Lan istripua

23 urteko langile batek hiru hatz galdu ditu Corellan, makinak eskua harrapatuta

Larri eraman dute Iruñeko Nafarroako Ospitalera. TRW Automotive enpresan ari zen lanean.

2010eko abuztuaren 9a
10:51
Entzun
Laneko ezbehar larria gertatu da bart Corellako (Nafarroa) TRW Automotive enpresan: galgetako pastilak egiteko makina batek eskua harrapatu dio 23 urteko C.M.L. langielari eta gutxienez hiru hatz galdu ditu mutil gazteak. Gauerdia pasatxo zela, 00:20 inguruan, gertatu da istripua, eta Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako mediku eta erizain batek artatu dute zauritua lehendabizi lantegian bertan. Ondoren, Iruñera eraman dute, Nafarroako Ospitalera, larri.

Foruzaingoa ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da. Zauritutako mutil gaztea Corella bertakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.