafia-ETA hirukoaren tesi ameslaria. Honako argudioa darabil Garrosak: «Egiatzat ematen da talde terrorista baten moral bikoitza, eta, beraz, ezin gaitezke harritu hala izan zenik». To, hamarkadetan polizia, kazetari eta epaile andanak, nahi bai, baina frogatu ezin izan dutena...]]>
<![CDATA[Bagara ala ez gara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/035/002/2020-04-12/bagara_ala_ez_gara.htm Sun, 12 Apr 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1959/035/002/2020-04-12/bagara_ala_ez_gara.htm Landaberri saioa sintonizatu genuen, akaso aspaldi ez bezalako arretaz. Arantza Arza esatariak, Jakoba Errekondo kolaboratzaile agronomo eta paisajistaz gain, beste ahots kualifikatu bat izan zuen ondoan, Eneko Egibar Azti fundazioko kidea, debekuaren atzean dagoen gure lehen sektorearekiko gutxiespenak eragindako ezin ulertua bideratzeko. Felix Zubia doktorea igandetan bezainbat premiazkoa dugu Errekondo larunbatetan.

Azken EGMa. Badira arrazoiak audientziaren datuak gutxiesteko; zertarako behar ote ditu, bada, irizpide irmoko irrati entzule fin batek? Ezertarako bai, eta irratiak kalibratzeko. Irratiek datuak aurkezten dituzten eran, detaile txikietan ere gauza asko interpreta daitezkeelako. Oilartzen direnean batzuek, gandorrak erakutsiz eta aginte-jurisdikzioa markatuz, auzitan jartzen delako haiek aktualitatea aztertzeko daukaten gaitasuna.

Gipuzkoako gailurrean. SER kateak adierazi digu: «Gipuzkoako emisoretan ni naiz liderra, 68 mila entzulerekin». Ez da gezurra, baina ez da egia osoa ere. Madriletik estatu osorako emitituz ia programazio osoa betetzen duten Barcelok, Francinok, Buenok eta Carreñok lortu dituzte emaitzak.

Hamaiketan, besarkada. Ez al dugu interpretatu behar irabazle handiusteak azpian ikusten duenari egiten dion trufatzat, herenegun gertatu zena 11:00ak aldera, hots, euskal irratiak eta EITBko erdaldunak denak Hel nazazu eskutik kantari ari ziren une berean, SER Kateak aldarrikatzea bera dela. «Gipuzkoako irratietan besarkadarik handiena?».

RE, etxeko erregea. EITBren webgunean EGM datuen aurkezpenak berresten digu alderdiak hauteskunde gauean bezala irratiek ere badaukatela nork bere sorora ura botatzeko joera patetikoa. Gainera, hizkuntza banatan datorren informazioak bi mentalitate ezberdin islatzen ditu. Gaztelaniazkoan, ematen du EITBn RE besteen gainetik dagoela. Euskarazkoan, ordea, denek tratamendu bertsua dute.]]>
<![CDATA[Kontsulta medikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/035/002/2020-04-05/kontsulta_medikoa.htm Sun, 05 Apr 2020 00:00:00 +0200 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1961/035/002/2020-04-05/kontsulta_medikoa.htm Faktoria-n EIn, entzuleen galderei erantzuteko. Ez zaio falta arrazoirik Aranzabali, halako ahots kualifikatu baten premian egon baikaitezke egunotan, berriketa gozokoa, konfiantza transmititzen duena, modu pedagogiko batean mintzatzeko kapaz dena, euskaraz gainera. Igandero, urtetan, Arantza Arza esatariaren laguntzaz, erakutsi digu zeinen komunikatzaile bikaina den zainketa intentsiboen unitateko langileak.

Badago aldea. Irrati audientziak gora egin duten eta entzuleok iritziak entzuteko bereziki sentibera gauden garaitsu honetan, egin ezazue segimendua eta konparaketa EI eta RErekin, goizetako prime time tarte horretan, egunez egun. Krisialdiaren baitan, Jaurlaritzaren kudeaketaren zaurian hatza sartzeko orduan nor dabilen kontuz eta nor askeago kritikak egiteko garaian. Tertuliak osatzerakoan ere, nor ari den tematzen, nor ez, tesi ofizialak defendatuko dituen ahots bat edo bi kolokatzeko, egunero.

Alvarez Solis. Zaila da zehazten luma ala mihia, zer ote zerabilen aiseago, eleganteago. Ahozkoan adierazten zela bere nortasuna freskoago esango nuke. Bere arrastoaren atzetik joan nintzen 70ko hamarkadaren hondarretik aurrera ezagutzen estatu espainiarreko irrati konbentzionalak, eta horrekin, Jainkoaren parekotzat jotzen ziren Luis del Olmo, Carlos Herrera eta Iñaki Gabilondo deskubritzen. Purrustada itsusirik gabe, aldarte atsegin eta ironikoa inoiz galdu gabe, kritika soziala eta gaztelaniaren erabilpen joria uztartzen maisua zen gizonaren atzetik. 40 bat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuela nabarmendu da, baina irratigintza modernoan nekez topatuko dugu hainbeste irratitatik igaro dena; RN1, Ser Katea, Radio Miramar, Cope, RE, Egin Irratia…

