<![CDATA[Xabier Martin | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 09 Jun 2023 23:48:47 +0200 hourly 1 <![CDATA[Xabier Martin | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Posta bidezko botoaren eskaerari erantzun ezinda ari dira postariak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/008/001/2023-06-10/posta_bidezko_botoaren_eskaerari_erantzun_ezinda_ari_dira_postariak.htm Sat, 10 Jun 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1893/008/001/2023-06-10/posta_bidezko_botoaren_eskaerari_erantzun_ezinda_ari_dira_postariak.htm
Hego Euskal Herrian, 150 bulego inguru ditu Correosek, eta, horietako batzuetan, ohiko bihurtu dira egunotan botoa emateko eskaera egitera doazenen ilarak. «Lan uholde bat dugu, eta gobernuak jarriko dituen errefortzuak ez dira nahikoa», esan du Juanjo Basualdo CCOO sindikatuko ordezkariak. Correosek Bilbon duen egoitza nagusian aritzen da Basualdo, eta datu argigarri bat helarazi du: «Aurreko bozetan astebetean jasotako eskaera kopuru bera jaso dugu joan den asteko egun bakar batean». Azaldu duenez, postari batek, normalean, 300 boto eskaera eraman behar ditu etxeetara; «oraingoan 600 bat» eraman beharko ditu.

Horregatik, Correoseko langileak «oso kezkatuta» daude, «udako sasoia delako, oporretakoa eta ordezkoena». Espainiako Gobernuak agindu du 5.000 lagun kontratatuko dituztela, eta ikusteko dago haietatik zenbat izango diren Hegoalderako, baina Basualdok ez du batere argi ikusten posta bidezko botoaren erronkari aurre egiteko planaren gaitasuna.

Correosen dagoen sindikatu handienak, izan ere, grebarako erregistro bat egin du bozen aurreko egunetarako, eta Espainiako Gobernua estutzeko tresna gisa baliatzen ari da, kontratazio gehiago egin daitezen. CCOOk ez du babestu deialdi hori, baina Basualdok azaldutakoa argia da: «Gure ohiko lana egiteaz gain, leihatilara datozkigun dozenaka boto emaileren eskaerak jasotzen ari gara. Gero, horietako bakoitzari bere etxera igorri behar zaizkio agiriak, haiek gure bulegoetara iritsi ondoren. Banaketa hori sekulako lana da».

Hor ez da bukatzen prozesua, ordea. Boto emaileak botoa gutun azalean sartua duenean, berriro bulegora doa, hura jasoko dutela bermatzera. M-28ko udal eta foru hauteskundeetan, 76.000 boto eman dira posta bidez Hego Euskal Herrian, baina kopuru hori txiki geratuko da uztaileko beroarekin batera egitekoak diren hauteskundeetan. 107.000 boto ingurura igo zen posta bidezko botoa Hegoaldean, 2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, ekainaren 26an. Orduan ere, oporren gertutasunak gora bultzatu zuen postaren aldeko hautua, baina kopuru hori ere erraz gaindituko da aurtengo uztaileko deialdian.

Leihatilan atsedenik ez

«Epea zabaldu zuten lehen egunetik, ilarak izan ditugu Bilboko Urkixo Zumarkaleko egoitza handian, eta, egun askotan, inprimakiak bukatu egin dira», dio CCOOko ordezkariak. «2016an ere jario izugarria eduki genuen: eromena izan zen. Espainia osoan 1,5 milioi eskaera jaso zituen Correosek, baina oraingoan 2 milioi eskara baino gehiago jasoko ditugula aurreikusi dute; horrela daude gauzak». Basualdok erantsi du «oso serioa» dela bozen prozesua bermatzea, are gehiago ikusita Espainian handitzen ari dela posta bidezko botoen harira egon diren salaketen itzala: «Errefortzu gehiago jarri behar dituzte».]]>
<![CDATA[Hegemonia aztertzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2124/008/001/2023-06-07/hegemonia_aztertzen.htm Wed, 07 Jun 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/2124/008/001/2023-06-07/hegemonia_aztertzen.htm
Aldaketa horiek zerrendatu ditu Fullaondok: lidergo berriak azaldu dira; agenda politikoan beste gai batzuk azaldu dira; eta gizartearen lehentasunak aldatzen hasi dira. Haren arabera, urte askoan eztabaida politikoa «erabat baldintzatu duten gaiek» garrantzia galdu dute bozkatzeko garaian. «Biktimak, presoak, ETA... Halakoek ez dituzte hainbeste baldintzatzen belaunaldi gazteak, eta 40 eta 50 urte artekoak ere ez. Askok atzean utzi nahi dute iragana. Helduenak daude iraganarekin kateatuak, 55-60 urtetik gorakoak. Gatazka bete-betean bizi izan dute, batzuek modu gordinean, eta horrek badu pisua haien imajinarioan: sozializazio politiko guztia gatazkaren zikloan egin dute».

Sigletatik harago, nortasun nazionalen blokeen arteko desorekak erakarri du soziologoen eta politologoen arreta azken urteotan, eta batzuek 1960ko hamarkadako etorkinen ondorengoei erreparatu diete erantzunak aurkitzeko; kasurako, Bizkaiko Ezkerraldeko eboluzio politikoa hizpide hartuta. PSEren gotorleku historikoa, izan ere, EAJren esku dago zatirik handienean, eta EH Bildu ere gora doa han. «Azkarra eta erraza» da botoa PSEri eman ohi diotenen seme-alaben eta iloben bestelako hautuak azpimarratzea azalpen gisa, Fullaondoren ustez, «azalpen hori ez baita azalpen osoa». Soziologoak uste du egungo jokaleku politikoaren «aldagai bat baino ez» dela.

Ainhoa Novo Arbona Gizarte Zientzietako doktore eta EHUko Politika Zientzietako irakaslea (Pasaia, Gipuzkoa, 1973) ez dago ados boto joeraren aldaketaren gakoa etorkinen ondorengoak direla dioen teoriarekin. Alderdien arteko egungo indar korrelazioa esplikatzeko, «ez da zuzena», haren ustez, multzo jakin baten ondorengoen hautu politikoen inguruko azalpena: «Ez dago benetako daturik hori sostengatzeko».

Eskaintza zabaltzen

Fullaondok, ordea, ikusten du «lotura» badagoela XX. mendearen bigarren erdialdeko etorkinen ondorengoen eta egungo abertzaleen hegemoniaren artean, baina aldagai horri baino garrantzi handiagoa ematen dio ETAren osteko zikloari: «Garai berria egonkortu eta egituratu egin da, eta beste ziklo politiko batera goaz. Hamabi urte dira ETAk su-etena eman zuela, bost desegin zela, eta, gero, pandemia etorri da. Emaitzek islatu dutena da agertoki berri bat osatu dela».

Novo irakaslearen ustez, berriz, «ez dago kristalezko bolarik» abertzaleen egungo nagusitasuna azaltzeko soziologiaren ikuspuntutik. Uste du herriei «itxura jakin bat» ematen zaiela eta han dauden emaitza politikoekin lotura egiten dela, bestelako azterketarik egin gabe: «Hori ez da egokia. Inkesta bat balego jakiteko boto emaile bakoitzaren jatorria zein den, zehatza den zerbaiti buruz hitz egingo genuke, baina inkestarik egiten ez dugunez, ez dago daturik esateko etorkinen ondorengoek aldatu dutela agertokia».

Zerekin lotzen du orduan Novok joera aldaketa? Alderdien eskaintzarekin. «Hautesleen beste lerrokatze bat baino gehiago, alderdien eskaintzaren aldaketa gertatu da». Otsailaren 23ko soziometroari erreparaturik jarri du ezbaian hautesleen bestelako lerrokatzearen ustea. «1995ean, %31k esaten zuten euskal herritarrak zirela soilik; 2023an, %21ek esaten dute. Espaniarrak baino gehiago euskal herritarrak sentitzen direnen kopurua hamar puntu igo da; eta lau puntu igo da euskal herritar bezain espainiar sentitzen direnen kopurua». Hori aintzat hartuta, Novok dio alderdien arteko lehian dagoela egiten diren «eskaintzetan» bilatu behar dela egungo egoeraren arrazoi nagusia.

Fullaondok 2000. urtean kokatu ditu orain argiro ikus daitekeen aldaketa politiko baten lehen zantzuak. PSE-EEren gotorleku historiko batzuetan, esaterako Ezkerraldean, EAJren aldeko hautua nagusitzen hasi zen garai hartan. «ETAren gaia ekuaziotik atera» izanak ziklo berriari ateak zabaldu dizkio, haren ustez: «Belaunaldi gazteek modu naturalean ikusten dute EH Bilduren alde bozkatzeko aukera». Fullaondok uste du estrategia aldaketa dela koalizioaren hazkundearen gakoa. «Madrilgo agenda politikoan buru-belarri sartu da. Eduki sozialetan indar eraginkor gisa plazaratu da, eta abertzale ez direnentzat ere aukera erakargarri bihurtu da».

Izan ere, «hazi diren herrialdean errotzen dira pertsona gehienak», soziologoak azaldu duenez, eta horrek alderdi abertzaleen alde jokatuko luke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, etorkinen seme-alaben eta iloben multzo zehatzari dagokionez: «Errotua egoteak ematen die pertsonei bertakoagotzat dauzkaten alderdien aldeko jarrera; kasu honetan, alderdi abertzaleen aldeko jarrera». Horrek ez du esan nahi, ordea, boto hori boto abertzale tradizionala denik beti, Fullaondok dioenez: «Kanpoko jatorria dutenen boto abertzale horrek ez du zertan izan betidanik EAJko edo ezker abertzaleko familia batean hazitakoen boto bera».

Bertan jaio, bertan errotu

Zein da aldea, ordea? «Bozkatze dualaren aukera» da aldea, EHUko soziologoaren hitzetan. «Multzo horrek bertakotzat jotzen duenaren alde egin dezake bertako hauteskundeetan, eta, Espainiako hauteskundeetan, estatu mailako alderdien alde». Alderdiekiko fideltasun itsua nola hausten den «gero eta argiago» ikusiko da aurrerantzean, haren ustez. «Argi dago: bizi zaren herrialdean bertakotzat jotzen dituzun alderdiak erreferente erakargarriagoak dira besteak baino, agenda politikoa bizi zaren herrialdean kokatua dutelako».

Euskal Herriko populazioaren parte handi batek, hemen bizi arren, Espainian izan du erreferentzia politikoa, Fullaondok dioenez, eta «logikoa da» Espainiatik iritsitakoen talde handi batek erreferentzia horiek bilatu izana. «Ezkerreko ardatzean alderdi bakoitzaren boto emaileen batez besteko adina esanguratsua da: EH Bilduk boto emaile gazteagoak ditu PSE-EEk baino».

EH Bilduren hazkunde handia azaltzeko, Zientzia Politiketako doktore Novok uste du haren eskaintzaren eboluzioari begiratu behar zaiola. «Lehen, kapsula baten barruan lehiatzen zen. Beren boto emaileen %80 inguru oso fidelak ziren: komunitate bat ziren. Hauteskundeetan, komunitate hori defendatzea zen lehia». Estrategia hori aldatu egin dela dio: «Erabaki dute erakundeetan gobernatu nahi dutela, eta bere alboetako espazioetan lehiatzeko urratsa egin dute».

Estrategia horren ondorio bat azpimarratu du Novok: «Egungo bere boto emaileen artean, %63 baizik ez dira soilik euskal herritar sentitzen direnak. Gainontzekoak espainiar baino gehiago euskal herritar sentitzen dira, baina espainiartasunari uko egin gabe». Soziologoaren ondorioa argia da: ez dira hautesleak mugitu, alderdiak baizik. «Abertzale ez direnek ere botoa ematen diote EH Bilduri orain».

Eta EAJ ere sartu du estrategia hori darabiltenen artean: «EAJ dabil eskaintza zabaltzen aspaldian». Boto emaileen artean bada talde bat «aldakorra» dena, Novoren hitzetan, erraz alda dezakeena hautua, eta hegemonia duten alderdi biek halakoak erakartzen jakin dute, haren ustez.

Bipartidismo inperfektua

Batera edo bestera, Fullaondo irakaslea sinetsita dago euskal gizartea «bipartidismo inperfektu» batera doala: EAJ eta EH Bildu lirateke alderdi nagusiak, eskuinean eta ezkerrean, eta estatu mailako alderdiak atzean leudeke, «baina gobernatzeko giltza dutela, gehiengo absolutuak oso zailak baitira gurean». EAJk Bizkaian ez du lortu, eta PSErekin aliantza egitea ez da nahikoa gehiengo absolutuak lortzeko modu orokorrean. «EH Bildu ere zentraltasunaren jokoan dabil, baina ezkerreko ardatz teorikoa blokeaturik dago, euskal gizartean baino gehiago Madrilgo erabakiguneetan».

Hautesleen joeren eboluzioa ez da PSEren aldekoa, baina «sistemaren alderdi bat da», Fullandok gogoratu duenez, eta horrek «eragin politikoa izateko gaitasuna» ematen dio. «Badaki hazteko tarte handirik ez duela, baina badaki, era berean, eragin politiko erabakigarria izaten jarraitzeko boto kopuru nahikoa duela oraindik ere».

Beraz, piramide demografikoaren goiko aldeak alderdien geroa baldintza dezake hein batean, baina, Fullaondoren ustez, piramidearen oinarriari erreparatu beharko diote aurrerantzean alderdiek, migrazio berriek «gero eta garrantzi handiagoa» izango dutelako. «Dibertsitate horretan, nork lortuko du boto emaile horien babes handiagoa? Luze gabe, Europatik kanpo iritsitakoen seme-alaba euskal herritarren hautua izango da gakoetako bat».

Novo irakasleak gogoratu du, dena den, lehen-lehenik neurtu beharko dela etorkin berriek eta haien ondorengoek «zenbateko gaitasuna duten» boto emaile guztien multzoan eragiteko, eta «zenbateko interesa duten bozkatzeko».]]>
<![CDATA[Geroa Baik EH Bildu babestuko du Iruñeko Udalean]]> https://www.berria.eus/albisteak/228760/geroa_baik_eh_bildu_babestuko_du_iruneko_udalean.htm Wed, 31 May 2023 09:43:05 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/albisteak/228760/geroa_baik_eh_bildu_babestuko_du_iruneko_udalean.htm Zortzi zinegotzi lortu ditu EH Bilduk, eta indar aurrerakoien artean hark lortu du boto gehien. «Blokeoa» atzean uzteko «aurrerapauso bat» emateko eskaini du bere burua Martinezek: «Geure burua eskaintzen dugu udal gobernu aurrerakoi horren proposamena gidatzeko; Iruñeak aurrerakoitasunaren, pluraltasunaren eta transbertsaltasunaren alde bozkatu du». Martinezek ohartarazi du «soluzioak» bilatu beharko direla «beste indar aurrerakoi batzuek» Iruñerako proposamen aurrerakoia «galarazten badute». «EH Bilduk ez du onartu PSNk atzo eskainitako formula», erantsi du Geroa Baiko hautagaiak; EH Bilduri eta UPNri babesa ukatuko diela iragarri du PSNk. Hori ikusita, «indar aurrerakoi guztiek bat egiteko bideak aztertzen jarraitzeko» deia egin du Martinezek. Oso argi azaldu du Elma Saizek (PSN) proposatutako formula dela «UPNri alkatetza oparitzea». «Geroa Baik Saizen alde bozkatu nahi izateak» emaitza hori lukeela azpimarratu du Geroa Baiko kideak: «Ez dugu halakorik egingo». Martinezek esan duenez, «indar horien bien jarrera baztertzaileengatik» udal gobernu aurrerakoi bat lortzen ez bada, jasotako boto horiek guztiek ez dute «ezertarako balioko». Haren arabera, egungo blokeoak «eskuineko udal gobernu batera» darama Iruñean, eta Geroa Baik uste du «formula egingarriak» proposatu behar dituztela Iruñea eskuinaren «paralisitik ateratzeko». Otegiren abisua EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik garbi utzi du koalizioak ez diola uko egingo Joseba Asiron Iruñeko alkate bihurtzeko aukerari. PSNk iragarria du ez duela Asiron babestuko, eta Elma Saizek bere burua aurkeztuko du aginte makila lortzeko, horretarako indar nahikorik ez badu ere. Egoera asko nahasten ari den arren, Espainiako Gorteetarako uztailaren 23ko hauteskunde deialdia tarteko, Otegik «erabateko segurtasunez» ziurtatu du Asironek hautagaitza aurkeztuko duela Iruñeko aginte makila hartzeko. Bestalde, Maria Txibitek EH Bilduren abstentzioa behar du Nafarroako presidente izateko, aurreko legegintzaldian presidentetzara eraman zuen formula bera erabiliz. Otegik esan duenez, «ikusiko da» ea koalizio abertzalea abstenitzen den ala ez; hala, aditzera eman du erabaki hori ez dagoela hartua inondik inora. «Ezin diozu jendeari esan 'lau urte daramatzat aurrekontuak EH Bildurekin onartzen, harekin adosten, baina orain ez zait batere gustatzen EH Bildu', ez da-eta sinesgarria». Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi du koalizioak ez diola utziko eskuinari gobernatzen «inon ere»; «baina EH Bildu publikoki etengabe zigortzen ari badira, igual horixe nahi diute». Alegia, koalizioak abstentzio boto hori ez ematea Txibiteren alde. «Ez dakit zer estrategia duten, baina guk, ahal dugun tokietan, ez diogu eskuinari gobernatzen utziko. Ez dugu printzipio hori aldatuko». Edonola ere, azkenerako, «gerta daiteke» EH Bilduk ez egitea Txibite Nafarroako presidente egingo lukeen abstentzioaren alde. «Gerta daiteke, baina ez nintzateke hain aurrera joango». Hitz horiek argitze aldera, Otegik errepikatu du EH Bilduk ez diela «traizio» egiten bere printzipioei; «baina norbait bada guri oztopoak jartzeko gogo handiz, hitz egingo dugu» ]]> <![CDATA[Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi duela iragarri du]]> https://www.berria.eus/albisteak/228721/elma_saizek_iruneko_alkate_izan_nahi_duela_iragarri_du.htm Tue, 30 May 2023 07:05:31 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/albisteak/228721/elma_saizek_iruneko_alkate_izan_nahi_duela_iragarri_du.htm <![CDATA[EH Bilduk beste aginte makila batzuk ditu esku-eskura, aliantzei esker]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/008/001/2023-05-30/eh_bilduk_beste_aginte_makila_batzuk_ditu_esku_eskura_aliantzei_esker.htm Tue, 30 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1925/008/001/2023-05-30/eh_bilduk_beste_aginte_makila_batzuk_ditu_esku_eskura_aliantzei_esker.htm
EAJk 27.000 boto galdu ditu 2019ko bozen aldean. Guztira, 94.603 boto lortu ditu (%28,5), eta emaitza horren lorpenik garrantzitsuena Donostiako Udalari eustea izango da, Eneko Goiaren garaipenari esker. Bederatzi udalerritan izan da lehen indarra EAJ: esaterako, Zarautzen, Urnietan, Elgoibarren, Urretxun, Azkoitian, Beasainen eta Aian.

PSE-EEk ere galera izan du botoetan (-8.000) eta zinegotzietan (-5). Lehen indar izateari eutsi dio, ordea, udalerri jendetsu batzuetan. Jose Antonio Santanok garaipena lortu du berriro Irunen, baina soilik EPrekin egindako aliantzak ez dio emango udal gobernua. Eibarren ere PSEk irabazi du, eta aginte makila hartzeko moduan da, baita Zumarragan eta Lasarte-Orian ere. Andoain galdu egingo du, ordea.

