•1. Administrazio guztiek euren jarduerak aurrekontu orekaren printzipiora egokituko dituzte.
•2. Estatuak eta erkidegoek ezin izango dute gainditu EBk ezarritako defizit muga. Lege Organiko batek finkatuko du asko jota Estatuari eta erkidegoei baimendutako defizita. Tokiko erakundeek aurrekontu orekatuak izan beharko dituzte.
•3. Estatuak eta erkidegoek lege baten baimena beharko dute zor publikoa jaulki edo kredituak hartzeko. Zor publikoaren interesa eta kapitala ordaintzeko kredituak beti gastuen atalean aintzat hartuko dira, eta euren ordainketak lehentasun osoa izango du. Administrazio publikoen zorpetze mailak ezin izango du Europako Itunak ezarritako maila gainditu.
•4. Egiturazko defizit eta zor kopurua soilik gainditu ahalko dira natura hondamendiak, atzeraldi ekonomikoa edo estatuaren kontrola gainditzen duten aparteko larrialdiak edo estatuaren bideragarritasun ekonomiko eta soziala kaltetzen duten egoerak gertatzen badira, Espainiako Kongresuak gehiengoz onartzen duenean.
•Xedapen gehigarria. Muga 2020an sartuko da indarrean.
135. artikuluaren testua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu