Laboral Kutxak bete egin ditu 2014ko aurreikuspenak, gastuei eutsi eta hornidurak txikitu izanari esker. 109,2 milioi euro irabazi ditu, aurreko urtean baino %26,4 gehiago.
Erakundeak jakinarazi duenez, bi ezaugarri nagusi izan ditu urteak. Alde batetik, interes tasak inoizko mailarik txikienean daude, eta, horren ondorioz, erakarritako pasiboari dagozkion sarrerek eta kostuek behera egin dute. Bestetik, kreditu zorroa murriztu egin da, nahiz eta urteko bigarren zatian ugaritu.
%8,59ko berankortasun tasa du, iaz baino 1,09 puntu txikiagoa. Sei urtean lehen aldiz egin du behera.
Iaz, 20 milioi euroren laguntzak eman zituen Laboral Kutxak.