Antzerkia
"Se alquila"
Rafaren eta Anderren gorabeherak kontatzen dituen komedia dibertigarria, gaztelaniaz. Rafa 60 urte inguruko gizonezko bat da, bere betiko etxea utzi eta margolari izateko alokairuzko pisu bat bilatzen saiatzen ari dena; Ander, berriz, langabezian den adin bereko antzezlea da, Rafari logela bat alokatzea erabakitzen duena. Euren eguneroko bizitza berrian, espero gabeko egoerak sortzen hasiko dira, guztien irribarre eta dibertimendurako.