'Egunkaria' itxi zela-eta Frantziako kazetariak isilik geratu izana salatu dute
Erredakzio.
BaionaEgunkaria-ren itxierari begira Frantziako kazetarien isiltasun «harrigarria» salatzen du Basusarrin (Lapurdi) sorturiko Marie Darrieussecq idazle ezagunak, Liberation Frantziako egunkarian agertu iritzi artikuluan. Indépendantiste ne veut pas dire terroriste (Independentistak ez du terrorista erran nahi ) izenburua dauka artikuluak, eta bertan itxiera eta absoluzioaren berri emanik zehazten du Egunkaria «independentismoa eta terrorismoa nahasteagatik» hil dela.
«Frantziako kazetariek zalantzan jartzen ote dituzte euren kideek esandakoak, hainbeste denbora pasatu eta gero, torturen oihartzunik ez argitaratzeko, eta ez aipatzeko adierazpen askatasunari eginiko atentatuak, han, hain hurbil?» galderarekin bukatzen du artikulua.
Berria.info 2009