200.000 euroko soldata aire kontrolatzaileentzat
MADRIL. AENAk eta aire kontrolatzaileek hitzartutako arbitroak, Manuel Pimentelek, lan baldintzei buruz hartu duen erabakia jakinarazi du. Datozen hiru urteetan 200.000 euro kobratuko dituzte aire kontrolatzaileek, batez beste, orain baino apur bat gutxiago. Trukean, lanaldia murriztuko zaie. Gaur egun, 1.711 ordu dira, eta hurrengo bi urteetan 1.670 izango dira. 2013an berriro murriztuko da, 1.595 lan ordura..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu