Egilea

Xabier Martin

Xabier Martin

Bere artikuluetan bilatu

Sistema demokratikoa

Hamarretik ia bederatzik uste dute demokrazia hobea dela «beste edozein gobernu mota baino»

Xabier Martin

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar gehienek, ordea, uste dute politikan eragiteko gaitasun «oso txikia» dutela edo ez dutela batere gaitasunik. ‘Demokraziari buruzko ulermenak gurean’ ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu Arantzazulab-ek, eta «politikarien eta herritarren arteko zatiketaren literatura» islatu du, beste gai askoren artean.

Hauteskundeak

PSE-EEk dio «giltza» duela Gipuzkoan, eta «Bilduren kaosa» ez dela itzuliko

Xabier Martin

Gipuzkoako ahaldungai nagusiek beren programen ildo nagusiak aletu dituzte Deustuko Unibertsitateak antolatutako eztabaida batean. Ongizateari eusteko «ekonomia sustatzearen garrantzia» azpimarratu du EAJko hautagai Eider Mendozak, eta «fiskalitate justu batekin» erronkei «aurrea hartzeko beharraz» aritu da Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaia. Asensiok garbi esan du ez duela EH Bildurekin gobernu akordiorik egingo.

SERIEA. Udal eta foru hauteskundeak (eta V). Gipuzkoa.

Karisma ala marka

Xabier Martin

Inkestek iragarri dute lehia estua izango dela EAJ eta EH Bilduren artean. Eider Mendozak hartu nahi du Markel Olano orain arteko ahaldun nagusiaren lekukoa, baina Maddalen Iriarte izango du aurrez aurre, koalizio abertzalearen apustu sendoa.

  1 2 3 4 5 6 7 8 9  

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.