<![CDATA[Xabier Martin - Jokin Sagarzazu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 21 May 2022 20:15:20 +0200 hourly 1 <![CDATA[Xabier Martin - Jokin Sagarzazu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Enpresak, gerraren lokatzetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/004/001/2022-03-12/enpresak_gerraren_lokatzetan.htm Sat, 12 Mar 2022 00:00:00 +0100 Xabier Martin - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1918/004/001/2022-03-12/enpresak_gerraren_lokatzetan.htm <![CDATA[Sindikatuak mobilizatzeko prest dira enplegu publikoa egonkortu dezaten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2021-01-06/sindikatuak_mobilizatzeko_prest_dira_enplegu_publikoa_egonkortu_dezaten.htm Wed, 06 Jan 2021 00:00:00 +0100 Xabier Martin - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2021-01-06/sindikatuak_mobilizatzeko_prest_dira_enplegu_publikoa_egonkortu_dezaten.htm
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazioan enplegua egonkortzeko helburua lukete protestek. ELAk ez du aurreratu lanuztek, greba edota manifestazioetara deituko ote duten, baina, mobilizazioen diseinuan aurrera egiteko, urtarrilaren 11n bilduko dira berriro sindikatuak, Bilbon. Nafarroako administrazio publikoan ere arazo handia da behin-behineko kontratuena administrazioan; EAEren atzetik, tasarik handiena dutenetan bigarrena da Nafarroa (%38,4).

Mitxel Lakuntza idazkari nagusi duen sindikatuak gogorarazi du urteak daramatzala salatzen administrazioko hamar langiletik lau aldi baterakoak direla, eta «[Espainiako] Estatu osoko eta Europako behin-behinekotasun tasarik handiena» duten lurraldeak direla Hego Euskal Herrikoak. Sektore publikoan, zehazki, Osakidetzan, hezkuntzan, gizarte zerbitzuetan, eta toki eta foru administrazioan, %40 inguruan dago langileen behin-behinekotasun tasa, eta Europako epaitegiek ohartarazi diote Eusko Jaurlaritzari egoera horri konponbidea eman behar diola. Behin-behineko kontratazioari «gehiegizko erabilera» ematen diola zehaztu du.

Bada, ELAk salatu du «ez Eusko Jaurlaritzak, ez estatuak, ezta euskal alderdi politikoek ere», ez dutela «benetako urratsik» egin behin-behineko kontratuen gehiegizko egoera hori aldatzeko, «nahiz eta azken urteotan egindako mobilizazio eta greba guztietan behin eta berriro eskatu dugun egoera hori pairatzen duten langileen enplegua finkatu behar dela». Kontratu finko baten zain dauden milaka langileren artean badira hiru edota bost urteko ibilbidekoak, baina baita 30 urtez lanpostu finko bat eduki gabe aritu direnak ere.

Urrats batzuen hastapena

Azken hilabeteetan, Espainiako Gobernuak asmoa agertu du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua aldatzeko eta sektore publikoaren behin-behinekotasuna amaitzeko neurriak hartzeko. ELAren ustez, horrek ahalbidetu behar luke Euskal Herrian ere egoera hori pairatzen duten langile publikoen enplegua bermatzea.

