2010eko erreforma

2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun

PUNTU NAGUSIAK

Erretiro adina. 60 urtetik 62

urtera pasatu zen, eta pentsio

osoa jaso ahal izateko adina 65

urtetik 67ra —beharrezko urteak kotizatu gabe izanez gero—. Erreforma progresiboki egitea adostu zuten, eta iazko uztailean egin zuten lehen aldaketa, erretiro adina lau urtean atzeratuta. Urtero lau hilabete atzeratzea zen asmoa, 2018an 62 urtera iritsi arte.

Kotizazio urteak. 2010ean,

40,5 urtean kotizatu behar zen

pentsio osoa jaso ahal izateko. Erreformak epe hori gehitu behar zela zioen, 2020an 41,5 urtera iritsi arte. 1949 baino lehen jaiotakoek 160 hiruhilekotan kotizatu behar dute, eta urte horretan eta handik aurrera jaiotakoek, urte bakoitzeko hiruhileko bat gehiago. Iaz, ordea, beste aldaketa bat egin zuen gobernuak, eta 1955etik aurrera jaiotakoek 41,5 urtean kotizatu behar dute dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.