2015-12-08 Gogoratzeko eta ospatzeko eguna 'Euskaldunon Egunkaria' sortzeko prozesuari buruzko dokumentala ondu du Eriz Zapiainek: 'Gaur ateak irekiko ditu'. Kazetaren 25. urteurrenean aurkeztu dute. Langileek bazkari bat egin dute ondoren.
2015-12-06 'Egunkaria-25 urte' gehigarria 32 orrialdeko gehigarri bat atera du BERRIAk. Iritzi artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak edota marrazkiak daude, Egunkaria-ren aurreneko diseinuarekin.
2015-04-12 Torturaren mina, muineraino Lehen aldiz plazaratu ditu bere «torturaren markak» Joan Mari Torrealdaik, Baionan bildu jendetzaren aitzinean. Jasotako tratuak eragindako mina hezur-muineraino hedatu zaio: minbizia duela aitortu du
2014-10-19 Bukatu da 'Egunkaria auzia', zigor epairik gabe Kazetaren itxiera kasuan, epaiketa egin eta absoluzioa jaso zen 2010ean. Pieza ekonomikoan, preskripzioa izan berri da. 11 urte iraun du auziak.
2014-10-18 «Memoria aktiboa» orain 'Egunkaria'-ko auzipetu eta inputatu izandakoek eskerrak eman dizkiote euskal gizarteari, Andoainen. Erasoa ez ahazteko eskatu du Torrealdaik. Kalte-ordainik eta barkamenik ez dela izan gogoratu du (hitzaldia osorik: http://egunkaria.info/?p=1276)
2014-10-18 Eta non da Del Olmo jauna? Hura izan zen 'Egunkaria auziko' instrukzio epailea, Espainiako Auzitegi Nazionalean zela. Guardia Zibilaren txostenak hartu zituen oinarri. Emaitza: absoluzioa eta preskripzioa. Murtzian dabil orain.
2014-10-15 «Lasaitasuna da, ez justizia» Zama handi bat gainetik kendu izanaren sentsazioa izan dute auzipetuek artxibatzearen berri jasota. 11 urteotan, gainean izan dute auziaren mamua, eguneroko bizimoduan bazter uzten saiatu arren
2014-09-19 Bukatzeko eskaria Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak gaur aztertuko du 'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoan epaiketa egin ala ez. Jende asko bildu da elkarretaratzean. Xabier Gurrutxaga: "Fiskaltzak ez du arrazoirik, auziko preskripzioa ezin delako etentzat jo"
2014-09-17 «Itsukeria» baten kronika Gipuzkoako Auzitegiak ostiralean aztertuko du 'Euskaldunon Egunkaria'-ren auzi ekonomikoaren epaiketa egin edo ez. Zenbait legelariren arabera, argudio sendoak daude leporatutako delituak preskribatuta daudela ebazteko.