Elkarrekin Podemosek ez du lortuko alkatetzarik, baina giltza izango du Arrasaten, Pasaian, Andoainen eta Deban.]]>
<![CDATA[EH Bilduk aginte makila asko lor ditzake aliantzen bidez: Arrasate, Pasaia, Andoain, Deba...]]> https://www.berria.eus/albisteak/228633/eh_bilduk_aginte_makila_asko_lor_ditzake_aliantzen_bidez_arrasate_pasaia_andoain_deba.htm Sun, 28 May 2023 07:58:22 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/albisteak/228633/eh_bilduk_aginte_makila_asko_lor_ditzake_aliantzen_bidez_arrasate_pasaia_andoain_deba.htm <![CDATA[Gogoeta eguna, paseoa eta txakurra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/006/001/2023-05-27/gogoeta_eguna_paseoa_eta_txakurra.htm Sat, 27 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1961/006/001/2023-05-27/gogoeta_eguna_paseoa_eta_txakurra.htm
Gogoeta eguna oso tradizio espainiarra da, ez alferrik. Espainiako hauteskunde legeak botoa eskatzeko ezarritako beto egunean ezin zaie hura zuzenean eskatu hautesleei, baina kontua da hauteskunde eguneko bezpera hori ere kanpainan txertatzen dutela alderdiek, azkenera arte hautagaien bertuteak helarazi nahian, dela txakur bati laztan batzuk eginez, dela natura maitatzeko gaitasuna iradokita.

Haatik, aspaldikoa da hausnarketa egunaren egokitasunaren eztabaida. Gure inguruko herrialdeetan ez da batere ohikoa hauteskunde egunaren bezperako egun berezi hori egotea. Izan ere, frankismoak bideratutako sistemaren berezitasuna dela onartua dago; tradizio anglosaxoiko herrialdeetan ez dago, kasurako. Batzuen ustez, arau horrek boto emaileak adin txikikotzat (-edo) jotzen ditu politikoki heldu gisa baino gehiago. Hala eta guztiz ere, maiatzaren 28ko hautagai nagusiak ez daude ados: batzuek begi onez ikusiko lukete arau aldaketa bat aztertzen hastea; beste batzuek, berriz, «eskertu» egiten dute «jaiegun» hori kanpainaren amaieran.

Manifestazioak eta justizia

Horrela dio hauteskundeak arautzeko LOREG legeak: «Hauteskunde kanpaina, edonola ere, bozkatzeko egunaren bezperako 00:00 orduetan bukatzen da». 53. artikuluan gehitzen du ezin dela «hauteskunde propaganda zabaldu», ezta «kanpainako ekitaldirik egin» ere hura amaitu eta gero. Horrek esan nahi du hautetsontziak zabaldu baino 33 ordu inguru lehenago amaitzen dela kanpaina praktikan, eta 24 orduko debekua ezartzen dela botoa eskatzeari dagokionez.

Alderdien militanteek ere ezin dute hauteskunde ekitaldirik egin tarte horretan, LOREGen arabera. Arazoa da hauteskunde ekitaldiak eta bestelakoak desberdintzea ez dela erraza izaten, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak jurisprudentzia ezarri du, hainbat manifestazio eta elkarretaratze tarteko, salaketak iritsi zaizkiolako sarritan. Ez dira gutxi epaitegiek eta hauteskunde batzordeak berak debekatu dituzten manifestazioak, hausnarketa egunaren aitzakian. Konstituzionalak, ordea, garbi esan du biltzeko eta manifestatzeko eskubidea «lehenetsi» behar dela, «salbu eta administrazioak behar bezain argi» erakutsi badu bilkura baten helburua «botoak eskuratzea» dela.

BERRIAk egindako kontsultak islatu du maiatzaren 28ko hautagai nagusi gehienek ez dutela presa handirik gogoeta eguna kentzea aztertzeko. Ez dago agendan, alegia. Espainiako hauteskunde sistemaren berezitasun horrek egun bat ematen die alderdiei eta hautagaiei, hauteskunde gaua ondo prestatzeko, esaterako.

Sare sozialen garaian hausnarketa egun bat egiteak are gehiago galdu du oinarria, gainera. Inkesten berri emateko Twitter eta beste sareak baliatzea klasiko bat bihurtu da. Fruten prezioen jokoen antzekoek zain-zain izaten dituzte erabiltzaileak eta hedabideak. Marrubi gorriaren, ur tanta urdinaren, alberjinia morearen eta beste fruta batzuen salneurriek finkatzen dituzte balizko eserlekuak. Aste honetan, baita gogoeta egunean ere, Australiako The Adelaide Review egunkariak Bartzelonako udal hauteskundeen galdeketak kaleratuko ditu, Gabinet d'Estudis Socials i Opinio Publicak eginak. Internet sarearen ozeanoari hesiak jarri ahal dizkio Espainiako hauteskunde legeak?]]>
<![CDATA[Pesako gidariek planto egin dute: «Autobusak ez dira seguruak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/008/001/2023-05-27/pesako_gidariek_planto_egin_dute_autobusak_ez_dira_seguruak.htm Sat, 27 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1877/008/001/2023-05-27/pesako_gidariek_planto_egin_dute_autobusak_ez_dira_seguruak.htm
«Duela bi urte eta erdi hasi ginen nabaritzen mekanikari eskasia zegoela tailerretan, eta, tarte horretan, autobusen segurtasunak okerrera egin du, ez direlako mantentze lanak behar bezala egiten», azaldu du Ekaitz Telleria LABeko ordezkariak. «Orain, gurpilak ere ez dira garaiz aldatzen. Motor matxura ere ematen digu askotan kontrolean, eta, balazta diskoak hautsita daudela ere, Bilboraino bidaltzen gaituzte».

Avanzaren autobus batek su hartu zuen Arrasaten (Gipuzkoa) maiatzean. Mexikoko multinazionalak Pesa konpainia erosi zuen 2019an, eta, ordutik, haren esku dago Donostia-Bilbo, Donostia-Gasteiz eta Donostia-Arrasate ibilbideen zerbitzua; beraz, milaka erabiltzaile ditu egunero enpresak. Hirurehun langile inguru aritzen dira Avanza-Pesan, eta sindikatuek ziurtatu dute «gehienak» daudela greban.

Bat-bateko azterketa bat

Autobusen segurtasun arazoak direla eta, salaketa asko egin ditu Lan Ikuskaritzan langile batzordeak. «Baina ez digute jaramonik egin, nahiz eta argazkiak eta bideoak eman dizkiegun», dio LABeko kideak. Herenegun, Donostiako geltokian azaldu ziren ikuskariak, ibilgailuak arinki aztertzeko. «Hauteskundeak datozen honetan, kolpetik azaldu dira».

ELAk (lau ordezkari), CCOOk (hiru), LABek (bat) eta Aurrera-k (bat) osatzen dute langile batzordea. ELAko ordezkari Aitor Iturainek ziurtatu du autobusak «gero eta okerrago» daudela. «Hasieran akats arinak zirenak larrituz joan dira, mantentze lana ez delako ondo egiten. Istripu arrisku txikia duten kontuak arrisku handikoak bihurtu dira dinamika horrengatik». Bidaiariak ere kexu direla azaldu du: «Ez bada egoera hori konpontzen, baliteke istripu larriren bat gertatzea edozein momentutan, eta ez enpresak eta ez aldundiak ez dute konponbiderik eman».

Aurreko hilean, langileen ordezkariek bilera bat izan zuten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta autobusen egoeren inguruko agiriak igorri zituen batzordeak. Azken orduetan, ezusteko azterketa tekniko bat egin die Donostiako geltokian Pesako zenbait autobusi. «Hau oso larria da, eta serio hartzeko eskatzen diegu», ohartarazi du ELAko ordezkariak: «Ezer gertatu aurretik konponbideak nahi ditugu, gero erantzuleak egongo dira eta».

Gutxieneko zerbitzuak %30ean finkatu dituzte, eta, erabiltzaileak zenbait eragozpen izaten ari diren arren, grebaren abisua lehendik emana zuten, eta gehienak moldatzen ari dira. ELAk salatu du enpresak %40 inguruan bete dituela Donostia-Bilboko zerbitzuak, «beste ibilbide batzuetatik autobusak kenduta eta zerbitzu horretara eramanez». Sindikatu horrek salatu du, halaber, Pesako langileek Arrasaten egindako elkarretaratzean «ertzain asko» egon direla. «Baina gero errepidean ez dituzte gure autobusak geratzen, ikusteko nola dauden balaztak eta gurpilak».]]>
<![CDATA[Avanza-Pesako gidariek planto egin dute, «autobusen segurtasun faltarengatik»]]> https://www.berria.eus/albisteak/228548/avanza_pesako_gidariek_planto_egin_dute_autobusen_segurtasun_faltarengatik.htm Fri, 26 May 2023 13:04:34 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/albisteak/228548/avanza_pesako_gidariek_planto_egin_dute_autobusen_segurtasun_faltarengatik.htm <![CDATA[Majarenas EH Bilduren zerrendatik at utzi du Hauteskunde Batzordeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1991/007/002/2023-05-26/majarenas_eh_bilduren_zerrendatik_at_utzi_du_hauteskunde_batzordeak.htm Fri, 26 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1991/007/002/2023-05-26/majarenas_eh_bilduren_zerrendatik_at_utzi_du_hauteskunde_batzordeak.htm
Espainiako Auzitegi Nazionalak Dignidad y Justiciaren salaketa bat artxibatu zuen aurreko astean, ETArekin lotutako delituengatik espetxean egondako 44 hautagaien auzia zela eta. Auzitegiak ez zuen delitu zantzurik ikusi hautagaitza horiengatik, eta zerrenda horretan zegoen Majarenas bera. Inhabilitazio zigor osoa bete gabe edukitzea ez zuen «lege urratze larritzat» jo Madrilgo auzitegiak. Baina auzitegiko fiskalak Majarenasen inhabilitazioaren berri eman zion Hauteskunde Batzordeari, erabaki bat har zezan, eta atzo egin zuen.

EH Bilduren erantzuna

EH Bilduk esan du bere hauteskunde zerrendak osatzen dituzten «hautagai guzti-guztiek» izenpetzen dutela indar politiko horren «Kode Etikoa». Hautagai denek idazki bat sinatu behar dutela azaldu du EH Bilduk, egiaztatzeko «eskubide zibil eta politiko guztiak osorik» dauzkatela eta «Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 6., 177. eta 178. artikuluetan aurreikusitako hautaezintasun arrazoietako batean ere ez daudela».

EH Bilduren arabera, Majarenasek ez zekien sufragio pasiborako erabateko inhabilitazioa zuenik, eta gogoratu du Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu zuela hautagaitza, «ofizioz irregulartasunik antzeman gabe».]]>
<![CDATA[Majarenas EH Bilduren zerrendatik at uztea erabaki du Hauteskunde Batzordeak, inhabilitazioagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/228497/majarenas_eh_bilduren_zerrendatik_at_uztea_erabaki_du_hauteskunde_batzordeak_inhabilitazioagatik.htm Thu, 25 May 2023 09:50:21 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/albisteak/228497/majarenas_eh_bilduren_zerrendatik_at_uztea_erabaki_du_hauteskunde_batzordeak_inhabilitazioagatik.htm 44 hautagaien auzia dela eta. Auzitegiak ez zuen delitu zantzurik ikusi hautagaitza horiengatik, eta zerrenda horretan zegoen Majarenas bera. Hark inhabilitazio zigor osoa bete gabe edukitzea ez du jo Madrilgo auzitegiak «lege urratze larri» gisa. Baina auzitegiaren fiskalak Majarenasen inhabilitazioaren berri eman dio Hauteskunde Batzordeari, erabaki bat har dezan. Madrilgo auzitegiak dio batzorde horrek duela eskuduntza hautagaitza bat baliogabetzeko pertsona batek ez dituenean betetzen hautagai izateko baldintza guztiak. EH Bilduren jakinarazpena Euskal Herria Bilduk adierazi du koalizio abertzalearen hauteskunde zerrendak osatzen dituzten «hautagai guzti-guztiek» indar politiko horren «Kode Etikoa» izenpetzen dutela. Hautagai denek idazki bat sinatu behar dutela azaldu du EH BIlduk, egiaztatzeko beren «eskubide zibil eta politiko guztiak osorik» dituztela eta «Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 6., 177. eta 178. artikuluetan aurreikusitako hautaezintasun-arrazoietako batean ere ez daudela». Idazki horiek Hauteskunde Batzordeari bidaltzen dizkio koalizioa, hauteskunde-zerrendekin batera. «Batzorde horrek balioztatu zituen EH Bilduk Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako udalerri eta hauteskunde-barrutietan aurkeztu dituen hauteskunde zerrenda guzti-guztiak». Horiek horrela, Majarenasek sufragio pasiborako erabateko gaitasungabetze hori zuenik «ez zekien», EH Bilduren arabera. Kolazioak gogoratu du «Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu» zuela haren hautagaitza, «ofizioz irregulartasunik antzeman gabe, eta beste hautagai-zerrendetako ordezkariek ere salatu gabe».]]> <![CDATA[Ikerketa batek dio segurtasuna ez dagoela «bermaturik» Esan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/010/001/2023-05-25/ikerketa_batek_dio_segurtasuna_ez_dagoela_bermaturik_esan.htm Thu, 25 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1889/010/001/2023-05-25/ikerketa_batek_dio_segurtasuna_ez_dagoela_bermaturik_esan.htm
Esako eskuin hegalean dauden mugimenduak aztertzeko eta urtegia egonkortzeko lanen emaitzen inguruko txostena 2021eko apirilean plazaratu zuen Espainiako Gobernuak, eta, bertan jasotako informazioari jarraikiz, Lozano eta Morales geologoek garbi esan dute ez dela «egokia» urtegiaren «ur kantitatea aldatzea», eta, ondorioz, gomendatu dute Esako urtegiaren «handitze eremua betetzen ez hastea». Horretarako, eskuin hegalean dauden «mugimenduei» erreparatu diete, baita urtegiaren egoeraren «auskultazio sistemaren mugei» ere. Txostenean jasotakoaren arabera, «ziurgabetasun handiak daude hegalaren dinamikaren inguruan, eta baita lurrikaren edota beste aurkako gertaera batzuen ondorioei aurre egiteko segurtasun tarteen inguruan» ere.

Esako urtegia eraiki zutenetik (1928-1933) eta hura bete eta hustu zutenetik (1960an inauguratu zuten), egonkortasun arazoak egon dira, batez ere azpiegituraren eskuin hegalean. 2013ko otsailean eurite handiak izan ziren, eta horiek bi luizi handi eragin zituzten hegal horren eremuan. Gertaera hark ez zuen gerarazi Esako urtegia handitzeko proiektua, nahiz eta aditu ugarik alarma piztu duten, urtegian balizko hondamendi batek ondorio izugarriak izango lituzkeelako Zangozako eremuan.

446,86 hektometro kubikoko gaitasuna dauka Esak, baina hura zabaltzeak 1.525 hektometro kubikora eramango luke. 4.084 hektareako eremu bat hartuko luke urak, betiere Bardeako eremuko landaketak ureztatu ahal izateko. Aragoiko (Espainia) Cinco Villas eremuan ere ura jasoko lukete, Aragoi ibaia baliatuz betetzen den urtegiaren zabaltzeari esker.

Esa-Bardeako ubidea baliatzen du bere landaketak ureztatzeko Bardeako erabiltzaileen komunitateak. Baina Aragoik ere interes handia dauka urtegia handitzeko, hari esker lortzen baitituzte hango nekazari askok ura; kalkulatu dute 81.000 hektarea ureztatzen dituztela 50 udalerritan. Izan ere, Esaren ur gehiena Aragoirentzat da, eta ez Nafarroarentzat.

Egoera aldekoena, orain

Ibarra eta Morales geologoen txostenak, orain, modu argian adierazi du Esako handitze eremua ez litzatekeela bete behar segurtasun arrazoiak tarteko. Geologoek diote egungo egoera dela hemendik aurrera urtegiak izango duen egoerarik «aldekoena». Aurreikusi dute etorkizunean «ziurgabetasun handia» izango dela, betiere aintzat hartuta eskuin hegalak nola erantzuten dien aurkako gertaerei. Eta halakoak zerrendatu dituzte Ibarrak eta Moralesek: «Urtegia bete eta husteko prozesuak, eurite handiko sasoiak eta lurrikaren sekuentzia bat».

Espainiako Gobernuaren irizpen teknikoa aintzat hartuta, geologoen txostenak islatzen du Esako eskuin hegalak «mugitzen» jarraitzen duela, 2021. urteko erregistroek islatzen dutenez. Horiek dira administrazioak argitaratutako azkenak. Geologoek gogoratu dute 2012-2013an izaniko hegalaren «haustura orokortua», eta hura egonkortzeko «egindako lanetatik harago», ziurtatu dute mugimenduek aurrera egin dutela «bai goialdean, bai urtegiaren eremuan».

Mugitzeko joera hori ez dela «gutxietsi» behar azpimarratu dute Ingeotyc enpresako geologoek, eta esan dute erregistro gaurkotuekin «kontrastatu» behar direla, mugimenduak «handiagoak» baitira 1999 eta 2011 bitarteko zikloan baino.

Horiek horrela, nabarmendu dute eskuin hegala mugitzen ari dela «gertaera berezirik ez duen sasoi batean» ere; alegia, euriterik gabe eta lurrikararik gabe. Horrek erakusten du, haien arabera, hegala oraindik ere «egoera ahul batean» dagoela, nahiz eta zenbait obra egin diren. Azaldu dute urtegiaren handitze eremua urez betetzea eta hustea «egonkortasun falta» areagotzen duten prozesuak direla, «baita lurrikararik gabeko egoera batean ere». Adierazi dute Esako eremu berria betetzeak, jakina, ur maila handituko lukeela, eta horrek urtegia «ezegonkortu» egingo lukeela.

Hori guztia kontuan hartuta, ur maila ez aldatzeko gomendioa egin dute txostenean, eta, beraz, Esako urtegiko handitze eremua ez betetzea aholkatu dute, segurtasuna ez dagoelako bermaturik era horretan.]]>
<![CDATA[Ikerketa batek erakutsi du segurtasuna ez dagoela «bermaturik» Esan]]> https://www.berria.eus/albisteak/228452/ikerketa_batek_erakutsi_du_segurtasuna_ez_dagoela_bermaturik_esan.htm Wed, 24 May 2023 09:56:45 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/albisteak/228452/ikerketa_batek_erakutsi_du_segurtasuna_ez_dagoela_bermaturik_esan.htm <![CDATA[Monterok indarra eskatu du Errenteriari eusteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2587/008/002/2023-05-23/monterok_indarra_eskatu_du_errenteriari_eusteko.htm Tue, 23 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/2587/008/002/2023-05-23/monterok_indarra_eskatu_du_errenteriari_eusteko.htm
Montero ministroak azpimarra egin du arlo publikoaren ordezkaritzari dagokionez bere koalizioak duen garrantzian. «Euskadin, publikoa dena defendatzen duen indarra gara, eta prest gaude kostu politiko bat pagatzeko gure herritarren osasunaren bizkar aberasten ari direnak seinalatzeagatik».

EPren Errenteriako alkategai Maite Gartziak gogoratu du bere koalizioak lau urte daramatzala gobernatzen udalerri horretan, EH Bildurekin batera. «Ez da erraza izan, pandemia dela eta, baina ondorio argi bat dago: gobernatzen dugun tokietan hobeto bizi da jendea».

