GABONETAKO LANSARIA

2013ko aparteko lansariak aurreratzeko proiektua etzi bozkatuko du Eusko Legebiltzarrak

Legebiltzarreko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak bilkura egin dute gaur, eta osoko bilkurara deitu dute etziko, bertan bozkatu dezaten egitasmoaren inguruan.

2012ko abenduaren 26a
12:33
Entzun

Eusko Jaurlaritzak astelehenean onartu zuen 2013ko aparteko lansariak aurreratzeko lege proiektua, eta Eusko Legebiltzarraren oniritzia behar du orain. Mahaia 10:00etan elkartu da, eta beste horrenbeste egin du Bozeramaileen Batzordeak 11:00etan.

Osoko bilkurara deitu dute etziko, bertan bozkatu dezaten lege egitasmoaren inguruan. Proiektuak aurrera egitea espero da, aldeko iritzia azaldu baitute alderdi gehienek.

Datorren urteko udako lansaria urtarrilera eta Gabonetakoa uztailera aurreratzea da lege proiektuaren asmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.