Urtero zehazten du Europako Batzordeak antxoaren harrapaketa kopuru baimendua (TAC) zein izango den. Aurten, 17.100 tonatan jarri dute zenbateko hori: %17 egin du behera mugak (3.600 tona gutxiago aurten). Antxoaren erreserba izaten du kontuan Europak baimen muga hori zehazteko, eta aurten antxoaren erreserba "muga biologiko seguruen gainetik" dagoen arren (56.055 tonatan), horren tamaina "txikitu" egin da aurreko denboraldiei dagokienez.
Urte guztian hainbat aldaketa jasan ditzake antxoaren erreserbak, batetik, antxoen bizialdi motzagatik eta bestetik, horien hazkundea zenbait ingurumen baldintzaren menpekoa delako.