SELECT lokali, bolumena, patha FROM testuak WHERE iturria="EUSKALED" and fetxa="2010-02-23" and produktua="BERRIA" and edizioa="00" and orria="006" and kont="005"

Zuzendariari

Eguneroko berria egunkarian

2003ko otsailean bihotza hotz nuen oraindik, aita 2002ko azaroan joan zitzaigulako ondotik.

2003ko otsailaren 20an berant jaiki nintzen ohatzetik, eta erdi lo irratia pizturik entzuten nuen, ametsetan bezala entzun nuen Egunkaria itxi zutela. Ametsetan bezala, 2001eko irailaren 11 hartako ametsaren gisa berean, ametsetik iratzarri nahian ez nintzen ohartzen iratzarririk nengoela. Ez nuen sinetsi nahi, eta elkartasun-hitz batzuk idatzi nahian, olerki labur bat atera zitzaidan, baina ez nuen hitzik. Hizki mutu hau Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra egiten ari zen Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaldunon Egunkaria-rekin lankidetzan, eta nire bizitzako ametsaren zati bat puskatu zuten poliziek. Urte hartan ez nuen praktikarik egin masterraren amaieran egokitzen zen gisan, eta pertsonalki aunitz hunkitu ninduen horrek.

2003ko otsailean bihotza hotz nuen oraindik, aitaren hutsune-zuloa bainuen sakon zulaturik; izan ere, haren izenean zegoen Euskaldunon Egunkaria egunero berriak etxean jaso ahal izateko harpidetza, nahiz eta aita jada ez egon mundu honetan. Egun horretan ere otsailaren 20an postontzian Egunkaria nuen, eta erdi lo ametsetan irakurri nituen Egunkaria-ren azken albisteak.

I had a dream!... Amets-goiburu bat izan nuen: euskaldun guztiok libre ginela.

Baina gaur ez nago ametsetan, eta 2010eko otsailaren 22an postontzian ez dut Egunkaria-rik jasotzen, goiburu hori errealitate dela irakurri nahi dudalako. Ez dut lagunen eskutitzik ere jasotzen atzerri honetan, eta aitaren irribarrea hilero ikusten dut ilbete zurian, bihotza hotz baitut oraindik.

Gaur, bihotz minez, ez dut postontzian euskarazko egunkaririk ez bestelako hitz amultsurik jasotzen ere. Baina nire elkartasunezko isiltasuna zuzentzen dizuet denoi.

Ainara Maia Urrotz.

Brno (Txekia).

Hizkuntza eskakizunen gainean



Euskararen Legeak, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, bere 2. artikuluan ondokoa jasotzen du: Euskal Herriak euskara du berenezko hizkuntza.

Hona hemen herri-administrazioko lanpostu batera aurkezteko asmoa duten pertsona biren jarrera edo iritzia:

1. «Yasta bien, aora pa trabajar en la administrazion me piden un tercer nibel de euskera, si conel uno estaria desobra y para ese trabajo estoy masque preparau».

2. «Hau dok ona, neure bizi guztixen euskeraz baino etxuat ein, daoin irugarren perfile eskatzen juek. Guk euskerie ona jekeaguk, ez oingo modernue».

Ene ustez, euskara azterketa egin beharraren inguruan biek dute arrazoia; euskara bada Euskal Herriko berenezko hizkuntza, zergatik erakutsi edo demostratu behar dugu gure euskara maila? Administrazioan lanera sartzeko zergatik ez dira azterketak euskaraz egiten? Horrela euskarazko profila atera beharraren arazo edo buruko mina konponduko litzatekeelakoan nago. Beste hizkuntzaren bat jakitea eskatuz gero, hau da, ingelesa, frantsesa, txinera edo dena delakoa, ba, lanpostuak hala eskatzen badu, jarri hizkuntza mailaren bat, edo meritu moduan kontsideratu eta kito. Eta espainola? A, horri ere jarri dagokion maila.

Bittor Uriarte Zaldunbide.

Aulesti.

Adierazpen askatasuna, batzuentzat bakarrik?



Lotsagarria, lotsagarria benetan aurtengo inauterietan bizitzea tokatu zaiguna Udalaren aldetik, eta bereziki, zure aldetik, Jokin, Tolosako alkate bezala.

Azken 11 urte hauetan inauterietan sagardotegia muntatu dugu Abastos plazan, eta aurten, aurreneko egunetik, zuen zentsura eta indar polizialarena ere jasan behar izan ditugu.

Urtero, jendeari sagardotegira hurbiltzeko deia edo gonbita egiteko inprimatu izan ditugun txartelak eskualdeko presoez mozorrotuz izan dira, nolabait gogoan eta gurekin batera ospa ditzaten inauteriak. Aurten, udan eta udaz geroztik presoen argazkiekin sortu den afera ikusirik (eraildako bat eragin zuena gainera, Remi gogoan!), liskarrak ekiditearren, afera honen inguruko kritika politikoa egiten zuen txartel bat inprimatzea erabaki genuen.

Baina, dirudienez, txartel horrek min egin dizu, Jokin. Ez dakigu zergatik, bertan zuk esandako hitzak besterik ez baitziren agertzen. Min egin dizu, eta udaltzain guztiak sartu dituzu haiekin ez zihoan gerra batean, gu txartelak jartzen eta haiek kentzen, zipaio lanak egiten.

Larunbatean, jaien hirugarren egunean hain zuzen ere, kalean topatu ginen, eta txartelak zergatik kendu zituzten galdetu ostean, esan zenigun kentzeko agindua zuk eman zeniela udaltzainei, herria txukun mantendu behar omen delako. Orduan, zergatik kentzen dira sagardotegiko txartelak soilik, eta ez (eta ez daukagu ezer horren kontra) emakumeei egiten zaizkien erasoen kontrakoak, adibidez? Agian zuek atera dituzuelako? Zuen txartelek ez dute herria zikintzen eta gureek bai?

Hori gutxi balitz bezala, hausterre egunean, garbiketa brigada bidali zenuen Abastos plazan apaingarri gisa jartzen ditugun pankartak kentzera (geratzen zirenak, Ostegun Gizenean eta larunbatean zipaioen bisita ere izan baikenuen eta guztiz legalak diren aldarrikapenak zituzten pankartak eraman baitzituzten).

Jakin badakigu zu eta sostengatzen zaituen alderdia, EAJ hain zuzen ere, hobeto moldatzen zaretela PSOEko eta PPko espainolistekin, abertzaleekin baino, ikusi besterik ez dago azken urteetako ibilbidea: Joxi eta Joxeanen erailketaren urtemugan manifestazioaren debekuaren aurrean Madrili men egiten, Aresekin lortutako akordioa, eta abar.

Gero, Alderdien Legearen «kontra» zaudela esango duzu, eta aurpegia garbitu nahiko duzue, baina ederki asko ari zarete aprobetxatzen lege hau, zuek nahi duzuena egiten administrazioetan eta ezker abertzalearen aurka denak balio du leloa praktikan jartzen eta aurrera eramaten. Jarrera horiek zertan aldentzen dira frankismo garaietako zentsura eta eskubide urraketetatik?

Mikel Zabala.

Euskal Presoak Euskal Herrira herri ekimenaren izenean (Tolosa).

BERRIAko gehigarria (2010-04-13)
BERRIAko gehigarria (2010-04-13)
Epaia PDFn (2010-04-12)
Epaia PDFn (2010-04-12)
BERRIAko gehigarria (2010-04-27)
BERRIAko gehigarria (2010-04-27)
BERRIAko gehigarria (2014-10-15)
BERRIAren gehigarria (2014-10-15)
BERRIAko gehigarria (2015-12-06)
BERRIAko gehigarria (2015-12-06)
'Gezurra ari du' liburua
Gezurra ari du liburua PDFn
'Amesgaiztoa' liburua
Amesgaiztoa liburua PDFn
Egunkaria.info webguneak
Egunkaria libre!
Egunkaria International