LANGABEZIA

1.385 behargin gehiago zeuden langabezian irail amaieran Hego Euskal Herrian

183.398 langile zeuden lanik gabe irail amaieran Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Gizarte Segurantzan afiliatutakoen kopurua ere hazi egin da.

Zerbitzuen sektorean egin du gora langabe kopuruak. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 4a
07:27
Entzun

Langabe kopuruak gora egin du irailean Hego Euskal Herrian; abuztu amaieran baino 1.385 behargin gehiago zeuden lanik gabe irail amaieran, Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duenez. Araban ez beste herrialde guztietan hazi da langabe kopurua azken hilean; batez beste, Gipuzkoan batez ere.

Oro har, nekazaritzan, industrian eta eraikuntzan murriztu da langabe kopurua, baina gehiago dira zerbitzuen sektorean lanik gabe geratu direnak. Sektore horretan, Araban baino ez da langabe kopurua urritu.

Langabezia datuak

Araba: irail bukaeran, 23.454 langabe. Abuztutik, -6 (-%0,03); iazko irailetik, -1.752 (-%6,95).

Bizkaia: irail bukaeran, 81.451 langabe. Abuztutik, +577 (+%0,71); iazko irailetik, -5.993 (-%6,85).

Gipuzkoa: irail bukaeran, 39.211 langabe. Abuztutik, +431 (+%1,11); iazko irailetik, -3.561 (-%8,83).

Nafarroa: irail bukaeran, 39.282 langabe. Abuztutik, +383 (%0,98); iazko irailetik, -1.961 (-%4,75).

Hego Euskal Herria: irail bukaeran, 183.398 langabe. Abuztutik, 1.385 langabe gehiago; iazko irailetik, -13.267.

Gizarte Segurantzan, afiliazioak gora

Langabe kopuruak gora eginagatik, Gizarte Segurantzan irail amaieran afiliatuta zeudenen kopuruak ere gora egin du abuztu amaierako datuekin alderatuta. Guztira, 1.145.887 langile zeuden afiliatuta Hego Euskal Herrian; abuztuan baino 4.184 gehiago eta iazko irailean baino 19.472 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.