2000. urteko zorra kitatu du Jukosek, baina hurrengo bi urteetakoa zor du oraindik

2004ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
2000. urtean ordaindu ez zituen zergak kitatu ditu Jukosek. Guztira 3.900 milioi dolar ordaindu dizkio Errusiako Ogasunari. Beste 14.700 zor dizkio, ordea, 2001. eta 2002. urteetan ere ez zituelako zergak pagatu eta dirua atzerrira eraman zuelako. Edonola ere, Bruce Misamore petrolio konpainiako finantza arduradunak ziurtatu du datorren urtean pagatuko dutela zorra. Mikhail Khodorkovski buru zuen konpainia ordainketa eteteko mugan dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.