14 milioi euro, 18 enpresa nazioartean hedatzeko
DONOSTIA. Gipuzkoako enpresek nazioartean indar handiagoa izatea nahi du Adegik. Horretan laguntzeko, 70 milioi euroko finantzaketa lerroa haien eskura jartzea hitzartu zuen Banco Guipuzcoanorekin joan den hilean. Ordutik, hemezortzi enpresak baliatu dute lerro hori, eta hamalau milioi euro banatu dituzte haien artean. Proiektu gehienek, hemezortzitik hamabostek, atzerriko salmentak indartzea dute helburu; beste hirurek, atzerrian egoitza komertzialak ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu