Kontu publikoak

2016. urtearen hasieran zorra asko handitu dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

Hamar mila milioitik gorako zorra pilatu du Jaurlaritzak, lehen aldiz.

Iker Aranburu.
2016ko ekainaren 15a
18:18
Entzun

Espainiako Bankuaren datuen arabera, Gasteizko gobernuak 10.037 milioi euroren zorra zuen aurtengo lehen hiruhilekoan, 2015. urteko azkenean baino 551 milioi gehiago. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %15,1 da hori. 

Proportzionalki are handiagoa da Nafarroako Gobernuaren zorra, BPGaren %19,1 betetzen baitu. Hura ere hazi da urtearen hasieran, 193 milioi hain zuzen ere. Guztira, 3.515 milioi zor ditu Iruñeko gobernuak.

Diputazioen zorra ere hazi da, baino maila txikiagoan: 3.414 milioi zor dituzte, aurreko hiruhilekoan baino 108 milioi gehiago.

Krisia hasi zenetik hamar aldiz handitu da Hego Euskal Herriko administrazioen zor publikoa. Gobernu bat zein bestea 2008an hasi ziren zorpetzen, krisi ekonomikoak diru sarrerak amildu zituenean. Urterik okerrena 2010a izan zen, hamabi hilabete eskasean 3.000 milioi handitu baitzuten.

Europako Batasunak Espainiari gehiegizko defizitarengatik irekitako prozeduraren baldintzen arabera neurtzen du zorra Espainiako Bankuak. Irizpide horiekin, 1.095.139 milioi euro zor ditu Espainiako Erresumako administrazio publiko guztiek, BPGaren %100,5.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.