Lekuona Fabrika kulturgunean aritu da Espainiako Berdintasun ministroa, baina bere hitzaldiaren zati handi bat Espainiako politikagintzari eman dio; «edozein egunetan» PPk «Podemos ilegalizatzea» proposatuko duela ohartarazi du, eta Espainiako alderdi eskuindarra zokoratzeko eskatu die boto emaileei, «ustelkeria baita haien gobernatzeko modua».

Yolanda Diazen zain

Montero ez da kanpaina honetan Gipuzkoara etorriko den Unidas Podemoseko ministro bakarra izango. Ordu gutxian, Yolanda Diaz Lan ministroa Donostian egongo da, EPren aldeko ekitaldi batean. Hego Euskal Herria ez da plaza deserosoa Diazentzat eta Podemosentzat, bien arteko aferari dagokionez. Sumar proiektuak ez du eragin zauri handirik EPren barruan, Podemoseko agintari ohi batzuk Sumarren alde azaldu diren arren. Kontua da Diazek ez duela zertan banatu bere denbora ez Donostian ez Iruñean, aurreko astean erakutsi duen moduan, EPren eta beste koalizioren baten artean. Horixe gertatu da Madrilen eta Valentzian (Herrialde Katalanak), Mas Pais-Equo eta Compromis koalizioen parte hartzeak direla eta.]]>
<![CDATA[Aginte makila eta makulua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/008/001/2023-05-21/aginte_makila_eta_makulua.htm Sun, 21 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1927/008/001/2023-05-21/aginte_makila_eta_makulua.htm
Azken urteetako biko aliantza egonkor horren alperretik ihes egiteko, aldean makulurik behar ez duten aginte makilak beharko ditu EH Bilduk, jaso ditzakeen arren babes batzuk han eta hemen, Elkarrekin Podemosenak akaso, eta beste batzuenak ere bai, esaterako Arabako Errioxan, eskualde horretako ekosistema berezia dela eta.

Alegia, hauteskundeak irabaztea gauza bat izango da eta gobernatu ahal izatea beste bat, blokeen artekoa baita jokoa aspaldian. Ezkerreko ardatza aktibatzeko berde dago oraindik PSE-EE; kudeaketaren eserlekuetan jarraitzeko betiko estrategian sakontzeko prest dago Eneko Andueza; hasteko, EH Bildurenganako edozein hurbilketak Ferrazen baimena behar duelako lehenik: ehiza larria Espainia da hemen.

Beste kontu bat da alderdian inork galdetzen ote duen betiko makulu izanda PSEk zer-nolako geroa duen, aginte makila izateko benetako hautagaiak EAJ eta EH Bildu baitira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Biek erakarri dituzte abertzaletasunetik haragoko botoak, zentro-eskuinetik lehenak eta ezkerretik bigarrenak. Zentralitatea nahi dute biek; PSEri bigarren mailako rola geratu zaio, «giltzarri» dela dioen arren.]]>
<![CDATA[«Lokatzetan EH Bildu sartu da, eta horrek denei eragiten digu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/010/001/2023-05-21/lokatzetan_eh_bildu_sartu_da_eta_horrek_denei_eragiten_digu.htm Sun, 21 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1946/010/001/2023-05-21/lokatzetan_eh_bildu_sartu_da_eta_horrek_denei_eragiten_digu.htm
Kanpaina hasiera nahasi samar doa; proiektuei buruzko eztabaidari ez dio laguntzen askorik egoerak, ezta?

Oso zaila egiten ari zait eztabaida politikoa egitea alderdi batzuekin, ez dutelako inolako proposamenik eta ez dutelako adierazten ere nola eraman nahi duten aurrera esaten dutena. Ezerezarekin batera eslogan asko entzuten ditut, baina proposamenik ez. Eredurik gabe ari dira batzuk, eta oso soslai apalarekin. Ez dut ikusten borondaterik eztabaida sortzeko proiektuen inguruan.

Oroimenaren webguneak, EH Bilduren zerrendak... Ez al da lokaztu gehiegi kanpaina proiektuak behar bezala azaltzeko?

Koalizio batek erabaki du zazpi pertsona horiek zerrendetan sartzea; erabaki bat izan da, ez da kasualitatea inondik ere. Baina ez dituzte ondorioak ondo neurtu, eta Voxi eta Ayusori kanpaina egin diote, eta, aldi berean, kaltea Pedro Sanchezi. Horren ondorioak kudeatzea oso zaila dute orain. Gaizki eta berandu erabaki dute zazpi horiek ez dutela kargua hartuko hautatuak badira. Memoriari, bizikidetzari eta biktimei dagokienez, begirune falta ikaragarria da. Iraganaren irakurketa kritiko bat egin behar dute, ezinbestekoa da; baina oraindik mendekotasun handia dute eta harreman oso toxikoa ETAren munduarekin. Lokatzetan EH Bildu sartu da buru-belarri, eta horrek denei eragiten digu, eztabaida asko espainiartu dutelako.

Nola eragin dio EAJri? Mesede egingo dio zure hautagaitzari?

Erabateko kaltea egiten dio horrek elkarbizitzari, memoriari eta biktimei; beraz, kalte egiten dio politikari orokorrean.

Zer iruditzen zaizu PSE-EEren ukoa aldundiaren helegitea babesteari Uliazpiko euskararen aurkako epaiaren harira?

Hauteskundeetan bakoitzak bere soslaia nabarmendu nahi izaten du. Guk gure estiloa daukagu, eta ez ditugu gure iritziak aldatzen hauteskundeen arabera; gure jokabideak ez dituzte baldintzatzen hauteskundeek. Gipuzkoako Foru Aldundiak lan eskaintza publikoak egin izan dituenean, Gobernu Kontseiluak onartu ditu, eta alderdi guztien babesarekin. Hortik aurrera, hauteskundeetan alderdiek egiten dituzten jakinarazpenei buruz halakoak egiten dituztenei galdetu behar zaie.

EAJren gobernu bazkidea izan da orain arte PSE-EE. Komunikazio horrek ezustean hartu zaitu?

Hedabideetan jakinarazi zuten jarrera hori; Gobernu Kontseiluan ez dugu inolako gogoetarik egin horri buruz. Dena den, auzi horren inguruan guk esaten dugu bi hizkuntza ofizial daudela Gipuzkoan, eta biak ezagutu behar direla administrazio publikoan, zerbitzuak ematen dituenean herritarrek eskubidea dutelako bi hizkuntzetan artatuak izateko. Aldundiko langileen %97k dagokien hizkuntza eskakizunak dauzkate. Sekulako ahalegina eskatu du, baina erabaki politiko bat da. Bide horretatik jokatzen jarraituko dugu, esaterako Euskaraldiaren ekimena zabalduz.

Euskaraz artatua izateko eskubidea eta lan eskubidea jartzen ditu PSEk aurrez aurre. Ados zaude horrekin?

Lanpostu bat eskaintzen denean ezaugarri batzuk eskatzen dira, eta horiek bete behar izaten dira. Argi daukat.

EAJk soslai abertzalea indartu du EH Bildurekin lehian dabilelako, PSEk esan duen moduan?

EH Bildu baino askoz lehenago sortu zen Eusko Alderdi Jeltzalea eta helburu batekin: independentzia lortzea. Ez dut zertan lehiatu EH Bildurekin.

Gipuzkoan lehia estua aurreikusi dute inkestek EAJren eta EH Bilduren artean. PSE-EE erabakigarria izango da gobernua eratzeko. Lasaitasuna ematen dizu horrek?

Nire anbizioa ez da diputatu nagusia izatea. Oso proiektu sendoa dugu, eta herritarren konfiantza eta atxikimendua eskuratzea da nire helburua. Oso goiz da jakiteko zer gertatuko den. Maiatzaren 28an ariketa demokratiko bat egingo dugu. Hau ez da lasterka bat. Gipuzkoarren borondatea zein den jakingo dugu, eta esandakoa errespetatu beharko da.

Baina PSEk dio ez duela «Bilduren kaosa» ekarriko bueltan. Aginte makila ez duzu gertuago ikusten?

Inondik inora ere ez. Herritarren borondateari errespetu handia diot, eta haren zain nago bestelako kalkulurik egin gabe.

Zerga erreforma bat eskatu dute alderdiek. Batik bat errenta zergak eta BEZak elikatzen duten sistema orekatu behar da?

Politika fiskala tresna bat da, nahikoa baliabide sortzeko zerbitzu publiko sendoak izan daitezen eta, aldi berean, ekonomia sustatzeko. Bi helburu horiek ikusten dizkiogu zerga sistemari. Horri esker, Gipuzkoa hainbat parametrotan Europako puntan dago: berrikuntzaren arloan, langabezia tasan, desberdintasuna neurtzen duten indizeetan, zaintzan... Hori posible da buruan ideia hori eduki dugulako: ekonomia indartsua behar dugu, jakinda helburua dela pertsonak ondo zaintzea. Pandemian ikusi zen sistema horrek krisiari oso ondo erantzun ziola.

Baina orekatu behar da sistema fiskala?

Egokitzapenak egin beharko dira, baina Helgako lurraldeen pareko sistema bat daukagu, progresiboa eta orekatua. Gehiago dutenek gehiago ordaintzen dute. PFEZa bilketaren %40 da, baina gipuzkoarren %40k ez dute ordaintzen, eta ordaintzen dutenen artean %25ek ordaintzen dute biltzen den %70a. Hau da, zerga ordaintzen dutenen laurdenak ordaintzen du PFEZaren %70. Ondare zerga daukagu, gainera, eta Europan ia desagerturik dago. Espainian atzetik dabiltza tarte baterako onartu duten zerga berriarekin, adibidez.

Fortuna handien zerga bi urterako da, eta lehenari izkin egingo diote Gipuzkoako zergadunek, aldundiek denbora behar omen dutelako hura egokitzeko.

Baina badugu ondare zerga; hura ordaindu dute jadanik. Zerga horri dagokionez, Bilduren urterik onena bilketan gure urterik apalena izan da. Haiek jarduera ekonomikoari kalte egin zioten beren zergarekin. Esloganak dira gauza bat eta errealitatea beste bat.

Donostiako ESIaren auziari lotuta iritsi da lurraldeen arteko desoreka baten salaketa osasun zerbitzuetan. Nola defendatuko duzu Gipuzkoa arlo horretan ahaldun nagusi bazara?

Esloganak dira horiek. Gatazka bat sortu zen, baina zubiak eraiki dira, eta auzia bideratu da. Lehendakariak berak gezurtatu zuen zerbitzuak beste norabait eramango direla. Kontua da pandemiaren ondoren oso nekaturik iritsi direla profesionalak; Europa osoan gertatzen ari da: profesionalak falta dira. Baina Osakidetza sekulako ahalegina egiten ari da egoerari erantzuteko. Herritarrei konfiantza eskatzen diegu, eta hitzematen diegu: arazo hori bideratuko dugu.]]>
<![CDATA[«Euskararekin ez dugu arazorik; nazionalistak joko arriskutsuan dira»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/006/001/2023-05-19/euskararekin_ez_dugu_arazorik_nazionalistak_joko_arriskutsuan_dira.htm Fri, 19 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1855/006/001/2023-05-19/euskararekin_ez_dugu_arazorik_nazionalistak_joko_arriskutsuan_dira.htm
EAJrekin dituen ezadostasun ugari azaleratzen ari da PSE-EE; haren itzalak zuen marka estaliko ote duen beldur zarete?

Gobernu akordio bat izan dugu, eta ondo joan da. Baina eduki berriak sortu dira. Ingurumenaren zergan, adibidez, ez dugu haren alde egin, ez delako bermatu helburu finalista.

Badira beste hainbat...

Bai, udatik hona EAJren leialtasunak behera egin du, eta bere kasa hasi da. Gure desadostasunak ez dira estrategia, ez da itxura egitea.

Kasualitatea da ika-mika horiek hauteskunde garaian hastea?

PSE-EEk bere izaera dauka, bere programa eta bere iritziak. EAJn urduri daude. Batzuetan ez dute adostasunetara iritsi nahi, eta oso jarrera ideologikoetan aritzen dira. Badirudi EH Bildu baino abertzaleago azaldu nahi duela EAJk.

EAJk bere soslai abertzalea indartu egin duela esaten ari zara?

EAJk ez du hitz egin zortzi urtean ez erabakitzeko eskubideaz, ez independentziaz, eta politika orokorreko azken osoko bilkuran Markel Olanoren hitzaldia ikusi besterik ez dago ohartzeko aldaketa bat dagoela: erabakitzeko eskubidea atera zuen kapelatik. Zergatik? EH Bildurekin lehian daudelako eta urduri daudelako.

Erraustegian kutsadura delitua egin ote den ikertzen ari da justizia. Zer gertatzen ari da?

Egoera normala da, eta zaborren kudeaketaren arazoa erabat konpondu dugu. Orain zortzi urte, Gipuzkoaren zati bat zintzilikarioz beteta zegoen, atez atekoari lotua. Oraindik ere badira batzuk, nahiz eta ez diren iristen lurraldearen %6ra. Herritarrak pozik daude, oro har, gure kudeaketarekin. Ez dut ikusten ezinegon handirik, batzuk egongo diren arren. Zubietako azpiegitura egin dugu, eta zabortegiak itxi, eta hori zoriontzeko modukoa dela uste dut.

Zertarako ikertzen ari da orduan justizia?

Noizean behin gertatzen dira eta gertatuko dira, zoritxarrez, zenbait akats. Baina egin diren salaketak baztertu egin dira. GuraSOSek 20 baino gehiago egin ditu, eta denak bertan behera geratu dira.

Baina kutsadura delituen ikerketa hor dago...

Ikertzea gauza bat da, eta epai bat egotea beste bat. Epai guztiak gure aldekoak izan dira, denak, eta ikerketa horrekin ere gauza bera gertatuko da. Zerbait gaizki egiten bada, partzuergoa daukagu. Isunak jarri behar baditu, isunak jartzen ditu. Eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE gaude ordezkatuak hor.

Lurraldeen arteko desorekari erreparatzen diote aldiro PSE-EEko ahotsek, eta Donostiako ESIaren auzia horrekin lotu dute batzuek. Zer diozu zuk?

Egoera larria da, eta ez bakarrik Donostiako ospitalean. Bidasoko ospitalea, Zumarragakoa, Mendarokoa, lehen arreta... Tolosako ospitalea egingo zutela esan zuten duela lau urte ere, eta ez dute harri bat jarri oraindik. Ahaldun nagusi naizenean, lehen deia Sagardui sailburuari egingo diot, esateko ezin duela beste alde batera begiratu arazo horien aurrean.

Markel Olanok beste alde batera begiratu du?

Behar den lekuan jarri behar dugu gai honetan, funtsezko zerbitzuei buruz ari gara eta. Ez dut pentsatu nahi lurraldeen arteko desberdintasunak daudela eta hemengo zerbitzuak Bizkaira joango direla. Ahaldun nagusi gisa ez nuke hori onartuko.

Osasunari loturik, zaintza azaltzen da erronka handien artean Gipuzkoan. Nola finantzatu beharko da zerbitzu horien gastuen gorakada?

Hemendik hamar urtera baliabide gehiago beharko ditugu: gastua %20 edo %30 igo daiteke, eta PSE-EEren proposamena da aurrekontuen erdia behintzat gizarte zerbitzuetarako balia dadila. Hori bermatzeko, erreforma fiskala beharko dugu, noski.

Ezkerrekoa dela dio PSEk, baina EAJrekin eta PPrekin adostu zuen azken erreforma fiskala. Kapitala asko babesten duen sistema aldatu egin behar da?

Ez nago ados ikuspegi horrekin. Fiskalitatea ez da hainbeste aldatu, eta progresibotasuna babestu da. Egia da orain berrikusi egin beharko dugula, lan errentak eta BEZak sarreren %80 direlako; baina lehen ere antzera zen. Fortuna handien zerga adostu genuen Bildurekin duela hamar urte, eta 57 milioi sartzen ziren; gero, ondareen zerga ezarri genuen, eta 11 milioi gehiago biltzen dira. Dena den, Espainiako aberastasunaren zerga hona ekartzea nahi dugu, baita bankuei eta energia konpainiei jarri dizkieten zergak ere.

Lan errenten aldekoa izango da datorren erreforma?

Progresibotasuna bultzatuko dugu, eta zerga berriak nola kudeatu erabaki beharko da. Eta sozietate zergan %15eko tasa erreala ezarri beharko da, bilketa osoaren %6 bakarrik baita.

PSE-EEk zergatik ez du babestu aldundiak Uliazpiko hizkuntza eskakizunen inguruko epaiari jarritako helegitea?

Herritarrek beren arreta euskaraz jasotzeko eskubidea dute, eta Uliazpiko epaiak ez dio aurkakorik. Ez ditu hizkuntza eskubideak zalantzan jartzen. Lan eskubideak jarri dira dudan, hori bai. Abertzaleak nahasketa handian dabiltza. Hizkuntza soslaia lanpostu guztietara ezin dela zabaldu dio epaiak. Langileak kaleratu ditzakete, izan ere, hizkuntza eskaera lanpostu guztietan ezarri delako. %70ean eskatzea normala izan daiteke, euskara eskubideak bermatzeko, baina ezin dira lan eskubideak zalantzan jarri. CCOOk eta UGTk ondo azaldu dute.

Espainiako justizian oldarraldi bat dago, ordea, euskararen ezagutzaren eskaeraren aurka.

Nazionalistak joko arriskutsu batean sartzen ari dira. Guk ez dugu inolako arazorik euskararekin: zaindu egin behar da, eta erabilera zabaldu. Beste kontu bat da lan eskubidea zalantzan jartzea. Eskubide guztiak bermatu behar dira.

Aurreratu duzu ez duzula «Bilduren kaosa» ekarriko bueltan. Beraz, Eider Mendoza izango da ahaldun nagusia, ezta?

Ez. Itunak egiteko hiru irizpide ditugu: egonkortasuna, programa sozialdemokrata eta printzipio etikoak. Ikus dezagun herritarrek zer dioten. Ikus dezagun ez ote duten aliantzarik egingo EAJk eta EH Bilduk. 2007an, PSE-EEk irabazi zituen hauteskundeak, eta EAJk nazionalisten arteko akordio bat egin zuen. 2011n, EAJk Bilduri utzi zion gobernatzen.

Ez gatoz, ordea, PSE-EEk eta PPk osatutako Jaurlaritza batetik...

Gipuzkoarren eskarniorako egin zutela zioten batzuek, eta ikusi genuen zer-nolako paralisia eta kaosa eragin zuten.

Iriartek argi izan behar du ez duela zuen babesa izango?

Ez du betetzen gure irizpideetako bat, izan ere.

Zein?

Irizpide etikoa. Ez dute esan hiltzea gaizki egon zela. Orain ere ikusi dugu nola egin dituzten zerrendak.]]>
<![CDATA[«Lehiatu nintzen Odon Elorzarekin, eta hark galdu zuen»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/005/001/2023-05-17/lehiatu_nintzen_odon_elorzarekin_eta_hark_galdu_zuen.htm Wed, 17 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1855/005/001/2023-05-17/lehiatu_nintzen_odon_elorzarekin_eta_hark_galdu_zuen.htm
Ez al zaio neurriz gain joan udalari turismoaren hazkundea?

Oso garaiz aurre egin diogu. Hotel eta pisu turistiko gehiagorentzat baimenak ez ematea hartu dugun laugarren neurria da. Parte Zaharra eremu saturatua izendatu genuen aurretik, eta, gero, etxebizitza turistikoak arautu genituen; batzuk itxi eta isun batzuk ere jarri ditugu, horren harira. Fenomeno hori hazi den neurrian kudeatuz joan gara, garaiz.

Urte gutxian hotel mordoa eraiki dituzte hirian, ordea.

Donostiak defizit bat zeukan gaitasunean; denok geunden ados horretan 2015ean. Kursaalek zioen ezintasuna zuela kongresuak antolatzeko. Zinemaldiak ere esaten zuen ezin zela hazi. Kirol ekitaldi handiekin beste horrenbeste gertatzen zen. Egia da oso azkar eguneratu dugula egoera; beste hiri batzuetan hamar urteko prozesuak izan direnak gurean bostekoa izan da. Baina orain oreka dago.

Etxebizitzaren arazo mardulean ere ez du lagundu prozesu horrek, ezta?

Etxebizitzaren arazoa oso zaharra da Donostian; turismoak izan duen bilakaerarik gabe ere, arazo larria zen 2008an.

Ez al daude lotuak arazo biak?

Ez dut ukatuko turismoak eragiten duela, kontrolatzen ez bada behintzat, baina beste aldagai asko daude. Eta Donostiak inoiz baino biztanle gehiago dauzka orain.

Donostiar askok diote beren lekua galdu dutela Parte Zaharrean eta beste auzo batzuetan. Ez al da galdu oreka jadanik?

Ez. Hiriaren nortasunean dago turismora zuzenduta egotea. Gure arbasoek erabaki zuten hori, XIX. mendean; bestela, Kontxako badia ez litzateke hondartza izango, portua baizik. Gure historiaren parte da. Eta horrek aberastasun handia dakar, eta eragozpen batzuk ere bai. Eragozpen horiek ahalik eta ondoen kudeatu behar ditugu. Eguneko bisitari askoren arazoa beste arazo bat da, ordea, eta ez du soluzio errazik, ezin dugulako hesi bat jarri Aritzetan.

Zer diozu Donostia Venezia moduko hirien ereduan dabilela entzutean?

Barregarria da. Veneziak biztanleak galdu ditu; Donostiak irabazi egin ditu. Hiriko etxebizitzen %83 ohiko etxebizitzak dira; Donostiak etxe turistiko asko dituela? Getariak gehiago ditu biztanleko, baina han ez da arazoa, nonbait; bakarrik hemen. Jarrera politiko jakin bat ikusten dut hor.

Norberaren auzoan zahartu nahi izatea «eskisitoa» dela esan zenuen duela urtebete. Damu zara esan izanaz?

Ez naiz damutu, esaldi hori testuingurutik aterata erabiltzen ari direlako; ez nuen esan elkarrizketa batean. Auzo jakin batean, babes ofizialeko etxebizitza hartzeari jende asko ari zitzaion uko egiten, eta horren harira esan nuen ezinezkoa zela norberak nahi zuen auzoan babes ofizialeko etxebizitza aukerak sortzea. Unibertsitateko ikasle batzuen lan baten harira esan nuen, eta haien tutoreak baimenik gabe kaleratu zuen Eldiario.es-en. Eta larria da etika periodistikoaren ikuspuntutik.

Noizko turismoaren tasa? Ematen du Donostiaren interesen aurka ari dela Jaurlaritza...

Alde ez da ari, behintzat. Espero dut gogoeta egingo dutela, eta uste dugun baino lehenago helduko dela. PSOE Sevillan ere proposatzen ari da. Bartzelonan, Parisen, Erroman... hiri askotan dago jadanik. Ez dut dudarik hurrengo legegintzaldian iritsiko dela.

Baina zertarako erabiliko da tasa horren bidez bildutako dirua?

Hiriko zerbitzuen kalitatea bermatzeko, eta turismoak sor ditzakeen eragozpenei aurre egiteko.

San Bartolomeko merkataritza zentroa egin egingo da?

Proiektu hori Bildurena da. Gauzak azaltzean, komeni da kredoa ez hastea Pontzio Pilatorekin, jatorritik baizik. Bilduk etxe honen ardura hartu zuenean [udalarena], Odon Elorzaren jatorrizko proiektuak zulo handia zuela ikusi zuen, eta proiektua gaurkotu zuen. Orduko talde guztiok babestu genuen hori, operazioa bideragarria izan zedin. Niri ez zait larria iruditzen proiektu hori egitea. San Bartolemeko eremu apaldua pizten lagunduko luke, eta aparkalekuekin ere bai, kalea oinezkoentzako bihurtzeko.

Odon Elorzak Arartekora jo du proiektu horren aurka. Zer iruditzen zaizu?

Ez dut gogo handirik Odon Elorzarekin sestran sartzeko, baina berak egindako operazio horretan bere balorazioa izan zen etxebizitzaren metro karratua 9.000 euroan salduko zela. Ez daukat ezer gehiagorik esateko.

Arnasa hartu zenuen PSEren primarioak Marisol Garmendiak irabazi zituela ikusita? Askok diote Elorza lehiakide gogorragoa izango zela.

Ez; biharamunean Elorzak esan zuen nik lo ondo egin nuela, baina nik lo ondo egiten dut Realak irabazten duenean. Lehiatu nintzen Elorzarekin, eta hark galdu zuen. Baina nahiago dut edukiei buruz aritu, pertsonei buruz baino.

Garraio arazoak agerikoak dira Donostian. Metroak lagunduko du horretan?

Bai, jakina. Topoaren obrak arazoak sortu ditu, normala denez, baina erantzun diegu, eta, gaur egun, aurreikusitakoaren arabera doa. Pasanteak aldaketa handia ekarriko du, ekarpen bikaina. Espazio urbano berriak sortuko dira; hiriaren gainazala aldatu egingo da Eason, oinezkoentzat eta bizikletentzat.

Donostiarrei baino gehiago, Donostiara datozenei ez al die mesede egiten metroa deitu dutenak?

Gaizki al dago Errenteriatik edo Lasartetik Donostiara etortzea? Nahiago dut lanera, ikastera edo erostera etortzen direnak garraio jasangarri batean etortzea autoan etortzea baino. Gako metropolitano batean bizi gara. Topoa ez da Amaratik hondartzara joateko.

EH Bilduko Juan Karlos Izagirre ez duzu urrun inkestetan. PSE-EEren segurtasun sare horrek lasaitasuna ematen dizu?

Lasai ez da behin ere egon behar. Ez dago ezer idatzita, ez emaitzen inguruan, ezta geroko formulen inguruan ere.

Itunei buruz ez al dago idatzita PSEren babesa edukiko duzula?

Ez, emaitzen arabera izango baita hori. Udalean egonkortasuna egotea garrantzitsua da. Batuketa bat beharko da, baina ikusiko da zein den. Eneko Anduezari entzun eta gero, agian hiruko bat egiteko gogoa izango du [EH Bildu-PSE-EE, Elkarrekin Podemos].

Ez al da hori fikzio politika?

[Jose Antonio] Santanori galdetu.]]>
<![CDATA[«Gutxietsi egin naute: afiliatuen hautagaia naiz, ez aparatuarena»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/005/001/2023-05-16/gutxietsi_egin_naute_afiliatuen_hautagaia_naiz_ez_aparatuarena.htm Tue, 16 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/1855/005/001/2023-05-16/gutxietsi_egin_naute_afiliatuen_hautagaia_naiz_ez_aparatuarena.htm
Oheratzean irudikatzen duzu zeure burua alkate makila jasotzen?

Bai horixe. Bi alkate izandakoak, Izagirre eta egungoa, Goia, aurrez aurre ditut, baina nik lehen aldiz aurkeztu dut neure burua alkate izateko, eta ni naiz alternatiba. Eta bai, ikusten dut neure burua lehen emakume alkate bezala. Goiaren lidergoarekin ados ez dauden donostiarrak gero eta gehiago dira; asko haserre ere badirela esango nuke.

Harekin gobernatu duzu oraintxe arte, eskuz esku. Zu haserre ala kontent zaude harekin?

Ni ez nago ados haren lidergoarekin, ni ez naiz EAJkoa. Gobernatzeko itun bat egin genuen, eta programa batean oinarriturik gobernatu dugu. Baina ez nago ados gauza batzuekin.

Zerekin?

Egin diren trafiko aldaketekin, lehen-lehenik. Askotan esan dugu kaos bat dela, eta aldaketak ez dituela inork gustuko, ez gidariek, ez oinezkoek eta ez dendariek. Alkate izatean, trafiko aldaketa horiek lehengoratu egingo ditut.

Goiaren kudeaketari beste kritikaren bat?

Asko... Garraio publikoaren alde eta Mugiren alde ez dator bat gure apustuarekin. %50eko deskontuak ez zituen babesten Goiak. EAJk ez du Mugi babestu sarritan. Renfeko aldiriko zerbitzua Mugiren barruan sartzea lortu nuen nik Mugikortasun diputatu gisa, Gipuzkoako Aldundian; bada, Goiak abstentziora jo zuen udalean, nahiz eta haren alderdiak alde bozkatu zuen Gipuzkoan. Mugiren aita eta ama gu izan gara, garraio publiko jasangarria ezinbestekoa delako.

Metroa ere mugikortasun jasangarritzat dauka PSE-EEk. Haren obrek kalte handia egin diete donostiar batzuei, eta hirira etortzeko eta joateko erabiliko da hiri barruan baino gehiago.

Garraio publiko jasangarriaren defendatzaile sutsua naiz, eta trena da jasangarriena. Donostiarentzat eta Donostialdearentzat metroaren edo topoaren -berdin zait izena- sarea osatzea oso onuragarria da. Topoak espazio publiko oso handia sortuko du hirian, gainera, Easo inguruan, besteak beste. Obrek beti eragiten dituzte eragozpenak, hemen, Bordelen eta Bilbon. Eta han merezi izan dute, hiriak beste modu batera haz daitezkeelako horri esker.

Odon Elorzari primarioak irabazi izanak indarra eman al dio zure hautagaitzari?