Eusko Jaurlaritzak ere Kidegoen eta Eskalen Legea aldatzeko egitasmo bat aurkeztu zuen abendu hasieran. Horren arabera, lan eskaintza publikoetan baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten behin-behineko langileek ez lukete oposizio proba osoa egin beharko. ELAk «erabat arbuiatu» zuen egitasmoa Lakuak hura plazaratu zuenean; «adabaki bat» zela esan zuen, argudiatuta horrek ez duela konponduko sektore publikoan dagoen behin-behinekotasun tasa handia. Tasa horrek goia jo du Jaurlaritzako egoitza nagusiko langileen artean, %60tik gorako portzentajearekin. ELAk azpimarratu du sektore pribatuan baino hamazazpi puntu gehiago duela behin-behinekotasunak sektore publikoan; lehenean, %23 da, eta, bigarrenean, %40 kasik. Sindikatuaren ustez, kopuru horren atzetik, «prekaritatearen aldeko apustu politikoa» dago. ELAk dio egiturazko lanpostuak aldi baterako kontratuekin estaltzen direla, eta hori zerbitzu publikoak pribatizatzeko helburua duen estrategia baten parte dela.]]>
<![CDATA[Zaldunbordako 'makro-outlet' proiektuarekin jarraituko du Hondarribiko Udalak]]> https://www.berria.eus/albisteak/175356/zaldunbordako_039makro_outlet039_proiektuarekin_jarraituko_du_hondarribiko_udalak.htm Fri, 20 Dec 2019 11:33:33 +0100 Xabier Martin - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/albisteak/175356/zaldunbordako_039makro_outlet039_proiektuarekin_jarraituko_du_hondarribiko_udalak.htm Saltoki Handien Lege berriak ez dio eragiten Zaldunbordako proiektuari, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak (EAJ) esan duenez. Onartu du udalaren interpretazioa dela hori, aditzera emanez izan daitekeela bestela; baina udal gobernuak uste duenarekin bat, baieztatu du Zaldunbordako makro-outlet proiektuak aurrera egin dezakeela, metro koadroetan eta beste ezaugarrietan jasota dagoen bezala, alegia. "Hori da gure interpretazioa. Ez naiz sartuko orain legediaren irakurketan edo zer bide har dezakeen honek". Zaldunbordako proiektuari buruz eginiko ezohiko bilkuraren biharamunean azaldu da alkatea prentsaren aurrera. Sagarzazuk arrazoitu du Zaldunbordako lur eremua jarduera ekonomikoak eta merkataritzarekin lotutakoak egiteko dela, 2017. urtean Hondarribiko udalbatzarrak onartutako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean jasotzen den moduan -Saltoki Handien Lege berria onartu aurrekoa da hori-. Plan Orokorrari garrantzi handia eman dio udal gobernuak, hark emango liokeelako legezko oinarria polemika handia piztu duen makro-outlet proiektuari. Jarrera aldaketarik ez Udalak, beraz, ez du aldatu jarrera, asteartean merkataritza gunea baimentzen zuen alkatearen dekretua eten zuen arren. Eusko Legebiltzarrak Saltoki Handien Lege berria onartzeko bezperan (ekainaren 26an) plazaratu zuen dekretu hori alkateak. Hori indargabetu izanak egitasmoa birpentsatzeko edo bertan behera uzteko aukera zabal zezakeela pentsatu zuen oposizioak (Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EE), baina udalak eutsi egin dio hasierako asmoari. Zehaztu du dekretua bertan behera utzi duela arrazoi administratiboetatik, ez egitasmoaren aurka dagoelako. Alkateak arrazoitu du sustatzaileak -Higertoki SL- ez dituela bete Zaldunborda Gaina eremurako enpresa horrek berak eginiko Plan Partzialaren gainean udalak zehaztutako zuzenketak edo baldintzak. Horren arabera, Higertokiren Plan Partzialean "ez da ikusten uzten Plan Orokorrak ematen duen eraikigarritasunaren betetze maila, eta ez du zehazten eremuaren antolamendu urbanistikoa nolakoa izango den". Sagarzazuk gaineratu du Plan Partzial bat onartzeko beharrezkoak direla beste administrazio batzuen txostenak: besteak beste, mugikortasun eta trafikoaren