Auzi ekonomikoa »

Donostiako Zigor Auzitegiak 2014ko ekainaren 4an jakinarazi zuen Egunkaria-ko auzi ekonomikoa artxibatu zuela, ustezko delituak preskribitutzat jota (diru laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuen faltsutzea), baina Gipuzkoako Fiskaltzak ekainaren 11n apelazio helegitea aurkeztu zuen, auzia preskribituta ez zegoela iritzita. Defentsak helegitea inpugnatu zuen. Kasua Gipuzkoako Lurralde Auzitegira pasatu zen, eta hango 3. sekzioko epaimahaiak urriaren 14an berretsi egin zuen artxiboa, auzia bukatutzat emanez.

2003ko urriaren 16an egin zuen auziko operazioa Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegiko Nazionaleko epaileak aginduta. 2010eko maiatzean Auzitegi Nazionalak Donostiako epaitegira igorri zuen auzia, Egunkaria-ren itxiera kasuko absoluzioaren ostean. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu izan ziren pieza ekonomikoan auzipetuta daudenak. Fiskaltzak zigor handiak eskatu zituen: denera, 128 urteko kartzelaldia eta 221 milioiko isuna.

Hemen ikusgai auziko kronologia.

'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoko auzipetuak » (hauek ziren eskaerak)

Joan Mari Torrealdai

JOAN MARI TORREALDAI

Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehendakaria.

Zigor eskaera: 18 urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra eta 31 milioi euroko isuna.

Iñaki Uria

IÑAKI URIA

Egunkaria SA-ko kontseilari ordezkaria.

Zigor eskaera: 18 urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra eta 31 milioi euroko isuna.

Txema Auzmendi

TXEMA AUZMENDI

Egunkaria SA-ko Administrazio Kontseiluko idazkaria.

Zigor eskaera: 18 urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra eta 31 milioi euroko isuna.

Joxe Mari Sors

JOXE MARI SORS

Egunkaria SA-ko Administrazio Kontseiluko kidea.

Zigor eskaera: 18 urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra eta 31 milioi euroko isuna.

Ainhoa Albisu

AINHOA ALBISU

Egunkaria SA-ko administrazio saileko langilea.

Zigor eskaera: 18 urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra eta 31 milioi euroko isuna.

Mikel Sorozabal

MIKEL SOROZABAL

Egunkaria SA-ko administrazio saileko langilea.

Zigor eskaera: 13 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta 25 milioi euroko isuna.

Fernando Furundarena

FERNANDO FURUNDARENA

Egunkaria SA-ko administrazio saileko langilea.

Zigor eskaera: 13 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta 21 milioi euroko isuna.

Begoña Zubelzu

BEGOÑA ZUBELZU

Egunkaria SA-ko administrazio saileko langilea.

Zigor eskaera: 9 urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra eta 20 milioi euroko isuna.

BERRIAko gehigarria (2010-04-13)
BERRIAko gehigarria (2010-04-13)
Epaia PDFn (2010-04-12)
Epaia PDFn (2010-04-12)
BERRIAko gehigarria (2010-04-27)
BERRIAko gehigarria (2010-04-27)
BERRIAko gehigarria (2014-10-15)
BERRIAren gehigarria (2014-10-15)
BERRIAko gehigarria (2015-12-06)
BERRIAko gehigarria (2015-12-06)
Egunkaria 1990-2003 (argazki sorta)

Egunkaria-ren Bizkaia gehigarriaren lan taldea, 2000ko maiatzeko bilera batean

Egunkaria-ren Bizkaia gehigarriaren lan taldea, 2000ko maiatzeko bilera batean

'Gezurra ari du' liburua
Gezurra ari du liburua PDFn
'Amesgaiztoa' liburua
Amesgaiztoa liburua PDFn
Egunkaria.info webguneak
Egunkaria libre!
Egunkaria International

Berria.eus 2009