Lehen emakume alkategaia naiz Donostian, eta primario batzuk irabazitakoa, gainera. Beste hautagaiek ez dute primarioen iragazkia pasatu. Gauza bat ere argi esan nahi dut: gutxietsi egin naute esanez aparatuko hautagaia naizela.

Elorzak berak esan zuen hori.

Ni Marisol Garmendia naiz, ez naiz aparatuko hautagaia. Nire alderdikideen hautagaia naiz. Ilusioa berpiztea lortu dut alderdikideen artean, lidergo berri batekin Donostiako alkatetza berreskuratzeko. Oso harro nago.

Ez dira gutxi esan dutenak Elorza lehiakide sendoagoa izango zela. Min ematen du horrek?

Nik nire bidea daukat. Lidergo berri bat ordezkatzen dut. Izagirre alkate izandakoa da, donostiarrek etxera bidali zuten arte. Iragana da. Goia zortzi urtez izan da alkate, eta haren lidergoa agortuta dago. Nekatua ikusten dut. Ni naiz aukera orain hiri honetan aldaketa lasai bat egon dadin.

Goia nekatua ikusten duzun arren, bozen ostean harekin aliatuko zarela inork gutxik jartzen du zalantzan.

Gu bi alderdi desberdin gara. PSE-EE ordezkatzen dut nik, ez EAJ. Edonola ere, hiri honek aniztasuna ordezkatuko duen udal gobernu bat behar du. Euskaltzalea naiz, baina ez abertzalea, eta ez da berdin gobernatzen alkate izanik ala izan gabe. Nik nahi dudana da alkate izan, lehen emakume alkatea. Ez dut soilik gobernatu nahi: lideratu egin nahi dut.

Zuk ere ez duzu zalantzan jartzen EAJrekin egingo duzun balizko paktua?

Eta nork esaten du EH Bilduk ez duela nire alde bozkatuko? Non dago idatzia hori?

EH Bilduren botoak jasoko zenituzke orduan. Eta alderantziz? EH Bilduri emango zenizkioke zureak?

Ikusiko dugu 28an donostiarrek zer esaten duten.

Esan duzu ez zarela abertzalea, baina ezkerrekoa bai. Zergatik ez du PSE-EEk aktibatuko ezkerreko ardatza EH Bildurekin eta Podemosekin?

Podemos beti egon da Bildurekin hiri honetan, atzean edo ondoan. Gu eta Bilduren artean oraindik marra batzuk badaude, marra etikoak. Mari Pazek, Jose Luis Lopez de la Calleren alargunak, orain gutxi esan zuen ikusiko ote zuen berak ezker abertzalea esaten terrorismoak ez zuela inongo zentzurik izan. Hori entzun arte, EH Bildurekin ez dugu itun estrategikorik egingo.

Marra etikoez ari zara. Pedro Sanchezek marra hori gainditu du Guardia Zibilaren Espejo jeneralaren auzian?

Nire idazkari nagusi Eneko Anduezarekin ados nago gai horretan. Euskal sozialistok badugu sinesgarritasuna egin eta esaten duguna egin eta esateko. ETAren biktima izan gara, baina guk ekarri dugu herri honetara bakea eta elkarbizitza eta zubigintza egiteko modu bat. ETAren biktimak hor daude eta indarkeria guztienak ere bai. Gaizki egin dena aitortu behar da; guk aitortu dugu, GALen kasuan adibidez. Ez dugu konplexurik esateko, zilegitasun osoa dugulako bakegintzan.

Donostiara itzulita, turismoarena da hirian bolo-bolo dabilen gaia. Ez al zaio udalari neurriz gain joan?

Ari gara turismo jasangarri baten alde dagoeneko. Hor daude etxebizitza turistiko itxiak eta isunak, hotel gehiago ezin dira eraiki jada, eta turista taldeak kontrolatzen ditugu, kopurua eta bozgorailuen erabilera.

Ez al da berandu Parte Zaharrarentzat?

Ez, Donostia ez da Venezia, eta ez da Bartzelona. Ni Parte Zaharrean orain sartzen naiz, 40 urtean sartu ezinda egon eta gero. Dena den, norberaren auzoak berreskuratzea ez dago gaizki; pandemiak lagundu digu horretan. Gure auzoetako dendari eta tabernariek eskertuko digute.

Zergatik itxi dio bidea Turismo Sailak turismo tasari?

Hori ez da horrela. Sozialistok tasaren alde egon gara beti, EAJ ez, Bilboko Udalak eta Gasteizko Udalak ez dutelako nahi. Sailburuak esan duena da prozedura berri bat jar dadila martxan Legebiltzarrean. Ea oraingoan EAJk nahi duen. Goia orain gutxi hasi da tasaren alde, gogoratu dezagun.

Odon Elorzak Arartekora jo du San Bartolomeko proiektua «espekulazio hutsa» delakoan.

Elorzak San Bartolomeko muinoa eraistea proposatu zuen. Harrigarria da benetan.]]>
<![CDATA[Ardoaren gerra eta abertzaleen hegemonia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2002/010/001/2023-05-14/ardoaren_gerra_eta_abertzaleen_hegemonia.htm Sun, 14 May 2023 00:00:00 +0200 Xabier Martin https://www.berria.eus/paperekoa/2002/010/001/2023-05-14/ardoaren_gerra_eta_abertzaleen_hegemonia.htm
Toloño mendilerrotik Ebrora doan Arabako eskualdean, asko aldatu dira gauzak azken urteetan PPrentzat. 2011n, esaterako, hamabost udalerrietatik seitan lortu zuen alkatetza, eta eskualdeko udalerririk handienak izan ziren horietako hiru, tartean hiriburua: Guardia. Bastidan eta Oionen —herririk populatuena— ere PP gailendu zen. Baina hori iragana da. Izan ere, PP gainbehera handi bati aurre egin ezinik dago azken urteotan. EH Bilduk Arabako Errioxan izan duen gorakadak eta koalizioak udal gobernu abertzaleak eta euskaldunak eratzeko erabakia hartu izanak ia alkate makilarik gabe utzi du Espainiako alderdi eskuindarra.

EAJren nagusitasuna

Gaur egun, Mañuetan eta Navaridasen baizik ez du agintzen PPk, 250 eta 200 biztanle inguruko udalerri txikietan. Kontrara, EAJk uzta ederra jaso zuen azken udal hauteskundeetan, 2019an, EH Bildurekin egindako aliantzei esker. Hala, Arabako Errioxako hiru udalerririk populatuenetan agintzen du: Oionen, Bastidan eta Guardian, azken bi horietan EH Bildurekin batera; eta EAJk du aginte makila Elvillarren, Kripanen, Lantziegon, Lezan, Villabuenan eta Ekoran ere.

EH Bilduk badu alkate bat upategi garrantzitsuak dituen udalerri batean, PSEren babesari esker: Samaniegon. Han daude Ostatu, Amaren, Baigorri, Remirez de Ganuza, eta kanpoko inbertsio erraldoi batek Euskal Herriratu duen proiektu handinahi bat: Benjamin de Rothschild & Vega Sicilia (Macan). PSE, berriz, oso zokoraturik geratu da, eta soilik Moredan agintzen du, olibondoen herrian. Lapuebla de Labarcak eta Eltziegok osatzen dute eskualdeko hamabostekoa, eta Lapuebla Aurrerantz eta Zieko Bai zerrenda herritarren esku daude.

Nola eragin dezake orain ABRA Arabako Errioxako upategi eta mahastizain txikien elkarteak sustatutako zigilu berriaren auziak? Ez da erraza aurreikusten, baina alderdi bakoitzak posizio desberdina hartu du eskualdearen geroarekin lotzen duten auzi garrantzitsuan. EH Bilduk argi eta garbi babestu ditu Errioxako markatik atera eta zigilu propioa egiteko erabakia hartu dutenak. EAJ, berriz, Errioxako kontseiluaren eragina apaltzeko beste bide baten alde ari da, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusi eta egungo hautagaia buru delarik. Espainiako Kongresuan lege aldaketa bat bultzatu zuten jeltzaleek iaz, Errioxako kontseiluaren ordezkaritza bat egin ahal izateko Arabako Errioxan, betiere Euskal Herriko upategiak ez daitezen Logroñoren erabakien hain mendeko izan. Errioxaren itsaso zabalean Arabako ardoa desberdindu ahal izatea «hil ala bizikoa» baita upategi gehienentzat, sarritan azaldu dutenez.

Errioxako erkidegoa

Jeltzaleen Madrilgo ekinaldia ezerezean utzi zuten, ordea, PSOEk eta PPk, ardoaren auzia garrantzitsua bihurtu baita haientzat ere, Errioxako erkidegoari begira. PSOEko Concha Andreu da Errioxako presidentea: enologoa da, eta familia loturak ditu Ramon Bilbao upategi handiarekin. Erkidegoko hauteskundeak ere egingo dituzte han maiatzaren 28an, eta, gaur egun, PPren eta PSOEren arteko lehiaren arloetako bat da «Arabako traidoreekin» nor den gogorragoa. Esaldi hori eta «Errioxa gurea da» moduko beste hainbat ohiko bihurtu dira Ebroren hegoaldean, alderdien eta hedabideen artean.

Iparraldean, ordea, nekea eta etsipena oso agerikoak dira, urte askoan nozitu baitute Errioxako upategi handien interesen harlauza, eta zigiluen auzia azken legegintzaldian bizi-bizi azaleratu izana beste bultzada bat izan daiteke abertzaleen azken urteotako goraldirako. Arabako Errioxarentzat, oraina eta geroa da ardogintza, eta beste interes batzuk dituzte han Errioxako enpresa handien aldean: kalitatea lehenetsi nahi dute Araban, eta ez kantitatea. Alderdiek oso kontuan dute Errioxako PPk eta PSOEk Arabako eragile askori egindako gutxiespenak erreakzio bat eragin dezakeela bozetan.]]>