inguruan foru aldundiak egin beharrekoak. Bi aukera Sustatzaileek udalak jarritako baldintzak bete ez dituztenez, indarrik gabe geratu da ekainaren 26ko dekretua. Baina horrek ez du hasierako egitasmoa indargabetzen. Bi aukera ditu orain Higertokik: bertan behera utzitako dekretuari helegitea aurkeztea eskatutako zuzenketak egiteko -auzitara ere jo dezake, bide administratibotik- ala Zaldunborda eremurako beste Plan Partzial bat proposatzea. Nolanahi den, Hondarribiko alkateak uste du saltegi handien euskal lege berriak ez lukeela eraginik izango, beti ere 2017ko Plan Orokorraren garapena litzatekeelako Zaldunbordako egitasmoa. "Baina irakurketa bat baino gehiago egon daiteke", berretsi du Sagarzazuk. Aukera baterako zein besterako, Higertokik zein epe dituen ez duela ezagutzen adierazi du alkateak: uste du helegitea jartzeko hilabeteko epea duela enpresak eta esan du ez dakiela zenbatekoa den Plan Partzial berri bat aurkeztekoa. Batzar beroa Jendetza bildu zen ostegunean Hondarribiko udaletxean, 150 lagunetik gora. Proiektua bertan behera uzteko eskatuz oposizioak aurkeztutako mozioak ez zuen aurrera egin; bai, ordea, EAJrena, aurkako zortzi boto eta aldeko bederatzirekin. Oposizioa aurka du udalak, eta Hondarribiko eta inguruko herrietako merkatari batzuk Zaldunborda Gelditu plataforman bildu dira. Eusko Legebiltzarrak ere egitasmoa eteteko eskatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du ez duela atsegin. Udalaren mozioaren arabera, Zaldunborda Gainan makro-outlet bat eraikitzeko proiektuarekin jarraitzeko legezko arazorik ez dago udalarentzat, proiektua "positiboa" delako herriko jarduera ekonomikoarentzat. Udala prozesu osoan zehar "arduraz eta zuzen" jokatzen ari dela azaldu du alkateak eta azpimarratu du "zilegitasun demokratikoa" duela egitasmoarekin aurrera egiteko. "[Udal gobernuaren] bakartasuna irudikatu nahi da, baina herritar gehienen konfiantza dugu". "Denari ez esaten duenak ez du beti arrazoia, denari bai esaten dionak bezala", gaineratu du oposizioari zuzenduz. "Eskema sinpleek lasaitasuna eman dezakete, baina ez diote errealitateari erantzuten". Sagarzazuk egungo kontsumo joeren gaineko gogoeta egin du: "Batzuetan ahaztu egiten gara egungo kontsumitzaileen jarrerez". Saltoki handiak, Internet... aipatu ditu. Horiek gertuko merkatari txikiekin bateragarria direla azpimarratu du. Horiek laguntzen jarraituko duela hitz eman du. "Itxua behar du batek eraginik ez duela izango pentsatzeko", aitortu du Zaldunbordaren gisako egitasmoen inguruan. Baina "interes orokorra" kontuan hartuta "enplegua sustatzeko aukera" bat dela azpimarratu du. "Aukera perfektuak badaude, baina batzuetan ez dira errealak", adierazi du beste behin oposizioari zuzenduz. Egiten ari diren lanak Bestalde, azken egunetan merkatalgune handiaren proiektuaren lanak hasi ote diren kezka azaldu dute eragile batzuek, Zaldunbordan lanean ari baitira dagoneko hainbat makinarekin. Baina lan horiek ez dira marko-outleta hartuko duen azpiegitura eraikitzeko, alkatearen arabera. Sagarzazuk zehaztu du hango lur kutsatuak garbitzeko lanak direla -iraganean zabortegi bat egon zen lur horietan-, eta "Jaurlaritzaren jarraibideen arabera" ari direla. Dimisio eskaera Abotsanitz udal taldeak salatu du udalak Higertokiri "alfonbra gorria" jarri diola. Salatu du alkateak prentsaurrekoan azaldutakoak ez zituela osteguneko bozeramaileen batzordean esan, horri buruz "espresuki" galdetu zioten arren. "Iruzur egin zuen, iruzur udal taldeei, eta iruzur herriari. Ez dago hondarribiarren zerbitzurako, gertuko dituen korporazio handien zerbitzurako baizik. Horregatik, ezin du segundo bakar batez alkate bezala jarraitu".]]>