Javier Cardenas. Esataria inoiz baino ahoberoago Europa FM irratian goizero, airoso-airoso, saltoki erraldoi bat iragartzen. Denbora pasarako bideo jokoa edo liburua nahi dituzula? Ez irten etxetik. Eskatu online eta 24 orduren buruan etxeratuko dizu banatzaile batek. Ikusten denez, liburu dendak ez dira premia-premiazkoak; bai, ordea, saltoki handiak eta Amazon bezalako negozio erraldoiak.]]>
<![CDATA[Hel nazazu eskutik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/035/002/2020-03-29/hel_nazazu_eskutik.htm Sun, 29 Mar 2020 00:00:00 +0100 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1960/035/002/2020-03-29/hel_nazazu_eskutik.htm
Irratiak eransten. Ekinbidea Euskadi Irratiko Faktoria magazina saioko lantaldean sortu zen. Ideiaren piztaile Arrate Hernandez esatariak adierazi zigun zergatia, ostiralean bertan. Europako 162 irratik martxoaren 20an You'll never walk alone abestiarekin egindakoa, zergatik ez errepikatu Euskal Herrian euskaraz emititzen duten irratiek? Ekinbidearen filosofia ere azaldu ziguten Hernandezen lankideek: euskarazko irratiek entzuleoi gogorarazi nahi digute hementxe daudela eta egongo direla, irratiaren indarra, magia, elkartasuna eta gertutasuna transmitituz. Azkenean, EITBko gaztelaniazko Radio Vitoria eta RE eta EITB Musika elebiduna ere batu dira ekimenera. Horiek horrela, hain ongile eta bihozbera gaudelarik, akaso gonbita egin beharko litzaieke Euskal Herrian gaztelaniaz zein frantsesez emititzen duten gainerako irratiei. Diot nik.

Salatariak. Harrigarria: Bea Plaza, Iñaki Gonzalez, Iñaki Iriondo eta Alberto Surio Radio Euskadiko Boulevard-eko solaskideak bat etorri ziren herenegun auzitan jartzen Josu Bujanda ertzainburuak egina duen deia bizilagunen arteko salaketak egitera animatuz; sare sozialetan zabaldu diren zenbait kasu zituzten hizpide. Dani Alvarez moderatzaileak, berriz, kasu bakanak direla eta sare sozialek gertaera txikiak magnifikatzeko daukaten efektuaren ondorio izan zitezkeela gaineratu zuen. Enfin, modan jarri da ia gaitz guztien jatorritzat jotzea sare sozialak... Zaborra zabaltzen dutela ezin uka, baina oraingoan poliziaburua izan da «izan zaitez salatari» leloa zirkulatzen jarri duena, eta non, eta irrati publikoan, martxoaren 16an. Hain zuzen ere, Boulevard-eko entzuleek sare sozialei esker eta ez 08:00etako albistegi nagusiaren bidez jakingo zuten ostiralean Euskal Herrian Haserre eguna deituta zegoela egun osorako. ]]>
<![CDATA[Estresometroa, goian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/035/001/2020-03-22/estresometroa_goian.htm Sun, 22 Mar 2020 00:00:00 +0100 Xabier Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1965/035/001/2020-03-22/estresometroa_goian.htm
Sentsazionalismoa. Ser kateak atzo goizeko albistegiko titular nagusira eraman zuen Valentzian bezperan kale batean gertatu zen autoen kolapsoa; bigarren etxebizitzara zihoazen gidariek sortua omen zen. Albistea sakontzen hasita, ordea, bakanak ziren hala jokatzen ari zirenak; gehienak lantegietatik etxera itzultzen ari ziren langileak ziren. Bada, baten batek irrati horretan erabaki zuen titular deigarria izan zitekeela, entzulea aztoratzeko adina, jada konfinamendu kolektiboak asaldatzeko arrazoiak emango ez balitu bezala. Zer premia dauka irratiak telebistako estilo sentsazionalista plagiatzeko?

Egañaren errietatxoa. Xabier Sukiak eta Manu Etxezortuk Andoni Egañarekin Faktoria saioan ostegunean edukitako solasalditik, bi gogoeta ekarri genitzake, irratiari lotuak. Intimitatearen kontrakoa den extrimitatea bizi dugu, erakuskeriaren aroa Egañaren ustez, eta irratiek ere errietatxoa merezi dute: «Ez zait iruditzen aita zoriontzeko Euskadi Irratitik pasa beharra daukadanik. Oraintxe ari zineten horretan. Ulertzen dut, hedabideak zarete, baina ea zer hedatzen dugun...». Bestalde, egunotan dena etxetik egin litekeela sinetsita gaudela-eta, kopetilun ageri da Zarauzkoa. Bertsoa komunikazioa denez, zaila da horma bati begira hori gauzatzea. Bertsolarientzat gauzarik antinaturalenetakoa omen da irrati baten egoitzan ez dakit nori bertsoak kantatzea.]]>