2020ra arte Greziaren zorra erosiko du Frantziak
PARIS. Frantziako banku eta aseguru etxeak prest daude datozen bederatzi urteetan Greziari laguntzen jarraitzeko. Hala, 2020ra bitarte Greziaren zor tituluak izateagatik jasotzen duten dirua atzera berriz haren bonuak erostera bideratuko dute. Frantziako Gobernuaren arabera, 15.000 milioi euro inguru izango dira. François Baroin Finantza ministroak eskerrak eman dizkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu