%26 enpresa gehiagok jo dute hartzekodunen legera
MADRIL. Aurtengo lehen hiruhilekoan Hego Euskal Herriko 165 enpresak jo dute hartzekodunen legera, ezin dituztelako zorrak ordaindu. Iaz baino %26 gehiago dira. Kopurua %93 handitu da Araban, %72 Gipuzkoan eta %24 Nafarroan; Bizkaian, aldiz, %9 gutxiago izan dira. Price WaterhouseCoopers aholkularitza enpresak eman ditu datuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu