Sagardoa

2017koa, azken urteetako uztarik oparoena euskal sagardoarentzat

Lau milioi litro sagardo egin dira Euskal Sagardoa jatorri izenarekin, iaz baino hiru aldiz gehiago.

Euskal Sagardoare bigarren uzta da hau. BERRIA
Jon Fernandez.
2018ko urtarrilaren 11
15:00
Entzun

"Pozik" daude Euskal Sagardoa jatorri izenaren sustatzaile guztiak, ohar batean azpimarratu dutenez. 2017ko uzta "historikoa" da kopuru aldetik, eta aurreratu egin da, sagardoaren helgutasunari dagokionez. Sagardotegi askotan sagardoak nahiko aurreratuta daude dagoeneko. Datorren astelehenean irekiko dute, ofizialki, txotx garaia.

Euskal Sagardoa jatorri izenaren bigarren uzta da kupeletan dagoena, iaz sortu baitzuten sor-marka sektoreko eragileek eta instituzio publikoek elkarlanean. 2017an, guztira, 48 sagardogilek egin dute Euskal Sagardora bideratutako sagardoa, iaz baino hamahiru gehiagok: ekoizleen 41 gipuzkoarrak dira, bost bizkaitarrak eta bi arabarrak.

Sor-markak azaldu du aurtengo uztan lau milioi litro sagardo ekoitzi dituztela, eta horretarako Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako sei milioi inguru kilo sagar erabili dituztela, iazko uztan baino lau bat milioi kilo gehiago. Era berean, Euskal Sagardoa egiteko 250 hektarea sagasti erabili dituzte, eta 200dik gora izan dira sagargileak. Aurtengo sagardo kopuruaren gorakadak badu azalpen bat: sagar urtea izan da, asko hazi da berton ekoitzitako sagar kopurua. 

Euskal Sagardoa sor-markak, hain zuzen, bi ezaugarri ditu: sagardoa egiteko erabilitako sagarra bertokoa da (Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa, oraingoz), eta kalitate berme bat ziurtatzen du. Hiru lurraldeetako sagastiak eta sagarodilgeak biltzen ditu jatorri izenak, eta baita hiru diputazioak eta Eusko Jaurlaritza ere. Sustatzaileek azpimarratu dute "estrategikoa" dela jatorri izena: "Sektorea elkartzen du, sagardoaren kultura sustatzen du, eta kontsumitzaileari tokiko eta goi mailako produktua ziurtatzen dio". Euskal Sagardoa sor-markak lortutako helburu nagusietako bat "sektorea batu izana da", sustatzaileen hitzetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.