EKONOMIA

2011ko aurrekontuetan "langileak bakarrik" utzi dituztela salatu du gehiengo sindikalak

ELAk, LABek, EILASek, Hiruk eta EHNEk batzar bateratua egin dute Ogeta pilotalekuan, eta ondoren manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan.

2010eko abenduaren 15a
17:36
Entzun
Gehengo sindikalak manifestazioa egin du gaur Gasteizko kaleetan, 2011ko aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek "langileak bakarrik" utzi dituztela salatzeko.

"Politikariek lan eskubideak, eskubide sozialak eta soldatak lapurtzeari ekin diote" esan du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, eta horien kezka bakarra banketxeen "anbizioa" asetzea dela. Manifestazioaren aurretik batzar bateratua egin dute sindikatuek Ogeta pilotalekuan.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak aurrerago ere mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri du. "Jaurlaritzaren aurrekontuak ez dira demokratikoak, aberastasunaren %44 biltzen duen herritarrenr %1,6arentzat eginak baitaude", esan du Etxaidek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.