Bai Nafarroan, bai Euskal Autonomi Erkidegoan %2,7an ezarri du KPIa Espainiako INE institutuak. Abenduan ez da igoerarik egon Hego Euskal Herriko lurraldeetan (%0,0), eta, horrenbestez, 2012ko urtea %2,7ko igoerarekin itxi da.
INEk Espainiarako emandako batez bestekotik behera dago Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako igoera, %2,9an ezarri baitu KPIaren igoera estatuan. Irailean %3,5ean zegoen BEZ berriak nabarmen gora bultzatuta eta, beraz, urtea amaitzerako KPIak behera egitea lortu du PPko gobernuak.
Urtebetean %2,7 igo dira salneurriak Hego Euskal Herrian, eta langileen soldatak igotzeko kopuru hori hartu ohi da erreferentzia gisa. Hortik gora igotzen ez diren soldaten hartzaileek aurreko urtean baino erosteko ahalmen txikiagoa izango dute.