113.500 euroko zigorra Sidenorri, amiantoagatik
BILBO. Sidenorrek 113.574 euroko kalte-ordaina eman beharko die langile ohi baten senideei, langilea amiantoarekin lan egiteagatik gaixotu eta hil zelako. 2007ko urrian diagnostikatu zioten biriketako minbizia, eta 2009ko azaroan zendu zen. CCOOk azaldu duenez, Gasteizko merkataritza arloko epaitegiak atzera bota ditu enpresak aurkeztutako argudioak: langilea erretzailea zela esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu