10 urteko autoa erretiratzen dutenek ere jaso ahalko dute VIVE planeko laguntza

Uztailean indarrean jarritako plana aldatu egin du Espainiako Gobernuak, ez zelako eraginkorra

ERREDAKZIOA
2008ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Martxan jarri eta ehun egunera VIVE plana aldatzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Ez zen nahi adinako emaitzak ematen ari. Uztailaren 31n jarri zuten indarrean eta lehen bi hilabeteetan18 auto eroslek soilik baliatu zuten. Berrikuntzetako bat erretiratutako autoaren urte kopurua murriztu izana da.

Lehengo planaren arabera, 15 urtetik gorako autoak txatarretara eraman eta berri bat erosten zutenek zuten laguntza jasotzeko aukera. Aurrerantzean 10 urteko autoak erretiratzen dituztenek ere jaso ahal izango dituzte, baita hortik beherakoek ere, baldin eta autoak 250.000 kilometro eginda baditu. Gobernuak egindako kalkuluen arabera, lau milioi autok baino gehiagok betetzen dituzte baldintza horiek.

«Onuradun posibleen kopurua handitzea nahi dugu, plana erakargarriagoa eta sinpleagoa izatea», adierazi du Maria Teresa de la Vega presidenteordeak. Egindako beste aldaketei dagokienez, ibilgailu komertzial txikiak erretiratzeagatik ere emango dituzte laguntzak, eta ez da nahitaez auto berria erosi beharko, bost urtez azpikoa baizik.



VIVE plana

LEHEN

Antzinatasuna. Lehengo planaren arabera, txatarretarako ibilgailuak 15 urte baino gehiago izan behar zituen laguntza jaso ahal izateko.

Ibilgailu motak. Ibilgailu komertzialak ez ziren sartzen planean.

Norentzat. Auto berriren bat erosten zutenei soilik ematen zieten laguntza.

Finantzaketa. %0ko interesak lehen 5.000 euroentzat. Auto guztiaren prezioak egon behar zuen finantzatuta.

Gehienezko kopurua. Gehienez ere 20.000 euroko finantzaketa onartzen zen.

ORAIN

Antzinatasuna.10 urtetik gorako ibilgailuen jabeek jasoko dute laguntza, baita berriagoek ere, 250.000 kilometro eginda badituzte.

Ibilgailu motak. 3,5 tona arteko ibilgailuak komertzialak onartzen dira.

Norentzat. Bost urte baino gutxiagoko autoa erosten dutenek ere jaso ahal izango dute.

Finantzaketa. %0ko interesak lehen 10.000 euroentzat. Ez da beharrezkoa izango auto guztia egotea finantzatuta.

Gehienezko kopurua. Gehienez ere 30.000 euroko finantzaketa onartzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.